Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2001
‎Sarri aski, eta eskertzekoa da hori, Platoni berari utzi dio hitza egileak, era horretan hain merezi onez entzutetsua den idazle haren prosa euskal idazleak2 dasta dezan bitartekorik gabe. Eta, gainerakoaren gain, eranskin modura," Platon gure artean" aurkezten digu, hots, Platonek euskal literaturan izan duen oihartzuna.
2002
‎Auto garestiak gehienak. Hortentsia zuhaixka baten  aurrean bilatzen du aitak berea uzteko tokia. Jaitsi egiten gara.
‎Telefonoaren beste aldetik, sudur hotsa iristen zait. Igarria da ez diodala bidea erraztu, deserosoa zaiola nik erabakia bere esku utzi izana.
‎Nahiago da, hala ere, sinboloekin segitu, eta EHUren eta UEUren artean bereizi, batzuetan parean jartzeko gainera (unibertsitate hau batetik, eta beste hau, bestetik), eta beste batzuetan lehia akuilatzeko: " Ez, nahiago dut liburu hau UEUn argitaratu, nahiz EHUri esker idatzi ahal izan dudan, berak emandako soldatagatik, berak nire eskura jarritako baliabide eta informazioengatik, berak utzitako bulego eta ordenagailuagatik, haren izena erabiliz eskuratutako ikerketa proiektu hartan ikasi nuenagatik...". Hitz egiten duena, denok dakigunez, lehenbiziko esaldian gelditzen da, gainerakoa ipuin antzeko alegiaren kedarra izango balitz bezala isilduz, bestea besteok pentsatzen baitugu.
‎Biharamunean, San Frantziskora itzuli ginen, eta berriro ere Green Tortoise zaharra aukeratu genuen lo egiteko. Gure Chevrolet maitea alokatu genuen leku berean utzi behar izan genuen pena handiz. Arratsaldea nire azken dolarrak Haigh eta Ashburyko disko dendetan xahutzeko aprobetxatu nuen, eta, afari arin baten ondoren, lotara joan ginen.
2005
‎Bitartekoa ere helburu da; hortxe dago koxka: ez dio berdin helburu bat lortzearren gauzak era batera edo bestera egiteak, erabiltzen duzun bitartekoak berak uzten du-eta agerian zure benetako helburua, zure hitzek diotenaren bestelakoa.
2006
‎Ez zara zeu bakarra izango, ezta, Maite? Eta berak utzi izan balu gizona, Afrikan bertan. Hipotesiak besterik ez lirateke, bata nahiz bestea.
‎Gizona bertan uztera nindoan puntuan, nire besotik tira egin eta laguntzeko erregutu zidan. Batera eta bestera begiratu nuen.
2007
‎" Bardeara goazak", esan zuen falangistetako batek, bertan zeudenen harridura ikusirik. Nonbait, bat baino gehiago jada garbitua zuten kanposantuko hormaren kontra, eta karga hura bertan uztekoa zela pentsatzen zuten.
2008
‎" Ze arraroa", pentsatu nuen nire artean. Nik ezer galdetu aurretik, idazkaria aurreratu zitzaidan," Mutil bat etorri da, eta berak utzi du gutun azala hemen. Ez du ez izenik ez bestelako daturik eman.
‎Hamaikak aldera iritsi ginen Edinburgora. Aireportuan taxi bat hartu eta hotelera joan ginen zuzenean, afaltzera joan aurretik gauzak bertan uzteko asmoarekin. Hotelera iristean ezin nuen sinetsi nire begiek ikusten zutena.
‎Te etxea itxita zegoen, guretzat zabaldu zituzten ateak eta gure atzetik itxi zituzten. Erakustaldi pribatu bat egin ziguten, tearen bikaintasunak goratzeko helburu argiarekin eta tea erosiz gure sosak bertan uzteko helburu ez oso disimulatuarekin. Mahai txiki batean eserarazi gintuzten, eta, neska batek estilo handiz tea zerbitzatzen zigun bitartean, Oliviak itzulpenak egiten zizkigun.
2009
‎Autorea ezagutzen zuen, baina ez zuen haren ezer irakurria. Hala ere, bertan uztera deliberatu zen, ahaztu zuenak berreskura zezan. Egoera hartan Claudioren literatur ortodoxia noraino iritsiko zen galde egin zion bere buruari:
‎Harri bi sartu nituen kanpotik, aurreko astean bezala poltsak harri banaren gainean uzteko. Orduko hartan, horma beraren kontra utziko nizkizun baina barrurago, esertzeko eta etzateko erabiliko zenituzten kartoien ondoan. Gune hartan siku zegoen behegaina; badaezpada hartu nituen poltsentzako harriak.
2010
‎Taxi gidariak afaltzeko lekurik behar bazuen, lehengusu baten taberna aholkatu zion, El Cocidito izeneko bat, ondo eta moduan emango ziotena, taberna eta jatetxe garestiz beteta zegoen auzo hartan oso kontuz ibili behar zelako non sartzen zen bat. Bertan uzteko esan behar zion momentuan, ziber kafe baten ondotik pasatu ziren eta gelditzeko eskatu zion Danielak, bertatik ondo iritsiko zela nahi zuen lekura. Gidariari eskatutakoa baino euro bat gehiago eman eta, autoak alde egin zuela ikusi zuenean, barrura sartu zen.
‎Guztia kontatu nionean, Juana Marik esan zidan gaia bideratzea bere esku uzteko. Deiaz baliatu zen ezkontzeko eguna ia erabakita zeukatela jakinarazteko, nire agendan jar nezan.
‎Soluzioa aurkituko duela esan dit. Bere esku uzten baldin bada, datorren astean dena konponduta egon daitekeela esan dit. Ez dakit azkarregi ere ez ote den izango.
‎Handik oso urruti ez zegoen kafetegi bat ezagutzen zuela esan zion, berari uzteko lekua aukeratzen. Danielak berak nahi zuen guztia egiteko prest etorri zela erantzun zion eta bere pausoari jarraitu zion, inolako eragozpenik jarri gabe.
‎Magdalena ez zegoen oso eroso egiten ari zirena inbasioa zela iruditzen zitzaiolako. Bertan afalduko zutela onartu zuenean, mahaia jartzea bere esku uzteko eskatu zidan. Platerak eta behar zen guztia non zegoen esan nion eta lanean jarri zen, Benidormeko bere lanean egingo lukeen bezala, eta Anizeto eta biok bakarrik utzi gintuen.
‎Modu horretan ostatu non hartuko zuen jakitea lortu behar zuen. Mariok bere esku uzteko esan zion baina berak ere bazuela eskatzeko beste mesede bat: Madrila berak eraman nahi zuela autoz.
‎Haren hurrengoa Jainkoa bakarrik izan zitekeela iruditzen zitzaidan eta honekin biltzeko ordua urruti neukanez, bere ordezkoarengandik ahalik eta hurbilen bizi nahi nuela erabaki nuen. Txokolatea bukatzerako nire asmoa zuzena zela erabaki zuen eta bere esku uzteko komentuan sartzeko atea zabaltzea, baina gurasoen baimenik gabe ezin izango zuela ezer egin, ea beraiekin hitz eginda neukan. Ezetz esan nion baina hori ez zela arazoa izango.
‎Bere karguari zegozkion eginkizunez gain, Ardanzak egunetik egunera erantzukizun handiagoak ematen zizkion lehendakariordeari. Ibarretxe zen espainiar Gobernuaren solaskidea autogobernuaren inguruko gaiez jarduteko; horretaz gain, bere bizkar utzi zuten Ardanza Lehendakariak eta Eusko Alderdi Jeltzaleak Aznarren inbestidurari babesa emateko egin zen negoziazioaren ardura ere; negoziazio honetatik etorri zen, hain zuzen, Kontzertuaren eta Kupoaren Legeak berriztatzea.
‎Nirea den transkripzio honetatik landa, besteak beste Lekuonak berak bere" Oiartzungo Kantutegia. Bertako herri memoriatik" bilduman berea utzi zigun.
‎–Pelaiok berak uztean, Gregorio Oiartzabal oiartzuarrak errentan hartu berriak zituen Alduntzingo burdinolak, eta harekin ere bazituen zenbait tratu eginak: A Gregorio Oyarzabal, ferrón actual de las herrerÃas de AlduncÃn, he comprado en el terreno intitulado Mandoegi limitación de la erreria de Olazar 650 cargas de carbon en leña.
‎Adosturik geunden Ermano Baserritar bihotz zauritua etortzean ez geniola inondik ere aipatu behar AHTk bere baitan utzi duen tunel iluna. Beste adarretara joko genuela beti.
2011
‎Eta orduan ulertuko zenuen, orduan sentituko zenuen... Horregatik, aurreko batean armairutik hartu nuen aitaren bataioko domina, urrezkoa, eta arkumeen askan ezkutatu nuen; gero ordea, gau hartan bertan, ez dakit zergatik, beldurtu egin nintzen eta bere lekuan utzi nuen berriro. Baina gero eta sarriago akordatzen nintzen amarekin.
‎Hainbeste ibili ondoren, abiapuntuan ziren berriz ere. Sertek Rémyri bertan uzteko esan zion; zauria zela eta, ia ez zen ibiltzeko gauza: " Ni gabe azkarrago ibiliko haiz, lagun.
‎Oharkabean, ordu gutxi batzuetako eskarmentuak tenore horretan jarri gaitu biok. Berak ez dio bereari utziko. Nik ere ez dut pausorik emango berarengana hurbiltzeko.
‎Etxera joan eta mahai gainean neukan gauero. Begiratu egiten nion, eskuetan hartu eta haztatu egiten nuen, atzera berriz bere lekuan uzteko. Azkenean bildu nuen adorea.
‎Jaun Zuria jauntzat hartu zutenean, bizkaitarrek foru zaharra bere esku utzi zuten eta hala jarraituko zuen belaunaldiz belaunaldi Bizkaiko Jaunak foruen defendatzaile. Jaun Zuriak landu gabeko lurren erdia jaso zuen eta berak aitoren semeen artean banatu zituen.
‎–Ene iritzian, urrea aurkitu dugun lekuan uztea da onena. Bestela, urre horren jabea, berak utzitako lekuan topatzen ez badu, inguruan begiratzen hasiko da eta, azkenean, guk egindako zuloak aurkituko ditu. Eta hori horrela bada, dugu erasoa egin, eta ditugu soldaduen armak eskuratu.
‎haitzuloetako hustasun bera utziko dute.
‎Gero Beran uzten genitun eta handik Urruñarat bertze batzuk pasatzen zituzten orain oinez. Hemendik Angleterat, trenerat erauten zituzten.
‎Irunen horrelakorik gertatu izan zen. Gezurra esanez mugalariak Portugaldarrei Frantzian zeudela esan eta bere gisara uztea. Baina kasu honetan maltzurra harrapatua izan zen:
‎Arazo asko zituen mutila zen; bere aitak behartuta urteetan apaiz izateko ikasten ibilia zen eta, ikasketak utzi zituenean, aitak bere buruaz beste egin zuen eta ama berriro ezkondu zen. San Martzialeko ostatuan geratu ziren eta esan zion maleta bertan uzteko, hurrengo egunean eramango ziola. Txanberlainek txirrindu bat lortu zion, txirrindulariei ez baitzizkieten paperak eskatzen, eta esan zion egunez pasako zuela.
‎Gero ni ahalegindu nintzen eta nik ere ez nuen denbora askorik iraun. Azkenean, Tomasekin bertan uztea erabaki genuen, denbora asko galdu baikenuen.
2012
‎Beti ibili izan da gustura paper zaharren artean ikertzen, eta, itxura denez, ez dira horren txarrak argitaratu dituen lanak, adituek aintzat hartzen baitituzte. Berak pentsatu nahi du (ba al du beste ezer egiterik?) gai izango dela afaltiarrek bere esku utzi duten ardurari erantzuteko, nahiz eta halako trantzean egoterik ez zaion egundo lehenago egokitu.
‎Garai hartan, denok pentsatu genuen Brigittek suertea izan zuela, nahiz eta segur aski berak pentsatuko zuen suerte ona Coletterena izan zela maitatua eta zoriontsu bizitzeko agure zahar batekin ezkondu beharrik izan ez zuelako. Orain heriotzak biak ere egoera berean utzi ditu. Inoiz neure artean galdetzen dut bi ume hauek ba ote dakiten, edo susmatzen ote duten...
‎Ondotxo dakizu hori. Beraz utz iezadazu zeuk bezala egiten. Ez izan gogorregia Coletterekin.
2018
‎Azken galderaren ondoren, Madame Mystére zerraldo erori zen mahai gainean, nonbait errauts eginda hildakoaren arima haraino eramateko egindako ahaleginaz. Emakumearen nekea ikusita, Girardon andreak esan zuen bertan uzteko mediuma atsedena hartzen, eta, bitartean, egongelara bueltatzeko denak. Atera ziren, bada, ikusitakoak liluratuta eta entzundakoak elkarri komentatzen, Balthasar Eluchansi laztan eta txeraka.
2019
‎Lalek berea utzi, eta Sokolov deitura hartu zuen, arreba ezkonduaren errusiar izena. Eisenberg baino askoz ere errazago onartzeko moduko deitura zen sobietarren menpeko Eslovakia hartan.
‎Marianen galderari, Felixek ihardetsi zion berehala, harriak uhinetara botatzen jolasten zen Pierre berean utziz. Patxi, isilik zegoen, eskuak gurutzaturik:
2020
‎–Lupe... Sor Gloriak entendituko du; nik ere ezin nuen koadernorik erosi ekainean, eta berak utzi zidan bat.
‎Dena lurrean tirata zegoen. Eta koadernoa, Ramon Gandararen poema liburua, ez zegoen mahaiaren gainean, berak utzitako tokian.
‎Mariannek ur ontzia bere lekuan uzten du. Connellengan halako botere bat duela sentitzen du, botere arriskutsu bat.
‎Connellek kikara hartu eta trago handi bat egiten dio kafe oso beroari, eskuekin zerbait probetxuzkoa egin nahian. Kikara bere lekuan uztean, kafeak plast egin eta platertxora isurtzen zaio.
‎Kafe trago bat. Kikara bere lekuan utzi eta Connellen mezua irekitzen du.
‎Edo, okerragoa, jakin badakite, baina...". Galdosek liburua bere lekuan utzi zuen eta ohera sartu zen, epelatara.
2021
‎Medikuak monitorea itzali du. Eskuko tresna bere lekuan utzi, eta xukadera batekin lehortu dit sabela; beste hori ez ukitzeko ez du batere arretarik jartzen, Jonanerekin berriketan. Eskutik heltzekotan egon naiz.
‎–Pozik barrabilak bere lekuan uzten badizkidate bi astapotro horiek. Zirujau ez baina harakinak ematen zuten, bi besoak zabalik, aiztoa sartzeko prest.
‎–Beharbada berak utziko zituen han.
‎Baina harreman kontu hori beraren esku uzten dut. Berak bilatzen ditu, Hondarribian, Irunen...
2022
‎Zer esango ote zuten Saltokietan, mutil batekin alde egin zuela jakiten zutenean? Eroturik zegola, beharbada; iragarki bat jarri eta beteko zuten berak utzitako lekua. Pozik egongo zen Miss Gavan.
‎Une batetik bestera helduko da. Uztazu pasatzen eta gauza hauek bere lekuan uzten. Zu bitartean, zoaz gora, zabaldu jostailuen gela zaharreko atea eta begiratu nor dagoen han...
‎Hurbil beraren lurrina, beraren usaina. Vetiver landarearena larruazal zurian, guztizko edertasunaren jabe den emakumearenean, eta berak utzi ez niregana hurbiltzeari.
‎jaso nuena naiz baina, aldi berean, asko urrundu bainintzen jaso nuenetik, gaur ez dakit zein proportziotan naizen eman zitzaidana eta zein proportziotan naizen handik urrutiratzeko ahaleginen fruitu. Eragin guztiek ez dute marka bera uzten. Nolanahi ere den:
2023
‎Lepazuriarenak, bideetan nonahi egiten bai  tzuen honek kaka; emeek mehe eta arrek lodi. Katajinetarenak, harkaitzetan obratzen baitzuen honek, kaka metak beti leku berean utzirik. Azkonarrarenak, zuloak egiten baitzituen honek horretarako.
‎Caralho, nire proxenetak jakin zuenean ume egiteko nengoela, oihu egiten zidan bere senetik aterata, esadan, urdanga nazkagarri hori, nork utzi hau kargatuta, eta sekulako jipoiak ematen zizkidan, eta, egun batez, esan zidan ezkutuan abortatu behar nuela, eta ez bat eta ez bi, Minhoko muga zeharkatu eta Lugoko klinika batera eraman ninduen, eta ginekologoak esan zidan 500 euro kobratuko zizkidala haurdunaldia eteteagatik, gogoan dut nola esan zuen é uma barganha, pagotxa esaten duzue, ezta? Bakarrik adiskide onei eskaintzen zien pagotxa omen zen, Valença do Minhoko puten poligonoko putetxe bateko arduradunaren eskutik nentorrelako, eta ordaintzeko nahikoa diru ez nuenez, putazainak aurreratu zidan erdia aditzera emanez berriz lanean hasitakoan itzuli niola berak utzitako sosa. Não encher o meu saco...
‎Batzuetan, kamioia goraino beteta itzultzen zen. Gerezien garaian, emakumea gereziz beteriko saski handiekin azokan uzten zuen kamioi gidariak haranzkoan; mendietako nekazariek beraren esku utzitako gereziak ziren; albait lehen saldu behar ziren, usteltzeko denborarik eman gabe. Dena punttu punttuan antolatzen zuen:
‎Bere hitzetan," antsietatea ondoezaren ondorioa da, ez da ondoeza bera", eta hori ulertzea eta lantzea bide berri bat hasteko funtsezkoa izan dela dio. Berarekin uzten zaitugu:
‎Badut txoko maite bat, hala ere. Nire txokoak Ursalto du izena; dena dela, ez da nire nire txokoa, nire lagun Inazio Marirena baizik, berak uzten baitu edalontzia iturri ondoan, ibiltariak egarria ase dezan, berak egiten baitu eguneroko bisita txokoa zaintzera, beraren aita zenaren usadioari txanda hartuta, erromesaldi neurtuan. Bera da, hortaz, Ursaltoko zaindari nagusia; besteok, aldizkako bisitariak baino ez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia