Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 178

2000
‎Bestetzuek ordea, herri hizkeratik euskara batua urrun dagoela eta bizkaiera batua ere eguneroko euskaratik urrun eta estuegia ez ote den diote. Bizkaiera, mendebaldeko euskalkia, bide berriak urratzen dabil zalantza barik, esparru gehiagotara hedatzen, eta hor ere eztabaida eta zalantzak plazaratzen dira. Adostasun erabatekorik ez da egongo, baina bien bitartean berbakera mota guztiak zehaztu eta zein bere lekuan erabiliz gero ez da gutxi izango.
‎Ezkontza luzea izan zen gurea Tanttakarekin eta bide berriak urratzeko gogoa genuen; baina ez pentsa, ez zen haustura bat izan, prozesu naturala baizik. Ados ekin hasi ginenean oraindik Tanttakaren" Todas culpables" nengoen aktore modura beste hiru emakumerekin.
‎Orain, ikus entzunezkoen gizartean bizi garela, bide berriak urratu behar dira irudiek testuari iragana arakatzen eta argitzen lagun diezaioten. " Horren harira komikia ere helduleku aproposa izan daiteke testuetan murgiltzeko, horra hor Asterix komikia, Cesarren garaia irudikatzeaz gain, Frantziako gizartearen adierazle ere badena.
‎Arturo Merayo k (1992, 335) programazioaren hobekuntza irrati espainiarraren hiru erronketatako bat dela kontsideratzen du, berorrekin batera, bide berriak urratuz, entzulerien dibertsifikazioa eta publizitatearen hobekuntza ere aipatzen dituela. A. Merayo k honelaxe azaltzen du programazioaren prozesua:
‎Garapen propioko irratia: programazioaren alorrean erabaki autonomoak hartzen dituzte irrati hauetan, batzuetan bide berriak urratuz. Beren ingurumarian gertatzen denari adi egon ohi dira, eta beharrezkoa bada, berehala aldatzen dira aldatu beharra dagoenean.
‎Francisco J. Montes ek (1990) esan zigun bezala, Radio France irrati publikoaren, vedettea? den France Info k bide berria urratu du informazioaren esparruan, Europan lehenbizikoetakoa izanik horrelako programazioa egiteko orduan. Informazioan oinarritutako irrati mota honen aurrekariak New York eko Wins' 10 eta Erresuma Batuko ITN estazioetan dago,, nahiz eta albisteen antenaratze denborari dagokionez, antzekoena Washington hiriko WTOP irratia izan, all news radio lelo edo slogana darabilena?
‎1999 urtean audientzia %56ra jaitsi da CIESen arabera. Irrati digitalaren aroan sartuak garenez, gogoeta egin da irratiaren bide berriak urratuz entzuleen fideltasuna ez galtzeko eta, ahal dela, indizeak emendatzeko.
‎Zeren gizona baretasuna eta jabalaldia izan baitaiteke, baina ekaitza ere izan daitekek: ekaitza duk batez ere, noiz eta aro batetik bertzerat egiten baitu eta noiz eta bide berrien urratzerat abiatzen baita, nola gertatzen den egun. Eta, nola diagonaletarik hobeki adieraz daitezkeen ekaitzaren errealitatea eta ekaitzaren desoreka koadroaren simetri ardatzetarik baino, hala bihur daitezkek diagonalak koadroaren ardatz. Edo erran zezakeat, bertze hitz batzuetan, ezen pintura zaharrean koadroa bat zela eta beti bat zela, bere osoan ez ezik zati bakoitzean ere; pintura berrian, aldiz, iduri bakoitzak eta zati bakoitzak bere libertatea dik, bere dantza dantzatzen dik, eta koadroaren batasuna elementuen libertate horretan eta dantza horretan aurkitu beharra zagok bertze deusetan baino gehiago, formen libertateak libertatearen forma islatuko balu bezala...
‎Guztiarekin, noizbait ere hasi naiz bide berriak urratzen, harreman berriei ateak zabaltzen, eta horrek poztu egiten nau. Nola esango nuke.
2001
‎Azken hau, trazaketa independiente bat litzateke: " AHTren sare berriaren trazaketa gainean jartzea da, izan ere, denboraz hala gertatuko baita, horrela, behin bide berria urratu behar denez, bakarra izanik, lurazalean edota tunelaren bidezkoa izango da, beti ere, orografiaren arabera". Besterik gabe trazaketa soila desmasia bada, bide berezi hau AHTren bideari gehitzea gehiegizkoa deritzogu.
‎Mintegi hau Barrene eta Barrenetlangaiak ezagutu eta frogatu nahi zituzten irakasleentzat eratu zen. Materialgintzaren inguruan hausnarketak egin eta esparru horretan bide berriak urratu nahizituzten irakasleentzat. Bereziki 1B eta 2 mailetan ari ziren irakasleentzat, saiohorietan banatu zen materiala, beren geletan erabil zitzaten.
‎Bergarakoa, berriz, bide berriak urratzeko eta zabaltzeko izan zen eraikia. Bascongadakoek, eta jokabide horri zuzen deritzat, ez ziren sekula Oñatiren kontra saiatu.
2002
‎«... Erromako herriaren egitandiak, gogoangarri iruditzen zitzaizkidan heinean banan banan hartu eta idaztera deliberatu nuen». Bide berria urratuko zuen Salustiok bere monografiekin.
2003
‎Egia da bide berriak urratzen hasi dela jada. Adibidez, Euskal Herriko 80 enpresa eta 43.687 langile euskararen normalkuntzan murgildurik daude, Artez, Elhuyar eta Emun enpresek duela gutxi jakinarazi ziguten bezala.
‎Bertsolariak be plazetara eta uri handietako teatroetara urteten hasi ziran, Euskaltzaindiaren babespean, Alfonso Irigoien gai jartzaile zala. Alfonso, Gabriel Aresti, Xabier Kintana eta Xabier Gereñoren inguruan be euskal mogimenturik baegoan, haize ta bide barriak urratuz. Iralako frantziskotarrak be aitatu beharra dago, Aita Imanol Berriatua sutsua aurrelari zala.
‎" Iruditzen zait hizkun  tzaren etorkizuna pentsatzeko erabili ditugun bisio horiek zulatzen hasita daudela". Kritika eta autokritika, bide berriak urratu beharra. Dena ez da urregorri, eta urregorri zirudiena ikatz beltza izan da askotan.
‎Horretarako, Euskara izeneko aldizkaria atera zuten. Bide berriak urratzea izan zen garrantzi handiko euren merezimendu nagusia, herri hizkuntzaren zuzi ttipia eskuratu eta hiritar bihurtuz. Historian zehar galdutako prestigioa itzuli nahi zioten euskarari herritarren aurrean.
‎Bide berriak urratu dira bestetik. Epaitegietara jotzea emankor gertatu da, eta Administrazioari problema larriak sortu dizkio:
2004
‎Patxi Lopezek alderdiaren norabide politikoa berritzeko asmoa iragarri zuen. Bi urteren ondoren, ordea, Patxi Lopezek ez ditu inondik inora ere bide berriak urratu. Tira, ez ditu Ermuko Foroaren edo Aski da!
‎Zure dinamika sustatzen ahalegintzen bazara zureak egin du. Nolanahi ere, guk lanean segituko dugu, eta ez badigute parte hartzen uzten, aurreko alditan bezala jokatuko dugu edota bide berriak urratuko ditugu. Artean gauza bat ikasi dugu, guk egiten ez duguna ez dutela besteek egingo.
‎52 Iñaki Larrañaga: Bide berriak urratzeak gailur berriak ikusarazten dizkigu, Zenbat gara, 1998.
‎146 Gotzon Egia: Bide berriak urratzen, Argia, 1984/10/21.
‎Pliegos Euskeraló­ gicos lanean (1892), errotzat hartutako 17 hizkitatik eratorritako hitzen azal­ pena ematen du, ari, argi, agi, adi, ali, eri, egi, eli, eta horrelakoena. Handik hiru urtera Tratado Etimológico de los Apellidos Euskéricos (1895) argitara­ tuko du, eta hemen, bai, bide berriak urratuko ditu. Bera baino lehen bi Jan bakarrik zeuden argitaratuak gai honen inguruan.
‎" Bakardadeko bideok/ bakarrik ere badagoz", erasotzen dio sentimenduak bihotza. Zaharkinduz eta hondatuz doaz, abandonatuak, eskabadora gogorrek zanga berriak urratzen dituzten bitartean mendietan landroverrentzat, ez gurdientzat. Larrebehiak berak berriak iruditzen zaizkio.
‎Urtez urte gai berriak jorratuz eta garai berriak urratuz elkartzen da Galeusca, eta orduko hartan elkarte bakoitzetik 15 autore hautatzea erabaki zen, orain Pamielarekin argitaratu dugun antologia egiteko (Antoloxia poeti ca. Poesia antologia. Antologia poetica(), Iruñea, Pamiela, 2004).
‎Euskaldunok disputarako eta ezin ikusirako dugun joera kontuan hartuta, bakar bati entzun nahi nioke ea Xabierrekin inoiz disputarik edo istilurik izan duen. Horrelakoa izan da beti, bera beti bere bidetik, bide zahar eta berriak urratuz.
‎Bidaiatzeari ekin bai, baina ez noraezean ibiliz, ez ahal iritzira hona edo hara joz, baizik eta egitasmo bati jarraitzeko erabaki sendoaz. Hor dugu, bada, Descartes bere segurtasunak eta erosotasunak atzean utzita eta bidaiariaren artegatasuna eta sosegurik eza bere gain hartuta sustrai sakonagoen eta sendoagoen bila, bide berriak urratzen hasteko gertu eta asmo garbiak daramatzala buruan. Ikasi, bai, baina bere barruan eta munduko liburu handian ikasi... ez liburu sakratuetan, ez garai bateko filosofoek idatzitako testu idortuetan, ez inolako abantailarik eskaintzen ez duen zientzian.
2005
‎Zuzen esan ohi da gaietan Txillardegi izan zela bide berriak urratu zituena eta idatz moldeetan Saizarbitoria.
‎artistaren tokia mugimendu artikulatu batean, sorkuntzaren kokapena merkatuan, administrazioarekiko interlokuzioa, arazo politikoarekiko kokapena, transmisioa ulertzeko modua, hedapenaren neurria... Asmatuko ote dugu ibilbide horren senari eutsiz bide berriak urratzen?
‎Pastorala mailean berean, frailek dituzte bide berriak urratzen. Aspaldi du gure artzainek uda mendian pasatzen dutela.
‎Mitxelenak Arantzazuko txostenean funtsezkotzat jotzen zuen euskalkiak hurbiltzeko helburua apur bat gertuago izatea3, esate baterako, beste euskalkietako esapideak eta idazteko ohiturak bereganatuz zihoazen idazleak. ...tik, euskara ordura arte landu gabeko esparruetan erabiltzen zuten euskaldunak bereziki konprometiturik zeuden euskara estandarra finkatzeko eta hedatzeko beharrarekin eta berehala erabiltzen zituzten Euskaltzaindia hobetsiz zihoan aldaerak, hala nola, aditzaren (1973, 1977, 1979), eta erakusleen eta deklinabide atzizkien (1978) morfologia, ortografiari buruzko erabakiak (1978) e.a. Hala ere, bide berriak urratu beharrak, Euskaltzaindiak aztertu edota erabaki gabeko puntu asko denok antzera konpontzeko kezka eta egon ezina sortzen zuen, eta edonolako argia ematen zuen edozein lan, batasun eragile bihurtzen zen; bereziki aipatzekoak dira Txillardegiren (1978) gramatika eta Kintanaren hiztegi (1980) ospetsuak, hizkuntza orokorraren itxuratze horretan eragin nabarmena izan zutenak?. Hiztun asko lan horietan proposa tutako eredua estandarra zela ulertzeraino heldu ziren5?
‎Edonola, zientzialariei ezin eska dakieke beren esparruko gaiez ikertzeaz eta euskararako bide berriak urratzeaz gain, hizkuntzalaritzaren esparru des berdinetan gertatzen diren aurrerapenen berri izan dezaten, haien jardueran kontuan hartu ahal izateko. Ezinbestekoa da hizkuntzalarien eta zientzialarien
‎Arau bateraturik gabeko aldakortasuna, aldiz, ez dut uste euskara tekniko zientifikoaren arazoa denik. Izan ere, batzuetan egokiak diren eta beste batzuetan horren egokiak ez diren ereduak hedatu ohi dira hizkuntzaren erabilera honetan, zientzialarien eta teknikarien estandarizaziorako berezko joeragatik eta bide berriak urratu beharrak eragiten duen edozein argibideren eskaeragatik.
2006
‎Euskal Herria beti izan da oso independentea, oso aurreratua, Europari lotua hurre ere badago eta, eta normala bide berriak urratzea. Gure kasuan, senideren bat atzerrian izatea zen kanpoko joerak geureganatzeko bide bakarrenetakoa.
‎Adingabeen artean alkohol abusua eragozteko Osasun Ministerioaren etorkizuneko legeak barne hartuko duen talka neurrietako bat da. Arauak, prestatzen ari diren arren, bateratu egingo ditu kontsumoari eta salmentari buruzko legeria autonomiko heterogeneoa, eta 30 euroko isunak ezarriko dizkie debeku berriak urratzen dituztenei. Elena Salgado ministroak atzo aurkeztu zion Ministroen Kontseiluari Adingabeek Edari Alkoholdunen Kontsumoa Prebenitzeko Osasun Neurrien Legearen lehen zirriborroa.
‎Eginkizunak beste era batera banatzea izan liteke lehenengo pausoetariko bat. Edo norbait hartu genuke lan horretarako eta gu bide berriak urratzen saiatu.
2007
‎Bigarren ikuskizunean Ohe handi bat bide berria urratzen jarraitu zuten: Logela Multimediako kideez gain emankizun haren kariaz sortu zuten izena, hain zuzen, graffitigileek, break dantzariek eta aktoreek parte hartu zuten.
‎LABen borondate politikoa dago dauden arazoak konpontzeko. Edo gutxienez, arazoak ez daitezela aitzakia izan bide berriak urratzen hasteko.
‎Kontuak kontu, nahiz eta egia borobila den lana aurkitzeko perfilak eskatu ezean gure ikasleen erdiak baino gehiagok ez lukeela euskara ikasiko, ezin dugu ukatu azterketa bat gainditu beharrak presio handia sortzen diela eta horrek jarrera negatiboa eragiten diela. Beraz, bide berriak urratu lirateke. Seguruenik, gure hizkuntzaren eta gizartearen ezaugarriak kontuan hartuta, ebaluaziorako modu egokiagoak bilatzeak asko lagundu ahal digu emaitzak hobetzen.
‎d. Guk geuk bide berriak urratzea. Kultura zer den eta europar kultura zerizatea nahi dugun sakontzea lekarke jarrera honek.
2008
‎Ingalaterrak aurrea hartu die guztiei, ahalmen ekonomikoa lagun, antolaketan, eta etorkizuna inork baino argiago aurreikusi zuelako. Zenbait gertakari tarteko, azken hamabost urteetan bide berriak urratzen aritu dira ingelesak, eta arrakastaren bidea egonkortasunean aurkitu dute. Ahalmen ekonomikoak ez du arrakasta bermatzen, baina metodoa egokia izanez gero, helburua lortzeko aukera gehiago izaten da.
‎Horretaz ari dira, nahiz eta lehen begiratuan agian ez diegun antzik hartuko, Kepa Junkerak grabazio berezi honetan bildu dituen abestiak. Ziurrenik bide berriak urratuko ditu musikaren interpretazio eta konposizioan. Beste inoren hizkuntzan abestea izan ohi da lehen erronka.
‎1 Arte Eder museoak oinarrizko funtzio instituzionala klasikoa eta kontserbadorea betetzen du, nire ustez. Baina ez du bide berririk urratzen. Museoaren jarduerak ez dira berritzaileak, ezta urratzaileak ere.
‎Sareblogeko sortzaileen arabera, ohiko hedabideentzat komunikaziorako bide berria dira blogak. Blogosferan bide berriak urratzeak ekar ditzakeen arazoak ikusirik, enpresei blogen inguruan aholkuak emateaz gain, bide berri horren aldeko apostu sendoa egin dute. Hala, enpresa sakon aztertu ostean, enpresaren blog propioa sortzea eskaintzen du, bertan irakurle, bezero eta bezero potentzialei arreta eta erantzuna eman ahal izateko.
‎Enrique Bunbury eta Christina Rosenvigekin partekaturiko disko banarekin bide berriak urratu ondoren bakarkako laugarren lana kaleratu du Asturiasko musikariak. Izenburuak besterik iradoki dezakeen arren, orain arteko traszendentzia asmoetatik urrundu egin da, eta disko arinago bat, Nacho Vegasekin arin kontzeptua erabil baldin baliteke, plazaratu du.
2009
‎gurinarenak naturalak dira, eta margarinarenak, aldiz, prozesu teknologikoan sortuak (landare olioak hidrogenatzerakoan). Pentsa liteke, ondorioz, gurinen trans gantzak ez direla hain kaltegarriak, baina gauzak ez daude batere argi (zien tzialariek ez dute aho bateko iritzirik, eta ikerketak eginez jarraitzen dute auzia argitze aldera). Egitura molekularrean, esaterako, ez dago alderik trans gantz naturalen eta besteen artean, eta horregatik, zuhur jokatzea komeni da eta, gutxienez, besteak bezain kaltegarriak direla pentsatu dugu.Trans gantzen auziari arreta handia jarri zaio azkenaldian, eta hori argi erakusten du margarinek izan duten bilakaerak.1996.urtean, honen antzeko azterketa bat argitaratu zuen CONSUMER EROSKI k (orduan ere gurinak eta margarinak alderatu genituen), eta orduko hartan, margarinek zituzten gantz guztien% 8,6 ziren trans gantzak.2001.urtean ere berdin egin genuen, eta aldaketa handia antzeman genuen lehen azterketa hartatik: ...audi zorro tzenen barruan sartzeko prestatzen.Itxura denez, elikadura industriak asko murriztu ditu trans gantzak elikagaietan (galarazi egingo dituztela ere esaten du zenbaitek); horrez gain, kontsumitzaileek ere gero eta informazio gehiago daukate, eta gero eta zorrotzago jokatzen dute elikadurarekin, ohartu baitira berebiziko garrantzia duela osasuna zaintzeko.Gurin ekoizleak ere hasi dira bide berriak urratzen, eta gantz gutxiago duten gurinak merkaturatzen.Egun, badira gantza% 50 duten gurinak, eta are% 20 dutenak ere.Gantz kopurua gutxituta, kaloriak ere dezente gutxitzen dituzte, eta berdin gantz saturatuak eta trans erakoak ere.Azken batean, produktu osasungarriagoak eskaintzen dituzte.Produktu onak eta konparatzeko taulaBanan bananProduktu onakGuk aztertu ditugun gurin eta margarina guzti... hezetasuna, estraktu lehor giharra, gatza, gantzaren proportzioa eta jatorria (landarea edo animalia), gehigarrien erabilera eta kopurua, azidotasuna.Garrantzi gutxiko kontua bada ere, esan beharra dago sei gurinek akatsa eduki dutela etiketan.Bestalde, dastatze proba egiteko, jakia gordinik eman diegu kontsumitzaileei, zer zen esan gabe, gurina edo margarina.Haiek ez dute jakin zer ari ziren dastatzen.Pentsa liteke, betiko usteek eraginda edo, gurinek emaitza hobea lortuko zutela margarinek baino... baina ez.6, 9 puntu eman dizkiete dastatzaileek gurinik gustukoenei (Breda eta Président zabalerraza gustatu zaizkie gehien), eta margarinarik gustukoenek ere antzeko emaitza lortu dute:
‎Horren adibide da ez diola Obamari aukerarik eman Estatu Batuen eta Ipar Korearen arteko harremanean bide berria urratzeko. Ipar Koreak 1979an eraiki zuen lehenbiziko erreaktore nuklearra, sobietarren laguntzarekin
‎Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia 2009, ostiralean, uztailaren 17an, hasi eta abuztuaren 1ean amaituko da. Aurten, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, programazioan, gogoetan eta ekoizpenean bide berriak urratzen saiatuko da jaialdia. Halaber, iaz estreinatu zen Inguruak kontzeptua berreskuratuko da, programazioa eta diskurtsoa egituratzeko.
‎Oliteko Antzerki Klasikoaren Jaialdia 2009, ostiralean, uztailaren 17an, hasi eta abuztuaren 1ean amaituko da. Aurten, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, programazioan, gogoetan eta ekoizpenean bide berriak urratzen saiatuko da jaialdia. Halaber, iaz estreinatu zen Inguruak kontzeptua berreskuratuko da, programazioa eta diskurtsoa egituratzeko.
‎Poloniarretariko batzuk bere herrira itzuliak ziren jadanik. Bertzeak, Parisen zeuden oraino, Krakoviarainoko bidea beren errege berriarekin batera urratzeko ametsetan. Errege berriak ez izaki bidaiari lotzeko presarik.
‎Dantzari bakarlari gisa aritu zen sei urtez. 1945ean erabaki zuen konpainia uztea, eta bide berriak urratzea, alegia, koreografo lanean buru belarri murgiltzea. Urtebete lehenago haren ibilbidea eta bizitza markatu zuten elkartzea jazo baitzen:
‎hiltzea du zor, eta XIX. zein XX. mendeko abertzaletasun ereduak agortzear daude. XXI. mendeko bide berriak urratzerakoan, Amerri kontzeptuak sor lezakeen paradigma zaharberria kontuan hartu genuke.
‎adierazgarritasuna, hizkuntz baliabideak, hizkuntzaren erabilera formala eta ez formalak, simetria formalarentzako esperantza urriko diglosia... Ahaleginak egin dira gure gazteek asma dezaten bide berriak urratzen euskararen eta eleaniztasunaren mesedean. Bide berriak diogu, ezinbestekoa irizten diogulako XXI. mendeko hizkuntza arazoei XXI. mendeko mentalitatearekin erantzuteari.
‎–Baina, halere, euskaldunon komunitatea, jarraitu zuen ironia ilunez? komunitate politikoa ez denez, ez da egokia bide berriak urratzeko. Nondik ateratzen dudan ziurtasun hori?
‎–Bide berriak urratu behar ditugu, gorrarena eginez?. Ados.
‎Baliteke hainbat plegu desberdinetan agertzea eta hainbat elementutan eraginik izatea: ...disoziazio bidez, balorazio eremu bat atxikitzearren, nozioak edota teknika terapeutikoak ordezkatzea, pertsonaien estatusean aldaketak gertatzea, esku hartze instituzionalaren eremuan eraldaketak gertatzea; b) kontzeptuak eratzeko etapen analisia —horrela gertatzen da, adibidez, histeriaren nozioarekin—; c) eragozpen izan daitezkeen edo, bestela, kontzeptu edo metodo bat eratzean, bide berriak urra ditzaketen irudizko elkartzeen, balio moral eta afektiboen deskribapena. Dena dela, Canguilhemen epistemologian, jakite pleguen analisiaren xede nagusia bestelakoa da:
2010
‎Hori ez da agirian esaten, ez behintzat literalki. ETAren erabakia jarduera armatua bertan behera uztea izan da eta alderdi politiko eta gizarte eragileei konponbidea bilatzeko bide berriak urratu ditzaten dei egin die. Su eten hitza ez dute erabili, meniarik ere ez, baina urrats bat izan da.
‎Kontsumo txikiko bonbillen bilakaera begi bistakoa izango da hurrengo urteetan, eta orain artekoak hobetzeaz gain, bide berriak urratzen ere hasiko dira.
‎Henrikek molde zaharrari eutsi dio, lauburu, kutxa eta gainerako elementu tradizionalak landuz. Jose Pablok, aldiz, bide berriak urratu nahi izan ditu. Garai bateko ikurrak mugimenduan jartzea da bere helburua.
‎Aliatu amerikar eta europarrak baztertuta, euskal abertzaleengan etsipena nagusitu zen, eta, XIX. mendean foruak galdu zirenean gertatu zen bezala, kulturgintzari zegokionean bide berriak urratu behar izan zituzten. Horrela, Eusko Ikaskuntzaren gerra ondoko biltzarra egin zen Baionan 1954an.
‎Euskal kulturgintzak ere bide berriak urratu eta ugaldu zituen: Zeruko Argia aldizkariaren bigarren aroa hasi zen orduan, bertsolaritza, antzerkigintza, argitaletxeak, elizaren inguruko taldeak eta ekintzak?
‎2004an sortu zuten taldea Ines Osinagak, Iñaki Bengoak eta Osoronek eta dagoeneko hirugarren lana argitaratu dute. Hasiera hasieratik, Euskal Herriko triki pop musika irauli eta bide berriak urratzeko prest egon dira. Estilo ezberdinen bilgune da Gose:
‎Komunismoa, Europan deseginda gelditu ondoren, materialismo" praktikoak" pauso handiak eman ditu eta, berarekin batera, baita ateismoak edo agnostizismoak ere. Kristau sinismenak bide berriak urratu dituen herrietan, ostera, emaitza onak eman ditu eta bada itxaropena, sinismena, benetan arrazoizko, ezinbesteko eta positibotzat azalduko dela gero eta nabarmenago.
‎Nire ustez, antolatzaileek ez zuten behar beste ahalegin egin gazte haiek bidaia haren helburu eta esanahia zein ziren kontura zitezen. Hain zuzen ere, neska mutil haiek, gazteak zirelako, ez zekiten zer izan zen komunismoa eta zein zaila zen komunismoa utzi ondoren bide berriak urratzea. Argi eta garbi esan behar zitzaien gazte haiei, hura ez zela turismo bidaia atsegin bat:
‎Egun haietan entzunda neukan maisu batzuek esan ohi zutena: gutxienez bi belaunaldi pasatu zirela Errusiak bere bide berriak urratzen asmatu arte. Europan komunista izandako naziorik gehienak bisitatu zituen Joan Paulo II.ak; ni, kazetari lanean, Armenia, Bulgaria eta Errumaniara egin zituen bisitaldietan izan nintzen.
‎Izan ere, iruzurgile sentitzen nintzen metodoaren aplikazioan. Esperimentazioa garrantzitsua da, eta sormen bide berriak urratu behar dira, bai. Baina bide berrien bilaketak kontzientzia kargua uzten zidan.
‎Tip, tip, tip eta tip bilakatu zaizkit oinak. Musikariak ekin dio literatura bide berriak urratzeari. Erritmoa bizitu du eta nire oinek dantza egin nahi dute.
2011
‎Manuel Martin Cuenca zuzendariak bide berria urratu nahi du La mitad de Óscar hirugarren filmarekin
‎Baina uste dut garrantzitsuena ez dela Patxi Lopez lehendakariak euskara eta askatasunari buruz esandakoa. Esan zuen baita ere bortizkeriaren amaierak bide berriak urratuko zituela eta horrek gauzak asko erraztuko dizkiola euskarari. Uste dut puntu hori dela garrantzitsuena, hor zentratu behar dugula guztiok eta, gainera, hor adostasun handia dagoela.
‎euskaldunak lainopean bizitzen ohituak gaudela nioen lehen, gure hizkuntzarekiko daukagun gutxiespen, atxikimendu eskas eta indar gutxiko bulkadagatik, eta baita gizartean euskara balio gutxiko, prestigiorik gabeko, garrantzi gutxiko gauzak esateko hizkuntza bezala erabiltzen delako ere?. . Bide berriak urratzeak gailur berriak ikustarazten dizkigu?, Zenbat Gara, 2 zenbakia, 1998.
‎O.I. Izaskun Beraza dantza kideak Andoaingo dantzaren historian urrats bat protagonizatuko dudala aipatu zidan lehengoan, baina ni ez naiz jabetzen gauza horrela denik. Dantza saioa ondo irtetea da nire kezka bakarra lehen esan bezala, nahiz eta jakin ez naizela konforme geratuko egindako lanarekin, oso exijentea bainaiz nire buruarekin! Une honetan nola ikusten duzu Urkiko helduen taldea. O.I. Ez dugu dantzari zaharragoen erreferentziarik eduki, eta bide berriak urratuz ari gara egunero. Taldea 23 neskek eta 17 mutilek osatuko dugu gaur egun. Une onean gaudela esango nuke.
‎Ez nekien polizia akademian izena eman ala diru etxe batean bat bateko lapurketa bat egin. Eta nik nire bidea erabaki beharrean, bizitzari utzi nion bere bide berria urra ziezadan. Eta bizitzak gogotik hartu zuen eginkizuna.
2012
‎itzultzaileen artean, Orixe, Zaitegi, Larrakoetxea eta Ibinagabeitia hobesten ditu; idazleen artean, berriz, Orixe bera, Lizardi, Lauaxeta, Loramendi, Jautarkol, Emeterio Arrese eta Eusebio Erkiaga. Bide berriak urratzen hasiak diren idazleak, aldiz, errezeloz hartzen ditu Onaindiak, euskara oraindik horrelako berrikuntzetarako prest ez dagoela argudiatuz:
‎Nire asmoa ez da liburuaren sintesia egitea, ezta prestatze bidean izan dituen gorabeherak argitzea ere. Aurkezpen lantxo honetan beste ezeren gainetik gogoratu nahi dut euskaldunok badugula aurrera begira bide berriak urratzera bultzatzen gaituen tresna.
‎Artikuluari itxiera emateko, ekarpen teorikoen eta landa laneko emaitzen artean aurkitu ditugun bat etortzeak nabarmendu nahi izan ditugu ondorioen azken kapitulu batean, gaiarekiko interesa leukakeen edonoren esku utzi eta etorkizuneko ikerketa ildo berriak urratzen hasteko xedez.
‎teoria ezinbesteko gutxienekora murriztu zen eta problema bilduma handiak hobetsi ziren eguneroko lana errazteko. Gainera, nazioarteko joerek bultzatuta, testuliburuetan bide berriak urratzeari ekin zitzaion, idazkeraren estiloa aldatu zen, kontzeptuak eta propietateak sartu aurretik adibide iradokitzaileak jartzen ziren. Frogetan ere ikasleen ulermena bilatzen zen, eta iruzkin eta grafiko askorekin laguntzen zituzten argudioak.
‎Artistak ugari, beraz, eta ez bakarrik arratsalde pasa txakolindegietan, bakailaoa jaten eta pitxarrak husten, bohemioen bizimoduari dagokion legez.Unea oso garrantzitsua izan zen. XIX. mendearen amaieran pintura akademizista zen nagusi Euskal Herrian, Hego zein Ipar. Baina daborduko abanguardiak abian zeuden Parisen, aitzindari, bide berriak urratzen. Eta haien oihartzunak gurera ere heldu ziren, berandu baina garaiz.
‎Alde batetik, urratsa egin dutenengatik da garrantzitsua: euskal prentsa hezurmamitzen duten hedabide gehienak elkartu dira Hekimen plataforman, bide berriak urratzeko. Bestetik, uneagatik da garrantzitsua.
2013
‎Zenawik Etiopiako hegoaldean lau milioi hektarea jarri zituen alokagai; 2011rako 800.000 emanak zeuden. XXI. mendeko kolonizatzaileak heldu aurretik armada etiopiarrak indarrez atera zituen bertako milaka biztanle, eta azpiegitura berriak urratzeko oztopo egiten zuten oihanak suntsitu.
‎Haren ustez, euskarak bere nortasuna du baina antzekotasun handiak ere baditu Europako beste hizkuntza batzuekin. Karmele nortasun handiko emakumea izan da, bide berriak urratu dituena Unibertsitatean eta euskararen irakaskuntzan. Bilbon jaio zen eta Bilbon bizi izan da.
‎Itxaropena ez da galdu behar hala ere: hamarkadetan erakutsi den dinamismoak, elkartasunak eta lidergoak trantze txar hori gibelean uzteko eta bide berriak urratzeko gaitasuna izanen ahal du!
‎Dubuffetek filosofia, poesia eta etnografia ikasi zituen, besteak beste; idazten eta musika konposatzen ere jardun zuen, betiere, adierazpide berriak urratzeko asmoarekin. Edertasunaren ohiko baloreak baztertu eta mespretxatutakoen lanak berreskuratzen saiatu zen artista frantziarra.
‎Une larri bat jasan genuen. Gertakariak bide berriak urratzera behartu gintuen.
‎Arte garaikidearen akuilatzea eta bereziki publikoarengana erakartzea ez da beti gauza erraza. Donibane Garaziko elkarte honek ausartzia anitzekin lan egiten du alor horretan, eta apurka apurka, bide berriak urratzen ditu, bereziki eskoletako haurrentzat tailer bereziak antolatuz, margolaritza edo arte bisualak hobeki ezagutu eta landu ditzaten, maiz artisten parte hartzearekin.
‎Jakintzaren adar guztietan egon dira gai baten ur uharretan murgildu direnak, formulazioetan aurrera pausoak eman eta paradigma berriak urratu dituztenak. Paradigma berri horiek, aurrekoek baino gauza gehiago esplikatzeko balio izaten dute eta aukera berriak irekitzen dituzte.
2014
‎Eta hori aldatzean hasi zen berrindartzen. Merkatu berriak urratzen Ekoizpen kostuak murriztea lortu zuen konpainiak jolas bakoitzarentzako pieza kopurua mugatuta, eta jolasak ere sinplifikatu egin zituzten. Baina era berean, esparru gehiagotan sartu da Lego bera.
‎Eragileei jarrera irekia izatea eta belaunaldi aldaketa bat ahalbidetzea eskatzen diegu. Partaidetza era berriak urratzeko aukerei ateak irekitzea ere gomendatzen diegu: sare sozialei, adibidez.
‎Ez, Gabriel ez zebilen galduta. Bide berriak urratzen ari zen, maparik gabeko geografiak aurkitzera irten zen zazpi Kalee tako bazter ilunetan, lantegi sarreretan, beti goibel ageri zen zeru eta garai ilunetan argi metxak piztera.
‎Ibon Areso alkateak eskerrak eman dizkio Gabriel Arestiri berari,, bide berriak urratzen ari zen, poetari, alegia.
‎egitasmo komunitarioaren kontzientzia balioa. Objektuaren kontzientzia mundu ikuskeraren maila berriak urratzean zetzan aurreko kontzientzia galdu gabe, afektu fluxu bat biziberritu eta geroratzean, zentzu lur bat jariatzean. Metaforak kulturan egindako lan isila txapelketaren gertaera erritualak azaleratzen du eta talde kulturalaren metafora bizigarria (Ricoeur, 1980) da.
‎Luze zein labur, fikzioa, animazioa, ez fikzioa, zinema esperimentala eta horien guztien arteko formatu hibridoak lantzen dituzte. Aurretik aipatutako izenez gain, Jorge Gil, Aritz Moreno, Iban del Campo, Victor Iriarte, Aitor Arregi, Sra Polaroiska, Paul Urkijo, Peio Gutierrez, David Gonzalez eta beste hainbat egilek urteak daramatzate bide berriak urratzen.
2015
‎Isilpean bizi beharrak eta erakundeko militanteen arteko bizimodu mugatuak ez dizu uzten, hala ere, nahi bezalako harreman sozial eta afektiboak eramaten. Elkartasunaren bidez, bide berriak urratuz, ateak zabaldu behar zaizkio etorkizuneko gizakiari. Koherentea izan nahi duzu predikatzen duzun sozialismoarekin, baina frankismoak ez dizu ematen zure nortasuna garatzeko aukerarik.
‎Irtenbidea, ostera, ez da hizkuntzari bideak moztea eta hiztunei ateak ixtea. Alderantziz, hiztunak bide guztiak ibili behar ditu, eta berriak urratu, zaharretan aspertu eta gogaitu denean. Bidean nola ibili jakitea da kontua.
‎M. Blondel() katolikoa zen, Eskolastikatik kanpo, Modernismoaren aurkako garai zailetan(), zentzuaren giza ataza bazterrezinari bide berriak urratu nahi izan zizkiona; juxtu, Blondelen obra nagusian azken kapitulua horretaz ari zaigu28 Hain zuzen, katolikoa zelako nahikoa lan izan zuen Blondel ek. Modernismoaren, ekaitzaren zurrunbilo larritik sano irteten29.
‎Hori dut arrangura. nuke baserrigintzan dugun esperientzia hurrengo belaunaldiei pasatu eta bide berriak urratzen eta eraikitzen ahalegintxoa egin.
‎Amets zaharrak omen ditu oraindik esku artean. luke baserrigintzan duen esperientzia hurrengo belaunaldiei pasatu eta bide berriak urratzen eta eraikitzen ahalegintxoa egin. Auzolanaren filosofia eta praktika idatziz jaso eta zabaldu.
‎Jauregik dio ezinezkoa dela hizkuntzarekiko kontzientzia herritar guztiengana zabaltzea, ezinezkoa dela herritar guztiak euskararen militante bihurtzea. Hala ere, beharrezkoa da nukleo bat izatea jokabide berriak urratuko dituena, hau da, praktika urratzaileak, berritzaileak izango dituena.
‎Popularrek Ardanzari emandako erabateko ezezkoak arrazoia eman zien bide berriak urratu behar zirela ziotenei: EAJk674 iniziatibari derrigorrezkoa zuen babesa erakutsi ondoren— argi utzi zuen ez zuela beste bideren bat jorratzeko aukera baztertzen, 675 eta EA zein EBk gehiengo berri baten alde egiteko asmoa adierazi zuten.
‎Eredu aldaketa ez zen samurra: lurraldeko hitzarmenak langile guztientzako gutxieneko kondizioen garantia zirenaren ustea zuzentzea eskatzen zuen, batetik, eta, bestetik, sindikatu zein langileak urteetan ibilitako xendra uztea, ildo berria urratzeko. Aldaketa zaila, beraz, baina, aldi berean, ezinbestekoa, ELAren ustez, negoziazioa ohiko esparru probintzialean zentratzeak lehia patronalarentzat erosoen zen zelaian jokatzea esan nahi baitzuen eta, bide batez, uko egitea teorian sindikatu guztiek helburu garrantzitsutzat aitortzen zituzten prekarietatearen eta bereizkeriaren aurkako aldarrikapen" kualitatiboei".
‎" Jainkoak ez dauka benedikatzerik kristautasun agor bat, espero dituen fruituak emaiten ez dizkion bat... Haren esperantzari erantzuten ez badiogu, bere salbamen egitasmoarentzat bide berriak urratzen jarraituko du Jainkoak, zuzentasun fruituak emango dituen beste jende batekin."
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
berri 175 (1,15)
barri 3 (0,02)
Lehen forma
berriak 158 (1,04)
berria 11 (0,07)
barriak 3 (0,02)
berri 2 (0,01)
berrien 2 (0,01)
berriarekin batera 1 (0,01)
berririk 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia