Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 145

2000
‎bateraezintasun aitorpenak oro bertan behera utzita
‎Ja hari heldu behar zioten, ja handiak paratu zion esku mazoa gainean. ...gizaseme biak; han eta hemen apur bat ukitu, errutinazko galdera pare bat egin, aitatxik hinkik esaten ez zuenez, kamillan ezarri zuten; laga zuen aitatxik eramaten; agian ulertu zuen kontra egitearen alferra, gizaseme lar sendo eta propio lan hartarakoxe entrenatuak ziratekeenez; guztiaz ere, nabari zen haren begietan izua, noski, etxea behin betikoz lagatzeko izua, baina izu konkretuago bat ere, bertan behera erortzekoa: atera helduta, orain zutik, kili kolo zegoen amatxi ebitatzearren, kamilla apur bat okertu zutenez, aitatxik hanka bat paratu zuen lurrean; erizain handiak etzanarazi zuen;" suabe", eskatu zion amatxik.
2001
‎Bi paper zatiok eragin mirakuluzkoa eduki zuten; salbajeek beren jarrera erasokorra bertan behera utzi eta bozkariozko alarauak bota zituzten, matxeteak beren zorroetan gordetzen zituzten bitartean. Jainkoarren, zioen nire aldamenetik gondoleroak, azken unera arte itxoitea ere!
‎– Kasua bertan behera uzteko abagune aproposa agian... Nire esku balego –esan zuen bere kolkorako bezala.
‎Baina Mantxolak ez ninduen libre utziko. Kasua bertan behera utzi nuen eta vodkaz puska batean ahantzi. Azeriaren harrapaketa hasia zen eta Mantxola nire ipurdi aluari kosk egitekotan zegoen.
‎– Amaiaren egiazko formula emango diogu eta kito. Amaiari, Pablori eta zeuri eskuzabalki ordainduko dizuet eta istorio malapartatu hau behingoz bertan behera utziko dugu. Ziur naiz aitak, dagoen tokian dagoela, ulertu egingo duela.
2002
‎Kontzertuen gida eta txokolateak erostera bakarrik sartzen zara pakien dendetara. Zure gerra bertan behera geratu da haiekin. Jakingurarik ezak su etena iragarri du.
bertan behera utz genezake ahalegina.
2003
‎Bigarrenen kasuan fiskalek eskaturiko zigorren berri ematen zuten. Gero, sekula ez zigor eskariak berretsi egin ote zituzten, edo bertan behera utzi, edo aldatu. Berba erdirik ere ez.
‎Argazkietako batean, hantxe ikusten ziren hiru miliziano auto zartatu bateko gurpilak konpondu nahian. Hurrengo argazkian hiru milizianook ageri ziren, berriro; autoa bertan behera lagata, korrika zihoazen, eskuetan kaxak hartuta.
‎Kazetariek berriz balentria hura egin zuen gudaria ezagutu nahi izan zuten. Fusil tiroz hegazkin bat bertan behera! Tamalez edo suertez ez dakit, ez genuen tiratzaile hura topatzerik izan.
2004
‎Arratsaldeko bostetan zeukan paziente bakarrarekin hitzordua bertan behera utzi ondoren altxatu eta Aliziak oparitu zion gaban berdea harturik," Ez duzu gustuko izanen baina garaia da zarena bezala janzten hasteko" bota zion oparitzerakoan, kalera atera zen. Bere buruaren errainua eskaparateetan islaturik ikusten zuenetan iruditzen zitzaion lotsarazten ez zuen dotoreziaz ageri zitzaiola kristaleko hura, gehienetan, ordea, jantziegi, bereaz bestelako antzerkia antzezten ari zela, ez zena ordezkatzen zuela erabaki beharra zuen; eta hala ere ez zion kontrarik egiten Aliziari," iragan gorri merkea", emaztearen hitzak ziren, gainditzeko irrika zuelakoz, beharbada.
‎Gaston, arbolaxka artaziekin apur bat kimatzen ari zen eta, hura bertan behera lagata, gozo gozo etorriz:
2005
‎– Mugimendua bertan behera uzten baldin baduzue, ez zaizue ezer gertatuko!
‎Sergiok erakutsi zion trenak husten eta eskapada bat baino gehiago egin zuten elkarrekin. Maletaren bat ere abandonatu behar izan zuten bertan behera, trenbidearen erdian, zabal zabalik, gaixoari sabela ireki eta itxi gabe desertatzen duten zirujau koldarren moduan.
‎Korronte alternoaren eragin txikitzaile demasak frogatzeko, dozenaka animalia –katuak eta zakurrak bereziki, baina baita elefante bat ere, tartean– elektrokutatu zituen sistema honen bidez. George Westinghousek, bere aurkariaren azpijokoaren jakitun, uko egin zion hasieran aulki elektrikorako bere produktuak saltzeari eta bigarren eskukoak erosita etsi behar izan zuten, azkenean. Diotenez, Westinghouse jaunak, aulki elektrikoan hiltzera kondenatzear zen lehen gizonari abokatua ordaindu zion ezkutuan, exekuzioa bertan behera uzteko itxaropenarekin.
‎Zirkuko jabea –" ni enpresari apal bat besterik ez nauzu" – dirua galtzen ari zen, zirkua han, orube desanparatu hartan geldirik eta emanaldirik eskaini gabe. Bira bertan behera uzteak langilegoa murriztu eta hainbat jende kaleratu beharra suposatuko omen zuen. Horixe esan zion komisarioari.
‎Elkarri beha gelditu ziren, zer uste duk ari zitzaion bekozko harekin emaztea. Une ederra iruditu zitzaion Laxarori, neska txipiño hura beso artean estutzeko gogo handia etorri zitzaion, jaso zituen besoak irri handiagoan, noiz ere Anak ahoa zabaldu baitzuen, bazekien horrela eskertzen al didak edo amaren esana egin banu ez nian kukurutxo bat gaztaina erdi bana janen hirekin esan behar zuela haserre, hartze on hargatik haserreago menturaz, eta bertan behera utzi zituen besoak, barkatzeko eskatzen badidan ordainekoa emanen dinat. Laneko oinetakoak lotzera makurtu zen zainetako dardara gozoa ezkutatzearren, makurtzera egin zuen, orduan besarkatu zuen Anak gerria hartu nahirik, zangotraba egin zion ahul arren egoskor, halakoa zen, eta Laxarok sukaldeko baldosaren gainean utzi zuen etzatera bere burua.
‎Asaldatu egin ziren, boikota egin zieten elizkizunei, mehatxatu egin zuten apezpikuak izendatu erretore berria, gutik egin zuen irauli ez bazuten apezpikuaren beraren autoa bisita pastoralean azaldu zelarik. Apezpikuak Entredicho izeneko zigorra ezarri zion auzoari, eliza prezintatuz, apezari ez auzoan ez beste inon meza eta elizakoak ematea debekatuz, salbu eta hiltzeko zorian zeudenei, eta parrokiari lotuak zeuden jarduera guztiak bertan behera utzaraziz. Ez duzu jakinen noski Entredicho hori XVI. mendeaz geroztik probintzian indarrean jartzen zen lehen aldia genuela, don Serapiok esanda dakit nik, erdi aroko zigor eklesiastiko berezia zen, eta hartaz gure herria" degradatua, bortitza, zabarra, moldakaitza, kristau izenaren gauza eza" deklaratu zuten, kontatu behar ditut noizbait don Serapioren balentriak, badago hor ipuin eder baterako gaia.
‎Inori begia kentzeko mokoa zaukak arranoak. Horregatik idazten diat, Fermintxo, matxina hadi, utz ezak Ternuako arrantza bertan behera, laja itzak sareak putzuan, egik total abaor, jo ezak La Rochellera, bila ezak Floren, hor nonbait ibili behar dik, basoan dik hark gordelekua, ezagutuko hau, Ziriakoren korazta bera daukaala esaten ditek denek, Frantzia handia duk baina ibai guztiak ditik nabigagarri eta hi pilotu onena haiz, galdegiok anaia, Hidalgo honi bizia kentzea zaila zagok eta eskaiok esateko nola akaba litekeen b... Ile beltzak egiten duen bristada, bai, horretaz pentsatu behar dut gau osoan, heriotzatu behar dituztenek horixe besterik ez omen zaukatek gogoan, ile bustiaren zuzia haragi zurian.
2006
‎bat batean lana dute laga bertan behera
‎Heriotzatik bezala, bizitzatik ere asko baitu une horretako zirrarak, neketik beste atsedenetik. Aurrekoaren erritmoa ezin jarraitu duen txirrindulariaz ari naiz, bikote baten hausturaz, oztopoen eta zailtasunen ondorioz bertan behera utzitako egitasmoaz. Baina ausaz heriotzaz ere ari naiz.
‎Zahartu, zikindu, herdoildu, gastatu, puskatu, hautsi, galdu, bertan behera utzi edota ahaztu dena baino ez zaigu geratzen. Horrixe eutsi behar diogu, goi mailako garai distiratsuotan.
‎Nemo monitorearekin kanpora joan da, lurrean etzanda egon gara, eguzkitan erretzen. Esplotazio gogorraren hotsak dabiltza, dena bertan behera laga hotsak.
‎Ba... horixe, nire kontra aritu behar zuena gaixorik ei zegoan, gripeak jota edo zer zakiat nik. Eta konbate hura bertan behera ez uztearren koipezaku hura ipini zidatean aurrean. Bezperako zauriak eta beltzuneak zeuzkaan oraindik... eta nekea, zer esanik ez.
‎Horrek babesa ematen zion, eta diru apur bat, jakina. Azken aspaldi hartan Susoren negozio txiki pare bat bertan behera gelditua zen Toliñoren mihi diruz koipeztuarengatik. Eta horrela ez zegoen negoziorik egiterik.
‎Berton. Bertan behera hutsik utziak diren zurezko etxeak dituen leku zoragarri honetan.
‎Bidean, XIX. mendean urre gorriak eragin zuen sukarraldian hazitako Bodie herrian gelditu gara. Bertan behera lagata, iraganaren itzal hutsa da Bodie, herriak sortu, hazi eta desagertu ere egiten direla adibiderik behar bada, berau da adibide ederra.
‎Interneten topaturiko informazioan Laxalten liburuan esaten ez diren doilorkeriak ageri ziren. Hilketak, mortuan bertan behera utziz heriotzara kondenatuak, gaitz larriak, desadostasunak, karabana zenbait adarretan banatzea eta, oroz gain, negu izugarri hura Sierra Nevadan.
‎Bai ostera, haitzeko irudien hartan ez ezik legendako beste leku batzuetan. Hala nola, Bodie izenekoan; meatzarien herrixka bertan behera abandonatuan. Txikitan filmetan ikusitako haiexek bezalakoa da Bodie.
2007
‎Lanak 20:00ak arte eten zituzten, baina orduan oraindik bilaketarako baldintzak oso arriskutsuak ziren. Egoera horretan ezin izan zuten ezer aurkitu eta, berehala ilundu zuenez, urpekarien lanak bertan behera utzi behar izan zituzten hurrengo goizera arte.
‎Orduan erabaki nuen, ez gizonek eta are gutxiago emazteek ez nindezaketela maita. Lagun bat bilatzeko ekina bertan behera laga eta hondar urteetan neure gustuko bizitza ideal bat eraman nuela iruditzen zitzaidala murmuratu nion Carmeni.
‎Amaitutakoan Aitziberri erakutsi dio eta zapalketa eta errepresio hitzak gehiegitan errepikatzen dituela esan dionean haserretu egin da. Azkenerako bertan behera utzi dute" Euskal gatazka gizarteratzeko ekimena", ez baita kazetaririk agertu mendi arte hartara, eta Aitziber poztu egin da, arriskutsua litzateke-eta harremanaren une horretan Aitor hizlari paperean ikustea. Keinu batek erabakitzera bultza lezake, eta berriro orratz hotsa.
‎Gaua da eta rock talde bretoi batek eman beharreko kontzertua bertan behera gelditu da abeslariak gehiegi edan duelako. Rogerren anaia bizargorria belazean zehar barreiaturik dauden lagun batzuk bildu ditu txapitopean, eta hatz gizenekin orkestra zuzendari plantak eginez, kantuan ipini ditu hamar edo hamabi gizon handi.
2010
‎Murailetan euretan bertan behera utzi duten
‎Ospitalera abiatu aurretik erabakia nuen, espetxeratu nindutenez gero hasitako kirol entrenamendua bertan behera ez uzteko eginahalak eta bi egingo nituela. Hatz baten hausturatxoa ez zela eragozpena izango urtero patioko bakardadean egiten nuen nire Behobia Donostia partikularrerako entrenatzen jarraitzeko.
‎Korrikaldi asmoa bertan behera uztekotan egon nintzen orduantxe. Eskailerak lasterka jaitsi izanagatik halako gorrotoa bazidaten, zer ez ote zen izango beraien muturren aurrean korrika hasiko nintzenean.
‎Edonola ere, ez nintzen ausartu inori Xabierren berri ematera; ez nintzen bere bila hasi. Bertan behera utzi nuen.
‎Bazekien, beraz, irakasle izateaz gain banintzela ere Gallimard argitaletxeko Du monde entier bildumaren irakurketa komiteko partaide. Txango subterraneoa bertan behera utzi eta alde egitea planteatu nion neure buruari haserrearen haserrez. Baina Antsoren begi urdurietan bere zinismo baldarrak nekez estal zezakeen ahulezia bat ikusi nahi izan nuen, eta nirekiko erakarpenak eragindakoa izan zitekeela pentsatzeko ahulezia are handiagoa izan nuen.
‎Lehengusuaren sindromea. Bibotea hatzez leuntzekotan zegoen, ematen dion hazkuragatik, baina bertan behera utzi du keinua. Gogoratu zaio behiala UEUko antzerki mintegi batean ikasitakoa, alegia pailazoak ez duela inoiz bere sudur gorria ukitu behar ez badu ikuslearen sinesmena zapuztu nahi.
‎Ahotsa dardaraka jarri zait, eta eztul eginez disimulatu behar izan dut galdua neukala esaten ari nintzenaren haria. Saiatu naiz jarraitzen, baina ikusirik ez nuela lortzen bi esaldi behar bezala kateatzea, bertan behera utzi dut hitzaldia. Nahiago izan dut entzuleak frustraturik uztea atsekabeturik baino.
‎Kalean ostiaka ari ginen artean, UGTkoek akordioa sinatu zuten PSOErekin. Hitzarmen horren arabera, Gobernuak bertan behera utziko zituen kanporatzeak, ontziolen lan karga handitzeko ahalegina egingo zuten, aurre jubilatuentzako aparteko diru-laguntzak gordeko ziren eta galdutako beste lanpostu sortuko zituzten hogeita hamasei hilabeteren buruan.
‎Aurreikusita genituenak bertan behera utzita, erailketa gaitzesteko ekimenekin bat egitea deliberatu genuen goizeko asanbladan, tartean hurrengo egunerako ezkerreko alderdiek deitutako greba orokorrerako deiarekin. Bulegoetako leihoetatik behera pankarta eskegi orduko pelotazoen eta ke poteen zaparradatik aterperatzera behartu gintuzten.
‎– Itxialdia bertan behera uzten badugu, gure arteko zatiketa nabarmendu egingo da. Gehiengoa enplegua sustatzeko fondoetan sartuko da, gosez dagoen arrainak beti irensten du amua.
‎Ulsterko autonomia bertan behera Richter eskalan
2011
‎Eguna argitua zen mundua konpontzeko gure ahalegin antzua bertan behera utzi dugunean, eta ez naiz izan gauza ehorzlearena, aitarena, hori guztia, kontatzeko. Esan dut lehen Agustinek gau berritsua zuela.
‎Bistakoa zen gure hitzorduetarako bere etxea zuela atseginen. Aurreko astekoa bertan behera utzi beharraren arrazoiak azaltzeari ekin zion, niri batere axola ez zitzaizkidanak. Ehorzleak biharamunerako zuen hitzordua aurreratu behar izan zuen, berarekin gelditutakoek, arrazoi sakonak tarteko, hala erregutu ziotelako eta, zalantza artean izan bazen ere, beste elkarrizketa hura lehenetsi zuelako.
‎Beraz, hilkutxa bera begitantzen zait abiapuntu egokiena misterioa, a zelako hitza, argitzen hasteko, ez dakidan arren, une honetan, misterioa argitu nahi dudan edo ez. Hori da, hain zuzen, hartu beharreko erabakia, aitaren desagerpenari, edo bere gorpuarenari, argia egiten ahalegindu edo bertan behera utzi auzia. Ehorzleari esan nion bezala, aitaren kontuek ez naute hunkitzen, ez naiz emozionalki lotuta sentitzen aitarekiko; alde horretatik, nola esan, libre sentitzen naiz.
‎" Bost axola gertatu zaiona edo egin zuena edo desagertzeko egin zuena", esango dik amak," nire bizitzatik kanpo zegoen-eta". Hori nahi huke amaren ahotik entzutea, gisa horretan desagertzea argitzeari ekin edo bertan behera utzi eta ahaztu, kontzientzia txarrik gabe egingo huke. Ez duk, ordea, batere segurua amak horrelakorik adieraztea; ez, ez duk hori izango bere jarrera.
‎Telebista piztu nuen solasa bertan behera lagatzeko.
‎– Hemen asanblada deitu dute, uste dut bertan behera utzi duela direkzioak zuen pedidoa... Propalestinoz betea dago lantegia, ez daukazue zer eginik.
‎Murillo parlamentari eta abokatuak Agirre Sesmari esan dionez, bere ustez, ETA erratu egin da: une horretan su etena eman izatera, Felipe Gonzalez Espainiako presidenteak Lege Antiterrorista bertan behera utziko zuen ziurrenik. " Agian bai eta agian ez", pentsatu du Agirre Sesmak.
‎hareazko erlojua, luma, balantza, tintontzia, eskailera... Bertan behera utzitako lanen lekuko diren objektuak.
‎Horixe ez zegoen jakiterik. Hiruzpalau astez, Lazkanok bere konpromiso guztiak bertan behera utzi zituen –liburu berria aurkezten ari zen orduantxe, aurrekoen arrakasta maila erdiesteko itxura guztia zuena– eta amarekin eta arrebarekin batera ibili zuten aita frogarik froga eta ospitalerik ospitale.
‎Haginlariarekin kontsulta zeukan bostetan Lazkanok, baina ez dio ezer esan. Ez du hitzordua bertan behera uzteko deitu ere egin. Euria hasi du kanpoan eta gustura daude lehorrean, goraino bete da kafetegia, ikusleak dituzte orain, giroa ez da batere intimoa, denen bistara daude.
‎itsuentzako luxu bat besterik ez zela, itsuentzako eta alferrentzako gutizia bat, ez zela errentagarri aterako, AEBetan funtzionatzen bazuen jendeak autoz zein autobusez bidaia luzeak egiten zituelako zela. Ez zioten kasurik egin, baina denborak arrazoia eman zion; egitasmoak porrot egin eta bilduma bertan behera utzi zuten, nagusiek aski diru galdu zutela deliberatu orduko. Bera jada ez zegoen argitaletxe handi haren aterkipean, ordea.
2012
‎Norak hogei urte inguru zitueneko hainbat pasarte gogoratu ditu bat batean eta, bide batez, mesfidantzaren baliagarritasuna goretsi du bere baitan, munduan bizitzeko ezinbestekoa delakoan, ingurukoei begiratzeko, Anderri, Josuri, Manueli so egiteko; baina ez du ezer erantzun nahi izan, taktikoki, bai baitaki dena bertan behera uztear daudela, mesfidantzatik harago jendearen animoa oso higatuta dagoela. Bai:
‎Izugarrizko shocka izan zen guretzat. Lur jota, ez genuen proiektuari buelta ematen asmatu, eta bertan behera geratu zen”.
‎Begiak gorritu, aurpegia itxuragabetu zaio neskatoari, inoiz egindako iseka eta irribarre guztiak bertan behera deseginda:
‎Inoiz, harremanaren arriskuaz eta ezegokitasunaz ohartuta zalantzak jotzen baninduen, Kyoto bertan behera uzteko aukera bururatzen bazitzaidan, ez zuen luzaro irauten zalantzak. Jatorrizko bekatua izatekotan, bekatu arina eta barkagarria zela nioen nire kautan.
‎Hura jakinaren gainean jartzeak ez zigula onik ekarriko konbentzitu nuen. Beldur nintzen arduradunak gure harremana gaitzetsi eta, ekar zitzakeen arriskuak aitzakia, azpiegitura bertan behera utzi eta galeraren erruduntzat jaso nezakeen errietaz gain ez ote zidaten harekiko harremana behin betirako uztera behartuko. Eta hori gutxi balitz, kontua bikotekidearen belarrietara iritsiko zatekeen.
‎ezinean zegoenak tea (edo kafea) azukrerik gabe hartuko zuen. Bertan behera utzitako hitzorduak sortu mikaztasuna edaten genuen horrela. Alderantziz, beste batzuetan, biok teari azukre koskor bana gehitu ostean, elkarren irrikaren berri emateko, irribarre eta txantxa artean beste bat, bi, hiru!
‎Onik atera ginen denok, gutariko inor ez zuten atxilo hartu eta ez zen gertakizunen inguruko inolako berririk azaldu hedabideetan, azpiegitura osoa bertan behera utzi genuen... Beste bataila isil bat irabazita, borroka lekuak bertan behera utzi eta atzera egin behar izan bagenuen ere.
‎Onik atera ginen denok, gutariko inor ez zuten atxilo hartu eta ez zen gertakizunen inguruko inolako berririk azaldu hedabideetan, azpiegitura osoa bertan behera utzi genuen... Beste bataila isil bat irabazita, borroka lekuak bertan behera utzi eta atzera egin behar izan bagenuen ere.
‎Keru txarra hartu diote ukoari. Bertan behera uzten dituela sentiarazten diote, traizio txiki bat egin diela, beren erabaki irmoa zalantzan jartzen duen engranajeko harea alea. Bere iritzi aldaketaren atzean beren erabakiaren kritika ezkutatzen duela usteko dute, aitortu nahi ez badie ere, itsasoaz bestaldera alde egiteko hartu duten erabakia frontea bertan behera uztearen pareko delakoan bere begietara.
‎Bertan behera uzten dituela sentiarazten diote, traizio txiki bat egin diela, beren erabaki irmoa zalantzan jartzen duen engranajeko harea alea. Bere iritzi aldaketaren atzean beren erabakiaren kritika ezkutatzen duela usteko dute, aitortu nahi ez badie ere, itsasoaz bestaldera alde egiteko hartu duten erabakia frontea bertan behera uztearen pareko delakoan bere begietara.
‎Urrun XVI. arrondizamendutik, batez ere Passyko metro geltokitik, Eskual Etxean beti egoten da ikasle deserriratu herrimindunik, bera iritsi zenean bezalakoak oi Eskual Herri goxua zein latza den Pariseko bizitzia. Ez hurbildu Maison de la Radioren inguruan dagoen Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bertan behera utzitakora ere, belaunaldi berriko euskal errefuxiatuek soilik bizitza pixka bat ematen zioten hartara, ba al dakizue nor den metrailetari balak zerbitzatzen dizkion hori galdetzen zien gudari zaharrak katea etengo ez bazen bere arduradunek laidotzen zituzten etarrekin ahokatu behar zuela bulegoetako politika oro ezeztatzen duen intuizio abertzalez blai, neroni! Harro.
‎Agortuko balitzaio etorria? Merezi al du orain borrokarekiko duen konpromisoa, etorkizunean, Poliziak atxilo hartuta eragozten ez badu, sakondu lezakeena, bertan behera uztea fikzioaren truke?
‎Bizarra luzatzen uzteaz gainera, zigarretak bertan behera utzi eta pipa bat erosi du. Atsegin zaio pipa tabakoaren usaina.
‎Une zoriontsuak pasarazi ez ezik, etorkizun alai eta joria iragartzen dizuten maitale horien antzekoa. Bat batean, ia ezarian, baina arrazoi oso argiengatik bertan behera uzten dugunetakoa, gaituenetakoa. Gure artekoa ederra izan zitekeen baina ezinezkoa izan da, badakizu, zoriak, halabeharrak, bizitzak gure bideak banantzera eraman gaitu.
‎Bizitzan horrelako hotza pasatu gabea nintzen. Hiri erdigunetik oinez etorri behar izan dut, errepidea izoztu eta autobus zerbitzua bertan behera utzi dutelako. Ni ere ozta ozta ibili naiz, bizkarrean ekarri dudan arropa garbiz betetako kirol poltsa handiarekin irrist egin eta lurrera erori ez naizenerako!
‎Hiriak ni ere horrela hartzen nauela iruditzen zait. Ez naiz zoramenezko astebetea irauten duen maitasun kartsuaren ostean bertan behera utziko duen maitale txepel horiek bezalakoa. I love Paris, I love NY eta I love Spain pegatinen bilduma egiten duten turista irrigarri horietakoa.
‎Burkidearen barne hausnarketak txertatu edo hoztasun horretan uztea hobe? Hausnarketarik gabe militante zorrotzaren irudiak hobeto ematen du, zehatza, zalantzarako tarterik ez duena, irakurlearentzat bihozgabea edo, bakartia, sendirik ez duena, amarik ez duena, bertan behera utzi duena bere bidea urra dezan aske berak herriaren alde bizitza eman behar duelako, sinesgarritasuna izango du. Nola azaldu Daviden barne bizitza, kontraesanak, gatazka, kontzientzia txarraren harrak jandako arima oinazetuaren irudikeria faltsu batean erori gabe berrogeita hemezortzi baldintza hau zorrotz bete behar dute aski trebatuta ez dauden pertsonek, hobe da aurpegiarekin hankak ez ukitzea, gehiago jaitsi nahian jarrera oker egin eta enborra makotzea baino, horrela ez baita kisketarena egitea lortzen arnasa nabari dut belaunetan yoga saio batek hamabost minutu eta ordu eta erdiren artean iraun dezake.
‎Kisketaren jarrera edo postura hau egiterakoan, okertu gabe jaitsi behar da bizkarra, zuzen, bularraldea eta aurpegia hanken gainean bermatzeko, enborra okertu, ez, okertu ez, zortzi enborra konkortu edo makotu, hobe, gabe buruarekin soin adarrak ukitzeraino literaturarekiko berraurkitzea nola bizi duen era aski indartsuan erakutsi, literatura askatasunaren arintasunaren sinonimo, hamalau loturak korapiloak kezkak aienatzen betebeharra bazter uzten ezarian baina ez al da konturatzen benetan? ...keten bidez erakutsi ez dela axolagabea pertsonaia zuritu bere hauturik gabeko hautuak sortzen digun erakarmena justifikatuz eta une berean eginbeharra albo batera uzteak sortzen digun deserosotasuna harekiko urruntasuna desagerrarazi betebeharra eta plazera hogeita sei Euskal Herriak behar hau, literaturak behar al hau?; gainera idaztekotan zerbait ona egin behar duk hire herriarekiko konpromisoa bertan behera uztekotan hobe duk Nobel saria ez baina bederen barregarri ez geratzeko moduko zerbait izatea esango dio bere buruari baina droga bat bezalakoa da maitasun istorio bat sexua tarteko balego errazago ulertuko lukete idazlearen jarrera txarresteko joera luketenek barkaberago ulerkorrago lamia baten besoetan erortzeagatik huts egin duela iradokiz gero eta ez lau poema kaxkar edo eleberri zamat... Libratze lanak errazten ditu eta hesteetako alferkeriari aurre egiten dio, hori besterik ez nuen behar!
‎Egin ezak kontu, ongi atera duk. Zer duk gaitzesteko, bertan behera utzitako zurezko urrezko kaiola zaharkitu honetan konpainia gabe abandonatu hautela. Zer esan nahi duk jakin izan bahu ez huela ospa egingo?
‎Lehen solairuko bost leihoetako saretak itxita, bigarren solairuko hiru txapitulak argi gabe, galtzadarrien artean belarrak jori, bertan inor bizi ez den susmoa Michellek giltza zahar batekin ate astun bat ireki eta esku argiaren laguntzaz bertan behera utzitako etxeen lizun eta zoko usaindun zurezko mailadian gora jauretxearen ganbararaino zuzenean eraman nauenean baietsi dut.
2013
bertan behera uzteko unea
‎– Zure buruaz beste egitera zindoazela dilistekin akordatu eta asmoa bertan behera utzi duzula sinetsarazi nahi didazu.
‎Badakit ez dugula hitz egin harrezkero; ondotxo igarri nuen hire narraskeriaren zergatia. Nazka eman hidan, destaina egin nian, eta bertan behera utzita, alde egin nuen; Juliaren harridurarako. Kontatu egin hion?
‎Berehala ulertu dut: gogoak harantz ninderaman, gure zokorantz, orduan hil nukeen berarekin, eta ez orain, bakarrik, bertan behera utzirik.
2015
‎Bestelako aukerak ere eskaini zizkioten, berak aukeratutako toki batean elkarrizketa bat grabatzea edo afari bat egitea kasu, baina dena alferrik. Ez iezadazue berriro deitu hiru aldiz jarraian errepikatu zienean, bertan behera utzi zuten ahalegina. Afera hartatik irabazi bat atera zuen bederen Aretxabaletak.
‎Mahaira itzuli zen eta, jakin arren zaila izango zuela ezer garbirik ateratzea, desegokitu jarri zuen Googlen. Bilatzailearen lau orrialde begiratu ostean, bertan behera utzi zuen bide horretatik ezer argitzeko ahalegina.
‎Ahizpa Karmele, ez Kattalin bezain fina ikasketetan, Kimika amaitu ezinean harrapatu zuen istripuak. Unibertsitatea bertan behera utzi eta Ibizara joan zen eskumuturrekoak modu konpultsiboan egiten zituen gitarrajole batekin. Aretxabaleta ere hogeita hamar urte egin baino lehen geratu zen zurtz.
‎Irakurleak, defentsazko jarrerak bertan behera utzi eta Saizarbitoriari bihotzez jarraituz gero bere obsesioen sakonuneetaraino, berriro biziko ditu bere haurtzaroko larrialdi goibelak, eta, orduko doluak errepikaturik, irudimenez hil zuen jendea eta mundua berpiztuko zaizkio, eta osaturik irtengo da irakurralditik, aurrerantzean azalean ederki bizitzeko prest, Berritsua, Benito eta Lynn bezala, hori baita zailena. Saizarbitoriaren obrak dolua zeharkatzen lagundu dizu.
‎Edurnek semearen betaurrekoetatik hatz markak ezabatu bezain pronto, txotxez eta adarrez egindako etxeari teilatua jartzen ari zitzaion lehengusuarengana itzuli zen Unai lasterka, eraikitzen ari ziren etxola bertan behera ez erortzeko gakoa bera handik sobera ez urruntzean zetzala uste balu bezala. Gutxitan ikusi zuen amak Unai ardura bati hain lotuta.
2016
‎Lasaitu ederra hartu zuen Martinek, bertan behera geratu baitzen, inork zergatik ez zekiela, Goñi lotinant koronelarekin eta Gendulain kapitainarekin bostetan egitekoa zen bilera.
‎ortzegunez gertatu zen noizbait, sekula itzaliko ez zuela iduri zuen bizitza eta sekula hondarrik izanen ez zuela iduri zuen agonia baten buruan, gertatu egin zen, gertatu, gertatu, eta bertan behera laga zituzten asteburu hartako partidak maila guztietan, federazioaren gainetik zegoen erakundeak trenkatuta, hezkuntza fisiko eta kirolarenak. Pinochet gerlari handia heldu zen Madrilera gerlari handiagoaren gorpu aitzinera, Yashin ororen mailua izan zen heroia despeditzera.
‎Orduan ohitura zegoen horrelakoak egiteko. Sarritan Guardia Zibila agertzen zen –gonbidapenik gabe– eta ezkontza bertan behera uzteko eskatzen zuen. Eta halaxe ezkondu zen Nekaneren ahizpa, zuriz jantzita eta haurdun, zazpi hilabeteko, mendian, pinu artean, guardia zibilak zelatan zituztela eta kanpai hotsik gabe.
2017
‎Politika bertan behera gelditu zen erantzun moduan, irtenbide moduan, erreferentzia mundu zehatz moduan, baina tinko dirau galdera moduan, zauri bat adina irekia. (in Esteban, 2015: 79).
‎Handik aurrerakoa ere badaki: bi test pasatu zizkiotela, Reyren Irudi Konplexuaren Testa, eta bertan argi gelditzen zela hobetu bada ere, ez duela maila normala ematen, eta itxoin egin behar dela gaixoak nola eboluzionatzen duen; bigarren testak, aldiz, Weschsler Oroimen Eskalarenak emaitza oso txarrak izan zituela eta bertan behera utzi zutela testaren pasatzea Axik ez zituelako ez hitz zerrenda sinpleenak, ez irudi errazenak, ez hitz bikoteak gogoratzen.
‎Eta etxerako bidean, Sariotik Jarautarako bidean zeuzkan 45 minutuetan, Iruñeko kaleetan barna, urdaila hutsik zuela, bere nortasunari buruzko errebelazio moduan agertu zitzaion haurtzaroko konturik batere ez gogoratzearen arrazoia. Zentsura bat, urteetan bere buruaren eraikinean zimendu oker bat zegoelakoari ez erreparatua eginik, okerra ikusi bai, baina konpontzeko gai ez zela ohartu zen, konponketek eraikina bertan behera ekar zezaketelakoz. “Zergatik zara horren konplikatua? ” galdetu zion Axik errebelazioa azaldu ondoren.
‎Taxistak alde egin duenean geroan pentsatu du, bere bertsioa sinetsiko ez balute taxistak haien egoerari buruzko informazioa eman dezakeela pentsatzeak urduritu badu ere, berehala baretu da; dena ongi atondua du, prestatua, pentsatua, norbaitek ordu horretan Artxandan zertan ari diren galdetuko balio, adulterioarenak berak argiago, ulergarriago egingo luke bertan egotea zuritzea. “Gure istorioaren hasierara itzuli nahi izan dut, eta bertan behera amildu da”. “Amoranteren bat zuela esan didatelako galdetu nahi izan diot han bertan gezurrik esan ez diezadan.” “Baina berak ez du ezer gogoratzen”.
‎Udaltzainen buruarekin hitz egin orduko jabetu nintzen nire filmaren historia han amaitzen zela, ohol gaztelu hark ez zuela jada zerikusirik nirekin, neuk ere harekin zerikusirik ez nuen bezala, eta ohol gaztelu bat ardatz duen filmik egin behar baldin bazen ez zegokidala niri hura zuzentzea. Egitasmoa bertan behera uztea erabaki nuen.
‎– Seme alabarik gabeko hiru espaziontzikideek atzera itzultzea erabakitzen dute, haurtzaroraino edo jaio ziren uneraino, bizitza luzatzeko eta proba egiteko ea zer gertatzen den bigarren bizitza horretan, nahiz eta lehena bertan behera utzi behar izan ordainean. Arriskuak ere hartzen dituzte horrekin, jakina:
‎Autokarabanatik kanpora irten nintzen, kantua hobeto entzuteko gogoak bultzatuta. Bertan behera utzia nuen siesta egiteko asmoa, de facto, erabakirik gabe, barruko ahotsen inolako agindurik edo eztabaidarik gabe.
‎Polizia autoak. San Ignazioko merkatuaren parean, ordura arteko ibilgailua bertan behera utzi eta beste auto bat geldiarazi zuen buzodun mutilak, Fiat Marea azula, Ibarrekolandara eramango zuena. Arratsaldeko 18:30ean salaketa jarri zuen gizonezko batek:
‎Gurasoek ere planak zituzten: biek hots egin zidaten konpromisoak bertan behera utziko zituztela esateko, baina uko egin nien.
2018
‎Hor ere lan egin beharra dago, pentsaerak, sinesmenak eta baloreak aldatu, gero ekintza konkretu bihurtzeko”. Oztopoak oztopo lehen aipatutako babes sareei esker egin dute aurrera denek, baina ziurrenik izan badira halako traben ondorioz bertan behera utzitako makina bat proiektu eta praktika feminista.
‎“Ataungo kontzertua, Aita Barandiaranen omenezko kantaldia, ez dakit ez ote den bertan behera geratuko. Bakarrik geratzen ari gaituk”.
‎Telmori entzundakoak entzun ondoren, Fakirra ziur dago oraingoan ere: bertan behera utziko dute jaialdia. Uste guztien kontra, ez da, ordea, halakorik gertatu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia