Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2003
‎Nekez ipiniko zuen inork maletarik haren gainean, gabardinek asko intimidatzen baitute. Horrexegatik jarri zuen gabardina eskumako maletaren gainean, ez zuelako haren gainean pisurik nahi, bertan zeukalako ordenagailua, eta bertan zeukalako grabadora, besteak beste.
‎Nekez ipiniko zuen inork maletarik haren gainean, gabardinek asko intimidatzen baitute. Horrexegatik jarri zuen gabardina eskumako maletaren gainean, ez zuelako haren gainean pisurik nahi, bertan zeukalako ordenagailua, eta bertan zeukalako grabadora, besteak beste.
‎Haietako batean beste bi gizonezkorekin zihoan espaloian. Ez nintzen konturatu ia bertan eduki arte, eta oso hurbil gurutzatu genuen elkar. Gorrotoz beteriko begirada bota zidan.
‎Erietxera noa, bertan eduki ninduten hiru hilabetean, nire kasuaz arduratu zen traumatologoa ikustearren. Berak atenditu ninduen ingresatu ninduten gauean ere.
2004
‎Halaxe da: gaur bertan daukagu ikuskizun eta azterkizun funtsik gabeko aurreiritzi horren egitatea. Xabier Aizpuruaren burubide honetan garbi ikusten dugu nola zalantzapeko bihurtu zaion aurretik baietsia zeukan tesia:
2005
‎Han Yoshiakirik ez zegoen ordea, bahitu ninduenak Yoshiaki izena ez bazuen behintzat. Eta han bertan eduki naute ihes egitea lortu dudan arte.
2006
‎Aspaldian genuen plana egina gelako lau neskak: gainditu edo ez –baina hobe gaindituz gero–Europan barrena ibiliko ginela bi edo hiru astez, gutako baten nebak utzitako furgonetan, oheak ere bertan baitzeuzkan prestatuak. Azkenean, furgonetaren arduraduna bera izan zen dena gainditu ez zuen bakarra baina, gure poza ez zapuztearren, eutsi egin zion hasierako asmoari, nahiz eta barrutik, seguru asko, festarako gogo handirik izan ez.
2007
‎Herrialde Miresgarria bertan zeukanagu,
2008
‎Itsasontziaren makurtze hura zela eta, mastak ur gainera okertuta zeuden oso, eta nik gurutze besoetan hartutako tokitik ez neukan behean badiako itsas azala baino. Handsek ez zuen hain gora igotzerik izan, eta, ondorioz, bertago zeukan itsasontzia, eta nire eta karelaren arteko tartera erori zen. Behin bakarrik atera zen ur gainera, apar eta odol zurrunbilo batean, eta gero hondoratu egin zen betiko.
‎–A, kanpamendua hortxe bertan daukazue, ez duzue etortzerakoan ikusi ala?
‎Laurak eta gidaria berehala hil ziren, gainetik pasa zitzaien militarren Dodge erraldoi horietako bat. Xixok aholkatu zigun hotela, bertan zeukalako aireportua eta han hasi gara beste deiak egiten. Pierreren etxean aurkitu ditugu Lidia eta Marc.
2009
‎Flechsig lau bost pauso atzerago hasi zen eskailerak igotzen. Bertan zeuzkan, baina ematen zuen miss Albretek ondo zekiela zer egin behar zuen: elizara sartu zen.
2011
‎Oporrak hartu orduko hor doaz denak, trasteak hartuta, munduko beste puntara, han zerbait galdu balitzaie bezala? Eta ez dute hemen bertan daukatena behar bezala disfrutatzen.
‎Gerra denbora hartan guztian, zalgurdi zaharren babesleku izandako supazterrean ez bazen, alegia Otxategira aldatu aurretik errepide ondoan herrian bertan eduki zuten ezkon etxean ez bazen, Teresa lehengusinaren sukaldean egongo zen Maria. Gaur bazkaria prestatzen, bihar josten.
2013
‎Iraultzaileek Nikolai II.a tsarra gerra frontetik ekarrarazi zuten eta palazioan itxita utzi zuten. Handik gutxira, familia inperial osoa, Nikolai II.a tsarra, Alexandra tsarina eta hauen seme alabak, Olga, Tatiana, Maria eta Anastasia printzesak eta Alexis zarevitxa, Tsarskoe Seloko jauregira eraman eta bertan eduki zuten preso.
‎Joxean Lasa 1963ko martxoaren 21ean jaio zen, familiak Olarrainen bertan daukan baserrian, Aldaba Txikin. Bederatzi senide, gurasoak, aitona amonak eta osaba bat bizi ziren baserrian.
2015
‎Gero eta biziago hitz egiten dio zerbitzariari. Hor bertan daukak makina, ez zaik batere kostatzen infusio txatxu bat prestatzea gaizki dagoen lagun espainiarrarentzat. Zerbitzariak, baina, mespretxuz erantzuten dio, marruka ia, uzteko bakean putain.
‎Getarian bazkaldu genuen, eta ilunabarrean iritsi ginen Bilbora. Egun hartan bertan, autobusa hartu nuen Sestaorako, eta bertan neukan etxera joan nintzen.
‎Euskal saiakera krisialdian dugu apika, baina liburu honek, besteak beste, susmarazten digu ataka gaiztoan dagoena ez ote den krisia azpimarratu besterik egiten ez duenaren burua bera. Kantik ez dugu, egia da, We can, t be Kant, baina egunkari honetan bertan, Gaiak eta Klasikoak bildumetan, euskal pentsalarien obretan, badago non ikasi eta gozatu franko. Unamuno eta abendats eta Hizkuntza eta pentsakera, adibidez, maisulanak dira goitik behera, eta hortxe bertan dauzkazu zain.
‎48. Gaur egun aldizkariak, 190.000 laurleko zorretan dauzka?, zioen adibidez Goiz Argiren 270 zenbakian (XII) Aita Garaialde Tolosako komentuko buruzagiak( bertan baitzeukan astekari honek zuzendaritza nagusia, nahiz eta diru eragintza Donostiako Getaria kalean izan).
‎Denborak aurrera egin ahala, ordea, gero eta erantzukizun handiagoak hartu behar izan nituen neronen bizkar (azkenerako, maiz aldizkariaren lehen orrialdea ere neuk egin behar izaten nuen).? Galantek azaldu digunaren arabera, Donapaleun jaio zen Herriz Herri eta herri horretan bertan zeukan erredakzioa. Zabaldu, berriz, Nafarroa Beherean zabaldu ohi zuten batik bat, baina baita Lapurdi eta Zuberoako beste zenbait herritan ere.
2016
‎Lurra, Euskadiko lurra, pentsa lezake, baina ez: oroit dezagun Madrila doala hegazkina; beraz, hor behean ikusten den lur zati hori Espainiakoa izango da seguru aski, Portugalgoa oraindik agian, nolanahi ere Iberiar Penintsula esan ohi zaion horretakoa, Europan edozein kasutan, eta azken batean hortxe bertan dauka Euskal Herria, bere bidaldi honetako eta aspaldiko amets guztietako jomuga. Bera bezala, helbururantz iristen ari da bere ama ere, 1940ko udaberriko ihesaldi hartan.
2017
‎–Esan nion ez zela ohoragarria emakume batek bere senarra ez zen beste inor maitatzea, eta, gaitz hori sartua baitzen haien artean, ez zekien ziur bertan zeukan semea berea ote zuen ere. Hark erantzun zidan:
‎Eta gainera auzitegiaren gaineko bigarren pisuan debaldeko etxebizitza neukan, gizonak ezin dezake gehiago eskatu; bainugela ere bazuen, beraz, ez neukan herritar gehientsuenek egiten zuten bezala, bainu publikoetara joaten edo barrinoan garbitzen aritu beharrik. Zeruetako Erreinua, niri zegokidanez, bertan neukan. Hala jotzen nuen behintzat, eta aurrerantzean ere halaxe izango zela. Potts Countyko sheriffgoan segiko nuela, alegia?
‎Guardia Zibilak atxilotu zuen Artola, eta, kartzelara eramateko oraindik gaztetxoa zenez, erreformatoriora eraman zuten, han giltzapean eduki zezaten. Bertan eduki zuten hurrengo urteetan, baina aldian behin aspertu eta alde egiten zuen, eta orduan moto batean azaltzen zen gure barrioan, eta guk denok txalo artean hartzen genuen gure heroi hura.
2018
‎Bi hilabeteko epea izango zutela proposamen guztiak aztertu eta erabakitzeko, aho batez hartu zutela erabakia eta aurrez aurre bildu zirela erabaki hori hartzeko. Fundazioaren zuzendaria, Iñaki Aramendi, arituko zela aktagile lanetan, ezagutzen zuela, ezta?, baina hark ez zuela inongo beto edo iritzi eskubiderik izango, hiru epaimahaikideen esku baino ez zela egongo erabakia, eta ekainean bildu zirela erabakia hartzeko, Iñaki Aramendi bertan zela, ahal zela Donostian, bertan baitauka egoitza fundazioak, baina hori ere ez zen arazo, ezta?
‎Hala, besteak beste, entzun zuen ezkerreko biobotoei esker Estatu Batuek Paraguayri ez erasotzea onartu zela. Argi zegoen eginez gero Brasilek esku hartuko zuela bertan zeuzkan interesak defendatzeko, eta jokoan zegoena ez zen hainbesterako. Munduko hirugarren armadarik handiena arrisku txikiagoko Laosi begira jarrita zegoen orain.
‎Oraingo honetan ez. Argi eta garbi ikus dezake jada, ia bertan dauka eta. Era nabarmenean herrenka ari da, oinutsik doa, zutik mantentzeko ere ia indarrik ez du.
‎Halako batean, tabernariari beste bi whiski eskatzera zihoalarik, une batez eskua barra gainean askatu eta bertan zeukana ikusi ahal izan nuen, zeharka: tamagotchi bat.
2019
‎Hiriaren eta lusitaniarren kanpamentuaren artean, lusitaniarrak diogu haiek euren buruari artean ematen ez zioten izena den arren, estuario zabala ikusten dugu, hain zabala non, lurretik barna oinez buelta emateko pasatu bailitzateke, ekialdeko adarrean, Rua da Palma hasten den tokitik, eta mendebaleko adarrean, Rua das Pretaseko gainetatik, ibilaldi ez nolanahikoa atzo oraindik mimoz tratatzen zituzten zelaietatik zehar, eta gaur, jangarri den orotik arpilatuta egoteaz landa, zapalduak eta erreak Apokalipsiko zalditeria beren suzko apatxekin bertatik pasatu izan balitz bezala. Mairuak esan zuen portugaldarren kanpamentua mugitzen hasia zela, eta hala zen, baina handik gutxira gelditu egin ziren berriz, On Afonso Henriquesek bere armada guztia bertan zeukala egin nahi izan baitzion harrera lehorreratu eta hurbiltzen ari zen jende multzo murriztuari, jaun gurutzatuak denen buru, harrera honekin berauek bereziki ohoratuz, are eta gehiago besteek alde egin izanak sutan jarri zuelarik. Odolez eta boterez nagusi den jende honen topaketak eta elkarretaratzeak aski ezagutzen ditugunez, garaia da nor gehiago dagoen jakiteko, zeintzuk diren soldadu hauek, gureak, Carmo eta Trindadearen artean barreiaturik, aginduen zain, zigarro bat erreaz entretenitu ezinik, hor barna daude eseririk edo geldirik, zutik, edo lagun artean, paseoan, olibondoen itzalean, eguraldia ona izan da eta denda gutxi eraiki da, jenderik gehienak izarpean egin du lo, burua ezkutuaren gainean, gauez, denbora laburrez, lurraren beroa sentituz, eta gero haiek bere gorputzez lurra berotuz, batzuen hotza bestearen hotzarekin elkartuko diren egunera arte, eta hau berandu gerta dadila.
2020
‎Niri kontatutako guztia lehenengo. Pare bat aste bertan eduki –A.G.R.– eta irteera bidea aurkitzean bertatik aterako zutela, horixe agindu zioten. Eguna hurbiltzen ari zenean, bitartekariak jaiarena azaldu zion.
2021
‎inork zalantzarik baldin bazeukan, aldaketa itzelak zetozela mundura, trenak bai, trenak hango mundua lehengo erroetatik atera eta erro berrietan paratu zuen. Hari esker, auzokoek bertan bertan zeukaten Gernika, eta erdi bertan Bilbo. Eta gernikarrek, bilbotarrek, kanpotarrek, beren aisiaren jabe, askoz bertarago zeukaten Abinaga, beronen mirarizko guztiekin.
2022
bertan daukat eztulaldiak estututako emakumea,
2023
‎batzuetan ezin zaiola hain galdera sinpleari erantzunik eman. Eta besarkadan topatzen saiatzen garela besarkadan bertan galtzen dena –eta ez Maudey bakarrik, kapitain zahar hau eta beste guztiok ere halatsu–; bertan dauzkanean, besarkadan dauzkanean hasieraren eta bukaeraren muga finituak. Eta bertan gordetzen dela tabua bera ere:
‎Arantxaren baserrira telebista iritsi zenean, haren amamak ezin omen zuen sinistu halako kutxa txikian hainbeste gauza nolatan sartzen ziren. Partea ematen zutenean, albisteak esaten hasten zirenean," Arantxa, atera egiozu kafitesne bat señorita horri", esaten zion bilobari, aurkezlea ber bertan zeukalakoan. Behin batean," auxilio!, auxilio!" entzun dute amama txilioka.
‎Piztiak agertu ziren, hankabikoak. Clan del Golfoko gizon armatuak heldu eta bertan eduki zuten Juana luzaro, itsasgora iritsi arte. Goizeko ordu biak aldera Claneko beste hiru gizon arribatu ziren Nuquítik, Rio Villano txalupan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia