2016
|
|
Nafarroako ohiko berripaperek ez bezala, blog eta agerkari berriek ezin hobeki ezagutzen dituzte on line komunikazioak ematen dituen baliabideak eta espresio tresnak: oso gutxitan errepikatzen dituzte
|
berri
agentzietatik jasotako albisteak; ahots eta diskurtso propioak garatu dituzte; eta, askotan, eskuin muturreko ideologia besarkatu arren, badakite edukiak irakurle askorentzako erakargarri bihurtzen, mezua sentsazionalismo dosi handiekin nahastuta. Halakoak, ordea, ez dira ezerezetik agertu.
|
2022
|
|
Nazioarteko
|
berri
agentziek jaso zutenez, aire erasoek hiriburuko auzo bateko beste bost eraikin ere hondatu dituzte. SPA Saudi Arabiako albiste agentziak atzo goizaldean jakinarazi zuen koalizioak «huthien gotorlekuen eta kanpalekuen aurkako erasoak» egin zituela, baina ez zuen zehaztu horien helburuen artean matxinoen buruzagia zegoenik.
|
|
Ukrainak bere segurtasunaren inguruko mekanismoak eskatzen ditu, neutraltasun estatusaren edota NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundean ez sartzearen truke. Errusiako aholkulari Vladimir Medinskik adierazi duenez, Ukraina Suediaren eta Austriaren antzeko herrialde desmilitarizatu bat bihurtzea proposatu dio Kievek Moskuri aldebiko elkarrizketan, TASS Errusiako
|
berri
agentziak jasotakoaren arabera. Zehazki, Suedia eta Austria ez dira aliantza militarreko kide, eta euren armada propioa dute, atzerriko instalazio militarrik eduki gabe.
|
|
Nazioarteko Justizia Auzitegiak badu zerbait alderdien adostasunari buruz. Ezin da horri buruzko akordiorik egon», arrazoitu du, Interfax Errusiako
|
berri
agentziak jasotakoaren arabera.
|
|
Gerra piztu zenetik gutxienez 222 pertsona hil dira Kieven, horietatik 60 zibilak, Nikolai Povoroznik hiriko administrazio nazionaleko zuzendariordeak jakinarazi duenez. Horrez gain, Ukrainako mendebaldeko Leopolis hiriaren inguruak ere bonbardatu dituzte, Itsaso Beltzean dagoen itsaspeko batetik sei misil jaurtita, Interfax Ukrainako
|
berri
agentziak jaso duen txosten militar baten arabera. Lviven (Ukraina mendebaldean), bestalde, Errusiak hiri horretako aireportuari eraso dio, hildakorik eragin gabe, hango agintarien arabera.
|
|
Errusiako eta Ukrainako ordezkaritzak gerra eteteko zirriborro bat negoziatzen ari diren honetan, TASS Errusiako
|
berri
agentziak jasotakoaren arabera, Errusiako negoziatzaileen buru Vladimir Medinskik esan zuen Ukrainaren neutraltasun estatusa eta NATOn ez sartzea direla Mosku eta Kieven jarrerak gehien gotortu dituzten gaiak. Hala ere, gaineratu zuen «ñabardurak» daudela Ukrainak eskatzen dituen segurtasun bermeekin lotuta.
|
|
Horren harira, Sergei Lavrov Errusiaren Atzerri ministroak uste du elkarrizketek «hobera» egin dutela, baina «une oro» iruditzen zaiola Kiev AEBen esanei jarraitzen ari zaiola «ziurrenik», eta horrek oztopatzen duela Moskuk eskatutako «gutxienekoak» betetzea. Interfax
|
berri
agentziak jasotako adierazpen horietan nabarmendu du Txinak eta Errusiak, «superpotentzia gisa», pentsatu behar dutela nola egin aurrera, aintzat hartuta Mendebaldea ari dela nazioarteko sistemaren zutarriak «hondatzen».
|
|
Efe
|
berri
agentziak jasotako informazioaren arabera, talibanek azken orduan hartutako erabakiak ezustean harrapatu zituen bai neska nerabeak, baita ikastetxeetako zuzendariak ere, eta etsipena eragin zuen. «Gau osoa begirik bildu gabe pasatu dut, eskolara itzultzeak ilusio handia pizten zidalako», esan zion berri agentziari ikasle batek.
|
|
Donetskeko Herri Errepublikako agintariek, berriz, salatu dute Ukrainako armadak egindako erasoetan bi pertsona hil eta 29 zauritu dituztela, TASS Errusiako
|
berri
agentziak jasotakoaren arabera. Era berean, Luhanskeko Herri Errepublikako agintariek ziurtatu dutenez, Donetskeko eta Luhanskeko 94 kokaleku hartu dituzte miliziek, Errusiaren laguntzaz.
|
|
Roman Abramovitx magnate eta Errusiaren negoziatzailea bileran bertan izan zen atzo, atzeko lerroan, Reuters
|
berri
agentziak jasotakoaren arabera. Wall Street Journal ek herenegun argitaratu zuenez eta ondotik Bellingcat hedabideak berretsi zuenez, Abramovitx eta Ukrainako beste bi negoziatzaile gaixotu egin ziren hilaren 3ko eta 4ko elkarrizketen ondotik, eta pozoitze baten ondorio izan litekeela argitaratu dute.
|
|
Donetskeko Herri Errepublikako agintariek, aldiz, salatu zuten Ukrainako armadak egindako erasoetan bi pertsona hil eta 29 zauritu zituztela, TASS
|
berri
agentziak jasotakoaren arabera. Era berean, Luhanskeko Herri Errepublikako agintariek ziurtatu zuten Donetskeko eta Luhanskeko 94 kokaleku hartu dituztela miliziek, Errusiaren laguntzaz.
|
|
Handik gutxira, Errusiako Defentsa Ministerioak ere gezurtatu egin zuen, eta zehaztu bere armadak ez zuela Kramatorsken jarduera militarrak egiteko helbururik. Gainera, Kieven bertsioa zalantzan jarri zuen; izan ere, Ukrainako armadak erabilitako Totxka U misil baten zatiak aurkitu zituztela adierazi zuen, TASS Errusiako
|
berri
agentziak jasotakoaren arabera. Zelenskik, hain zuzen, atentatua salatzeko eman zuen mezuan adierazi zuen Errusiak misil mota hori bera erabili zuela erasoa egiteko.
|
|
Errusiak Donbass eskualdea «askatzeko» lanean jarraitzen duen bitartean, Ukrainako agintariek gaur goizaldean salatu dute Errusiako soldaduek «hainbat misil» jaurti dituztela Odesa hiriaren (hegoaldea) aurka. Kieven arabera, erasoak Krimeatik egin dituzte, Reuters
|
berri
agentziak jaso duenez. Kremlinek Ukrainari Itsaso Beltzerako sarbidea blokeatzea du helburu, eta, horretarako, besteak beste, Odesa eta Mikolaiv oblastak ezinbestean okupatu behar ditu.
|
|
Hala ziurtatu zuen atzo Sergei Xoigu Errusiako Defentsa ministroak. «Prest gaude Berdianskeko eta Mariupolgo portuetan dauden zerealak garraiatuko dituzten ontziak kargatzeko», adierazi zuen Xoiguk, Interfax
|
berri
agentziak jasotako informazioen arabera.
|
|
Donetskeko Herri Errepublikako Gobernuak, berriz, enbaxada jartzeko asmoa du Errusian, ekain amaiera aldera. Hala jakinarazi zuen atzo gobernuko Atzerri ministro Natalia Nikanorovak, TASS Errusiako
|
berri
agentziak jasotakoaren arabera.
|
|
«Errusiak, zalantzarik gabe, erantzuna emango dio ekintza horri, eta Lituaniako herritarrek gogotik nozituko dute hori. Neurriak aztertzen ari gara, eta luze gabe ezarriko ditugu», ziurtatu du Patruxevek, Kaliningradetik bertatik, Interfax
|
berri
agentziak jasotakoaren arabera. Horrez gain, Vilniusi egotzi dio nazioarteko zuzenbidea urratzea eta Mendebaldeari men egitea.
|
|
Suediak eta Finlandiak NATO kide bihurtzeko prozesua hasi dutela eta, Vladimir Putin Errusiako presidenteak ez du «arazorik» ikusten, Interfax
|
berri
agentziak jaso duenez. Hori bai, ohartarazpen bat egin die bi herrialdeei:
|
|
EB Europako Batasuna Errusiaren aurkako beste zigor sorta bat prestatzen ari dela eta, Vladimir Putin Kremlineko buruak atzo aitortu zuen Bruselak eta nazioarteak ezarritako neurri ekonomiko horiek «erronka handi bat» direla Errusiarentzat. Hori bai, ohartarazpen bat ere egin zuen, Interfax
|
berri
agentziak jasotakoaren arabera: «Ez dugu amore emango, eta ez ditugu hamarkada batzuk atzera egingo garapenean».
|
|
Dmitri Medvedev Errusiako presidente izandakoak() eta egun Errusiako Segurtasun Kontseiluko presidenteorde denak adierazi duenez, Errusiako historiaren norabidea aldatuko dute erreferendum horiek, Kremlinek aukera gehiago edukiko baititu, haren esanetan, «lurralde errusiarra» defendatzeko. «Autodefentsa indar guztiak erabiltzeko bidea ematen duen delitu bat da lurralde errusiarraren inbasioa», adierazi du Medvedevek, Reuters
|
berri
agentziak jaso duenez. «Horregatik eragiten dute erreferendum hauek hainbesteko beldurra Kieven eta Mendebaldean».
|
|
Finlandiak jakinarazi zuen ostiralean Putinek iragarpena egin zuenetik bikoiztu egin dela Errusiatik hara iristen ari den errusiar kopurua. Sare sozialetako bideoetan auto ilarak ikus daitezke Georgiako, Finlandiako, Kazakhstango eta Mongoliako mugetan, eta, AFP
|
berri
agentziak jaso duenez, Mongoliako mugazainek adierazi dute «areagotu» egin dela herrialdera ailegatutako errusiarren kopurua: asteazkenetik, 3.000 dira, eta horietatik 2.500, gizonezkoak.
|
|
Ukrainako presidentetza bulegoaren buru Andri Yermakek Telegramen idatzi du Errusiak herritarrak «beldurtu» nahi dituela «albiste faltsuekin» iragarriz Ukrainako indarrak Kherson hiria bonbardatzekotan direla. TASS Errusiako
|
berri
agentziak jaso duenez, Errusiaren kontrolpeko larrialdi zerbitzuek gaur salatu dute Ukraina hiria bonbardatzen ahalegindu dela goizean, baina aireko defentsa sistemek bost misil erorarazi zituztela.
|
|
Seulen 150 lagun baino gehiago hil ziren joan den larunbatean jende olde baten ondorioz, eta, atzo, Hego Koreako Poliziak onartu zuen «hutsegiteak»egon zirela Halloweengo festarako neurriak hartzerakoan. «Aurreikusita zegoen jende asko bilduko zela han, baina ez genuen uste biktimak egongo zirenik jendetzaren ondorioz», azaldu zuen Poliziako buruzagi batek, Yonhap
|
berri
agentziak jaso zuenez.
|
|
Podoliaki horri buruz galdetu diote, eta ukatu egin du Washingtonek hori eskatu dienik. Errusiako TASS
|
berri
agentziak jaso duenez, Andrei Rudenko Errusiako Atzerri ministrordeak azpimarratu du Kremlinek ez duela aldez aurreko baldintzarik jartzen hitz egiteko: «Bat eta bakarra da baldintza:
|
|
Ikastetxeko hezkuntza komunitateak Federico Garcia Lorcaren bertsoak eta Rozalen abeslariaren kantu bat eskaini dizkio. Sexu heziketa on baten beharra nabarmendu du ikastetxeko irakasle den Ana Maria Solak, Efe
|
berri
agentziak jasotako adierazpenetan: «Gure ikastetxean abian dugu Skolae programa, eta maila guztietan lantzen dugu indarkeria matxistaren gaia, askotariko jardueren bidez».
|
|
Bada, NATOko idazkari nagusi Jens Stoltenbergek berretsi duenez, Mendebaldeko aliantza militarrak Kiev babesten jarraituko du behar den arte: «Ez dugu atzera egingo», esan du Errumaniako hiriburura heldu berritan, Reuters
|
berri
agentziak jasotakoaren arabera.
|
|
Era berean, deitoratu egin du AEBetako eta Ukrainako presidenteek Errusiaren kezkei erantzuteko borondaterik ez agertzea eta Washingtonek «ezer ez egitea», Kievek ez dezan jarraitu Donbass bonbardatzen. Hala adierazi du Kremlineko eledun Dmitri Peskovek, TASS Errusiako
|
berri
agentziak jasotakoaren arabera.
|
2023
|
|
Fumio Kishida Japoniako lehen ministroak, bestalde, begi onez hartu du erabakia. Kyodo
|
berri
agentziak jaso duenez, Hego Korearen erantzuna zintzoa iruditu zaio, eta Tokiok aukera emango die Japoniako enpresei diru ekarpenak egiteko Hego Koreak martxan jarritako funtsean.
|
|
Larunbatean, berriz, Errusiaren operazioaren aldeko idazle Zakhar Prilepin larri zauritu zen, haren autoak eztanda egin ostean, Nizhni Novgoroden —Moskutik 400 kilometro ekialdera— Prilepinekin batera zihoan gidaria hil egin zen. Errusiako fiskaltzak ustezko erasotzailea atxilotu zuen, ekintza «terrorista» egitea egotzita, TASS Errusiako
|
berri
agentziak jasotakoaren arabera. Prilepinen aurkako atentatua «babestu» izana leporatu zien Errusiako Atzerri Ministerioak Ukrainari eta Mendebaldeko estatuei, bereziki Ameriketako Estatu Batuei.
|
|
Eta, noski, urtebete behar izan dugu hasieran ezarritako helburu batzuk lortzeko». ATV Bosniako telebistari emandako elkarrizketa batean egin ditu adierazpenok Peskovek, TASS Errusiako
|
berri
agentziak jaso duenez. Egoera horren adierazleetako bat izan daiteke azken asteotan Errusiako Wagner talde paramilitarrak munizio gabezia dela-eta Moskurekin edukitako tirabira; Donetskeko Bakhmut hiri estrategikoa kontrolpean erabat hartzeko ahaleginean ari da.
|
|
Lukaxenkok gaur nabarmendu du «mundu gatazka baten mehatxua» inoiz ez dela egon «hain gertu». Eta, Bielorrusiako Belta
|
berri
agentziak jaso duenez, ohartarazpen bat egin du sari banaketa batean egindako adierazpenetan: «Errusia kolapsatzen bada, denok hilko gara».
|
|
Hori adierazi du estatu idazkariak, X sare sozialean. Indarrean dagoen su etena «erabatekoa» izan dadila eskatu dio Abbasek Blinkeni, Wafa
|
berri
agentziak jaso duenez.
|