Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 44

2000
‎Zer gertatuko da jende honekin egia aitortzen dudanean? Bizitza berri bati ekin diot, inork ezagutzen ez nauen hiri handiren batean. Jendeak ez dizu errukirik egia aitortzen baduzu.
‎Osabaren hitzak oroitzen nituen, ordea: " Zeren, ihes eginen banu, neure buruari eginen bainioke ihes, eta hori ere ez nikek nahi..." Baina orain ez zegoen bakarrik, Maddalenekin baizik, eta nola amorioak mirakuluak ere egin ditzakeen, bizi berri bati ekin ziezaioketen, han Lapurdin, Nafarroa Beherean, Zuberoan... edo haratago, Frantzian, Urbiaingo desterrutik ihesi...
2002
‎Bazuten, gainera, beren artean puntu komunik: guztiek aldarrikatzen zuten mundu espiritual baten beharra; guztiek hautsi nahi izan zuten gurasoen munduarekin, askoz ere solidarioagoa izango zen bizimodu berri bati ekiteko; guztiak ziren, bestalde, nola edo hala, kultura hippyaren oinordeko, sinbolo bihurtutako kantariak miresten zituztenak: Beatlesak, Bob Dylan, Joan Baez, Simon and Gardfunkel, eta beste hainbeste; haietarik anitz ziren, finean, belar erretzaileak.
2003
‎–Ordezko bat bilatuko zidatela agindu zidaten orduan, senarrarekin batean desager nendin. Abagune ezin hobea nuela, zioten, bizitza berri bati ekiteko. Diru eskaintza bat ere egin zidaten, hemendik urrun, atzerrian, bizi ahal izateko.
‎Zeren, bigarren aldiz jo ez ezik, hirugarren kanta bat ere iragarri baitzuen Pelloren oilarrak. Hitza eman zuen, eta oilarrak bete eginen zuen bere promesa, baldin eta herriak borroka berri bati ekiten bazion, oilarrak agindu bezala.
2004
‎SSetatik aterako naiz. Bizimodu berri bati ekinen diogu, Oskar. Elkarrekin.
2008
‎Tarbes erako trenean doa bere aingeru guardiakoarekin, hamaika pasadizo iragan eta gero. Tarbes horretan, munduko erromes kristau guztien otoitz-leku den Lourdes-etik harri koxkor baten zopa jauzi batera, beste tren bat hartu behar dute bidaiariok, bizitza berri bati ekingo diotelakoan horrela.
‎Eta olgeta benetan esan nion ni neu ere sarritan etorri naizela hari laguntza eskatzera, batez ere, liburu berri bati ekin eta ideiarik gabe nagoenean. Eta horrela, garai bateko usadio zaharrei jarraituz, eskuarekin musu eman genion biok irudiari.
2009
‎Izan ere, nire fantasietako bat da. Victoria despetxatua, Victoria traizionatua, jaioterrira itzultzen da semetxoarekin, bizitza berri bati ekiteko asmotan, traizionatu zuen gizona eta haren maitalea betiko ahaztu nahian. Victoriaren oroitzapena geroz eta urrunagoa bihurtuz joango da.
2010
‎–Bekatu egin genuen, bai, eta istripua Jainkoaren zigorra izan zen, nik guztiz onartzen dudana, besterik ez nuen merezi eta. Baina Jainkoak bizirik utzi nau, eta, damuaren bidetik, bide berri bati ekingo diot, zuk ere zeureari ekin??; gero, isilune baten ondotik, honela jarraitu zuen: –Barkatzen dizut, Tasio, baina ez zaitut hemen gehiago ikusi nahi.
‎" Bekatu egin genuen, bai, eta istripua Jainkoaren zigorra izan zen, nik guztiz onartzen dudana, besterik ez nuen merezi eta. Baina Jainkoak bizirik utzi nau, eta, damuaren bidetik, bide berri bati ekingo diot, zuk ere zeureari ekin..."; gero, isilune baten ondotik, honela jarraitu zuen: " Barkatzen dizut, Tasio, baina ez zaitut hemen gehiago ikusi nahi.
2011
‎Baina ez nintzen, noski, kontu horiek guztiak gutunean, eleberrian edo dena delakoan sartzen hasi. Hain zuzen ere, gertakari horiek ahaztu eta zerotik hasi nahi nuen berriro, bizimodu berri bati ekin, etxea lanerako egokitu, itsasoari begiratzen dion leihoaren ondoan eseri eta inspirazioaren zain eman nahi nituen orduak, basamortuko jendeak euriaren zain ematen dituen moduan, eroapenez, isilik, ia ia mugitu ere egin gabe, baina egunen batean iritsiko dela jakitun, banekien-eta iristen zenean xanpain botila ireki berriari aparra bezala aterako zitzaizkidala ideiak, irudiak eta esaldi...
‎–Inoiz ez dut sentsazio hori izan, baina filmografia ikusita antzematen da hori, bai. Proiektu berri bati ekitean bizpahiru urte ematen ditut buru belarri, 24 orduz horrekin elkarbizitzen, eta gauza asko jasan behar dira, indartsu defendatu behar da egitasmoa eta horretarako asko erakarri behar zaitu. Horregatik uste dut proiektua aukeratzerakoan zentzu bat ikusi behar diozula, ekarpenen bat egingo duela, jendeari zerbaitetarako balioko diola, ez soilik entretenitzeko.
‎Ate birakariak ireki eta itxi zebiltzan. Orkestra zuzendariak musika berri bati ekin zion. Baina Leilak ez zuen gehiago dantzatu nahi.
‎Andre zaharrak hasperen egin, hariari bi aldiz eragin erpuruan, eta barrutik sartu zuen hezurrezko jostorratza. Ilara berri bati ekin zion.
2013
‎Haien artetik, Pedrori egokitu zitzaion jauzi kualitatibo hura egitea, lantegi zaharra saldu eta berri bati ekiten ziola, beste filosofia eta beste jokamolde bat oinarri. Pedro, izan ere, enpresa ikasketak zituèn gizona zen, ideia bakarra zuena:
‎Munduak alarguntza aitortu behar ziolako amona Aurorari, baldin eta estatus horri zegokion pentsioa kobratzen hasiko bazen. Baldin eta behingoagatik etapa berri bati ekingo bazion, lanik egin behar izan gabe. Buletinetan ere argitaratu omen zen zure kasua, eta zentzuzko epea ere finkatu, informaziorik zeukakeenak eman zezan galdatzeko.
‎Haien artetik, Pedrori egokitu zitzaion jauzi kualitatibo hura egitea, lantegi zaharra saldu eta berri bati ekiten ziola, beste filosofia eta beste jokamolde bat oinarri. Pedro, izan ere, enpresa ikasketak zituèn gizona zen, ideia bakarra zuena:
2014
‎Etnologiak, filologiak, historiak, geografiak, esplikazioren batzuk eskain ditzakete, zergatik jende batek eraspen berezia eta haurridetasuna sentitzen duen gizatalde batekiko, besteekiko sentitzen ez duena. Baina zientzion emaitzak ez lirateke erakundetze politiko berri bati ekiteko fundamentu aski1061 Eta, bestetik, nazionalitate baten ezagutza ezin egon daiteke zientzien azken emaitzetatik dilindan, edozeinentzat agerikoa izan behar du. Nazionalitate bat zalantza guztien gainetik identifikatzen duena, naziokideekin beregainki antolatzeko, batasun nazionala osatzeko gogoa edo nahia da, Delochek maiz instintua esaten duena (naturala dela nabarmentzeko).
‎Pertsonaia hori narrazio teknika berri bati ekiteko erabiltzen du, narrazioaren barruko narrazioa, alegia?: idazleari narraziotik kanpo kokatzeko aukera ematen dio, eta, horrela, errealismo handiagoa eransten dio.
‎eta, halako batean, bere baitan lehertu zena: . Beñatek, lehengoan, bizimodu berri bati ekin behar niola erran zidan, eta??. Anbroxio, baina, ez zegoen koplatarako, eta hantxe moztu zuen Felisaren jarduna:
2015
‎Ondorioz, nire iraganeko jardunean biktima errugabeei eragindako mina aitortu nahi dut, ahal dudan neurrian konpentsatzen saiatu, eta jarduera hori utzi dudala berretsi. Aro berri bati ekiteko garaia iritsi da, non edozein helburu legitimo bitarteko baketsu eta demokratikoen bidez lortu den. Beraz, indarkeria erabiltzeak zilegitasunik ez duela uste dut.
‎–Suge batek bezala, larru zaharra bota, eta berria jantzi nahi nuke. Hemengo lokatz artetik irten, bizimodu berri bati ekin. –Aita zahartuegiaren begi gazteek amarenak bilatzen dituzte hori esatean, eta nireek distira egiten dute hori bera Nabil eta Joaquimi aitortzen diedanean.
‎–Epaiketa honen saio berri bati ekingo diogu. Gogora bezate argazkilariek nire alde ona eskuinekoa dela.
‎Arrakasta handiko tradizioa osatu da nazionalismo mota honen inguruan. 50eko hamarkadan hasi zen mamitzen, hizkuntza faktorea arraza kontzeptuak sortzen zituen zailtasunei betiko gailendu zitzaienean, eta bere planteamendu zabala (edo aurrekoa baino zabalagoa, behintzat) aukera egokia izan zen euskal nazionalismoak hedapen fase berri bati ekin ziezaion, ezkerreko adarren aldetik batez ere. Gailurra 70eko hamarkadan jo zuela esan daiteke, Hego Euskal Herriko alderdiak legalizatu zirenean.
2016
‎beste hasiera berri bati ekiteko
‎...rria, diferentea, harrigarria; batzuei liluragarria zaie, giza bizitza beti aldakorraren adierazle aberatsa; besteei, berriz, ikaratzekoa egiten zaie, gizarte ordenatu batek izan lukeenaren kontrako eta amesgaiztoetan sumatutako infernuaren atari; batzuk zein besteak pozik daude, ordea, eta iraultzaren garai nahasiaren ondoren industrializazioarenean sartuta dagoen Babilonia berri honetan bizimodu berri bati ekiteko gertu ageri dira denak, erbeste labur uste duten hau ahalik eta ongien igarotzeko asmoz.
‎Ez zen harritzekoa, ninfa batzuek hezi zuten-eta. Gorabehera batzuen ondoren, Ariadna eta Bacchus ondo moldatzen ziren eta bizitza berri bati ekiten zioten.
2017
‎Zakarregia ez izaten saiatu nintzen. Ez nengoela harreman berri bati ekiteko prestatuta esan nion, denbora nuela zauriak sendatzen. Auskalo zer ulertu zuen, nire eskua harturik bere bularren kontra estutu baitzuen edo bere bihotzaren kontra, ez dakit, eta estutzen zuen bakoitzean bularrak eskotetik kanpo aterako zitzaizkiola ematen zuen.
‎Eta, nolanahi ere, honek ez du ezertan alferrikaltzen nik erakutsi nahi nizun arrazoibidea, alegia, herriak eta guk, pixkanaka egin behar dugula aurrera, biok bat egin arte, tamalez sarri askotan egin ahalak eginda ere bide erdian geratu ohi garen arren. Baina oroipen txarrak belar gaiztoak bezala surtara botatzera deliberatuta nago, bizimodu berri bati ekiteko.
‎gehienetan inozokeria hutsak, otordu bakoitzeko ardo basoa baino gehiago edan, edo, debekua gorabehera, zigarrotxoak erre. Hala ere, gerra ezkutu horretan agureak, azken aldian, estrategia berri bati ekin zion; berriro ere gerra psikologikora jotzea zen, baina, oraingoan, errukirik gabe, etxeko mugak gaindituz. Andrea, bere betiko andrea, etxean ezagutu zuen bakarra, auzokideen aurrean lotsagarri uztea zuen helburu.
‎Harrez geroztik bizitze lanari kemen berri batez ekin nion, baita ospitaletik irten nintzenean ere. Instintuzko zerbait zen, irauteko indar basatia, suizidioaren porrotak adorea eman balit bezala.
2018
‎Ogibidez eskultorea naizela esaten dut galdetzen didatenean, ondo gelditzeko batez ere, baina zehatzagoa litzateke langabezian nagoela aitortuko banu. Izan ere, orain hilabete batzuk Maiderrek bizitza berri bati ekitea erabaki zuenetik, lana eta bikotea, biak galdu nituen.
2019
‎Analista eta aditu guztiak bat datoz (eskuineko setatsu batzuk izan ezik) Euskal Herrian etapa politiko berri bati ekin zaiola aitortzerakoan. Eremu sozio-politikoan funtsezko aldaketak gertatu baitira azken hamarkadan:
‎Beharbada, pentsatu zuen bere baitan? ahaztu egin nuke, eta bizitza berri bati ekin. Azken batean, emakume gaztea zen oraindik.
‎»Egun hartan bertan ezkontzea erabaki genuen; biok elkar hartuta bizimodu berri bati ekitea, iragana betirako ahantziz.
2020
‎Manifestazioan, aita amarengana hurbildu zen eta bizkarra laztandu zion. Une hartan, manifestazioak kontsigna berri bati ekin zion, hondartzako zubiaren aurrera iritsi eta parkera sartu ahala:
‎Mutila bakarrik dabil munduan, eta ez dirudi gerrillako giro zakarra aproposa denik halako bihotz xume batendako. Bai, frantses demonioek eskainitako diru mordoa aukera paregabea izan daiteke bizimolde berri bati ekiteko.
2021
‎Quito-n gaua egin zen nagusi hamazazpi egunez; Yaguachi ibaiko urak irakiten hasi eta arrain guztiak hilda agertu ziren ur gainean, baita oso urruti zegoen Guayaquil-en ere; Itsaso Bare alderako mendi hegal guztietan luiziak, desizozte bizkorrak eta sosteko uholdeak izan ziren; Arauca gailur zaharraren alde oso bat trumilka amildu zen, eta esploratzaileen oinetatik betiko bakartuta utzi zuen Itsuen Herrialdea. Baina munduak astindu izugarri hura izan zuenean, lehenengo kolono haietako bat, halabeharrez, mendi zintzurren alde honetan suertatu zen, eta ahaztu egin behar izan zituen, ezinbestean, han utzitako emaztea, haurrak, adiskideak eta jabetzak, eta bizitza berri bati ekin beheko munduan. Berriro ekin zion, baina gaixotu, itsutu eta meatzeetako tratu txarrekin hil zen; kontatu zuen istorioa, ordea, kondaira bihurtu zen, zeina oraindik ere bizirik baitago Andeetako mendilerro osoan.
‎Bai, jauna! Horixe zen bizitza berri bati ekiteko behar nuen zantzua! Katu beltz bat, eta lau hankakoa...!
2022
‎AEBak ere kezkatu zituen NATOko bere aliatu zaharraren jarrerak, eta, kurduerazko izena eta PKKrekiko lotura esplizituegia zeukaten YPG eta YPJ milizien ordez, branding berri bati ekin zioten, Siriako Indar Demokratikoak sortzeko (SDF). Hala, lehengo borrokalari berak eta erakunde berean ibili arren, arabiar, asiriar eta beste komunitate batzuen taldeekin batera EIren aurka ziharduen erakundeak SDF izena hartu zuen aurrerantzean, eta Rojava izenaren lekuan, ofizialki, Ipar Siria erabili zuten –gerora, Siria Ipar eta Ekialdea–, nortasun kurdutik harago joateko.
‎Abiatzen da umea edonorantz herrestan, buruaz paretaren bat jotzen duen arte. Ondoren ematen du buelta erdia eta bide berri bati ekiten dio beste oztopo batek berriz norabidez aldatzera behartzen duen arte. Tematia da oso haurra.
2023
‎Miriam eta seme alabak Garraitzetara heldu dira Haize Begi etxean bizimodu berri bati ekiteko. Alabaina, iritsi bezain pronto, ezustekoa izango dute:
‎Nire heriotzak beteko lituzke irizpide horiek. Aldi berean, babes etxean ezagutu nituen emakume zurien heriotzek ere beteko lituzkete, bikotekidearen indarkeria sufritzeko arriskuan baitzeuden denak, gizon bat uzteagatik, harreman berri bati ekiteagatik edo beren bizitzako gizonen baten egoa mintzeagatik. Ohorea eta egoa, nahiz badirudien inor ez dela konturatu, menderakuntza patriarkalaren indar berberen iterazioak dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia