Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 47

2000
‎Itsas inguru hartan geunden, bada, non baitzeuden arestian aipatu dizkizudan uharteak, piratek, kortsarioek, filibusteroek eta gainerako itsas lapurrek habiatzat eta gordelekutzat erabiltzen zituztenak. Baina, beren buruak babestu ez ezik, beren atakeak ere trazatzen zituzten itsas lapur haiek handik, batik bat Indietarik Europarako bidean zihoazen untzien kontra, zeren eta untzi haiek Indietako produktuz kargaturik baitzihoazen, eta zeren, halatan, handiagoa izan baitzitekeen harrapakinen fruitua: erran nahi baita ezen kasualitatez erori ginela itsas lapur haien atzaparretan, ekaitzaren eta ez bertze deusen karietarat.
2002
‎Azken aldiotan txalet bakarti asko eraiki dute. Horietan bizi direnek, beren buruak babestu nahi dituzte. Horretarako zer hoberik zakur oldarkor bat baino?
‎Honen guztiaren inguruko xehetasunak hain dira ugariak ezen gehiago eta sakonago jakin nahi duenak jatorrizkora jo besterik ez bailuke egin; dena den, ideia berri bat azpimarratu nahi dut hemen. Panoptikoaren sarbidearen parean, errepidearen luzean barna, harresi bat eraikiko da, espetxearen aurkako erasorik balego, oldarrean parte hartzen ez dutenek nola edo hala beren buruak babesteko modua izan dezaten, asmo txarreko batek bakarrik igaroko bailuke une odoltsu horretan harresiz inguraturiko errepidea. Hori horrela eginda, espetxea erasoetatik babesteak ez luke ezinbestean ekarriko bestela saihestezina litzatekeen debaldeko triskantzarik, ez baita ez zuzen ez zilegi errugabeei ordainaraztea errudunek egindako hobenak.
2005
‎AEBek beren burua babestu besterik ez dute egin. Saddam Hussein eta Al Qaedaren arteko lotura garbi ikusi da:
2006
‎Hona ikerlari kontserbadorearen aholkua: «Pertsonek eta instituzioek ohartu behar dute zer gertatzen den eta lan egin beren buruak babesteko. Nola edo hala lortzen baduzu zure baliabideak eta dirua babestea datozkigun garai garratzetan, jakin ezazu inoiz ikusi ez diren inbertsio aukerarik handienak edukiko dituzula».
2008
‎ahalik eta denbora gutxien edukitzen dute akabatutako gorpua berekin, ezin dute astirik galdu atxilotzea nahi ez badute, gorpuak berekin eramateko egiturarik ez daukate... Bandek norbait hiltzen dute edo beren buruak babesteko edo bestela mendeku gisa.
‎Landareak estresatu egiten dira, ur gabezia, beroa, hotza edo gehiegizko argitasuna jasaten dutenean. Beren burua babesteko landareek aktibatzen dituzten substantziak aztertzen ditu EHUko ikertzaile talde batek, kondizio desegokietan basoa berritzeko orduan inguruneari ondoen egokituko zaizkion espezieak aukeratzeko xedearekin.
‎Gehiegizko energia modu egokian barreiatu ezin dutenez, kate erreakzio bat sortzen dute, eta pixkanaka hondatuz joaten dira, hil arte. Beste espezie batzuek, berriz, girotze prozesu bati ekiten diote, eta beren burua babesteko konposatu kimikoak aktibatzen dituzte; hots, egoera berrira moldatzen dira. Konposatu kimiko horiek interesatzen zaizkio, hain zuzen, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Landareen Biologia eta Ekologia Sailean diharduen ikertzaile talde bati.
‎Ia ezkutukoa zen hizkuntzak atera zituen ataka hartatik ama eta arreba urte ilun haietan. Beren burua babesteko erabili zuten hizkuntza zaharra. Orain, aldiz, tximeletak harrapatzera joandako bi neskatila horiek hizkuntza bera erabiltzen ari ziren, baina jolasteko.
‎Urbanizazio batzuetan, bizilagunek sorosle bat kontratatzen dute, Espainiako Igeriketa Errege Federazioak emandako igeriketako irakasle titulu ofiziala duena. Izan ere, sorosle lanetan aritzeaz gain, kontratatutako pertsonak haurrei uretan igeri egiten eta beren burua babesten irakats diezaieke, eta “aqua gym” ikastaroak, adinekoentzako igeriketa eta, are gehiago, haurdunentzako uretako erlaxazio saioak eman.
‎Erradikal askeak kentzea Lan horri esker, egiaztatu ahal izan zen Huntington zuten pertsonen garunek proteina kopuru handiak zituztela, eta proteina horien funtzioa oxigenotik erreaktiboak diren espezieak (ROS) ezabatzearekin lotuta dagoela, edo, eskuarki ezagutzen diren bezala, erradikal askeak. “Gaixo horien garunetan bada oxidazio estres izeneko egoera bat, eta, horren ondorioz, neuronak (eta garunean dauden beste zelula batzuk, hala nola gliako zelulak) beren burua babesten saiatzen dira defentsa antioxidatzaileak gehituz”, azaldu zuen Elisa Cabiscolek, Lleidako Unibertsitateko Biokimikako irakasleak eta ikerketaren egileetako batek. Kondizio normaletan, ROS sorkuntzaren eta sistema antioxidatzaileen arteko balantzeari esker, zelulek ongi funtzionatzen dute.
2009
‎Sistemek bere baitan itxiz eta muga batzuk finkatuz, lortu ohi dute beren burua babestea (Maturana 1999). Sistema bere baitan biribiltzen da, bere baitan ixten eta babesten da.
‎Sarkasmoak indar handia du jokabideak zigortu edo kontrolatzeko, baina zenbait adingaberi etengabe egiten diete iseka edo irri, eta herabe jokatzen dute, beren burua babesten saiatzen dira.
2010
‎erabaki zuten, beren buruak babestearren Arabiako tribu
2011
‎Gogoratu 50eko hamarkada, Hegoaldeko euskaldunentzat batez ere, ez zela preseski askatasun indibidual zein kolektiboak aldarrikatzeko garairik onena. Beraz, hainbatek izenordeak erabili zituzten beren burua babesteko, eta askatasunez idatzi ahal izateko. Bestalde, pseudonimoen erabilera bazen, izan ere, urritasun bat, idazle urritasuna, estaltzeko modu bat144.
‎Aro sentsoriomotorrean bakartu egin dira, eta pentsamendu bakartietan murgildu dira. Autoestimu baxua garatu dute eta beren burua babestearren, ingurukoengandik urrunduta bizitzen ikasi dute. Beren fantasietan murgiltzen diren arren, beren burua gutxiesten jarraitzen dute.
‎Unni Krishnan Planaren koordinatzailearen arabera, haurrak funtsezkoak dira beren komunitateak babesteko, eta, gainera, “hondamendietan zatirik txarrena jasaten dute”. Iaz, erakunde horrek 14 herrialdetako hainbat komunitaterekin lan egin zuen, haurrei beren burua babesteko ezagutzak irakasteko “hondamendi natural batek eragin ditzakeen ondorio txarrenetatik”. Lan horretan lagundu nahi dutenek larrialdietarako bazkide gisa lagundu dezakete, egunean 50 zentimotik behera.
‎Arima biluzten du kantatzen duen orok. Teknikaren bilakaerak, musikarien birtuosismoak, melodia nahiz erritmo eta armonia gero eta konplexuagoak egiteak, unibertso oso batera zabaltzen du aditua; baina, heziketa handirik gabeko entzulearen lekutik begiratuta, pentsa liteke sofistikazio hori guztia musikariek beren buruak babesteko altxatzen duten hesi bat ere badela, ezen, ariketa horretan murgilduz gero, hain da amilgarria zabaltzen den mundua, hain biluzik eskaintzen du kantariak bere presentzia... (Zentzu horretan, kantari herrikoia, bere sinpletasunean, are eta biluziago dago entzuleen aurrean.
2012
‎Baina printze zuhurrak nahiago izango ditu hiru prozedura hauetako azkenaz baliatzen direnak; izan ere, hain sutsu diren horiek gero barkabera eta morroirik itsuenak izaten baitira beti nagusiaren borondate eta grinekiko. Ministroek, kargu guztiak beren esku dituztenez, senatu edo kontseilu nagusiko gehiengoa erosiz irauten dute agintean; eta azkenean, Indemnitate Legea 102 delako espedientearen bidez (zer nolakoa zen azaldu niolarik), beren buruak babesten dituzte ondorengo kontu hartzeetatik eta bizitza publikotik erretiratzen, nazioko harrapakinez beteak.
‎3.Osasun aireontziak ez dute inolako armamenturik garraiatuko, salbuespenez garraia ditzakete ontzian dauden eta oraindik zerbitzu eskudunari entregatuak izan ez diren zaurituei, gaixoei eta itsasoan galdutakoei hartutako arma eramangarriak eta munizioak, eta ontzian dauden osasun langileak beraien burua babesteko eta euren ardurapean dauden zaurituak, gaixoak eta itsasoan galdutakoak babesteko beharrezkoak diren banakako arma arinak.
2013
‎Urteko kontrolak https://www.es/web/ es/ mascota/ perro/ salud/ vac y personas/ 2013/01/30/ 215594.php»–txakurraren odola–analisiaren bidez gomendagarriak dira gaitz hori saihesteko. 4 Landa txakurrarentzako babeslekua Kanpoan lo egiten duten landa txakurrek beren burua babesteko etxola egokia behar dute Ez da harritzekoa mendian bizi diren zakur batzuk etxearen kanpoaldean lo egitea. Hori, batez ere, lanekoak badira, txakur artzainak bezala.
2014
‎Etsaia aihertzen zaie sobera bizkor, ikusiz eta galoiak dituzten soldaduak nortzuk diren. Aitzindariek behar baitute beren burua babestu, manuak emanen dituen nagusirik gabe tropak beldurtu eta sakabanatuko liratekeelako, ofizierrak fite lotu dira galoiak jaketarik kentzera, lana bururatzeko hurrengo eguna argitu aitzin,
2015
‎Baina, deabruak beti asmo txar txarra duenez gero, haietako bakoitzean demonio samalda bat izan behar du gela batzuetatik besteetara igarotzea oztopatzeko eta, arima gaixoa horretaz ohartzen ez denez gero, era askotara egiten dizkigu iruzurrak; erregea dagoen lekutik hurbilago daudenei ezin die egin hainbeste; hemen, ordea, oraindik munduko gauzetan sarturik eta atseginetan murgildurik eta hango ohore eta gurarietan barreiaturik daudenez gero, arimaren zerbitzariek (zentzumen eta ahalmenak) ez dute Jainkoak berezko izaeran eman zien indarrik, eta arima hauek erraz izaten dira mende hartuak, Jainkoa ez iraintzeko gogoaz jardun eta egintza onak egin arren. Beren buruak egoera honetan ikus ditzatenek, ahal duten eran, Haren Maiestatearengana sarri sarri jo beharra dute, haren Ama bedeinkatua hartu bitarteko, eta haren Santuak, hauek haien ordez borroka egin dezaten, haien zerbitzariek indar gutxi baitute beren burua babesteko. Egia esan, egoera guztietan da beharrezkoa Jainkoagandiko laguntza.
2016
‎Hala ere, agidanez Barkaiztegin amonarekin izan zirenek egoera larriagoa bizi izan zuten. Batzuek Ondditik, besteek Santa Barbaratik tiroketari ekiten ziotenean, amona haurrak hartu eta, arrosarioak eskuetan, herio bizian joaten ziren Zumiztiko zulora, zegoena zegoenean utzita, beren buruak babestera. Ororen buru, bestelako istoriorik ere kontatu ohi zuten gerora.
2017
‎Erretratu bat neskak ere izango zituena tartean. Emakumeek beti haren ahotsa murmurio guztien gainetik dei egin zuen mintzoa gaizkirako joera dute, andre fidagarririk ez dela uste izateko joera, baina gizon batzuk inuzenteegiak direla beren burua babesteko. Neska arruntak.
‎Aldizkariko langileek ere ikasi behar izan zuten heriotza zigorraren mehatxupean bizitzen. Beren burua babesteko, aldizkariko umoregileek garai batean seguritate neurri latzak hartu zituzten eta, hala ere, urteak pasatuta, oraindik mehatxupean zeuden. 2010ean, esaterako, Kurt Westergaard umoregile daniar ezagunari Al Qaedako adar somaliarreko ekintzaile bat etxera joan zitzaion, aiztoa esku batean eta aizkora bestean, eta etxekoak mehatxatu zituen.
2018
‎Zer gertatu da langile euskaldun horiekin, euskara plana abian jarri arte enpresan euskaraz ez egiteko? Langile horiek, enpresak euskara plana abian jarri duenean, beren burua babestuta ikusi dute euskaraz egiteko, eta orduan hartu dute euskaraz azaltzeko erabakia. " Gatazkaren sindromea" dute eta euskararen alde dauden arren, enpresaren hizkuntza jokaera zalantzan jarri gabe, enpresan gaztelaniak duen nagusitasunera arau sozialera makurtu eta egokitu egin dira.
‎Zer gertatu da langile euskaldun horiekin, euskara plana abian jarri arte enpresan euskaraz ez egiteko? Enpresak euskara plana abian jarri duenean, beren burua babestuta ikusi dute euskaraz egiteko, eta orduan hartu dute euskaraz azaltzeko erabakia. Gatazkaren sindromea dute eta euskararen alde dauden arren, enpresaren hizkuntza jokaera zalantzan jarri gabe, enpresan gaztelaniak duen nagusitasunera makurtu dira.
2019
‎Aldiz, emakumeek gizonen aurkako indarkeria erabiltzen dutenean abusu jarraituen biktima direla iradokitzen du literaturak, eta aise egiten dutela beren ekintzen eta jokabidearen aitortza (Miller 2001). Susan Millerrek azaldu zuen moduan, emakumeen indarkeria beren buruaren babeste ekintza gisa aurkezten da: " often act in self defence, they may have long histories of victimization, and they may use a weapon to equalize the force or threat used by their partners, who are bigger and stronger than they are" (Miller 2001:
‎Doi doi. Tiro zaparrada hasi dira dorreetatik esparruan daudenetara, eta beren buruak babesteko mantsoegi ibili diren dozenaka presok tiroak jaso dituzte. Zaintzaile tiro errazeko haien mehatxuaren aurrean, Lalek Gita ikustera ez joatea erabaki du.
‎Edonola ere, eta gezurra dirudi: hizkuntza gutxituen beren burua babestu beharraz esaten dena lasai aplika dakioke, hainbat kasutan, ingelesaren itzal luzea sentitzen duten hainbat hizkuntza hegemonikori ere, eta ez dago Italia edo Alemaniaraino joan beharrik, aski dugu gaztelaniari edo frantsesari begiratzea, zeinak gero eta kezkatuago baitaude ingelesaren inbasioa eragiten ari den kaltearekin beren hizkuntza sendo errotuetan.... Egun, ez dago Espainian egunkari seriorik gaztelania garbiari eskainitako atalen bat ez daukanik, estilo liburu gehienek toki nagusia eskaintzen diote ingelesaren inbasioari, jende askok segitzen du Fundeu (Fundación del español urgente) erakundeak egunero ematen duen aholku lexikoa.
2020
‎— Bi maskara, gehi etxetik ekartzen dena. 6 urtetik gorako ikasleek beren burua babestu behar dute, beren maskara higienikoarekin, eta paperezko edo oihalezko poltsa batean gorde behar dute. Poltsa horiek ere etxetik ekarri behar dituzte, esate baterako, jangelan jateko edo ura edateko.
2021
‎Era askotako jendea dago kalean Donostian, eta denek gaizki pasatzen dute. Baina guk uste dugu batzuek beren burua babesteko aukera dutela.
‎Seguruenik, pote edo flasko batean itxita edukiko ditu. Baliteke erlezainek beren burua babesteko ibili ohi duten jantzia janztea, erleak ahora sartzen dizkie, zinta itsasgarriz estaltzen die, eskuarekin sudurra ixten die eta, handik minutu batzuetara, itota hiltzen dira. Gero, larrugorritzen ditu eta gauza pertsonal guztiak kentzen dizkie, atzera autora sartzen ditu eta aurretiaz hautatu duen toki aukeratuetan uzten ditu, eta Gasteizko historiaren kronologia ematen digute.
‎Bada nire izena daukan mamu bat eta inguruetan dabil; mamu bat, duela urte batzuk hazten hasi zena, ni ezagutu gabe nitaz hitz egiten hasi zirenetik, eta azken sei urteetan bizirik jarraitu duena, nik hiltzen ari zela uste izan dudan arren. Lagundu diote egunkariek, niri militantzia bat egozten eta istorioak asmatzen segi dutelako; baita bedeinkatzeko edo kondenatzeko mitoak sortzen dituen jendeak ere, beren buruak babestuz edozein galdera edo zalantzatik. (Bereziartua 2016) 1
‎Millen kasuan," sinpatiak elkarturiko pertsona berdinen elkartea" osatzeko apustua egin zuen, ñabardura gehituz: " elkarte horrek sustraia ez du jada izanen berdinen beren burua babesteko senean, baizik landuriko elkarrekiko sinpatian, inor ere kanpoan utzi gabe eta denentzat neurri bera izanik" (Mill 2004: 188).
‎Handik bi edo hiru orduetara, guardia zibilak Etxebarrieta hil zuen Tolosa Benta Haundian. Bertsio ofizialen arabera, militanteek pistola atera zuten, tiro egin eta, omen, zibilek beren burua babestu zuten.
2022
‎Zenbaitzuek beren izate zauritua artatzen dute erremedio antidepresiboak edo gobernatzaileen gezur absurdoak irentsiz, birtualtasunaren eta teknologiaren ahalmen magikoetan ezarriz esperantza; eta ez nitzake presuna horiek gaitzetsiko, gogorregia izan daitekeelako konfiantza arrunt galtzea boterean direnek zabaldu ameskerietan, eta sistema osoa usteltzear ikustea. Beste batzuek beren burua babestuko dute engaiamendu sozial edo militantzia politikoaren bidez. Besteek berriz, artea, musika edo hitzaren bidez zainduko dute beren barne oreka eta beren hurkoa. Hori dut nik biderik gustukoena aurrera jotzeko, nahiz eta menturaz bide itsua izan daitekeen.
‎Horrela izendatzen dute haien ustez gertatuko den kolapso globala, hau da, ekonomikoa, soziala, klimatikoa, eta horien ondorioz demografikoa. Haien dirutza inbertitzen ari dira" gertaera" horretatik beraien burua babesteko.
‎barraskiloak, bareak, intsektuak, harrak, txoriak, sugeak eta abar. Norbaitek ukituz gero, berehala kiribildu egiten dira kirikinoak, beren burua babesteko; pilota bat bezala jartzen dira, inork kalterik egin ez diezaien.
‎Alderdiaren berme eta diziplina batzordearen aurrean, ordea, Sayasek eta Adanerok beren burua babestu zuten, argudiatuta ez dutela UPNren estatuturik hautsi. Berme eta diziplina batzordea bost kidek osatzen dute, eta gehiengoz hartu behar dute orain bi diputatuak kanporatzeko erabakia.
‎Inork ez du baimenik han sartzeko; ez legezko ezta legez kanpoko taldeek ere. Egoera hori baliatuz, legez kanpoko taldeek eskualde horietan sartu eta beren burua babestu nahi dute badakitelako gobernuko taldeek ezin dutela hor sartu. Eta horrek indigenei eragiten die.
‎Bidea ez zen, museoko gida birtualak azaldu didan bezala, erraza eta bat batekoa izan. " Arma" ren definizioa oso labainkorra izan zitekeen, eta, aurreko aretoetako adibideek argi uzten duten bezala, batzuetan enpresek beren burua babesten zuten osagarri ez hilgarriak ekoizten zituztela aldarrikatuz eta halakoak industria" zibilen" produktu gisa mozorrotuz. Kontua oso argia izan zitekeen borroka roboten muntaketa planta baten debekuaren kasuan –RoboPax en lantegi ohia, kooperatiba bihurtuta, elbarrituentzako exoeskeletoen produkziorako gune bilakatu zen gero, museoko beste panel batek azaltzen duen bezala– Baina, beste kasu batzuetan, auzia nahasiagoa zen, eta ez zen erraza desberdintzea zein enpresak betetzen zuten legedia eta zeinek egiten zioten iruzur.
‎...kanpamentuetara, zedarritu egin behar da, ez hartaz hitz egin, eta hitz egitekotan iraganean baizik ez hitz egin, eta gizon horiek nire amagandik aldendu egingo lirateke beren itsu buruetan usainaren neurriko emakumea irudikatuko luketelako, beren sudur eta belarrien ahalmenaren arabera ikusiko lukete ama, sorgin ibileragatik ezagutuko lukete, amaren ile urdinek erortzean egiten duten zaratagatik, beren buruak babestuko lituzkete Jainkoari erreguka nire ama han ez zedin pasadizoan baizik egon, eta itsuak ihesi ikusi eta amak pertsegitu egingo lituzke, itsuek aurretik zegoenaren existentzia ahaztu arte, loreen lurrina eta txorien kantua, amak pertsegitu egingo lituzke harik eta itsuek ikusmena berreskuratu eta etxera itzuli arte, handik inoiz berriz irteteko intentziorik gabe, eta azkenean ama it...
2023
‎Erdaratik datozen hitzak, denak ere erauzi nahi izan zituzten askok azken foruak galdu izanaren ondorioz. Haserre, beren burua babestu nahirik. Oraindik ere su haren hauskaldarretan bizi gara.
‎–Nik horrela pentsatzen dinat, baina hori azeri zahar batek erraten din... Beren burua babesteko oskol lodiak eraikitzen dituzten pertsonak, askotan, biziki hauskorrak ditun, oskolaren azpian...
‎Izatez, hautatze aukerak onura komunari kalte egiteraino zabaltzen direnean, gizakiek ez dute askatasuna egiazki gozatzen; izan ere, edo gizakiek beren burua babestuko dute arduragabekerian, umekerian eta axolagabekerian zeinetan azkenean ez baitira aspertuko baizik, edo erantzukizun izpirituz urkoari kalte egiteko beldurragatik orotan lehertuak sentituko dira; horrelako kasuan askatasuna badutela erruz sinetsirik eta hala ere gozatzen ez dutela sentiturik, gizakiak joan daitezke askatasuna ongia ez dela pentsatzeraino....
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia