Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 332

2000
‎Euskararen eta euskal kulturaren inguruan aritzen diren erakunde gehienek kultur euskarrien eboluzio eta inplementazioa bizi izan dituzte eta askotan esfortzu handiak egin behar izan dira egoera berriek eskatzen zuten mentalitate aldaketak eman ahal izateko. Gainera, gero eta gauza gutxiago dago denboran zehar irauten duena, hau da, informazioaren munduan goizeko 8retan emandako berria eguerdirako askotan berri zahar bihurtu da edota irakaskuntzan, aurten argitara emandako testu-liburu batek datorren urterako eranskin batzuk behar ditu eguneratuta mantentzeko.
‎Bere fortuna indibiduala, bere botere indibiduala eta bere profesioaren garapena soilik bilatzen dituen sustrai gabeko pertsona; horrek inolako sustrai sozial, nazional edo komunitariorik ez du, baina munduan zehar hedatuko da.Jakina, kapitalismo mundializatu eta inperalista egoera normaltzat onartuko duensubjektua ez da antzinako katoliko tradizionalista. Alderantziz, kapitalismo mundializatuak pertsona berria eskatzen du: unibertsalista eta kosmopolita; baina horibai, sustrai gabekoa eta bereziki norberekerian oinarritutako pertsona indibidualista eta indibidualizatua.
‎Desideratak (erabiltzaileen eskaerak eta iradokizunak) eskuratzeko, liburutegiak web orria edukiz gero, noski medio egokia da. Honen bidez erabiltzaileak liburu berriak eska ditzake, liburutegira posta elektronikoa erabiliz hurbildu. Ondorioz, liburuzainak desiderata guztiak antolatuak jaso ahal izango ditu, beharrezkoak diren balorazioak egin ahal izateko.
2001
‎Horrelakoetan ahozko kontratua baliodun izan liteke baina erabiltzaileak, dena den, formulario berria eskatzeko eskubide osoa du: hauxe da, nahiz deserosoagoa gertatu, betetzea aholkatzen den jardunbidea.
‎Kontua da, errealitatea aldakorra dela eta garai batentzat baliagarri zenahurrengoarentzat ez dela izaten nahikoa. Garai bakoitzak bere errealismoa daukalaesan daiteke, beraz; edo, beste modu batera azaltzeko, errealitate ezberdinbakoitzak narrazio molde berezi eta berriak eskatzen dituela, errebelatua izateko.Horrela uler daiteke Henri Mitterrand-ek, XIX. mendeko eleberri errealistarenespezialista ezagunak, dioena. Bere iduriko, Joyce eta Kafka-rekin hasi, VirginiaWoolf ekin jarraitu eta Nouveau Roman deritzoneraino doan eleberrigintza abangoardista ez da errealismoarekiko haustura gisa interpretatu behar.
‎Planteamendu horrek nazioarteko diruaren analisi berriaren beharra edo premia justifikatzen du, analisiak egoera patologikoaren etiologia aztertzera eramanen baikaitu. Nazioarteko transakzio monetarioen eragin desorekatzailearen ulermenak analisi monetariorako fokapen berria eskatzen du, eta, horri dagokionez, garrantzitsua da nazio baten erregioen arteko transakzioak eta nazioarteko transakzioak ongi bereiztea; nazioarteko transakzio horietan erabiltzen diren moneta nazionalek mundu moneta estandar gisa beren egoiliarrak zordunduak izatera eramateaz gain, herrialdeak berak zordunduak izatera eramaten dituzte.
‎Era berean, zerri aziendaren babesari buruzko arau berri bat onetsi zuen, umedun emeak banakako esparruetan mantentzea debekatzen duena eta duten espazioa handitzera behartzen duena. Gainera, hamabostak beharturik daude beren zaintzaileen prestakuntza hobetzera animalien ongizateari dagokionez, eta txerrien hazkuntzari buruzko iritzi zientifiko berriak eskatzera. Halaber, hamabostek Europako Batzordeari agindu zioten nazioarteko garraioan animaliak babesteko Europako Konbentzioaren berrikuspena negozia dezan.
‎Europako moneta bakarra duten taloitegi berriak eskatzea aholkatu dute.
‎Ez du baliorik izango”. Arandak atzo parte hartu zuen La Verdad egunkariak antolatutako Gure Ekonomiaren II. Foroan, eta pezetatan inprimatutako taloitegiak “zaborretara botatzea” gomendatu zuen, eta banku erakundeei txanpon bakarra duten dokumentu berriak eskatzea. Bai Aranda, bai Soledad Fernández Doctor, Espainiako Bankuaren Euroaren Kanpainako zuzendaria, eta José Alberto González Ruiz, Eurorako Trantsizioko Estatuko Elkarteko (Sete) presidentea, bat etorri ziren forora, eta beldur ziren urtarrileko lehen egunetan banku bulegoetan isatsak izango ote ziren pezetak eurotan trukatzeko.
‎Dagoeneko bazegoen egon oinarrizko ezagutza zientifikorik, eta mikroskopia elektronikoa bezalako tresnen edota metodoen garapenek aipaturiko miniaturizazioa egia bihurtu dute. Nanometro aren eskalan, berriz, kontzeptu berriak dira, eta hauek teknologia berriak eskatuko dituzte. Maila horretan, fisikak ideia berriak behar ditu.
‎Azken hauteskunde kanpaina foralean Sanz jaunakiragarri zuen, eta Euskararen Lege berria eskatzen zuten 48.000 sinadura helaraztearen ondorioz 2000ko udaberrian sortutako eztabaida parlamentario exkaxean hasi zen erasoaren irudi adierazgarriena eszenifikatzen.
‎beti artzain bila eta ezinbestean, bat, trebea etorriko zela iragartzen. Ordea, zer edo zer berri eskatzen zitzaienean, jeremiada handitan, burua inarrosten zuten ihardetsiz: ez baitakigu noiz jinen den, gau hartan artizarra zeruan usaian baino dirdiratsuago dateke, artean ardiak eraman itzazue basamortu idorretan barna, bat sakrifika bazko oroz Hitzaren izenean eta prest egon zaitezte adiskideak!
2002
‎Merkatuaren eskakizun berriez gain, beste batzuk ere aipatzen ditu D. Vilavedrak galegozko literaturan gertatutakoak azaltzeko4 Irakasle honen aburuz, besteren artean, honakook izan daitezke generoen arteko fluktuazioak ulertzen lagun diezaguketen arrazoiak: kreazio nekea, garai berriek eskatzen dutenarekin bat egiteko nahia, adierazpide berriagoekin ahalegintzeko desira, edo irakurleria zabalagoa erdiestekoa. Arrazoiak dena delakoak izanda ere, dudarik ez dago narratibaren gailentasun literario honek eragin zuzena izan duela XX. mendeko euskal literatur lanen kanonizazio irizpideetan.
‎Erabiltzaileak konpainia berriari eskatu behar dio zenbakia aldatzeko aukera, eta ez oraingo enpresari.
‎Garantia epean zehar saltzaileari telebista berria eskatzea da onena, matxura epe horren barruan agertzen bada.
‎daudenirakasleak, eta bereziki,, klima? berria eskatzen duelako.
‎filmeari argumentua eskatu zitzaion. Ikusleek eredu berriak eskatuta, zinemak literatura klasikoa deskubritu zuen. 1920 urtean zinema lekuek dotorezia irabazi zuten, zinemako izarrek ez zuten gutxiago merezi eta.
‎Teknikak ez digu garapenaren zentzu osoa komunikatzen. Komunikazio teknika berriek komunikatzaile berriak eskatzen dituzte. Komunikatzaile berriek, sortzen ari den kultura berriko gizakiari erantzun diote, erreminta berriak eskuan hartuta.
‎Beren ustez, bere garaian egin zituztenak —irekierei uko egiten zietenak— indarrean jarraitzen dute. “Ez du zentzurik orain iritzi berriak eskatzea jarrera bat adosten saiatzeko; izan ere, hasieratik sektoreko eta kontsumitzaileetako agente gehienek adierazi digute dendek ez dituztela jaiegunetan pertsianak irekitzen”, adierazi dute galdetutako iturriek. Alde horretatik, hiru probintzia patronalak egungo egoerari eustearen alde daude; izan ere, sektorea erabat liberalizatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoan, profesionalek berek ezarritako autorregulazioak eta sindikatuen arbuioak, salbuespenak salbuespen, irekierarik ez egotea eragiten dute.
‎Denboraren faktoreak ere funtsezko garrantzia du produktu bat eskatzeko orduan. Hala, elkarrizketatutako herritarren %37k bizimodu erosoagoa izateko produktu berria eskatu du. Gainera, denbora falta dela eta, supermerkatu hurbilena hautatu dute% 42an, hipermerkatuarekin(% 20), deskontu dendekin(% 13) eta merkataritza tradizionalarekin(% 12) alderatuta.
‎Teruelgo zezen plazan zeinu bereko agerraldi txiki bat ere izan zen. Madrilen, Pascual Fernández Uren Estatuko idazkariak atzo, igandea, Bartzelonako manifestariak errespetatzen zituela adierazi zuen, baina ez zuen ulertzen “uraren kultura berria eskatzea, Gobernuak Plan Hidrologiko Nazionalarekin egiten duena baita”. Hala ere, Fernándezek PSOEk adierazpenean izandako esku hartzea izan zuen ardatz.
‎Emakumea etxetik atera da eta gizona etxean sartzen da etxeko betebeharrez arduratzeko. Egoera horretan, interes pertsonal eta profesional ugariek arau berriak eskatzen dituzte protagonista berrientzat, eta, batez ere, “adiskidetzearen kultura berria”. “Gerra legalak, azken finean, gerrak dira, eta kalte handiak eragiten dituzte.
‎Horren ondorioz, gidari onak ‘harrapatuta’ ikusten ziren betiko konpainian, beste edozeinetara aldatzeak prima osoa deskonturik gabe ordaintzea ekarriko baitzion. Pribatutasuna Datu kopuru hori metatzeak ez du bere pribatutasuna urratzen, Datu Pertsonalak Babesteko 15/ 1999 Lege Organikoaren arabera egin baita, eta fitxategi horri atxikitako erakundeek bakarrik dute datuetarako sarbidea, eta horiek poliza berriak eskatzeko unean kontsultak egiteko erabil dezakete. Gainera, kontsultaren bat egin nahi izanez gero, polizaren zenbakia eta hiru datu hauen artean aukeratu beharreko bigarren datu bat eskatzen dira:
‎Gezurra badirudi ere, ehiza zakur asko galtzen da. Maiz irratietan ehiztariek beren zakur galduen berri eskatzen jarduten dute.
2003
‎Aldi baten bukaera ote den idatzi berri du Atxagak, eta Torrealdai buru tapatuta, makurtuta, polizien artean eraman zutenekoa izan daitekeela horren adierazlea. Aldi berriek jardun berriak eskatzen dituztenez, Donostiako manifestazioa izan dadila garai berriaren irudi iragarlea. Torrealdairen irudiak eta Madrilen bizi izan dugunak sortu digun beldurra baino handiagoa izan dadila Donostiako irudiak eta Euskal Herrian bizitzen ari garenak eman digun adorea eta indarra.
‎Horregaitik, kristinau bihotzak horixe berori eskatu deutso beti fededunari: Amaren ondora joateko, Andra Mariaren aurrean aztertuteko laster amaituko dan Urte Zaharra; eta, hori aztertuaz batera, eskerrak emon, parka eskatu, asmo barriak sendotu, laguntza barria eskatu. Txalogarria, bai, zuen ohitura eder hau; aurten legez, urte askotan iraun dagiala!
‎Ni orduan ez nintzan inor, ez ezer, euskal letren munduan; ez neukan ezer argitaratuta, Seminarioan euskera irakasle baino ez nintzan. Harenbaten, izen barriak eskatuko zituan Euskaltzaindiak, eta ez dakit nok eta zergaitik nirea emongo eban, eta aparteko merezimentu barik erakunde horretan sartu ninduen, esandako" urgazle" maila apal horretan.
‎Paraje hauekin batera, Azpilgo jendea ere aldatzen ari da. Alde batetik, etorkinak; bestetik, don Justinianok ere ongitxo ulertu du denbora berriek jokabide berriak eskatzen dituztela. Antzina, deabrua erabili zuen botereak, herritarrak isilarazteko eta kikiltzeko:
‎Mundu mailako topaketak murrizteko premiaren aurrean, urtero munduko herrialde guztietan —egun berean, Davosko bileran zehar— manifestazio bat antolatzea proposatu zen Nazioarteko Kontseiluan, horrela protestaren eta aldarrikapenen izaera masiboa bermatzeko. Proposamen hau onartu zen, eta ideia berriak eskatuko ditu manifestazio horien gaien inguruan. Izan ere, jendea ez da abstrakzioengatik ateratzen, helburu oso jakinengatik baizik.
2004
‎Hala ere, ikasturtean 141 ikasle eta 12 irakasle izango dira eta horregatik, ezinbestekoa zaie bitartekoak zabaltzea, egungo eskaeretara moldatuko badira. 2004ko Araba Euskaraz jaiari ikastola berria eskatu nahi diote Bastidako haur, irakasle eta gurasoek. Hori dela eta, euskal kultur ekintzaz osaturiko urte oparoari ekainaren 20an emango diote azkena.
‎Halaber, konponketa ez balitz bezeroaren gustukoa edo bestelako matxurarik sortuko balitz, kontsumitzaileak ordez auto berria eskatzeko edo, erosketa kontratua suntsituz, ordaindutako dirua jasotzeko eskubidea izango luke.
‎Hirugarren ondorioa enpresaren nazioartekotasun berriak eskatutako informazio sistemari dagokio; eta enpresen arteko, intranet, komunikazio sistemaren erabilpena dugu hemen.
‎kapital enpresak izan dira. Enpresa ekimen berriak kapital enpresa egiteko arrazoi nagusitzat aipatzen dira, bazkide kapitalisten parte hartzea, enpresa proiektu berriek eskatzen duteninbertsio maila, eta ondoriozko arrisku ekonomikoa. 1993ko Euskadiko kooperatiba legeak eskaintzen dituen formula malguak, eta MCC k dituen bitartekoak kontuan izanik, inguruko enpresa proiektu berriak kapital enpresa izaerarekin sortzeak, kooperatiba ereduaren muga baten aurrean ez ote gauden galdetzera garamatza, Arrasateko esperientziaren eredu kooperatiboaren kasuan bederen.
‎Ekoizte eredu berriek lan antolakuntza arina eta malgua eskatzen dute; ekoizpenak behar dituen baldintzetara azkar egokitzeko gaitasuna erakutsi behar da.Lanen deszentralizazioa, lanpostuen malgutasuna, gaitasunen balio aniztasuna, kalitatearekiko konpromisoa, lantaldeen autonomia, erantzukizuna, etab. dira lanantolakuntza berriak eskatzen dituen ezaugarriak (Mendizabal 1999). Orain, langilearen parte hartzea da beharrezkoa; lanean langilearen inplikazioa, motibazioa etasormena.
‎Ikasle presoen kasuan are gehiago, arriskuan jartzen baita horien ibilbide akademikoa. Hortaz, gure hautagaitzatik zuzendaritza talde berriari eskatzen diogu behar diren neurriak hartu ditzala, berandu baino lehen, preso dauden ikasleek da torren ikasturtean UPV EHUn matrikula egiteko modua izan dezaten.
2005
‎Operadorez aldatu nahi duen abonatuak operadore berriari eskatu behar dio.
‎Era berean, behi haragia merkaturatzen duten agente guztiek produktua etiketatu behar dute, eta bi eratara egin dezakete: – etiketa tradizionalaren bidez. – Saltokietan jarritako azalpen kartel ikusgarrien bidez. Kontsumitzaileak begi bistan eduki behar du behi haragia eta haren produktuak etiketatzeari buruzko Europako arau berriak eskatzen duen informazioa, bai eta elikagaien etiketatze orokorrari buruzko Estatuko araudiak eskatzen dituen datuak ere, eta desberdintasun batzuk dituzte haragi ontziratua edo ontziratu gabea den. Ontziratutako haragia:
‎Baliabide horrek nazioarteko tentsio eta gatazka belikoak eragingo ditu, eta, beraz, instantzia independente batek munduko energia banaketa kontrolatzea eskatzen dute. Energia modu berriak eskatzen dituzte Beraz, zientzialariek premiazkoa dute energia mota berri eta anitzetaranzko trantsizio progresiboa prestatzeko. Joan den mendeko 70eko hamarkadako energia krisiak gorakada handia eragin zuen energia iturri berriak ikertzeko proiektuetan.
‎Emakume Juristen Elkarteak etxeko indarkerian espezializatutako epaitegi berriak eskatu ditu
‎30 zentimetroko horma Horri dagokionez, Valentziako Ostalaritzako Enpresaburuen Federazioak (FEHV) kritikatu du legeak 100 metro karratu baino gehiagoko establezimenduak “30 zentimetroko lodierako horma” batekin zatitzera behartzen dituela erretzaileentzako eremu bat izan nahi badute. Hori dela eta, jarduera lizentzia berria eskatu eta indarrean dagoen horma automatikoki bertan behera utzi behar da. Haren iritziz, nahikoa litzateke airea garbitzeko kea ateratzeko aparatuak instalatzea, edo kristalezko edo PVCzko tarteak dituztenak.
‎Haren iritziz, nahikoa litzateke airea garbitzeko kea ateratzeko aparatuak instalatzea, edo kristalezko edo PVCzko tarteak dituztenak. Juan Carlos Gelabert FEHVko lehendakariak esan du ostalaritza “tabakismoaren aurka konprometituta dagoela”, baina esan du ezin direla “bitan” dauden establezimenduak behartu “irekitzeko lizentzia berriak eskatu behar izateko”. “Bereizketa fisikoarekin erauzgailuekin edo kristal bereizketekin, legea guztiz bateragarria izan liteke”, dio Gelabertek.
‎Nahiz eta Europako osasun agintariek debekatu egiten duten produktu batek zuzenean gaixotasun bat prebenitzea, oraindik ere indarrean dago. Hala ere, elikagai funtzionalek gero eta gehiago zirkulatzen dute arau hori, eta legeria berria eskatzen dute. Azido linoleiko konjokatuak Berriki egindako ikerketen arabera, ALCek ahalmena dute organismoaren koipe guztia epe luzera murrizteko.
‎Pannecau karrikako ostatura abiatu zen goiz batez, Chadefaud i herriko eta Evaren berri eskatzeko. Gizon ile zuridun lodia harrapatu zuen, kontuarraren gibelean, Otsabideko plazan gertatu izugarrikeria behatzaileei azaltzen:
‎Elizako kalostrape hormatuan biltzen ziren, baina Edmeak bere baitan mina zeukan, min erraldoia. Menanek ez zion nehoiz Ikerren berririk eskatzen. Funtsean nehor ez zen bere azken haurraren destinuaz axolatzen.
‎Bazterrak berotzen ari zirela ohartu zen azkenetarik heldu apeza. Hau eta hura agurtu zituen, Peter amerikanoarekin Los Angelesko bekatu zorroaz solasean egon zen come to see fuckin’me, Beinati Ikeren berriak eskatu zizkion bakea dela zuekin, Frantxuaren soa bezainbat Kastela eta Thierry eskaleen usain lakarra ekiditen saiatu zen, Maiana Artoiz arras hiritartua kausitu zuen, Edmea Yvonneren konpainian zegoen kafea hurrupatzen, Graxi, Pierra eta Jessica zeuden mahaira bideratu zen.
2006
‎Grazia eta Justizia ministroaren iritziz zerbitzu sariak gehiegizkoak badira, berak ere ordainketa dekretatu baino lehen, txostena, eta, hala denean, tasazio berria eska diezaioke Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Natur Zientzien Akademiari; korporazio horrek azaldutakoa edo egindako tasazio berria ikusita, zerbitzu sariak baieztatu edo gutxitu egingo dira, zuzena dena gogoan izanda, eta, ondoren, ordainketa dekretatuko da.
‎Beste ume baten jaiotzak eszedentzia berria eskatzeko aukera ematen du.Eszedentzia berriaren hasierak aurrekoari bukaera ematen dio, horrela dio LEren46.3 artikuluak. Bestalde, GSLOren 180 artikuluaren arabera, eszedentziarenlehenengo urtean beste ume baten jaiotzak posible egiten du amatasunaren ondoriozko prestazioa eskuratzea.
‎Bainugelak protagonismo handiagoa izan du etxean. Osasun produktuen fabrikatzaileak beren ekipamendua modernizatzen saiatzen dira, diseinu, kolore eta material berriak eskatzen baititu. Modelo modernoenen artean, iturri elektronikoak edo argi sistemak dituzten konketak nabarmentzen dira.
‎Orain ez da nahikoa ohiko komunak jartzea eta hormak zeramikaz estaltzea. Orain, material, forma eta kolore berriak eskatzen zaizkio komunari. Azken batean, bereizketa ukitu bat.
‎Lanetik berandu heltzen denean, alabaren eguneko gorabeheren berri eskatzen dio Lewisi. Eta Lewis hauek kontatzen hasten zaionean bere buruari galdetzen dio nola moldatuko litzatekeen senarrak egun osoa etxean igaroko ez balu itzulpenak egiten.
‎–Bidaian lagunduko zigun gazteren baten berri eskatu nioan Batisi. Ez al dik ezer esan?
2007
‎Triesten: Berriak eskatuta bertan egon eta hartaz idatzi nuen liburuaren oihartzun oraindik ere oso bizi berria.
‎Pedro Mari Legarretak 1977ko JAKIN aldizkariaren 4 zenbakian proposatutako nomenklatura, arestian aipatutakoaren adierazgarri bitxia da, egoera berria eskatzen baitzuen; AEK aipatzen duelarik:
‎Aurreko idatz zatiko ahalmenak erabili baino lehenago, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia baliatu da bere agiri sistemetan dauden datuez. Hartara, interesdunei buruzko datu, agiri edo txosten berriak eskatuko dira horiek egiaztatze xedeetarako beharrezkoak diren heinean bakarrik
‎Eskabide horrek ez baditu betetzen ezarritako betekizunak, edo 11 artikuluak aipatu agiriak aurkeztu ez badira, interesdunari agindeia egingo zaio, hamar eguneko epean akatsa ongi dezan edo agiriak aurkez ditzan, azaroaren 26ko 30/ 1992 Legearen 71.1 artikuluarekin bat etorriz. Ez da beharrezkoa izango txosten berriak eskatzea, ezta interesdunak esan beharrekoa entzutea ere, inskripzioa egin dadin enpresaburuak azaldutako egitate, alegazio edo frogak baino ez daudenean, edo horiek baino ez direnean kontuan hartu behar.
‎Dena den, azken horrek ideia kontserbadore gogorrak zituen (erregeordetzaren aldian gobernu programa izan nahi zuen manifestuan islatuak) eta berak egindako politika ez zen liberalen gustukoa izan (ezta karlisten gustukoa ere; azken horiek Karlos María Isidro infantearen alde altxatu ziren). Liberalek politika aldaketa, Gorteak deitzea eta Konstituzio berria eskatzen zituzten. María Cristina erregeordeak amore eman behar izan zuen eta, 1834ko urtarrilean, Cea Bermúdezen ordez Francisco Martínez de la Rosa ezarri zuen, liberal moderatua.
‎Marka berriak posizionamendu berria eskatzen du: aipatutako tentazioadago, marka aldatzekoa.
‎· Pentsamendu sortzailea lagundu dezake. Garapenak kontzeptu berriak eskatzen dizkio gizateriari. Horiek sortzen eta finkatzen, asko lagundu lezake ohikoa ez den definizio berri batek.
‎Beren bezero zorroan turista horiek sartzeko, hornitzaileek aukera eman behar diete —beste berrikuntza batzuen artean— Interneteko atarietan eta foroetan argitaratutako informazioa libreki eskuratzeko, erreserbak egiten diren une beretik, harik eta ekipajeak planifikatutako helburuetan kentzen dituzten arte. Bidaiari segmentu berrietako edozeinentzat, funtsezkoa izango da bidaiari aplikatutako teknologia Soluzio teknologikoak Zer estrategia erabiliko dute konpainiek" tipo" bezero berriak eskatzen dituen zerbitzu egokiak aparteko kosturik gabe eskaintzeko. Irtenbideetako bat identitate pertsonal digitalean dago, ordenagailu baten IParen antzekoa, baina, kasu horietan, formatu digitalean biltegiratutako bezeroaren informazioa izango du, zerbitzu edo bidaia jakin bat eskaintzeko orduan espero den pertsonalizazioa egiteko.
‎Etxeko ordutegi taulak betebeharrak banatzen ditu. Gaur egun, etxebizitzak beste bi gela libre ditu, ADISLIk antolakundeko bazkide diren maizter berrientzat eskatzen du “logikoki” adimen urritasuna izatea eta etxera “borondatez” joan nahi izatea. Etorkizunean, asmoa da ezgaitasun mota hori duten pertsonak autonomoagoak izatea, hemendik urte batzuetara “beren bizitzaren agintea” eraman ahal izan dezaten, Itziarrek, etxebizitza zaintzen duten bietako gizarte hezitzaile batek.
‎Taldean edo bakarrik bidaiatu duten bisitarien informazio kopurua txikiagoa izan da. Turismo bulegora jo duten pertsonek lehenik Sakanako ibilbide, interes gune, ekitaldi eta abarren berri eskatu du. Batez ere oinez egiteko ibilbideen berri eskatu dute.
‎Turismo bulegora jo duten pertsonek lehenik Sakanako ibilbide, interes gune, ekitaldi eta abarren berri eskatu du. Batez ere oinez egiteko ibilbideen berri eskatu dute. Baita bizikletan egitekoak ere.
‎Izan ere, Alderdi Falangistak indarra galdu zuen eta boteretik apartatua izan zen. Bien bitartean, garai ekonomiko berriak eskatzen zuen eredu ekonomikoa kudeatzeko ardura Opus Deiko kideek hartu zuten. Francok falangistak boteretik kendu zituen, eta horien ordez teknokrata liberalak, Escriva de Balaguerren jarraitzaileak, iritsi ziren exekutibora.
‎Planto egin, baraja zaharra puskatu eta berria eskatu.
‎Eta aurrera begirako proposamena: baraja zaharra puskatu eta berria eskatu.
‎Hala ere aldizkariaren arduradunek ez zuten etsi; Beguiristainen gestioen ondorioen zain egon ondoren, edo hilabete batzuk beranduago zuzenean, beharrezko kontsulta juridikoak eginez, aldizkariaren inskripzio berria eskatzea erabaki zuten22 1971ko ekainaren 23an egin zuten, beraz, eskabidea, Editorial Franciscana Aranzazu argitaldariaren izenean —ez Comunidad de Padres Franciscanos de Aranzazuren izenean—, 1967ko martxoaren 28ko eskabidean bezala. Aldizkariaren izen berari eusten zion eskabideak eta aldizkari berezitu eta zientifikotzat definitzen zuen hori, baina aurreko baimenaren aldean helburua eta gaien mugak aski zabalduz23.
‎Ez dut uste idazleok SMS formatuan idazten hasi behar dugunik, noski. Baina garai berriak espresiobide berriak eskatzen ditu. Ulertzen dut editoreak arduratuta egotea, baina idazle naizen aldetik ez nago oso kezkatuta.
‎Aitzitik, eguneroko lana da oparotasuna, —armak eta indarra ez bezala— duina den heinean. Lanaren laudorioa egiten duenean Hesiodok aristokraziarena ez den ideala eraikitzen du, lana eta ahalegina duintzen ditu487, etika berria eskatzen dio geroago nagusituko den giza klase xeheari488 Etika horretan ez dauka lekurik areth gerrariak; aitzitik, Hesiodorentzat lana eta jabetza moderatua dira giza balio gogoangarrienak, unibertsoari egokituriko neurri eta zuzentasuna dira giza bizitza ontzen duten goiburuak489 Epika homerikoak goresten zuen errege aberatsen gizartea ez da erreala bere garaian: egiazko Helade, lanaren Helade da, nekazariena eta abeltzainena490.
‎Sosegu hartu zutelarik, bataren besoa bertzearen bururdi, nor bere baitara itzuli zen. Ez zion sandaloaren berri eskatu; biharamunean ere edukiko zuen aukerarik. Baina oheratu aitzineko igarkizuna ere argitu zain zeukan, zeren...
‎No se ponga usted bravo gomendatu zion gizonak ahotsa goratu gabe. Etorri berritan eskatutakoa aipatu behar izan zuen bezeroak, baina Desmayen eso, compañero aholkatu zion berehala, sukaldea egonean zegoen eta ez omen zuten ordu pare bat baino lehenago zabalduko. Gosaritik afarirako zubia eraiki beharra zegoela deliberaturik, kafe doblea eta añejo luzea eskatu eta, edaria ekarri bitartean, Moskura itzuli ziren, Zhivago doktorearen bila, zeren...
2008
‎Patatarekin berdin... Aldaketa hauek guztiek ekarri dute Ekuadorren eta Latinoamerika osoan nekazaritza erreforma berria eskatzen hastea, lurraren jabegoaren eta herriaren elikaduraren inguruko eztabaidari berriz ere bidea zabalduz.
‎1.100 biztanle inguruko herria da Bastida (Arabar Errioxa). Hamarkada batean, bilakaera handia lortu du bertako ikastolak, eta behar berriek eskatuta, aurtengoa antolatzen duen hirugarren Araba Euskaraz du dagoeneko (ekainaren 15ean). Eremu erdaldunean ikasleak erakartzeko lanaz mintzatu da Xabier Muñoz ikastolako zuzendaria.
‎Egoera berriek jarduteko modu berriak eskatzen dituzte, eta osasun sistemek ere egokitu beharra daukate horretara.
‎Enkantea bukatuko da premiamendupeko zorra gehi korritu eta kostuak estali bezain laister. Ondasunak ezin badira besterendu eta deialdian horrela ezarri bada, orduan bigarren lizitazioa egin daiteke, lehenengoaren balioaren %75 (Bizkaian %50) oinarri berria izanik eta lizitatzaileei gordailu berria eskatuz. Bigarren aldi horretan ezin badira ondasunak besterendu, zuzeneko esleipenaren bidez besterenduko dira.
‎Hola 1904an, Sociedad de Terrenos de Neguri eratu eta berehala auzune berria eraikitzen hasi ziren122 Ohargarria da enpresa urbanizatzaile horren hiru jabeetarik ezein ere ez izatea abertzalea: ...esidente izana artean, eta 1907an Maurak herrialde bereko gobernadore zibil hautatuko zuena, errepresio antiabertzalean arituz123; Valentín Gorbeña industrialari dagokionez Sociedad Bilbaina elkarte liberaleko presidentea izan zen124 Abertzaletasunetik aldendurik egonik eta bete betean Bizkaiko oligarkia dinastiko espainolistaren partaide izanagatik, Neguriren inguruan laster Azkueri euskal izen berriak eskatu zizkioten. Luzea izan arren, merezi du José Isaac Amann en semeak 1909an Azkueri idatzi zion gutunaren zati nagusia jasotzeak:
‎Bizi garen testuinguru teknologizatu berrian kokatzen den irratiak programazio egitura berriak eskatzen ditu, eta horretarako, entzuleak multzo txikietan dibertsifikatuko dituen eduki berezituen garapena proposatzen dute Martí-k (2004) eta beste autore batzuek. Badirudi aurrerantzean edukien eskaintza berezitua garatuko dela entzuleak hainbat euskarritatik lortuko dituzten programazioen arteko ezberdintasunak bultzatzeko.
‎Ekainaren 29ko 871/ 2007 Errege Dekretuaren arabera, lehen xedapen iragankorraren 3 atalean, aurreko idatz zatiaren arabera tarifa hori jasotzen duten kontsumitzaileek 2008ko uztailaren 1a baino lehen jakinarazi diote enpresa banatzaileari zein tarifa berri eskuratu nahi duten. Epea igaro eta bezeroak kontratuko baldintza berriak eskatu ez baditu, enpresa banatzaileak automatikoki aplikatuko du 2.0.X edo 3.0.1 tarifa, ordu bereizketarekin, kontratatutako potentzia 15 kW baino txikiagoa bada, eta 3.0.2 tarifa, 1 motako ordu bereizketarekin, kontratatutako potentzia 15 kW baino handiagoa bada. Kasu bakoitzaren arabera potentzia eguneratzeak berarekin dakar sarbide eskubideen ordainketa (zerbitzuagatik eta diferentziagatik, potentzia handitzen denean euro baino gehiago kW gehigarri bakoitzeko) eta lotze edo egiaztatze eskubideak (aldaketak egiteko etxera joan behar bada).
‎Bihar, apirilak 22, izango da. Manifestariek politika eta lege berriak eskatu zizkioten Gobernu berriari, atmosferara isurtzen den karbono dioxidoa (CO2) nabarmen murrizteko. Deialdia egin duten erakundeentzat, berotze globala planetarentzako “mehatxu handiena” da, eta herrialde industrializatuetan indarrean dagoen energia eredua lehenbailehen aldatzea eskatzen du.
‎Gizarte erakundeek konpromiso berriak eskatu dituzte" Zero pobrezia" kanpaina abian jarri eta hiru urtera
‎Horregatik, produkzioko arduradunek gero eta gehiago bilatzen dute parametro hori kontrolatzea produktuak garraiatu eta biltegiratzean. Era berean, herrialde bakoitzeko agintari arduradunak zorrotzagoak dira segurtasunaren arloan, eta teknologia berrienak eskatzen dituzte elikagaien kutsadura saihesteko. Elikagaien tenperatura gaizki neurtu edo modu eraginkorrean kontrolatu ezean, higienerako eta kalitaterako arrisku handiak sortzen dira.
‎Gainera, kalifikazio hobeak lortzen dituzte hezkuntza akademiko hutsa jasotzen dutenek baino. Gizarte aldakorra Garai batean eskolek irakatsi dutena ez da nahikoa orainak planteatzen dituen beharretarako eta gaitasun berriak eskatzen dituen mundu interdependente batean bizitzeko, Erresuma Batuko eta Irlandako Waldorf Steiner eskoletako lehendakari eta Haurrentzako Aliantza sare globalaren zuzendari eta sortzaileetako batek, Christopher Claudelek, esan zuen. Claudi ek nabarmendu zuen ikasgeletan Darwinen eboluzioaren historia eta teoriak irakasten direla, baina ez gizartea beti aldatzen ari dela eta gizakiak modu positiboan egin behar diola aurre etengabeko aldaketa horri.
‎Handitzera osorik joan Kasu horretan, inbertitzaileak dagozkion ekintza berri guztiak sinatuko ditu. Dituen akzio zaharren eta handitzearen proportzioaren arabera, zenbat ekintza berri eska ditzakeen eta zenbat harpidetza eskubide eman behar dituen finkatuko da. Ekintza berri bakoitzeko ordaindu beharreko prezioa sozietate jaulkitzaileak finkatuko du aldez aurretik.
‎maileguaren bermea pertsonala bada, titularrak eta fidatzaileek pertsonalki erantzuten dute oraingo eta geroko ondasunekin. Laguntzak emateko zailtasunak Interesdunak mailegu berria eskatzea erabakitzen badu, bankuak zehatz mehatz aztertuko du ezarritako eskakizunak betetzen dituen, erakundea ez delako arriskatzen. Ez da erraza izango, gaur egun, kontsumitzaileak mailegu bat jaso badezake bestea ordaintzen bukatu ez badu.
‎«Sistema arautu egin behar da, sistemak bere burua arautzea amaitu baita». Politikaren eta ekonomiaren arteko harreman berria eskatu zuen: «Egiten uztea amaitu da».
‎Bere iritziz, «badirudi AEBek munduko finantza sisteman duten potentzia lekua galduko dutela». Steinbruckek arau berriak eskatu ditu merkatuentzat.
‎Zuzendari berriak sortzaile talde berria eskatzen du, eta alde horretatik ere erronka izan da guztientzat. Halere, asmatu zutela nabarmendu nahi izan du Blanchardek.
‎Poltsikotik iPod koloretsu eta garesti horietako bat atera eta kanta pasa. Gailu berria iragarri dute telebistan, zaharkitua zokoratu eta Gabonetarako berria eskatzeko garaia!
‎Hezkuntza: Eskola itun berria eskatu du, ahal bada 1992koa baino adostasun maila handiagokoa, aldaketak bultzatzeko.
‎Heziketa eredu bat hartzeak —ikaskuntzako hainbat metodologiak osaturikoa— espazioeta denbora agertoki berriak eskatzen dizkigu. Ikuspegi berri horrek irakasleen ordutegia malguagoa izatea eskatzen du, eta orain arte eratu ditugun espazioen erabilera desberdina izatea.
2009
‎Kopla zaharrok batez ere urteko garai edo jai jakinzehatzen inguruan kantatzen dira. Bizkai Gipuzkoetan Santa Ageda bezperakoa zabal zabal dabil; Gipuzkoako zenbait lekutan Gabon eta bezperan edo Urteberri egunean ere kantatzen dira; Nafarroako zenbait lekutan" Ur goiena, ur barrena" deritzan koplasorta Gabon zaharretako gauerdian abesten da, ur berria eskatuaz batera; Zuberoan aldabak kantatzen ziren Ganderailu bezperan; Inauteriak eta San Joan bezpera ere izaten dira kopla kantuan ekiteko egunak.
‎Zama eman baino lehen kapitainari ontzirapen agiri berria eskatu zaionean, aurrekoak galdu direlako edo beste arrazoi baten ondorioz aurkeztu ez direla azalduz, kapitainak agiri hori eman du, aldez aurretik zamaren balioaren gaineko fidantza ematen bazaio; agiri horretan ez da kontsignatarioa aldatuko, eta 707 artikuluaren azken lerrokadako inguruabarrak adieraziko dira bertan, artikulu horrek aipatu agirien kasuan. Agiria ez luzatzeagatik zama gaizki ematen bada, kapitainak horren gaineko erantzukizuna izango du.
‎Ontzia itsasoratu baino lehen kapitaina hiltzen bada edo bere ogibidea uzten badu istripua dela bide, zamatzaileek kapitain berriari eska diezaiokete lehenengo ontzirapen agiriak berresteko, eta horrek berretsi ditu; horretarako, aurretiaz luzatutako ale guztiak aurkeztu edo itzuliko zaizkio, eta kapitainak zama arakatu ostean egiaztatu behar du agiriok bat datozela errealitatearekin.
‎Euskal gatazkari irtenbide bat emateko ikuspuntu berriak eskatu ditu Ibarretxek bere hitzaldian. Ildo horretan, Ipar Irlandan bakea lortzeko izandako elkarrizketa berdina eskatu du Euskadirentzat eta Downing Street bezalako akordio baten beharra azpimarratu du.
‎Levenson bistako presidentearen esanetan. Benjamin Waxman Pablo Ibarren abokatu berriak bista berria eskatu zuen bezeroari ezarritako heriotza zigorra bertan behera geratzeko eskubide konstituzionalak urratu zirelako, defentsa egokia jaso ez zuelako.
‎Gobernuko buruak etxebizitza eta autoen alorrei dagozkien neurrien eraginkortasuna defendatu du Kongresuko gutxiengodun taldeen aurrean. Talde horiek neurri berriak eskatu dituzte, baina etorkizuneko akordioei begira ez dute atea itxi nahi izan.
‎Asiako erraldoiak produktu merkeen ekoizlea izateari utzi nahi dio eta horrek aukera berriak sortuko ditu euskal enpresarientzat. Batez ere, txinatarrak ezagutu eta euren gizarte berriak eskatzen duena eskaintzen dakitenentzat.
‎Ez zegoen Eliasen ahotsean horretarako baimenik eta, egonda ere, magoari gehien interesatzen zitzaiona arrebaren berri jakitea zen. Gaur bai eta bihar ere bai, Sararen berri eskatzen zion eta Eliasek eman, laguna bere sekretuak askatzeko aukera ematen ari zitzaiolako eta eskertzen zuelako. Sararen txikitako aldrebeskeriak kontatzen zizkion, hamalau urterekin eskolako mutikote batek bere gogoaren kontra muxu eman ziola eta Sarak mingaina odoletan utzi, haginkada batekin.
‎Bilaketa termino berria eskatu, $bilaketa= < STDIN> 4 Fitxategia itxi
‎Programak, teklatu bidez idatzitako lagunen izenak eta beren urtebetetze datak gordetzen ditu hash egitura batean. Begiztan sartuta, sarrera berriak eskatuko ditu harik eta amaitzeko q letra sakatzen dugun arte.
‎Talde ekologisten erreakzioak ez dira espero izan. Greenpeacek bitarteko gobernu berriari eskatu dio baleak ehizatzeko kuota berria ez onartzeko, ondorio negatiboak izango baititu merkataritzan eta turismoan, bereziki beharrezkoak herrialdearen ekonomiarako. “Baleen ehizak Islandiaren nazioarteko irudia lausotzen du, eta ezdeusa da ikuspuntu ekonomikotik”, dio erakundeak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
berri 330 (2,17)
barri 2 (0,01)
Lehen forma
berriak 150 (0,99)
berria 100 (0,66)
berri 27 (0,18)
berriek 19 (0,13)
berriari 14 (0,09)
berririk 10 (0,07)
berriei 2 (0,01)
BERRIAK 1 (0,01)
BERRIAk 1 (0,01)
Berriak 1 (0,01)
barria 1 (0,01)
barriak 1 (0,01)
berrienak 1 (0,01)
berrientzat 1 (0,01)
berrietan 1 (0,01)
berrirako 1 (0,01)
berritan 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia