Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2007
‎Teknika hori lantzen ari dira oraindik ere, eta haren helburua da tratamendu berri horren eraginkortasuna egiaztatzea eta miokardioko infarturen bat jasan duten gaixoen bihotzaren funtzionamendua hobetzen den edo ez ikustea.
‎Nahiz eta hidrogenoak petrolioaren eratorriek baino energia dentsitate txikiagoa izan, dentsitate hori nahikoa da, adibidez, bidaiariak garraiatzeko hainbat ibilgailu ibilarazteko. Ez da kontu berria hori; hidrogenoak higiarazitako lehenengo ibilgailuen prototipoa (GM Electrovan) 1966 urtean garatu zuen General Motors etxe estatubatuarrak. Eta, gaur egun ere, automobilgintzako etxe asko ari dira hidrogenoz elikatutako erregai zelulei esker mugitzen diren ibilgailuak garatzen.
‎Beraz, euli emeak soilik jasotzen dituzten kasuetan, kaiolatan izaten dituzte arrautzak ipini artean, eta, ondoren, hazi egiten dituzte belaunaldi berri bat lortu arte. Belaunaldi berri horretan, ziurtasun handiagoz ezagutu ahal izaten dute euli populazioa. Are gehiago, arrak eta emeak izaten direnez, arrautzak ipintzen jarraitzen dute, eta, ondorioz, hazkuntza kolonia mantendu egiten da.
‎Eskala horrek hankaz gora jarri ditu dentisten lan egiteko eta erabakiak hartzeko moduak, eta aldera batera utzi dituzte aspaldiko ohiturak eta ezagutza subjektiboa. Izan ere, lan egiteko era berri horrek informazio neurgarria, kuantitatiboa eta objektiboa izateko aukera ematen du, eta egoera bakoitzean egokiena den erabaki klinikoa hartzeko bidea ematen die dentistei.
‎BTI enpresak garatutako hiru dimentsioko elementu finituzko sistemak egoera bakoitzean tentsio txikienak eragiten dituzten inplanteak aukeratzen laguntzen du. Teknologia berri horri esker, dentistek ikasi dute diametro handiagoko inplanteak hezurrean jartzean tentsioa nola murrizten den, eta horrek inplanteak denbora luzez egonkor eta funtzional mantentzen laguntzen duela.
‎Horrela lortzen da Bose Einstein kondentsatua. Ez da erraza materia mota berri horretan zer gertatzen den ulertzea, ez baitu zerikusirik materia arruntarekin. Atomo guztiak egoera kuantiko berean daude, mailarik baxuenean.
‎Washington Unibertsitateko ikerketa batek dio ozeanoetako nitrogeno finkapen handiena ozeano Pazifikoan gertatzen dela, eta ez ozeano Atlantikoan. Hainbat urtetako suposizioa bertan behera utzi du berri horrek.
‎Formulazio berri horrekin ekoitzitako produktuak gantz kantitate bera du, baina jatorrizko produktua baino osasungarriagoa da gantz motaren aldetik. Gainera, errazago egokitzen da gaur egun elikaduran nagusitzen diren irizpideetara.
‎Sailkapen berri horretaz asko hitz egin da gizartean, eta batez ere hezkuntzaren munduan. Bide horretan, Elhuyar Fundazioak Astronomoen Nazioarteko Batasunak hartutako erabakiak kontuan hartzen dituen eguzki sistemaren horma irudi berritua kaleratu du.
2008
‎Nanoteknologiak onura asko ekarriko dituela espero dute ikertzaileek. Teknologia berri horrek, ordea, itxaropenaz gain, kezka ere sortzen du. Izan ere, nanopartikulek ingurumenean eta osasunean kalteak eragin ditzaketela susmatzen dute.
‎IKTen (Informazio eta Komunikazio Teknologien) eta Interneten eskuragarritasun eta hedapen maila txikia, eta, horren ondorioz, gizartearen alfabetizazio teknologiko apala. Herri garatuen eta azpigaratuen arteko ezberdintasun berri horri haustura digital deritzo.
2009
‎Orain, mota horretako kontainer sofistikatuago baten prototipoa lantzen ari dira Fagor ekin elkarlanean. Ekimen berri horren helburua da edukiera handiagoko kontainer txikiagoak diseinatzea. Mekanikoki ez ezik, elektronikoki ere ekipatuko dituzte.
‎Floridako ikertzaileen ustez, aldiz, izpi kosmikoen talken ondorioz askatzen dira elektroiak. Teoria berri hori ere frogatu gabe dago oraindik, baina, ustez, frogatzeko erraza izango da, izpi kosmikoek sakabanatzean eta talka egitean irrati uhinak igortzen baitituzte, eta uhin horiek erraz neurtu baitaitezke.
‎Ikerketa horrekin lotuta ez dauden hainbat eta hainbat zientzialari oso zuhur agertu dira berri horren aurrean. Askok esan dute ezinbestekoa dela beste ikerketa talderen batek errepikatzea Txinakoek lortutako emaitzak.
‎Zura usteltzean, haren konposaketan aldaketa handiak eragiten dituzte, eta horrek ondorioak ditu zuhaitzean eta inguruan. Enborraren ezaugarriak eta egitura orokorra aldatu egiten dira, eta egoera berri hori zuhaitza egoera arruntean erabili ezin duten animalia ugarik aprobetxatzen dute, han gordelekuak eraikitzeko, elikatzeko eta bizimodua egiteko. Hortaz, zuhaitza usteltzen hastearekin batera, esan daiteke biziaren txinparta pizten dela haren inguruan.
2010
‎Animalia haiei behar bezala behatzeko modu bakarra bizi ziren lekura joatea zen. Posible izan behar du pentsatu zuen Piccardek urari sartzen utziko ez dion kabina bat egitea, urpeko presioa jasango duena, haren leihoetatik mundu berri hori miretsi ahal izateko. Kabina hori desplazatuko zuen ura baino astunagoa izango zela kalkulatu zuen, eta, beraz, ura baino arinagoa zen substantziaren batez betetako ontziren batetik zintzilikatu zuen.
‎Jauzi ebolutibo gutxik izan dute hegan egiteko gaitasunak adinako eragina; izan ere, ahalmen horrek aldaketa ikaragarria dakar leinu baten eboluzioan. Ate ugariren sarrailako giltza dakar berekin gaitasun berri horrek, eta, ordura arte ezezagunak ziren korridore ekologiko berrietara sartzeko aukera eskaintzen die animaliei. Ikusi besterik ez dago animalia hegalariek izan duten arrakasta ebolutiboa:
‎Pentsamendua berritzen ari zen. Halleyren agerraldia pentsamendu berri horren kontrako seinaletzat jo zuten batzuek, eta beste batzuek, aldekotzat. Katolikoek beren alderako erabili zuten agerraldia, esanez beren erlijioa zela benetakoa eta Jainkoak ez zuela onartzen erreformarik.
‎Zein da mekanismo berri hori?
‎Europako erreaktore presurizatua (EPR). Diseinu berri horrek segurtasun neurriak areagotu ditu, eta erregai nuklearraren erabilpena optimizatu. Aitzindari izateak arazoak dakartza beti.
2011
‎Medikuntza pertsonalizatuaren arloan dabil Zamudioko Parke Teknologikoan dagoen enpresetako bat, Progenika, eta hango zientzia zuzendariak, Diego Tejedorrek, argitu du zertan datzan medikuntzaren adar berri hori. Tejedorren hitzetan, ez dugu bilatzen tratamendu bat paziente bakoitzarentzat, baizik eta, gaixotasun jakin baten barruan, pazientea zer taldetakoa den bereiztea, haren ezaugarri genetikoak kontuan hartuta tratamendu onena eman ahal izateko.
‎Gainera, ohiko tratamendu termikoak baino gutxiago hondatzen du elikagaien kalitate sentsoriala, eta balio bizitza luzatzen du. Presioz lagundutako esterilizazio termiko ere esaten zaio teknologia berri horri, eta Estatu Batuetako USDAk giro tenperaturan egonkorrak diren azidotasun txikiko produktuak lortzeko alternatiba gisa onartu du.
2012
‎Prumek lan handia egin du hegaztien lumen koloreekin, eta garbi utzi du batzuetan hala dela, alegia, kolore biziagoak dituzten txoriak ez direla besteak baino osasuntsuagoak edo gene hobeagokoak zertan izan. Tarteka hegazti batek inoiz ikusi gabeko kolorea nola egin topatzen du, eta horrek sekulako arrakasta ekartzen dio emeen artean, kolorazio berri hori hedatuz. Horrek ez duen esan nahi gene onaren hipotesia okerra dela, noski; batak ez du bestea baztertzen.
‎Formatuekin, kontua are okerragoa izan daiteke. Denoi gertatu izan zaigu dokumentuak testu prozesagailu baten bertsio batean idatzita edukitzea, eta handik urte batzuetara testu prozesagailu horren bertsio berriagoak hori ulertzeko gai ez izatea, ezta. Ba pentsa hori gertatzen bazaigu gure argazki, musika, bideo eta liburuekin, formatua (AVI, EPUB...) edo konpresiorako codec a (MP3, DivX, JPEG...) etorkizunean zaharkituta gelditu eta softwarea horiek irekitzeko gai ez delako!
‎Kontrolatu nahi zen kakalardoaren populazioan eraginik ez izateaz gain, zorigaitzekoa gertatu zen Australiako hainbat espezierentzako. Australiako anfibio natiboak harrapatzen zituzten animaliek ez zuten apo berri horren pozoiarekin koeboluzionatu, eta apoak hozkatzea edo jatea hilgarria zen askorentzako: katu martsupialen eta hainbat narrastiren populazioek murrizketa bortitza jasan dute arrazoi horrengatik.
‎Gizakiaren gorputzaren osagaiak eta funtzionamendua ezagutzen hasi ginen arte medikuntzak aurrerapen handirik egin ez zuen bezala, ez gara gai izango ekosistemak manipulatzeko haiek osatzen dituzten espezieak eta haien arteko erlazioak ondo ulertu arte. Gaur egun informazioa biltzeko eta informazio hori tratatzeko erabiltzen diren metodo berriek horretan laguntzea espero da.
‎Azken urteotan, minbiziari buruzko ikerkuntzak bultzada nabarmena jaso du. Bultzada berri horretan ezinbestekoak izan dira bi aurrerapen: giza genomaren sekuentziazioa eta garapen teknologikoak.
‎1971ko abenduan, Richard Nixon AEBko presidenteak National Cancer Act legea sinatu zuen. Lege berri horri minbiaziaren kontrako gerra deklarazioa izena eman zioten kazetariek. Gerra horretan murgilduta jarraitzen dugu berrogei urte geroago.
‎1971ko abenduan, Richard Nixon AEBko presidenteak National Cancer Act legea sinatu zuen. Lege berri horri minbiaziaren kontrako gerra deklarazioa izena eman zioten kazetariek. Gerra horretan murgilduta jarraitzen dugu berrogei urte geroago.
‎... eta jateko, maiztasun handiko uhinak.... Bazekien lankide berri hori aztertzeak lana emango ziola.
‎Gainera, harrobia bultzatzeko eta kanpoan dauden ikertzaile gazteak berreskuratzeko programa berri bat martxan jartzeko asmoa dugu. Badakigu oraingo hau ez dela garairik onena, baina ikertzaile gazteak erakartzeko programa garatuta dugu dagoeneko, eta, orain, proiektu berri hori lehenbailehen martxan jarri nahi dugu.
‎Donostiako eta Japoniako zientzialariak ohartu dira txandakako erreakzioak gainazal metaliko batean mihiztatutako kate molekularretan ere gertatzen direla. Urrats berri horrek atomoen eskalan gertatzen diren txandakako erreakzioak hobeto ulertzen lagundu die ikertzaileei, eta, tunel efektuko mikroskopioa erabilita, prozesua ikustea lortu dute. Molekula kate baten mutur batean dagoen ur molekula bati elektroi pultsu bat bidalita, hidrogeno atomoak banan banan barreiatzen dira katean zehar, domino piezak balira bezala.
‎Hala, zuzenean neurtutako abiaduren mapari errotazio kurba (abiadura zirkularrak) kenduz, zeinu aldaketa gehiago topatuko ditugu eraiki dugun abiadura ez zirkular horien mapan, erresonantzien posizioetan. Teknika berri hori bibliografian ikertutako zortzi galaxiatara aplikatu da, eta etorkizun handiko emaitzak lortu dira: beste metodoekin lortutako balioen antzekoak aurkitu ditugu, eta ia beti ziurgabetasun bitarte txikiagoekin.
2013
‎Hitzarmena, baina, kolokan dago, 2015eko goi bileran AEBren eta herri industrializatu berrien artean negoziazioak etenda geratzeko arrisku bizia baitago, Kopenhageko 2009ko goi bileran gertatu zen moduan. Klima aldaketa auzi geopolitiko gori goria da zinez; izan ere, munduko ordena ekonomiko berria Txinak ordena berri horretan inoiz ez bezalako indarra hartua duela «klimaren gaineko gerra hotza» bilaka daiteke nolabait, eta, ondorioz, klimaren auzia ez aurrera ez atzera gera daiteke, AEBren eta Txinaren arteko indarrak parez pare daudela eta EB, berriz, bazter utzia dutela.
2014
‎Ikuspegi berri horrek, funtzioetan oinarritzeak eta ez espezieetan, bide berri bat ireki du mikrobioman oinarritutako terapietan. Hala ere, bide hori oraindik hastapenetan dago; horregatik," zuhurtziaz jokatu" behar dela uste du Bilbaok:
‎Baliteke goizegi ematea kaltegarria izatea, zeliakia izateko arriskua areagotzea, baina litekeena da beranduegi emanda ere gauza bera gertatzea. Beraz, antigeno berri hori ezagutarazteko denbora tarte aproposa zehaztea komeni zaigu".
‎Hau da, ez litzateke bakarrik esango mugako nortasun nahasmendua daukatela, baizik eta bakoitzaren larritasun maila eta ezaugarriak ere zehaztuko lirateke; alegia, informazio gehiago izango genuke. Gainera, eredu berri horri jarraituz, Mariaren kasuan, esan ahal izango litzateke mesfidantza ezaugarriak dituela, eta, hala, ez lituzke bi diagnosiko izango, ez litzateke gertatuko diagnostiko teilakatzerik.
2015
‎Lantalde horrek HTTP protokoloaren hurrengo bertsioa, HTTP/ 2, landu eta abenduan aurkeztu zuen estandarraren bertsio berrirako proposamen gisa. Bertsio berri horrek TLS enkriptazioa (HTTPS k erabiltzen du) beti erabiltzea proposatu zen iazko azaroan, baina polemika sortu zen, eta, adostasunaren mesedetan, azkenean ez dute nahitaezkoa izatea proposatuko. Baina hainbat nabigatzailek esan dute HTTP/ 2 erabiliko dute soilik TLSrekin batera; bestela, bertsio zaharra erabiliko dutela.
‎Aiestaranen esanean, maparen kontzeptu klasikoa gaindituta dago hainbat aldetatik, eta Euskal Herriak ere kontzeptu berri horretara etorri behar du. Azaldu duenez, mapak informazio ugariren baturarekin errealitate geografikoaren irudiak eskaintzen ditu:
2016
‎Ni kritikoa naiz RRI kontuarekin. Nire ustez, baditugu kezkatzeko arrazoiak estrategia berri horrekin, ez bakarrik zientzialariok, baizik eta oro har gizarteak. Hori paradoxikoa izan daiteke, zientzia arduratsua izatea baita helburua, baina nik horrela ikusten dut.
‎Horretarako, baina, beharrezkoa da bai gizartea bai ikerketa erakundeak zientzian jarduteko modu berri horren filosofiaren jabe egitea eta hura gauzatzeko prest egotea. Izan ere, herritarren zientzia praktika zaharra baldin bada ere, kontzeptu berria eta ezezaguna da gehienentzat.
‎Izen handia hartu zuen Torres Quevedok, eta Espainiako Estatuak Mekanika Aplikatuko Laborategia sortu zuen harentzat. Gero Automatikako Laborategi bihurtuko zen, Torres Quevedok ingeniaritzaren arlo berri hori irekiko baitzuen. Hain zuzen ere, 1914ean argitaratu zuen Ensayos sobre Automtica.
2017
‎funtziorik gabeko sekuentziak kendu dituzte, eta geneak nahieran piztu eta itzaltzeko sekuentzia erregulatzaileak sartu. Lorpen berri horrek legamia artifizialak sortzetik oso gertu jarri ditu ikertzaileok, eta adierazi dute urte bukaerarako legamiaren 16 kromosomak sintetizatzeko erronkari eusten diotela.
‎Uste duzu hiru hilabetez jarraian hartzen den antisorgailu berri horrek izan dezakeela arrisku berezirik?
‎Prioiek eragindako gaixotasunek alarma piztu zuten hasieratik, behi eroen krisialdian, hitzik gabe geratu baitzen komunitate zientifikoa infekzio modu berri horren aurrean. Prioiak izate hutsa zirraragarria zen biologiaren ikuspegitik, ezin ukatu; baina, aldi berean, beldurgarria ere bazen.
‎Baina, gerta daiteke mutazio ezagun hori ez egotea, hau da, gaixo horrek mutazio berri bat izatea. Mutazio berri hori bilatzeko, oso erabilgarriak dira azken urteetan garatu diren genoma osoko sekuentziazio teknikak.
‎Giza jarduerari buruzko ereduak lortzeko prozesu berri bat proposatu, garatu eta probatu da. Prozesu berri horren diagrama 2 irudian ikus daiteke. Proposamenean, ezagutzan eta datuetan oinarritutako teknikak elkartzen dira, eta konponbide hibrido bat eskaintzen da.
2018
‎Buztanaren mugimenduek ekokokapen deien oihartzunetan zer aldaketa zehatz eragiten duten oraindik ezezaguna bada ere, saguzarren arreta sitsaren gorputzetik hego luzakinetara desbideratzen dute, erasoaldien %50ean baino gehiagoan. Efektu hori dela eta, 2015ean, errefrakzio akustikoa izenarekin definitu zuten Barber ek eta haren kideek animalien artean ezezaguna zen defentsa moldaera berri hori. Ikerlariek erakutsi zutenez, luzakinek ez dute hegaldiaren eraginkortasunean eragiten, eta lau aldi desberdinetan sortu dira saturnidoen artean, eboluzioan zehar.
2020
‎Lan honetan, botilak tapoiekin batera birziklatzea proposatzen da. Horrela nahaste konposite bat lortzen da, eta material berri horren ezaugarriak aztertu behar dira, aplikazio posibleak bilatzeko. Arg. Leire Sangroniz
‎Halakoetan, genea botika batez inhibitzea irtenbide egokia izan daitekeela adierazi dute. Bide berri hori urratzeko aukera nabarmendu dute.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia