2000
|
|
Mementu hartan Fernando Pachecorekin geunden, eta hari aditu genionetik jakin ge nuen ezen gizon haiek bigarren semeak zirela eta Espainiatik etorriak —Avilatik eta Zamoratik—, aberasteko edo kargu inportant baten erdiesteko asmotan, nahiz eta azkenean fortunak bere lekurat ekarri zituen eta, halatan, xede apalagoetarat etsi behar izan zuten —Joxe Aberasturik ere egin zuen bezala, itxura guztien arabera—, zeren kapataz gisa trabailatzen baitziren, bazter haietako jauntxo boteretsu batzuen lurretan; eta jakin genuen, halaber, ezen aldian behin etortzen zirela, bai jendearekin eta bai balizko erosleekin hainbat tratu egiteko, zeinetarik gehienak beren etxaldeetako ganaduarekin loturik baitzeuden, bai jan edanen eta bertze hornizoin batzuen erosteko eta beren nagusien etxalekuetarat garraiatzeko... baita kalapitaren bat sortzeko ere hainbatetan, zeren guztiak ere baitziren, ostatatzen gintuen gizonaren erranetan, gizon gaitzak eta ondikozkoak, gerlatiak eta maliziatiak, okasinotsuak eta inkontru gaixtokoak. Eta, nahiz eta bigarrentsuak ziren, goraki mintzatzen ziren beren buruez, klar eta ozen, eta lau haizeetarat kanpatzen eta famatzen zituzten
|
beren
bertuteak eta bertutezko obrak, zeren zaldun zalduntzat eta kontu kontuzkotzat baitzituzten beren buruak, halako moldez, non bi hitz haiek enplegatzen baitzituzten noiznahi den, bertzeen aitzinean: zaldunak gaituk eta zaldunak gaituk... haien Espainiako etxeek mendez mende pilatu eta juntatu zituztèn merituekin eta tituluekin batean, zeinak errezitatzen baitzituzten arrosarioaren letaniak balira bezala.
|
2001
|
|
Gustura aldatuko genituzke, ezta? Haietatik ikasi behar omen dugu, ordea, eta horretarako
|
beren
bertuteak bezainbat izan zituzten akatsak ere kontuan eduki behar... Eta horretan saiatzen zen Luis Haranburu Altuna, kasu, geure mitoak astindu nahian zeraman gudaldi partikularrean.
|
2003
|
|
Eta horregatik umeengatik baino areago daude prest edozein arriskutan ibili, dirua gastatu, edozein neke jad san eta bere alde hiltzeko. Zuk uste al duzu bada Alkestis Admetoren ordez hilko zela, Akiles Patrokloren ondoren edo zuen Kodro semeen erregetzagatik
|
beren
bertutearen inguruko oroitzapen hilezkorra, guk orain gordetzen duguna, izango zela ez balute uste izan. Ezta hurrik eman ere.
|
2004
|
|
Aspaldiko euskal liburuak izkribatu zituztenak ederki baño ederkiago zekiten euskeraz, guk baño izkuntza biziago zuten, eta beren izkribuetan bereala agertzen da
|
beren
bertute ori.
|
2006
|
|
Hala eta guztiz ere, zenbaitetan ez da posible izaten adoptatuko dugunhaurrari buruzko datu ugari ezagutzea. Kasu horretan, ahalik eta irekien egotensaiatu dugu; hobe izango da ezaugarri ugari itxarotea, haur ezberdinak,
|
beren
bertute eta akatsekin?, oso ezaugarri zehatzeko haurra itxarotea baino.Bestalde, egia da saihestezina dela seme alabekiko igurikimenak ez izatea, eta, berez, hau ez da txarra izan behar. Guraso guztiok, bai adopziokoak bai biologikoak, errealitate bilakatzea nahi dugun hainbat itxaropen izaten ditugu gure seme alabengan:
|
2012
|
|
81. Hemen elkarrekin agertzen diren gizon guztiak oso ospetsuak dira
|
beren
bertute publikoengatik. Luzius Junius Brutus Erromako lehen bi kontsuletako bat izan zen, eta, Lukreziaren bahiketa gertatu zenean, berak gidatu zuen Tarkinoen aurkako altxamendua.
|
|
eta beren adore, jokabide eta leialtasunaz erregea eta herria defendatzeko beti prest dauden zaldun bihoztoiak izan daitezen. Hauek zirela erresumaren apainduria eta babesa, arbasorik ospetsuenen jarraitzaile duinak, eta haiek ohorea izan zutelarik
|
beren
bertutearen sari, ez zela jakin ondorengoak bide horretatik sekula desbideratu zirenik. Hauei, batzar haren parte bezala, zenbait pertsona santu, apezpiku deituak?
|
|
Heriotza ez natural baten etorkizun ziurra zela nire gaitzik txikienetakoa; zeren eta, abentura bitxiren batetik bizirik aterako nintzela jota ere, ea nola pentsa nezakeen asaldatu gabe nire egunak yahoo artean ematea, neure lehengo galdukerietan berreroriz eta bertutearen bidetik eraman eta gida nintzakeen eredurik gabe. ...a, beraz, nire esker on apala eman ondoren ontzia egiten laguntzeko bere zerbitzariak eskaini zizkidalako, eta zentzuzko epe bat erregutu niolarik lan zail hartarako, saiatuko nintzela agindu nion zoritxarreko neure izate hura zaintzen; eta inoiz Ingalaterrara itzultzen banintzen, ez zela izango neure espeziekoentzat onuragarri izateko itxaropenik gabe, houyhnhnm entzutetsuen gorespenak ospatu eta
|
beraien
bertuteak giza espezieak imita zitzan proposatuko bainuen.
|
|
" Harriak eskuetan zituzten haiek ere gogoan atxiki ditu Mariak; handik egotzi nahi izan ditu, loa galarazten dioten mamu horiek behin betiko uxatuta lasaiago; baina bertara itzultzen zaizkio behin eta berriro: gorrotozko begiradak, bortizkeriaren hurbiltasunak erotuak, baita lizunkeriazko soak ere, maiz desiratu baina behin ere eskuetan hartzera ausartu ez diren irrika gai hori harrika akabatuta
|
beren
bertutean bermaturik geratuko direlakoan.
|
|
Alta jinen da eguna gure lur sakratuaren askapena gozatuko duguna. Ez baitezpada Hungariarren
|
beren
bertutearen obraz, bainan, Europan berean, zabalduko baita Izpiritu jendekina. Ikusi dugu, maleruski, hongriarren beren gorputz indarkako oldarrek dutela min eta herioaz hungariar populua bera parte bat zauritu!
|
2013
|
|
Hutsak, okerrak behar ditu futbolak elikatzeko. Hor aritzen dira taldeak,
|
beren
bertute eta gauza txarrekin, parekoa menderatu nahian. Eta helburu horretan, norbere baliabideak bezain baliagarriak dira aurkariaren okerrak.
|
2014
|
|
Beraz, nik neure esku zen apur hori, hau da, Ebanjelioko aholkuak ahal nuenik eta hobekien jarraitzea erabaki nuen eta hemen dauden gutxi hauek ere gauza bera egin zezaten lehiatzea, Jainkoaren onberatasun handian uste osoa jarririk, beragatik guztia uztea erabakitzen dutenei ez baitie sekula ere, huts ematen. Eta haiek nik neure ametsetan irudikatzen nituen bezalakoak izanik,
|
beraien
bertuteen artean nire hutsek ez zuketen indarrik izango, eta zerbaitetan kontenta nezakeen nik Jauna, eta guztiok Elizari eusten dihardutenen laguntzaile, predikari eta irakasleen alde otoitzari emanda, ahal dugun heinean neure Jaun honi laguntzeko gai izango ginen. Izan ere, hainbeste on egin diena hain estu hartua dute, non saltzaile doilor horiek berriro ere gurutzean hil nahi luketela, eta ez diotela burua non etzan ere utzi nai baitirudi(?).
|
2015
|
|
5 Honetaz ez da hitzik ere egin behar, beste horretaz jardun eta ez duela egin nahi ikusi ondoren izan ezik; izan ere, haientzat atsekabe ikaragarria litzateke jeneral gorenaren mendeko izateari uztea, beren buruak galdurik ikusi gabe, gainerakoan edozein laguntza izango baitute. Bada,
|
beren
bertuteagatik erregearen eta handikietako pertsonen aldetik ongi ikusiak izanez gainera, kalitate handiko emakumeak daude haien artean, eta ez zaie dagokien dirurik faltako; izan ere, monasterio hauek elkarri lagunduz eginak dira eta ez daude premian; haietako batzuk, gainera, handikietako pertsonek fundatuak dira. Jainkoak ez ditzala ekar beren buruak halako premialdian eta hain artzain onarengandik aldenduak ikustera.
|
|
Ez dute eramango belorik aurpegi aurrean, ezta ez zaie emango belo beltzik ere. Baina abitua dutenetik bi urtera egingo dute profesa,
|
beraien
bertute handiak lehenago ematea merezi duenean izan ezik. Karitate eta ahizpatasun handiko tratua jasoko dute, eta gainerako guztiei bezala emango zaizkie zer jana eta zer jantzia.
|
|
Beraz, nik neure esku zen apur hori, hau da, Ebanjelioko aholkuak ahal nuenik eta hobekien jarraitzea erabaki nuen eta hemen dauden gutxi hauek ere gauza bera egin zezaten lehiatzea, Jainkoaren onberatasun handian uste osoa jarririk, beragatik guztia uztea erabakitzen dutenei ez baitie sekula ere huts egiten. Eta haiek nik neure ametsetan irudikatzen nituen bezalakoak izanik,
|
beraien
bertuteen artean nire hutsek ez zuketen indarrik izango, eta zerbaitetan kontenta nezakeen nik Jauna, eta guztiok Elizari eusten dihardutenen laguntzaile, predikari eta irakasleen alde otoitzari emanda, ahal dugun heinean neure Jaun honi laguntzeko gai izango ginen. Izan ere, hainbeste on egin diena hain estu hartua dute, non saltzaile doilor horiek berriro ere gurutzean hil nahi luketela, eta ez diotela burua non etzan ere utzi nahi baitirudi.
|
|
Beraz, nik neure esku zen apur hori, hau da, Ebanjelioko aholkuak ahal nuenik eta hobekien jarraitzea erabaki nuen eta hemen dauden gutxi hauek ere gauza bera egin zezaten lehiatzea, Jainkoaren onberatasun handian uste osoa jarririk, beragatik guztia uztea erabakitzen dutenei ez baitie sekula ere huts egiten. Eta haiek nik neure ametsetan irudikatzen nituen bezalakoak izanik,
|
beraien
bertuteen artean nire hutsek ez zuketen indarrik izango, eta zerbaitetan kontenta nezakeen nik Jauna, eta guztiok Elizari eusten dihardutenen laguntzaile, predikari eta irakasleen alde otoitzari emanda, ahal dugun heinean neure Jaun honi laguntzeko gai izango ginen. Izan ere, hainbeste on egin diena hain estu hartua dute1, non saltzaile doilor horiek berriro ere gurutzean hil nahi luketela, eta ez diotela burua non etzan ere utzi nahi baitirudi.
|
2019
|
|
femeninoaren altxorrak; hetairari errazagoa zaio argia izatea etxekoandreari baino, ez baitago hipokrisian hain zurrundurik. Dohainik onenak dituztenak ez dira konformatuko Egeriaren rola betetzearekin; premia sentituko dute modu autonomoan adierazteko nolako balioa ematen dien besteren iritziak; jardun bilakatu nahiko dituzte
|
beren
bertute pasiboak. Munduan subjektu subirano gisa agerturik, hitz neurtuz eta hitz lauz idazten dute, margolanak egin, musika ondu.
|
|
Kolektibitateak babesa ematen zion, bere burua ikusten baitzuen harengan, eta horri esker bete zezakeen bakegile lana, eta aita santuarenganako sumisioa predikatu hiriz hiri, apezpikuekin eta monarkekin postazko harremanak eduki, eta, azkenik, Florentziaren enbaxadorea izan aita santuaren bila joateko Avignonera. Erreginek, Jainkoak emaniko eskubideagatik, eta santek,
|
beren
bertute miresgarriengatik, gizartearen babesa lortzen zuten, eta horrek bidea ematen zien gizonekin parekatzeko. Gainerakoei, berriz, modestia isil bat izateko eskatzen zitzaien.
|
|
Sexu jokaeraren osotasunak justifikatzen ditu aldi desberdinak: analizatzean higuingarriak ematen duten jokabideek naturalak dirudite gorputzak
|
beren
bertute erotikoak direla medio eraldatzen direnean; baina, alderantziz, gorputzak eta jokabideak zentzugabeko elementu bereizi batzuetan zatikatzen direnean, elementu horiek zikin bihurtzen dira, lizun. Emakume maiteminduak gizon maitatuarekiko bat egite eta fusio gisa bizi du penetrazioa, pozez; durduzarik, desirarik, plazerik gabeko penetrazioak, ostera, kutsu kirurgiko eta zikina du, haurren begietan duen bezala:
|
|
anbiguoa dela. ...lkarrekin bizi baitziren, gizonengandik aparte; harro zeuden emakumeen elite baten parte izateaz, eta subjektu autonomoak izan nahi zuten aurrerantzean ere; kasta pribilegiatuaren kontra batzen zituen horrek guztiak modua ematen zion haietako bakoitzari lagunarengan miresteko nork bere buruarengan maite zuen izaki prestigiotsu hori; elkar besarkatzean, biak ziren aldi berean gizon eta emakume, eta
|
beren
bertute androginoez liluratzen ziren. Alderantzira, bere feminitateaz emakume baten besoetan gozatu nahi duen emakumeak badaki zer den inolako nagusiri ez obeditzearen urguilua.
|
|
Txikitatik entzuten genuen haiei buruz hitz egiten, eta osasun eta ongizate berme batekin lotzen ikasten dugu. Baina, era berean, txikitatik,
|
beren
bertuteak eta propietateak egiazkotzat jotzen ditugu, kondaira eta errealitate diren jakin gabe. Iritsi da garaia bitaminak zer diren errepasatzeko, eta, azken azterketen arabera, gure osasunean zer eginkizun duten jakiteko.
|
2021
|
|
Salatariak ere zentzu batzuetan ez du ospe onik," salataria dana ez da gizon zintzoa". Horrelakoetan arbasoek txutxu mutxuan jarduten zutenekoa etortzen zait burura,
|
beren
bertute eta akatsekin.
|
|
Gure kapital eta ahalmen politikoa hor daude, erabil ditzagun
|
beren
bertute guztietan: borroka instituzionala eta masa borroka".
|
2023
|
|
Larrañaga izan zen partidako izarra partidaren lehen tantoetan; ondoren, Segurolak hartu zion lekukoa. Bikote orekatu eta erregularra osatu zuten, eta
|
beren
bertute guztiak azaleratu zituzten. Urdinei dagokienez, Goikoetxea ondo aritu zen, baina Barrenetxeak ez zuen pilota gurutzatzen asmatu eta besoa ere ez zuen askatu, ohi zen bezala.
|