|
Ez da samurra heriotza baten bueltan aritzea, baina batik bat galdetu diot inguratzen zuen gaiaren inguruan, alegia, transexualitatearen inguruan. Aipatu du gaiak bete betean gurutzatu zuela, horren inguruan pentsatzen ari zela garai horretan justuki, eta, kontuan izanik orokorrean gaiarekiko genuen ezjakintasuna,
|
berak
zer nolako ezagutza zuen galdetu diot. –Nik gogoratzen dut nik ez nuela ezagutzen inor egoera horretan esplizituki zegoenik, berak adierazita behintzat, baina, era berean, ez zitzaidan gai batere arrotza egiten.
|
|
Oso berezkoa da gugan haztea denetan guretarrek irabazteko desioa, eta Raimundo Silvari, kide den nazioaren gorputzean mairuen odol gehiago dagoela ario lusitaniarrena baino susmaturik ere, gustatuko zitzaiokeen On Jõao Peculiarren dialektika txalotzea, historian izenik utzi ez zuen fedegabe baten mintzaldi eredugarriaren aurrean intelektualki apaldu beharrean. Alabaina, oraindik badugu aukera mintzaldi lehiaketa honetan etsaia gainditzeko, orain hartzen baitu hitza Portoko apezpikuak, hau ere armatua, eskua paratzen du ezpatatzarraren heldulekuan, han dagoen gurutzearen gainean, eta hauxe esaten du, Onez mintzatu gatzaizkizue, zuek onez entzungo zenutelako ustean, baina txarrez entzun badiguzue, garaia da gu ere txarrez mintzatzeko, jakizue
|
beraz
zer nolako erdeinua sentitzen dugun etorriko zaizkigun gaitzen eta gertaeren zain egoteko zuen ohitura horren aurrean, argi frogaturik dagoenean norberaren ausardiaren konfiantzan ez, eta besteren zoritxarrean oinarritzen den esperantza makala eta hauskorra dela, aldez aurretik garaituak izango zaretela etsi bazenute bezala da, eta ezezagunaz zein etorkizunaz mintzatu zaretenez, ikas ezazue ezen,... Despedidarako hitz iraingarri hauek esanez, Portoko apezpikuak bere zaldiaren uhalak beste aldera zuzendu zituen, nahiz eta hierarkiaren arabera ez zegokion horrelako erabakirik hartzea, bere izpiritu haserrearen bultzada batek mugitu baitzuen, eta talde guztiak atzetik jarraitu zion, orduan ustekabean mairuaren ahotsa altxatu zen, apaiza bere onetatik atera zuen etsipen ozar horren izpirik gabe, orain ozar eta harro hitz egiten zuen, honako hau esan zuen, Errakuntza arriskutsua da zuena, baldin eta gure eramana herabetasunarekin eta hiltzeko beldurrarekin nahasten baduzue, kontura zaitezte zuen aitek eta aitonek ez zutela horrelako errakuntzarik egin, horiek behin eta mila gehiagotan garaitu genituen, armen indarrez, Espainia guztian zehar, zapaltzen ari zareten lur horren azpian dautza gure larderiari kontra egiten ahal zutela uste izan zuten zenbaitzuk, ez ezazue uste, beraz, zuen galerak bukatu direnik, harresi hauen aurka hautsiko dira zuen hezurrak, hemen moztuko ditugu zuen esku irrikatsuak, zoazte, eta hiltzeko prestatu, gu, honezkero badakizue, beti gaude hiltzeko prest.
|