Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2000
‎norbait lan mahaira gehiegitxo hurbiltzen zitzaionean, eskuak poltsikora, eta kitto. Zapatak ere ez zituen txikiagoak erosi behar izan berrogeikoak, hain zuzen ere, goiz batean, jaiki, armairura joan, eta hantxe aurkitu baitzituen, errenkada luze txukunean, bere oin berriari zegozkion sei zapata pare, denetarikoak, mokasinak, botak eta zapatilak. Bere betikoak ageri ez zirenez, bada, han zeudenetatik pare bat hartu, eta jantzi zituen, buruhauste alferrekoetan denbora galdu gabe.
2001
‎Gerrian gomatxoak dauzkan soineko loreduna eta ahizpari txikiegi egindako sandaliak, Kanfort pastaz zurituta. Ohetik jaiki berri nago, goiz osoa bota baitut komunera osteraka.
2003
‎" Amatasunaren mistika", hau da, umeari erabat lotua dagoen eta hura galdu baino hil nahiago duen amaren irudia, funtsean XIX. mendean suspertzen den ideia da, eta gizarte burgesaren familia eredu berriari dagokio. Lehenago, ama eta seme alabak elkarrengandik bereiztea askoz ere gauza ulergarriagotzat jotzen zen.
2006
‎Horrez gain, armairu hau ere bai. Bestalde, baldosak eta terrazoa berri berri daude.
‎Terrazoa ere bai. Eta berri daudela dirudi, gainera. Nigatik, detailetxo horiek edukiko ez balute, hobe:
‎Ataria, txikia eta txukuna. Igogailua, ondo dabil eta berri dago. Eskailera burua margotzen ari dira, atariarekin batera.
‎–Igogailua oso berri dago, gero.
2008
‎Zorua koipez dago. Mahai gainean, berriz, Tomasen galtza garbitu berriak daude, baina lisatu gabe. Zein lani heldu dagoela, puzkar luze baten hotsa entzuten da eta komuneko kirats bera sentitzen da airean.
2009
‎Ortodoxoenak, ordea, aho bete hortz geratu ziren aldaketarekin: Azucena Lindoren liburu berria baitzegoen Claudioren dendako erakusleihoan: El laberinto del viento.
‎Horrela, bada, ezinbestekoa dirudi informaziorako modu eta euskarri berriak aurkitzea, batez ere publiko gazteari begira. Kontsumitzaile berriak dauden toki horietara joan dute euskarak eta euskarazko komunikabideek, alderantziko bidea ez baitu inork egingo.
‎Masa horiek, noski, kontrolatu eta manipulatzeko errazak dira. Komunitate berriei dagozkion masak txikiak dira, trinkoak eta biziak, baina txikiak. Horregatik populismotik urrun daude.
‎Ezagutu nuen garaian, depresioaren zulo beltzetik atera berri zegoen arren, ez zebilen artean oso fin. Hasieran, deformazio profesionalak eraginda, elorriekin mintzatzeko jarrera hura burutiko nahasteak sortutako" erreakzio eraketa" izango zela uste nuen.
2010
‎Horrek esan nahi du beren proposamen ekonomiko eta sozialak gainbehera etorri zirela, goizetik gauera. Gainbehera etorri zen, Estatut berriari zegokionez, Katalunian emandako hitza. Eta berdin gertatuko zaigu guri ere auzi guztietan, hasi Eusko Jaurlaritzaren Salamancako dokumentuekin eta amaitu euskal gizartearen erabakia errespetatzeari dagokionarekin; azkenean, hitza bera ere ukatu digu.
‎Eta Osoko Bilkura hartan, arratsaldean, hiru aldeko botoren eta hiru abstentzioren jokoa egin zuen. Horrexegatik uste dut ez zirela izan PSEkoak eta PPkoak goiz hartako deia egin zutenak, horiek, Estatutu berriaren kontra egonda, Zapatero lasai utzi zutelako. Nire ustez, ezker abertzalearen botoaren esanahia ondo ezagutzen zutenek emango zioten informazio hori.
‎Hamar sailburu zituen guztira, zazpi EAJ PNVkoak eta hiru EAkoak, haien artean Eusko Jaurlaritzak izan duen lehen emakume lehendakariordea. Aurreko legealditik sei lagunek jarraitzen zuten, eta lau aurpegi berri zeuden, nahiz horietatik bi bakarrik izan benetan berriak Gobernuko ardurak hartzen.
‎Lepoa parako bainuke talde kontu hori, 1747ko dokumentuak argitara [101] ezkeroz ikasia duela. Kontuz beraz, hiztunik xaharren eta argienen gogoan ere, inork uste baino iturri berriagoak egon bailitezke. Eta horretan, zenbat eta oroimen argiagoa, orduan eta arrisku handiagoa.
2011
‎Urtean birritan irteten zuten ontziek Indietara, urtarrilean eta abuztuan. Zezeila zenez, irten berri zeuden urtarrilekoak eta beterik abuztuko txandako lekuak. Baten batek huts egiten bazuen, ordezkoen artean ipini gintuzten badaezpada, baina ez ziguten deitu eta, hori dela eta, hamaika hilabete eman genituen lehorrean.
‎Babarrunak jarri nizkion eta gero gazta gorde egin behar izan nion, bestela osorik jango zuen eta. Beste bidaia bat laster izango genuela uste zuen eta musean ibiltzera joan zen ea berririk bazegoen. Eta horrelaxe izan zen, handik gutxira azaldu baitzen bost zetozela esatera (1942ko apirilaren lehenengo astea).
‎Pentsatu nuen onena etxetik ez pasatzea izango zela eta errezildar baten etxera joan nintzen. Bera etxean zegoen eta esan nion ea faborez joango zen nire etxera, Domianeara, zein berri zegoen ikustera. Baietz esan zidan eta jateko zerbait eman ondoren bizikleta hartu eta Ziburura joan zen.
‎Baina bestelako influentzia estetiko eta filosofikoak ere banituen; adibidez, Oteizaren Quousque Tandem liburuak erabat trastornatua utzi ninduen. Eta Arantzazuko eliza berriaren baitan zeuden arazo estetiko, erlijioso eta disziplinarrak oso hurbiletik ezagutu nituen. Nik, zazpi urte nituela, Arantzazuko lehen harriak nola jartzen ziren neronen begiekin ikusi nuen.
2012
‎–Berri berri dago eta polita da bere kolore zuria, erantsi dio don Jaimek, autoaren aurrean geldi geldi dagoen tokitik, oinak elurretan tinkatu balizkiote bezala, eskuak berokiaren poltsikoetan babesten dituela.
‎Ia hiru ordu laurden barru azaldu ziren Inazio eta Malen sukaldean. Inazioren arreba zen Malen, alargundu berri zegoen eta gizona hil zitzaiolarik nebaren etxera joan zen bizitzera; batetik, bakarrik gelditu zelako, eta bestetik, garaiko bizimoduaren arabera, Inaziorenean emakume batek mesede handia egin zezakeelako ere bai.
‎Baso txiki bat zeharkatu nuen. Bidetik ikusten ziren Coudray eta Errota Berriren artean dauden zuhaitz gazte berdeak. Eguzkia orduantxe ari zen sartzen eta.
‎Baina bilakaera ere bada. Garai bakoitzean elementu zaharrak eta berriak daude, belaunaldi bakoitzaren subjektibotasuna ere desberdina baita. Horrez gainera, tartean, autogobernuaren arazoan, epaileak hartutako erabakiak ere gehitu behar dira, eta, honela, denboraren gurpilean egiazko izatea korapilatzen zaigu, baina aldi berean argibideak aurkitzen ditugu.
‎Bizkaiko Aldundiak pase foralaren legezko ikustatzea ez zuela Errege Estatutu berriak lortu adierazi zuen eta beraz hauteskundeak antolatzea ezinezkoa zela. Errege kontseilariak, Jose Alonsok, aldiz, erantzun zuen lege berriaren arabera aginte berria zegoenez gero, hauteskundeen dekretua indarrean jartzea berari zegokiola. Aldi berean, Aldundiko kideen aurka isunak jartzeko mehatxua egin zuen.
‎Horregatik, foruzale porrokatuak eta zintzoak egoera berriaren aurka zeuden eta Foru Konstituzioaren alde. Fidel Sagarminaga edo Pedro Egaña, Cánovasen eta ahaldun probintzial berrien politikaren aurka aurrez aurre jarri ziren buruzagi politiko eta foruzale bi izan ziren.
2018
‎Helenerekin hitzordua lotu du hurrengo asterako, eta ordurako apartamentu berrian egon nahi du, gutuna osorik patxadaz irakurrita eta behin eta berriz ondo errepasatua, ahal duen guztia jasotzeko.
2019
‎–galdetu zion neska lagunak, etxera sartu orduko. Komuneko lurra garbitu berria zegoen, egongelako komoda gaina hutsa zegoen, liburu guztiak apalean jarrita, eta sukaldeko armairuetako hautsa kentzen ari zen momentu hartan Lexa. Seinale txarra.
‎Ustekabea Begi Bakar ek agertu zigun larunbat gau batean. Jangelatxo batean mahaira jarri berriak geunden, Barbicon gure tabernariak bere ostatu txikian erreserbatzen zigunean, eta zopa jan ondoren arrainaren esperoan ginela, gure lagunak, kezkati xamar zirudienak, Euli eskutik hartu aurrena eta hizketan ekinik gero:
2020
‎Handik hilabete ingurura edo, soroetan garia erein berri zegoela, goizaldeetan antzigarra lurra zuritzen hasi zenean, Severianok etxeko sukaldean negarrez aurkitu zuen Mikela. Oinetako berriak zituen eskuetan.
‎Han jarraitzen zuen, han jarraitzen zuenez, eta Teruelera, denboraldi batez egona zen han? edo Zaragozara Akademian soldaduska egitera bidaltzen zituzten soldadu galegoengana joan, eta galdezka hasten zitzaien, zer moduz doaz gauzak han, zer berri daude Vila Flavian, zer moduz doakio halakori, zer gertatu zen beste halakorekin, emazkidazue notiziak.
‎Edo hobeto esanda: zerrendak eguneratzeko, egunero baja berriak baitzeuden; izenak, pertsonen izanaren adierazpen zirenak, besterik gabe ezabatzen zituzten, atentzio handirik jarri gabe, kezkarik gabe, sukaldean pataten inbentarioa egiten den patxada berarekin.
‎–irribarrez galdetu zion Galdosek Manuelari. Manuela ohetik jaiki berri zegoen kanpora irten zenean, eta han aurkitu zuen Galdos etxe aurreko pikupean jesarrita, ase ezinik bere parajeko txorien kantuak entzuten.
2021
‎Arratsalde apartak igarotzen ditugu adiskide berriarekin; ez gara sekula asetzen mintzatzeaz eta entzuteaz. ...sarri ikusteko joera; ikasgelako lehenarekin egotea hain zen akigarria, non azkenean zurrun sentitzen baikenituen aurpegiko giharrak barre faltsua egiteko ahaleginaren ahaleginez, eta erresumina betazaletan, azkura azalean; akigarria zen maleziaren itxurak egin beharra, isil mandatuak irenstea, gure hitzen artean etengabe aukeratzen aritzea ikasgelako lehenari esateko moduko bakan horiek; ikaskide berriarekin egotea ongi izatea da, ez dugu ezeren plantarik egin ez txintik irentsi behar eta jario askean uzten ditugu gure hitzak. Existentziaz ditugun susmo zorabiagarriak ere esaten dizkiogu; eta orduan berak harriduraz kontatzen digu susmo berberak dituela;" baina zu existitzen al zara?", galdegiten dugu, eta berak zin dagi existitzen dela; eta poz aparretan sentitzen gara.
2022
‎Poza eman zion hainbeste ibili eta gero atsedenaldi bat egin ahal izateak. Ea Corley ikusi zuen eta ea zer berri zegoen galdetu zioten adiskideek. Eguna Corleyrekin pasatu zuela erantzun zien berak.
‎Tira, tira, axaleko gauzak aldatuko ziren, baina sakonekoek bere horretan segituko zuten. Aberats berriak egongo ziren, hondamendi guztien biharamunean bezala; dirua neke handirik gabe eginak izanik, beren plazerak garesti erosteko prest egongo ziren gizonak; eta amodio kontuak antzera mantenduko ziren. Baina, Jainkoaren izenean, ahalik eta arinen bare zedila asaldu hura guztia!
‎Hubert bezalako mutiko on batek heriotzari ihes egin zion, eta hori losintxa bat zen beren mirari gosearentzat. Maiatzetik berririk gabe zeuden ametako bakoitzari, eta asko ziren, bihotza itxaropenez taupaka hasi zitzaion.
2023
‎Asaldurak hartu ninduen berehala. Eldarniotan pentsatu nuen Antónioren gorpu hondarrak agertu zirela Bidasoko uretan igeri, eta azkenean banuela nire adiskidearen patua ezagutzeko arrastoren bat bederen, hainbat urtean haren berririk gabe egon ondoren. Mugaldeko agintarien axolagabekeria zela eta, ni neu ibili nintzen urte haietan guztietan adiskidearen arrastoa ikertzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia