Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 328

2000
‎I.go Mundu Gerra zela-eta, Clemenceauk zaldi lasterketak debekatu zituen. Horregatik, atzerriko zaldi jabeek Donostian hipodromo berri bat zegoela jakitean, bertara hurbiltzea erabaki zuten. " Inaugurazio Sari Nazionala" Milton zaldiak irabazi zuen.
‎Nolanahi ere beste sistema batzuk sortzen ari dira. Termoluminiszentzia izeneko sistema berri bat badago eta horren bitartez ari gara zeozer egiten. Orain arte esaten genuen Lezetxikiko hezurra zaharra dela, 100.000 urte baino gehiago dituela, baina zenbat gehiago ez genekien:
‎Nolanahi ere, garai berri baten aurrean gaude, eta hurrengo urteotako euskalgintza eredua zehazten doa ezari ezarian.
‎Pabiloi txikiz inguratutako eraikuntza zahar eta handi bat zen, hormetan bentiladore erraldoiak zituena, uralita beltz koskaduna gainean; hari erantsita, brikez eginiko bloke berriago bat zegoen, gainean lore potoz apainduriko terraza bat zuena. Bloke hartan zegoen enpresako sarrera:
2001
‎Apika, azpian dagoena, zera baino ez da Lewis Carroll en ipuin ezaguna: Alice ispiluan barrena, zeren hemen agertzen baita argi islan beste bizitza berri bat dagoela.
‎...ena, Seat Ibiza ibilgailuaren gidari; 20 urteko gizonezkoa, gidatzeko baimena duela 2 urte eskuratu zuena, Peugeot 206 automobilaren gidari, eta 50 urteko gizonezkoa, gidatzeko baimena duela 25 urte eskuratu zuena, Ford Mondeo automobila aseguratu nahi zuena); aldizkariko teknikariek, balizko bezero horiek bailiran, hainbat erakunde aseguratzaileri aseguru polizen gaineko informazioa eta ibilgailu berri bati legozkiokeen tarifak eskatu zizkieten.
‎Perfume gehienetan hiru multzo horiek bereizi ahal badira ere, azken berrogei urteotan beste joera edo jokabide berri bat dago boladan: perfume monolitikoa deritzona, hain zuzen ere.
‎Poltsa zabaldu eta errekistatu egin zuen badaezpadan, hiru pistola kontatu zituen haztamuka eta koadernoa ere han zegoen. Ohartu zen paper txatal berri bat zegoela. Ilunetan ezin zuen irakurri eta poltsikora sartu zuen, pentsatu gabe, hala ere atzamar mamietan letrak inurrien modukoak sentitu zituen.
‎Egiazko milurteko berrian 2001 urtea rekin batera sartugara, eta berau ez da hasi urtarrilaren 1ean, irailaren 11n baizik. Ospakizun, bolandera eta xanpainik gabe, irailetik hona garai berri batean gaudelako sentsazio ia fisikoa dugu, eta inoiz baino gehiago nozitzen dugu McLuhan en aldea globaleko kideak garela, ezinbestez.
‎omentu historiko berri batean gaude. Globalizazioak aukera berriak sartu ditu, baita inperialismoa bezalako botere sistemak ere.
2002
‎«Non geratzen dira Gasteiz eta Nafarroa prozesu honetan? Estatutuko iruzur berri baten aurrean gaudenaren susmoa daukat».
‎Orain arte, dermatitis atopikoa kortikosteroideekin tratatu izan da batez ere, eta horrek zenbait albo ondorio zituen inplizituki, hala nola azala aldatzea eta ildaskak agertzea. Hala ere, duela zenbait astetik, Espainiako merkatuan botika berri bat dago, esteroiderik gabe egoteagatik ondorio horiek ezabatzen dituena. “Lehenengo astean, pazienteek arintze garrantzitsua dute, agerraldi gutxiago agertzen dira eta askoz hobeto egonkortzen du gaixotasuna”, dio Ángel Vera dermatologo pediatrikoak.
2003
‎Arrazoibide neoklasikoari jarraiki, kostu horiek termino monetarioetan modu egoki bateanbalioetsita badaude, oreka puntu berria optimo ekonomiko orokor berri batean egongo da, zeineanorain baliabide naturalen erabilera optimoa eta, berebat, zaraten, poluzioen, istripuen eta abarrenmaila optimoa izango dugun.
‎Azkenik, overbooking ari edo billete soberakinari dagokionez, Iratxek gogorarazi du 1991tik indarrean dagoen araudiaren arabera, hegazkin konpainiek 150 eta 300 euro arteko ordaina eman behar dietela bidaiariari, eta, gainera, beste hegaldi bat aukeratzeko aukera eman behar diotela, eta beharrezko laguntza (mantenua eta ostatua) eman behar diotela txartelaren zain edo itzultzean. Gaur egun, araudi berri bat dago kalte ordainak handitzen dituena eta udan indarrean sar daitekeena.
‎Izurritea hain handia izan da, non OMEk atzo onartu baitzuen bere jatorria arakatzeko ezintasuna. Balizko kasua Madrilen Espainian, Osasun Ministerioak pneumonia atipikoaren kasu susmagarri berri bat dagoela berretsi du. 31 urteko gizon bat da, Madrilen bizi dena, eta igandean Karlos iii.a ospitalean sartu zen, sukarra eta arnas sintomak zituela, Torontotik (Kanada) hegazkinez itzuli eta ordu gutxira.
‎Iragana. Fase berri baten aurrean nago. Utikan printze eta printzesen istorioak.
2004
‎M. FERRER. Bai, baina beharbada joka zezakeen askoz bigunago ezker abertzalearen egituraketa berri bati dagokionez.
‎Dena den, 2002ko urtarrilean sonarraren bidez irudikatutako mapetan, glaziarren joan etorria oztopatzen ez zuen egitura zentrukide eta simetriko baten berri eman zen. Hortaz, geologia egitura berri baten aurrean gaudela uste da.
‎Bigarrenik, Autogobernu Batzordetik 53 parte hartzaileak pasa ziren, testuaren oinarriak aztertu zituzten eta euren ñabardurak eta xehetasunak ezarri ziren, sindikatuenak barne. Hirugarrenik, aurten, Proposamena Legebiltzarrean aurkeztu ostean, eta eztabaidarako txostena eratu ostean, testu artikulatu berri bat zegoenez, aldez aurretik Legebiltzarretik kanpo dauden foroetan proposamena berriz ere aurkeztua izan da gizarte eragile eta ekonomikoen artean. 30 inguru emendakin egin ziren talde parlamentarioen bidez. Eta horien artean eragile sindikalek ere bere ekarpenak egin zituzten.
‎Bitasun honen logika gaiztoari itzuri egiteko, bitasun horren morrontza errazago uxatzeko edo Europa ardatz izango lukeen identitate eremu zabal berriaren itxaropena euskaldun askok eta askok aitortu du jendaurrean. Europara begira, bidegurutze berri batean gaudelakoan edo, eleaniztasunaren gaia testuinguru zabal horretan planteatu nahi digu J. Iñaki Etxezarretak. Azken mendeotako Estatu logika zekenari gain hartzeko itxaropenez, ziurrenik:
‎Asiako herrialde horretako agintariek argitaratutako datuak 2003ko erdialdetik urte bereko urrira arte landu ziren. Gizakietan arnas infekzioa eragiteko gaitasuna duen agente berri bat zegoenez, oso informazio gutxi zuen agente horren aurrean. Komunikabideen bidez emandako tratamenduak, informazio ugari argitaratuta, askotan kontraesankorra edo alarmista, krisi berri bat eragin du, eta hasiera batean, elikagai izan zitezkeen transmisiotzat ere jo zen.
‎" lurzoruan eta uren kalitatean, biodibertsitatean, paisaian, lurraldearen egituraketan, biztanleriaren kokalekuan edo kultura sustraietan". Erakundeek onartzen duten bezala, nekazaritza egoera berri baten aurrean dago, besteak beste, Nekazaritza Politika Bateratuaren goranzko joeren ondorio. Izan ere, Europako nekazariak, esan bezala, ohituta daude Nekazaritzako Praktika Onak, Ekobaldintzazkotasuna, Nekazaritza eta Ingurumen Neurriak edo Nekazaritzaren funtzioaniztasuna bezalako kontzeptuekin.
‎Espainiako ikertzaileek ikusi dute ugaltze estrategia berri bat dagoela anfibioetan. “Erruteko pirateria” deitu diote, eta “Nature” aldizkariaren azken zenbakian deskribatzen dute.
‎Emea ez zen metro bat baino altuagoa eta burmuina pomeloaren tamainakoa zuen. Eskeletoaren ezaugarri arkaikoen eta modernoen konbinazioa aztertu ondoren, Ingalaterra Berriko (Australia) eta Wollongongeko (Indonesia) unibertsitateetako zientzialariek “Homo” generoko espezie berri bati dagokion “Nature” aldizkarian “Homo floresiensis” esaten diote. Hondakinak 2003ko irailean agertu ziren Liang Bua haitzuloko sedimentuak hondeatzean, 18.000 urteko antzinatasunarekin.
‎Zailtasun gehigarriak Berriro hasi ziren ikerketak, eta zailtasun gehiago izan zituzten. Garai batean, aztertutako zuhaitzak hibridoak zirela ondo zekiten lekuetan, aleen laginak agertzen hasi ziren, eta, azkenean, barietate berri bat zegoela egiaztatu zuten. Beste zailtasun bat zen, denbora luzez, egungo GPSa izan gabe markatutako aleetara itzultze hutsak buruhauste larriak eragiten zituela.
‎Taxiak alde egin eta, kamioi batek ia bazterrera bota zuen. Fabrika berri bat zegoen zerrategiaren ondoan, haren hesiaz hara zegoen etxerako bidea. Autoak aurpegi kontra, nondik bazterrera egingo, bide izkinatik xirri xarra hasi zen.
2005
‎Giza mugimenduen aldaketez eta arduratzen direnek diote slow life bizitza pausatua izeneko aro berri baten aurrean gaudela. Seinaleak ez dira horiek, baina sinets dezagun hala dela, espero dezagun miraria:
‎Indonesian izaki ñimiñoen aztarna berriak aurkitzeak giza espezie berri bati dagozkiola dioen teoria indartzen du.
‎Emakume hori duela 18.000 urte bizi izan zen, Nature aldizkari britainiarrak aste honetan argitaratu duenez. Aurkikuntza berrien arabera, gizakiaren espezie berri bat dago, metro bat baino gutxiagoko altuerako tamaina txikikoa eta ezaugarri komunak dituena, gaixotasun bati egozten zailak direnak. Orain iragartzen diren aurkikuntza horiek Liang Bua haitzuloan egin dira, Flores uhartean bertan.
‎Munduko Osasun Erakundeak (OME) ez du aldatu gizakietan gerta daitekeen gripe pandemia baten aurreko alerta maila, 3 fasean jarraitzen baitu. Horrek esan nahi du gizakia kutsatzen duen birus berri bat dagoela, baina ez dela erraz transmititzen pertsona batetik bestera. Eta badirudi egoerak ez duela atzera egiten, batez ere gaixotasunaren bilakaera kontuan hartuta.
‎Munduko Osasun Erakundeak (OME) ez du aldatu gizakietan gerta daitekeen gripe pandemia baten aurreko alerta maila, 3 fasean jarraitzen baitu. Horrek esan nahi du gizakia kutsatzen duen birus berri bat dagoela, baina ez dela pertsona batetik bestera transmititzen. Eta zer dago aipatu diren botikei buruz?
‎Denbora honetan, gure helburuei jarraituta, zenbait lan eta ekitaldi burutu dugu; alde batetik funtzionamendua ziurtatuko dituztenak (elkartea legeztatzea, egoitza berria…), eta beste aldetik euskaldunok harremanetan jartzeko eta euskarari lekua ematen laguntzeko ekitaldiak (euskal afaria, mendi irteerak, pala txapelketa). Orain aro berri baten aurrean gaude, eta zure laguntza eta bultzada behar beharrezkoak dira.
2006
‎Gero, interpretazio erredukzionistak daude. Aldian aldian, eragile politiko batzuk hau edo hori egiten saiatzen dira, egoera berri batean gaudela azalduz, ez gauden arren. Hau da, beste eszenatoki batera pasatzeko unean gaudelakoan, ahazten dute oraindik ez gaudela egoera politiko normalizatuan.
‎Dagoeneko bizi dugun errealitate politikoa eszenifikazio berri baten ondorio da. Garai berri baten aurrean gaudela esan ohi da. Zergatik?
‎Aldatu daitekeelako? Nire ustez garai berri baten aurrean gaude errealitatearen irudia aldatu dugulako. Eszenifikazio horrek errealitate berri bat sortu du eta" gizartearen bake espektatiba" eta" komunikabideetako gizarte errealitatearen irudiak" prozesuaren eragile garbi bilakatu dira.
‎Azken urteotan nabarmen hazi da herritarrek ingurumena errespetatzen duten inbertsioetarako, elkartasunerako eta abarretarako duten interesa. Esparru orokor horren barruan finantza filosofia berri bat dago, helburu sozial eta kulturalekin edo banku etikoekin konprometitutako banka egitean oinarritua. Badira gobernuz kanpoko erakundeak, hala nola mugarik gabeko ekonomistak (EsF), inbertsio etikoak sustatzen dituztenak, dela ohiko bankuen produktuetan, dela banku “espezializatuetan”.
2007
‎Estatuaren batasuna, monarkia gobernu era gisa, eta botere legegilea erregeari eta Gorteei aldi berean ematea). Lege arruntak Konstituziora egokitu behar ziren, eta legeen konstituziotasun kontrola ezarri zen, organo berri bati zegokiona, Erresumako Kontseiluari hain zuzen.
‎Korporatiboki, ostera, egoera berri baten aurrean gaude. Hiru sail gara, oraintxesortuak, orain arte bat bakarra baikinen.
‎Orain erronka berri baten aurrean zaudete. 2005ean enpresak aldaketahandia jasan zuen egituraketari dagokionez.
‎Orain arte ez zen egungo egoera berri hau existitzen, Fagor en egitura bakarranahikoa zen. Baina panorama berri batean gaude orain. Hiru egiturak bigarrenmailan geratuko dira korporatiboki, eta komunikazio korporatiboari dagokionez, talde komun bezala azaltzea izango da helburua.
‎konplexuek geure gizarteei dagozkien mehatxueiaurre egiteko modua. Hau da, gure gizarteetako arriskuak kontzeptualizatu etatratatzeko modu berri baten aurrean gaude, alegia, eremu zientifiko sozialarenbaitako esparru ezberdinetan ziurgabetasuna onartzen duenarenean.
‎Horren ondorioz, geografia berri baten aurrean gaudela argudiatu genezake, non etengabe naturaren desegituraketa garatzen den, prozesuan zehar jatorririkgabeko geografia postmodernoa ekoitziz. Hemen naturak jauzi nabarmena egitendu, zeren eta bizitza berri bat ekoizteko orduan edozein lekutatik etorritako informazioa bildu ahal baita organismo (transgeniko) batean:
‎Benetan esan al dezakegu GIBaren infekzioa duen belaunaldi berri bat dagoela. Logikoki, gaixoen %20k ezin dituzte abantailez baliatu beren gaixotasunaren ibilbideagatik, eta toxikotasun eta tolerantzia gutxiagoko tratamendua hasi zuten.
‎Bere habitat naturala Afrikako eta Asiako zenbait herrialdetako lautada epelak eta lautadak direla kontuan hartuta, Costa del Soleko klimarako egokitzapena ona izan da. Gepardo bikotea instalazio berri batean dago, Selwoko Naturaren Atarian. Hainbat mailatako begiratokiak ditu, bisitariek ale horiek gertutik ikus ditzaten.
‎' Putzuaren' beste aldean Baina enpresa nazionalen nazioarteko hedapena ez da Europan amaitzen. Milaka kilometrora beste merkatu berri bat dago: Iberoamerika, Madrilgo Higiezinen Saloiko azken edizioan elkartu ziren atzerriko erakusketarien artean protagonista nagusia.
‎Zisterna ontzi horietako bat, “Vemabaltic” izenekoa, Hidrokarburoek eragindako kutsaduraren ondoriozko Kalteak Ordaintzeko Nazioarteko Funtsak aztertu zuen iaz. Ecologistas en Acción en arabera, gaur egun “Vemabaltic” ontziaren ordez zisterna ontzi berri bat dago, “Vigour” izenekoa, Algecirasko badiako Gibraltarko milia bati “bunkering” egiten diona, eta, erakunde horren arabera, hainbat akats larri ditu. Nolanahi ere, jokoan jartzen diren interes ekonomikoak oztopo handia dira ingurumenerako.
‎Erakunde horrek nazio mailean jakinarazi duenez, bihar mobilizazioak egingo dituzte Arabako 5 herritan, Bizkaiko beste 11 lekutan eta Gipuzkoako 26 tokietan, guztira 42 mobilizazio, tartean Uribe Kostako Leioako manifestazioa. Ekimena abiatzeko arrazoiak, AAMk azaldutakoaren arabera," azken asteotan izandako errepresio adierazpen ezberdinak" salatzea," euskal herriari inposatzen ari zaion errepresio aro berri baten aurrean gaudela" ohartaraztea eta horri" aurre egin beharra" gizarteratzea izan dira. Bestalde, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak argitu du Algortan ere mobilizazioa deitu dutela, zehazki elkarretaratzea.
‎Herri hauetan, amnistiaren aldeko mugimenduak azken asteotan izandako errepresio adierazpen ezberdinak salatu nahi ditu, euskal herriari inposatzen ari zaion errepresio aro berri baten aurrean gaudela salatzearekin batera eta honi aurre egin beharrak arrazoitzen du manifestazio hauetan parte hartzeko luzatzen ditugun deialdiak:
‎Testuinguru historiko berri honetan kokatu behar da baita garai hartako beste testu bat, bere interesarengatik maiz aipatua eta erabilia izan dena, Landaburuk 1951n gertatutakoaz idatzitakoa, bere hausnarketen liburua hain zuzen (Landaburu 1977). Testu horretan defendatzen zen errepresioaz gain Euskal Herrian egoera eta errealitate berri bat zegoela, euskal errealitate berria, non gizartea" miseriatik ateratzen ari baitzen hazkunde —ekonomiko— fase batean sartzeko".
2008
‎Urte hauetan ikasi dugu komunikabide berri bat dagoela, Internet; egunkari, irrati edo telebistatik desberdina, gauzak kontatzeko modu berriak dakartzana, erabiltzaileen aldetik kontsulta molde berriak dituena eta kazetariei lan errutina desberdinak ekarri dizkiena. Eta informazioa Interneten nola eman behar den benetan ulertu duten komunikabideak daude:
‎Jendeak jakin dezala borroka egitea, gure burua antolatzea, ez direla" txerri komunistaren" kapritxoak herri eskaerak baizik eta aurrerantzean, beraiek ere jasoko dituztela honen guztiaren etekinak. Garai berri batean gaude: aktibismoan hasi ginen, gero nazioarteko salaketa bultzatzeko.
‎Madagaskarren inoiz aurkitutako palmondo handiena da. Loreak eta infloreszentziaren adarrak ikusi eta berehala ohartu ziren espezie berri baten aurrean zeudela. DNA aztertu zutenean, ordea, ikusi zuten espezie berri bateko alea ez ezik, genero berri bateko alea ere bazela.
‎IKERNE. (pentsatu eta) Eta Bilbora joaten bagara? Guggenheimen erakusketa berri bat dago.
‎“Gaztelania, bigarren hizkuntza gisa, gero eta gehiago egongo da Interneten ikasgeletan baino”, gehitu zuen. Halaber, RAEko zuzendariak jakinarazi zuen 2008 urtearen amaieran edo 2009 urtearen hasieran Gaztelaniaren Gramatika berri bat egongo dela, Hizkuntzaren 22 Akademiek ia hamar urtez prestatua, eta DVD bat izango duela, munduan gaztelaniak dituen azentuak erakusteko. Bi bertsio izango ditu:
‎zerbitzu honekin Internet bidez jasotzen dira fakturak. Faktura berri bat dagoenean, kontsumitzaileari posta elektroniko bidez jakinaraziko zaio, eta aurrekoak artxibo pertsonalean kontsultatu ahal izango dira. Baina “On line Aurrezki Plana” onartzen duten bezeroek ez dute gas naturalaren faktura murrizten.
‎%10, 3 hazi da. LABek adierazi duenez, belaunaldi berri bat dago lan mundura sartu nahian, eta horrek eragin du langabeziaren igoera.
‎Ez dakit aldaketa klimatikoak zerikusirik duen, gaizki ohitu garen gurea ez den klima epelagoarekin edo ze krixto pasatzen den, baina nik ezin dut gehiago. Eta fenomeno berri baten aurrean bagaude. Eta aurrerantzean plisti plasta plisti plast, mela mela eta blai blai, egunero, astero, hilero eta urtero euria egingo badu?
‎Emakumea, bi eskuak begietara eramanik, negarrez hasten da. Hipaka, sentimendu handiz, alarguntsa berri bati dagokion eran.
‎Herrialde logikak zeinahi interes alderdikoiren gainetik egon behar du. Hurrengo urtetan ikusi ahal izango dugu gure politikariek benetan ulertu duten immigrazioarekin Katalunia osoa aukera historiko berri baten aurrean dagoela.
‎Horra determinismoaren azken muturra. Egun berean Telefonicaren buru izandako Juan Villalongari buruzko beste berri bat zegoen egunkari berean, beste kazetari batek idatzia gainera. Horrek ez zuen gene bat bakarra aurkitu Villalongaren genoman, asko baizik, ekonomiarekin, diru kontuekin erlazionaturik guztiak.
2009
‎Ingelesa goian dago, eta denon hizkuntza da. Hizkuntza globala baino gehiago elkartruke orokorreko hizkuntza da, eta eztabaida berri bat dago orain, alegia zein diren hizkuntza globalak eta zein ez.
‎Hasiera batean, mihian belarritako bat jartzeak harritu gintuen, geroago piercingen moda titiburuetara zein zakileratara hedatu zen eta badirudi orain tendentzia berri baten aurrean gaudela. Garuneko piercingetaz ari gara, hau da, buruan egindako zulaketez.
‎Orain, Susan Boyle; hilero fenomeno berri bat dago eta Youtuben joerak jarrai daitezke
‎Arkitekto izar ospetsuez gain, euskal arkitekto gazteen zenbait bulegok ere gure herri eta hirietan lan handiak sinatzen dituzte. Euskal arkitekturaren Urrezko Aro berri baten aurrean gaude?
‎Estreinatuko diren atal berrien artean, burper profesionala bilakatu den Karina Barkatek aurkeztuko duen atal berri bat egongo da. Publikoak postalak bidaliko dizkio Karinari eta erronka ezberdinak proposatuko dizkiote, Karinak bete behar izango dituen erronka eroak.
‎Dokumentuaren edukietan ez dut sartu nahi, baina ematen du bide politiko, baketsu eta demokratikoen aldeko apustu garbia egiten dutela, azaldu du.Ildo horretan, Alfredo Perez Rubalcabak larunbatean Altsasun esandakoa ulertu du, izan ere, berriro aldatu ditu eszenatoki berri baterako baldintzak. Agertoki berri bat egoteko ETAk armak entregatu dituela esan du, baina orain dela hiru hilabete ezker abertzalearen gaitzespena ez zelako nahikoa izango eta ETA desagertu zela esaten zuen, erantsi du.
‎Donostiako Tolosa hiribidean, EHUren Ibaetako campusaren ertz batean, ikerketa zentro berri bat dago martxan iazko azaroaren bukaeratik. Kanpotik ez dirudi inolako berezitasunik duenik, baina, izatez, ez da, inolaz ere, eraikin arrunt bat.
‎–Haurdun dago, iragarri zigun bat batean?. Condé berri bat dago bidean.
‎Froga hau arratoien portaera bikoitzean oinarritzen da: alde batetik, arratoiek argitasun handiko lekuak saihesten dituzte; hala ere, leku berri batean daudenean leku hori arakatzeko joera erakusten dute. Farmako antsiolitikoek saguaren leku ilunaren eta argiaren arteko iragaiteak handitzen dituzte, zeina beste psikofarmakoek egiten ez duten, hala nola antidepresiboeketa antipsikotikoek.
‎Baina egoera aldatu egin da. Maizter perfektuaren bilaketan, parametro berri bat dago, jabeen eskakizunen zerrendan posizioak igo dituena. Errenta ona lortzeko nahiaren gainetik ere kokatu da.
‎Spitzer teleskopio espazialak agerian utzi du eraztun berri bat dagoela Saturnoren orbitan. Planeta hau inguratzen duen handiena da, eta Saturnoren gainazaletik urrunen dagoena.
‎Irtenbidea soilik zor askoz gutxiagoko ekonomia mota berri batean egon daiteke. Kontua hauxe da:
‎Ez nintzen joan, eta salatu egiten ditut pertsona horiek inpunitatea dutelako eta hau inori gerta ez dakion. Joan ez nintzenez sakelakotik izan dut beste deiren bat, mezuren bat ere bai, baina oraingoz ez dago besterik.SalaketaAmnistiaren Aldeko Mugimendutik (AAM) salatu dute" espainiar gobernua bultzatzen ari den gerra zikinaren adierazpen berri baten aurrean gaudela". Azaldu zutenez," estatuen errepresio estrategiaren hamaika aurpegietako bat da gerra zikinarena".
‎Gure eginkizuna da betiko zaleari partida eta lehia ona ematea. Baina horretaz gain, ikusle potentzial berri bat dago hor: gazteak, turistak...
‎Ordezkaritza politiko eta elektorala eduki dugun heinean, esan dezakegu badugula espazio politikoa. Halaber, alderdi berri bat egoteak demokrazia aberastu egiten du. Alderdi berriek jende berria hurbildu dezakete politikara eta instituzioetara.
‎Idazle, artista, filosofo eta Turkiako ondarea aberastu duten beste hainbat pentsalari kurdu, alevi eta ezkertiar aipatu zituen lehen ministroak,, inork ez dauka aldamenekoa baztertzeko eskubiderik. Utz ditzagun iraganeko; garai berri baten gaude; beraz, ekin diezaiogun bide berriari?.
‎Hortik datoz bizi dituen aldaketak. Dramaturgia berri baten aurrean gaude: agertokia aldatu da (merkatu globala), publikoa ere bai (euskal gizartea), baita antzezleak ere (kooperatibistak eurak); ondorioz, gidoi berria behar.
‎Katalunian, oraingoz tradizio gutxi duen pentsamendu lerro berri baten gainean dago eraikia: paktismoaren gainean, alegia.
2010
‎gizartearengatik eta gizarteko politikariengatik balitz, ekonomiak jarraituko luke energia mugagabeki kontsumitzen, begira zenbat kostatu den sinestea aldaketa klimatikoa ematen ari dela. Ikuspegi horretatik, gizartea beti muturrera doa, garapen ekonomikoaren muturrekin talka egiten duen arte, baina kontrakoaz konbentzitzen bada… Sentsibilitate berri bat dago aldaketa klimatikoarekiko eta kontsumo jasangarriarekiko eta zentzu horretan eboluzionatuko du gizarteak. Eta ekonomialari gisa beste alderdi bat azpimarratuko nuke:
‎Nire bulegoko paperak jasotzen hasiko naiz, zeren eta aste batzuk beranduago Parlament a eratuko da eta Eguberriak inguruan gobernu berri bat egongo da, baina nik ez dut horretan parte hartuko.
‎Como conoci a tu padre film laburrak 30 saritik gora jaso ditu hainbat jaialditan. Sundance jaialdiko aintzatespenak nazioarteko zinemaren talentu berri baten aurrean gaudela konfirmatzen du. Alex Montoya Marina bere azken film laburra amaitu du, baina oraindik ez dauka estreinaldi datarik.
‎Bakea, normalizazioa eta independentziarako bidean urte oso garrantzitsua izango da. Ziklo politiko berri batean gaude, apostu serioa egin da indar abertzale eta independentisten arteko lana egiteko. Alderdien arteko batzea eskatu du, independentziara iristeko.
‎EAJren akats berri baten aurrean gaude, errepikatu du Barredak. Debekatutako manifestaldien deitzaileei mesede egin nahi die manifestazio berriak, terrorismoa gaitzesten ez dutenei, erantsi du.
‎Gaztelaniaz itzuli da kolonbiarra. 11 kantuk eta 3 bonus track ek osatzen dute diskoa eta kantu horien artean Waka Waka ezagunaren nahasketa berri bat dago. Ekoizleak Lester Mendez, Jonsin Jim eta The Neptunes izan dira.
‎Bigarren egonaldian lagun egin genuèn doña Gertrudis maistraren etxean geunden, gosaldu berriak; zu gehiago zinen egoteko gizona ibiltzekoa baino, baina egun hartan urduri antzean ikusi zintudan;. Zergatik ez dugu bueltatxo bat egiten, ea zeruko beste berriren bat badagoen??, galdetu zenidan serio, gibel asmorik gabe, ustez, zure konbertsioaren lehen zantzutzat hartu nahi izan nuen seriotasun hura, hara noraino itsutzen ninduen zu konbertitua ikusteko irrikak!?, eta hala, hiru anai arrebok kanporako bidean jarri ginen?
‎Horregatik,, ni oso pozik jartzen naiz gauza berri bat dagoela entzuten dudan bakoitzean?, Erguinen esanetan. –Azken finean, denok, herri bakoitza ari da bere aportazioa egiten.
‎–Baina erabaki genuen aurrera egitea horrekin?, gogoratu du Etxezarretak. . Ekonomikoki ondo geunden; legealdia bukatzen ari zen eta gobernu berri bat egongo zen Jaurlaritzan; sumatzen genuen Euskadiko Ezkerraren partetik jarrera berriro aztertzen ari zirela. Eta gobernuan genituen kontaktu batzuek eraman gintuzten pentsatzera eskenatoki berri bat zabal zitekeela:
‎Pentsatu dut ba nik ere horixe. Baina sinadura asko bildu ditu eta arazo berri baten aurrean gaudela uste dut.
‎Azkenik, pertsonak leku ezezagun batean dagoen sentsazioa dauka, ez dakibere gauzak non dauden eta «etxera» bueltatu behar duela uste du. Nahastua dagoen pertsona bat leku berri batean badago, logikoa da galduta dagoela pentsatzea.Inguruko pertsonak, bereziki ezagunak ez badira, arerio izatera pasatzen dira eta, ondorioz, gaixoa galdutako erreferentzia afektiboak aurkitzen saiatzea normala da.Noraezean ibiltzea gaixoa zaintzen duen pertsonaren arreta eskuratu nahia edo komunikazio saiakera baten emaitza izan daiteke ere kasu batzuetan, edota noraezeandabilen beste pertso...
‎Izan ere, arestian aipatudugun ildotik, produkzio sistemaren integrazioa eta kohesioa nazio ekonomiarenbaitan gauzatzetik munduko esparrura zabaldu da, produkzioaren eta finantzenglobalizazio prozesuak tarteko. Horrela, kapitalismo globala gaindiezinezkoa denkontraesan berri baten aurrean dago. Izatez kapitalismoa sistema ekonomiko hutsabaino zerbait gehiago bada, hots, dimentsio soziala eta politikoa ere baduenez, estatuaren beharra du oraindik gaur egun ere.
‎Banku tradizionalek errefusatutako eragiketen sarrera ezin da izan, ez eta bermeak dituzten eta ez dituzten eskatzaileak ere. Eskatzaile profil berri bat dago: prestakuntza maila ertain altua eta enpresa oso espezializatuaren ideia duten gazteak.
‎Andaluziako Juntak Cazorla Mendilerroko Parke Naturalean Europako libelula espezie mehatxatuenetako bat, Oxygastra curtisii, populazio berri bat dagoela jakinarazi du. Guadalentín ibaiaren zati batean aurkitu zen espeziea, eta horrek “baieztatu egiten du ibaiaren ingurunea natur gune horretatik hobekien babestutakoetako bat dela”, nabarmendu zuen Batzordeak.
‎Lehenbailehen amaitu behar du indarkeriak; egoera berri batean gaude
‎Giza eskubideekiko errespetuak eta euskal gizartearen gehiengoak eskatzen dutelako, indarkeriak lehenbailehen amaitu behar duela esan du. Areago, bere ustez egoera berri batean gaudelako.
‎Bigarren egonaldian lagun egin genuèn doña Gertrudis maistraren etxean geunden, gosaldu berriak; zu gehiago zinen egoteko gizona ibiltzekoa baino, baina egun hartan urduri antzean ikusi zintudan;" Zergatik ez dugu bueltatxo bat egiten, ea zeruko beste berriren bat badagoen...?" galdetu zenidan serio, gibel asmorik gabe, ustez —zure konbertsioaren lehen zantzutzat hartu nahi izan nuen seriotasun hura, hara noraino itsutzen ninduen zu konbertitua ikusteko irrikak! —, eta hala, hiru anai arrebok kanporako bidean jarri ginen...
‎Hamabost urte geroago herria kartelez beteta aurkitu nuen, zeintzuetan han kanpatzea debekatuta zegoela behin eta berriro gogorarazten baitzen. Gainera, errepide berri bat zegoen beste aldera joateko.
‎Bakea, gizartean ilusioa piztu duen helburua. Lanean urte asko bete ondoren, aro berri baten aurrean gaudela esan daiteke, legealdi berri baten atarian. Bakearen legealdia izan dadila nahi dugu denok, eta Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Eusko Alkartasunak benetan hala izango dela uste dugu.
‎Orain dela 11.000 urte inguru" prehistoria" bukatu zen, eta Holozenoa hasi zen, azken glaziazioaren bukaeratik Kuaternarioko azken epoka geologikoa, gidaliburu estandarren arabera. ...ard de Chardin ek elkarrekin hausnarturiko ideia bati jarraituz, zeinaren arabera giza noosferak natur biosfera aldatu duen, Crutzen eta bertze zientzialari batzuk ausartu dira gizakia eragile geologiko bat bilakatu dela baieztatzera, higaduraren eta erupzioen parekoa izanik4 Industria iraultzatik gaur egunera arte, Holozenoa bukatu da, gizakiak ingurumenean zuen eragina aintzat hartuta, eta epoka berri batean gaude, Antropozenoan, non lurrazala eta atmosfera aldatu ditugun: urtegiak eta ibaien ura pilatzea sortu, giza populazioa eta hirigintza handitu, bioaniztasuna txikitu, lurpeko erregaia atera eta berotegi efektu gasak askatu ditugu, bertzeak bertze, eskala geologikoan.
‎Horren oinarrian, finean," hizkuntz konpetentzia" bera ulertzeko modu berri bat dago, eta, horrexegatik, interesgarria izan daiteke jada aipatutako Coseriuren" dinamis" kontzeptuari zehatzago erreparatzea, zeinek —esan bezala— hiru azpikonpetentzia edo azpijakite biltzen dituen. Lehenengoa, bada," kongruentzia" logikoari loturiko" konpetentzia linguistiko orokorra edo jakite elokutiboa" da81:
‎Burura zetozkidan pentsamenduek izutu egiten ninduten, eta leihatilatik aldendu eta ohe ertzean esertzera joan behar izan nuen. Argituz zihoan Bigarren Begiekin ikusten nuen kobazuloa, eta errainu berri bat zegoen bertan, agian nagusia: Degrela izeneko militar hura.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia