2000
|
|
Zeren, gaiztasun eta zailtasun korapilatsu batzuen aitzinean, emaiten baitiogu su imajinazinoari, eta, handik harat, imajinatzen dugularik ezen gaitz dena bi aldiz gaitzago izan daitekeela, hiru aldiz gaitzago eta ehun aldiz gaitzago, egiten dugularik hondar ale batetik mendi handi bat, eta ikusten dugularik, finean, geure burua urkabean, korapilo haietarik batetik dilindan, orduan, bada, larritzen, izutzen eta asaldatzen gara, zuri zena ere beltz dakusagu, bildots bat zegoen lekuan otso bat, egiten dugu geure baitan mila pentsu eta gogoeta, mila dorre eta gaztelu, eta halatan gaixotzen eta eritzen zaigu arima; eta, nola gorputza eta arima bat diren, gaixotzen eta eritzen zaigu, orobat, gorputza. Eta behin eritzen gara eta berriro eritzen gara, eta erialdi bakoitzean hondatzen eta higatzen zaigu gorputza, urritzen eta murrizten zaizkigu indarrak eta kemenak, ahultzen eta flakatzen gara, galtzen dute humoreek
|
beren
berritzeko eta suspertzeko ahala, aitzinatzen zaigu heriotza, eta hala egiten dugu azkenean fin gaitza, behar baino lehenago eta legokigukeena baino fitezago. Zeren osasuna Jainkoaren eskuetan baitago, zalantzarik ez... baina ez ote dago gure eskuetan ere, eta ez ote ginateke, halatan, luzeago eta lasaiago biziko, baldin asmatzen ditugunak asmatuko ez bagenitu, beldurraren beldurrez?
|
2002
|
|
Galba-k lerrokaturiko baskoi kohorteek, orduan Germaniara bidaliak zirenak, kanpamenduetara iristerakoan entzun zituztelarik gudarien oihuak, bizkarretik eraso zieten etsaiei, hauek beste zerbaiten adi zirela, eta beren kopuruagatik espero zitekeena baino izualdi handiagoa sortu zuten, zeren batzuek uste zuten Novaesium go indar guztiak etorri zirela, beste batzuek Maguntia koak. Errakuntza honek adore berriak eman zizkien Erromatarrei, eta besteren indarretan fidaturik,
|
berenak
berritu zituzten. Eratsiak izan ziren Bataviako infanteriaren gain mamiak; zaldieriari dagokionean, ihes egitea lortu zuten entseinekin eta liskarraren hasieran preso hartutakoekin.
|
|
Joan den astean, 75 kilometro luzeko beste izotz bloke bat urtu zen Ross plakatik, Zeelanda Berriko hegoaldean, eta, urrunago joan gabe, asteartean, Estatu Batuetako Izotzaren Zentro Nazionaleko zientzialariek 200 kilometro luzeko beste izotz jausi bat iragarri zuten Ross itsasoan. Telmpano jausiak
|
berez
berritze prozesu naturala diren arren, izebergen produkzioaren tamaina eta maiztasuna —hiri handien tamainakoak batzuk— kezkagarria da, zientzialarien arabera, eta fenomeno horren errua berotze globala da. Icebergak sortzea mehatxu bat da munduko klimarentzat, eta ozeanoek funtzionatzeko modua, gainera, ez du atzera bueltarik.
|
2010
|
|
Anaia Laxarorekin frankotan hizketatua zela Agustin Mendizabal musika ikerlea, eta Xantigana joatea ere zuela esanez etorri zitzaidan. Nola ez ba, 2008ko urriaren 25ean joan ginen biak, eta bai gozo asko hartu ere Eskoriatzan, Xantik
|
berak
berritu eta hazitako etxean. Kontu zuhur eta patxadako franko berritu zigun, eta hara Berdabioren bertsoez esandakoak, labur zuhurrean bilduak:
|
2014
|
|
Joanden astean ehortzia izan da Makozain Behereko Josee Letellier anderea. Familia guzia Oise departamendutik etorria 1992an, Eiheralde auzoan herriko etxe zaharrenetarik erosi eta
|
berek
berritua zuten. Hiru seme eta alaba baten ama zen, bertuteko emaztea eta bihotz haundikoa ere.
|
2015
|
|
Tomasso isil isilik borrokatu zen kontzentratuta egoteko, bestela ezin baitzion eutsi erekzioari. Bost minutuan bukatu eta lehen arropak eranzteko egindako urrats
|
berak
berritu zituen, alderantziz. Bularraldearen barruko poltsikoan gutun azala sartu eta joateko biratu zen.
|
2023
|
|
Ez da berria, baina, Alda mugimenduak salatu duenez, gero eta gehiago ikusten ari diren iruzur bat da. Frantziako legedian alokairu kontratuak
|
berez
berritzen dira, baina etxejabeak kontratu hori eteteko aukera izan dezake bera edo bere senideren bat bertan bizi dadin bizitegia berreskuratu nahi badu. Sei hilabete lehenago abisatu behar du maizterra; epea hiru hilabetekoa da bizitegia altzariekin alokatua bada.
|