2015
|
|
uraska hura, hain leun eta bare, hau da, inolako mugimendurik gabe, betetzen zena baizik; hemen, berriz, iturburuak geldiarazi eta itsasoari beronen ertz mugetatik irteten uzten ez dion Jainko handi honek, askatu egin zituen uraska honetara ura zekarten iturburuak; eta oldar handiz hain olatu bortitza jaikitzen da, non goi goira jasotzen baitu gure arimaren ontzitxo hau. Eta itsasontzi batek ezin duenez, eta ez lemazainak ezta ontzia gidatzen dutenek ere ahalmenik ez dutenez olatuei aurre egiteko, oldar biziz badatoz,
|
beraiek
nahi duten lekuan egoten utz diezaioten, era berean, arimaren barruak are gutxiago izango du berak nahi duen lekuan gelditzerik, eta haren zentzumen eta ahalmenei egiteko aginduta dutena baino gehiago eginarazterik; kanpokoari, berriz, ez zaio hemen jaramonik egiten.
|
|
Haren Maiestatea ez iraintzeko gogo bizia dute, kontuz aritzen dira bekatu arinik ere ez egiteko, eta maite dute penitentzia egitea, beren baitan bilduta igarotako orduak dituzte, ongi erabiltzen dute denbora, lagun hurkoarekin karitatezko egintzetan aritzen dira, oso eratsuak dira hitz egiterakoan eta janztean eta etxeko gobernuan, etxerik dutenak. Egia esan, jarrera desiragarria da eta, dirudienez, ez dago haiei zertan ukaturik azken egoitzarainoko sarrera eta Jaunak ere ez die ukatuko,
|
beraiek
nahi badute, prestaera bikaina baita hori mesede oro egin diezazkien.
|
|
3 Hain gaitz kaltegarri hau hasi besterik egin ez den haiengan, hain sendoturik ez badago ere, izatez umore eta sustrai hartakoa da, eta zurtoin hartatik jaio da; eta honela, beste bide batzuk nahiko ez direnean, erremedio bera behar du, eta prioreak balia daitezela Ordenako penitentziez eta saia daitezela haiek estu hartzen,
|
beraiek
nahi dutenaren ezertxo ere ez dutela lortuko uler dezaten. Izan ere, deabruak, galdu ahal baditu edo, beraiei eragiten dizkien oihu eta etsi gaiztoak nahiko izan direla batzuetan ikusten badute, galduak dira, eta halako bakarra nahikoa da monasterio oso egon ezinik jartzeko; izan ere, deabruak ezartzen dizkion gauzetatik babesteko gaixoak bere aldetik baliabiderik ez duenez gero, prioreak arreta handiz jokatu behar du hura gidatzeko, ez kanpotik soilik, baita barrutik ere; gaixoarengan ilundua dagoen arrazoiak argiago egon behar du priorearengan, deabruak bere mende har ez dezan arima hura, gaixotasun honetaz baliatuz.
|
|
7 Pixka bat sendoago egon nadinean, artzapezpikuari hitz egiten saiatuko naiz, eta Madrileko horretarako baimena ematen badit, askoz ere hobe litzateke, konparaziorik gabe, beste leku batera eramatea baino,
|
beraiek
nahi dutena ez bada moja hauek ni oinazetzeraino sentitzen baitute. Eta hau egiten den ikusi arte, ez diot idatzi Segoviako ama prioreari ezta serio hitz egin ere hemen, hura hartzeko kontuaz; izan ere, uste dut, ama prioreari hori atsegin ez bazaio ere, guztiek nahi izango dutela; eta berandu egiten zait, aita bikarioak idatzi didanez, dudalako hemen egon ibiltzeko eran egon arte baizik, eskrupuluak ematen baitik; eta Segovian asko dira eta orain beste bat hartu nahi dute, baina behin behineko eran egonik, emendio handirik ez die egingo.
|
|
4 Jainkoarren, erregutzen diot berorri albait lasterren jakin dezatela Kontseiluko jaunek, nola erabili duten hauek indarra mojekin, gauza handia izango baita guztirako, eta kalte handia hauek
|
beraiek
nahi dutenaz irtetea, egin duten guztian justizia eta egiarik gabe ibili ondoren; eta dago martiri hauena sentitzen duenik.
|
|
2 Nik uste dut berorren maiestatea jakinean dagoela, Gizakundeko mojek ni hara eramaten saiatu direla, fraideengandik askatzeko erremedioren bat izango zelakoan; izan ere, fraideak oztopo zaizkie
|
beraiek
nahi duten bildutasun eta erlijiotasunerako, eta han izan den erlijiotasun faltaren erru guztia dute. Mojak honetan oso oker daude, haiek aitor entzule eta bisitari dituzten bitartean, ez baitu inolako probetxurik egingo ni hara joateak, behintzat hala irauten duen artean?, eta horrela esan izan nion beti bisitari domingotarrari, eta berak ongi gogoan hartua zuen.
|
|
12 Laugarrenik, ez biezaiote utz inorekin hitz egiten, hirugarren bat aurrean ez dela, eta hirugarren hori argi ibil bedi? eta ez biezaiote utz aitortzen ere aita oinutsarekin izan ezik, ezta mojetako beste inori ere (hauetatik
|
beraiek
nahi dutena izango da, aita bikario nagusiak izendatu baititu haiek aitortzeko). Disimuluz, baina kontu izan, bi moja horiek elkarrekin asko mintza ez daitezen.
|