Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 24

2000
‎Charlyrena markatu nuen lehenik. Bederatzi numeroek beren onera itzuli bitartean konposatu zuten sinfonia laburrak halabereko arrailadura eragin zion korridoreko isiltasunari. Konpainia telefonikoaren erantzungailu estandarrak ongi etorri egin zidan lineaz bertzaldetik.
2004
‎Goazen beren onera itzuli aurretik.
2006
‎«Krisian ote gauden sentipena dago, baina ni ez nago hain seguru», uste du Araolazak, «dantza tradizionalak indarra dauka oraindik herri honetan, gailenduz doazen baloreak zeintzuk diren kontuan hartuta. Beharbada orain 30 urtekoa ez zen normala; beharbada gauzak beren onera itzuli dira».
‎Bi aste haietan gauzak beren onera itzuliko ziren irudipena izan zuen Anek.
2008
‎Presatik beherako ibaiak, dena den, beren onera itzultzen joaten dira presetatik urrundu ahala. Batetik, lur azpiko ura azaleratzen da, eta, bestetik, aurrera egin ahala, beharrezko osagaiez hornitzen dituzte elkartzen zaizkien ibaiadarrek.
2010
‎Zientzialariak beren onera itzuliko dira.
2011
‎Orain ez dut epaiketara joan, eta ez naiz denen ahotan egongo. Ea herritarrekin gauzak beren onera itzultzen diren.
2012
‎IBON eta ITXASO erabat moztuta geratuko dira besteak begira daudela konturatzen direnean. Ahal duten moduan beren onera itzuli eta janzten hasiko dira.
‎Muskuluek luzaro jardun badute lanean, beren onera itzultzen laguntzen die.
2013
‎Koskabiloak ere tristatu egin zaizkio, nonbait. Eta ekin die atzera fereka eta laztan eta hitz goxoei, artatsu eta xeraz, munduko kariño guztiarekin, lau egunen buruan beren onera itzuli zaizkion arte.
2015
‎Urteak eta urteak iragan ziren, eta gauzak ez ziren beren onera itzuli.
‎–Behintzat haiei gutxi axola zaie maite dituzten ala ez. Lehenengoetan, batzuetan, berezko joerak maitatuak izateaz poztera eramaten du, baina beren onera itzultzean zentzugabekeria dela ohartzen dira, bere arimari doktrinaz nahiz otoitzez on egingo dioten pertsonak ez badira. Gainerako maite erakutsiek gogait eragiten diete, inolako onik ez dietela egiten eta kalte egin diezaiekeela ohartzen baitira; ez dituzte, horratik, eskertu gabe eta Jainkoari gomendatuz ordaindu gabe uzten.
‎Bi aldetan izan dira hilak. Gero gauzak beren onera itzuli dira. Horren beharra du Egiptok, arabiar herri handienak.
2016
‎Ileen antzekoak dira, eta soinuaren dardararekin alde batera eta bertzera mugitzen dira. Beren onera itzultzeko aukera ez badiegu ematen, azkenean hil egiten dira. Horrek dakar entzumena galtzea, baina badira bertze hainbat arazo ere.
2019
‎Izatekotan, norbere identitate eta erroak guztiz akabatzeko balioko luke. Nahiko paradoxikoa dirudi pentsatzeak ongizate komunitarioa lortzeko komunitate horretako zenbait, laidotu, baztertu eta bakartu egin behar ditugula; beren onera itzultzeko itxaropenez gainera! Egia da errazagoa dela indibiduoa epaitzea, sistema kapitalistak sortzen dituen arrakalak edo oinarrian dugun zigorraren kultura kuestionatzea baino.
‎Egunak egunari, bidaztiak beren onera itzultzen ari ziren eta, ostiralean, Sénamaud jauna hainbat buruzagi eta eskoltarekin istripu lekura bueltatu ziren, bai xehetasunak jasotzera bai material sakabanatua biltzera eta sailkatzera. Hona, Piarresen faltan, neure baitan bestelako interpretazioak pizten zituen beste xehetasunetako bat.
‎Mendoza hirira ailegatu zirenean, taldeak atseden hartu zuen. Bertako Euskal Etxekoek ezin hobeto hartu zituzten, jan eta lo nahi beste egiteko parada izan zuten beren onera itzultzearren, behin eta berriz Txileko Santiagotik oinez haraino iristeko pasatako abenturak behin eta berriz kontatzearen truke. Bertako aldizkarian kazetari batek haien pasaeraren berri eman zuen.
2020
‎Gauzak horrela, hainbat herritarrek basoan noraezean dabiltzan koalak hartu dituzte etxean, suteak guztiz itzali eta egoera hobetu arte. Bestalde, ekologian adituak diren hainbat zientzialarik diote suteen eraginez kiskali diren baso askok hamarkadak dituztela beren onera itzultzeko, eta beste batzuek, berriz, mendeak.
2021
‎Baikortasun giroa ekarri du pandemiaren okerrena atzean uzteak, edo, bederen, hori dirudi Mendebaldean. Iazko muturrekoaren ostean, herritarren kontsumoa eta enpresen inbertsioa beren onera itzultzen ari dira, baina joera orokor hori desoreka handi batzuk eragiten ari da lehengaien merkatuan. Urte hasieran, bazirudien susperraldi ekonomikorako oinpeko harri koskor moduko bat baino ez zela izango, baina gehiago irauten ari da.
‎Hasieran aipatutako gaiekin berdin, denekin erabili behar da diskriminazio positiboa, ahulenak direlako; eta ahulak lagundu behar dira beren onera itzul daitezen, egoera duin batera, diskriminaziorik gabekora. Eta horretarako diskriminazio positiboa behar da ahularen alde:
‎Giharrak beren onera itzuli al zaizkizu?
‎Gauzak beren onera itzuli dituk, Selim. Larunbatero bezala okindegitik itzuli eta bazkalorduan ama beste aldarte batekin ikusi diat.
‎Julien semea, halaber, Muriel Berrondok kudeatzen zuen Haurren Geriza Zentroan zegoen medikalki jarraitua izateko. Beren onera itzuli behar zuten biek, derrigor, oreka mental zerbait erdietsiko bazuten. Murielek ez, baina bezperan, Habasko eiheraren ingurune berdean, gurekin bazkalduko zela hitzeman zigun Ilsek.
2023
‎Mirandak Sergio Herrera gainditu zuen area barruko jokaldi katramilatu batean. 16 minutua zen, eta kosta egin zitzaien beren onera itzultzea. Haatik, pixkanaka tximistaren erritmoan jokatzen hasi ziren berriro, eta atsedenaren atarian hirugarrena sartu zuen Moncayolak, area ertzetik, Abderen barneraldi zorrotz baten ostean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia