2023
|
|
Denboraren aldetik, ikuskapen jarduketak bulego publikoetan egin behar badira lanaldiaren barruan egingo dira; interesdunaren lokaletan egin behar izanez gero, ostera, bulego ordutegia edota
|
bertan
egiten den jardueraren lanaldia errespetatuko da (nolanahi ere, jarduketok beste egun edo ordu batean egitea adostu daiteke). Jarduketen inguruabarrek hala eskatzen dutenean, aipatutako egun eta ordutegitik kanpo egin ahal izango dira jarduketok betebeharpekoaren baimenik gabe.
|
|
Hala ere, Euskadin dauden establezimendu iraunkorrei begira hiru Lurralde Historikoek araugintza ahalmenak dituzte, eta Sozietateen gaineko Zergaren inguruan 14 eta 15 artikuluetan arau aplikagarriari eta zerga ordainarazteko Administrazio eskudunari buruz ezarritakoa aplikatuko da. Pertsona fisiko edo erakunde batek establezimendu iraunkorraren bidez diharduela ulertuko da baldin eta, edozein titulu dela bide, edozein motatako instalazio edo lantokiren bat badu, ohikoa eta iraunkorra, eta bere jarduera
|
bertan
egiten badu osorik nahiz zati batean; edo bestela, subjektu pasibo ez egoiliar horren izenean eta kontura agenteren batek egiten badu jarduera, kontratuak barne, subjektu pasiboak eskuetsita, eta agente horrek ohikoa badu subjektu pasibo ez egoiliarrak emandako ahalmen hori erabiltzea.
|
|
Estatuaren gastu horietako batzuk Euskaditik kanpo egiten dira (adibidez, Koroaren gastuak, Estatuko Erakunde Zentralen gastua, Kongresuaren eta Senatuaren gastua, Defentsako gastua, Kanpo Harremanetarako gastua edota Europar Batasunari eman beharreko ekarpena). Beste gastu batzuk, txikienak, Euskadin
|
bertan
egindakoak dira (adibidez, interes orokorreko portu eta aireportuetako gastua edo Abiadura Handiko Trenaren gastua).
|
|
Instituzio horiek funtsezko osagaitzat hartzen dira, eta horiek babestea ezinbestekotzat jotzen da printzipio konstituzionalak ziurtatzeko, eta legegileak ezinbesteko muina edo muga ezartzen du horietan. Bermatutako erakundeak konstituzio ordenaren ezinbesteko egituraren elementuak dira, eta horiek babesten dituzten arauak, zalantzarik gabe, antolaketa arauak dira, baina Estatuko erakunde gorenekin gertatzen ez den bezala, azken horien arauketa organikoa konstituzio testuan
|
bertan
egiten baita, haietan instituzio konfigurazio zehatza legegile arruntaren esku geratu da, eta horri muga bakarra ezartzen zaio: Konstituzioak bermatzen duen erakundearen muin xedaezina edo funtsezko nukleoa" 75, hau da, toki autonomiak, erakunde juridiko bezala, legegileak gainditu ezin dezakeen oinarrizko edo funtsezko edukia du.
|
|
Epaiak oinarri juridikoetan planteamendu nagusia horrela egiten du: erakunde bermeak Konstituzio antolakuntzaren ezinbesteko arkitekturaren osagaiak dira eta horiek babesteko arauak, duda barik, antolaketa arauak dira; Estatuaren erakunde nagusiekin gertatzen denaren kontrara, erakunde berme horien antolaketa ez da EKan
|
bertan
egiten eta legegile arruntaren eskuetan uzten da. Legegile arruntak erakunde berme horien egituraketan muga bakarra izango dute:
|