Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 272

2000
‎Ez dut uste Euskal Departamendu berri batek gauza hainbeste aldatuko duenik. Sortze berri bat behar dugu; alta, ez dut ikuspen berri bat atzemaiten. Agian tronpatzen naiz, eta barkatu, baina Baionan eskual gauza gutti ikusten dut.
‎Fregeren ustez, matematika logikatik ondoriozta zitekeen (logizismoa), baina hau erakusteko ez zen nahikoa hizkuntza naturala edo arrunta erabiltzea, zerbait sofistikatuagoa behar baitzuen. Logizismoaren tesi berri hau defendatzeko tresneria berri baten beharra zeukan, eta hau logika sinbolikoa izango zen. Hau guztia aurrera eramateko idatzi zuen aipatutako Kontzeptugrafia; bertan hizkuntza artifizial bat asmatu zuen, eduki kontzeptuala eta inferentzia erlazioak bakarrik kontuan hartuz.
2001
‎Hortaz, Iruñean gela bila dabilenak edo etxean pisukide berri bat behar duenak zenbakira hots egin edo Karrikiriren egoitzara (Xabier Karrika 2 bis behea) jo dezake zuzenean. Pisukideak etxea txukun txukun izango duenik ez dute bermatzen.
‎1) Belaunaldi literario honek antzinakoen lotsaz idazten zuen, eta antzinakoa gainditzeko helburu abertzalearekin. Ordura arteko panorama literarioa ikusirik (Joanixio bezalako nobelak aipatzen ziren), euskal literatura berriago baten beharra sumatu zuten.
‎Bide berri bat behar da hala nahi dutenek eguneroko bizitzarako informaziorik praktikoena eskura dezaten.
‎Oxford autoreak (1996b) ere, azkeneko 34 urteetan zehar egindako 2Hrenikaskuntza ikerketen azterketaren ondoren, bi gauza egin ditu: 1) aurreko ereduenondorio garrantzitsuenak zein diren aukeratu eta azpimarratu; 2) bide berriakerabiliz, eredu berri baten beharra aitortu.
‎Izan ere (eta bigarrenik), kosmosean errealitate mota ezberdinen arteko desberdintze argia dago. Ondorioz, bereizketarako printzipio berri bat behar dugu, zedarritze printzipioa: gauzei forma ematen dien printzipioa, gauzak finitu egiten dituena, itxi egiten dituena, gauzen artean sailkapenak egin ditzakeena, eta muinaren gainezka egiteko joera baretzeko ahalmena duena.
2002
‎Bueno, bada, nik diot sortu zela, eta hori behar dela. Treguarekin edo gabe, gizartearentzako beste mezu berri bat behar dugu.
‎Baina horretarako, arte honetan gabiltzanon indarren bateratzeaz gain, instituzioen borondatea ere premiazkoa da. Zentzu honetan, kulturaren berrantolatze eta kontzientziaketa berri baten beharra dagoela sumatzen dut. Bestela, eredu konformista eta kanpoformalistekin ibiltzeak gure kulturaren txirotasuna baino ez dakar.
‎Gauzak horrela geratu ziren 1598an Frantzia eta Espainiaren arteko bakeasinatu zenean. Baina 1635ean bi Estatuen arteko gerra berriz piztu zenean, garbigeratu zen Conversa berri baten beharra; gestio eta zailtasun askoren ondoren, 1653an sinatu zen hitzarmen berria. Horrek hamabi artikulu zituen:
‎Arriskuaren gizartearen bigarren faserako urrats kontzientea ematea izango da gizartearen egitekoa (betiere, noski, autodinamikak holokaustora eraman gaitzan ekidin nahi bada). Segurtasunaren filosofia berri bat behar da, modernitate arduratsu bat. –Segurtasun teknikoak teknikoki sekula baztertu dena baztertu behar du:
‎Aldaketa nabarmenak lanetik kanpora eman dira. Hau da, gero eta lanordu gutxiago izateak masa kontsumoan murgiltzeko aukera eskaintzen du, gaur arteko lotura sendoetatik (familia, lanbidea, komunitatea) aldentzeko aukera, eta arriskua, dakarrena; edo, bederen, lotura horiekiko harreman berri baten beharra sortzen duena.
‎...ialdeetan, arriskua eta sorkuntzarako aukera berriak bere zentzu zabalenean ardatz harturik, hots, zientzia eta teknika ez ezik, klase eta emakumearen ohiko biografia edota biografia burokratikoa (zeinak gero eta zailagoak diren erabakietan zatikatzen diren) ere, kontzeptuei ihes egiten dien errealitatea azaltzeko eta, bide batez, harreman moralak, sozialak eta politikoak berrirudikatzeko, hizkera berri baten beharraz oroitarazi nahi da. Horretarako, lanaren ondorioetan, kontzeptualizazioan urrats kualitatiboa emanaz, gizarte modernoaren
‎Trantsizioak duen garrantziaz. Kultura berri baten beharraz. Ez soilik Euskadin falta omen den bigarren trantsiziorako, baita espainiar subditoen jarrera ulertzeko ere.
‎Hitz joko horrek zerrenda luzeagoa eskatzen du. Baina hiritartasunaren teoriaren arkitektura berri bat behar dela kontzientzia hartzea nahikoa da, luzatzen ari den pasarte honen helburua asetzeko.
‎izen arrunt bizigabearen eta adjektibo erregularraren flexioa. Bukatutakoan pentsatu eratorpenak dakarren konplexutasuna eta arrazoitu erregela berri baten beharra.
2003
‎Eta zenbaitek lege hori aldatu nahi...! Eta horretarako zera diote, denbora berriek interpretazio berri baten beharra dutela... Baina nola esan dezakete horrelako astakeriarik?
2004
‎Trilateralaren ideia eragileak hiru dira: nazioarteko ordena berri baten beharra, hiruko hori osatzen duten herrialdeak »bereziki Estatu Batuek» nazioarteko sistemaren erreforman tutore izatea, eta mugimendu herrikoiei dieten ezinikusia.
‎ekuazioa ezbaiko kontua da, kontrolikgabeko zientziaren eta teknologiaren izacra arriskutsuaren mamua gero eta gardenagoikusten baita. Egungo politika zientifiko teknologikoen inguruan pil pilean dagoeneztabaidak zientziaz eta teknologiaz itun sozial berri bat beharrezkoa dela adierazten du.
‎Salaketa gogorrak egin zituen beren hizkuntza eta kultura berpiztu, indartu eta hedatzeko benetako indarra egiten ez zutenen aurka. Azken batean euskal elite baten falta zegoela pentsatzen zuen; euskara eta Euskal Herriaren jatorrizko ikuspentsamoldea zaintzeaz eta irakasteaz arduratuko liratekeen intelektual eta jende ikasiez osatutako elite berri baten beharra aldarrikatzen zuen.
‎Arlo honen inguruan eman zen eztabaida maila teorikora lotuko zen emaitza zehatzetara baino gehiago, lehenak eskatzen zuelako zientzien baitan jazo zen iraulketarekin batera mundu ikuskeran iraulketa bat gauzatzea ere. Hementxe agertuko da, hain zuzen, ikuspegi filosofiko guztiz berri baten beharra; filosofia zaharra traba bat izango da, ez bakarrik gatazka sortzen duelako fisika berriarekin, baizik eta, baita ere, eragozpen bat delako aurkikuntza berriak sortzeko bidean, zientzia garatzeko bidean.
2005
‎Badakit jakin aurretik klabe politikoak aldatzeko borondatea dela. Alegia, ontzat ematea estatutu zaharra agortuta dagoela Euskal Autonomia Erkidegoan behintzat eta berri baten beharra onartu beharra dagoela. Berri horren ezaugarri politiko nagusia euskal herriari nazio izaera aitortzea dela, eta nazio bezala bere buruaz erabakitzeko eskubidea berari dagokiola eta ez beste inori.
2006
‎CiU Kataluniako Gobernuan egon den 23 urtetan partxeak jarri besterik ez du egin. Urte horietan guztietan ERCk estatutu berri baten beharra adierazi du behin eta berriro eta ezaguna egin zen CiUren erantzuna: " Orain ez da tokatzen".
‎Gainera, familia askok ez zuten etxebizitzarik, baizik eta alokatu egiten zituzten, edo legez kanpo okupatzen zituzten lursail estatalak edo pribatuak. Horietatik, 15.000k bizitzeko leku berri bat behar dute orain. Oxfam Internacionalek Indonesiako Gobernuari eta GKEei eskatu die barrakoietan bizi diren pertsonentzako epe luzeko irtenbideak bilatzeko, eta guztion arteko lankidetza hobetzeko, lur eta etxeen legez kanpoko errentari eta garai bateko “okupatzaile” ohientzako irtenbideak bilatzeko.
2007
‎Batasun maila bat atxiki beharra zegoen, eta ikuspegi berriak ere beharrezkoak ziren; nazio ikuspegia, herri mugimendu izaera, koordinazio beharra... Ikuspegi berri hauek bere egituran, bere antolaketan eta bere izaeran bilduko zituen erakunde berri baten beharra aurreikusten zuten.
‎Batasun maila bat atxiki beharra zegoen, eta ikuspegi berriak ere beharrezkoak ziren; nazio ikuspegia, herri mugimendu izaera, koordinazio beharra... Ikuspegi berri hauek bere egituran, bere antolaketan eta bere izaeran bilduko zituen erakunde berri baten beharra aurreikusten zuten.
‎Baina Eusko Ikaskuntza lehenago sortu zen, 1918an, Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako diputazioek Oñatin antolaturiko kongresu baten ondorioz. Eusko Ikaskuntza izan zen euskal kulturaren sorrera garrantzitsuenetarikoa, Joseba Agirreazkuenagak azaltzen duen bezala23, Oñatiko kongresu hartan gizarte berri baten beharrak islatu zirelako, hain zuzen ere, gizarte industrializatuan garatutako intelektualen beharrak. XX. mendeko lehenengo hamarkadetako jende idasi horrek jakintza eremu berrietan murgiltzea eskatzen zuen.
‎Joseba Agirreazkuenagaren hitzetan270, Oñatiko kongresu horrek gizarte berri baten beharrak islatu zituen, hain zuzen ere, gizarte industrializatuan garatutako intelektualen beharrak. Jakitun horiek jende ikasia ziren eta jakintza eremu berrietan murgiltzea eskatzen zuten.
‎Oraingoz, estrategia produktu fitosanitarioetan bakarrik finkatzen da, eta produktu biozidak aurrerago uzten dira, arlo horretan ezagutza berriak eta esperientzia nahikoa eskuratu ondoren. Orain arte aplikatu diren neurriek, izurri hilkarien erabilerari lotutako ingurumenerako eta giza osasunerako arriskuak murrizteko, plagiziden erabilera jasangarriagoa lortzeko eta arriskuak modu sentikorrean murrizteko, estrategia berri bat behar dute eta beste jarduera esparru bat hartu. Abian jarritako estrategiak hainbat neurri ditu, eta neurri horiek indarrean dauden lege tresnen eta politiken bidez aplikatuko dira, baita legezko neurri gehigarrien bidez ere.
‎Kontu handiz, noski, istripuak saihesteko. Biratzean, arrabota oso itsatsita dagoela eta loreontzitik askatzen ez dela egiaztatzen bada, horrek esan nahi du sustrai asko daudela eta ontzi berri bat behar dela. Aldiz, erraz lagatzen bada, lekualdaketa atzeratzen da.
‎Ekoizpen ekologikoaren hazkunde itxaropenek esparru juridiko berri bat behar dute, eta sektore hori garatzeko baldintzak sortu behar dituzte.
‎batetik, kontsumitzaile jakin batzuen eskariari erantzuten dion merkatu espezifiko bati produktuak ematen dizkiote, eta, bestetik, ingurumena babesten, animalien ongizatean eta landa garapenean laguntzen duten ondasun publikoak. Ekoizpen ekologikotik eratorritako produktuen merkatuaren hazkunde itxaropenek esparru juridiko berri bat behar dute, eta sektoreak ekoizpenaren eta merkatuaren bilakaeraren arabera aurrera egin ahal izateko baldintzak sortu behar dira. Nekazaritza ekologikoari buruzko Europar Batasuneko arauak eta inportazio eta kontrol baldintzak hobetzeko eta indartzeko beharra agerian jarri zuen Batzordeak Kontseiluari eta Europako Parlamentuari elikadura eta nekazaritza ekologikoaren Europako Jarduera Planari buruz egindako Jakinarazpenak.
2008
‎HIZKUNTZA EGITASMO BERRI BATEN BEHARRA
‎Batak, Barojak, gauzak zeuden moduan egotearekin nahikoa zuen; nazionalistentzat, berriz, euskara, proiektu nazionalaren muina? txerto berri baten beharrean aurkitzen zen.
‎Beraz haren eredura egindako hiztegiek, jatorrizko obraren akats berberak errepikatzen zituzten. Horregatik, XIX. mende amaierarako nabaria zen hiztegi berri baten beharra, irizpide kritikoagoak erabiliz osatua. Egon bazeudan kalitatezko zenbait lan, hala nola Duvoisin kapitainaren hiztegia, batez ere Lapurdi aldeko berbekin osatua.
‎Euskal Herriak esparru juridiko berri bat behar du; bere herritarrak kohesio sozial, kultural eta politiko handiagoa lortzeko bidea egingo duena. Eraikuntza nazionalari bide ematen dion dinamika bat behar du, euskal herritarron auzolanaren bidez gure arteko lotura eta harremanak estuagoak eta solidarioagoak izateko eta Europan eta munduan herri gisa irauten jarraitzeko.
‎Pauso berri baten beharra
‎Barandiaren lizeoarekin batu zirenetik, etengabe ari da handitzen ikastola horretako ikasle kopurua. Hori dela eta, eraikin berri bat behar dute, eta hori finantzatzeko erabiliko dute bildutako dirua.
‎Garai berri bat behar zuen rockak Euskal Herrian. Aire eta ahaire berriak behar zituen.
‎Euskara: Euskadiko CCOOrentzat hizkuntza politika berri bat behar da, egokia eta orekatua. Horretarako, marko berri bat eskatu dio administrazioari, jarduera irizpideak desideologizatzeko eta monopolizazio joerak hausteko.
‎Honen aurrean, hizkuntza politika eraginkor eta emankorrak behar ditugula adierazi nahi dugu. Lege berri bat behar dugu, euskarari estatus berri bat eman eta bere ofizialtasuna aitortuko duena, Euskal Herriko lurralde osoan.
2009
‎Zaintza lan hau familiatik kanpoko lagunekin ere partekatzea oso aberasgarria da, bizilagunen eta auzoen artean. Gizarte hitzarmen berri baten beharraz hitz egiten da, sexuaren araberako lan banaketarekin bukatzeko. Josunek dionaren kontra, nik uste dut gai hau desnaturalizatu egin behar dela.
‎Agurne Barruso Bergarako alkatea eta alderdietako ordezkariak eta gizarte eragileetako kideak ere bertan izan dira.Mezu guztietan Euskal Eskola Publikoa bultzatzeko beharra zabaldu dugu eta Bergaran eraikin berri baten beharra azpimarratu dugu, azken urteotan matrikula kopurua bikoiztu egin baita, azaldu dute antolatzaileek.
‎Inmobiliariako emakumearen sofa ikusi duenean, are gehiago bertan eserarazi duenean, konfirmatu da bere hipotesia. Sofa berri bat behar du emakume honek. Eta urgentzia handiz.
‎MIMI. Garbiketa produktuen banatzaile berri bat behar dugu. Betikoarekin arazoak izan ditugu azkenaldian.
‎Ariketa egin ahal izateko, funtzio berri bat behar dugu lehenik: length().
‎Sportingeko aroa bukatu nuen, urte asko egin nituen han, eta toki bat utzita, burua tente eta egindakoaz harro alde egitea oso garrantzitsua da niretzat. Abentura berri baten beharra neukan, dena dela, eta jasotako eskaintza guztietatik Osasunarena zen onena, nigan asko sinesten zutela argi utzi baizidaten hasieratik. Klub honen alde hil edo bizi ariko naiz lanean, eta azken izerdi tanta eman arte ez naiz lasai geratuko, esan zion Robertok atzo BERRIAri Sporting utzi izanaz inoiz damurik izan ote duen galdetutakoan.
‎Gipuzkoako zazpi herritan EAren ordezkari diren beste horrenbeste hautetsik oharra kaleratu dute EAk ezker abertzalearekin gobernu itunak egitea onartezina eta arbuiagarria iruditzen zaiela esanez. Ezberdinen arteko akordioak oinarri izango dituen kultura politiko berri bat behar dela diote, baina, onartezina dela uste dute pertsona ororen oinarrizko eskubideen urraketa justifikatzen dutenekin udal gobernuak osatzea.
‎Bere esanetan, aberastasun hori ez zen benetakoa eta, horregatik, krisia gaindituta ere, ez gara egoera horretara bueltatuko; %20 behartsuagoak izango gara eta, beraz, enpresariek euren merkatua orain artekoaren %80ra bideratu dute. Mondragon Taldeari buruz adierazi du Fagorreko ekoizpenaren zati bat Poloniara eraman dutela eta, agian, ez dela bueltatuko.Ez du uste lan erregulazio berri bat beharrezkoa denik, egungo markoarekin ere bilatu daitezkeelako soluzioak, bere esanetan. Eta gaineratu du laguntza publikoak enpresak lehiakorrak izan daitezen behar direla eta ez direla kontsumora bideratu behar.
‎Gaurko mundua ulertzeko ikuspegi berri bat behar da, hortaz. Begirada kosmopolita, alegia.
‎Orduan EAJk ez du planteatu akordio berri baten beharra susmatzen duelako ETAren amaierarako prozesu bat gertu egon daitekeelako?
‎Bortizkeria desagerrarazteko eta andreen eta gizonen arteko berdintasuna ezartzeko gizarte eredu berri baten beharra aldarrikatu zuten sindikatu abertzaleek. Hainbat beharrizan nabarmendu dituzte, besteak beste, lantokietan berdintasun planak bermatzea, oraindik emakumeen ardurapean dauden zaintza eta etxeko lanen ekarpena aitortzea, lan mundua eta bizitza pertsonala uztartzeko enpresen antolaketa moldeak aldatzea edota negoziazio kolektiboetan berdintasuna lortzeko neurriak txertatzea.
2010
‎...ric Mitterand, eskuina) erantzun du" eskualdetako hizkuntzak Frantziako ondare" direla hitzartzen duen konstituzioaren artikuluak balizko lege horrek" Nazioaren ondare linguistikoari forma instituzionala" emanen ziola ekarten zuela. gehitu du ere" oraiko legezko eta arauzko tresnak eskaintzen dituen posibilitateak ez [zirela] beti baliatu". beste hitzetan errana, lege berri baten beharrik ez zela. azken finean gobernuak bere hitza jan zuen. baina lege horren foiletoia ez da bukatu. 2010ko azaroan berriz bi diputatuk, bata eskuinekoa, bestea eskerrekoa, lege berri proiektu bat aurkeztu dute. eztabaidatu izan baino lehen batzar nazionalaren legeen batzordearen oztopoa gainditu du eta ezaguna da lege proiektu askok etapa hori ez dutela gainditzen, gobernuak hor geldiarazten baititu.
‎Hau da gure gaur egungo egoera... Eta Euskarak diskurtso berri baten behar gorria du. Izan ere,... hizkuntz kontzientziak.
‎Brian Currinek Euskadi Irratiari adierazi dionez, norabide egokian mugimenduak daudela iruditzen zait. Zintzoki ulertu dute Euskal Herriko egoera politikoa aldatu behar dela, politika egiteko modu berri bat behar dela.
‎Luis Chillidak azaldu duenez, behin baino gehiagotan eskaini diote Miró edo Tàpies artista ezagunen lanak bertan jasotzeko aukera, baina, leku arazoagatik, ezetz esan behar izan du. Horregatik, eraikin berri bat beharrezko ikusten dute honen etorkizuna bermatzeko.
‎Manifestazioan demokrazia eta askatasun osoko egoera berri baten beharra azpimarratu dute. Era berean, Estatuari eta oztopo egiten duen edozeini euskal herritarren eskubide zibil eta politikoak errespetatzera behartuko dituztela ohartarazi diete.
‎Egun gogorra izango dut biharkoa. Luis Frantziara doa lanera, eta enologo berri bat behar dut txakolindegian. Elkarrizketak antolatu behar ditut.
‎Rostow en ustez, hazkunde jarraitua lortzeko estrategiak nazio errentan aurrezki etainbertsio kuotak modu esanguratsu batean handitzea eskatzen zuen, eta hori lortzekoenpresari ekintzaile klase berri baten beharra azpimarratzen zuen. Prozesu horretanRostow ek bost hazkunde fase edo garai bereizten zituen gizarte tradizional batetikmasen kontsumo garaira heldu arte.
‎Garai horretan Mendebaldeko Europan eta Ipar Amerikan garapenaz kezkaturik zeuden ekonomista gehienak independizatu berri ziren ekonomien arazoei irtenbideak topatzen saiatu ziren, eta «herrialde azpigaratuen» garapen ekonomikoabultzatzeko, politika berri baten beharra ikusi zuten. Politika horrekin, nazioartekoegonkortasuna lortzeaz gain, autore askok komunismoaren zabalkuntza oztopatzeko asmoa zuten.
‎Garai hartan Napoleonek bere lurralde hedapen politikarekin jarraitzen zuen. Kanpaina beliko luzeetan soldaduen janaria hobeto kontserbatzeko metodo berri bat behar zenez, lehiaketa bat antolatu zen, saria 12.000 frankokoa izanda. Irabazlea Nicolas Appert gozogilea() izan zen eta bere prozedura honelakoa zen:
‎Garai horretan Napoleonek bere lurraldea hedatzeko politikarekin jarraitzen zuen. Kanpaina beliko luzeetan soldaduen janaria hobeto kontserbatzeko metodo berri bat behar zenez, lehiaketa bat antolatu zen, saria 12.000 frankokoa izanda. Irabazlea Nicolas Appert gozogilea() izan zen eta haren prozedura honelakoa zen:
2011
‎Horiek guztiak frogatzen dute Euskal Herrian gatazka bat bizi dugula.Holako egoerak ez ditugu gehiago bizi behar. Panorama politiko berri bat behar du egungo euskal gazteriak. Baina horretarako, arazoaren ondorioak baino gehiago, arazoaren jatorriari dugu denek aterabide bat atzeman behar.
‎Hala ondorioztatu zuten mugimenduko kideek joan den azaroan egin zuten batzar nazionalean. Azken berrogeita hamar urteotan Euskal Herrian eskubideen aldeko borrokan herri mugimenduek eta gizarte adierazpenek izan duten garrantzitik abiatuta, eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimendu berri baten beharra zegoelako sortu zen Eleak mugimendua, batzarrean adierazi zutenez. Hala, «irizpide ideologiko askotarikoak» bere barruan hartuta eta Euskal Herrian ireki den jokaleku berriaren aldeko indar metaketa helburu hartuta ekin zion lanari Eleak ek.Eleak mugimenduaren sorrerak Bateragune auziaren epaiketaren hasierarekin bat egin zuen.
‎Andoni Ortuzarrek, orduko zuzendari nagusiak, kolaboratzaile taldea osatu zuenEITBNET eko eta Kudeaketa Saileko arduradun Juan Diego Casalsekin batera (garaihartan, Eitb.com sail horren menpe zegoen). Hedabide tradizionalen hedapenaz etagarapenaz gain, Ortuzarrek euskarri digitalen aldeko apustu garbia egin zuen, irratidigitala, LTD, Interneteko produktuak, euskarri teknologiko berriak bultzatzea etaabar?; iraultza digitalaren atarian, ikus entzunezko hedabideak euskarri berrien bilazebiltzala eta mugak hautsi nahi zituztela ikusteko gai izan zen, eta euskarri anitzekotalde estrategia berri baten beharra nahiz beste multimedia alderdi batzuk garatzekobeharra jarri zuen mahai gainean, une horretan abangoardian zeuden komunikazioenpresen ildoekin bat (Otermin eta Diez, 2007: 270).
‎Konstruktu horietara egokitzen ez diren elementuak baztertu egiten ditu. Bere konstruktu sistema hain iragazgaitza izatean, esperientzia berri bakoitzeko konstruktu berri bat behar du. Oso zaila gertatzen zaio konstruktu sistema hierarkikoa antolatzea, iragazkorrak edo irekiak diren konstruktu gainordenatuak aurkitzea zaila gertatzen zaiolako.
‎Asteartean, Etxarri Aranatzen, Aitziber Sarasolak, Bilduko Nafarroako Parlamenturako hautagaiak esan zuenez" eszenatoki berri bat behar dugu, non pertsona guztien eskubide guztiak errespetatuko diren". Sarasolak esan zuen Bilduk erakundeetara politika egiteko modu berri bat eramanen duela, eta auzolana eredu hartuta.
‎Birika berri bat behar nuke arnas berritzeko.
‎– Bai. Baina horretatik guztitik interesatzen zaidana, duelua edo trikimailua bera baino gehiago –solasaldia amaitzera zihoan ehorzlea– horra bultzatu duen patua duk; alegia, galtzailearena, zeinak azal berri bat behar duen mundu berrian, lege berrian, bizirik irauteko. Horregatik behar dik hil, bizirik segitzeko.
‎Horregatik behar dik hil, bizirik segitzeko. Eta izen berri bat behar dik.
2012
‎Baina ez zen interesgarria izango, ziurrenik...», borobiltzen du tristuraz gizonak. Albotik igaro den emakume batek eraikin berri baten beharra nabarmendu du, «pabiloi hori Bilbo erdigunean hutsik egotea, espazioa alferrik galtzea da». 2005ean RAG eraikinean zegoen gasolindegia eta Audi auto markaren salmenta puntua itxi zituztenean, Urvasco eta Vizcaina de Edificaciones eraikin enpresek goi mailako arkitekto bati eskatu zioten han etxebizitzak egiteko:
‎Eta pentsatzen dugu krisi honek eskatzen duen sakoneko erantzuna herri proiektu sendo batekin herri gisa jardutea eta gure bidea egitea dela. Eredu berri bat behar dugu: Euskal Herrian definitu eta erabaki behar dugu, eta gure ekimenez eraiki behar dugu.
‎Hainbestetan interpretatutako obra batek asperdura eta nekea ekar dezake musika jotzailearentzat. Horrenbestez, hats berri bat behar zen. Matheuz guztiz iraultzaile izan zen.
‎Francorik gabeko frankismo latzena inposatuz, demokrazia formal bat besterik ez zena M.Rajoy eta PPko bere gobernukideek, hain jarrera basatiarekin, hura ere itotzen ari dira. Gizarte sozial berri baten beharra dagoela, jakin bai, badaki, baina bizi egin nahi du. Eta bere garaian borrokatzen zuen Estatuaren barruan, «ustezko» bake berriaren epelean, bere bizitza egiten du, isil isilik.
‎Topoa, TER, nahi duzun bezala deitu, 15 minutu oro. Beraz, linea berri bat behar badugu, egin dezagun, baina Hendaiaraino hel dadin, bestela ez. Berdeek ez dute nahi.
‎Bigarren Mundu Gerrako sufrimendu latzak Europa berri baten beharra erakutsi zuen. 70 urtez, Alemaniaren eta Frantziaren artean hiru gerra egin ziren.
‎Badakizu, horietako asko ez daudela azken erabakiekin ados. Bilera luze baten ostean aho batez erabaki dugu lider berri bat behar dugula Milango alkategai izateko.
‎Legak ez du horrela deus ere lortuko. Lider berri bat behar dugu. Karisma duen norbait.
‎22 Ez da kasualitatea itzulpena aztertzeko modu berri baten beharra Herbehereak eta Belgika bezalako herrialde txikietan piztu izana. Izan ere, nederlandera edo flandesera bezalako hizkuntza, txiki?
‎Arestiren itzulpen argitaratuen artean bi antzezlan baizik ez dauden arren (Ramón del Valle Inclán en Jainkoaren hitzak eta Ugo Betti-ren Ahuntz herriko bide gabea), badakigu beste hainbat antzezlan ere itzuli zituela. . Euskal teatro berri baten beharra: euskal komedia?
‎Gutxiagotze prozesuari amaiera eman behar zaio eta urte luzeetan pairatutako egoera irauli. Horretarako, joko zelai berri bat behar dugu eta bertan jokatzeko jokamolde eta oinarri berriak jarri.
‎Azken buruan, euskararen errealitatearen hautematea eta irudikatzea gidatukoeta bideratuko dituen egitura kognitibo (framing) berri bat behar du (Martinez deLuna, 2010: 53) euskal iritzi publikoak, euskaldunak zein erdaldunak?.
‎Errealitate honek mugimenduaren izaera dinamikoa erakusten du eta enbido egin NBEn europar botereen kolonizazio historikoa eta «indigena» lotzen dituzten definizioei. Indigenek «ur gazituaren printzipioa»ri kritika gogorra egin, berau bertan behera uztea eta «barne kolonizazioa» integratzen duen kontzeptu berri baten beharra defendatu dute (Cojti, 1997). Barne kolonialismoaren kontzeptua indigenak ez diren intelektualen lanetan ere aurkituko dugu.
‎NANik gabe, Erregistro Zibilak luzatutako jaiotza ziurtagiri literala eta guraso agintea edo tutoretza duen pertsonaren NANa aurkeztu ditu (AIZ, atzerriko gurasoen kasuan). 6 Argazkiarekin Pasaportea tramitatzeko, agintariek eskatzailearen aurpegiaren argazki berri bat behar dute, 14 urte edo gehiago izan. 2012an, legez ezarritako tasa 25 eurokoa da pasaporteko.
‎Laburbilduz, Euskal Hiriak, hiri/ lurralde/ gizarte eredu jakin baten marka instituzionala baino, Euskal Herriaren aniztasuna bermatuz eta berau balioan jarriz, analisi prospektibo eta parte hartze prozesuaren bidez, lurralde antolamendua eta herrigintza egiteko kudeaketa kultura eta eredu berri bat behar du izan aurrerantzean. Kudeaketa eredu horrek lurralde antolaketarako gidalerro estrategikoak markatu lituzke, eragile ezberdinen parte hartzearekin erdietsiak, dagoeneko negoziaezinak diren printzipio aurrerakoi batzuetan oinarriturik egon liratekeenak.
‎(a) Euskal Hiri posibleak eta bere eszenario edo jokaleku prospektiboak; (b) krisiaren osteko ondorio estrukturalak eta Euskal Hirirako lurralde eredu berri baten beharraren eskaera zuzena; (c) hiri erregioaren lurralde unitatearen balizko kokapena, lokala eta globalaren ardatz horretan; (d) egungo Euskal Hiriaren ereduan (LAG), desazkundea eta lehiakortasunaren paradigmen dialektikaren ulermen eta praxiak ekarriko lituzketen aldaketak; (e) ekoizpen ereduaren trantsizioaren beharra eta bere erlazioa jasangarritasun, enplegu, talentu eta gizarte ekint...
‎Egoera hori iraultzeko ekimen berri bat behar zelakoan, Txatxilipurdi eta AEDk gazteen arteko topaketa bat egitea erabaki zuten, eta urriaren 27an Arrasateko Gaztetxean biltzeko egindako proposamenari erantzunez 40 gazte baino gehiago batu ziren egoera hori errotik aldatzeko asmo sendoarekin. Lan taldetan banaturik, gure hizkuntzak eta kulturak bizi dituzten ahulgune, indargune eta aukerak aztertu zituzten, eta argi ikusi zuten aurrera begira lanketa sakon eta iraunkorra abiatzea ezinbestekoa dela.
‎Aldaketa politiko eta sozialaren ildotik egin nahi dugu lan. Eredu berri baten beharra ikusten dugu, Euskal Herriak egun duen egoerari begira. Garbi ikusten dugu justizia sozialaren aldeko hautua egin nahi dugula, eta tokiko ekonomia bultzatu nahiko genukeela:
‎–Ikuskari berri bat behar da barrutian, kimikakoa hain zuzen ere, abiatu da don Miguel, lehengo bidea utzita?, eta nik zugan pentsatu dut.
‎Azken finean, azken hilabeteotan behin baino gehiagotan entzun dugu orube berri bat behar dela herria eraikitzeko, eta gure ustez orube berri batez mintzo bagara, herri honen eskubide indibidual eta kolektiboen bermeak presente egon behar du. Horrela, eskubideen artean dauden hizkuntza eskubide indibidual eta kolektiboek zutabeetako bat izan behar dute, eta norbanakoaren zein hizkuntza komunitatearen hizkuntza eskubideen urraketei amaiera emango zaiela aurreikusi behar dugu.
‎Kontzientzia kolektiboa oso kolokan ibili zen mendean zehar. Adorno eta Horkheimer erbestetik Alemaniara itzuli zirenean, Alemaniak hasiera berri bat behar zuela pentsatu zuten, eta bere kultur klasikoengan konfiantza berreskuratu behar zuela. Beren Minima Moralia liburuak azpititulu hauxe du:
‎Oro har, erantzun dutenek diote Iulen Madariagaren txostenak planteatzen dituen arazo nagusiak hauexek direla: abertzaletasun politikoari oinarriak aurkitzea eta irtenbideak zehaztea; borroka armatuaren egokitasuna edo desegokitasuna; autodeterminazio eskubidearen inguruko hausnarketak; ondorioak bideratzeko mugimendu berri baten beharra.
2013
‎Baina Zisjordaniak ba al du halako hiri berri baten beharrik? " Noski baietz.
‎Determinismoak, mekanizismoak eta materialismoak kriki kraka eragiten zidaten arren, Althusser ek marxismo ezberdin bat irakatsi zidan, jendartea ulertzeko balio zidan marxismo bat. Kristau gisa jendeak elkar maite zuen gizarte solidarioa nuen amets, eta marxismoak, berekoikeria eta lehiakortasuna sustatzeko partez, pertsonen arteko maitasuna errazten zuen egitura berri baten beharraz ohartarazi ninduen. Bestalde, Althusser i zor diot klasikoak ikertzeko metodoa.
‎HONAKO HAU ez da Iñaki Mart� nez de Lunak Euskararen Framing berri baten beharraz hitz egiten duen lehen aldia. Bere ibilbidea hurbiletik jarraitzen dugunok entzun izan diogu premia horren berri han hemenka ematen.
‎Iñakiren Txostenean nahiko argi esaten zaigu: 1) euskararen normalizazioan gehiago eta hobeto eragitea beharrezkoa zaigula, 2) helburu horretarako diskurtso berri baten beharra azpimarratuz, bide ezinbestekoa dena eta garrantzitsuenetakoa izan daitekeena, horretarako Framing Berria eredua proposatuz. Txostena oso mamitsua da, behin baino gehiagotan irakurtzea komeni den horietakoa; baina nik orain aukeratuko ditudan gauza batzuen inguruan bakarrik arituko naiz, pentsatuz eztabaidarako egokiak izan daitezkeela, eta beste partaideek esango dutenenaren osagarriak gertatuko direla.
‎Euskararen FRAMING berriaz izenekoa, komunikazioari buruzko zenbaki monografiko aberatsa dugulako: 1) bai diskurtso berri baten beharra zergatik dugun+ nolakoa behar duen izan aztertzen ditu, Euskararen aldekotasun aktibo orokorra lortzeko helburuarekin, 2) baita ere nolakoak behar duten izan erabiltzen diren Euskararekiko ikurritza berriak; adibidez, nik erabilitakoak: (1) BAGERAko eta ORREAGAko Jardunalditan, nire mintegiaren izenburua zena:
‎Noski, ikuspuntua beste bat da, erabiltzen ari garen gailuak ez dira egokiak, eta oztopoak murrizteko bitartekaritza horiek erosoago edo «naturalago» egitea dute helburu. Hori bai, gailu berri baten beharra sortuz. Berriro puntua hartu diot horri guztiari, teknologiaren erabilerari buruzko kezka berriekin, baina baita kezka zaharrekin ere.
‎Parlamentua ere ez dago ustelkeriatik libre, eta horregatik da beharrezkoa halako erabakiak diputatuen eskumenetik at hartzea. «Etika politiko berri bat behar dugu», esan du Madurok parlamentarien aurrean emandako hitzaldian. Horretarako, instituzio guztiak «sakonetik eraldatu» eta «dinamika berriak» sortu nahi ditu.
‎Fiskalitateari dagokionez, eredu berri bat beharrezkotzat jo, errenta aberatsek gehiago ordain dezaten eta horrela politika sozial justuak lortzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia