Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 192

2000
‎Hain zuzen, duela gutxi arte film bat euskaraz bikoiztua ikustea artiziala zen, usadio ezak eta bikoizketa kaskarrek eraginda. Orain berriz, ekinaren ekinez, bikoizlari profesionalek franko hobetu dute beren jarduna. Lausotuta geratu da garai bateko euskara sintetiko hura, euskaltzale amorratuenei ere katez aldatzeko gogo bizia pizten ziena.
Beren jardunean, hedabideek lurralde imajinarioak sortzen dituzte, lurraldeakirudikatzen dituzte. Adibide asko daude hori horrela dela pentsatzeko:
‎Berrinterpretazio hauek aintzat hartu dituzten partaide garrantzitsuenak, liburuan zehar ikusitakoaren arabera asma daitekeenez, Schlick, Carnap eta Neurath dira, jakina. Eta preseski beren inguruan jardun dute gehienbat analisi berrirakurtzaileek. Bakoitzaren lanak, Vienako Zirkuluaren abangoardiari laguntzeaz gain, orduko ortodoxiaren aurkako ezaugarri gutxi gorabehera inplizituak ere aurkezten zituen.
2001
‎Bestalde negoziazio marko horretan zuhur eta ziur mugitzeko, kontuan hartubeharko dira, halaber, ikasleen estiloa eta beharrak identifikatzeko uneak, hots, beren jardunaren jarraipena segitzekoak eta ebaluazioa egitekoa. Hori ahalbidetzeko, honako irizpide hauei segitzeko gomendatzen zaio irakasleari:
2002
‎Eusko Jaurlaritzako Sail ezberdinek eta lurralde historikoetako OrganoForalek egiten dituzten plan sektorialak, betiere lurraldearen egituran eragiten dutenak, noski. Erran nahi baita, erkidegoko nahiz probintzietako administraziokosail askok, bakoitzak dagokion arlo edo sektore konkretuan jardunez (dela errepideak, trenbideak, ibaiak, energia, nekazaritza...), lurraldearen egituran eraginnabarmena izan lezaketela, eta, ondorioz, beren jardun sektorialaren plangintzanlurraldearen antolaketaren aldagaia ere kontuan hartu behar dutela (LAAen etaLAZPen ildoak errespetatuz eta betez).
‎Modernitatearen filosofia politikoa egiten jarraitzen dutenengan agerikoak dira gabezia horiek, baita beren jardunean eraldaketa eta eboluzio nabarmenak emanagatik ere. Alderatu besterik ez dago, esaterako, Rawls en idazkietan (1978 eta 1996) joera aldaketa hori.
‎Behin, eredu merkantilistaren arabera ekoitzia izan delako; eta beste behin, kontsumitzen den horrek askotariko errealitateak suplantatzen edo ordezkatzen dituelako. Beren jardun uniformizatzailean, mundu erreala errealitate bakarra balitz bezala hartzen dute hedabideek; produkzio masiboaren exijentzia da hori. Oro har, medioek kultura eredu bakar bateko begiak darabiltzate gertakariak interpretzerakoan eta munduari berari gertakaria kontsumogai moduan itzultzerakoan.
2003
‎Gizarteak, bestalde, hutsaren hurrengotzat hartzen du irakaskuntzako profesionalen lana, eta horrek guztiak frustrazio handia eragiten die eta motibazioa galarazten die. Azkenean, jarrera arduragabea hartu ohi dute, edo are zinikoa ere, beren jardun profesionalean.
‎Horrela, ulergarria da misio sermoietan, jaiegunetako predikuetan edota debozio  liburuetan zorroztasun hori izatea nagusi, eta beste zenbait idatzitan, testu apologetikoetan edo bertso-paper ugaritan, esaterako, gorazarrea gailentzea. Baina, ikusi dugun bezala, kasu askotan elizgizon berak dira gauza bat eta bestea egiten dutenak, eta beti ere inongo kontraesanik aurkitu gabe beren jardunean: gogorrak baldin badira beren artaldearekin, beraien onerako da, beren arima salba dezaten, eta are, euskal gizalegezko bizimodua, hizkuntza eta ohiturak ere gorde eta salba ditzaten.
2004
‎Dakigunez, Antzinate klasikoak jadanik igarria zuen hizkuntzaren artikulazioaren kontzeptua Ferdinand de Saussure hizkuntzalari suitzarrak sakon aztertu zuen urteetan, haren Cours de linguistique generale hilondoko liburuan ageri denez. Urte horietan beretan jardun zuen gure Wittgensteinek bere Egunkari filosofikoan jite bereko gogoetak izkiriatzen, perspektiba ezberdinetik abiatu arren. " Nire zeregin guztia honetan datza:
‎Gehien gehiena Bizkarrokerri entzuten zitzaion, gerra hitza behin eta berriro aipatuz: gerran hil zen Serapiok, gerra galdu eta gero, gerra irabazi zutenek... baina kosta egiten zitzaidan beren jardunaren haria hartzea. La Vachek ere adi entzuten zuen salatik zetorrena, baina hala eta guztiz ere, nahiz bera eta biok izan ukuiluan esna geunden behi bakarrak, nahiz nik berarekin hitz egiteko gogo izugarria eduki, ez nintzen beragana joatera ausartu.
2006
‎Ezkerretik eta abertzaletasunetik ingurumenarekin erakutsi duten begirunean oinarritu nahi dute beraien jarduna: «Lurraldea antolatzeko herrien arteko oreka izan behar da gure irizpide nagusia».
2007
‎Hala ere, gaitasun horrek muga bat du, eta, kondizio latzenetan ere, adibidez, urik ez duen pertsona bat izerditan eta egarriak itotzen egonda ere, giltzurrunek gernua ekoizten dute, nahiz eta ur balantzearen kalterako izan. Zelulek, beren jardunean, etengabe sortzen dituzte gernuaren bidez kanporatu beharreko hondakinak. Adibideko kondizioetan, giltzurrunek ahal duten guztia egingo dute gernua kontzentratzeko, alegia, ahalik eta ur bolumen txikienean ahalik eta hondakin gehien kanporatzeko, baina beti kanporatuko dute ura.
‎Oinarrizko Ikerketarako eta Bikaintasundun Zentro direnez, honako entitate haueksartu ahal izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean: nortasun juridiko propioa dutenak, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza dutenak, berorretan beren jardun nagusiena garatzen dutenak, Unibertsitatean jatorria dutenaketa bai ez dutenak ere, irabazte xederik ez dutenak, izaera publikoa edo pribatuadutenak eta oinarrizko eta bikaintasundun ikerketa burutzea eta sustatzea helburutzatdutenak. Enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta euskal gizartea garatzeko direnez, zientzia, teknologia eta berrikuntzari laguntzea, horiek bultzatzea eta erraztea helburunagusitzat dutenak.
‎–Sei zazpi falangista armatuk zelatatzen gintuzten, denak kanpotarrak. Buzo urdinen gaineko odol zipriztinek erakusten zuten beren jardun zitala, nahiz ume aurpegi haietan errugabearen xalotasuna antzeman zitekeen. –Begiak ezker eskuin mugitzen zituen, memoriaren atzetik?.
2008
‎Bitxia ere bada ustezko bi etakidek besterik gabe beren burua entregatzea. Ohikoena izaten da etakideek ihes egitea eta beren jardun armatuan jarraitzea, hurrengo batean atxilotu arte. Harrigarriena da, eta hor da notizia, ez dituztela torturatu.
‎Erregistroei erreklamazioka eta kexaka eraginez eta erregistro ofizial horiek baztertzen dituzten herri erabilerei eutsiz ari da izengintza berritzen eta eraldatzen. Prozesu horretan jendea izendatzearen subjektu aktiboa, berenaz diharduen subjektu eragilea, bilakatzen da; ezarian erakundeen mugak eta murrizketak gainditzen ditu jendeak. Ez dago horren argi, ostera, gizarte eraginaren indarretatik ihes egitea lortzen duen8.
‎Izan ere, hornitzaile batzuen lagin eskasiak, telefonogune jakin batzuen saturazioak, bideratzaileen konfigurazio txarrak edo Sarearen erorketa puntualek azken ondorioak kutsa ditzakete. Hau da, emaitza horiek ezin dute ziurta hornitzaile horiek P2P trafikoa kontrolatzeko neurriren bat erabiliko dutenik beren jardunean, baizik eta hornitzaile batzuen Interneteko konexioetan arazoak eta akatsak izango dituztela, horien erabilera intentsiboa egingo delako. Hala ere, Interneteko zein hornitzailek ematen dituzten arazo gutxien protokolo horiek erabiltzean.
‎Europako Batzordeak onartutako larrialdi neurrien artean dago arrantzaleei beren jarduna eteteagatik laguntza ematea. Laguntza gehienez hiru hilabetean jaso ahal izango dute eta arrantzaren etenaldiak azaroaren 30a baino lehen hasi du.
‎Udala herri borondate horren isla bilakatu dadin bideak ipintzeko konpromisoa hartzen dugu. Halaber, ANV alderdiak maiatzern 27an jaso zituen 1.465 bozken balio politikoa errespetatuz, indar politiko honi dagozkion 4 hautetsiei, beraien jarduna bermatzea da gure borondatea, horretarako eta honen berme gisa, zinegotzi hauen betebehar nahiz eskubide politikoak onartzea da gure erabakia.Azkenik ANVren balizko ilegalizazioaren aurkako gure postura adierazi, eta Estatuari herritarren aukera politiko guztiak eta huen jardun librea errespetatzeko exijitzen diogu.Onartutakoa herritarrei zein komunikabideei helaraziko zaie.... Andoainen, 2008ko urtarrilean
‎Euskal Herrian gauza eta ekintza guztietarako elkarteak daudenez, Olentzerozaleek ere badute beren elkartea. Eta, nola ez, beraien jarduna sarean zabaltzeko webgunea ere bai. Bertan, blogen formatuaz baliatuz, elkartea osatzen duten herrietako ekitaldien berri ematen da.
‎Gazteekin gurutzatzerakoan, Inaziok Rosaren burua erakar  tzen du bere bularraldera. Gazteek, beren jardun zalapartatsuan murgilduta, apenas begiratzen dioten bikoteari.
2009
‎...i baitzen bide hura; bazegoen, izan ere, hirian, familia oneko damen elkarte bat, hiritarren osasunaren inguruko gabeziak betetzen ahalegintzen zena; hartarako, Gurutze Gorria bitarteko, neska gazteak eta emakume helduak prestatzen zituzten, hamazazpi urtetik gorakoak gehienak, boluntarioak?, hainbat ospitaletan edo doako artategietan praktikatzen zutenak; batzuek, gainera, ogibide bihurtzen zuten beren jarduna; Reginak elkarteko emakume bat baino gehiago ezagutzen zuen, eta, Maria Bibianak estututa, neskak ez zuen gutxieneko adina betetzen?, aurpegia eman behar izan zuen, halako batean:
‎Arauak zehazten du gaitasunak eta oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituzten helduek beren beharretara egokitutako eskaintza izan behar dutela. Alde horretatik, autonomia erkidegoek, beren eskumenen arabera, helduentzat bereziki egokitutako eta diseinatutako irakaskuntza eskaintza zabala dute beren jardun eremuetan. Eskaintza horrek aukera ematen die prestakuntza osatzeko eta ezagutzak, gaitasunak eta gaitasunak zabaltzeko, profesionalki hobeto garatu ahal izateko.
‎Biak dira ederrak, eta benetan ari dira kamera zuzentzen. Beraien jardunak harilkatzeko, herri askotariko haur bikoteen hitzak daude. Eta nonbait izatearren, helduen presentzia beren hitzen zirrikitutik heltzen zaigu:
‎Holandar neska gazteen boskoteak freskotasunetik asko eskaini zuten, eta eskertzekoa da. Espiritual beltzaren oihartzun sentsaelenaz jarri zioten goia beren jardunari. Alemaniarren soinu tresna aparta, orekatua eta sail guztietan ongi ordezkatua.
‎Isiltasuna sarritan ezbeharren bat gertatu den seinalea izaten da, eta beste askotan, krimenaren ikur, zioen Rychard Kapucinskik, gatazkatan eta bestelako zoritxarretan zaildutako kazetari poloniarrak. Isiltasuna armak bezain tresna politiko eraginkorra da, eta, horregatik, tiranoek eta gaizkileek isiltasuna behar izaten dute beren jardunaz inor kontura ez dadin. Ciudad Juarezen (Chihuahua, Mexiko) hamasei urtean 500dik gora emakumeren gorpuak aurkitu dituzte, torturatuta, bortxatuta, elbarrituta.
‎egitasmoa aurkeztuko dute. Horren bitartez, eta batez ere herritarren borondate onari esker, bi komunikabideek beren jardunean aurrera jarraitzeko behar duten dirua lortu nahi dute.
‎...bide hura; bazegoen, izan ere, hirian, familia oneko damen elkarte bat, hiritarren osasunaren inguruko gabeziak betetzen ahalegintzen zena; hartarako, Gurutze Gorria bitarteko, neska gazteak eta emakume helduak prestatzen zituzten –hamazazpi urtetik gorakoak gehienak, boluntarioak–, hainbat ospitaletan edo doako artategietan praktikatzen zutenak; batzuek, gainera, ogibide bihurtzen zuten beren jarduna; Reginak elkarteko emakume bat baino gehiago ezagutzen zuen, eta, Maria Bibianak estututa –neskak ez zuen gutxieneko adina betetzen–, aurpegia eman behar izan zuen, halako batean:
2010
‎Frai luis gan bi balio eredugarri ikusi ahal izan zituen, exegetarena eta idazlearena. agustindarren inguru hau zinezko eskola izan zen nafarrarentzat, etxeko hurbiltasuna zuena eta historiak aitortu dien bikaintasun jasokoa, gizarteko kultur premia kristauei kalitate handiko modernotasunez erantzun nahi ziena. horretan, aipatutakoei beste izen agustindar bat ere gehitu behar diegu, alonso gudiel. ...humanismo erasmista eta bibliazaleari aurre egin nahiz, kontrarreformako hegalik gogorrenak gatazka latzak sortu zituen eliza katolikoaren barruan. inkisizioaren bidez zeregin kulturalean ere ezarri nahi izan zen jakineko ortodoxia modua bat, eta, horregatik, gizalege eskaseko eliz gobernamendua bertatik bertara ikusi eta jasatea tokatu zitzaion Malon etxaideri ere. teologo eta exegeta ausartagoak beren jardunean mehatxatuta eta arriskutan zebiltzan, zinez20 egia da, 1560ko hamarkadako politika zitalagoaren eta alpujarretako eta lepantoko garaipenen ondoren, egoerak zerbait lasaitzera joko zuela 1573tik aurrera21 baina, aitzina egin aurretik, itzul gaitezen Malon etxaideren bizitza zertzeladetara.
‎Etxaideri ere. Teologo eta exegeta ausartagoak beren jardunean mehatxatuta eta arriskutan zebiltzan, zinez. tze bidea frai alonsok, baina ez berehala bukatzeko: hamasei urteren buruan alonso gudiel preso hil zen inkisizioaren eskuetan, 1588an22 Frai luis leongoa ere urte berean hartu zuen preso inkisizioak (1572), aipatu dudan Kantarik Ederrena ren itzulpena ere salakizun zuela23 gertakari hauek hona ekartzean, protagonista zigortu hauek eta haiek jasandakoek Malon etxaideren bizitzako idazle gogoarekin zerikusirik badutela uste dudalako da. aita pedro gertaera larrion ondo ondoan suertatu zen zorigaiztoko 1572ko urte hartan eta gero. gudiel atxilotu zutelarik, eta haren auzia aitzina eramateko, kapitulu nagusirako prestaturiko De Incarnatione testua eskatu eta jaso zioten inkisidoreek Malon etxaideri. ortodoxia hertsienaren zaintzaileak ondoan zituen, beraz24 badirudi gure idazlea oso barnetik ukitu zutela gertakari haiek:
‎Donostiako hamar merkatari ausartek uda luzatzeko zine jaialdia antolatzea erabaki zuten. Jende ospetsua gonbidatzea erabaki zuten eta izan zuten arrakastaren ondorioz, Madrilgo agintarien esku gelditu zen ekimena bigarren urtean eta beren jarduna ezkutatuan gelditu zen.
‎Era berean, Lanbideren jardunak ondokoak bermatuko ditu: gizarte eragileen partaidetza, aukera berdintasuna eta diskriminaziorik eza (sexua, etnia, adina, egoera zibila, ideia politikoak, sindikatu afiliazioa, erlijioa, iritzia edo hizkuntza direla medio), beren jardunen unibertsaltasuna eta doakotasuna, eta gizarte eta lurralde kohesioa.
‎132/ 10:26:47: 17/ KONTALARIA} Aukera polita izan zen luxuzko autoen saltzaileentzat.Probetxuzko negozioak egin ahal izateko, epe luzera hartubehar zen dirua maileguan. Atzerriko kapitalak handitu eginzuen beren jarduteko askatasuna.{ App: 133/ 10:27:02: 15/ KONTALARIA} Mila bederatziehunda laurogeita hamazazpian, enpresarenberezko kapitala zazpi mila milioi dolarrekoa zen, bainaehunda hogeita sei mila milioi kudeatzen zituen.{ TAKE:
‎Ez da behar adinbateko maila, euskara edo euskaraz irakasteko. Bai, aldiz, eskolako ikasle eta irakasle kide euskaldunen euskarazko jarduna ulertzeko eta beraien jardun hori ez oztopatzeko. Eskola giroan euskara zerbitzu hizkuntza legez erabili ahal izatea garantizatu nahi du gaitasun maila horrek.
‎Udalak eta bestelako instantziak gogotsu agertu izan dira sarri, euskarazko irakastereduen alde. Besteok ez dira neurri berean ahalegindu izan, eskolako euskalduntze saioari osagarrizko eta ezinbesteko jardun gune eta harreman sareok eskaintzeaz beren jardun esparru propioetan: kirolean, astialdi antolatuan, gazteentzako zerbitzu eskaintzan eta, oro har, neska mutilak eta gazteak auzoan, kalean eta gizarte bizitzan hiritar bihurtzen dituen hainbat ekimen kolektibotan.
‎Egituratutako eragile horiek instituzionalak edota erakundeetatik kanpokoak izaten dira, posizio eta errekurtso maila ezberdinetakoak, eta eragiteko eta boterea gauzatzekoahalmen maila ezberdina erakusten dute (Alfama et al., 2007). Hartutako esperientziari eta prozesuen ezagutzari esker, lurralde aktoreak beren jarduna ahalbidetzeneta mugatzen duten arau sozialez (Ostrom, 1986) jabetzen dira, eta gai izan behardira haien esku dauden estrategiak garatzeko nolabait eragitearren. Estrategiahoriek, era berean, etengabe berregiten dira errealitate dinamikoetara eta aldakorrak diren arau sozialetara egokituz (prozedurak, informazio klasea, erabakitzeahalmena eta erabakien ardura banaketak ezartzen dituzten arauak, besteak beste). Horrek berekin dakar sare sozialak eta jarduteko erak etengabe berrasmatzea (edosareak berraktibatzea kasu jakin bakoitzera egokituz).
‎Kasu gehienetan, adingabeek Internetetik kanpo izaten dituzte harremanak eta jarduerak. Are gehiago, askotan, pertsona berekin jarduten dute barruan eta kanpoan. Aztertutako kasuen %10etan bakarrik hauteman ditugu mendekotasun arazoak, horrek dakarren guztiarekin.
‎Nabarmendu zuten, halaber, amen heriotza tasa murrizteko helburua atzeratu arren, gutxienez 80 herrialdetan nabarmen hobetu dela arlo hori. Aurrerapen horiek lortzeko, funtsezkoa da herrialdeko agintarien epe luzeko konpromiso suntsiezina izatea, beren jardunaren berri ematea eta beren aurrekontuetan garapenari lehentasuna ematea, Nazio Batuen arabera.
‎Hala ere, talde guztiek oinarrizko baliabide berak (zentzu komunaren baliabideak) erabiltzen dituzte gurutzegrama osatze aldera. Baliabide horiexek erabiltzen ditu gutariko bakoitzak eguneroko bizitzan, baita zientzialariek ere beren jardunean.
‎Euskaltegi homologatuek, ordea, oraindik ez dakite datorren ikasturtean zenbateko laguntza jasoko duten. Azken urteotan maiatzerako jakin izan dute zer diru laguntza jasoko zuten hurrengo ikasturtean, eta horren arabera antolatu izan dute beren jarduna. Uztaila amaitzear da, eta oraindik ez dute informaziorik jaso.
2011
‎«Pentsa ezazu amaieran eta estilo horretako esaldiak izaten zituzten zizelkaturik, adierazi nahian pentsa ezazu zure edertasuna amaitu egingo dela».Erakusketaren atal horretan, halaber, emakumezko musikariei tartea egin die Charlesek, garai hartako zenbait musika tresnaren kopiak bilduta. Dioenez, «izen gutxi ezagutzen ditugu, gutxi egongo zirelako bainoago, askok ez zutelako beren jardunaren berri emango baizik». Batzuek harizko tresna leunak jotzen zituzten, «birjinentzako musika sortuz ia.
‎Europako Legebiltzarreko hogeita bat parlamentarik Sortu alderdia legeztatzeko eskatu dute, atzo helarazitako agiri bateratu baten bidez. Hautetsi europarrek iritzi diote Sortuk gainontzeko alderdien baldintza beretan parte hartu behar duela politikan eta hauteskundeetan, eta, beraz, «oztopo gehigarririk» jar ez diezaion eskatu diete espainiar agintariei.«Agiri hau sinatzen dugun europarlamenatariok ongietorria ematen diogu Sorturi, iragan otsailaren 7an aurkeztu zen proiektu politiko eta antolakuntza berriari, eta bere estatutuetan indarkeria oro, baita ETArena ere, errefusatzen duenari», dio agiriak. ...ekin bat egin edo ez, uste dugu alderdi politiko gisa legezko izateko eskubidea duela eta gainontzeko alderdiek bezala bozetan parte hartzeko eskubidea ere bai», azaldu dute europarlamentariek; horregatik, espainiar agintariei eskatu egin diete «ez dezaten oztopo gehigarririk ezar».Elkarrizketaren aldeElkarrizketa erabakitzailearen alde dira diputatuak, eta horretarako alderdi guztiek baldintza beretan jardun behar dutela uste dute; beraz, ezker abertzaleak legezko izan behar duela: «Alderdi guztiei dei egiten diegu gatazka konpontzeko ahalegina egitera».Hauek dira sinatzaileak:
‎Gertaeraren ostean Lodosan «giro arraroa» sortu dela aitortu du. Iruñeko epaitegian auzitegi medikuek beren jarduna bukatzen dutenean itzuliko dute gorpua Lodosara. Hileta udal pilotalekuan izango dela aurreratu du alkateak.
‎Bai, Otegi eta Bateragunekoa eskandaluzkoena da akaso haien jardunak ETAren amaiera ekarri duelako, baina izaera berekoak dira beren jardun politiko hutsagatik espetxean diren Segikoak, Askatasuna edota 18/ 98 auzikoak.
‎Teoriatik tiraka ere. hori ez da aski, ordea: euskarazko ingurumen arruntean (eguneroko bizimoduari dagozkion gorabeheretan) txertatu behar dute gazte horiek beren jarduna eta, lehenago edo beranduago, beraiek bezala euskaraz jarduten duten eta euskarazko bikote bizitza eraiki nahi dutenekin elkartu, euskal familia bat sortuz. Familia euskaldun berri baten ernamuin horrek bakarrik garantiza dezake, perspektiba kolektiboan, hizkuntza horren belaunez belauneko transmisioa. euskara indarberritu nahi duten eskolek eskolaz kanpoko eta eskola ondoko euskal gizartegintzan jardun behar dute, horregatik, ikasleek ere argi ikus dezaten zergatik ari diren euskarazko ahaleginean. horrek, berriro esan, eskolaren garrantzia (handia, dudarik gabe) gizarte bizitzako beste jardun guneen argitan antolatzea eskatzen du. eta horrek, berriro ere, euskaraz ezinbestean zer eratu nahi den argitu, adostu eta inplementatzea:
‎Nik, ordea, ezin nuen burutik kendu egun hartan ikusitakoa. Logelako atea ireki nuenean beren jarduna utzi eta niri begira geratu ziren hirurak, baina ez zuten altxatzeko imintziorik egin, ezta maindireekin estaltzekorik ere. Beren etxean, beren ohean baleude bezala geratu ziren intrusoari begira.
‎Hirurak mutu geratu ziren eta, arnasa bere onera etortzen hasi zitzaienean, nahi banuen sartzeko esan zidan mutiletako batek. Gutxi falta izan zitzaidan barkamena eskatu eta geroxeago, beren jarduna, joaldia edo dena delakoa bukatzen zutenean itzuliko nintzela esateko. Ez dut ulertzen zergatik ez nien une horretan bertan bilaukeria aurpegiratu, zergatik ez nuen, esate baterako, behatzarekin neskari mehatxu eginez, urdanga?
‎Bake justiziaz mintzatu garenean, bake epaitegiez eta horietan diharduten bakeepaileez mintzatu gara. Zentzu horretan, bake justizia, justizia arruntetik, bakeepaitegiak ez diren gainerako epai organoek eta beraietan diharduten epaileek eta magistratuek zerbitzatzen dutenetik alegia, desberdindu nahi dugu. Horrela, epaiorganoari dagokionez, egun bake epaitegiak Botere Judiziala osatzen duten organo jurisdikzionaletariko bat dira.
‎Hartutako esperientziari eta prozesuen ezagutzari esker, aktoreak beren jarduna ahalbidetzen eta mugatzen duten arau sozialez jabetzen dira, eta gai izan behar dira haien esku dauden estrategiak garatzeko nolabait eragitearren. Estrategia horiek, era berean, etengabe berregiten dira errealitate dinamikoetara eta aldakorrak diren arau sozialetara egokituz.
2012
‎Egun horretan, gizonek beren duintasunaren berri eman dezakete, emakumeekiko aurreiritziak, desberdintasuna eta indarkeria amaitzeko borrokatuta, horrek guztiak zirkulu zentrokidetan biltzen baikaitu, urak arrainak bezala, Norma Vasallo aditu kubatarrak adierazia duen bezala. Egun horretan, gizartean dagokien egitekoaren kontzientziaz jabetzen has daitezke gizonak, eguneroko beren jardunaz konturatzen, zeina patriarkatuak sartua baitie buruan, menderen mendetan, emakumeak menderatzeko modu gisan. Jabetu daitezen gizon gisa iraunarazi egin diotela bidegabekeria horri historiaren joanean.
‎Gaixotasun hauen jatorria ezkutatzearen inguruan CCOOk egindako kritika eta protesta askoren ondoren, 1299/ 2006 Errege Dekretua atera zen eta 5 artikuluan zera aipatzen da: «Osasun Sistema Nazionaleko medikuek, beren jardun profesionalaren ondorioz, gaixotasun profesionaltzat jo daitekeen eta 1 eranskinean edo bere jatorria profesionala dela susmatzen bada eta 2 eranskinean jasota dauden gaixotasun baten berri izango balu dagozkien efektuetarako jakinarazi dute, Erkidego Autonomiko bakoitzeko erakunde eskudunaren bitartez. OSALAN geure kasuan?
‎Maite ditut izakiok beren baitara barneratzen direnean. Bakartze literarioaren apologia egin nahi gabe eta bohemiaren anestesian lokartu gura gabe, bai eta idazletza ezeren gainetik ez ezeren azpitik jartzeko asmorik gabe, maite dut beren jarduna, bilaketaren jardun pribatu publiko bihurtua. Kafetegietako burrunba distrakzio amaigabez mukuru dagoen abarrotsa dateke zenbaitentzat, baina terrazen publikotasunak adoretu egiten dituenak ere badira, bizitzaren abailak kutsaturik edo.
‎Gelako ikasleek beren jardun gune nagusietan, batez ere euskaraz, batez ere erdaraz edo bietara egiten duten azaltzen du gela argazkiak. Ikasleen mintza jardunaren azterketa egiten du, aldakuntza iturri nagusien eta kasuan kasuko rol harreman esanguratsuenen arabera.
‎Enpresek, beren jarduna betetzen dutenean, idatzizko dokumentazio ugari sortzen dute.
‎Kontsumoaren arloko batzarra. Autonomia erkidegoetako kontsumo arduradunek osatzen dute, beren jardunak koordinatzeko, kontsumitzailearen babes maila estatu osoan homogeneoa izan dadin.
‎Bezeroari arreta ematen dioten pertsonek hartarako prestakuntza izan behar dute, eta, nolanahi ere, bezeroaren arretako zerbitzuaren berariazko helburuak lortzera bideratu behar dute beren jarduna.
‎Atal honetan, enpresak eta herritarrek Administrazioarekin harremanak izateko erabiltzen dituzten dokumentu batzuk aztertuko ditugu. Ez ditugu landuko administrazioek (orokorrak, autonomia erkidegoetakoak eta tokikoak), beren jardunean sortzen dituzten dokumentuak (jakinarazpenak, ediktuak, ofizioak, etab.); izan ere, zikloko beste modulu batzuetan landuko dira.
‎Ohiko elkarte mota horien gabeziak nabarmenak dira. Besteak beste, belaunaldien arteko txandaketa ezak harremanen esklerotizazioa sortu du elkarteen barnean nahiz herritarrekiko harremanetan, baita herritarrekin komunikatzeko baliabideen falta eta elkarteen beraien jardunaren gardentasun urria ere (Rodríguez Herrero, 2010). Partaidetza pluraltasunaren defizit horrek 80ko eta 90eko hamarkadetan sortutako bestelako gizarte kolektiboen ahanztura ere ekarri du, gazte, antimilitarista, ekologista eta feminista edukiak dituztenak, eta balio postmaterialista eta abangoardisten eroale direnak.
‎Hezkuntza jasotzeko aukerarik ez izateak, ikasteko aukerarik ez izateak edo ikasten jarraitzeko aukerarik ez izateak, aurrera egitea eragozten du eta pobrezia aktiboaren zirkuluari eusten dio. Hezkuntza ezinbestekoa da etorkizun oparo baterako, kalitatezko enplegua lortzeko, emakumeek beren eskubideak ezagutu eta beren erabakiak har ditzaten, edo haurrek beren gisa jardun dezaten, familiak mantentzeko lanik egin gabe. Emakumeak eta neskak, hezkuntzarik ez izateak gehien eragiten dienak Irudia:
‎Joxe Labaka auto gidariak jaso du 2012ko Azpeitiko Urteko Kirolariaren saria. Urtero legez, Azpeitiko Udalak urtean zehar beren jardunean era batean edo bestean nabarmendu diren kirolarien lana eta emaitzak saritu ditu, eta Euskadiko Rallysprint Txapelketaren azken bi edizioak (2011koa eta 2012koa) irabazi dituen pilotuarentzat izan da sari nagusia. Labakak 34 urte daramatza auto lasterketetan.
‎Behin izebarenean zirela, ama eta izeba Mari Carmen luzaroan egon ziren hizketan, zer esaten zuten Inasek ez ulertzeko moduan betiere. Halako batean amaitu zuten beren jarduna eta amak esan zion gauzatxo batzuk egin behar zituela eta bien bitartean bera izeba Mari Carmenekin joango zela amatxi eta aitatxi bisitatzera.
‎Halaber, hiztunen dentsitatea ez da nahikoa, zeren gauza bat da euskara menperatzea eta beste bat erabiltzea. Argi badago administrazio publikoentzat zailagoa dela erabilera sustatzea hizkuntza gaitasuna bermatzea baino, ezinbestekoa da borondate politikoa erakuts dezaten eta euskarari lehentasuna eman diezaioten beraien jardun guztietan.
‎Hala dela, animaliek, landareek eta gauzek intentziorik ez zutela izango xedatu zuten. Jendeak ekimen asmodunaren monopolioa irabazi arau, estatus horretara heldu ez zirenek guztiz galdu zuten berenaz jarduteko ahalmen ustea. Munduan, gizakiak salbu, indar itsu eta hutsak aurkituko ziren.
2013
‎Euskarazko auzogintza osasuntsu eta gizarte osaera arnas zabaleko batean txertatu behar dira eskolak, ahuldutako hizkuntza indarberritzeko orduan berariazko ekarpen sendorik egingo badute. Euskarazko ingurumen arruntean txertatu behar dute gazte horiek beren jarduna eta, lehenengo edo beranduago, beraiek bezala euskaraz jarduten duten eta euskarazko bikote bizitza eraiki nahi dutenekin elkartu, euskal familia bat sortuz.
‎Zadorraren adibideak erakusten duen bezala, ibaien kudeatzaileak ari dira beren jarduna aldatzen. Faktore askok bultzatu dute hori; besteak beste, aurreko esperientzietatik ikasitakoek, ingurumena beste ikuspegi batetik ikusten zuten teknikariak sartu izanak, eta urari buruzko araudiak indarrean sartu izanak, hala nola Europako Uraren Esparru Zuzentaraua.
‎–eta, ezker eskua ukabil bihurtzen zuela, jarraitu zuen?: Hemen, izan ere, armagileak eta arma lantegiak dituk beren jardunari uzten ez dioten bakarrak, eta haien aurka ere ohi baino gogorrago egin diagu noizbait, ezta?. Gauzak etorri diren bezala, gainera, hauxe duk momentua!
‎bera xiita kietista bat zen, ororen buruan, apolitiko bezain zibilizatua? Bide hartarik, aitonarekin solasaldi luzeak izaten zituen, zeinetan agure zaharrari koipea ematen ahalegintzen baitzen, neurriz betiere; Raissarekiko tratuan, berriz, ezin leunagoa izaten zen; bi mutilek, haatik, beti edireiten zuten, beren jardun hartan, bakarrik egoteko tarteren bat, baita hondar bisitaldi hartan ere?
‎Udalerria da estatuaren lurralde antolamenduko oinarrizko tokiko erakundea. Udalerriko gobernua eta administrazioa udalaren esku daude; alegia, alkatearen eta zinegotzien esku, zeinek, beren jardunean eskumen ugari baitituzte, hala nola tokiko turismoa. Turismoko eskuduntzen ardura turismo sailak hartzen du bere gain; askotan, beste funtzio batzuekin batera:
‎Herritarren parte hartzea bultza­tzeko bitarteko nagusiak izango dira; irakurlea, irakurle pasiboa izan beharrean, berri emailea izateko tresnak. Irakurleek emandako informazio hori hedabideek beraien jardunean inte­gra­tzea izango da hu­rrengo pausoa. Asko sinisten dut teknologian, helburu sozialetarako erabiltzen direnean.
‎nortzuk direla uste ote dute horiek izena galtzea dakarzkien traza horretako ekintza burutzeko?". Horrekin batera, bideoan aipatutako zinegotziei" erabateko babesa" adierazi die alkate jelkideak; eta gaineratu du, horiek guztiek," botoen bidez, demokratikoki aukeratu zituzten herritarren babesa eta legitimitatea" daukatela beraien jardunean. Argazkian," Getxoko Sirenoa" Algortako Portu Zaharrean," bahitua" izan aurretik/ © Getxoko Sirenoa.
‎bera xiita kietista bat zen, ororen buruan, apolitiko bezain zibilizatua... Bide hartarik, aitonarekin solasaldi luzeak izaten zituen, zeinetan agure zaharrari koipea ematen ahalegintzen baitzen, neurriz betiere; Raissarekiko tratuan, berriz, ezin leunagoa izaten zen; bi mutilek, haatik, beti edireiten zuten, beren jardun hartan, bakarrik egoteko tarteren bat, baita hondar bisitaldi hartan ere...
‎–eta, ezker eskua ukabil bihurtzen zuela, jarraitu zuen–: Hemen, izan ere, armagileak eta arma lantegiak dituk beren jardunari uzten ez dioten bakarrak, eta haien aurka ere ohi baino gogorrago egin diagu noizbait, ezta.... Gauzak etorri diren bezala, gainera, hauxe duk momentua!
‎Elkartearen mugimendutik aparte, bertsolarien beraien jardunean ere, belaunak belaun izan dira. Oilasko nintzen garaian, barrura iritsi zitzaidan niretzat gizhandi ziren bertsolari helduek ni kide hartzeko zuten modu hura.
‎Xehetu dezadan, ordea, erantzun lodiekin geratu gabe: beren hiztun hautuan, beren hezkuntza estiloan, beren eskolaz kanpoko jardunetan, beren gustuetan, beren sinesmenetan, beren jardunetan ze botere, ze ahalmen gune, ze erakunde ari diren eragiten. Erantzuna konplexua litzateke.
‎Distantzia apur batekin ikusita, telebistak, prentsak eta irratiak egiten dutena definitzeko hitz zehatzen eta argigarriena, ‘hedatu’ da. Ez da zehatza ‘informatu’ ere (hori ‘komunikatu’ baino justuagoa litzatekeen arren, norabide bat baita nagusi beren jardunean, eta ez bi). Eztabaidagarria litzateke informatu egiten duten, ala sarritan desinformatu, ala entretenitu.
‎Baina beste guztiekin, arras haserretuta, irainduta, suminduta joan dira. Hontzak eta urubiak ziztuka ari dira; han hemenka gaueko orroak, narrasteak eta intziriak entzuten dira, baina egunsentia hurbildu ahala, aldz, idoiko igel, narrasti eta arrainek beren jarduna baretu egin dute.
2014
‎ETAk bere jardun armatua bazterrean utzi izanagatik ez dugu bada, orain arazo politikoa dagoela deskubrituko. Katalunian ez dute terrorismoaren arazoa izan, baina han ere zailtasun berdinekin topo egin dute beren jardun nazionala bideratu ahal izateko. Edozein testuinguru demokratikoan norberaren proiektu politikoak oztopoak aurkitu ditu beti, hori jokaleku politiko normala da.
‎..., ezetzik ematen, zortzietan klase asistentziadunak bazituzten ere, alegia, betzuloak betzulo eta kiratsak kirats, alarmak jotzean iratzarrita edo artean oheratu gabe etxetik irten eta loa galarazteko red bull pozoi lata bat hartuta klasean esertzen zirenean ez bezala, orain irudi profesionalagoa, onargarriagoa eman nahi dute, eta hori beraien kanpo itxura eta usainekin dago hertsikien loturik, ez beraien jardunaren kalitatearekin; gainera, zertarako irtengo dira bada gauez, jada ez baldin badaukate ehizatzeko beharrik, jada bikotekideak (edo senargaiak esan genuke ziurrenik, ustezko bikotekide honek aski antigoaleko baitihardu aspektu hauetan, eta ez bikotekide batek zukeen bezain parekide) asetzen badizkio entretenimendu eta aisialdi behar den denak, eta gainera senargaiari ezkutuan ez dio grazi...
‎EAJ PNV ko ordezkaria ez zen egon atzoko osoko bilkuran.Hona hemen, mozioak hitzez hitz dioena: Juan Carlos Borboikoaren Abdikazioaren aurreanJuan Carlos Borboikoaren Abdikazioa, Frankismotik eratorritako eredu politiko instituzionalaren krisi sakonean beste urrats bat gehiago izan da. Kolpe Militar Frankista eman zutenek, beraien jardunaren inolako ardura zein ondoriorik nozitu gabe, eta zituzten pribilejio eta botere guneak mantenduz," lotuta eta ondo lotuta" utzi zuten Estatu botereen etorkizuna. Estatuaren zatiezintasuna aldarrikatuz eta hori hala izan zedin armadari berme funtzioa emanaz itxi zuten erreforma.
2015
‎Oraingoz, Azpeitiko eta Azkoitiko 40 saltokik zintzilikatu dituzte beraien produktuak Hemenbuy.com Haietatik 11 arropa dendak dira, 11k etxeko produktuak eskaintzen dituzte, zortzi osasun eta edertasun esparrukoak dira, beste hiru elikaduraren arlokoak, bi aisiari eta kirolari lotuta daude eta beste bostek, berriz, zerbitzuak saltera bideratzen dute beraien jarduna.
‎Hemenbuy k denda txikien berezitasun hori mantendu nahi du, baina Internetek ematen dituen aukerak probestuta. " Herriko merkatariek badakite Interneten egon behar dutela, eta horrek beraien jarduna biziberrituko du", esan du plataformako kudeatzaileak.
‎Ikerketa eta irakaskuntzaren arteko zuloa zabala izaten da batzuetan. Ikerlariak beraien jardunean bizi ohi dira hainbatetan batzuk konpromiso soziala ahaztu eta endogamia akademizistan erortzeraino. Irakasle asko, berriz, eroso aritzen dira ikerketatik urrun, testu-liburuetan idatzitakoari baino ez kasu eginez.
‎Eskola orduz kanpoko jardueretan euskararen erabilera sustatzea. Horretarako, antolatzaileek beraien jardunaren barruan txertatu behar dute eta hezitzaileek baliabide egokiak behar dituzte.
‎Eta kontuan izanda ikasgela dela irakasleak kudeatzen duen berariazko eremua, uste dugu hor eman behar zaiela hitz egiteko aukera; eta hitz egiteaz ari garenean, ez gara ari modu inprobisatuan eta noizean behin galdetzeaz eta betiko hiztunak erantzuteaz. Ahozko jarduera solte espontaneo eta libreak ongi daude, baina guk nahi dugu gure ikasle guztiek hitz egitea eta, gainera, beren jarduna hobetzeko, grabatzea, bideoak ikasleek ere ikustea eta balorazioetan alderdi positiboak nabarmentzea (lorpenak); euskarazko ahozko ekoizpenak hobetzen joan ahala, hitz egiteko gogoa
‎Halakorik dioen apezpikuari bost axola dio, ordea, arrosarioa eskuan duela emakumeen parte hartzea galarazteak eliza katolikoaren egituran, eta etxe santuko leihotik kanpora begiratzen jartzen da arau heteropatriarkala apurtzen dutenen kontra eragiten dituzten biolentzia ekintzen aurrean.Eta horrela arituz, bada epidemia eta gaixotasunez hitz egitera iritsi denik, naturak eragindako kalamitateak bailiran, konpondu ezineko ustekabeak nonbait, eta, jakina, haien sortze buruan inolako erantzukizunik ez dutela pentsatzera iristen dira. Bururatu ere ez baitzaie egiten horiei guztiei emakumeen kontrako biolentzia anitzen iturburua beraiek eta beraien jardunak ere badirela.Biolentzia matxista eta eraso sexisten inguruan jarduten denean botatzen diren zentzugabekeria eta zurikeria horien guztien aurrean, bada garaia argi esateko elikatzen dugun sistema sozial heteropatriarkala dela honen guztiaren iturburua, eta hura hankaz gora jartzen ez dugun bitartean mikro eta makro erasoak gure artean egonkortu eta normalizatu besterik ez direla egingo.Be... Ikus ditzagun bestela egunerokoan egonkortu diren adibideak.Emakumeen kontrako biolentzia instituzionala da hogei urtez alarde parekideei harrera ofizialik egin nahi ez izana erakundeetan, emakume eta gizonek libreki erabaki zutelako jaietan elkarrekin jardun nahi zutela.
‎Freuden seme alabetako bat berehala nabarmendu zen bere egiazaletasunagatik. Ipuin kontalariei, beren jarduna hasterakoan, eta gainerako haurrak adi adi zeudela, kontakizuna benetan gertatua zenetz galdetzen zien; ezetza entzunik, alde egiten zuen, imintzio gutxiesgarri batek apainduta.
‎7 Ikuste eta hizketa era hau hain da espirituzkoa, non ez baita inolako zaratarik ahalmen eta zentzumenetan, nire iritziz, deabruak zerbait ateratzeko modua egin dezakeenik. Hau noizbehinka eta unetxo batez gertatzen da; gainerakoan, uste dut nik, ahalmenak ez daudela etenda ezta zentzumenak ere kenduta, bete betean beren jardunean baizik; kontenplazioan ez da beti hau gertatzen, oso gutxitan baizik; baina gutxi hauetan, diot nik, ez dugula guk jarduerarik eta ez dugula ezer egiten. Guztiak dirudi Jaunaren egintza.
‎Arkitekturari dagokionez, espetxeetatik kanpo kokatzen diren unitateak dira; inguruneko ohiko etxebizitza komunitarioetan, batik bat. Kanpotik ez dute inongo bereizgarri edo seinalerik beren jarduna zein den azaltzen duenik.
‎Genero sistemak pertsona horien bizitzan operatzeko moduetan sakontzea izan da ikerketa honen helburua, zehazki, bikote harremanei dagokienez. Metodologia kualitatiboaren bidez, errealitate sozialaren, eraikia den heinean, dimentsio sinbolikoa azter dezakegu eta, era berean, agenteek beren jardunei ematen dieten zentzuan sakondu ahal dugu. Hori dela-eta, ikerketa honetarako haien bizipenak eta berauek inguratzen dituzten erreferentzia sinbolikoak kontuan hartu dira.
‎Ez nolanahikoa. Harrizko eraikin urtetsuaren patioa eta haren inguruko areto txikiak atondu ditu udalak, Dengbej kantariek leku finkoa izan dezaten beren jarduna plazaratzeko.
2016
‎" Jendeak ez du ezker abertzalea bertan antolatzeko alternatiba bat bezala ikusten". Sienraren aburuz, eragileek 80ko hamarkadako antolaketekin jarraitzen dute, beren jardun nagusia bileretan edo espazio txikietan eginez, eta gauza asko egiten ari diren sentsazioa izan dezaketen arren, kalean ezer gutxi egiten ari direla uste du.
‎Izan daiteke, agian, konpromisoa ulertzen delako oso modu hertsian, batez ere ekitaldietan parte hartzeari edota lelo esplizituak kantatzeari lotua. Bururatzen zaizkio, hala ere, beste modu batera beren jardunean politika zuztarretaraino daramaten artista batzuk: Maialen Lujanbio Euskadi Irratian edo Unai Iturriaga Jakinen, adibidez.
‎Bereziki E2koei dagokienez, zalantza sortzen digu hain bigarren mailan uzteak. Izan ere, populazioaren zati handi bat kokatzen da" euskaraz erdaraz baino gutxiago" edo" euskaraz oso gutxi" aritzen direnen artean, eta, beren jardunean euskara bigarren mailakoa delako, badirudi ahaztu egiten zaigula elebidunak direla izatez. Esku artean ditugun datuen arabera, EAEn 132.833 biztanle dira E2koak (%22) eta 43.596 E1ekoak (%7); eta Nafarroan 20.037 E2koak (%32) eta 8.614 E1ekoak (%14).
‎Emaztearen mutilarena kontatu diot, inolako beharrik gabe. Ordua baino lehen etxera itzuli eta logelan nola aurkitu nituen deskribatuz hasi natzaio eta, eszena erabat asmatua den neurrian, nik nahi bezala edertzeko aukerak baliatu ditut, atea ireki eta beren jarduna moztu nuenean, neure eskuzabaltasuna erakusteko asmo nabarmenarekin, jarrai ezazue zuen jolasarekin, esan banie bezala edo, mutilarengana makurturik zegoen emazteari begiratuz,, barka, ez nekien okupatuta zeundetenik, jarrai ezazue zuen jolasarekin?, nahiz eta, aspaldidanik etxeko bizimodua gela banatan egiten dugularik ere, maitaleak bertara ekartzea debekatua dugun.
‎Bere amarru propioan erori zen NAWSA, nahi gabe, ustez boto eskubidea harrapatzeko balio zuen komenigarritasunaren amarruan, hain zuzen. Arrazakeriari amore emateko joera ondo sustraitu ostean eta, bereziki, bidegurutze historiko hartan, zeinetan monopoliogile berri eta gupidagabeek inoiz baino arrazakeria molde bortitzagoak behar baitzituzten beren jarduna hedatzeko, ezin saihestuzkoa zen kontua: noizbait ere, muturrean lehertuko zitzaien su hura sufragistei.
‎Idazlearen profesionalizazioaren aldeko iritziak ez dira, edonola ere, gutxiago, ezta sendotasun txikiagokoak ere, eta gehienak espezializazioaren abantailen argudioarekin lotuta egon ohi dira: idazketan soilik eta esklusiboki aritzen diren idazleek abantaila gehiago aterako liokete beren jardunari beste lanbide bat eduki eta, asteburuko idazle, amateurrak direnek baino.
‎Ahal dela, enpresa pribatuei utzi behar zaie beraien gisara jarduten, gobernuak behar denean soilik esku hartuz.
‎Ahal dela, enpresa pribatuei utzi behar zaie beraien gisara jarduten, gobernuak ahalik eta gutxien esku hartuz.
‎Programak 2 eguneko egonaldiak eta sorkuntza ekintzailetza sustatzen duten espazioetara bisitak eskainiko dizkie sortzaileei. Ekimen horiek aberasgarriak dira beren jardunerako, baita tresna egokiak proiektuak hobetzeko, sormena eta berrikuntza freskatzeko eta ideiak garatzeko inspirazioa elikatzeko ere, Akitanian zein EAEn.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
beren 141 (0,93)
beraien 34 (0,22)
Beren 6 (0,04)
beraien gisara 2 (0,01)
berenaz 2 (0,01)
beretan 2 (0,01)
Beraien 1 (0,01)
beraietan 1 (0,01)
berekin 1 (0,01)
beren gisa 1 (0,01)
beren inguruan 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
berak jardun aurre 4 (0,03)
berak jardun ere 4 (0,03)
berak jardun euskara 3 (0,02)
berak jardun profesional 3 (0,02)
berak jardun txertatu 3 (0,02)
berak jardun utzi 3 (0,02)
berak jardun aldatu 2 (0,01)
berak jardun aukera 2 (0,01)
berak jardun berri 2 (0,01)
berak jardun era 2 (0,01)
berak jardun eremu 2 (0,01)
berak jardun ez 2 (0,01)
berak jardun hobetu 2 (0,01)
berak jardun hori 2 (0,01)
berak jardun hura 2 (0,01)
berak jardun jarraitu 2 (0,01)
berak jardun koordinatu 2 (0,01)
berak jardun mehatxatu 2 (0,01)
berak jardun nagusi 2 (0,01)
berak jardun politiko 2 (0,01)
berak jardun sortu 2 (0,01)
berak jardun adierazpen 1 (0,01)
berak jardun ahalbidetu 1 (0,01)
berak jardun ahalmen 1 (0,01)
berak jardun antzeman 1 (0,01)
berak jardun arautu 1 (0,01)
berak jardun armatu 1 (0,01)
berak jardun askatasun 1 (0,01)
berak jardun azterketa 1 (0,01)
berak jardun baizik 1 (0,01)
berak jardun baretu 1 (0,01)
berak jardun behar 1 (0,01)
berak jardun bermatu 1 (0,01)
berak jardun beste 1 (0,01)
berak jardun bete 1 (0,01)
berak jardun bizi 1 (0,01)
berak jardun biziberritu 1 (0,01)
berak jardun bukatu 1 (0,01)
berak jardun egiazko 1 (0,01)
berak jardun egokitu 1 (0,01)
berak jardun ekonomiko 1 (0,01)
berak jardun emaitza 1 (0,01)
berak jardun emakume 1 (0,01)
berak jardun eman 1 (0,01)
berak jardun epaile 1 (0,01)
berak jardun eraldaketa 1 (0,01)
berak jardun eredu 1 (0,01)
berak jardun esan 1 (0,01)
berak jardun eskuma 1 (0,01)
berak jardun esparru 1 (0,01)
berak jardun eten 1 (0,01)
berak jardun ezagutarazi 1 (0,01)
berak jardun ezan 1 (0,01)
berak jardun ezaugarri 1 (0,01)
berak jardun ezkutatu 1 (0,01)
berak jardun gainbegiratu 1 (0,01)
berak jardun gardentasun 1 (0,01)
berak jardun geldiarazi 1 (0,01)
berak jardun gelditu 1 (0,01)
berak jardun gune 1 (0,01)
berak jardun guzti 1 (0,01)
berak jardun hari 1 (0,01)
berak jardun harilkatu 1 (0,01)
berak jardun hasi 1 (0,01)
berak jardun hausnarketa 1 (0,01)
berak jardun hedatu 1 (0,01)
berak jardun herri 1 (0,01)
berak jardun hitz 1 (0,01)
berak jardun ildo 1 (0,01)
berak jardun inolako 1 (0,01)
berak jardun inor 1 (0,01)
berak jardun jarraipen 1 (0,01)
berak jardun jendaurre 1 (0,01)
berak jardun kalitate 1 (0,01)
berak jardun konturatu 1 (0,01)
berak jardun kultural 1 (0,01)
berak jardun lehen 1 (0,01)
berak jardun lurralde 1 (0,01)
berak jardun materializatu 1 (0,01)
berak jardun modu 1 (0,01)
berak jardun moztu 1 (0,01)
berak jardun murriztu 1 (0,01)
berak jardun nazional 1 (0,01)
berak jardun pertsona 1 (0,01)
berak jardun pitin 1 (0,01)
berak jardun plazaratu 1 (0,01)
berak jardun politika 1 (0,01)
berak jardun sare 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia