Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 27

2005
‎Denontzako lekua egon litzateke, eta laginik behar izanez gero, honek errealitatea ren adierazgarria izan luke, benetan daukagunaren erakusgarria. Diskurtso hegemoniko androzentrikoarekin amaitu eta euskal literatura aberastu behar dugu, feminizatu behar dugu, andrazkoen esperientzia eta kontamolde berriei bide emanez, estereotipo zaharrak apurtuz eta berriak sortuz, mundua ikusteko beste modu batzuk ezagutu eta zabaldu.
2007
‎Ariketak zuzendu eta emaitzak neurtzea izan da gure egitekorik ohikoena, bideari garrantzi handirik eman gabe. Kurrikulu berriak bideari ematen dio garrantzia. Horretarako ikaslearen parte hartzea ezinbestekoa da.
2008
‎Are gehiago, Garagartza alkateak Juan Manuel Orbearen aurka zerabilen diskurtsoak errepublikanoena baino gehiago internazionalistena zirudien. Azken horiei dagokionez, zeharkako aipamen urri batzuk baino ez ditugu lortu, baina ikerketa berrietarako bidea eman dezaketenak.
2009
‎Motzean, belaunaldiz belaunaldi transformazio ñimiño ikusezinak gertatzen dira. Gurasoengandik jasotzen eta metatzen joango diren eraldaketa horiei esker eta isolamendua tarteko, talde batzuk eta besteak bereizi egingo dira, espezie berriei bide emanez.
‎Plazak, udaletxeak, diputazio jauregiak eta batzar nagusiak (Bizkaikoa, esaterako) eraikitzeko proposamen berriek bide eman zieten arkitekto ospetsuek egindako eraikin eta monumentu multzo ikusgarriei. Arkitekto horien artean ditugu Ugartemendia, Miranda, Perez, Cortazar, Escoriaza, Aladren, Morales de los Rios, Echeverria, Rucoba, Rodriguez, Nagusia.
‎Izatez, mundu osoko banku zentralek interes tasa ofizialak ia hutsera jaitsi dituzte. Halere, horrek, tipo ofizialen beherakada merkatuko tipoetara eramateko, zorpekoen gaineko presioa lasaitzeko (eta hortaz guztiaren oinarrian dagoen ordainketen etetea amaitu eta ordainketei berrekiteko joerarekin eta konfiantza berrezartzearekin ordeztu ahal izateko) eta mailegu berriei bide emateko orain zabal eta indartsu dagoen beldur eta mesfidantzarekin amaitu du, inork ez baitu mailegu merkerik ematen arriskua handia denean, hortaz merkatuko tipoak altu. Baliteke, horregatik, tipo ofizialak jaitsi arren, hipoteken kostua ez jaistea eta merkatuak behera jarraitzea.
2011
‎Ezker abertzaleak egindako apustua txalotu du, eta bake bideari oztopoak jartzearen aurka azaldu da.Katalunian, berriz, JEN PSM eta PSM EM ezker nazionalistako elkarteek epaiketa politikoak amaitzeko eskatu dute, eta bakea eta normalizazio politikoa aldarrikatu dituzte. Auzipetuei elkartasuna adierazi diete, eta Espainiako Estatuari adierazpen askatasunaren aurkako erasoak eteteko eskatu diote.Balear Uharteetako Esquerra Republicanak ere salatu du aro politiko berriari bidea eman dioten pertsonak epaitzen ari direla Madrilen, eta auzipetu guztien absoluzioa eskatu du.
2012
‎Erromatar Inperioa bete betean zegoela sortu zen kristautasuna, eta, testuinguru horretan, arte adierazpen berriei bidea ematen hasi zitzaien, antzinako kultura paganoari argiro lotuta. Ekialdeko Erromatar Inperioan Bizantzio izan zen kultura erromatarren jarraitzaile nagusia, eta geroko Erdi Aroko artean eragin sakona izango zuten joeren sorgune eta hedagune bilakatu zen.
‎IMHk duela hamasei urte sortu zuen eskola ereduaren ezaugarrien berri eman zuen Tapiak. “Zentro honetan garapen fasean dago Euskal Herriko Unibertsitate barruko sisteman integrazio eszenatoki berrirako bidea ematen duen egitasmoa, txandaketa ereduaren erreferentzia zentroa bilakatzea ahalbidetzeko” azaldu zuen diputatu jeltzaleak. “Elgoibarko Makina Erreminta Institutuko Txandaketa Ingeniaritza Eskolak erakutsi egiten ditu prestakuntza eredu honen bertute eta aldeko gauzak.
2014
‎Euskararen aurkako diskurtso zaharrari eutsiko dio Iruñeko gobernuak, bistan da. Jokaleku berriak bide eman dezake, ordea, euskarari buruzko diskurtso berriak hedatzeko. Ongizateari lotuak?
2015
‎Gogora dezagun berrogeiko hamarraldian Nafarroak inbertsioen berreskuratze motelari ekina ziola industria sektorean, zeina azkartuko baitzen 1951ko berrantolatze ministerialaren eraginez, mailakako liberalizazio ekonomikoaren, eta industrian oinarrituriko hazkunde bizkorraren aldeko sustapenaren abiapuntu. Egoera berriak bide eman zien lehen gatazka laboralei, eta lehenbiziko grebei. Iruñeko Udalak, Jabier Puiu falangista buru, Industriaren Babesteko Oinarriak ezarri zituen 1954an, ez betiere sektore batzuen erresistentziarik gabe, zeintzuek garapen hartan susmatzen baitzuten konfliktibitate sozial eta laboralaren zuzia.
2018
‎Diskurtso mailan hiztun berriekiko inklusiboa izatea politikoki zuzena bilakatu bada ere bertso munduaren baitan –eta bada zerbait, oraindik ere indarrean dago benetako bertsolaria eta benetako hiztuna lotzen dituen ideologia. Eta alde horretatik, nago arnas laburreko benetakotasunaren ideologia murriztaile hori eraldatzeko ez ote den estrategikoa, bertso munduari dagokionez, euskalduntasunari buruzko diskurtsoak ez ezik bertsolaritasunari buruzko diskurtso berriak pentsatzea, praktika berriei bide emanez eta alderantziz, benetako bertsolariaren ideiaren bitartez eragiteko, hain zuzen, benetako hiztunaren ideian. •
‎Galdu gabe dirauten edo oraintsu arte iraun duten hizkerei dagokienez, Bonaparte printzearen lanez geroztik (XIX. mendea) baditugu idatziz jasotako inkesta eta galdetegiak. Gainera, teknologia berriek bidea eman digute, berrikiago, hiztunen hizkerak grabazioen bidez erregistratzeko. Hiztunei euskaraz eginiko elkarrizketa eta inkestak nahi baino gutxiago eta nahi baino beranduagokoak diren arren, azken hiruzpalau hamarkadotan abian jarritako hainbat ikerketa proiekturen bidez milaka ordu grabatu dira.
2019
‎Ur lurrina kondentsatu eta izozten denean hor doa energia karga neurribakoz gora, gero eta karganteago. Bero energiak gora, hotzaren zurrunbiloa zurrupaka behera, bero berriari bide emanez. Goiko gandorrean, behetik doan korronte beroak bi aldamenetan adar handi bana hodeizkoak sortzen ditu, ingude baten modura.
2021
‎EH Bilduk bat egin zuen Podemos Equo Berdeak taldearekin, eta uste du urte dezente igaro dela Plan Orokor hura egin zenetik eta berri bat egin litzatekeela. Gaiari dagokionez, EH Bilduko zinegotzi Mikel Goenagak adierazi zuen haiek ere begi onez ikusten dutela Hegoalde eremuan jarduera berriei bide emateko baldintzen malgutzea. " Eremu horren garapena estrategikoa da herriarentzat, baina jakitun gara garapen hori luze joango dela.
‎Memoria Demokratikoko lege proiektuan ere jasota dago auzi hau. Funtsean, arau berriak bidea emanen du fundazio horren ilegalizazioa eskatzeko.
‎Elkarte eta eragile ezberdinekin elkarlanean arituko gara. Festa ereiteko baliatuko dugu, etorriko diren erronka berriei bide emanez eta energia bilduz" adierazi du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
2022
‎Egungo egoera geopolitikoaren lagin bat dirudi Veneziako Arte Bienalak. Dena den, kosmobisio eta ezagutza berriei bide emateko gonbita da, guztiaren gainetik, gailentzen den esperantzarako zidorra.
‎Aizkora utzi beharra eta, noraeza, dudak eta mudak. Nola erauzi baso kirastua, haritza zahar sendo zein kimu aske berriei bide emateko. Instituzioei lehentasuna emanez?
‎Bestalde, adierazpenaren indibidualtasunean eta pertsona bakoitzak Jainkoarekin zuen bitartekaririk gabeko harremanean jarritako azpimarra berriak bide eman zien indibidualtasunari eta ni autonomoaren kontzeptuari. Baldintza kultural horiek beharrezkoak izan ziren maskulinitatearen beraren ideia osatzeko, 3 kapituluan definitu dugun moduan:
‎Zentzu horretan, hegemonia politikoa lehiatu nahiko duen identifikazio politiko berriaren osaketan alde ezberdinek kontzesioak egin dituzte. Betiere, gehiegizko esku-zabaltasunak besteak norbera irenstera eraman dezakeela argi izanik, baina gehiegizko zurruntasunak ere kategoria berriei bide emango ez diela jakinik. Prozesu hauek konplexuak izaten dira; batez ere gurean bezala identifikazioak errotuta badaude, horiek aldatzeko erresistentziak handiak izanik, eta ondorioz, nortasunaren aldaketa prozesuak ere mugatuak izaten dira.
2023
‎Berri gutxi urte berriarekin. Amerikako Estatu Batuetako Botiken Agentziak alzheimerraren ondorioak txikitzen dituen botika berriari bide eman dio; merkatuan dago jada, merkatuaren esku. Adituari galdetuz gero urte berriarekin familietan zorraren pisua zenbat handituko den, erantzungo du goiz dela merkatuak izango duen jokabidea iragartzeko; merkatuak esango du zenbaterainokoak izango diren etxeetan funtsezko premiak asetzeko estualdiak.
‎helburu bakoitzerako neurri zerrenda bat adostu eta plazaratu du. Azpimarratzekoa da, gainera, Martxoaren 8aren atzetik datorren dinamika baten baitan kokatzen duela hori, urrats berriei bide emango dioten mobilizazioak izango direla iragarri baitu mugimendu feministak. Edukiak, Mugimendua, egiturak eta bidea.
‎Energiaren prezioen igoerari aurre egiteko diru laguntza publiko handiak baimendu zituen, eta horretaz baliatu dira gihar ekonomikorik handiena duten estatuak beren enpresa energetikoak babesteko, Alemania eta Frantzia bereziki. Salbuespen hori urte amaieran amaituko da, eta Batzordearen asmoa litzateke epe hori gutxienez 2025era arte luzatzea, plan berriari bide emateko.
‎Gaineratu dutenez, Mendibile eta Zarragabarrena bezalako guneek ere beren haur jolastoki estaliez gozatu ahal izango dute, Lamiako eta Pinueta ahaztu gabe, horien garapen berriek bide emango baitute antzeko gauzetarako. guztira, Leioak udalerrian zehar sakabanatutako 33 haur jolasleku ditu; horiez gain, ikastetxeetan horrelako beste bost, eta bederatzi eremu ariketa egiteko aire zabalean.
‎Testuinguru horretan gauzatu zen konstituzioaren onarpena, aurreko erregimen faxistaren itzalpean, oinarri politiko eta juridiko berriei bide emanez. Parametro politiko konstituzional berrietan lekua egin nahi izan zitzaien estatu espainiarraren hizkuntza eta kultur aniztasunari edo, nahi bada, nazio ezaugarriak dituzten lurraldeei.
‎zahartzeak eztabaidak piztu ditu osasunari eta adinekoei bideratutako arreta eredu instituzionalen inguruan, pertsonarengan eta komunitatean ardaztutako ikuspegi berriei bide emanez (Martmez Bujan, 2019; Nolan et al., 2014). Hainbat ikerketak erakutsi izan duten moduan, mendekotasun egoerak, zaurgarritasunak eta zaintza beharra izateak zahartzearen alde iluna eta beldurgarria irudikatzen dute (Torres et al., 2015; Wachelke eta Contarello, 2010).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia