Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2001
‎Erruz agertzen dira itzulpenak hizkuntza landuetan, baina ez diote itzulpenek ematen literatura bati bere maila, berezko obrek baizik. Literatura baten loraldietan itzulpenak berez datoz, gorputzaren ondoren isatsa datorren bezala. Isatsa horratik ez da gorputza:
‎hazia, dudarik gabe, aspaldidanik ereina nuen. Askok bezala, berreuskalduntzea ere ezagutu nuen, fabrikan hasi nintzenean, hizkuntza hori berez baitzetorren ahora batarekin eta bestearekin mintzatzeko6.
2002
‎Urte oso onak izan ziren bideak finkatzeko eta arlo guztietan egiturak antolatzeko. Egitura baldin baduzu, errespetoa berez dator, ez baikara Martitzetik eroriak. Baina ez da posible balio ideologikoak transmititzea egiturarik gabe, antolakuntzarik gabe.
‎Bere lanean espiritu etnografikoak zirauen, baina hori ez zen maila teorikoan kezkarik ez zuelako, erredukzionismo antzuan ezerortzeko baizik. Deskribapen soila eta formala gainditzen zuen, ikerketa teorikoanaukerak eginez, ez modu abstraktuan, enpirikoan baizik, eta berez zetorren ondorioa modu naturalean agerian utziz.
2003
Berez datoz gachac echizu bagaric. Eta dana dala, enzun erremedio santubac iguez eguiteco sorguinen echizuas.
‎Euskaldun eta erdaldunen arteko ezberdintasunak ikusita nahiz A, BetaDereduetako ikasleen artekoak, galdera hau berez dator: zer da euskaldun eta erdaldunen arteko diferentziak eragiten dituena?
2004
‎Apalategiren liburuko aipu hori jaso eta gero, honakoa galdetzen dio Martinez de Lunak bere buruari: . Euskaldun eta erdaldunen arteko ezberdintasunak ikusita nahiz A, B eta ereduetako ikasleen artekoak, galdera hau berez dator: zer da euskaldun eta erdaldunen arteko diferentziak eragiten dituena?
2006
‎50 kaloria ehun mililitro bakoitzeko, azukre dezente eta bitamina. Zuku zukutuen kasuan, azukrea berez dator frutatik; zuku kontzentratuetan, berriz, legeetan onartzen da azukreak gehitzea, gehienez ere 15 g/ litroko kontzentraziora arte, jatorrizko frutaren gozamen puntu baliokidea lortzeko. Laranja zukua baraurik Elikagai batzuen kontsumoak eragin handiagoa du digestio organo batzuetan.
‎Ni azkenaren azkena izana nintzen Nabarrenkoxen zangoa ezartzen. Berez zetorren teila gorrian zeudenei gehitzea.
2007
‎Hareatzan nire portugesa hobetzen saiatu naz. Izan be, esan lei hizkuntzea ikasteko guraizana berez datorrela, leku zoragarriaz eta jente zabalaz inguratuta egonda.
‎Baina, egia da bestalde, hainbat alderdi berez datozkigula, aukeratu behar izan barik, edo ahal izan barik. Kasurako, ez dugu aukeratu gizon edo emakume izatea, neska edo mutil izatea, gure familian jaiotzea, dauzkagun gurasoak edukitzea, edo gure begien kolorea, edo daukagun adina edukitzea, eta abar.
2008
‎Bakoitzak badaki zein den bere jatorria, nor izan den bere maisua eta baita bere maisuaren maisua nor izan zen, eta horrela arbola genealogikoa eratzeraino. Era berean, norberari berez datorkion sena baliatzea eta autodidakta bezala lan egitea oso kontutan hartzen da. Hemen ordea zer esango dut bada?
‎Zenbait gai gauzatzen badira, denboraren poderioz sortutakoak dira, eta ez bultzaka ari garelako sortuak. Zenbait aurrerapauso berez datozkigu herri guztietan bezala, baina norberaren kultura, norberak landu eta bultzatu behar du.
‎esan nahi baita baiezko bihurtu zela ezezkoa, okerra zuzen eta akatsa bertute? harik eta egun batean ohartu zen arte gaztelerazko hitzek oztopo handirik gabe egiten zutela burutik mihirako bidea, guztia berez baletorkio bezala eta mintzoari neurria hartzen hasi balitzaio bezala, ordu arte malda gora izan zitzaiona malda behera jarri balitzaio bezala, edo, malda beherakorik ezean, errepide lau gutxienez.
‎Galderen sokak ez du ordea etenik nire burubidean. Berez datozkit, isuri jasa etengabean, halakoxe barne iturri matxinatuan: zertarako behar du euskal herritarrak bere nazioaren askatasuna, askatasun horrek euskaldun izateko askatasunik bermatzen ez badio?
‎Baina nola ezezkoaren baitan datzan, halaber, baiezkoaren hazia, lehertzeko eta hazteko bere denbora eta bere garaia behar duena, hala, beren harreman berrituen konfiantzazko giroan, haziak bere bidea egin zuen, azkenik: esan nahi baita baiezko bihurtu zela ezezkoa, okerra zuzen eta akatsa bertute... harik eta egun batean ohartu zen arte gaztelerazko hitzek oztopo handirik gabe egiten zutela burutik mihirako bidea, guztia berez baletorkio bezala eta mintzoari neurria hartzen hasi balitzaio bezala... ordu arte malda gora izan zitzaiona malda behera jarri balitzaio bezala, edo, malda beherakorik ezean, errepide lau gutxienez.
‎–Sufritu zenuke. Gizakiago egiten omen zaitu, asko ikasten omen da, hori diote kristauek; grekoek, aldiz, sufrimendua berez zetorrela uste zuten eta ez zioten gehiago balorerik ematen. Gelarik baduzu?
2009
‎Badakit talde bakoitzak bere izaera eta historia duela, badakit kanpotik egindako hausnarketa dela, ezjakinaren ausardiaz egindakoa ere izan litekeela, baina galdera berez dator: eta zergatik ez dute bat egiten?
‎Ez dago konportak baino lehenagoko presarik. Ura berez dator beherantz, eta errotako ubideak grabitatea aprobetxatzen du. Horrexegatik ez dauka errota gehienetan ohikoa den ur sarreraren aurreko presarik.
‎Santakurtzera igotzeko bidea laga eta aurrera joz gero, Askabittuko trokara ailegatuko gara. Bertan ia ehun urteko gurbiztia dago, inork erein barik berez datorrena. Baina gurbiztiak hartzen ez duen eremuan otea zegoen lehenago.
‎Berrogei urte, horrelaxe elkar ezagutu genuela. Gure bizitzaren zentzua eta balioaren galdera berez dator istant batez begien aurrera. Baina inork ez dugu horretaz hitz bat esan.
2010
‎Gero, bosgarren puntua gehitu zitzaion, akordioaren inplementazioarena. Hori ez genuen zehaztu, hori berez zetorrela iruditu zitzaigulako. EAJren ekarpena izango zen?.
‎Munduko Literatura" itzulpen eremu" bat da.1135 Baina literatura gutxitu baten kasuan, Johann Wolfgang Goethe baino konkretuagoa eta David Damrosch baino apur bat zakarragoa izan zen Koldo Mitxelena isatsarena esan zuenean. Artean ondo osatu gabe zegoen euskal literaturaz ari zela, itzulpenak edozein literaturatara berez datozela esan zuen, soinaren ondoren isatsa datorren bezala. Eta gorputzarentzat kalte gehiegirik gabe moztu daitekeen eranskin luzea edo laburra baizik ez dela sarritan.
2011
‎Castillo sukaldaria baserriz baserri ibili zen errezetak jasotzen. Inork ez du emakume horien izenik ez aurpegirik ezagutzen, ez ditugu inoiz plazan ikusi, ez eta emakume horien alabak ere, ez telebistako sukaldaritza programetan, ez jardunaldietan, ez jatetxe handietako sukaldeetan, ez egunkarietan, ez Culinary Center en ez gidari ez irakasle.Galdera berez dator. Bi argazki horien artean zer gertatu da?
‎Seguruenik zuzendaritzaren proposamena aterako da aurrera, baina Nafarroan barne eztabaida esanguratsuarekin. Eta hori hala bada, galdera berez dator: zer gertatuko da NaBai rekin?
‎Batak bestea dakarrelako, eta besteak bata. Horrela, bada, gizartearen esparru eta jarduera publikoetan inolako babes juridikorik gabe, helduleku legalik gabe, prestigio sozialaren etengabeko higadura berez dator. Legearen euskarririk gabe bizi dira munduko hiztun herri ia guztiak, legearen indarra eta aterpea egungo estatuen egituretan oinarrizko baldintza denean.
Berez dator: harrialdi berrian, euskal herritarrontzat lehentasuna behar luke ahalmentze komunitarioak, tokikotasunak duen muskulaturak marka baitezake bizi kalitate duinaren eta degradazio zitalaren arteko aldea.
‎Aurreikusten da 9 mila milioi izango garela 2045ean. Berez dator galdera: planetak jasan ahal izango ote duen halako karga.
‎Arrazoimena baldin bada ezagutzarako bidea, nola ez da ba izango giza ekintzarako bidea? Ondorioa berez dator noski. Baina, arrazoimenak kodetu behar al du ekintza zuzena den ala ez, ona den ala ez, bizi indarra duen ala ez, Kantek bere agindu kategorikoan laburbildu zuen bezala?
2012
‎Ezer gehiago behar gabe, dena behar gabe esku hutsik, gorantz begiratu, txoritegietara, eta ikusi mundua osorik beha daukazula; ez zaudela bakarrik ispiluaren aurrean, arnasa berez datorkizula biriken guritasunera, eta jada har dezakezula lo betiko ezer zor gabe, maita dezakezula bizia zure semeak maite dituzun bezala; ezer gehiago behar gabe, dena behar gabe biluzik, goia jo eta betiko isildu, zoriona isiltzen den bezala.
‎Gauzak berez datoz batzuetan eta orduan hitzak ez doaz kanpora mutu gelditzen naiz.
2014
‎" Elkarlaguntza? Berez datorkie, naturalki. Baina lantzen dugu.
‎Gutasunarekiko atxikimenduaren lehen sortzaileetakoa. Hura erabilita sorkuntzan, malkoa berez dator. José Salcedo, bilbotarra, Eusko Gudarosteko MAI Irrintziko gudari izan zen.
‎Doktoreen esanetan, elikadura ohitura txarrak dituzten ume eta gaztetxoen armosuak aldatzeak" lauzpabost hilabete har ditzake, baina, azkenean lortzen dugunean, tratamenduaren aldeko puntu garrantzitsua da eta gainerakoa berez dator. Ordea, umeak ez badu bere egiten ondo armosatu behar duen ideia, ez dugu ezer lortuko".
2015
‎Honenbestez, The New York Times en editorialgileak oker handia egin zuen euskal gatazka armatuaren bukaera bi aldeko irtenbide negoziatuaren emaitza izan zela adierazi zionean munduari. Galdera berez dator: euskal auziari buruz zer informazio jasotzen dute munduan, horrelakoak posible izateko?
2016
‎Markel Olanoren gobernuarentzat ezinbestekoa da errauskailu bat egitea eta Uxue Barkosen gobernuak erabaki du ez dela errauskailurik behar. Galdera berez dator: zergatik batean bai eta bestean ez?
‎Emeak izaki, emakume esklaboei berez zetorkien arriskua: orotariko hertsadura sexualak paira zitzaketen.
2018
‎Datuak gainera, jaulki dituen erakundearen arabera, aldakorrak dira. Kopuruak kopuru, galdera berez dator: zer gertatuko da halako zor itzelarekin diruaren interesak igotzen hasten badira?
‎Nafarroako Gobernua aurten egiten ari den amortizazioetan %5, 8 ordaintzen ari da. Galdera berez dator orain ere: orduan, gobernuek zergatik ez diote dirua zuzenean eskatzen EBZri?
2019
‎Bistan denez, A Graciosa goxotegia, zuzentzailea orain sartzen ari den tokia, ez zegoen hemen orain gauden mila ehun eta berrogeita zazpigarren urtean, hain zuzen, ekaineko zeruaren azpian, bikain eta zerrepel, itsasoaren aldetik, barraren ahotik datorren haize leuna freskoa den arren. ...ko hau auzo herrikoia da, denek elkar ezagutzen duten horietakoa, komunikazioaren hasierako zeremonia, egunerokotasunaren familiartekotasunak hartaratua, litekeen txikiena da, hainbat formula soil alde batera utzirik, jakina, Egun on, Zer moduz, Etxean dena ongi, galderen zein erantzunen egiazko esanahiari gehiegi begiratu gabe esaten diren horietakoak, hortaz eguneko kezkei buruz berehala aritzea berez dator, kezkak asko dira, eta denak larriak. Hiria auhen abesbatza bilakatu da, Ibn Arrinque Galiziarraren tropak xaxatua ihesean datorren jende horrekin guztiarekin, Alak fundi eta infernu sakonera kondena dezala, eta errukarriak era txarrean datoz, zauriei odola dariela, oihuka eta aieneka, esku gabeko besamotz ez gutxi, edo ankerki belarrigabetuak, edo sudurrik gabe, horixe da-eta errege portugaldarrak aurretik bidaltzen duen gaztigua, Eta badirudi, esaten du gozotegiaren jabeak, gurutzatuak datozela, itsasoz, madarikatuak bitez, zurrumurruak dio berrehunen bat itsasontzi izango direla, oraingo honetan gauzak beltz jartzen ari dira, ez dago zalantzarik, Ene, gizajoak, esaten du emakume potolo batek malko bat garbitzen duenarekin batera, oraintxe nator Porta de Ferrotik, zoritxarren eta miserien erakusketa bat bezalakoa da, medikuek ez dakite nondik hasi, begitartea odolbildu bat eginda zeukaten pertsonak ikusi ditut, eta hutsik zeuzkan koitadu bat, izugarria, izugarria, eror bedi Profetaren ezpata eraileen gainean, Erori egingo da, esan zuen barran bermaturik baso bat esne edaten ari zen gazte batek, baldin eta ezpata geure eskuaz altxatzen badugu, Ez dugu amore emango, esan zuen gozotegiko jabeak, orain zazpi urte etorri ziren, baita ere, portugaldarrak eta gurutzatuak, eta zer kontatua zutela itzuli ziren, Bai horixe, ostera berriz gazteak, ahoa eskuaren gibelaldearekin garbitu eta gero, baina Alak ez dio laguntzen bere buruari laguntzen ez dionari, eta hor dauzkagu ibaian duela sei egun ainguratuta dauden gurutzatuen bost itsasontzi horiek, zergatik ez diegu erasotzen eta hondora bidaltzen, Hori ekintza egokia litzateke, esan zuen emakume potoloak, gutarren miserien ordainez, Ordainez ez, esan zuen gozotegiko jabeak, gure mendekuen kontuak ez dira sekula berdindu ehun kristau mairu bakar baten truke egin ezean, Baina nire begiak habiara itzuliko ez diren uso hilak dira, esan zuen almuedanoak.
‎Galdera berez dator: zer gertatuko da, halako pairamendu latzaren ondotik, taldekideari laguntzerik lortuko ez balu?
‎KRISTINA: Buruan duzuna zera metaliko bat da, Joxan, eta berez dator kanporantz. Ia ia kanpoan dago.
2020
‎EHASekoak, zure alderdikoak. Pentsa, kontaktu giltza biratu eta gainerakoa berez dator; motorra egina dago, autoa bere inertziaz doa, zuk ez duzu deus egiten hor barrenean. Ezagutzen duzu ibilbidea, motorraren funtzionamendua...
2021
‎Berez bere lokuzioa, ordea, batez ere Iparraldekoa da: Lehengo konfesioak gaizki egin badira aurkitzeko salbazioko bide berez bakarra, zeina den konfesio ona (Mogel); Gizonari berez edo bere naturalezaz datorkio gurasoak amatu eta honratzea (Astarloa); Hizkuntza hori berez baitzetorren ahora batarekin eta bestearekin mintzatzeko (Mitxelena); Zeren hazi humanoa bere berez korronpitua baita (Leizarraga); Espainiaren meneko izanagatik, berez bere dabil asko zeretan (J. Etxepare).
‎Zenbat gauza egon daitezkeen horren atzean. Garai hartako emakume batek esaten dizu umea egitea edo ez egitea ez zela hautu bat, baizik eta berez zetorrena, bere bizitzari forma konkretu bat ematen ziona. Berak ez zuen eduki guk eduki dugun sarrera, nahi bada, ikasketa batzuetara, adibidez.
‎Errepikatu zien zazpi lagunei bere hitzaldia. Berez zetorkion ezpainetara, azpigizaki itxuragabe haiek aurrean baleuzka legez.
‎–Gizaki gaiztoek jarri dituzte gailu horiek zuen inguruan, zuek oinazetzeko –azaldu nien, hitzak berez zetozkidala ezpainetara–, eta ez dira pozik egongo apurtu egin dituzuela konturatzen direnean. Ez da gaur, ez bihar gertatuko, baina gertatuko da, hemen geratzen bazarete.
‎Oraingoz. Dena dela, haren azken egunak eta orain gaitzak jota hiltzen ari direnenak alderatzea berez datorkit. Izurik handiena, gaitzak sendabiderik ez duela jakiteak sentiarazten duena omen da.
‎Konpetentzia miragarrien bidez edukiak berez datozen neurrian, inork transmititu barik, ulertu behar dugu ikasle berri horiek gai izango direla beren kabuz ikasteko gizateriak milurtekoak behar izan duen ezagutza meta izugarria, milurtekoetan metatuz joan den ezagutza guztia. Horretan sinestea egun absurdua da.
‎zer eskubide daukat ingurukoek isiltzea erabaki dutena neuk oihukatzeko? Zaila, galdera berez datorrelako: zergatik hain zuzen ere zure familiaren iragan baketsua astindu, putzu garden baten hondoan makila sartu eta lohia ateratzen denean egiten den bezala, eta beste batzuena bere horretan utzi?
‎Autonomoentzat, horrelako jendea etsaia zen, batez ere beren klase politikarengatik. Etsaigoa eta enfrentamendua berez zetozen. Baina Autonomoen suntsiketa ere abiatu zen.
‎83 Gero ‘kale borrokan’ erabiliko diren tresna berak. Berez zetorren biolentziaren ohiko bitarteak.
2022
‎Era berean: " zure hitzen gozotasuna" esaten den legez,"... eztitasuna" esatea ere berez dator.
‎Megaboterez hormonaturiko Rambo moduko soldadua gai da Libiatik Sigfrido lerroraino joateko, nazien armada erdia suntsituz, sobietar bakar bat topatu gabe bidean. Ondorioa berez dator: Europa ekialdean, aurpegirik gabeko itzal lausoa izan zen gerra.
‎Preseski, klima horien junturak gehienbat sufrituko badu ere, Etxebestek hor ikusten du joka partidetako bat geroari begira: «Klima anitzeko lekuetan, isurialde aldaketa ematen den eremuetan, alde bateko eta besteko zuhaitz espezieak nahasten dira, eta berez datozen espezieak dira gure ustez apustu gorena».
‎Horra zergatik ekiten dioten emakumeek garrasika film pornoetan, horra zergatik eskatzen didaten bezeroek neuk ere garrasi egiteko, hasperen egiteko mingaina nire zirrikituan barna darabiltenean, eta ez dute eskatu beharrik ere, zeren berez dator hasperena, garrasi egin behar da, bestela ez dago jolasik, sartu ateratzea geratu egiten da ez zarelako korritzen, baina zer duzu, zertan ez duzu garrasi egiten, zertan ez zara korritzen, ez dakit, eta gainera, zer ote dakizu zuk ni korritzeari buruz, ez dakizu ezer, ez dakizu isilka korritu naitekeela edo garrasi egin nezakeela korritu gabe, ez dakizu emakumeek gezurra esaten dietela emaku...
2023
‎Gobernuaren lau ministeriok dute parte emakida horretan, legez ezarrita dagoenez. Hortaz, galdera berez dator: zer gertatu zen ONCEk hamabost urte horretan izan zuen baliabide mordo horrekin?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia