Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 43

2017
Bere gisa utziz gero,
‎Horratik, sartu zikon buruan bere bila zetorrela. Altxa zen, beaz, ta e tzanez behartsu etxin bizi eta bere etxia ate ta guzti zanez, langa jarri zion; bota zion krisketa eta jarri zun traste pila. Izerditan geatu zen, uren kontra arraunin bino gehio.
‎Idatz iezaiozu iruzkin bat eta, alde batetik, asko eskertuko dizu eta, bestetik, zure burua ezagutzera emango duzu. Aukera ona izan liteke hori zure web orrialdearen esteka bertan uzteko. Disimuluan, noski.
‎Lagun asko eta onak egin zituen Pelik, eta konturatu zen, itxura ez dela izaera bezain garrantzitsua, eta erabaki bat hartu zuen: bidaiarekin ez jarraitzea, bertan bera uztea. Konturatu zen hogeita bat urtetik hogeita hamasei urtera, bere bizitzako momentu asko galdu zituela eta orain aprobetxatu nahi zituela bere lagunekin.
‎Edo hiltzea herioz, edo bertan uztea
‎Nola gizon ezkonduak betiere baitu bere emaztea bere eskuko, bereaz frankia eta besterenaz eskasia, eta eskas den gauza, maitekiro eta jarraikiz izaten dena desiratzenago eta gozoago iruditzen baita, halatan, pertsona ezkondua, berea utzirik, besterenera lehiatzen da, aldanahitzen da eta handik galtzen da.
‎Miserikordioso da Jainkoa eta, bere miserikordia guztiarekin, beha dagokio infernuan dagoen bati; ikusten du eta ikusiko du nola mila urtez eta hamar milaz penatzen den. Eta guztiarekin ere, hala ikusiagatik ere, han bere lekuan uzten du. Ez zaio batere bihotzik hausten, ez da batere hala dagoen onbeharraz errukitzen.
‎Esan zuen semeak joan zen aztore hura zela haren aitak arimakari utzi zuena. Ez zuen esan berarentzat utzi zuena zela.
‎Nicholasek liburua itxi zuen; arreta handiz, bazter batean zuen lekura itzuli, eta, horren gainean hurbil zegoen egunkari meta batetik, hautsa kendu zuen. Orduan, isilik atera zen gelatik; atea giltzatu eta aurkitu zuen leku berean utzi zuen giltza. Izebak haren izena ozenki esaten jarraitzen zuen Nicholas etxe aurreko lorategian lasai sartu zenean.
‎Uste nuen Karolidesen eta gizon horren arteko aferak ez zirela nire egitekoa. Horiek Scudderren kontuak ziren, eta berari utzi nizkion. Horrela, bada, kontatu zizkidan gauza asko ez zitzaizkidan buruan geratu.
2018
‎Hegoafrikakoak elkarrizketa pertsonalak eskaintzeaz gain, bere familiakide, lagun eta lankideekin harremanetan jarri zuen Kannemeyer. Era berean, Coetzeek hainbat dokumentu pribatu bere esku utzi zituen. Kannemeyerrek bere ezusteko heriotzaren aurretik amaitu zuen lana, 2011ko abenduaren 25ean.
2019
‎Jauna, ez ezta mundu guztiko urre guztiarengatik ere. Beraz utz nazazu bakean.
‎Aurrera eta aurrera zihoala, konturatzen zen, hura ez zegoela udan bezala, berak utzi zuen garai hartan bezala. Urtaroa aldatu zen, eta harekin batera bizitza guztia ere bai.
‎Te etxea itxita zegoen, guretzat zabaldu zituzten ateak eta gure atzetik itxi zituzten. Erakustaldi pribatu bat egin ziguten, tearen bikaintasunak goratzeko helburu argiarekin eta tea erosiz gure sosak bertan uzteko helburu ez oso disimulatuarekin. Mahai txiki batean eserarazi gintuzten eta neska batek estilo handiz tea zerbitzatzen zigun bitartean Oliviak itzulpenak egiten zizkigun.
‎Bisita du. Hobe izango da bertan uztea.
‎Aitak etxe berria egin zuen, auzokideek lagunduta. Egun, bere gisa utzia, baina zutik dago. Amak zin egin zuen familia handik aterako zuela, eta hamabi urte geroago sei umerekin (gazteena besoetan) bete zuen berea; Bidasoa ondoan herritik hurbil baserri handi batean egokitu ginen.
‎Bildu zuen Moisesek bere herria eta behar beharrezko aferak hartzeko agindu zien. Moises artzaina zen eta artaldea bere gisa uzteak mina ematen zion. Bildots xarmantei beha, gogoeta bat izan zuen.
‎Toppasueien kaleko bidegurutzean geratuko zen motorra oraindik martxan utzita. Segundo pare bat, eta automobila kalearen bazterrera eraman zuen, poliki poliki, han bertan uzteko, belarraren gainean, ia ia arekan. Laneko autoa, kolorez gris ilunekoa, giltzaz itxiko zuen.
‎hamar hamabi metro. Bere gisa uzten baldin bagenuen, pausoa geldituz joaten zen, erabat gelditu arte, eta lo hartzen zuen. Ez dakit zenbat bira eginarazi genizkion.
2020
‎Txillardegiri berari entzuna diot, lehenengo atxiloketa pairatu behar izan zuenean, gordeta zuela Koldo Mitxelenak euskarazko eskolak emateko berari utzitako Gipuzkoako Foru Aldundiko Jauregiaren Urkixo gelako giltza, eta komeriak izan zituela hura ezkutatzeko eta itzultzeko.
‎Bon, gu ohatzera goaz, bihar jaien bezpera dugu herrian. Mertxe ari da hizketan, altxatu eta mahaia jasotzeko imintzioa egin du, Estherrek eta Txispik keinu bera egin dute, gainekoa berean utz zezan, Koldo ordurako atarian da. Mari Cruzek egokiera probestu eta haiekin da aienatu.
‎Zorioneko maleta eta beste hiru poltsa erraldoi bete eta gero, taxi bati deitu zenion sofa granatearen ondoko telefonotik, helbidea eman zenion askatasunerako bidean abiatuko zintuen ezezagun bati; telefonoa bere lekuan utzi, eta nire eskuaren gainean azken muxua pausatu zenuen, nire begirada bilatu gabe. Zure traste guztiak hartu, eta, egongelako alfonbrari zuzendutako" sentitzen dut" batekin, kanpoko ate hotsak aditzera eman zidan sei urteko elkarbizitzak amaiera jo zuela.
‎Bere erruz hasi zitzaidan ilea zuritzen. Itsaso txarretan inoiz ez nintzen ausartu lema bere esku uzten. " Aurrera dena"," Aurtzakarako prest" eta honelako esaerak misterio ulergaitzak ziren harentzat.
‎Baina, konturatu gabe, noski, mutilari ez zioten begiralerik jarri, eta Bub ontzi gainean zebilen batetik bestera. Noizean behin, handik pasatzen ziren marinelek ikusmiraz begiratzen zioten, baina gainerakoan bere gisa uzten zuten erabat. Gizon txikia zen eta ez zuen atentziorik erakartzen.
‎Baina nahiago dut oraingo bizitza eta ez naiz damu. Beraz utziozu nire aldaketa porrot legez aurkezteari. Nahita egin nuen, eta berriz ere egingo nuke" bere bizi ibilbidearen defentsan tinko Lamak.
‎Eragozpen serioa da. Baldintza hori ezaguturik, negozioa bere lekuan uztea dela hoberena uste dut. Zorionez, etxerik gabe gelditzeak ez dit ardurarik, badago zerbait munduko jauregi guztien truk onartzen ez dudana:
‎Denbora, odola bezelatsu, taupadaka ixuritzen bide zan Elsa' ren egutegian, jauzika, astelehenetik astelehenera. Ostegunetako eskolak berak utzi ez zituen bada?
‎Lekurik ezaz azkenean, eta" biena" izandakorik ezer gelarara ez sartzera deliberaturik, berriz pillatu zituen berrehun diskoak, eta bazkaldegiko zoko berean utzi zituen, itxuraz lau urte haietan barrena bezin ahazturik. Hauxe izan zan Elsa hunkitu zuen bakarra.
‎(Etena). Beno, Mario, ulertuko duzunez, orain Alderdiarekin harremanetan jarri beharra daukat, beraz utzi egin behar zaitut.
2021
‎Behingoan. Orgatila bere lekuan uztean euro ziztrin bat neukan esku batean, eta poltsa bi jatekoz eta edatekoz beteak bestean. Euroa ateko eskaleari eman nion.
‎Barkatu, pixka bat edan du eta iruditzen zaio mundu guztiak jakin behar duela euskara zabaltzearen alde dagoela. Patxik lasaitasuna berreskuratuko zutela ikusita, aprobetxatu zuen gauzak bere lekuan utziz.
‎Neskameak ugazabandreak agindu bezala egin zuen eta nagusia hain pozik geratu zen non bere adiskideari kontatzera joan baitzen, eta hark, tratuan partaide zenez, soberakinak berari uzteko erregutu zion. Agintza eginik eta ordua iritsirik, nagusia neskamearekin oheratzera joan zen, ustez.
2022
‎Isil isilik eta abisatu gabe, harraparia diru kutxara hurbildu zen eta hatzak mugitu ondoren txanpon batzuk hartu zituen. Bihurri hura bere urratsak jarraitzeko prest zegoela inguratu zuten bertaratutakoek, eta hitzik esan gabe, hartutakoa bere lekuan uztea lortu zuten. Maisu zaharrak begiak itxita jarraitzen zuen, bere saxofoi distiratsutik ateratzen ziren notekin igortzen zuen mezuan erabat sartuta.
‎Hori zela-eta, baita adinagatik, tratu berezia eman zioten. Sukalde gaineko bigarren gela berari utzi zioten. Monje kontsakratua ez zenez, ez zuten gizona erregelak betetzera behartu.
‎Soldaduak barrez. Eta erraten die denei joateko eta bera uzteko etxeko andrearekin.
‎Kalkuluak egin zituen zenbatean lortu ahal zituen eta nondik aterako zituen dinarrak. Ahalegin bat eginda, guztietatik aukera zabala egin zuen, gogokoenak bere aurrean utziz. Tamainu guztietakoak, material desberdinetan, baina delikatu eta finenak aukeratu zituen, Abd al Malik al Muzzafarrentzat boliz egindako kutxa handi eta eder harekin hasita eta beste bi zilindriko txikiago batzuekin jarraituz.
‎Hainbat segundo igaro eta gero, hurrup eta zurrut ugari irentsi ondoren, noizbait aski zuela iruditu eta edateari utzi zion. Garrafoia jaitsi, kortxoa sartzen saiatu eta bere lekuan utzi zuen txukun asko. Baina, hala ere, kortxoa sartzea ez zen batere erraza, indar handia egin behar baitzen, eta Manexek ez zeukan horrenbesterako kemenik, horrexegatik tapoia gaizki sartuta utzi zuen.
‎Atea zutik aurkitu zuten horman bermatuta eta era berean utzi nahi izan zuten berandu baino lehen. Horretarako, Manexek, pixka bat aurreratu eta atea altxatzeari ekin zion, baina argi zegoen berak bakarrik ezin zuela.
‎Behin goian zenean, mutikoa berehalaxe ohartu zen karabina falta zuela, berak utzitako lekutik. Segidan, auzokoari arnasestuka galdetu zion:
2023
‎Aipatutako eseniar haiek (aurreko asidearren antzera, Kristo bera ere talde horretakoa omen zen) erlijio elkarte judutar bateko partaideak ziren. Ez omen zuten onartzen kanpoko aginterik eta, bizitzan bertutea bilatzeaz gain, bizia bera uzteko prest zeuden botere arrotzari men egin aurretik. Erromatarrek haien aurka borrokatu zuten (X. legio fretenseak haien aurka bidali zituzten) eta haiek Erromaren kontra.
‎Anaia, biziki hunki eta arrazoia galtzear bazen ere, hain zen urrikaldua arrebaz, non, haren galdeari ez baiezkorik ez ezezkorik eman gabe, han berean utzi eta joan egin baitzen. Eta, zer egin zuen ongi kontsideratu ondoren, eta aditu zuelarik zalduna esposatua zela arrebarekin, halako krimena sekulan obratu ez ukana desiratu zuen.
‎Saintes Maries ko egonaldi laburra ongi aprobetxatu zuen. ...u arrosa edo grisa hartzen zuelako; ostatua eta mantenua egunean lau franko kostatzen zitzaiola; ahal zuen azkarrena hara itzuliko zela berriro, beste estudio batzuk pintatzera; itsasertza hondartsua zela han, itsaslabarrik eta arrokarik gabe; hango arrain frijitua hobea zela, Senakoa baino; baina, arraina ez zegoela eskuerara egunero, arrantzaleak Marsellan saltzen zutelako; pintatutako estudioak bertan uztera behartua zegoela, behar bezain lehorrak ez zeudelako bost orduz zalgurdian eramateko; hurrengo astean Tarascon-era joan nahi zuela, bi edo hiru estudio egitera; 20 lagun inguru zebiltzala bainatzen.
‎Goiz guziz, auzokoak xakurra promenan ibiltzen zuen, lanera joan aitzin, buztangorriak baizik kantuz ari ez diren tenorean. Egia erran, hamarretan hasten zen lanean, baina loa galdua zuen aspaldi, eta gainera, goizeko ordu ttikietako ilunpea komeni zitzaion, lau patako lukainka lotu gabe uzteko eta haren mokordoak egiten zituen tokian berean uzteko, ez ageri, ez entzuerri. Marie sutan ematen zen, etxeko lorategian, hortentsien eta fuksien artean, opari usainduak atzematen zituelarik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia