Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 98

2001
‎Laborantzatik bizi ziren apur bat, baina gehien bat arrantzari esker jaten zuten. Emazteek, beren senarrak itsasoan zeudenean, luzaz beha egon behar baldin bazuten ere, biziki airosa eta laketa zen gune hura. Gisa horretako senarra zeukan Josefinak, Ramuntxorekin ezkondu berria baitzen.
‎Guztira ehun bat emakume daude. Anitzek beren senarrak, haurrak edo errainak hil dituzte. Beste batzuek lapurretan edo beren buruez beste egin nahi izan dute.
‎%42k beren senarrak hil omen dituzte eta %21 baino gehiagok beren haurren bat. Beraz, tzarkeriarik gehienak familia inguruan eginak dira.
2003
Beren senarren, erlijioaren eta herriko ohituren menpe ziren emazte horietariko bat zen.
2005
‎Hori ere ikusten baita! Ba ote dakizue Espainian 80 emazte erail dituztela beren senarrek, 2003 urteko lehen 8 hilabeteetan270. Hamar hilabetean!
‎Badira Trinitate saindua baino misterio handiagoak niretzat! Etxe horretara ihesi etorri emazte batzu, lehen okasionean, berriz doaz beren senarrarekin. Dotzena erdi bat emazte bere eskuz erail dituen Patrice Alègre batek badu bere emazte fan taldetxoa, presondegira idazten baitiote, xoratuak.
‎Hilabetean sei emazte erailtzen dituzte beren senar edo lagunek Espainian. Urtean 70 bat.
‎Eskandalarik sortzen du horrek, erailketetaz hoin minbera diren erresuma horretan? 43 Ez uste izan oraino beste mende batetan bizi litezkeen españolika batzuen arazoa litekeenik. Trintignant Cantat gertakariaren karietara jakin dugu hamar emaztetarik bat joa dela Frantzia zibilizatuan; hilabetean sei emazte hiltzen dituztela beren senarrek! Espainiako neurri bera!
‎Gaur egun nork egin litzazke bere Jondoni Paulok efesoarrei emazteaz erraten zituenak: " Emazteak izan daitezela beren senarraren menpeko, senarra emaztearen buru baita." (Ef 5,22) Edo: " Ez doakio emazteari biltzarrean mintzatzea." (Ko 14,35) Gaur egun Pauloren garaietakoak ez bezalako eliza biltzarretan irakurtzen dute!
‎Unibertsitate formakuntzari dagokionean, tradizionalki emakumeei lotutako lanbideekin soilik onartzen zen: irakasle, erizain, puerikultorea, etab. Letretako karrera goi mailako emakumeentzat onartzen zen, beraien senarrari elkarrizketa interesgarriak eskaini ahal izateko.
‎Adiskide minak ziren bestalde: seroretako dendari eskolatik pasatuak ziren eta irri algara mozkor artean, beraien senarrak, biak Aljeriatik itzultzen zirela, batera frekantatu zituzten. Segur aski Edmea Yvonneren gizonarekin ezkonduko zen sentimenduz, tipus tapasean Yvonne ez balitz Renez haurdun geratu, eta alderantziz.
‎Bueltakoan beren senarrak larrutuko dituzte Vicentek Celtakoak larrutzen dituen moduan.
2006
‎Ttunttun jole bat aterea zen nonbaitetik. Haren soinupera, funtzionario beltzez jantzien emazteak dantzan ari ziren larruz beztituriko soldadueria basarekin, beren senarren begi urduriek zainduta. Lizunkeria eta hordikeria ohiko gaiak ziren Etxeberri ministroaren aho sutsuan.
2007
‎Alarguna zen. Saloian, marko doratu batean gizonaren argazkia ipinita zeukan, eta argazki hari begira jakin nuen emazteei beren senarren aurpegi bera jartzen zaiela alargundutakoan. Fabiolari, zalantzarik ez, gizonaren bibotea jarri zitzaion, ohituraren ohituraz.
2008
‎Hori pentsatu nuen orduan. Emakume batzuk barre haize batekin igarotzen ziren nire ondotik, emakumeei arrazoi emanez beharbada, edo beren senarrek gorrotoarekin begiratzen zidaten, emaztea lagun bati ez baizik eurei lapurtu izan banie bezala. Garibaldik eta biok elkarri begiratu genion.
‎1824an Gipuzkoako Diputazioak hilean 90 erreal ordaintzen zizkien Napoleonen aurkako gerran hildako bi eibartarren alargunei, Nicolasa Apoita eta Concepción Monasteriobideri. Beraien senarrak Jose Zarandona eta Jose Antonio Atxa izan ziren, biak ere eibartar xumeak. Zaragozako setioan hildakoen artean 37 ezkonduak zirela jakinda, arraroa egiten da gainerako alargunentzat diru-laguntzen aipamenik ez aurkitzea.
‎Umeen kasuan, Bernardo Senosiain komandanteak 13 urtetik gorako mutikoen konpainia osatzea agindu zuen,«? ...istinak eskatutako baimena eman zuen ala ez, baina bai herria zoriondu zuela Zabalaren aurrean erakutsitako ausardiarengatik728 Emakumeen parte hartze zuzenak borroka armatuan, Eibarren pentsamolde liberalak zeukan garapen izugarria adierazten digu, emakumeak ideia berriez bustita eta horiek defendatzeko prestrik gertakizun honi buruz agertzen direlako, ez soilik karlisten aurka, baita, ziur aski, beraien senar eta gurasoen iritziaren aurka ere, nahiz eta horiek ere liberalak izan. Tamalgarria da 100 emakume haien nortasunak ez ezagutzea, ezta beraiengandik jasotako testigantza729 Emakumeek osaturiko talde armatuei buruz aurkitu dudan lehen aipamena da.
‎Hango emakumeen arazoa, izatekotan, denbora zer edo zertan ematea izaten zen: neskame eta sukaldariek bazuten nahikoa buruhauste besteen beharrak asetzen, baina Bizargorriren emazte eta ohaideek zer egin zezaketen beren senar eta gizona ez zetorrenean. Seme alaba txikiak zituztenak haien hazkuntzaz arduratzen ziren, baina hortik kanpo, beste zereginik ezean, marmarrean eta kontu kontari ematen zuten eguna, bata besteaz gaizki esaka.
‎«Bahitzaileak ez: emakume hauek ere beren senarraren preso eta bahituak dira, etxe honetatik atera ezin direla, eta horregatik dute halako gogoa istorio sentimental eta erromantikoak aditzeko».
2009
‎baita Fausti ere, Madrilen adiskide min izan zuèn neskame adoretsua, Regina Madrildik itzuli eta handik hiruzpalau hilabetera hil zena, tetanoak jota, gaizki sendatutako zauri bat gaiztotu izanaren ondorioz; Nazariok, berriz, izeba Ursula galdu zuen urtebete lehenago, 1917ko urriko egun batean, egun deseroso batzuk igaro ondoren, Nazariok ekarritako azken kokazko ardo botila hustu (izebak Nazario zuen alor hartan hornitzaile zintzo) eta irribarrez bezala hil zen?, baita kuttun kuttuntzat zituen beste bi pertsona ere: bere anaia Honorato apaiza, tifus batek menderatu eta suntsitu zuena, Honoratok berak senar emazteak ezkondu eta handik lau urtera, 1909ko uda beteko egun sargori batean; eta Mateo Sukunza ingeniari lagun mina, lehen Mundu Gerra hasi ez beste hil zena eta Nazario umezurtz bezala utzi zuena: egia zen, bai, bidean galera haiek guztiak izan zituztela, baina egia zen, halaber, orbetarrak zoriontsuak sentitzen zirela?
‎Ez zuen berriz ere egin konde proventzal burugabetuaren aipurik. Horretaz aparte, ez zuen solasgairik debeku, ezta emazteek beren senarrekin izan behar ez dituztenak ere.
‎–Frantziako erregina ama bi emakumeei kargu hartzekotan dago. Uste du, hala ere, lehenik beren senarren egitekoa dela.
‎Egia zen, senar emazteek, hamahiru bat urte lehenago ezkondu zirenetik, bazituztela beren penak, Reginak izeba Eugeni eta amona Luisa galdu baitzituen denbora horretan... baita Fausti ere, Madrilen adiskide min izan zuèn neskame adoretsua, Regina Madrildik itzuli eta handik hiruzpalau hilabetera hil zena, tetanoak jota, gaizki sendatutako zauri bat gaiztotu izanaren ondorioz; Nazariok, berriz, izeba Ursula galdu zuen urtebete lehenago, 1917ko urriko egun batean –egun deseroso batzuk igaro ondoren, Nazariok ekarritako azken kokazko ardo botila hustu (izebak Nazario zuen alor hartan hornitzaile zintzo) eta irribarrez bezala hil zen–, baita kuttun kuttuntzat zituen beste bi pertsona ere: bere anaia Honorato apaiza, tifus batek menderatu eta suntsitu zuena, Honoratok berak senar emazteak ezkondu eta handik lau urtera, 1909ko uda beteko egun sargori batean; eta Mateo Sukunza ingeniari lagun mina, lehen Mundu Gerra hasi ez beste hil zena eta Nazario umezurtz bezala utzi zuena: egia zen, bai, bidean galera haiek guztiak izan zituztela, baina egia zen, halaber, orbetarrak zoriontsuak sentitzen zirela... ohi baino zoriontsuagoak ere bai, beharbada, halakoa baitzen kalean egun haietan arnasten zèn giroa, lehen Mundu Gerra amaitu izanaren kariaz, eta halakoa baitzen, halaber, orbetarrengan sortutako itxaropena –gripe espainola, gerrak ondorioetako bat izan zuena, beste mehatxu bat bazen ere, munduan gerrak berak baino biktima gehiago eragingo ez zituen, bada, denborarekin! –, iragarri ez zuen, bada, Reginak, egun haietako batean, albiste ezustekoa!
2010
‎). Autore horiek, lan horretan, beren senarren indarkeria pairatu zuten Créteil-eko 235 emakumeren kasua aztertzen dute, fiskalak, 2004an, berauek konpontzeko bitartekaritza erabiltzea erabaki ondoren.
‎Gertakaria da. Baionako zinegotziak ere heldu dira antzokira lo egitera, frantses irakasleek beren senarrak ekartzen dituzte besteekin zurrunga aritzera. C n, aldiz, tokikoen kultura mailari egokitu gauzaxka batzuk baizik ez dira egiten, gehienetan.
‎Hango emakumeen arazoa, izatekotan, denbora zer edo zertan ematea izaten zen: neskame eta sukaldariek bazuten nahikoa buruhauste besteen beharrak asetzen, baina Bizargorriren emazte eta ohaideek zer egin zezaketen beren senar eta gizona ez zetorrenean. Seme alaba txikiak zituztenak haien hazkuntzaz arduratzen ziren, baina hortik kanpo, beste zereginik ezean, marmarrean eta kontu kontari ematen zuten eguna, bata besteaz gaizki esaka.
‎" Bahitzaileak ez: emakume hauek ere beren senarraren preso eta bahituak dira, etxe honetatik atera ezin direla, eta horregatik dute halako gogoa istorio sentimental eta erromantikoak aditzeko".
‎Ezin hobeto arduratzen baita haurrez, bere betebeharrek uzten dioten neurrian. Aita zoragarria da, beraien senarren jarrerak, edo jarrera ezak apika, desesperaturik bizi diren nire aspaldiko lagunek etengabe oroitarazten didatenez.
‎14 Nola bizi ote ziren egunean 40 kilometro oinez, erdiak buru gainean 30 kilo arrain hartuta, egiten zituzten arrantzaleen emazte haiek? Nola beren senarrak, basomutilak, edo baratzeaz, etxeaz eta familiaz arduratzen ziren etxekoandreak... elikagai funtzionalen laguntzarik gabe?
2011
‎Zenbat emakumek ez zuten horrelaxe jokatzen! Imajinatzen zituen beren senarrei burla egiten, Rémyk bezalaxe beren lana zintzo betetzen zutelako. Hauxe zuten beren filosofia:
‎Emakume gehienak urtetik aurrera joan zirela esan zidaten Quadrazaisekoek. Beraien senarrengana sarritan. Hondarribian aurkitutako beste batek ere ez zuen suerterik izan:
2012
‎Houyhnhnm amek sexu bakoitzeko kume bat izan badute, ez dute luzaroago beren senarrekin jarraitzen, ez badute behintzat kumeren bat istripuz galtzen, gutxitan gertatzen den gauza; baina horrelako kasuetan, berriro elkartzen dira. Edo horrelako istripuren bat gertatzen bazaio emaztea ernalgarri ez duenen bati, beste bikoteren batek bere pottoko bat ematen dio, eta hauek berriro elkarbatzen dira ama ernalduta geratu arte.
2013
‎Ahaztu egin nahi zituzten une batez arazoak eta nekeak. Beren senarrak, militarrak biak, Sternikof koronela eta Jardieff kapitaina, frontean zeuden destinatuta, bata ekialdekoan, errusiarrek japoniarren aurka borrokatzen ziren gerran, eta bestea, hegoaldean, Krimeako kostaldean, Yalta hirian. Katiak eta Nadiezshak enperadorearen Neguko Palazioan destinatuta zeuden bi ofizial gazteren konpainia aukeratu zuten gau hartan norabait dibertitzera joateko.
‎Eta ez zen hori egiten zuen bakarra, San Petersburgon, noblezia eta goi mailako emakume finen artean modan jarri zen. Emakume fin eta dotore horiek, eta baita beren senar eta maitaleek ere, modan zegoen beste zerbait ere egiten zuten: frantsesez hitz egiten zuten euren artean errusieraz mintzatu beharrean, eta hori gutxi balitz, errusieraz egiten zutenean, atzerritar doinua erabiliz egiten zuten bertakoak ez balira bezala.
‎Emazteak alde egin eta berehala atera naiz etxetik, langelako besaulkian eserita ez nintzelako ezer egiteko gai, eta parkean barrena abiatu naiz ordubeteko itzulia egiteko asmoarekin, zakur bat atzetik segika hasi zaidan arte. Behin eta berriz agertu diot ez nintzela bere jabea, nahiz eta bere jabearen antza izan nezakeen, ez niola hori eztabaidatzen, umeek ere maiz nahasten bainaute beren aitarekin edo emakumeek beren senarrarekin. Gizakiekin erakusten ez dudan pazientziarekin eman dizkiot arrazoi horiek guztiak zakurrari, baina alferrik izan da, nire inguruan jauziak eta balakuak egiten jarraitzen baitzuen, urte askoan elkar ikusi gabe egon eta elkartu izan bagina bezala.
‎Emazteek ez liekete beren senarrei inoiz so egin behar tenore hartan Marie-k so egin zidan bezala. Esku artean zeukan gutuna inarrosi zuen airean.
‎spurius, spuria, spurium: aizun, berez senar emazte artetik kanpoko. Anatomian, bereziki bihotzaren tendoi sokatxo aizunak (Chordae tendineae spuriae cordis edo Chordae tendineae falsae cordisCostae spuriae [VIIIXII]) eta aizunak().
2014
‎Grina handia dut operarako, baina, aldi berean, opera libretoetan badago izugarri gogaitzen nauen joera bat, emakume protagonistei dagokiena eta etengabe errepikatzen dena: emakumeak etengabe hiltzen dituzte, gaizki tratatzen dituzte, edota hiltzera behartzen dituzte beren senarrari, aitari, aberriari… dioten maitasunagatik. Dikotomia hori islatu nahi nuen proiektuan, nire barruan dagoen gatazka hori, soprano izatearen eta emakume izatearen artekoa, eszenara eraman.
2015
‎Haien lehia Jainkoaren zerbitzuan nola aurrera egin da. Bakardadea da haien poza, eta norbait ikustean pentsatzea nekagarri zaie, senide senideak badira ere, beren Senarraganako maitasuna biziago egiten laguntzeko ez bada; eta honela, horretan aritzen dena baino besterik ez dator etxe honetara, ez bailituzkete poztuko ez haiek hauek ezta hauek ere haiek. Hauen hizkera Jainkoa ahotan erabiltzea baizik ez da, eta honela, ez dute ulertzen ezta ez die ulertzen ere hizkera bera darabilenak izan ezik.
‎Eta Jaunak hau egin zedin laguntzen, hain era berezian agertu nahi izan duenez gero, uste dut nik kalte handia egingo duela eta Jainkoagandik oso zigortua izango dela Jaunak hemen hasi duen perfekzioa eta hainbesteko leuntasunez eraman zedin lagundu duena lasaitzen hasten dena; izan ere, argi ikusten da jasangarria dela eta atseginez eraman daitekeela, eta Kristo beren senarrarekin bakarrean gozatu nahi dutenak hartan beti bizi izateko dagoen abagune handia; hori izan behar baitute beti jomuga: haiek bakarrik Harekin bakarrik, eta hamahiru baino gehiago ez; izan ere, askoren iritzien bidez jakin dut eta esperientziaz ere bai, horrela komeni dela; eramaten den espiritua eramateko eta limosnaz bizi izateko eta eskean ibili gabe, ezin dela hamahiru baino gehiago izan.
‎46 Norengatik eramaten den kontuan izan ezik, ezin sinetsizkoa da fundazio hauetan hartzen den poza, geure buruak klausuran, pertsona laikoak ezin sar daitezkeen tokian, ikusten ditugunean; izan ere, haiek maite maite izan arren, ez da nahikoa geure buruak bakarrean ikustearen poz handi hori eragozteko. Errekatik arrain asko ateratzen direnean bezala dela iruditzen zait, ezin direla bizi, berriro uretara botatzen ez badituzte; horrela dira beraien Senarraren uretako korronteetara eginik dauden arimak ere: munduko gauzen sareak ikusteko handik aterata, ez direla benetan bizi beren buruak hara itzultzen ikusi arte.
‎Ahizpen artean daude beroriek eta ez Aljerren. Utz biezaiote egiten beren Senarrari eta ikusiko dute nola luzaro gabe irensten dituen itsasoak gerra egiten digutenak, errege Faraoia irentsi zuenez, eta aske utziko du bere herria eta denak berriro sufritzeko gogoaz, iraganeko irabaziarekin aurkituko direlako.
‎9 Ahizpa batek ere ez beza beste inor besarka, ez biezaio uki ez aurpegian ezta eskuan ere; ez bezate izan adiskidetasun partikularrik, guztiek orokorrean elkar maitatu baizik, Kristok bere apostoluei askotan agintzen dienez. Bada, hain gutxi izanik, erraz izango da betetzen; saia bitez gugatik bizia eman zuen beren Senarra imitatzen. Orokorrean eta ez partikularki elkar maitatze hau gora handikoa da.
‎Gogora ekar itzazue hainbat emakume ezkondu ere;, nik badakit badaudela? eta etxe onekoak, gainera, gaixo larriekin, beren senarrak haserretu ez daitezen, kexatzen ausartzen ez direnak, eta neke larriekin. Bada, ai ene bekataria!
Beraien senarrak ardura daitezela.
‎Lauetarik hiru gizonezkoak ziren, ezkongaiak eta gazte hutsak. Emazte gazteak beren senarrarekin edo anaia baten lagun etortzen ziren. Bakarrik bereber menturatzen zenik ez zen.
2016
‎jotzen dituzte emakume beltzak, eta irudi hori ez da metafora hutsa, inondik ere. Hegoafrikako legediaren arabera, emakume beltz langabeek debekatua dute eremu zurietara sartzea (herrialdearen %87 da eremu zuria!), eta debekatua dute, baita ere, kasu gehienetan, beren senarrek lan egin eta bizi diren hirietara sartzea.
‎Erradikal deitu zieten, eta haien bizkar barre egin, hasiera batean emakumeen sufragioaren alde borrokatu ziren emakumeen lepotik ere barre egin zuten bezalaxe. Zenbaiten ustez, emazteek ez zeukaten eskubiderik beren senarren sexu grinei uko egiteko, eta, beraz,, borondatezko amatasunaren, ideia ausarkeria hutsa zen, ideia gaitzesgarri eta xelebrea.
‎Emakumeek ez zutela zertan beren senarren sexu eskakizunei men egin: ideia horixe bihurtu zen, azkenerako,, borondatezko amatasuna?
‎XIX. mendean feminitatearen inguruan zegoen ideologia nagusiaren ikuspegitik, emakume beltzak anomaliak ziren, ez baitzituzten betetzen feminitatearen ohiko rolak: ama zaintzaileak, beren senarren laguntzaile atseginak eta etxekoandreak.
‎oihalak, arropak, kandelak, xaboia eta familiak behar zituen ia gainerako gauza guztiak egiten zituzten. Bai, emakumeak etxean egonak ziren, baina ez soilik umeak ekarri eta hazten zituztelako, edo beren senarraren beharrak asetzen zituztelako. Langile produktiboak ziren etxe barruko ekonomian, eta gizonena bezainbeste estimatzen zen haien lana.
‎Emakumeek, langile gisa, berdintasun ekonomikoa izan zuten gutxienez, baina, orain, ama bihurtuta, bestelakoa zuten patua: beren gizonen eranskin ziren, beren senarren zerbitzari. Amak baitziren, giza bizitza hornitzeko edukiontzi pasiboak ziren.
‎alarguntsak zazpi urtez gorde omen zuen berekin senar hilaren gorpua.
‎Ekitaldi batera beren senarren lagun gisa joaten diren emazteek senarren trataera bera jaso behar dute. Andre garrantzitsuenak dagokion lehenengo postuaren eskuinean jarri behar du.
‎Jeannot, Alice, Ramuntxo eta Joxet, denetara 6 semeatxi. Bi ama familiako horieri Battitt Laborde auzapezak ongi etorria eta eskerrak holako familiak izanik, biek lan ainitz egina baserrian beren senarren ondoan, izan dituzte merezimenduak, eman diozkate brontzezko medailak eta kontseiluko Marie Hélène Oronozek lore buketa bana. Ondotik zintzur bustitzea denendako.
2017
‎Behin ikusi omen zuten aurrez aurreko balkoian bizi den gizona fregonarekin, eta ez omen zitzaien batere gustatu argazkia. Ez lukete beren senarra horrela ikusi nahi. Gure lagunak negar egiten zuen hasieran:
‎Horregatik, ezin dugu pentsatu gertaera haiek azaldu zaizkigun bezala izan zirenik. Eskura ditugun idatzien arabera, askatasun handi samarra izan zuten hasieran emakumeek; esate baterako,? beren senar sinesgabeengandik dibortzia zitezkeen, eta berriro ezkondu?. Gauzak aldatu egin ziren 1534an gobernu berriak poligamia onartzea erabaki zuenean; emakumeen, erresistentzia aktiboa?
‎Etsipenak hartuta, alarguntsak zazpi urtez gorde omen zuen berekin senar
‎Irigaraik, emaztegaiaz gainera, maitale bat omen zuen ezkondu baino lehen; hark, zapuztuta, mendekua hartu, eta senargaiaren heriotza eragin zuen ezkontza egunean. Etsipenak hartuta, alarguntsak zazpi urtez gorde omen zuen berekin senar hilaren gorpua.
‎Ez dute ezagutzen beren senar gaia!
2018
‎Ezkont lagun horien lekukotasun batzu nahi ditut hemen zabaldu egun. Nola bizi dira emazte horiek? Nola bizi dute beren senarraren Elizako kargua. Beren baimena eman ondotik senarra diakre izaiteko, baimena horren gabe ez ditake diakre izan, zer bidetan sartzen dira?
‎Eta nola egin ustegabeko galde eta eskarietan, izan diten familian edo Elizan? Errana izan zaiote beren senarraren egutegiaren aingeru begiralea bezala direla! Hemen kokatzen da emaztearen kulpabilitatea.
‎Mediku horrek erraiten du nola soldadoak etortzen diren herrietarat. Gizonak eta mutikoak berekin hartu, beren ondoan ezarri, emazteak bortxatu heien aitzinean erran nahi baita beren senarra eta haurren aitzinean bai eta edozoin puska sartu emazteen ernalkuntza aparatuan, baginean! Holako ikusgarri bat ezin jasangarria izanagatik, gizonak senar, aita, anaia eta haursumetitzen dira torturatzaileeri.
‎Iltzatuak ditu jeneralaren hitzak: . Jakin zenuke Hondarribiko emakumeen ohorerik handiena dela beren senarrek ondoen lisatutako alkandora eramatea alardean?.
‎Gabon gauean aitona amonen etxera joango zen aitaren familiarekin afaltzera Lezamara, eta egunean amaren bi ahizpak etorriko ziren beraien senar eta seme alaba jasanezinekin etxera afaltzera.
‎Gabon gauean aitona amonen etxera joango zen aitaren familiarekin afaltzera Lezamara, eta egunean amaren bi ahizpak etorriko ziren beraien senar eta seme alaba jasanezinekin etxera afaltzera.
2019
‎Baina hau ez da berria, ezta atzoko edo Bizkaiko zaharren egoitzetako grebaren kontua ere; hau askoz atzeragotik dator, emakumeek etxeko lanak doan egiten zituztenetik, inori beste munduko ezer iruditu barik. Emakume horiek hain zeuden menderatuta, ezin zuten pauso bat bera ere eman beren senarra gabe, soldatarik ez zeukaten eta. Kalean gatazkak ikusgai bilakatu badira, jendea protestan ari diren emakumeak kontuan hartzen hasi bada, emakumeok biltzen eta borrokan hasi bagara, gauza bat jopuntuan jarri dugulako da:
‎emakume ezkondu askoren denbora pasa da elkarri aitortzea zer, truko? erabiltzen dituzten sentitzen ez omen duten plazer baten itxurak egiteko; burla gaiztoak egiten dizkiote beren senar engainatuen xalotasun harroputzari; itxurakeria hutsa izan litezke halako konfidentziak: frigidotasunaren eta frigidoa izan nahiaren arteko muga ez dago batere argi.
‎edo beren aurrekoen balio berberak errespetatzen tematu, edo inolako baliorik onartu ez. I. mendearen bukaeran, II.aren hasieran, emakume asko beren senarren kideak eta bazkideak ziren, Errepublika garaian bezala: Plotinak loria eta erantzukizunak partekatu zituen Trajanorekin; Sabina hain egin zen ospetsua bere obra onengatik, non bizi zelarik ere jainkotu baitzuten estatuetan; Tiberioren garaian, Sextiak uko egin zion bizitzeari Emilio Eskauro hil zenean, eta Paszeak beste hainbeste, Ponponio Labeo hil zenean; Paulinak Senekarekin batera moztu zituen zainak; Plinio Gazteak famatu zuen Arriaren. Poete, non dolet?
‎dirua, ohoreak, maila, boterea, horiek denak idoloetan tristeenak iruditzen zaizkio; gizon gehien gehienak alienaturik daude haien mesedetan; gizon pedanteak, gizon garrantzitsuak, burgesak, senarrak ito egiten dute beren baitako bizi eta egia txinparta oro; aldez aurretik eratutako ideiaz eta ikasitako sentimenduz beterik, men egiten diete gizartearen ohikeriei, eta haien pertsonaiak hustasuna baizik ez du barrenean; asperduraren basamortu bat da kreatura arimagabe horiek bizi diren mundua. Zoritxarrez, emakume asko usteltzen dira zingira ilun horietan; panpina batzuk dira,, ideia paristar argalak dituztenak?, edo deboto hipokritak; Stendhalek zera sentitzen du,, nazka gorria emakume zintzoen eta ezinbestekoa zaien hipokrisiaren aldera?; beren senar fazatien seriotasun bera darabilte beren zeregin friboloetan; ergelak dira heziketaz, bekaiztiak, banidosoak, mihiluzeak, nagikeriaz gaiztoak, hotzak, lehorrak, handiputzak, maltzurrak, eta halakoz beteak daude Paris eta probintziak; hara eta hona dabiltza Madame de Rênal baten, Madame de Chasteller baten figura noblearen atzetik. Dudarik gabe, Stendhalek Madame Grandet deskribatzen du zorroztasunik herratsuenaz:
‎Amazulo hitza erabiltzen zuen berak bere burua definitzeko. Edurnek, beraien senar emazte bizitzaren azken hilabeteetan, Norman jarri zion izena. Kopa esku artean hartu eta ezpainetara eraman zuen, baina barruan ez zen tantorik gelditzen.
‎Baina berehala antzeman nion nire lagunek eta neuk ere burubide berbera egin genukeela gure garunetan: " Euli k, inolako aurreiritzik galarazia ez zirudienak, zer arraio zela-eta, zein salbuespeneko legez, zein onartezinezko pribilegioz izan behar ote zuen, bada, bere maitalearekiko leial, gizarte onik onenean ere emakumeak ez dira-eta beren senarrekiko!?".
‎Ondorioz, langile borroka Marxek irudikatutakoa baino askoz prozesu konplexuagoa da. Feministak ohartu direnez, borroka hori familiatik beretik hasi behar da askotan; izan ere, kapitalismoaren aurka borrokatzeko, lehenik eta behin emakumeek beren senarren eta beren aiten aurka borrokatu behar izan zuten, beltzek langile zurien aurka borrokatu behar izan zuten modu berean, bai eta kapitalismoak soldata erlazioaren bidez ezartzen duen klase osaera espezifikoaren aurka ere. Amaitzeko, etxeko lana lan indarra produzitzen duen lana dela onartuta, genero identitateak lan funtzio gisa uler ditzakegu, eta genero harremanak, berriz, produkzio harreman gisa; ikuspegi aldaketa horrek libratu egiten gaitu etxeko lanei uko egin nahi izan diegun guztietan sentitu dugun erruduntasunetik, eta indar handiagoa ematen dio" pertsonala politikoa da" aldarrikatzen duen printzipio feministari.
‎—Egia, baina beren senarrek, edo maitaleek edo dena delakoek ederki asko babesten dituzte.
2020
‎Argazkian denok agertzen gara irribarrez: Luis Mari eta biok beheko ilararen erdian, eta, gure albo banatan, Carmen eta Elvira beraien senarrekin.
‎Aska batean egongo naiz egongela bikainaren erdian eta goizetik prestatuta eramango ditudan hainbat ateraldi jaulkiko ditut. Estatu gizonari nire proiektuen berri emango diot; olerkariarekin bertsotan hitz egingo dut; andreekin asmotsua eta galaniatsua izango naiz, beren senarrentzat arriskurik ez dudanez. Gainerako guztientzat patuaren eta probidentziaren nahiaren aurrean eraman onekoa izatearen eredua izango naiz.
‎Gizonezkoak, noski, kalkuluak egiten hasten dira eta beren buruari edo ondokoari galdetzen diote ea Joxe Marik zenbat ordaindu ote zuen ni bezalako emakume bat erosteko. Eta emakumeek, berriz, lehia ez leial gisa ikusten naute, zilegi ez diren armekin jokatzen dudalako beren senar gizajoak limurtzeko, nire exotismoarekin, nire azalaren kolorearekin, nire odolaren beroarekin?.
‎" Ez nago umoreko", horrela ebatzi zuen gaia, ez balegokio bezala, garai berriekiko ez interesik ez atxikimendurik batere ez zuela agerian utziz. Aitzitik, bere ezagunen artean, emakumeak gogotsu zeuden bozkatzeko, asko beren senarrak bultzatuta. Guztien esanetan, UCDko Adolfo Suarez zen apusturik seguruena, hautagairik erakargarriena izateaz gain.
‎—Erantzunaren hainbat bertsio daude sarean —adierazi zigun—, baina jatorrizkoak, Chaucerrenak, ez du zehatz mehatz hori esaten. Emakumeek zera, sovereignty over her husbands nahi dutela dio," beren senarren gaineko subiranotasuna". Gauza bera al da?
‎Hitz egiten entzun dut beren senarrak akatsengatik maite dituzten emakumeez.
2021
‎Baina" andereek", noblek ala burgesek ere akusazioak sortzen zituzten lehiakide batzuen kontra. Akusatu gehienak emazteak ziren, luzaz bakarrik zirenak beren senar arrantzaleak Ipar Ameriketara joanak baitziren. Pierre de Lancreren misoginia hiru urte berantago idatziko zuen liburuan (Tableau de l’inconstance des mauvais
‎Makilaren ordez azenarioa ere eskaini zitzaien. Elikagaiak eta sendagaiak, emakume pobreak konbentzitzeko, eta «pizgarri ekonomikoak» beren senarrei, baimen bat sinatu zezaten, beren emazteak «borondatez» antzutzeko.
‎Emakumezkoak izan nituen informazio iturri nagusi: 1937an alargun gelditutako Leona eta Eusebia, Dibina eta Faustina, beraien senarrak fusilatuak izan zirelako; baita ere nire amuma Ines, Jesusa eta Karlota, heriotza zigorrera kondenatuak baina azken unean beren burua salbatzeko gai izan zirenak, eraginezko norbaiten bidez; umezurtzak, Elisa edo Karmele eta beste abar luzeagoa, bizitza osoan aitaren fusilamenduaren zergatia ulertu eta gainditu ezinik zeudenak. Guztien eraginez, etnografia formaletik isilpeko etnografiara jauzia egiten hasi nintzen konturatu barik.
‎Heiekin mintzatzen ginen ardura, zeren aste guzia etxetik kanpo bizi baitziren; kondatzen zituzten beren emazteen kexadurak... Heiek nahi zuten etxetik atera eta beren senarrek, aldiz, ideia bat bakarrik bazuten buruan: pausatzea trankilki bere egongelan.
‎Henri IV erregeak jakin zuen, Lapurdiko probintzian gertatzen zirela gauza bitxi batzu. Erraiten zuten ainitz emazte bazirela sobera libroak, zeren beren senarrak Euskal Herritik urrun bizi ziren kasik urte guzia. Arraintzariak ziren bainan bakarrik bakalaua zen heien arrain famatua.
‎Murcian polizien emazteak manifestatu ziren beren senarren itzultzea exijitzeko. Prentsa abertzaleak argi iruzkindu zuen egoera:
‎Clourrièreseko SPAC taldea suspendituta emakumeek beren senarren lekua bete dute zelaian.
2022
‎Baten emaztea eta bi alabak etorri ziren. Jakin nahi zuten beren senarrak, aitak, nola pasatu zituen azken egunak, zoriontsu izan ote zen. Mesede egin zidan haiekin hitz egiteak.
‎Eta suizidatu baino lehen hiltzen banaiz, horrek esan nahiko du asasinatu egin nautela, zoro baten eskuetan hilko naiz, bezero batek itoa, behar baino gehiago hitz egin dudalako edo hitz egitera ukatu naizelako, bai egia da, hitzik esatera ukatzeagatik, putak gezurti hutsak dira, emagaldu ezainak, gainerako emakumeak limurtzen dituzte, beren senarrengandik urrunarazten dituzte, mundu gainpopulatu eta familiarik gabeko batera eramaten dituzte, egiaz pentsatzen dudana ez esateagatik hilko naute, bizi honek berekin duen gaizkiari nire ekarria egiteko aukerarik gabe, bizia emango dut kanpoko munduaz ezer ikasi gabe, gela honen bestaldean non edo non dagoen lurralde miresgarriaz ezer ikasi gabe, begirada galtzen den tokiraino gora eta alb...
2023
‎13.000 baino gehiago jada joanak dira, besteak(...) joan behar dira ere haien gerla aitzineko okupazioak berriz hartzeko. Emazte langile anitz, gerla aitzin, etxekandereak zirela, eta beren senarrek, edo aitek, zutela dirua sartzen lan eginez, ihardesten diot. Egun, emazte anitzek haien senarra edo aita galdu dute, galdu ez dituztenak pribatuak dira ere, gizonak etsaien lurraldeak okupatzeko edo gerla haiek bezalako langile batzuen kontra eramateko begiratuak baitira.
‎Eta gero badago beste antzezlan bat, Troiarrak, Euripidesena, emakumeek gerran ordaintzen duten prezioari buruzkoa. Eta Erregutzaileak tragedia, Eskilorena, non emakume batzuk Greziara iristen baitira, beren senarren indarkeriari ihes egiteko. Eta hor lantzen da indarkeria matxista, erbestea, migrazioa...
‎Edo efesoarrei eginikotik (5, 22): " Emazteak izan daitezela beren senarren menpeko...". (I. O.)
‎" Ongi dakit hori erran zuen Parlamentek, baina ez diot utziko, horregatik, desiratzeari emazte guziak beren senarrez kontent egon daitezen, ni eneaz nagoen bezainbat".
‎Amak betidanik nahi izan zuen aitonaren gorpua berreskuratu, baina Franco hil arte ezin izan zuen ezer egin. Hildakoen hiruzpalau emazte bizirik zeuden, amona barne, eta askok gorpuen hortzeriagatik edota zeramatzaten gerrikoengatik zekiten nor zen beren senarra. Piezak osorik zeuden, baina, ukitzean, esku artean desegiten ziren.p>
‎Hau guztia zer, bainugela arrosa kolorea, telebista, irabiagailua. Hau guztia ez da sekula bakarrik etortzen, ezinbestean dakar berekin senarra, eta baita seme alabak ere. Beraz, amak ere bazerabilen ideia hura buruan, baina itxoin egin nahi zuen nik lana topatu arte.
‎Historiaren ohiko aurrerabide mantsoan ez bezala, Britainia Handiko inperioa azkar batean hazi zen XIX. mendean zehar, eta britainiar emakumeak inperioko herritar bihurtu ziren. Emakume zuriak oraindik ere beren senarren legezko ondasunak ziren garaian, tentagarria zitzaien, agerikoa denez, normalean galarazia zitzaien boteretik pixka bat hartzea, tentagarriegia beste emakume batzuk mendean hartzeari uko egiteko. Emakume batek honela azaldu zuen kontua:
‎Izerdi betean, odola eta zikinkeria zerizkiola, besterik ez ikusteko moduan. Eta sentitu zutelarik, lagundu egin zioten beste presoek, lagundu egin zioten pailarda, arkabot eta pozoitzaile haiek, hainbesteko kiratsen, hainbesteko ilunperen eta hainbeste gaiztakeria egitearen ondorioz horren markestuak eta horren izugarriak ziren haiek guztiek, beren seme alaben eta beren gurasoen eta beren senarren hiltzaile haiek guztiek. " Xxxxt" egiten zioten, eta sabela haztatzen zioten eta eskuak hartzen eta biloak aurpegitik bereizten.
‎...i panpox horiek beste maila batekoak dira, nire mundutik hurbil egonagatik sartzerik ez dudan beste mundu paralelo batean bizi dira, baina irakasle, administrari, ingeniari nahiz abokatu, haiek ere badituzte beren txuloak, zeren autoa, lana, neskamea eta gimnasioko irakaslea edukitzeak ez baititu libratzen etxean, kalean edo bulegoan egunero prostituitzetik, baina nire ofizioaren jakintzarik gabe, beren senarrei zakilak nondik jotzen dien jakingo balute sikiera, baina ezta hori ere, apalduko nituzke nik erdeinuz begiratzen didaten putazahar orgasmogabe horiek, haien morkots ustelen aldean duintasun handia du sexu langile honen motxinak, urteek baino gehiago amorrazioak erretxintzen dien aurpegi zimel horietara tu egingo nieke nire paretik pasatu eta begietara begiratu ere egiten ez didatenean, p... A coisa é que barrutik sutan kiskaltzen jartzen naiz ikatz bihurtu arte, zeren Bidaso bazter honetan bizitzen eman ditudan urteotan ohartu bainaiz zernahi eginda ere beste dimentsio batean bizi den estralurtar ikusezina naizela emakume zuri eredugarri horien begi errimeldunentzat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
beren 76 (0,50)
beraien 10 (0,07)
berekin 4 (0,03)
Beraien 3 (0,02)
Beren 2 (0,01)
berak 2 (0,01)
berez 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
berak senar emazte 4 (0,03)
berak senar hil 3 (0,02)
berak senar indarkeria 2 (0,01)
berak senar menpeko 2 (0,01)
berak senar preso 2 (0,01)
berak senar sexu 2 (0,01)
berak senar akats 1 (0,01)
berak senar ardura 1 (0,01)
berak senar arrantzale 1 (0,01)
berak senar arrisku 1 (0,01)
berak senar aurpegi 1 (0,01)
berak senar bakar 1 (0,01)
berak senar begi 1 (0,01)
berak senar behar 1 (0,01)
berak senar bultzatu 1 (0,01)
berak senar burla 1 (0,01)
berak senar egin 1 (0,01)
berak senar egutegi 1 (0,01)
berak senar ekarri 1 (0,01)
berak senar eliza 1 (0,01)
berak senar elkarrizketa 1 (0,01)
berak senar engainatu 1 (0,01)
berak senar euskal 1 (0,01)
berak senar fazati 1 (0,01)
berak senar fusilatu 1 (0,01)
berak senar gabe 1 (0,01)
berak senar gai 1 (0,01)
berak senar gizajo 1 (0,01)
berak senar gorroto 1 (0,01)
berak senar haserretu 1 (0,01)
berak senar hiltzaile 1 (0,01)
berak senar horrela 1 (0,01)
berak senar imitatu 1 (0,01)
berak senar inoiz 1 (0,01)
berak senar itsaso 1 (0,01)
berak senar itzuli 1 (0,01)
berak senar jarraitu 1 (0,01)
berak senar jarrera 1 (0,01)
berak senar Jose 1 (0,01)
berak senar kide 1 (0,01)
berak senar kontent 1 (0,01)
berak senar lagun 1 (0,01)
berak senar laguntzaile 1 (0,01)
berak senar lan 1 (0,01)
berak senar larrutu 1 (0,01)
berak senar legezko 1 (0,01)
berak senar leku 1 (0,01)
berak senar maitasun 1 (0,01)
berak senar ondoen 1 (0,01)
berak senar sarri 1 (0,01)
berak senar sinesgabe 1 (0,01)
berak senar subiranotasun 1 (0,01)
berak senar ur 1 (0,01)
berak senar urrunarazi 1 (0,01)
berak senar zakil 1 (0,01)
berak senar zerbitzari 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia