Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 140

2000
‎Jokalariek nork bere lekua hartu beharra daukate beren zeregin zehatza bete ahal izateko. Falta marratik urrunen dagoenari" salto" esaten zaio eta bere aurrean dagoen" tercio" aren akatsak konpontzen saiatu behar du.
‎dozenaka kide batzuekin hasi ziren eta gaur egun 300 bazkide dira. Bazkide hauek ordaindutakotik finantzatzen dute beren zeregina. Autodeterminazioaren inguruko ikerketa lanak bideratu dituzte, garrantzitsuenetakoa 97an alderdien esku utzi zuten burujabetzarako estatutuaren gidoia; lan honen baitan azpimarragarria da, besteak beste, munduan autodeterminazioaren eskubideak bizi dituen errealitate desberdinen ikerketa konparatiboa.
‎Zerbitzu hau osatzeko pertsona talde bat behar da (pertsona bakar bat gutxiegi litzateke), beren zeregina munduko edo nazioko irrati emandegiek ematen dituzten albisteak entzun, hautatu, baloratu eta irrati eran idaztea delarik. Prentsa idatzia ere albiste iturri da; beraz, pentsatzekoa da irratian, lehen aipaturiko berehalakotasuna dela-eta, oso albiste iturri garrantzitsua izan ahal dela.
‎Aumand Colin; 132 Interesgarria da, bestalde, gai honen inguruan Dufraisse k emandako azalpenei begirada luzatzea: irakasle eskolak normale kalifikazioa izan zuten, beren zeregina irakasleentzako norme, arau, modukoak ematea izanik, irakasle eredua sortu nahi zelako hain zuzen eta ezin da ahaztu Estatuaren kontrolpean egongo litzatekeen ereduaz ari garela (Ikus DUFRAISSE, R. (1981):
2001
‎EUSKAL presoekiko alkartasuna eta aldarrikapena zabaltzen aritu ondoren, presoekiko Solidarioen kolektiboa Zuzen Ekintza Taldea izango da aurrerantzean. Desobedientzia zibilaren eremuan jardungo du eta beren zeregina giza eskubideak eta eskubide nazionalak errespetaraztean oinarrituko da; autodeterminazioa, euskal presoak Euskal Herriratzea eta euskararen normalizazioan zehazten dira eskubide horiek. Buzo berdea, txapela eta aurpegian mozorroa eramango dute, eta kideek taldeko izenarekin ondo identifikatuak egingo dituzte ekintzak.
‎Hiru gizonak isilik gelditzen dira, neke aurpegiz, eta, burua makurturik, beren zeregin luzera jartzen dira atzera, lastoa ertz batetik bestera mugituz, etengabe. Jubilatua ere mutu gelditzen da, lanerako prest.
2002
‎Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ)% 0,52 konturako diru-laguntzen banaketan, GKEek, aurten, beren zeregina babestu zuten zergadunen kopurua pixka bat handitu dute, hau da, aurreko ekitaldiaren% 40 baino gehiago. Bestalde, Elizaren laguntza mantendu egin da,% 39,1eko ekarpenekin.
‎Arratsaldeetan oso leku lasaia izaten zen hura gehienetan, eta gustura hitz egin zezaketen. Alaznek berak zeregin gutxi izaten zuen eta beraiekin eseri ohi zen.
2003
‎Besteak beste, osasun arloko profesionalak, garbitzaileak eta abar aipatu behar dira. “Etxekoandreak ere joera handiagoa dute, askotan eskularruak erabiltzen baitituzte beren zereginetarako. Hori dela eta, latexari alergia dioten munduko biztanleen %80 emakumeak dira”, zehaztu du Pablo Torrico doktoreak, Badajozko Latexari Alergia diotenen Elkarte sortu berriko kideak.
‎Goian aipatutako obra guztiak, jakina, zientziaren klasikoak dira. Hala izanik, beren zeregina beste sormenezko esparru batzuetako klasiko nagusienarekin konpara daiteke, Shakespeare, Rembrandt edo Adam Smithen obrenarekin, kasu. Baina obra haiei edo haien atzean dauden burutzapenei, klasiko beharrean, paradigma deitzean, haien inguruan beste zerbait berezia badagoela eman nahi da aditzera, zientziaren baitako beste klasiko batzuetatik eta sormenezko beste esparruetako klasiko guztietatik bereizten dituen zerbait badagoela.
‎Gertakariek, logikak eta metodologiak soilik erabakitzen dute —horixe kontatzen digu maitagarrien ipuinak— Baina nola erabakitzen dute gertakariek? Zein da beren zeregina ezagutzaren aurrerapenean. Ziur asko ezin ditugu gure teoriak haietatik eratorri, zehaztapen oinarrizkoenek erakusten duten bezala.
‎Egia esan, miraria izango zen hiru ontziek beren zeregina taxuz betetzea. Gipuzkoa eta Bizkaia bouetako kanoiak eztul pare bana egiteko baino ez ziren gai.
2005
‎Ondo elaboratuak daude denak, ongi betetzen dute beren zeregina eta ez daukate pestiziden arrastorik.
‎Pribatizazio horrek udalek beren zereginak betetzen ez dituztela eman nahi duaditzera. Egia da udalak legez ez daukala zertan arduratu Irungo festetako ikuskizun nagusia den Alardea gauzatzeaz eta antolatzeaz, baina esan beharra dago inorkez diola hori eskatzen.
‎Eta berdintasunhori ez da lortzen Alarde pribatuak antolatzeko ustezko askatasunaren bitartez, askatasun hori formazkoa baino ez delako. Aldiz, jaiak pribatu bihurtzeak esannahi du udal agintariek beren zereginak besteren esku utzi dituztela, udal horrekbete gabe uzten duela kultur ondarea zaintzeko duen berezko eginkizuna.
‎Ikuspegi horizontala: mailako taldeak dira, eta beren zereginak curriculumaren edukiak, metodologia, baliabideak eta ebaluazioa egokitzea dira.
‎Eta latzena: " artista" ugarik inork ulertzen ez dituen produktuak sortu bezala —" absurdo" edo" lan ireki" etiketen pean ezkutatzen direnak—, zientzialari eta teknologoen artean ere beren zereginari buruzko nahastea suma daiteke. Eta argitasunik gabe ez goaz urrutira.
‎Itzulpen bat baloratzerakoan kontuan hartu behar da, batez ere, itzultzea berez zeregin konponezina dela, ze hizkuntza ezberdinak ez dira era berdinean osatutako kontzeptuen sinonimoak.148
2006
‎Izan ere bezperan, polizia etxean izandako erreten aldian, hire maitale huen Mikel, herriko hauts sarearen buru zela aitortu beharrean aurkitu haiz eta haren anaiak salatiaren izenarekin eman duenean, hire nerbio sistema osoa dantzan jarri dun. Baina hautsek beren zeregina bete duen lez, kartzelaratutakoaren anaiak hirekin eman din, izan ere bera dun eskuan errebolber bat duela, hire lasterketa errukarria zaintzen ari dena.
‎Eta haien artean, gainera, leiendak izaten dira, hasiberriei adarra jotzeko, edo baten batek paparrean domina jartzeko. Kabinan aldizkari batzuk izaten dituzte, beren zereginean laguntzeko, baina leienda horietan egundokoak asmatzen dituzte: erizainak txulo batetik begira egoten garela, nork duen handiagoa; geure eskuz laguntzeko ere prest egoten garela, eta halakoak.
‎Musikariak beren zereginetara itzuli dira, mahaiko teknikariarekin eztabaidan, gitarraren hotsa zoliegi edo apalegi entzuten ote den, beren hizkera tekniko kriptiko horretan. Oholtzatik jaitsi naiz eta han daude Natxo eta Aiora ere.
‎Estatu Batuetako Mendebaldeko beste edozein tokitan bezala, hiru katuek ni nondik natorren jakin nahi dute. Gure basque countryaren leku geografikoaz azalpenak eginda –egia esan gutxi balio duten azalpenok–, tabernakoek beren zereginari eutsi ahal diote.
2008
‎Erreka baten marmarra sumatu zitekeen ezkerraldean, eta bizitzaz betetako zuhaitzen erdian eremu biluzi bat, lur gorriz estalia. Biztanleak zuhaitzetatik jaitsi eta beren zereginetan ziharduten, nekaezin. Gelditu gabe.
‎Hainbesteraino, ezen mundu guztia agortzen baitute eta, sarritan, familiako eztabaidak eragiten baitituzte. Eskola hasten denean, arazoak nabarmenagoak dira, eta porrotak hasten dira, ezin baitute arreta jarri beren zereginetan. Ez da ohikoa irakasleak izatea gurasoen arabera haur horrek TDAH bat izan dezakeela susmatzen lehenak.
‎Musharrafen aurkako prozesuaz gain, Auzitegi Goreneko epaileak ere laster berrezarriko dituztela jakinarazi du PPPko buruzagiak. Hori hala, iragan maiatzean Gobernutik ateratako ministroak beren zereginetara itzuliko direla azaldu du Sharifek.
‎" Greziako tragedia mitora itzuli zen, baina ez kosmogonia homerikora, Joniako kosmogonoek ederki asko bete baitzuten beren zeregina. Jainkoak, berez, ez dira jada indar gorenez inbestitutako izakiak, aldian behin bekaizten direnak.
2009
‎Orain, berriz, ateri dago, baina fraideak eskolan edo beren zereginetan dira. Urrats bakarti batzuek, seguruenik fraideren bat brebiarioa errezatzen?
‎Erabiltzaile bakoitza lotuta dago proxi batekin eta erregistratzaile batekin (bi lanak konputagailu berak egitea badago). Hurrenez hurren, beraien zereginek DNS bertako zerbitzariarenarekiko eta DNS jatorrizko zerbitzariarenarekiko antza handia dute.
‎Espainian, ikasgela osorako egituratutako jarduerak maizago egiten dira ikasgeletan. Jarduera horiek ohikoagoak dira irakasleen artean, beren zeregina ezagutzak transmititzea eta ikasleei irtenbide egokiak ematea dela uste baitute. Jarrera hori oso urrun dago konstruktibismotik.
‎Buru bikotasuna mantentzen dugularik, alderdia gauza bat da eta erakundeetan diren pertsonak alderdiaren ordezkariak dira, baina beren zeregina askotan alderdiaren ordezkari izatetik haratago doa, baldintzatuta edo mugatuta ikusten dutelako euren zeregina. Hemen jokoa da buru bikotasun horretan elkarrekin ondo aritzea, eta horretan ez dago batere eragozpenik.
‎Auzo horixe izango da, ziur aski, poliziarik gehien biltzen dituenetarikoa, polizia mota orok baitu han gizarte ordezkaritza uniformedun bat. Eta polizia horiek guztiek atzerritarrei dagokienez inolako eskumenik gabeak, batzuk beren zeregintzat hartu dute auzoko milaka bizilagunen eguneroko bizimodua kontrolatzea eta eragoztea. Saltokietan, tabernetan eta kalean egin ohi dituzten sarekadak dira, aldian aldian, auzotarren bizimoduaren osagai.
‎Hala ere, argi izan behar da galtzeko gehien FIAk duela. Taldeek ez dute gogo berezirik beren lana ez den zerbaitetan hasteko; autogileak dira, eta txapelketa bat martxan jartzea beren zereginetik kanpo dago. Baina beraiek dute txapelketa bat arrakasta tsu egiteko behar den osagai nagusia:
‎Behin beren zeregin ekonomikoa galduta, zenbat errota galdu ote dira Euskal Herrian azken hamarkadatan. Oraindik zutik iraun dutenen balioaz gero eta gehiago jabetzen garela, halako eraikinen zaharberritzeak ugalduz doa.
‎Egoera bitxia: herri mugimenduak beren zereginaz desjabeturik, eta politikariak eragile kulturalaren lekuan, Kyotok eta ondorengo hitzarmenek geure bizi estiloa aldatzea eskatzen duela egoskor errepikatuz, herritar indibidualak erabakiak hartu behar dituela gau eta egun gogoraraziz. Ardura ia guztia norbanakoaren lepo gainean jartzeak politikarien eta politikaren ezintasuna, edo nora eza, azaltzen ote duen.
2010
‎Alzheimer gaixotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten senideei laguntzekobereziki prestatutako ikastaroak dira, familiei beren zeregina behar bezala egitenlaguntzeko. Familiek senitartekoak Alzheimerra duen diagnostikoa jasotzen dutenean, ez dute gaixotasunari buruzko informaziorik izaten.
‎Hasteko, ereduarekin hezi behar da. Beren zereginekiko edo lanarekiko interesa eta gogoa agertzen duten eta ezagutza berriak eskuratzeko jakin mina adierazten duten gurasoek jarrera hori modu naturalean transmititzen diete seme alabei. Jesús Alonso Tapiak, ‘Motivar en la escuela, motivar en la familia’ lanaren egileak, dioenez, gurasoen portaerak eragina izan dezake seme alabak ikasteko motibazioan edo motibazioan.
‎Esparru horretan, txokoek aukera ematen diete irakasleei egitura tradizionala aldatzeko; izan ere, egitura horretan, ikasle guztiek egiten dituzte tutoreak gainbegiratutako lan berak, eta, horren ordez, antolamendu malguagoa dute, “bakoitzaren gaitasunak indartzen eta beren berariazko beharrarekiko sentikorrak izaten laguntzen duena”. Ikasgela antolatzea Txokoak eskola jardueraren osagarri gisa gaitu daitezke; hala, haurrek denbora librean jotzen dute beren zeregin akademikoak amaitzen dituztenean, edo curriculum eduki espezifikoak lantzeko espazio gisa. Lehenengo kasuan, adi egon behar da ikasgelako dinamikarekin; izan ere, Ángeles Gervillak dioen bezala, aukera horrek bizkorrenei egiten die mesede, eta “erritmo motelagoa duten pertsonengan antsietatea eta desengainua sor ditzake”, hainbat jarduera egiteko aukerarik ez dagoelako.
‎Egia esan, ez. Finantza krisiak agerian utzi zuen bankuek gehiegizko arriskua zutela ahalik eta etekin handiena lortzeko, eta erakutsi zuen nola urrundu ziren beren zeregin nagusitik: dirua gordetzea eta behar dutenei uztea.
‎delako" suitzarren guardia", eta" jendarmeria" izenekoa. Suitzarren guardiakoak 120 izaten dira, ez gehiago, eta beren zereginik handiena Aita Santuaren zerbitzura egotea da. Ordena publikoa zaintzeko, ordea, jendarmeak daude eta 130 dira.
‎ODSen Batzordeak asmatu egin zuen osasun desberdintasunak gutxiagotzea inperatibo etiko bat zela aitortu zuenean. Ikuspuntu horretatik, auzia ez da globalizazioa bera, baizik eta ea helburu etiko hori lor dezaketen negoziaketa edo instituzio sozialen konponketa berri bat asmatzeko gai garen71, 72,73 Globalizazioa ez da berez sortu, aldaketa teknologikoen emaitza da, bai, baina gobernuek, korporazio transnazionalek eta era askotako instituzioek ere beren zeregina izan dute International Monetary Fund eta World Bank delakoen sorreraren bitartez74, 75.
2011
‎Departamendu eta Erregio kontseiluetan, bera sosa dagoen erakundeetan dago. Hautetsiek diru publikoa kudeatzen dute, baina beren zeregina diru banaketara mugatzea damugarria da. Hautetsiek elkar laguntzeko lan egin behar lukete, politika bateratua garatzeko.
‎Grabaketa egun bakoitzean zehar 18 lehiakide igarotzen dira Mihiluzetik eta publiko gisa 110tik gora lagun, goizean 55 bat inguru eta arratsaldean beste horrenbeste. Beraien zereginik nagusiena da saioari bizitasuna eta emozioa ematea, txalo zaparradak eskaintzea, edo lehiakideen hutsak pena ozenez adieraztea. Tartean hamaiketakoa edo merienda gozoa ere izaten dute.
‎–Izorra dadila? pentsatu dute erredakzioko gehienek, beren zereginetara itzuli aurretik.
‎Dena den, pentsaera hori hazkuntza denboraldira bakarrik mugatzen zen; izan ere, haurrak biologikoki bizirik irauteko gai zirenean, berehala sartzen ziren helduen bizitzan eta jardueretan. Hala, txikienek ere bazituzten beren zereginak. Bestalde, arretarik eza eta abandonua ohikoak ziren, hiri berrietako kaleak haur eskalez eta zarpailez beteak baitzeuden.
‎Haien zeregina funtsezkoa da kanpotik laguntza iritsi artean. Ekipoek beren zereginak amaitzen dituzte, hasiera batean, kanpo laguntza jasotzean, eta haien esanetara jartzen dira lan egiteko, beharrezkoa bada.
‎13). Bikoizketari dagokionez, 1981ean Kultura Sailak abiatutako kudeaketei esker, 1983ko martxorako 100 profesionalek osatutakobikoizketa taldea ezarri zen; beraien zeregina, ETBko 1983 programazioakoinarritzat izango zituen nazioarteko produkzioak euskarara itzultzea izango zen.
‎EITBko erredaktoreak ez datoz bat konbergentziakberen lan kargan eraginik izan ote duen erantzutean: irratiko erredaktoreek uste duteprozesuak beren zereginak handitzea ekarri duela, eta Eitb.com nahiz ETBkoek ezdute eraginik antzematen.
2012
‎Esan zidan haien artean bazirela bi gaizkile zoro, eta ez litzatekeela oso zuhurra izango haietaz errukitzea; baina bi haiek menderatuz gero, uste zuela gainerakoak beren zereginetara itzuliko zirela.
‎Botikaria eta apaiza berriro beren zereginetan murgildu ziren, ez horratio tarteka lo egin gabe, horretaz elkar salatzen zutelarik esnaldi bakoitzean. Orduan Bournisien jaunak gela ur bedeinkatuz garaztatzen zuen eta Homaisek kloro poxin bat botatzen zuen lurrean.
‎Lurralde okupatuan ospitale berriak ezartzen badira eta okupatutako estatuko erakunde eskudunek dagoeneko ez badituzte beraien zereginak betetzen, okupazio agintariek, beharrezkoa izanez gero, 18 artikuluan ezarritako azterketa gauzatuko dute. Antzeko inguruabarretan, okupazio agintariek ospitaleetako langileen eta garraio ibilgailuen azterketa ere egin dute, 20 eta 21 artikuluetako xedapenen arabera.
‎4) Xedapen hauek antzeko moduan interpretatu eta aplikatuko dira gatazkan alderdi diren estatu guztietan.Potentzia eta agintari interesdunek Mediku batzorde mistoei beraien zeregina gauzatzeko beharrezko erraztasunak emango dizkiete.
‎1.Lurralde okupatuetan, babes zibileko erakunde zibilak beraien zereginak betetzeko beharrezko erraztasun guztiak jasoko dituzte agintariengandik.Inolako inguruabarretan ez dira bere langileak behartuko beraien zeregina erabat betetzea zailduko duten egintzak egitera.Potentzia okupatzaileak du inolako aldaketarik egin erakunde horien egituran ezta langileen artean ere, horrek bere misioaren betepen eraginkorra kalte badezakeenean.Erakunde horiek ez dira behar...
‎1.Lurralde okupatuetan, babes zibileko erakunde zibilak beraien zereginak betetzeko beharrezko erraztasun guztiak jasoko dituzte agintariengandik.Inolako inguruabarretan ez dira bere langileak behartuko beraien zeregina erabat betetzea zailduko duten egintzak egitera.Potentzia okupatzaileak du inolako aldaketarik egin erakunde horien egituran ezta langileen artean ere, horrek bere misioaren betepen eraginkorra kalte badezakeenean.Erakunde horiek ez dira behartuko potentzia okupatzailearen interesen edo bere nazionalen mesedetan lehentasunez jardutera.
‎2.Potentzia okupatzaileak ez ditu babes zibileko erakunde zibilak behartuko, beldurraraziko edo zirikatuko beraien zereginak biztanleria zibilaren intereserako kaltegarriak diren moduan gauzatzeko.
‎2.Osasun unitate eta garraiobideei zor zaien babesa bakarrik amaitu ahal izango da horiek etsairo egintzak egiteko erabiltzen direnean beraien zeregin humanitarioa alde batera utzita.Hala ere, babesa amaitu egingo da larderia baten ondoren, beharrezkoa denean zentzuzkoa den epe bat ezarrita, ondorerik sortzen ez duenean.
‎Hori da gurasoen eta seme alaben arteko harremanean oreka bilatzeko jarraibide gomendagarrietako bat. Ituna hezkuntza tresna bat da, haurrei beren zereginen ardura hartzen eta, betetzen ez badituzte, ondorioak bere gain hartzen erakusten diena. Artikulu honetan azaltzen da noiz itundu behar den haurrekin, eta zenbait aholku proposatzen dira seme alabekin tratuak egiteko.
‎Batez ere, zehaztasunak erantsi zituen mikeleteen talde armatuaren antolaketan. Indarrean jartzen ditu Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiak eta beraien zeregin nagusia administración interior delakoan aritzea izan izen. Eskumenak zehazten ditu.
‎Lehen egun haietan bazirudien Kongoko alde hartan ez zela beste ezer gertatu imajinaren etorrera baizik; ez zuela jendeak, hala Force Publiqueko ofizialek nola askariek, zerbitzariek, edo haien andreek, haren aurpegiko sudur ezpainen forma beste hizpiderik. Baina egunak pasa ahala hondartza husten hasi zen, eta bisitari bakanek imajinari begiratu bat eman eta beren zereginekin jarraitzen zuten. Gero, haize bolada handiko egun trumoitsu bat izan zen, eta, ezabatuta lur bigunean ezarritako oinatzak, lekua bere ohiko izaerara itzuli zen.
2013
‎Gainera, demandatzaileak, egoistak, apetatsuak, zigorrei beldur ez zaizkienak eta frustrazioaren aurrean tolerantzia maila oso baxua dutenez, frustrazioa oso maiz gertatzen da haserretzen direnean edo nahi dutena lortzen ez dutenean. Askotan, gurasoak permisiboak direlako gertatzen da hori, ez dakite mugak ezartzen edo ez dute beren zeregina autoritatez betetzen. Adituek gogorarazi dute guraso batek bere agintea erabili behar duela, hau da, eremu guztietan seme alabei muga argiak jarri behar dizkiela.
‎Hala ere, ez dira hutsezinak. Beren zeregina betetzeko, beharrezkoa da lehenengo egunetik zaintzea: Ez dira igurtziko gainazala marratu dezaketen belakiak edo belakiak.
‎Presioa jasanezina denean, estolderiak gainezka egin eta urteetan ezkutatu dena guztien begien bistara eta usaimenera irten duenean, hobe beste batzuei bidea uztea. Erdi Aroko abade benediktarren moduan, ora et labora esamolde zaharrera mugatu lukete beren zeregina. Munduari bira eman zion irudiaren zain daude agian, Vatikanoko San Pedro basilikako kupulan tximistak jo zuen dimisioaren berri jakin zen unean.
‎Bestalde, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendariak proiektuan parte hartu dutenei eskerrak eman zizkien, garai zailetan ere horrelakoak aurrera eramateagatik eta gehitu zuen liburuan agertzen diren bertsolariak harro sentituko liratekeela beren zeregina horrela ikustean. “Lan horiek egitea oso beharrezkoak dira Foru Aldundiarentzat, lehenengo bertsolarien giroan sartzeko aukera ematen digutelako eta arlo soziolingüistikotik ere interes handikoak dira, orduko gizartea zelakoa zen jakiten laguntzen digutelako, gero gaur egungo gazteei transmititzeko”, amaitu zuen Euskara zuzendariak.
‎Erretiratu egin ziren, handik pixka batera berriro hots egiteko esanda Linori, berandutzen ari zuela eta. Zerbitzari guztiak beren zereginetan ari ziren egunero bezala. Ez zegoen, beraz, ezer susmagarririk.
‎Errukitzekoa zen goletaren egoeraren aurrean eskifaiak erakutsitako izua ikustea, gaixoentzako ere zoko ziztrin bat baino ez baitzuen. Itsasgizonak ezin ziren beren zereginetan aritu erabat blaitu gabe, itsasoa bare zegoenean izan ezik". 150
‎Lehenengo biak, Aita Gili eta Aita Rubi, Lasuenek misioa eraikitzeko izendatuak, berehala ikusi zen erabat desegokiak zirela. Beren zereginari eta herrialdeari" higuin neurrigabea" hartu ziotela esanez idatzi zion Lasuenek San Fernandoko Aita goardianoari, eta ordezkatu egin behar zirela. " Zer on egin dezakete hemen geratuta galdetzen zuen Lasuenek, hemen egiten den guztiarekiko desplazerez gainezka dauden gizonek?
‎Erreka batera ailegatuta, Vallejada delako espainol bat, ezpataz armatua, Filipinetako indio taldea zaintzen utzi zuten, arropak garbitzen eta ura eta egurra biltzen zuten bitartean, eta beste taldea, frai Martin eta Joanes de Uranzu tartean zirela, sua ikusitako tokirantz abiatu zen. Hartan, filipinarrak beren zereginetan ari zirela, leku hartako hiru indio jaitsi ziren maldan behera, arrotzak zertan ari ote ziren ikustera. Berak gehiago zirela ikusita, arropak eta urarentzako ontziak harrapatu eta muinoan gora alde egin zuten sariarekin.
2014
‎Poshkavsk herria erretzen ari zen oso osorik. Hantxe zeuden tatariarrak azkenean, beren zeregina betetzen. Puntu horretatik behera bi ur ertzak hartuak zituzten Irkutskeraino eta baita Irkutsk pasatuta ere.
‎Sarkinak ziren, eta bizitzari buruz zuten ezagutza pretentsio sumingarri bat zen niretzat, hain ziur bainengoen beraiek ezin zituztela jakin nik nekizkien gauzak. Haien portaera, zeina ez baitzen beren zereginetara segurantza osoaren ziurtasunean joaten diren gizabanako arrunten portaera baizik, iraingarri zitzaidan, ulertezin gertatzen den arrisku baten aurrean erakutsi ohi den ergelkeria nabarmen laidogarria bezala. Haiei argia emateko gogo berezirik ez nuen, baina zail samarra gertatu zitzaidan beren aurpegien aurrean barre egiteari eustea, hain zeuden harrokeria ergelez beteak.
‎Alde horretatik, albaitariak horretarako jarraibideak eman ditzake, adibidez, etxean arraspak erabiltzea, katuak azazkalak afilatzeko. Osagarri horiek erabiltzea funtsezkoa da beren zeregina betetzeko: felidoak bere atzaparrak sasoian jartzen dituen lekua izatea.
‎Txapa, egur eta plastiko txatalez eginak zeuden, handik eta hemendik hartutako zatiekin, eta haiei lotuta arropa zintzilikatzeko sokak. Txabolen inguruetan pertsonak ikusten ziren, autoetan zihoazenen begiradei ezaxola, beren zereginei eta bizitzei loturik. Batzuk zigarroa erretzen, beste batzuk ekintza txikiren bat egiten, burdinazko makila bat eskuan, kaxaren bat, kubo bat, soka bat.
‎Argi errateko, tenore honetan 49.eko soldaduek ez dute astirik Voltaire kabaretean sortu berri diren dadaista horien ekarpenari buruz gogoetatzeko, joan den neguan Franz Kafka delako gazte batek argitaratu Die Verwandlung nobela hori zeren sinbolo ote den eztabaidatzeko, are gutiago komandantearen axuant bat soldaduen artean tabako partitzeari eman zaionez geroztik. Beren zereginak utzirik, erien herronka abandonaturik, botila arnoak eta gurutze egiteko oholak ahantzirik, badoaz guziak axuantarenganat, eskuak luze; baina axuantak baztertzen ditu, tabakoa partitu behar baitu, lehenik, oraino erretzeko gai diren kolpatuen artean, orok ulertu eta errespetatzen dutena. Baina, zaurtuekin finitu duelarik, hil ala bizi, axuanta inguratu dute berriz soldaduek, bakoitzak bere partea eskuratu eta tabakoak finitu diren arte.
2015
‎neskaren alde ateratzean zauritu zuten lepoan. Liskarra bukatzean jendarmeek atxilotuta eraman zuten eta egun batzuk beranduago, zauria gaiztotu egin baitzitzaion, hil egin zen.Orain dela bost urte Aminetu Haidarekin gertatu zena nahikoa izan ez balitz, orain berriz istorio bera errepikatzen da.Argi dago, Mendebaldeko Saharan giza eskubideen gabeziak nabarmenak dira, Minursoko (Nazio Batuko Erakundeko misioa) tropek beren zereginak betetzen ez dituztelako. Minursoren tropena Nazio Batuetan bozkatzen den bakoitzean Frantziak bere beto eskubidea erabiliz proposamena deuseztatzen du.
‎6 Inork ez dezala huts egin korura motibo arin bategatik. Orduen errezoak amaitu ondoren, beren zereginetara joango dira. Udan zortzietan izango da meza, eta neguan bederatzietan.
‎Gelako buruak zentroko gainerako langileek beren zereginak behar bezala betetzen dituztela zaindu behar du, bera baita erantzun operadoreek egiten duten lanaren arduradun zuzena.
‎Ez dakit zenbat balio duen moduan ‘delako euskal’ etiketak, baina ez dut uste kulturak multzo itxitzat har daitezkeenik. Akademikoek edo politikariek mugatu dituzte beren zereginetarako, baina kulturak gauza ireki moduan bizi izan dira beti, eta uste dut hobeto konpreni daitezkeela hala.
‎John Ruthy hiltzen ez bagenuen eta Daisy askatu ezean, beren zeregina herrian sarraski bat sortzea zen,
‎da, beren zeregina, eta hauen ganik etengabe exigitu behar dugu zinezko bakearen bidean engaia ditezen. Bainan guk, erantzukizun politiko zuzenik ez dugunek, gure eginahalak egin behar ditugu gure esku dagona egiteko.
2016
‎ez da gauza bera kazetari izatea Mexiko Hirian edo narkoaren eraginagatik beroak diren eremuetan. Mexikoren iparraldea zein hegoaldea hartzen dituen periferia biolentoan lan egiten duten kideek gogoan dauzkate beren zereginak dauzkan arriskuak, baina berdin berdin egiten dute lan. Kide horien adorea miresten dut.
‎ezin jakin orain zekalea, arbia, garagarra edo artoa ote zen, baina ezin esango dugu berdin denik ere: ...lak ez bezala; eta ezkutatzeko kontu hau ez dagokio soilik halako egitekoek sortu ohi duten herabetasunari, hori baino okerragoa izaten zen, ehiza hegazkin alemanak agertuz gero, haien metrailadoreen helmuga izateko arriskua, ipurdia bistan geratzea baino hilgarriagoa, inondik ere; izan ere, horixe gertatu zen harako hartan ere, hots, automobileko lagunak (bolantean norbait utzita, badaezpada ere) beren zereginetan ari zirelarik, Sturzkampfflugzeug JU batzuk agertu zirela airean, denok ulertzeko hizkuntzan Stuka hegazkin beldurgarriak, goitik behera arin etorri eta are arinago tiratzen zutenak bere metrailadore beldurgarriekin. Hegazkin hilgarri haiek tximista baino bizkorrago hurbildu baziren ere, haiek bezain azkar desagertu zen bideko jende guztia ere, soroetan barrena eta ahal bazen zulo ilunen baten bila, herioak airetik bidalitako opari haietatik ihesi.
‎Planifi kazio digitalaren koordinatzaileak denek beren zereginak amaitu dituztela ziurtatuko du, eta, hala
‎Hazilanen lanak enpresen benetako premiak ditu abiapuntu. Urte hauetan garapen agentziek egiaztatu dutenez, enpresek pertsona ekintzaile eta sortzaileak behar eta eskatzen dituzte, laguntza beharrik ez duten pertsonak, komunikatzen eta taldean lan egiten dakitenak eta beren zereginak espero diren helburu eta emaitzen arabera kudeatzeko gauza direnak. Konpetentzia eta gaitasun horiek guztiak ezinbestekoak dira, baina askotan ez dira ikastetxe bateko ikasgeletan eskuratzen.
‎Hazilanen lanak enpresen benetako premiak ditu abiapuntu. Urte hauetan garapen agentziek egiaztatu dutenez, enpresek pertsona ekintzaile eta sortzaileak behar eta eskatzen dituzte, laguntza beharrik ez duten pertsonak, komunikatzen eta taldean lan egiten dakitenak eta beren zereginak espero diren helburu eta emaitzen arabera kudeatzeko gauza direnak. Konpetentzia eta gaitasun horiek guztiak ezinbestekoak dira, baina askotan ez dira ikastetxe bateko ikasgeletan eskuratzen.
‎Ontzia hain handia zenez, marea gora zegoela egin behar zuten uretaratzea, hego haize puntua zegoela aprobetxaturik gainera, eta ez ziren bere zain egon. Agintaria heldu zenerako txalupa uretan zen, mastetan jarritako koloretako bandera eta guzti, eta elizako pretila mukuru bete zuten herritarrak beren zereginetara joanak ziren. Politikaria madarikatzen itzuli omen zen Bilbora, berriz ere bihurgune amaigabeetan barrena, Ondarroaz nazkatuta.
2017
‎" Beren zereginak Euskal Autonomia Elkarteko bi hizkuntza ofizialetatik edozeinetan, batean zein bestean, betetzen dituzten administrazio atalak izango dira administrazioatala elebidunak."
‎" Beren zereginak batez ere euskaraz betetzen dituzten administrazio atalak izango dira euskarazko administrazio atalak." administrazio atal elebidunak eta euskaldunak izango dira, dekretuaren 15 artikuluaren arabera, herri administrazioekin euskarazko harremanak izateko eskubidea bermatzeko herritarrek dituzten gutxieneko antolamendu atalak. laugarren atalburuko 20 artikuluan, derrigortasun datak e... 45 urtetik gorakoak, oinarrizko ikasketarik ez dituztenak, ezgaitasun fisiko
‎Gupidarik gabe itxi diet gure jabetzekiko muga markatzen duen ataka. Gaizki erranka itzuli dira beren zereginetara, inon zereginik izatekotan.
‎Arrazoi duzu, bai. Halako asmakeria eta ameskerietan eman ohi ditut arratsaldeak, bazkal garaiko gorabehera eta ezti ozpinen ondoren ama alabak beren zereginetara joaten direnean, ni lo kuluxka lasaia egiteko bakarrik utzita. Hobe nuke bai, lo kuluxka eta biagoetarako moduan banengo, baina oraingo botikak hartzeko lehengo lo eragileak kendu zizkidan sendagileak, eta nire lo zaila lo ezin bilakatu zait, eta honenbestez begirik bildu ezinik ematen ditut arratsaldeko ordu asper luze hauek, egunak ordura arte ekarri dizkidan aztoramenduak banan banan gogoratzen eta errosario baten moduan aletzen, eta geroxeago ekarriko eta errepikatuko dizkidan izualdietarako nire arima gertatzen, ez baitira berehala amaitzen nire neke eta sufrikarioak, eta nahiago nuke, denik eta latzena izanda ere, pairamen honek oraindik beste zenbat nekaldi izango dituen baneki, Jesukristo gure jaunaren guruzbideak hamalau egonaldi izan zituen bezala, nire honetan zenbat falta zaidan Golgota mendi honetako gailurrera iristeko, gurutze astun hau besagainetik kentzeko, bertan iltza banintzate ere.
‎Saio honetako planifi kazio digitalaren koordinatzaileak denek beren zereginak amaitu dituztela ziurtatuko
‎a Planifikazio digitalaren koordinatzaileak denek beren zereginak amaitu dituztela ziurtatuko du, eta, hala ez bada, amaitzeko epe berria proposatuko du.
‎a Saio honetako planifikazio digitalaren koordinatzaileak denek beren zereginak amaitu dituztela ziurtatuko du eta, hala ez bada, amaitzeko epemuga berria proposatuko du.
‎Handizkako merkatuan argiaren prezioak egunero berrikusi behar izatea ez da amaitu erabiltzaile erosoen artean. Aurreztaileenek ere ez dute onura handirik izan, beren zereginak ordu merkeenetara doitzean. Une oro kontsumoa kontrolatzen duten neurgailu elektrikoak merkaturatzea izan da irtenbide bat.
‎Atentzioa eskatu zuen esku zarta batzuekin. Agenteek beren zereginei utzi, eta hurbildu egin ziren. Hizketan hasi zenean, Mateo aurpegi zurbilen zirkulu bati zuzendu zitzaion.
2018
‎Ez bertan ikasten jarraitu izan banu ukituko ninduen bezain beste, baina bai hango nire lagunekin pentsatu eta bereziki haserretzeko moduan. Haserretu, lau urtetan fin fin, hutsik egin gabe, beren zereginekin bete duten horiekin pentsatzean; batere errurik izan gabe ondorio garratzenetakoak jasan dituzten horiekin; hemendik aurrera ahal duten guztietan euren tituluen URJCdun zigilua ezkutatzeko lanak hartu dituztenekin pentsatzean.
‎Modu horretara, unibertsitateek euren ateak irekiko lituzkete, bizi diren gizartearekin interakzioan ariko lirateke, eta zerbitzu publiko gisa beren zeregina beteko lukete. Horrez gainera, unibertsitateek finantzazioa ere lortuko lukete, eta bide batez, aireztatu ere egingo lirateke.
‎Haraneko eskualdeetan gertatzen zenaz ohartu gaberik, moineok eguneroko beren zereginetan ari ziren barbaroak bertara orduko: zaldi gainean sartu ziren tenplura eta ondoko etxaltera, zein baitzen moineen egoitza, lantegiekin eta bibliotekarekin.
‎Erregeordeak edo gobernadoreak edo ordezkariak itzuli dira euskaldunei bilerak, ikurrak, banderak, kultur ekimenak... debekatzeko. Zutabegileak eta tertuliagileak itzuli dira ETA ri buruz idazteko beraien zeregina zein den gogorarazteko, euskaldunez idazten dutenean zinez, gorrotoz eta inpunitatez. Gutxi geratzen da sanotik, eta, Gernika bonbardatu zutela ezkutatu zutenean gertatu zen legez, 36ko Gerlan, Zabalza12 beraien lehotzetan hil zutenean bezala, 58ko Gerlan, Gerlaren errelato soslaitua baizik apenas den beren gurariaren helburu bilakatu dena.
2019
‎dirua, ohoreak, maila, boterea, horiek denak idoloetan tristeenak iruditzen zaizkio; gizon gehien gehienak alienaturik daude haien mesedetan; gizon pedanteak, gizon garrantzitsuak, burgesak, senarrak ito egiten dute beren baitako bizi eta egia txinparta oro; aldez aurretik eratutako ideiaz eta ikasitako sentimenduz beterik, men egiten diete gizartearen ohikeriei, eta haien pertsonaiak hustasuna baizik ez du barrenean; asperduraren basamortu bat da kreatura arimagabe horiek bizi diren mundua. Zoritxarrez, emakume asko usteltzen dira zingira ilun horietan; panpina batzuk dira,, ideia paristar argalak dituztenak?, edo deboto hipokritak; Stendhalek zera sentitzen du,, nazka gorria emakume zintzoen eta ezinbestekoa zaien hipokrisiaren aldera?; beren senar fazatien seriotasun bera darabilte beren zeregin friboloetan; ergelak dira heziketaz, bekaiztiak, banidosoak, mihiluzeak, nagikeriaz gaiztoak, hotzak, lehorrak, handiputzak, maltzurrak, eta halakoz beteak daude Paris eta probintziak; hara eta hona dabiltza Madame de Rênal baten, Madame de Chasteller baten figura noblearen atzetik. Dudarik gabe, Stendhalek Madame Grandet deskribatzen du zorroztasunik herratsuenaz:
‎Neskek gabetze eta bidegabekeria gisa bizi eta sufritzen dute hori guztia, eta, gainera, erigarria da inposatzen zaien sistema. Biziaren joritasuna ezabatua zaie, eta haien kemen alferrik galduak urduritasunera jotzen du; beren zeregin lasaiegiek ez diete ahitzen energia soberakina; aspertu egiten dira: ameskeria goibel eta erromantikoetan galtzen dira asperdura horregatik eta sufritzen duten gutxiagotasuna konpentsatzeko; ihesbide erraz horietan laketu, eta errealaren zentzua galtzen dute; beren emozioetara emanak daude berotasun gehiegizko batez; ekinaren faltaz, berriketan aritzen dira, gai serioak eta ez buru ez hanka duten hitzak nahasiz askotan; abandonaturik daudenez eta, inork konprenitzen ez?
‎Jarrera hori bistakoa da, esaterako, emakume estatubatuarren artean;, job? bat eduki nahi izaten dute, eta erakutsi gai direla zuzen eta artez betetzeko, baina ez dute pasiorik sentitzen beren zereginen edukia dela eta. Emakumeak, gainera, badu joera garrantzi handiegia emateko hala porrot txikiei nola arrakasta apalei; adoregabetu egiten da, edo harropuztu; arrakasta apaltasunez hartzen da espero bezala iristen bada, baina garaipen hordigarri bilakatzen zaio eskuratzeko segurantziarik ez zuenari; hori dute aitzakia, hain zuzen, burua galdu eta beren arrakasta txikiak harrokeriaz aipatzen dituzten emakume askok.
‎Leirek segituan jakin zuen zerbait larria gertatu zela. Bat batean, garabiak isildu egin ziren, kaioa hegaldatu egin zen eta arrantzaleek beren zereginak utzi zituzten Donibanera begiratzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
beren 117 (0,77)
beraien 11 (0,07)
Beren 9 (0,06)
Beraien 1 (0,01)
berak 1 (0,01)
berez 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
berak zeregin bete 14 (0,09)
berak zeregin itzuli 7 (0,05)
berak zeregin amaitu 5 (0,03)
berak zeregin nagusi 5 (0,03)
berak zeregin ari 4 (0,03)
berak zeregin bat 3 (0,02)
berak zeregin joan 3 (0,02)
berak zeregin utzi 3 (0,02)
berak zeregin behar 2 (0,01)
berak zeregin beste 2 (0,01)
berak zeregin eduki 2 (0,01)
berak zeregin egon 2 (0,01)
berak zeregin espero 2 (0,01)
berak zeregin ezagutza 2 (0,01)
berak zeregin jarraitu 2 (0,01)
berak zeregin akademiko 1 (0,01)
berak zeregin ardura 1 (0,01)
berak zeregin aritu 1 (0,01)
berak zeregin asko 1 (0,01)
berak zeregin autoritate 1 (0,01)
berak zeregin babestu 1 (0,01)
berak zeregin bestelako 1 (0,01)
berak zeregin biztanleria 1 (0,01)
berak zeregin curriculum 1 (0,01)
berak zeregin desjabetu 1 (0,01)
berak zeregin diru 1 (0,01)
berak zeregin DNS 1 (0,01)
berak zeregin ekonomiko 1 (0,01)
berak zeregin enuntziatu 1 (0,01)
berak zeregin erabat 1 (0,01)
berak zeregin erlijioso 1 (0,01)
berak zeregin euskal 1 (0,01)
berak zeregin eutsi 1 (0,01)
berak zeregin fribolo 1 (0,01)
berak zeregin garrantzi 1 (0,01)
berak zeregin gauzatu 1 (0,01)
berak zeregin giza 1 (0,01)
berak zeregin gutxi 1 (0,01)
berak zeregin handi 1 (0,01)
berak zeregin handitu 1 (0,01)
berak zeregin hartu 1 (0,01)
berak zeregin herri 1 (0,01)
berak zeregin horrela 1 (0,01)
berak zeregin humanitario 1 (0,01)
berak zeregin ibili 1 (0,01)
berak zeregin irakasle 1 (0,01)
berak zeregin irudikatu 1 (0,01)
berak zeregin isilki 1 (0,01)
berak zeregin jardun 1 (0,01)
berak zeregin konponezin 1 (0,01)
berak zeregin kultu 1 (0,01)
berak zeregin lagundu 1 (0,01)
berak zeregin lasai 1 (0,01)
berak zeregin luzera 1 (0,01)
berak zeregin mundu 1 (0,01)
berak zeregin murgildu 1 (0,01)
berak zeregin nahasi 1 (0,01)
berak zeregin ordu 1 (0,01)
berak zeregin segurantza 1 (0,01)
berak zeregin taxu 1 (0,01)
berak zeregin zehatz 1 (0,01)
berak zeregin zein 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia