Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 58

2000
‎Inork ezin dezake esan zenbat urte dituen, ez baitaki noiz hilko den. Poeta handi bati irakurri berria nion esaldia behin eta berriz errepikatuz nindoan, stadiumera iritsi nintzenean. Kanpoaldetik entzuten ziren orroek (eta atea zabalik egon izanak) sarrerazi ninduten; estreinako aldiz sartu ere, egia esa  tera, ezen ni ez bainaiz sekula aparteko kirolzalea izan.
2003
‎Inoren arreta erakartzearren, edozein astakeria egiteko gai naiz. Indar kontrolaezin bat da, ahots autoritario bat, behin eta berriz errepikatzen didana" egizu, emaiozu su, ateraizkiozu begiak, umila ezazu, hil ezazu...".
‎Han ari zen gizona gorputz osoarekin lagunduz narrazioa  ri, danba eta punba eta ta ta ta, hegazkin, tanke eta kanoi itxurak moldatuz, eta ni ezin gusturago, aizue; piperrik ez nion ulertzen, hori bai. Bueno, ez, ez da egia, hitz bat behin eta berriz errepikatzen zuen" kapitana", eta nik, gizajo honek, genero markarik gabeko hizkuntza xelebre horren kulpaz, ez nekien Agustin Zubiondo Zumalakarregi edo Agustina Zubiondo Zumalakarregiri buruz ari zen (Aragoiko Agustinaren bir bir bir biloba). Jakina, hitzaldiaren gainerakoak lagunduko zuen bereizketa horretan, baina swahilia zen.
‎Ama Birjina, Jesus edo San Joseri babesa eskatzea; Aingeru Guardakoa beti lagun duzula gogoratzea; haragi aseezinak beti gehiago eta gehiago eskatuko dizula ondo gogoan izatea; orain  go plazer iragankor hori aitaren batean pasatzen bada, dagokion zigorra, berriz, betierekoa dela ez ahaztea; eta abar. Zabalak pentsamendu lizunak agertu orduko gogamenetik uxatzeko  konjuru antzeko bat proposatzen du, behin eta berriz errepikatu behar dena: " Orain, Guero, Iños.
‎San Juan jaiko danbolina kendu zuten,  zezenketak debekatu eta dantza publikoak neurri zorrotzez mugatu zituzten. Muga horiek berak izan ziren baita ere apezpikuen ediktuetan hedatuko direnak eta hurrengo hamarkada luzeetan behin eta berriz errepikatuko direnak: neska mutilek ezin diote elkarri eskua eman dantzatzerakoan, eskuzapi baten bitartez baizik;" Tafetan" deritzan dantza debekatu egin behar da, doinu bizkorregia baita, arrapaladan eta elkarri bul  tzaka egiten dena; ilundu baino ordubete lehenago amaitu  behar da dantzaldia; eta ez da inoiz herriko agintarien begi bistatik kanpo dantzaldirik egin behar.
‎Hasieratik ari gara aipatzen Erregimen Zaharrean behin eta berriz errepikatuz eta mamituz joan ziren euskal herrialde foralen eskubide bereziak" historikoki" funtsatzen zituzten tradizio apokrifoak. Batez ere XVI. mendeko kronista eta genealogistak izan ziren mito horiek landu zituztenak (ikus Aranzadi, 1981, edo M. Azurmendi, 2000).
‎Beste batzuk beldur dira aitortzaren sekretua ez dela gordeko: horren aurrean behin eta berriz errepikatzen da aitorlea horma bat bezalakoa dela, eta surtan erreko balute ere, ez lukeela entzundakoa kontatuko. Aitorlea bera ere gizakia da finean, bekataria, alegia?, eta gozotasunez eta ulerkor entzuten ditu aitortzak.
2005
‎Hurrengo egunetan, elkarrekin irteteko deitzen zidan Idoiak, hondartzara joateko, edo mendira; leku bakartietara eramaten ninduen, nire gainean etzaten zen, estu besarkaturik, preserbatiboa ipintzen zidan, eta txortan egiten genuen, zaldi erotuek bezala. Bera segituan iristen zen orgasmora, eta behin eta berriz errepikatzen zuen, niri eztanda eragin arte. Batzuetan, lehertu eta airean gora irtengo ginela iruditzen zitzaidan.
2006
‎Printzipio unibertsalen bila egindako bilaketa lanean, agian agerikoena ikusi gabe gelditu dira hizkuntzalariak. Inon baldin bada hizkuntza guztietan unibertsala eta konstantea den egitura sintaktikoa, horixe dugu erakutsi gabe munduan diren haur guzti guztiek hutsik egin gabe eta ziurtasun miresgarriz behin eta berriz errepikatzen duten esalditxoa: HORI NIREA DA!
2008
‎Ez nekien oraindik elkarrekin ote zeundeten ere. Maiderrek eskutitz bat bidali zidan barkamena eskatuz, eta behin eta berriz errepikatu zidan zuen artekoa ez zela gauza serioa izan, irrist bat. Lasai egoteko erantzun nion, ahaztua zintudala.
2009
‎Dena den, dendako nagusiak ezin zuen saihestu erruduntasun izpi bat Ireneren aurrean zegoenean. Behin eta berriz errepikatzen zion, dirua edo beste ezer behar bazuen, eskatzeko lasai.
‎hizkuntza berpiztean euskal izatea ere berpiztu egiten da. Kantaren leloan, gehituz doazen musika tresna eta ahotsez lagundurik, behin eta berriz errepikatzen da" euskara" hitza, elkarrekin errima egiten duten" plazara" eta" dantzara" hitzei lotuta. Lehenak," plaza" hitzak, pisu handia du euskal munduaren eremu psikikoan.
2011
‎–Bai. Ikusten duzuenez, behin eta berriz errepikatzen da alegoria gnostikoa: gizakia itxurazko mundu batean bizi da, lotan; egun batean, esnatu egiten da," egia" ezagutzen du eta horrek salbaziorako bidean jartzen du.
‎Anne Lucen kontra estutu da, haren besoetan. Dardarka, behin eta berriz errepikatzen du, etsimenduz:
2012
‎Beraz erakunde berrien zeregina zen konstituzio berriaren zin egitea eta kitto. Dirudienez Bizkaian gertatu zena berriz errepikatzea ez zuen nahi izan.23
‎Ondorengo urteetan, 1793an eta geroago 1808an, Euskal Herria, oharkabe, bere bidegurutze eta mugazko izaerak irentsirik, Europako gerra gune bihurtu zen. Gerra horretan azaldu ziren portaerak xix. mendean zehar behin eta berriz errepikatuko dira. Gerraren kontakizunetan sartu gabe, ondorioak alor guztiak eragin zituzten eta kontu batzuk baino ez ditugu azpimarratuko:
‎Que este acto no pare perjuicio a los Fueros, buenos usos y constumbres de Guipuzcoa. Protesta, Maria Cristina erregina erregenteari zuzendu zion eta filosofia politikoaren ikuspegitik, testu garrantzitsua eta interesgarria dugu argudioak behin eta berriz errepikatzen zirelako.40
2018
‎Hori etorri zaio burura. " Bazterrik ez nahasi"," txintxoa izan" eta antzekoak, behin eta berriz errepikatuak. Bizitza osoa haiengandik aholku mota bera entzuten.
2019
‎Pala bat zer den jakin gabe ere, dirua sartu, kontaktuak egin eta dirua biderkaturik itzultzen zitzaien di da batean. Eta ziklo zoroa behin eta berriz errepikatzen zen.
‎Apurka apurka, senideak berriro hasi dira hitz horiek, hitz berberak behin eta berriz errepikatuak, entzuten eta erabiltzen kongregazioan.
‎entrenatu beharra daukate lehiaketarako. Hobetu nahi baduzu, behin eta berriz errepikatu behar dituzu ariketa arinak eta errepikakor samarrak. Elkarrekin egiten ditugun otoitzak nor garen ez ahazteko balio dute, besterik gabe.
‎Terapeutak" inpaktu psikologikoa" esaten dio horri. Eta behin eta berriz errepikatzen dit zorte ikaragarria izan dudala, asko eta azkar mejoratu naizelako, gerta zitekeela ez suspertzea, beste askori gertatzen zaion bezala. Horrek niri ez dit ezertarako balio, ordea.
‎Eta pribilegioa dela ere badakit. Ondo eta zehatz esateko, joan zen urteko Hizkuntzako irakasleak behin eta berriz errepikatzen zigun bezala (zenbat akordatzen naizen harekin): nire begiena zorte handia da.
‎zer edo zer ikasi zutela adierazteko. Sarri esan beharreko kontua, galderak ere halaxe ohi baitira, eta oraindik ez dut etsi, hiru hilabetetik hiru hilabetera, behin eta berriz errepikatu dugula kontu hori lagunartean eta solasaldietan eta... 21ean ei da, eta 22an; inoiz 23an ere bai, edo 20an.
2020
‎Behin eta berriz errepikatzen zituen hitz horiek amorrazioz, haren ahotsa entzute hutsak gogaituko balu bezala. Tripak uzkurtu zitzaizkion Mikelari.
‎Eskuak bereen artean estututa eman zizkion eskerrak hurrengo egunean Elvirak, gracias hitza behin eta berriz errepikatuz. Enkarguak egitetik bueltan zetorrela elkartu ziren etxe sarrerako eskaileretan.
‎Santa babesle batek bezala. Eta behin eta berriz errepikatzen zien, otoitz bat balitz bezala, letania bat balitz bezala, gaizki errezatutako arrosario bat balitz bezala, lasai, ez da ezer gertatuko, ez da ezer gertatuko, ez da ezer gertatuko. Eta gizonek irribarre egiten zioten, bien neska kutuna zelako eta gauzak berak esanda bezala gertatuko zirela pentsa zezan nahi zutelako.
‎Lurretik jaiki ahal izan baino lehen, gainean du Dario Rocha tenientea, bere adiskide mina, bere burkidea, bere gerra laguna, eta ukabilarekin keinu egiten dio, aurpegian joko balu bezala. Burua zapaltzen dio lurraren kontra ukabil bilduarekin, eta bitartean, barre algaraka, behin eta berriz errepikatzen dio," Errenditzen al haiz. Errenditzen al haiz?
‎Zer pentsatzen dute, Connell bezalako pertsonak arrisku bat direla kristalaren atzeko emakumearentzat? Zer pentsatzen dute, hona etorri eta galdetegiak egonarriz betetzen dituzten ikasleek, haien izenak ordenagailuan tekleatzen dituen emakumeari izenok behin eta berriz errepikatzen dizkioten ikasleek... pentsatzen dute jende horrek kristalaren atzeko emakumeari min egin nahi diola. Zer uste dute, Connellek batzuetan lurrean etzanda orduak ematen dituelako, egunen batean metrailadore erdi automatiko bat erosi eta masa hilketa bat egin dezakeela merkataritza gune batean?
‎Orduan, pantailako neska bailitzan, Lady Amnesy bera (Janire izena zuela geroago jakin genuen) abesten hasi zen ozenki, bere zoo ahotsa, alu ahotsa, txirikorda ahotsarekin: " In heaven everything is fine" (zeruan dena ondo dago) behin eta berriz errepikatuz... Horixe, letrak ez dauka beste munduko ezer, zer nahi duzu, pop abesti bat besterik ez dela esatera nindoan...
‎Izagirreren esaldia bere antologiako epilogoan dago, behin eta berriz errepikatua, adieraziz zein zaila zaion/ den Lete konprenitzea. Hurbilpena diferentea da, noski, alderantzizkoa kasik:
2021
‎Begi biribileko ikaskide berriarekin, erdeinuz hartzen ditugu ikasgelako lehena eta gainerako adiskideak, hain zaratatsuak eta arruntak, behin eta berriz errepikatzen dituzten hitz lizun horiekin; guk, orain, dotore dotore izan nahi dugu, ikaskide berriaren ondoan dotoreziaren eta arrunkeriaren ikuspegitik hasiak baikara jendea eta gauzak balioesten. Jabetzen gara dotorea dela ahalik eta denbora gehienean gaztetxo izaten segitzea; amak lasaitu ederra hartuta, bazter uzten ditugu gure janzkeran sartua genuen deigarri eta ikusgarritasun guztia:
‎Fakultatera bueltan, neure buruari behin eta berriz errepikatzen nion hau guztia ortopedikoa dik, baina ezin bermatu neure hitzak. Ez dut erabili sinetsi, bermatu baizik, zeren sinestea oso urrun baitago nire burutazioetatik.
‎Dena dela, Jonanerengan joera hura sumatuta ere, ez nengoen nire herritar polita pikutara bidaltzeko, ez herritarra zelako, ezta polita zelako ere, baizik eta tunel ezezagunetan barrena sartzeko joera eutsiezina dudalako; jendearen ilunpeak erakartzen nau gehien mundu honetan. Esate baterako, beti galdetu izan diot neure buruari zer dela-eta konplikatzen nintzen Nonirekiko harremanetan, zergatik ez nuen alboratzen berandu baino lehen; egia esan, sexu harremana behin eta berriz errepikatu eta gero, beti bertsua da, eta, gordin begiratuta, ez da idiarena jotzea baino gozagarriagoa. Baina Nonirekiko harreman hark tunel ilun batera ninderaman, eta noraez hura egiten zitzaidan erakargarrien.
‎Golgotako herioa hutsaren hurrengoa da sufrikario horrekin guztiarekin alderatuz gero. Bide batez esango dizut inoiz ez dudala ulertu pertsona baten sufrikarioak hainbesteko mistizismoa eragin izana, milioika gizakiren sufrimendu are ankerragoa behin eta berriz errepikatzen dela jakinda; areago pertsona hura Jainkoaren semea baldin bazen, jainko bat edozein oinazeren gainetik dago-eta; esango nuke kontu horri ederki asko antzeman ziola Gestas lapur zitalak, gurutzean Jesusen alboan hil hurren zegoela.
‎Lo jarraitzen zuen. Ezpainak etengabe mugitzen zituen, zerbait behin eta berriz errepikatzen ari balitz bezala. Eta hitzak jarri nizkion ezpain haiei:
‎Ez dago nahasturik eta zalantzaz beterik, berak uste zuen bezala. Bere buruari behin eta berriz errepikatzen zion hori, garbi ikusi zuenean LucÃak ez zuela berarekin geratu nahi, arroketan gertatu zena gertatu zen arren, edo atzo musua eman zion arren, edo" maitagarria zara" edo" oso barre polita duzu" esan zion arren. Ez.
‎Nikoloz Shengelaiaren Eliso filma Stalinek izu latzeko agintekeria ezarri baino lehenago egina da, Errusiako tsar zaharrek bultzatu zuten herrien bortxazko erbesteratzeak salatzeko asmoz. Filmak ongi erakusten du herri txikien arazoa behin eta berriz errepikatzen dela Historian zehar. Izan ere, inperio handiek indarkeriaz jokatzen dute herri txikien kontra, hauek bizirik irauten ahalegintzen direlarik.
2022
Berriz errepikatu zion kazetariak galdera Aleri, Gabiri kasurik egin gabe:
‎Batzuetan, mundu guztiak zekien zerbait esaten ari balitz bezala hitz egiten zuen, eta beste batzuetan, berriz, ahotsa apaldu eta misterioz hitz egiten zuen, beste inork entzuterik nahi ez zukeen sekreturen bat esaten ari balitzaigu bezala. Behin eta berriz errepikatzen zituen esaldiak, beste aldaera bat emanez eta bere ahots monotonoan bilduz. Nik muinoaren oinetara begira jarraitzen nuen, entzuten.
‎" Catalina, eta nora joan behar din, non sartuko dinagu?"" Joan dadila basora, joan dadila", esan zidan. Eta Juanak behin eta berriz errepikatzen zuen: " Ai, Catalina, nik ez nekinan, pentsatzen ninan jada ezetz, baina hire aitak engainatu egin naun, nire etxeko ardoa besterik ez zuela nahi, ez zekinat, nik ez zekinat, eta sofari su ematea otu zaion!".
‎...batekin badarik ere, barre egiten dut neure burua akabatzeko indarrak bildu arte, eta ez dakit zer dela-eta ez dudan egin oraindik, zertan ari naizen hemen neure buruari esanez goiz ala berant neure buruaz beste egingo dudala, inondik ere neure burua horretaz konbentzitu behar dudalako, dirua irabazten dudan modu berean konbentzitu, ordu bat erantsiz berez gehiegizko diren ordu guztiei, behin eta berriz errepikatzen diren laztan gehiegizko horien artean salbatzaile bat agertuko den esperantzan, ikusten duzu, mundua nire desordenaren oinpera ekarri nahiko nuke ezer jakin ahal izateko, neure desordenaz jakin, alegia, eskala handian behatu nuke ekuazioren bat asmatu ahal izateko, edo formula magiko txiki bat besterik ez bada ere, formula bat bulego eraikineko adreiluen kolorea tinkatuko lukeena, ps...
‎Eta sinetsi iezadazu, errua eta itsuskeria ez besterik ikusi nahiko nuke, zorotasuna, adibidez, dena esplikatuko lukeen nahasmendu jakin bat, nire ama kargu gabetzeagatik eta indarrik galtzen ez duen gizonen desioagatik, ez hiltzeko dudan ezintasun hau behin eta berriz errepikatzen dena, laster beste norabait begiratuko du non ote nabilen, baina aditu, ni neure diskurtsoari kateaturik nago, hil oheko ikuspegiari loturik, hobeko nuke memoria galduko banu, garrasi egin berriz ezer aditu beharrik ez izateko, diskurtso baten objektu izan ezin duen batekin itotzeko, zorotasunak nire mundu balizko baten tokia hartu luke, ez gizonik ez emakumerik gabe, letaniaz eta je...
‎...entria horren beroan, behaztoparri litzateke gure artean eta ez luke ezertarako balioko, ezpada ni baino lehen ere bere burua eskaini zuten ikasle guztien izenen artean galtzeko, eta gizon horiek ez lukete ordainduko niri larrua jotzeagatik, zeren behingoagatik neuk nahiko nukeen larrua jo, eta gainera ez zioten utziko niri horixe gogorarazteari, zeuk nahi izan duzu, zeuk nahi izan duzu, behin eta berriz errepikatuko lukete, nik nahi izan nukeena niri ez beste inori ez balegokio bezala, berek nahi izan ez balute bezala, behin eta berriz errepikatuko lukete harik eta hitz horiexetan nire desioa eta berena konbinatuko zen arte, hartzailerik izango ez luketen hitzak lirateke, are gehiago litzateke nork bere burua kontsolatzeko formula, mehatxuaren eta barkamenaren arteko erdibidean.
‎...uten ikasle guztien izenen artean galtzeko, eta gizon horiek ez lukete ordainduko niri larrua jotzeagatik, zeren behingoagatik neuk nahiko nukeen larrua jo, eta gainera ez zioten utziko niri horixe gogorarazteari, zeuk nahi izan duzu, zeuk nahi izan duzu, behin eta berriz errepikatuko lukete, nik nahi izan nukeena niri ez beste inori ez balegokio bezala, berek nahi izan ez balute bezala, behin eta berriz errepikatuko lukete harik eta hitz horiexetan nire desioa eta berena konbinatuko zen arte, hartzailerik izango ez luketen hitzak lirateke, are gehiago litzateke nork bere burua kontsolatzeko formula, mehatxuaren eta barkamenaren arteko erdibidean.
‎...duen desio bati aurre egin beharra, baita desio ez duzunean ere, hobeto esan, desiorik jada ez duzunean agortu egin zaizulako, zure klitoriak ezpal bat iduri duenean behin eta berriz laztantzearen eraginez, eskaini nahi den plazeraren tirania duzu, nahikoa dela pen  tsatzea ukatzen du, plazera gehitzen ahalegintzea ez duela merezi ere ukatzen du, zoratu ere egin zaitezkeela jestu bera behin eta berriz errepikaturik ikusiz, ur tanta batek burezur erdian beti toki berean tematsu erortzean eragiten duen sofrikarioa duzu, zuk ezin duzu jakin zer den gizon horiek ez pentsatu nahi izatea emakume batek eman edo hartu dezakeenak baduela muga bat, emakumeak baduela azkenik, gizonek horri entzungor egiten diote, balitekeela emakumeak ez izatea ez ematekorik ez hartzekorik, gizonek ez dute jakin nahi nik...
‎...a eta gauza guztietan sartzen du Jainkoa, gizonen gaiztakeria berari zuzenean dagokio, ez da horretaz inoiz nekatzen eta aldiro harritzen da, harrituko balitz bezala egiten du, baina nik badakit gaiz  takeriari arreta emanez bizi dela, telebista egunkarietako albiste tamalgarrientzat baizik ez du belarririk, munduaren zorigaitzek zertaz hitz egin ematen diote eta haserrarazi egiten nau behin eta berriz errepikatzeko joera duelako, hein batean, eldarnioak ditu eta gainera gerrari buruzko diskurtsoa ez zait interesatzen, zabalegia da, urrunegi dago nire Lejaby lentzeria bildumatik, gerra ez zait interesatzen salbu eta Rwandari buruzko erreportaje batean zerupean surtan ikusi ditudan hobi komunak, ehunka gorpu aihotzez anputatuak berrogei gradutan, hori ezin du inork ahaztu, ezta neuk ere, dena ah...
‎Behin eta berriz errepikatzen zituen hitz haiek; bai beste batzuk ere: " Denok galduak gara.
‎Txantiloi batetik aterea izango bazina bezalaxe jokatzen hastea komeni zaizu: irribarrea ahoan, inguruko umeei begirada goxoak eskaini, parkeko neke aurpegidun amei ama izatea zeinen ederra den haurdunaldiak ematen dizun begirada distiratsuz transmititu, zeure buruari etorkizun hurbilean zu ez zarela horrelakoa izango behin eta berriz errepikatu, etxekoandre onaren eredu zarela jakinarazi (bikotekideari edo haren amari, batez ere, lasai egon daitezen, dena ondo joango dela erakutsi nahian, nahiz eta ziurgabetasun gehien zuk zeuk izan).
‎Amatasunaren ikasketa amaigabean, ama umearen etapa bakoitzera moldatu orduko, ikasgai berriak agertuko dira, eta ez da azterketarik egongo, edozer bihurtuko baita igaro beharreko hesi. Zuzentzailerik ere ez da egongo, zu zeu izango baitzara gaizki zer egin duzun zeure buruari behin eta berriz errepikatuko diozuna, zeure burua zigortuko duena, eta hurrengorako hobetzeko zer duzun gogoraraziko duzuna. Oposaketarik ere ez, amatu orduko lanik ez bai  tzaizu faltako, biziarteko kargua izango duzu, funtzionarioa izango zara.
‎Estatu federal multinazional baten ezarpena justifikatzen duen hirugarren anbizio nagusia teorialari liberalei, azken berrogei urteetako aurrerapen teorikoak ikusita, behin eta berriz errepikatu den ideia bat birplantea dezatela eskatzea da, hots, eskubide indibidualak beti gainerako kontsiderazio guztien gainetik egon behar direla defendatzen duen ideia. Labur esanda, nik uste estatu konplexuen barneko komunitate politikoak defendatzeko kapazagoak diren erakunde politikoak ezarriz ere lor daitekeela, hain zuzen ere, eskubide indibidualek aurrera egitea.
‎Herri Autoktonoen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Adierazpena onartu eta hamalau urte geroago, Kanadako Gobernuak oraindik ez du hura baietsi, nahiz eta bertako agintari politikoek behin eta berriz errepikatu asmo on baino hobeak dituztela.148 Michael Hudson Ottawako Justizia Departamentuko goi funtzionario ohiaren arabera, adierazpen hori formalki asumitzea lagungarria izango litzateke Kanadako jatorrizko herrien eta agintari politikoen arteko adiskidetze prozesuan (Hudson, 2020) 149 Horrenbestez, esku hartu litzateke, hotsandiko deklarazioekin konformatu beharrean.
2023
‎Pentsa, nahiago zuten etxea hutsik, kanpotar bat han" nagusi" ikusi baino. Haien irudiko, ni ez nintzen inoiz izango euskaldun osoa, ezpada euskaldun motza, besamotza edo hankamotza izango banintz bezala, edo, are okerragoa zena, eta behin eta berriz errepikatzen zutena: portugesa, jende menosa.
‎Horra zer esan zenidan, psikologo jauna, familiartekoek zure kontsultara ekarri ninduten lehen egunean. Harrezkero behin eta berriz errepikatu didazu lelo bera orain arte egin ditugun ezin konta ahala saiotan, baina, esaldia gogoan barru barruraino iltzatu badidazu ere, nire buru hau ez da sekula oso sendoa izan, eta tarteka zalantza sortzen zait. Nola baretu desosegua eragiten digun barne zauria?
‎...selek Bidaso bazterrera etorri berritan azaldu zidanean nola egin zuen ihes gaueko azken expressoan Valença do Minhotik Porton barna Irungo Flor do Minhoraino, bihotza pilpiraka hasi zitzaidan, eta, masailetan behera zihoazkion negar malkoak xukatu eta hazpegiak ferekatzen nizkiola, esan zidan niri esker atera zela infernutik, eta galdetu nionean ea non zegoen ahotan zerabilen infernua, behin eta berriz errepikatzen zidan: Rua dos Combatentes, 21 Helbidea gogoan iltzatuta geratu zitzaidan.
‎Sekula ez ninan aditu hire ahotik portuges menos bat nintzela, sekula ez ninan aditu hire ahotik alfer zikin bat nintzela. ...u eta abegia eskaini ninalako, hire bidaia herratuaren kontakizunari adi egon nintzelako, zeren hi Valença do Minhoko hiri aldirietako" puten zuloan" bizi izan hintzen luzaroan, autobus geltokiak eta aire zabaleko azokak zedarritu zirkuluaz bestaldeko infernuan, Rua dos Combatentes 21, hirugarren solairuan, Rio de Janeiroko faveletako beste infernutik ihes egin huenetik, eta behin eta berriz errepikatzen hidan txortaldi eternalekin eskertuko hidala ez hiretzat baizik eta Rio de Janeiroko favelan hituen seme alabentzat hilero laguntzatxo bat emateko bezain eskuzabala izateagatik. Eta Flor de Minhon elkartu eta larrutan egin geninan lehen aldian berean, gure larruazal beroak bustitzen zituzten izerdi tantek bat egin zutenean, jakin ninan, ene txotxine, hik ere bahuela ihes egin behar izan duenaren izerdi usain sarkorra galtzarbeetan.
‎M. Graybel adituak eta bere taldeak aurkitu zuten Massachusetts Institute of Technology n, lan askoren bitartez.62 Sagu orok, eta baita pertsonok ere, zirkuitu berri bati aurre egin behar diogunean gure aktibitate neuronala berdina da hasieratik bukaerara, hau da, jardunean daude. Baina, zirkuitu bera behin eta berriz errepikatzean, ohitu egiten dira, eta, une horretan, aktibitate neuronala gero eta gehiago kontzentratzen da zirkuituaren hasieran eta bukaeran, aktibitate beraren atalean hutsune bat gertatzen delarik, aktibitate neuronalik gabe kasik. Palankatik janarira ez zegoen aktibitate neuronalik, aktibitate neuronala soilik palanka ikustean eta hartatik aldentzean sortzen zen.
‎Behin eta berriz errepikatuko dugu, ez dela kontrolatzea, emozioak bideratzen ikastea dela; ez kontrolatzea, gestionatzea. Horretarako lagungarria da kanpotik ikusten saiatzea, erlatibiza  tzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia