Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 18

2008
‎Hirigintzaren arazoa Greenpeaceren arabera, hirigintza da oraindik ere gure kostetako arazorik handiena. “Udal askok ahalegin handia egin dute beren lurraldeko zatirik handiena lurzoru urbanizagarri bihurtzeko —naturgune babestuak barne—, beren kutxak betetzeko hiri bizigarriak eraikitzeaz kezkatu gabe”, esan du azterlanak. Epaitegietako hirigintza ustelkeriako 67 kasuek, tartean 527 izanik, eta horietatik 180 kargu publikoak dira, 2008an kontabilizatuak, agerian uzten dute “gardentasunik eta kudeaketa egokirik ezaren hedadura eta larritasuna”, erantsi du.
‎Baita finantzen munduan ere; are gehiago krisialdietan, zoritxarrari aurre egiteko asmamena astindu behar denean. Hala, egunez egun, bankuek eta aurrezki kutxek lotsarik gabe borrokatzen dute erabiltzaileek beste erakunde batean duten aurrezkia “bereganatzeko” eta diru pozik eta entzungarria beren kutxetara eramateko. Aktibo finantzario ahalik eta handiena lortzeko, besteak beste, balore zorroak, pentsio planak edo inbertsio funtsak beste banku batetik eskualdatzen dituen bezeroa saritzea.
‎Finantza krisiaren arrazoietako eta ondorioetako bat da bankuak ez direla bata besteaz fio, eta horregatik uko egiten dioten elkarri dirua uzteari. Nahiago dute dirua beraien kutxetan gorde, etor daitekeenari aurre egiteko. Europako eta AEBetako bankuen arteko harremana, esaterako, erabat eten zen asteazkenean.
2009
‎Greenpeacek egindako txosten baten arabera, Espainiako itsasertzak" jasan du, azken urteotan, epe laburrera onura besterik bilatu ez duen eta milaka etxebizitza huts utzi dizkigun industria baten eraikuntza bortitza, eta beste latitude batzuetan destino berriak bilatzen dituen turismo apetatsu eta aldakorraren mende". Erakunde horrek nabarmentzen duenez, Espainiako kostaldeko udal askok ahalegin handia egin dute beren lurraldeko zatirik handiena lurzoru urbanizagarri bihurtzeko naturgune babestuak barne, bizitzeko moduko hiriak eraikitzeaz arduratu gabe beren kutxak betetzeko. " Autonomia erkidegoek —txostenak dioenez—, udalaren hirigintza planak onartzearen ardura dutenek, nekez jartzen dituzte oztopoak iristen zaizkien proposamen iraungaitzei".
‎Gaztetan, gurasoak lotara igo eta beheko solairuko gela txikian bakarrik uzten zutenean (han entzuten zituela etxe osoan barna, hango eta hemengo hormetan jarritako pendulu erlojuak kirrinkaz, intzirika eta hasperenka beren kutxa luze estuetan), kandela bat piztu eta haren argitan hasten zen bere lezioak ikasten. Hamabost urteko ikaslea zen, soineko iluna, mantal petodun beltza, bi txirikorda luze bizkarrean behera eta masail leun zurbilak.
2012
‎Esan nion berari, Tribniako erresuman, bertakoek Langden deituan 77, non luzaroan bizi izana bainintzen, gehienak salatari, lekuko, berriemaile, akusatzaile, kereilari, atestatu egile eta zinaldari zirela beren eskupeko tresna lagungarri guztiekin, eta denak ministroen eta ordezkoen bandera, zuzendaritza eta ordainketa pean zeudela. Erresuma hartan konplotak sortzen dituzten pertsonak eskuarki politiko sakonak direlako ospea areagotu nahi dutenak izaten direla, indar berria eman nahi diotenak administrazio zentzugabeari, desadostasun orokorra ito edo desbideratu nahi dutenak, konfiskatutakoaz beren kutxak bete eta, beren onura pertsonalerako zer den komenigarriago kontuan izanda, sinesgarritasun publikoa goraipatu edo gaitzetsi egiten dutenak. Lehenik, beren artean ados jarri eta konplotaz zein pertsona susmagarri salatuko duten erabakitzen dutela, eta gero neurri eraginkorrak hartzen direla halakoen gutun eta beste paper batzuez jabetzeko eta jabeak espetxeratzeko.
2015
‎Kontakizun hau behingoz abian jartzeko beste hots bat baizik ez dut falta: zurezko xake piezek beren kutxatik ateratzean egiten duten abarrots atsegina. Aitak erakutsi zidan xakean, frontera joan aurretik, baina ez dut gogoan harekin partida oso bat inoiz jokatu izana.
2016
‎%0, 7ko defizitaren beharrean %1, 66 izan dute. Beren kutxetan sartu baino 18.000 milioi euro gastatu dituzte. Horietatik 234 milioi dagozkio Nafarroari (%1, 28).
‎Eta gero: mapamundi handi bat, egurrezko atril bat, mikroskopio bat, bat barometro, altzairuzko kutxa gotor bat gorri ilunez pintatua, mediku kontsultako etzaleku zuri bat, hainbat neurritako klepsidra batzuk, letoizko tinbal bat, zutikako piano aleman txiki bat, gainean bi metronomo zituena beren kutxa piramidaletan gordeta, eta beste objektu asko, erabilera ezjakinekoak eta gogoan ez ditudanak; horrenbestez, Fausto baten kabinetea zirudien, halako moldez non Ermanno irakasle jauna bera izan baitzen irribarre egin zuen lehena, eta barkamen eske hasi zitzaidan bere ahuldade pribatu pertsonal harengatik, gaztetako manietatik geraturiko hondar bat bailitzan. Ahaztu dut esatea, ordea, koadro bat bakarra zegoela han, etxeko beste geletan ez bezala, pinturaz goraino baitzeuden:
‎Mendeku hartzea, alegia. Eta Azkoitiko eta Azpeitiko jauntxoen artean handia da mendeku gosea, ez hainbeste artoaren eta gariaren prezio jaitsierak beren kutxetan eragindako kalte ekonomikoarengatik, ezpada gaitza izan delako matxinoen laineza: hierarkia arauak urratuta, edonola erabili dituzte, eta hala, larri ibili dira denak hamar egunez, beldurrak airean berak eta beren emazte, haur, guraso eta gainerako senideak.
‎Zortzina bankurekin, heltzen gara 143.000 biztanlerentzat banku bat irekitzera beren estatutik kanpo. Burtzoroa emaiten du hainbeste ofshore bankuk beren kutxetan duten kapitalaren zero kopuruak zenbatzeak. Dirutza hori lo dago, interesak jabeei bakarrik ekartzen dizkie, ez denez inon inbestitua ez du munduko ekonomia inola ere ontzen.
2017
‎Martxeloren ama ere bat etorri da iritzi harekin, norberaren erraietatik sortutakoa ezin dela erraustegi batean sartu, nahikoa latza dela berez kutxa itxi eta berriro ikusiko ez dela pentsatzea.
2019
‎Iraupena, musikaren arabera. Instrumentuak beraien kutxetara sartu, sofa eta bostene txukundu, Bosten txokoan dauden txartel batzuk jaso, Mixifu hartu, Bost hartu, hau guztia eraman, azken begirada bota, argia itzali eta atea ixten dute. Azken irudia, itxaropenez betetako argi printza bat da, lokala gurutzatzen.
2020
‎Portura itzultzen ari zen; sortaldeko eta Pazifikoko uharte basatietako gauza arraro guztiak saltzen zituen denda bat aurkitu zuen: maskorrak, katxiporrak, idoloak, txanpon zaharrak, Txina eta Japoniako antzinako estanpak, dena exotikoa, marinelek beren kutxetan eramaten duten guztia. Ideia bat etorri zitzaion burura Kaeweri.
2022
‎Hain zerbitzu on ez da kosturik gabea. Familiariek, beren kutxatik askaturik, ez dute bake ematen lan bat agintzen zaien arte, eta gero, berehala bukatzen baitute," beste beharrik topatu ezik, galbaheaz ur bila erabilten dabe" (Azkue 1959: 386).
‎Asteak pasatu ahala are gehiago nahaspilatzen ari da 2022 urtea, industriaren hornidura arazoei inflazio handia eta Ukrainako gerra batu zaizkiolako. Euskal erakundeek, ordea, beren kutxan dirua dutela egingo diete aurre erronkei. Hazkunde ekonomiko sendoaren eskutik, kontu publikoak orekatu zituzten iaz Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.
‎LPEE taldean bilduta, Riad eta Mosku buru zirela, petrolio ekoizpena asko txikitu zen, eta horrekin batera hasi zen prezioa igotzen, itxialdiak amaitu eta berehala. Iturria poliki ari dira irekitzen orduz gero, eta beren kutxak ederki betetzen, eskaria nekez betetzerik duen eskaintzak upela 2008ko marka historikoetara hurbildu duelako.
‎Horrekin uler daiteke funtsak ez duela nahi zerga jaiste orokor bat ekonomia suspertzeko. Are gehiago kontuan hartuta eskatu duela «aukera dutenek» beren kutxak betetzeko, «krisiak daudenean erantzun hobea eman ahal izateko».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia