2018
|
|
Bada, kontratu sexualaren istorioak berak ematen du erantzuna: gizonezkoek
|
beren
sexu eskubidearen legea baliatzeko egituraren parte da prostituzioa, hau da, gizonek emakumeen gorputzak eskura izango dituztela segurtatzeko erabiltzen dituzten bideetako bat.
|
|
Prostituzioa, gaur egun, nazioarteko sexu industria baten parte da, eta industria horren barruan sartzen dira orobat masa marketineko liburu eta film pornografikoak, striptease kluben eskaintza zabala, peep show direlakoak eta gizonek Hirugarren Munduko herrialde pobreetan sexu tourrak egiteko marketina. Sexu industriaren ardatza emakumeen gorputzaren eta gorputz atal sexualen exhibizio orokorra da (izan gorputzaren ordezko gisa, izan gorputz bizi gisa), eta gizonei etengabe gogorarazten die (baita emakumeei ere) gizonek
|
beren
sexu eskubidearen legea baliatzen dutela, eskubide patriarkala dutela emakumeen gorputzak eskuratzeko. Jatorrizko kontratu sexualaren istorioaren berri izatea lagungarria da jakiteko sexu industriako jarduera ugarietatik zeintzuk sartzen diren benetan prostituzio kontzeptuaren barnean.
|
|
Ez da inon ere aipatzen istorioa maskulinitateari eta feminitateari buruzkoa dela, sexu ezberdintasun fisikoaren (naturalaren) garrantzi politikoari buruzkoa; eta ez da aipatzen, era berean, gizarte zibilaren egiturak sexuen arteko bereizketa islatzen duela. Rousseauk eta Freudek, biek azaltzen dute zertan datzan emakumetasuna, hots, termino patriarkal modernoak erabilita, zer den femeninoa izatea; halaber, esplikatzen dute horrek berekin dakarrela gizonek
|
beren
sexu eskubidearen legea erabili behar izatea. Emakumeak desira mugagabeko kreaturak dira, beren pasioak sublimatzeko kapazak ez direnak, gizonak ez bezala, zeinek norbanako zibil bihurtu behar baitute beren burua.
|
|
Lehengo manufaktura industriak desagertzen ari dira, baita langile gizonezkoaren, haren sindikatuen eta haren klase elkartasunaren eta anaitasunaren loraldiaren jokaleku izan ziren beste esparru batzuk ere, eta enpleguaren gizarte baten ideiak utopia dirudi orain; Estatu Batuetan, Australian eta Britainia Handian, familia (hots, ogia etxera ekartzen duenak, haren emazte mendekoak eta haien seme alabek osatutako familia) gutxiengo bat da orain; pribatuaren eta publikoaren bereizketa/ integrazioa arazo politikotzat jotzen da; luzaroan iraun duten leialtasun politiko batzuk desegiten ari dira, eta mugimendu sozial berri zenbait lehengo auzien antzekoak ari zaizkio mahaigaineratzen feminismoari, baina bestelako ikuspegi batzuetatik. Gizonak interes bereziz ahalegindu dira
|
beren
sexu eskubidearen legeak isilpean jarrai zezan, baina badago aukera eztabaida eta ekintza politikoek gizarte zibileko dikotomia patriarkaletatik harago jo dezaten eta jendeak harreman askeak sor ditzan, halako moldez non femeninotasun autonomotik abiatuta egingo baita gogoeta gizontasunari buruz.
|