Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 232

2008
‎Beste zerbait ere esan nahi dut: zitalak iruditu zaizkidala beste talde batzuetako hainbat ordezkarik irrati horretan bertan egindako adierazpenak; baten baten helburu bakarra nire taldekidea atzamar salatzailearekin seinalatzea baino ez zela zirudien, mendebaldean hedatuz doan eta REtik hain gogo handiz suspertu nahi bide duten su garbitzailera jaurtikia izan dadin edo. Bereziki patetikoak, baina argigarriak, iruditu zitzaizkidan+ Gehitu elkarteak irrati horretan bertan eginiko adierazpena eta beraren ondoko komunikatua elkarte horrek ez zuen sinatu manifestua, Bilbon ez duelako presentziarik eta, hortaz, ez zitzaiolako sinatzeko eskatu ere egin eta ez, ulertarazi nahi den bezala, uko egin ziolako.
‎zitalak iruditu zaizkidala beste talde batzuetako hainbat ordezkarik irrati horretan bertan egindako adierazpenak; baten baten helburu bakarra nire taldekidea atzamar salatzailearekin seinalatzea baino ez zela zirudien, mendebaldean hedatuz doan eta REtik hain gogo handiz suspertu nahi bide duten su garbitzailera jaurtikia izan dadin edo. Bereziki patetikoak, baina argigarriak, iruditu zitzaizkidan+ Gehitu elkarteak irrati horretan bertan eginiko adierazpena eta beraren ondoko komunikatua elkarte horrek ez zuen sinatu manifestua, Bilbon ez duelako presentziarik eta, hortaz, ez zitzaiolako sinatzeko eskatu ere egin eta ez, ulertarazi nahi den bezala, uko egin ziolako. Sortu zirenetik sumatzen genuena agerian geratu da, bere izenak iradoki lezakeenaren kontra, ez zetozela gay les borrokara batuketa egitera, kenketa baizik.
‎Hango eguzki galdatan kokotean behera izerdi hotza behin baino gehiago izan dugun arren, niretzako bederen, feriarik maiteena da. Estreinakoz Jon Maia eta Igor Elortzarekin bertan egindako saioa betiko gomutan izango dudalakoan nago. Bost saio, hogei bat bertsolari eta lehenengoz kantura doana zur eta lur uzten duen jendetza aditzen.
‎Menua, behintzat, bazen edozein mokoluze asetzeko modukoa. Hasteko, entsalada, atuna, letxuga eta tipularekin; Ondarroan bertan egindako marmitakoa, gero; eta atun errea, amaitzeko. Bazkalburuan, «atun sorbetea», hau da, oraindik ahosabaian geratutako arrainaren zaporearekin nahastutako xanpain sorbetea.
‎Ondorengo iruzkin politikoak osoko bilkuraren aurretik eta Legebiltzarrean bertan egindako diskurtsoen oihartzun leialak izan ziren. Ez gara alderdien balorazio politikoetan sartuko.
‎Hamabi ontzi lehiatuko dira guztira hiru txandatan banatuta, eta Urdaibai da irabazteko faborito nagusi eta bakarra. Hilaren 31n Lekeition bertan egingo den Euskadiko Traineru Txapelketarako lau txartel banatuko dira gaurko estropadan.
‎Prisca Oye hilik agertu zen 2006ko abuztuaren 7an, Bilboko Pelicanos hoteleko gela batean. Emakume ginearrak bertan egiten zuen lan, eta haren gorpua «egoera bitxian» agertu zen. Heriotza osteko ikerketaren arabera, Prisca Oye itota hil zen; Esono, ordea, ez da fio bertsio horretaz.
‎1913ko abuztuaren 31ko anglo portugaldar tropek hirian egin zuten inbasioa eta sutea gogoratzeko egiten da, baita bertan egin zuten sarraskia gogorarazteko ere. Inbasio hartan hil ziren guztiei lore eskaintza egiten zaie, Bretxatik, orain Bretxako merkatua dagoen lekua, tropak sartu zireneko unea ere irudikatzen dugu, omenduari plaka bat ematen zaio, eta, azkenik, Trinitate plazan sutea irudikatzen dugu.
‎Hurrengo bilera bihar bertan egingo dute, enpresak konpromisoa hartu baitu ordurako proposamen zehatz bat mahai gainean jartzeko. Sindikatuek greba antolatu duten arren, zuzendaritzarekin hitz egiteko asmoa azaldu dute, oraindik ere negoziatzeke baitaude Egokiko bideragarritasun plana eta lantegian geratuko diren 78 beharginen lan baldintzak.
‎Autobus horiek Mexikon bertan egingo ditu Irizarrek, Queretaro hirian duen lantokian hain zuzen. 1998an ipini zen Ormaiztegiko enpresa herrialde hartan, Mexikoko, AEBetako eta Kanadako merkatuak osatzeko asmoz.
‎Atzo arratsaldean bertan egin zioten ebakuntza, Iruñeko San Miguel klinikan. Osasunako mediku Patxi Zipriainen esanetan, Roversio «lur jota» geratu zen goizean albistea eman ziotenean, baina «lehenbailehen ebakuntza egitea erabaki du, eta orain lasaiago dago».
‎Aita eta ama ikustera joateko ehunka edo milaka kilometro egin beharrean, Hernanin elkartu dira, Oialume dantzalekuan. Irritxoen Eguna da, eta urtero legez espetxe politikaren eta sakabanaketaren ondorioak pairatzen dituzten haur ugarik bertan egin dute bat. Haur jolasak, lehenengo, eta umeek hainbeste maite dituzten Pirritx eta Porrotx pailazoak, ondoren.
‎Aurrekoaren segidakoa da hau. Izan ere, zaila da EHU arrotz sentitzen duenak positibo hartzea azken urteotan bertan egindako urratsak. Plataformakook, ostera, positibo hartzen dugu hainbat urrats, auto gogobetetzean jausi gabe, eta kritiko agertu bestelakoetan.
‎Mara Ribot La Ribot dantzari eta koreografoa (Madril, 1962) Londresen (Ingalaterra) bizi izan zen 1997tik 2004ra bitarte, eta bertan egin zuen lan. Egun, Genevan (Suitza) bizi da.
‎Bihar, arratsaldeko 19:30ean, Joxean Muñozek, Jon Montero eta Naiara Montero arkitektoekin batera, proiektuaren berri emango du publiko zabalari zuzenduta Tabakaleran bertan egingo den ekitaldian.
2009
‎Unicefen laguntzarako taldeak Gazako barruti guztietan zabalduta daude, baina umeengana ez dira iristen ahal, jende gehiena aterpeetan geratzen baita, eta gure jarduleak ez baitira kaleetan ibiltzen ahal, bonbardaketek eragindako arriskuengatik, azaldu du erakundeko arduradun Maxilie Mercadok. Unicef eta Palestinako giza laguntza egituren lehentasunetako bat da saneamendurako betebeharretan esku hartzea, eta etxean bertan egin daitezkeen artatzeetarako beharrezko hornikuntzak banatzea.
‎Urbinan bertan egin du salaketa Elkarlanak, prentsaurreko jendetsu batean. Larunbatean ertzainek kolpatu eta atxilotutako hainbat gazte eta Urbinako zenbait herritar ere izan dira agerraldian.
‎Zortzi sindikatuk itun bateratua izenpetu dute, eta bertan egindako proposamenak onar ditzala eskatu diote Sarkozyri
‎Gonzalezek atzo aukeratu zituen biharko partidarako pilotak, eta bertan egin behar omen zuen azken proba. Erabakia, baina, hartua zuen; asteartetik, gainera.
‎Otsailaren 10ean IUT karrikara ekimena gauzatuko dute. Baionako Herriko Etxearen aitzinean bilduko dira ikasle irakasleak, eta bertan eginen dituzte eskolak. Jakinarazi dute nahi duen orok parte hartzeko eskubidea duela.
‎Tabira inguruan lanak hasi zirenean, bertan egingo duten biribilgune baterako ote zen zalantza egin zuten AHT Gelditu! ko kideek. Idigorasek adierazi omen zien Udalak ere ez zuela informaziorik, baina azkenean jakin zuten biribilgunea eta AHTren lanak, biak batera hasi zituztela.
‎poltsatxoa eta hodia. Oso sinplea denez, etxean bertan egiten da. Gorozkien lagin txiki bat jaso, eta osasun etxean entregatu dute.
‎Abortu naturala eduki nuen. Bertan egin beharrekoak egin ostean, ginekologoa logelatik pasatu zen, azken aholkuak eta aginduak emateko: bi hileroko pasatu arte koarentena egiteko esan zidan.
‎Zauri larriak ziren, eta zorte handia izan nuen. Larunbatean bertan egin zioten ebakuntza. Zurdak eta zainak josi behar izan zizkioten, eta odol transfusioa egin.
‎Agirre, Laskurain, Peñagarikano, Beloki... denek dute gustuko botera jokatzea. Txapelketako bi pilotaririk beteranoenek ere, Agirrek eta Belokik, bertan egingo dute bat; biek 34 urte dituzte. Arteagakoarentzat 11 parte hartzea izango da, Burlatakoarentzat, berriz, hamaseigarrena.
‎Orain hasiko den fasean, Perito Moreno glaziarrean izan gara, eta, lehen aldiz, reality a eta probak bertan egin ditugu. Erronka handia izan da.
‎Udazken hartan bertan egin zuten lehenengoa: Araiatik Arantzazura, Aratz eta Urbia zeharkatuta.
‎Iruditeri pertsonaleko fonotekan betiko itsatsita geratzen diren ahots horietakoa; ezinbestean geratu ere itsatsita, HIren sintonia besterik ez zuen etxeko sukaldeko irratiarekin haziz gero. ondo erretratatuta geratu zen Arteagaren irrati ibilbidea bai Ainara Zuazabeitiak EIn eta baita I, aki Mujikak HI bertan egin zioten sakoneko elkarrizketa banatan. Bitxikeria bat:
‎Zabaletak agerraldia egin zuen elkarte horietako hainbat ordezkarirekin, eta bertan egin zuen aipaturiko iragarpena. Gogorarazi du Osakidetzak lehen graduko ebakuntzak eskaintzen dizkiela transexualei gaur egun:
‎Manilan 10.000 familia inguru bizi dira hildakoz inguratuta, Iparraldeko Hilerrian. Askok bertan egiten dute lan: hilobiak txukuntzen, hilkutxak garraiatzen, ehorzle gisa...
‎Baina Lazkozek atzo bere jarrera agertu zuen. Gasteizko Udalean hiriaren egoerari buruzko eztabaida zegoen, eta bertan egin zituen adierazpenak Lazkozek. EAJko eledun Malentxu Arruabarrenari erantzunez esan zuen Lazkozek EAJri Diputazioa kentzeko arrazoirik ez duela ikusten.
‎Era berean, ez dugu ulertzen dokumentuan eta bertan egiten diren proposamenetan zergatik aipatzen diren hamalau apaiz horiek bakarrik, bazter batean utzirik Francoren erregimenak hildako gainerakoak.
‎Ilargi Gorriak Hebronen duen larrialdietarako ospitaleak ateak zabalik ditu. Nasserrek bertan egiten du lan, eta bere lanaren zailtasunaz mintzatu da. –Hesiak palestinarren egoera okertu besterik ez du egiten.
‎Anitz errepikatu behar, beraz. Ziburuko organo jotzaile ofiziala, bertan egin mezak animatzeaz gain, bere txokoa bilakatua da lekua udako bakantzetarako: –Elizako giltzak ditut eta nahi dudalarik jin naiteke?.
‎Larunbatean botako dute jaiei hasiera emango dien urteroko kanoikada, eta ordurako jantzi berriekin atonduta kaleratzeko moduan izango dira Donostiako erraldoi eta buruhandi berrituak. Xabier Garate artisaua arduratu da irudi aldaketaz, eta dotore azaldu ziren guztiak, atzo, Donostian bertan egindako jendaurreko aurkezpenean. Aurkezpenerako ez ezik, hiriko kaleak estreinakoz zeharkatzeko ere baliatu zuten atzoko goiza, eguraldi dotorea lagun hirian bisitari ziren turisten harridurarako.
‎–Gure kasuan, adibidez, aurten nahiago izaten ari dira sukaldea duten nekazal etxeak. Horrela, dendan janaria erosi, eta etxean bertan egiten dituzte otorduak. Hala dirua aurrezten dute?.
‎Txosnetako arduradunak ere zoriondu nahi izan zituen Lazkozek, bertan egindako lanagatik. –Egitarau ofizialetik kanpo daude, baina festaren parte dira, zalantzarik gabe?.
‎Txalapartariak, txistulariak, irrintzilariak, dantzariak eta bertsolariak ariko dira hango giroa alaitzen. Pregoi irakurketa ere bertan eginen dute, antolatzaileek guduaren inguruko pasarteak, gaur egun oraindik zintzilik dauden eskaerak eta guduan bizia eman zutenen oroimena gogora ekarriko dituzte.
‎Abuztuaren erdian egon arren, Gasteizko Luis Aranburu musika eskola inoiz baino biziago dago egunotan, bertan egiten ari baita Gasteizko Nazioarteko Musika Ikastaroa. Bertara sartu eta doinu guztietako hizkuntzak entzun daitezke, alemana, japoniera, ingelesa baita andaluziar ukitua duen gaztelania ere, baina guztien gainetik musikaren hizkuntza unibertsala nagusitzen da.
‎Larunbatean izango naiz haiekin, eta egun horretan bertan egingo dugu entsegua. Ziur nago ez dela arazorik egongo, ederki ibiliko gara elkarlanean.
‎Egun museo bilakatutako Vasa itsasontziko erakusketa gela batean jarri dute Titanic en inguruko erakusketa, eta azaroaren 11ra arte iraungo du. Bertan egingo dituzte omenaldiak.
‎Udako emaitzak aurreko urteetakoak baino hobeak izan diren arren, zer hobetu badela uste du Gipuzkoako Aldundiak. Biriatuko ordaintokian hamar kilometroko auto ilarak egon izan direla kritikatu du Eneko Goia Aldundiko eledunak, eta gehitu du bertan egindako hobekuntzek ez dutela arazoa saihesteko balio izan.
‎Baina aurten, lan egiten zuten zaldiketa klubean ez diete lan egitera itzultzen utzi, Donostia inguruko beste batean saiatu eta handik hanka egin behar izan dute. Azkenean, beste zaldiketa klub batean sartu ahal izan dituzte zaldia eta behorra, baina hori ez, ezin hipoterapia saioak bertan egin. Zergatik ote da?
‎Hilaren 20a jarri dute horretarako eguna, Nafarroan, Altsasu eta Urdiain batzen dituen San Pedro zelaietan. Bertan egingo dute, hirugarrenez, eskubide zibil eta politikoen aldeko Bat Egin Eguna.
‎Battitt Ameztoi Uztaritzeko zinegotzi abertzalea ere han egon zen. Funtsean, elkarretaratzea bera Uztaritzeko Herriko Etxe aitzinean egin zuten, garai batez Lapurdiko Biltzarra bertan egiten zela gogorarazteko.
‎Ate irekiko jardunaldiak dira, izan ere, zirku eskolan. Isabel Aisa Zirku Eskolako kideak dioenez,, eskola eta bertan egiten diren ekimenak ezagutaraztea da helburua?. Dastatze moduko bat.
‎Gaur egun, bizpahiru txaluparekin ari dira lanean. Egoitza lortutakoan bertan egingo dute dibulgazioa,, serioago?, ordutegi finko batekin. Hartara,, gure ondare historikoaren harribitxi?
‎Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Erakundearen egoitzara eraman zuten hildako gizonaren gorpua. Autopsia ere bertan egingo diote. Emaztea, berriz, Tafallako Instrukzioko 1 zenbakiko epaitegiaren esku utziko dute foruzainek.
‎Txotxongiloetan aditu direnentzat eta ikertzaileentzat da Topic neurri handi batean. Hala ere, haurrak izango dira bertan egingo diren ekimen gehienen hartzaile nagusiak. Mariona izeneko maskota du zentroak, eta adituak izango ditu hezitzaileen, aisialdiko teknikarien, animatzaile soziokulturalen eta abarren prestakuntzaz arduratzeko eta horiek txotxongiloa baliabide pedagogiko gisa erabiltzen jakin dezaten.
‎Jungi, hala ere, kosta egin zaio dimisioa ematea eta, haren berri eman duenean, une oro zuzen jokatu zuela zehaztu du. Parlamentuan bezperan bertan egindako adierazpenak, beraz, ez dituela zertan ukatu azaldu du ministroak; betiere, azalpenak eman eta biharamunean dimisioa eman izanak burkoarekin kontsultatu behar zuelako izan dela zehaztuta, gauza inportante guztiak bezala.
2010
‎Lehendik ere plazaren gainean errepide berri bat egin zuten, Herrerako jende askoren oposizioarekin, eta orain plazan bertan egin dute deskalabroa. Izan ere, errepidea egin ondoren, aukera bikaina zuen Donostiako udalak herreratarrei behar bezalako plaza eta arnasleku bat eskaintzeko.
‎Ohiko den bezala, urtero harrera oso ona izaten duten beste bi jarduera eskainiko ditu Belodromoak. Batetik, bertan egingo da klausura saioa. Zinemaldian arrakasta handiena duen saioa da.
‎Azken asteotan kanpoko portua eraikitzeko asmoa duten lekuan bertan egindako ikerketek euren proposamena indartu baino ez dute egin. Are beharrezkoago egin dute.
‎Hilabete da dagoeneko elkarrizketa txanden azken saioa egin zela. Netanyahuk eta Mahmud Abbas PANeko presidenteak ez dute elkar ikusi orduz geroztik, eta lehen ministroak aste honetan bertan egindako azken proposamenak ez du itxaropenerako tarterik uzten. Israelen izaera judua aitortzeko eskatu die lehen ministroak palestinarrei kolonien politika bertan behera uztearen truke.
‎Txiki txikitatik Getarian (Lapurdi) pasatzen ditu udak, bertakoa sentitzeraino. Eta Getarian bertan egin zion elkarrizketa Hasier Etxeberriak. Udatiarren gisara, jantzi nasaiekin ibiltzen da, espartinak jantzita, azala beltz, beti itsasora begira.
‎Natxo Monrealek eskuin belaunaren kanpoaldeko meniskoa hautsia du, eta du sei astez jokatu. Gaur bertan egingo diote ebakuntza Iruñeko San Miguel klinikan, eta dio taldeari lagundu urtarril zailean. Monrealen hutsunea, gainera, garrantzitsua da; hamaikakoan postu ziurra du, eta sasoi honetako hamabost partidak jokatu ditu.
‎Barne eta Justizia ministro berriak, Taib Txerkaui eta Mohamed Naciri dira. Karguaren zina atzo bertan egin zuten, Marrakexeko errege jauregian.
‎Mohamed VI.a Marokoko erregeak Mendebaldeko Saharari buruzko erreferenduma egitea baztertu du. Horrela adierazi zion NBE Nazio Batuen Erakundearen Mendebaldeko Saharako ordezkari Christopher Rossi, ostegunean Tetuanen erregearen jauretxean bertan egindako bileran. Mohamed VI.ak esan zuenez, Rabatek behin betiko arbuiatu du independentziaren inguruko galdeketa; NBEren jardunetan minoritarioa den praktika delako eta lurraldeak aukera anitz dituelako.
‎Itoginak daude gela gehienetan. Halabeharrez bertan egin behar, Herriko Etxeak haren ardura hartu arte. Euskararen eta ikastolaren aldeko hitz ederrak ez dira gaurkoak.
‎Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak arratsaldean jakitera eman zuenez, ekintzaileetako bi auzipetu egin dituzte, baimenik gabe elkarretaratzea egiteagatik. M! M-ko kideek jakinarazi zutenez, hurrengo ekintza bihar bertan egingo dute Bilbon.
2011
‎Legezkoa ez bazara, ezin izango zara partaide izan koalizioan, baina gutxienez ateak irekita egon daitezela eta lankidetza aukera bat egon dadila. Guretzat, NaBaik aldaketa tresna izateko aukera bakarra dauka denentzako ateak irekita badauzka.Uste duzu tarterik badagoela Nafarroa Bairen apustua zuzentzeko. Gure aldetik bai, baina ez dakit haiek borondaterik duten edo ez.Zenbat denbora egon zaitezkete egoera honetan. Gaur [ostegunean], adibidez, Iruñean bertan egin dugun prentsaurrekoan, eskatu diegu zerrendak osatzeko prozesua gelditzeko. Hasten badira martxan eta hautagaiak aukeratzen badituzte eta zerrendak lotzen badituzte, hor bukatuko da tartea, baina ea zein borondate dagoen.Haiek argudiatzen dute NaBain egotea eta ezker abertzalearekin eta Alternatibarekin akordioak izatea bateraezina dela.
‎«Egungo krisi garaian oso garrantzitsua da hori».Laugarren zatia Irunberriko loturan hasten da, eta 10,15 kilometro ditu. Irati ibaiaren gaineko zubibidea da bertan egin beharreko lan nagusia. Esan hasten da bosgarren zatia, eta 6,5 kilometro ditu.
‎Azken urteetan indar handia jarri duzue inguru hori babestu nahian.Jaizkibel deskubritu diogu jende askori. Bertan egin nahi duten sarraskiak lehen planora ekarri du, eta, besteren artean, gure elkarteak ezagutarazi zituen Jaizkibelgo harribitxiak, galduta zeuden bidexkak berreskuratuz, hein handi batean elkarteko kide Miguel Angel Lujanbioren eta ni neronen eskutik. Gertuko naturguneak babestea eta ezagutaraztea ere bada elkarteon eginbeharra.Zer aholku eman diozu zuk Txema Garai eta haren lan taldeari. Aholkurik ez diet eman.
‎IBAIAk eta EPE APVk, ekoizleen aldetik; eta Euskal Aktoreen Batasunak (EAB), aktoreen aldetik. Akordio horren arabera, besteak beste, ETBren aurrekontuaren %5 bertan egindako ikus entzunezko ekoizpenetara bideratua egon behar zuen. Angel Amigo zinema ekoizleak 30 urtetik gora daramatza ikus entzunezkoen munduan lanean.
‎Aurreneko gunea Arriaga plazan egongo da. Izan ere, antzokian bertan egingo dute hasiera ekitaldia, 11:00etan. Hortik aurrera, eta 20:00ak arte, ekintzaz beteta dago egitaraua.Dantza saioa ikusi, Betizu klubeko lagunekin jolastu, Txan magoaren ikuskizunarekin liluratuta geratu eta Aiko taldearekin erromerian dantzatu:
‎erdia hiru hilean behin ekoizleek eta merkaturatzaileek egiten duten enkantearen arabera ezartzen da, eta beste erdia sarbideko tarifei dagokie, eta Espainiako Industria Ministerioak ezartzen du. Aste honetan bertan egin duten enkantean, energiaren kostuak %2, 7 igo dira; aldiz, berari dagokion zatia ez igotzea erabaki du Miguel Sebastianek gidatzen duen ministerioak.Argindarraren prezioa hiru hilean behin berrikusten dute. Urtarrilean, ekoizpen kostuak asko igo zirela eta, %9, 8 igo zuten prezioa; apirilean, aldiz, zegoenean utzi zuten.
‎Goiko solairuetan pisua kendu behar dutela eta horma batzuk bota, arriskua gutxitzeko; hala esan diete. Nolanahi ere, batik bat beheko solairua erabiliko dute oraingoz, eta erortzeko arriskurik ez duela zehaztu dute.Kontzerturik ez dutela bertan egingo, hori argi dute gazteek. Horretarako Trinitate plaza erabil dezaketela azaldu dute.
‎Politikarien berriketa oportunistari ihes egin nahi eta ezkaratzean bertan egin nuen tupust kanpainarekin, asteazken buruzuri batean, etxeko postontzia zabaldu eta Espainiako Barne Ministerioak igorritako goraintziak, eta bide batez, hautagaien zerrendak, aurkitu nituenean.Pikareska makurrekoa iruditu zitzaidan zorroa, nola azalez, hala mamiz ere, eta errepasoa egin nion Hendaiaraino heltzeko egindako ibilbideari.
‎Litekeena da, beraz, Saif al Islamekin sortutako eztabaida bera sortzea. Hau da, Nazioarteko Zigor Auzitegiak haiek epaitzeko asmoa du, baina NTCk prozesua Libian bertan egin beharra dela aldarrikatu du.Azken berrien arabera, Saif al Islam Zintan hirian dute oraindik. Tripolitik 135 kilometro hego mendebaldera?, galdekatzen. NTCk agindu du «bidezko epaiketa» eginen diola.
2012
‎Adingabekoen arreta Errespetuz, pertsona transexualen integraziorako eta defentsarako elkartea, baikor agertu da Eusko Jaurlaritzak onartutako testuarekin. «Ekarpenak eskatu zizkigutenean lege egitasmo bat bidali genien, eta bertan egindako ekarpen gehienak aintzat hartu dituzte», azaldu du Sarai Montes Errespetuz eko presidenteak. Egunerokotasunean gertatzen diren diskriminazio egoerak saiheste aldera behin behineko nortasun agiria helaraztearen garrantzia nabarmendu du.
‎DNA probak, Madrilen Aurkitutako hezur arrastoak aztertzeko modua izango dute orain Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundean. Carlos Cubero zuzendariak hartu zuen parte atzo hilobia irekitzen, eta jakinarazi du Bilbon bertan egingo dutela lehen ikerketa. Gero Madrilera eramango dituzte, Espainiako Toxikologia Institutura, han DNA proba zehatzagoak egiteko.
‎Antzekoa gertatuko da Baztanen, aldaketek aurrera eginez gero. Orain Elizondon eta Oronozen daude larrialdietarako zerbitzuak, baina Oronozen, eredu berriaren arabera, medikuak eta erizainak ez dituzte txandak bertan eginen. «Larrialdietan garrantzitsuena gaixoak ospitalera eramatea da; Oronozko zentroan medikurik ez bada, denbora galdu eginen da», erran du Baztango alkate Begoña Elizegik.
‎Orain 25 urte, pin bat larruzko txupan. Gernikan bertan egin zen topaketara kanpin denda bizkarrean, trenez, joan ginenekoa. Joan beharra zegoen.
‎Urterik urte jaialdia asko aldatu da, batez ere tamaina aldetik. Hasierako urtean Arabako campusean bertan egiten zuten, bertako ikasleentzat bereziki. Baina aise lortu zuen arrakasta jaialdiak, aurreikuspen guztiak gaindituta, eta horrek jaialdiari beste izaera bat ematera eraman zituen antolatzaileak:
‎Baina usteak erdia ustel, ezen herriaren barnealdean barik herriko sarreratik 200 metrora zegoen 50eko seinalearen parean neurgailu bat jarri eta, bertatik gehiegizko abiaduran igarotzen ziren ibilgailu horiek zigortzen hasi baitziren, lasterketari jaioak izan ala ez, herriko barrualdeari jaramon egin barik. Hura ikusi eta guraso suminduetako batek ezin sinets zezakeen bertan egiten ari zirena: herriguneari muzin eginik herritik kanpo tranpa bat jarri eta bertan gidari inozo eta fidakorrenak harrapatu, alegia.
‎Ondorioz, ordura arte eraikitakoa bertan behera bota zuen. 2007an kaia indartzeko proiektu bat garatu zen, eta 2010ean nasa berri bat eraikitzen hasi ziren, merkatua bertan egin ahal izateko. Lan horiek amaitu berriak dira, eta merkatuaren lanekin laster hastekoak dira.
‎Horiek beteko dituela adierazi du. Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetan izan zen atzo Bengoa, eta bertan egin zituen adierazpenok. PPren gobernuaren murrizketen aurka egin zuen bertan:
‎Baztertu janari prozesatuak (kontserbatzaile eta koloragarri asko izaten dituztenez, gibelak lan handiagoa egin behar du horiek kanporatzeko). Ahal bada, egunean bertan egindako jana; ez, aurrez egin eta bigarrenez berotua. Fruta jaterakoan ondo garbitu, pestizidak eta gainerako ongarriak erabat kentzeko.
‎Ez litzateke gehiegikeria bat esatea azken urte honetan gehiago aurreratu dela Ipar Euskal Herrian azken hamar urteetan baino. Aieteko Konferentziak izugarrizko eragina izan du bertan egin den lan politikoan. Eragile politiko guztiak, hasi ezker abertzaletik eta bukatu eskuin frantsesean, sentitu dira interpelatuak, eta guztiek uste dute egoera berri baten aurrean gaudela.
‎Horrek luzatu egiten zuen prozesua, itxaron zerrendak handiak baitziren. Unitate berriari esker, orain tratamendua Donostiako Ospitalean bertan egin ahal dute, hala behar duten bikoteek. Uztailean, Donostiako Ospitaleko biologo Arantxa Genberek azaldu zituen tratamenduaren nondik norakoak:
2013
‎Bi urtean behin antolatzen den txapelketa Gipuzkoako hiriburura itzuli da hamar urteren buruan. Izan ere, 2003an ere bertan egin zen. Gainera, 2005ean Munduko Txapelketa jokatu zuten bertan.
‎Biriketara sartzen da, azaleko poroetan barrena... Ume pare bat jolasean pilotalekuan, autoren bat edo beste, erreka, eta Albisuk elkarrizketak eman eta bertan eginiko argazkien poderioz ospetsu egin duen errota. Atzelariaren solasak ere patxada transmititzen du.
‎Munduko adituen artean osatzen dute; hain zuzen ere, 900 gastronomia adituk ematen dituzte euren botoak, zerrendan nortzuk sartu behar diren aukeratzeko. Aurten, astelehen iluntzean Londresen bertan egingo den ekitaldian jakinaraziko dituzte zerrenda osatuko duten 50 jatetxeen izenak. Azken urteetan lehen postua Rene Redzepi sukaldariarena eta haren Kopenhageko Noma jatetxearena da.
‎familia, lagunak, lana... Hain da lasterketa luzea, burua une oro ari zaizugelditzeko esaten. Proba amaitutakoan, egunean bertan egiten duzun errekuperazio saioa nolakoa da. Edari isotonikoekin hasten zara, eta ondoren, janari leunak hartzen dira karbohidratoak berreskuratzen hasteko.
‎Lekeition sortutako hazia Lehen urtea izango du aurtengoa Stock Umoreak, baina ez da ezerezetik sortutako proiektua. Lekeition du hazia; 1989az geroztik bertan egiten den nazioarteko kale antzerki jaialdian zehazki. Eta horregatik hautatu dute herri hori erdigunea izateko, eta horregatik hautatu udan izatea ere, orduan egiten baita jaialdia, uztailaren 12, 13 eta 14an aurten?.
‎Ikuskaritza. Venezuelako Hauteskunde Legearen 162 artikuluaren arabera, ikuskaritzaren lehen zatia hauteskunde egunean bertan egin behar da, hautestontziak itxi eta lehenengo zenbaketa egin bezain laster. Makinetan gordetako erregistroak berrikusi eta aktan azaltzen diren datuekin alderatzen dira.
‎«Eguneko menu gutxiago jaten dira; errazioak eta ogitartekoak eskatzen ditu jendeak». Kanpinean turistek pasatzen dituzten gauei dagokienez, «denetik» dagoela jakinarazi du Garciak; asteburua pasatzera joaten direnak badaude, baita hil osoa bertan egiten dutenak ere. Bizkaiko egoera ez da hain samurra, gutxi bada ere behera egin baitu turista kopuruak herrialdean.
‎AEBetan hezitakoa da Bin Sultan. Bertan egin zituen ikasketak, bai akademikoak, baita militarrak ere, eta harreman estua du CIArekin.
‎Arrainaz gain, gazta, untxia, txerrikiak, piperrak eta tomatea asko erabiltzen ditut. Olioaren erabilera ere garrantzitsua da, eta guk olioa etxean bertan egiten dugu. Hitzaldian aipatu duzunez, zure sukaldari bizitzak aldaketak izan ditu.
‎«Han bide ona urratzen ari ginela ikusi genuen, baina, orain, diskoa entzunda, lanak balio izan duela jabetu gara». Diskoaren aurkezpen ofiziala gaur bertan egingo dute Donostian, Viktoria Eugeniako Klub aretoan, eta, Arantzabalek dioenez, «mimo handiz» landu dute. «Kontzertu berezia izango da, intimoa eta hurbila.
‎Eta Bizikidetza plazara iritsi dira, ez kasualitatez. Bertan egin dute ekitaldi nagusia. Xabier Lapitz kazetaria aritu da aurkezle, euritik babesteko karpa handiaren pean.
‎Dokumentalaren helburua dalitek jasaten duten apartheid sozialaren errealitatea ezagutaraztea da. Durangoko Azokari begira ere jarriko dira, eta Landakoenea ren, azokan bertan eginiko saioaren lau atalak berreskuratuko dituzte. Horrez gain, Bertsolari Txapelketa Nagusia gogoratuko dute, eta BECen jokatutako finalaren «unerik esanguratsuenak» eskainiko dituzte, etzi eta abenduaren 25an, eguerdian eta arratsaldean.
‎Urgentziazko aterabide gisa edota merkatu sistemari begira alternatiba bezala proposatzen dute okupazioaren hautua. Besteen esperientziei so Hego Euskal Herrian zein Frantziako eskualde hainbatetan diren dinamikei so dira, bertan egindakotik ikasteko eta inspiratzeko. Adibidez, Tolosako (Okzitania) Crea deitu zentro sozial autogestionatuarekin harremanetan dira.
2014
‎Ez badugu hala egiten, dagoen lekuan dagoela, egurtu egingo gaitu». Bilboko Udalbatzari dagokio alkatea izendatzea, eta datorren astean bertan egin dezan saiatuko da alderdia. Hurrengo bozei begira Urtebete inguruz izango da alkate Areso; agintaldia amaitu arte.
‎Espainiako ikus entzunezko legearen arabera, erkidego baten telebista publikoak beste batean emiti dezake, baldin eta bi gobernuen artean akordioa badago. Gai hori jorratzeko bi gobernuek osatutako lantaldea atzo goizean bildu zen Iruñean, eta bertan egin zizkion eskaera horiek Nafarroako Gobernuak Jaurlaritzari. Bileran izan ziren Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta Kultura kontseilaria, Edurne Elio Komunikazio zuzendaria, Alfredo Huarte departamentuko idazkaria, Carmelo Arzelus Eusko Jaurlaritzako Administrazio sailburuordea, Jesus Peña lehendakaritzako idazkaria eta Mikel Agirre EITBko Ustiapen eta Ingeniaritza zuzendaria.
‎Ez da oso urrutira begiratu behar. Aurten bertan egin du debuta Kevin Magnussen danimarkarrak McLarenen, 21 urterekin. Bikain hasi zen, estreinakoan bigarren izanda, baina ordutik hona haren balioak, gora egin beharrean, behera egin du.
‎Asteartera bitartean, ez da giro izango herriko kaleetan. Bergararrentzat, preziatua izan ohi da gaur bertan egingo duten barazki, fruitu eta gazta azoka, aldi berean lehiaketa ere badena. San Martin plazan egin ohi dute, Joseba Aizpuruak azaldu duenez.
‎Erantzunak hainbat izan ziren atzo eguerdian Zurriolako barandan bildu ziren ikusnahien artean, hondartzan aterki eta koloreetako zirak aldean zituzten lagunak zertan ari ziren galdetzen zutelarik. Hiru aste barru, azaroaren 8an, leku horretan bertan egingo duten mobilizazioaren aurkezpena ari ziren egiten, baina, Gure Esku Dago dinamikakoak. Izango denaren erakustaldi moduko bat.
2015
‎Urte osoan ez ezik, bestetan ere toki garrantzitsua izanen da; jaigunearen parean dago, gainera. «Gauza asko eginen dira hor, ikusteko zein garrantzitsua den auzoarentzat».Lokal hura izanen da besten berritasunetako bat, eta baita larunbat arratsaldean bertan eginen den apar besta ere. Gainera, behingoagatik eguraldi ona izanen dela gogorarazi du Huertak, azkenengo urteetan euria eta hotza izan baitira.
‎Joan den larunbatean eskaini zuten lehenengoa, eta ostiralean izango da azkena. Urtero bezala, ekitaldiari amaiera ikastaroan parte hartu duten ikasleek emango diote Koruko Andre Mariaren basilikan bertan egingo duten emanaldiarekin.Michel Bouvard musikari eta pedagogoa izango da aurtengo ikastaroko irakaslea. Organoaren arloan, «izar handia» da, Etxenikeren iritziz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia