2020
|
|
Bilera zen igandeetan, bazkaldu ondoren irteten ziren baserritik eta ilunabarrean itzultzen.
|
Beraien
baserri ondoan bazen beste baserri bat, eta haren aurretik pasa beharra zeukaten etxetik ateratzen ziren guztietan. Bertako atarian Josetxo maingua edo herrena izaten zen zelatan.
|
2021
|
|
¡ Eso serían los vuestros que se fueron a America, por que los nuestros aquí se quedaron goxo goxo en sus caseríos!. (Hori Ameriketara joan ziren zuen arbasoak izango ziren, gureak hemen goxo goxo
|
beraien
baserrietan gelditu baitziren!)
|
2022
|
|
Hara heltzeko ordu pare bat gehiago behar izan zuten. Nekazariak
|
beren
baserrien produktuekin zihoazen azokara. Gurdi eta mandotan eramaten zituzten barazki eta animalia txikiak.
|
|
Azaro hasierako asteburu batean, dagoeneko arratsaldea aurrera ongi joana zegoenean, Manexi etxeko ganbarara joatea otu zitzaion, zer suma eta zer ikus. Garai hartan,
|
beren
baserrira telebista oraindik iritsi gabe zegoen, eta, jakina, Internet, ordenagailuak, sakelako telefonoak, Whatsapp eta abarrak ezezagunak ziren han; are gehiago, horietako gehienak artean asmatu gabe zeuden. Ez edukitzeagatik, baserri hartan telefono finkorik ere ez zuten oraindik.
|
|
Beste alde batetik ere, harrigarria gertatzen zitzaion entzutea Errege magoak Ekialde Urrunetik etortzen zirela, baina
|
beraien
baserrira, ordea, hego mendebaldean zegoen balkoitik sartzen omen ziren, hain zuzen ere; bitxikeria galanta! Baina, istorio denetan, gehien harritzen zuena zera zen, elurra zegoen urteetan kalea ikustea, hau da, baserri inguruko kanpoalde guztian ez topatzea gameluen hanka arrastorik.
|
|
|
Beraien
baserri ondoko herrira iritsitakoan, autotik atera, gauza guztiak hartu, aitak taxilariari ordaindu eta elkar agurtu zuten.
|
|
Izan ere, Agustin, beren herrikoa ez baldin bazen ere, bolada hartan
|
beraien
baserri ondoko borda batean ari zen lanean, morroi moduan, bera bakarrik, hazienda gobernatzen. Goiz hartan, bero zakarra zegoela eta, Agustinek erabaki zuen oinutsik aritzea segarekin, freskoago sentitzeko goizeko ihintza eta erosoago jarduteko lanean, baina sugegorrien arriskua ez zuen ongi baloratu, eta gero gertatu zena gertatu zen.
|
|
Manexek zenbait egunetan kirioak dantzan eduki zituen, txapelokerrak berriz ere
|
beren
baserrian agertuko ote ziren beldur, berri txarren batekin. Baina, zorionez, mutikoarentzat, ez ziren begi bistan azaldu eta hau erlaxatzen hasi zen.
|
|
Urte hartako udazken hasieran, hau da, belarretan izandako azken ustekabekoa gertatu eta handik aste batzuetara, mutikoa berriz ere adoretuta zegoenean arratsalde batean,
|
beren
baserri ondoan, auzokoaren belar soro batean, haren asto beltza ikusi zuen Manexek. Asto zaharra euntze maldatsu batean ari zen belarra lasai lasai jatean; bakarrik, patxadan eta bakean.
|
|
Baina bereziki bi belardi zituzten, bidean aparteko aldapa zeukatenak, trenbide ondoan.
|
Beren
baserritik beherantz jo eta aldameneko herrira iritsi baino lehenago zegoen burdinbide hura. Manexen garairako trena dagoeneko ez zebilen, baina aurreko hamarraldietan, bai, eta hantxe ibili ohi zen alde batetik bestera, jendea hiriburu batetik beste batera eramaten eta alderantziz.
|
|
Gorago esan bezala, denen artean belarra ganbarara sartu Manexek euliak haizatu, atseden pixka bat egin, ura edan eta berriz ere trenbideko belardi hartara, gurdikada gehiagoren bila. Esan beharra dago,
|
beraien
baserria malda baten aurka zegoela eraikita, eta, horren ondorioz, ganbarako atea kanpoko lurraren parean gelditzen zen; horrek asko errazten zuen lana, belarra orgatik ganbarara sartzeko momentuan.
|
|
Kontuan hartu behar da,
|
beraien
baserrian oraindik telebistarik gabe jarraitzen zutela, eta, zerbait ikustekotan, agian, argazki edo libururen batean ikusiko zuten itsasoa, gehiagorik ez. Hortaz, inondik inora ere ez zeukaten oso argi nolakoa zen itsaso izeneko gauza handi hura.
|