Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 192

2000
‎...mirant Binkes buruzagi, Alain Coup d’Œil ek berak aditzerat eman zidan bezala, handik gutirat; eta aditzerat eman zidan, halaber, ezen borroka ezin neketsuago batzuen ondorez garaitu zituztela ho landarrak, biktoria pirriko batean... halako moldez, non almirant D’Estrée sek Tortugako irlarat itzuli behar izan baitzuen, gizon eta untzi gehiagoren bila, Alain Coup d’Œil han berean utzirik, Trinidadeko kostako itsas zoko batean, zeina Alain Coup d’Œil ek gordelekutzat hartu baitzuen, bai bere untziaren hornitzeko eta bai haren alkaternaztatzeko ere, eta zeinari Alain Coup d’Œil en gizonek La Crique deitzen baitzioten. Eta, hartaz gain, bertze mila kontu aipatuko zizkidan, handik aitzina, neure harridurarako.
‎Nire gaztetan berritzat jo arren, halako adjektiboa aspaldi merezi ez zuen auzoan zegoen" Casa Alvarez". Barra Alde Zaharreko ostatutzarrik zirtzilenetatik aspaldi desagerturiko xafla metalikoz forratua zuen, eta paretei eta lurrei begiraturik," Lisboak", bere utzian ere, Versalles ematen zuen haren aldean. Jantoki zikinean, hezueriak jotako haizegailu batek giroa freskatzeko itxurak egiten zituen.
‎Etxetik ateraz geroztik ez nuen neure burua ispilu batean begiztatu. Bertzalde ere, bartekoak mahaira ekartzeko gogo handirik ez nuen, bereziki Edurne/ Ixter puxka neure aitzinean jarri berria zela, kafeontzia bere lekuan utzita.
2001
‎Gauez lehen baino gehiago irteten hasi nintzen baita ere, sekula izan nintzena baino irekiago eta festazaleago azalduz. Aitzoli berak utzi izana onuragarri izan zitzaidala erakusteko asmoz.
‎Gero Kaioarrira joan zen, enbarkazioan gordea zuen antxetaren bila. Antxeta ez zegoen berak utzitako zokoan. Kanpora irten zen, eta ez zuen inguruan ikusi.
2003
‎Bizkitartean, Gaztelako estatu nagusiak, behin mairuen kontra, gero indioen kontra eta beti herritik urrun, erabili dituen gurutzedunen, konkistatzaileen ala gobernadoreen balentriak balentria, ez da behin ere heldu izan bere inguruko lurralde guztien biltzera: 1581ean, adibidez, Portugaleko erreinua eskuratu zuen, baina ehun urteren buruko, 1688an bere gain utzi ere.
‎Bigarrenik, bide bera hartu zuten gero Europako beste erresuma zenbaitek eta bere gain utzi menturaz lau mende hartan eskutan zeuzkaten ontasunak: Hala nola, Portugalek Mozambike, Ginea, Angola eta Timor; Espainiak Maroko Iparra eta Sahara Mendebala; Belgikak Kongo, Burundi eta Ruanda; Herbehereek Indonesia; Italiak Libia, Etiopia, Eritrea eta Somalia.
‎Gauzak argi eta garbi eta bere lekuan utzi ditudalakoan, agur, berriz ere.
2004
‎Nolanahi ere, ez dira atzo goizekoak gizajende larria euskaldundu eta alfabetatzeko ahaleginak. Gau Eskolen sorrera bertatik bertara ezagutu zuen Jose Luis Lizundiak, eta bere esku utziko dut lehen urratsen berri emateko zeregina. Aurrekoak aurreko,. Jarraipen oparoa hurrengo urtean, 1966an Rikardo Arregik Euskaltzaindiari proposaturikoak izan zuen.
‎Mailaz jositako determinazio kate luzean hegemoniaren gune nagusiak azpimarratu nahi izan dizkigu Azurmendik gauzak bere lekuan uzteko asmotan. Zein bere lekuan kokatzean, Estatuaren gune hegemonikoa ageri zaigu guztien buru hizkuntzen nondik norakoan.290 Egitate hori nola gauzatzen da zehazki Euskal Herrira so jarrita?
‎Mirespenak sortutako paralisiagatik izan ez balitz, Martinek disimulu osoz egingo zukeen aldaketa: haren partez berea utzi eta hanka, ziztu gorrian. Baina zurtuta geratu zen, denbora gehiegi pasatu zuen ahoa zabalik, eta adur apur bat galtzeko puntuan ere egon zen, eta horrela ezin da bizikletarik ostu, ez ahoa zabalik begira zaudela, behintzat.
‎" Goazen ezkaratzera eta errosarioa errezau daigun", esan euskun amak. Eta an gengozan agurmariaka arik eta txakurrak aita abiau eban arte" Aita badator" esanda, errosarioa bertan bera itzi, eta etarte puntara urten genduan danok. Brusa ta praka ta dana gorputzari inkauta agertu jakun aita.
2005
‎Koronelak poltsikotik ateratzen hasia zen paketea bere lekuan utzi du. Gero, libre geratutako eskua bular aldeko kondekorazio distiratsu eta koloretsu ugarietatik pasatu du, bera ere nor badela erakutsi nahi balu bezala, baina emakumeak bere tokia hartu du, aulki bi dituen mahaiaren aldean, eta paperak birpasatzen hasi da, arreta handirik eman gabe.
‎Naroaren urratsei jarraituz bere logelara iritsi da. Han lehengusinak ordenagailua abiarazi du baina zutunik dirau, gurpildun aulkia berarentzat utzita.
‎Kontuz hartu du, zaratarik atera gabe ireki, eta eskua sartuta kableak sentitu ditu atzamar artean. Ez bat ez bi, eskuratu, poltsa bere lekuan utzi, eta sartu den baino bizkorrago alde egin du.
‎Bisiguaren hondarrak bere aurrean utzi eta sukalderantz abiatu nintzen, ikaraturik. Han ama errobot matxuratu bat bezala zebilen, alde batetik bestera mahats bila.
2006
‎Ez baitzen gauza bere kabuz janzteko eta eranzteko. Bere esku utziz gero, nahiago izango zuen jantzita oheratu; lotsa baino gehiago umiliazioa esango nuke sentitzen zuela, inoren laguntza behar izate horrekin. Beste erremediorik ez zegoen ordea.
‎Txotxongilo baten eran luzatu nituen besoak, modu automatikoan, nire borondatea bere esku utzia nuela adierazteko bezala.
‎Gaua esna egin zuen, pentsati, eta lainopean bidean hasi zirenean, atzean gelditzen zen. Gainerakoak zain egoten zitzaizkion, nahiz eta suediar koitaduak behin eta berriro eskatu han bertan uzteko. Noizbait urrutiratzen baziren, ordea, dei egiten zien itzul zitezen.
‎Gauaz, itzulika eta murmurioka sumatzen nuen, harekin partekatzen nuen ganberan. Plazer eginen niolakoan, ene armak bertan uztea erabaki nuen. Ez dakit ohartu zen ere.
2007
‎beti hara eta hona. Ogia erosi, ezpainak pintatu, korrika egitera irten, batari lagundu, besteari agindu, lapikoa sutatik apartatu, lanera joan, bezeroei kaixo esan, pixka bat haserretu, pertxak bere lekuan utzi, arrainei ura aldatu, postontziko gutunak ireki, hau, hura, bestea. Estimu handitan zuen normalean jendeak Svenen ama, xakean erreginak izaten diren bezala.
2008
‎erditu eta handik hilabetera, infekzio baten ondorioz, 1875eko udazkenean, armada karlistaren erabateko desegigoaren bezperan. Eta oroitzen zuen amaren faltak eta absentziak erraietan eragin ziòn hutsunea?. Ama hil zèn egun berean utzi nion haur izateari, esaten zuen Nazariok?, baita amaren heriotzagatik aitak hartu zuèn pena eta samina ere, karlisten 1876ko porrot erabatekoak are penago bihurtuko zuena?
‎Mila bider entzun izan zion don Hipolitori que la lengua española no era cualquier lengua, sino la lengua de Cervantes, Góngora y Quevedo; errezitatu ere, errezitatzen zituen maisuak inoiz haien testuak, buruz zekizkienak, baina urrun geratzen zitzaion Beñardori Cervantes, urrun Góngora eta urrun Quevedo, haien testuak zer esanik ez, Kaxkagorri baitzuen Beñardok Cervantes, Xenpelar Góngora eta Pello Mari Otaño Quevedo? Bospasei segundo haietan nekez burura zekiokeen Beñardori halakorik, egia da, poza beti da xa boi burbuila bat, txikiagoa edo handiagoa, gorputzaren eta pentsamenduaren grabitazio eremutik ihes egiten duena, eta Beñardo pozaren mende zegoen, berak utzitako bertso batean aitortu zuenez: –(?) eskua eman zidan,/ sentitu nintzen nor;/ nire poza pentsatu/ al dezake inork(?)??, baina nola uka aipatutako arrazoi hauek guztiak zebilzkiola azpitik, beste asko ere bai, beharbada?, pozaren bidea prestatu eta zabaldu ziotenak, era batean edo bestean?
‎Egun osoa harantz eta honantz pasatzen zuen itsasarte hartan edo haitz gainetara igota, letoizko katalexu batekin; gau osoa, berriz, salan txoko batean eseri, sutondoan, eta ron eta ur nahasketa gogor bat edaten. Gehienetan ez zuen erantzuten hitz egiten ziotenean; soilik gorantz begiratu, azkar eta sutan, eta sudurretik arnasa bota gandu adar baten antzera; eta, bai guk eta bai gurera inguratzen zirenek, laster ikasi genuen bere gisara uzten. Egunero, paseatzetik zetorrela, nabigatzaileren bat pasaeran ikusi ote genuen galdetzen zigun.
‎Atea irekitzean ezkaratz moduko bat dago eta emakume begibeltzak bizikleta bertan uzteko esan dio Aitorri. Ezkaratzetik barruko geletara dagoen atea ere ireki du, eta besoa alde batera zabaldurik etxe barrura sarrarazteko keinu bat egin du.
‎Etxea aldatu gabe zegoen Ricardo Bastida bertan bizi zenetik, ematen zuen arkitektoak kaleko atea zabaldu eta agertu egingo zela. Lan egiteko tokia berak utzi zuen bezala zegoen. Lagun pintoreen opariak paretetan esekirik.
‎Zaharrenek ez zuten irlatik atera nahi, bertan uzteko esaten zieten etxekoei, hantxe hil nahi zutela beren senide eta lagun hildakoen ondoan.
‎Mila bider entzun izan zion don Hipolitori que la lengua española no era cualquier lengua, sino la lengua de Cervantes, Góngora y Quevedo; errezitatu ere, errezitatzen zituen maisuak inoiz haien testuak, buruz zekizkienak, baina urrun geratzen zitzaion Beñardori Cervantes, urrun Góngora eta urrun Quevedo, haien testuak zer esanik ez, Kaxkagorri baitzuen Beñardok Cervantes, Xenpelar Góngora eta Pello Mari Otaño Quevedo... Bospasei segundo haietan nekez burura zekiokeen Beñardori halakorik, egia da –poza beti da xa boi burbuila bat, txikiagoa edo handiagoa, gorputzaren eta pentsamenduaren grabitazio eremutik ihes egiten duena, eta Beñardo pozaren mende zegoen, berak utzitako bertso batean aitortu zuenez: "(...) eskua eman zidan,/ sentitu nintzen nor;/ nire poza pentsatu/ al dezake inork(...)" –, baina nola uka aipatutako arrazoi hauek guztiak zebilzkiola azpitik –beste asko ere bai, beharbada–, pozaren bidea prestatu eta zabaldu ziotenak, era batean edo bestean?
‎Eta oroitzen zuen –nekez ahatz zezakeen behinik behin– amaren heriotza, seme gazteenaz –Honoratoz– erditu eta handik hilabetera, infekzio baten ondorioz, 1875eko udazkenean, armada karlistaren erabateko desegigoaren bezperan. Eta oroitzen zuen amaren faltak eta absentziak erraietan eragin ziòn hutsunea –" Ama hil zèn egun berean utzi nion haur izateari" esaten zuen Nazariok–, baita amaren heriotzagatik aitak hartu zuèn pena eta samina ere, karlisten 1876ko porrot erabatekoak are penago bihurtuko zuena... nahiz eta aitari azken esperantza bat geratu zitzaion zutik, zeren Karlos erregeak harako esaldi hura esan baitzuen, baikortasunerako deia ere bazena, Nazarioren aitarentzat bai bederen: " Itzuliko naiz!".
2009
‎Sara kanpora atera zen, minutu batez, ez gehiago, baina minutu horretan den dena aldatu zen. Neba atsoarekin utzi zuen (eskuetako azala labain eta tenk zeukan atsoarekin) eta nebak bera utzi zuen. Hurrengo egunean, betiko.
‎Alde batean edo bestean baina gerra egin beharra dago idatzi zidan gerrako barkutik Eutimiok ere. Baina niri malkoek aurpegiaren bi aldeak bustitzen zizkidaten, eta bi ezpain ertzetan zapore mikatz bera uzten zidaten.
‎Udan zehar jendeak hondartzan galdu edota ahazten zituen gauzak biltzen aritzen zen ordutik aurrera udazkenetik udaberrirako sasoi guztian, hondar gaina etengabe arakatuz. Gizakiari bere errenta kobratu ondoren, itsasoak beretzako uzten zuen guztia, Mielek esaten zuen moduan. Bisera, adibidez.
‎Nora ezean gelditu zen, beraz, Teofilo Maria? eta nora ezean zegoen artean ere, harik eta agintearen eta harrotasunaren jabetza berreskuratu behar zuela ohartu zen arte, gauzak bere lekuan uzteko. Maria Bibianak bere ekintzarekin, baita bere hitzekin ere, desjabetu zuen Teofilo Maria, eta Teofilo Mariak Maria Bibianaren hitzak erabiliko zituen, beste testuinguru batean, jakina?, egoerari buelta emateko:
‎Nazario Orbek barailak estutu zituen, barrutik jaten zuèn ezinegona. Domingok noiznahi eragiten ziona? keinu hartara bildu balu bezala; une hartan, baina, bere lekuan egon behar zuen etxeko buruak, inoiz baino gehiago egon ere; aukera bikaina zuen, gainera, gauzak bere lekuan uzteko, eta hala, ahotsaren tonua eta tinbrea neurtzen zituela, esan zuen:
‎baina orduan, halaber, beste gauza bat ikusi zuen, agidanean, hura lezio labur magistral bat emateko abagunea izan baitzitekeen inondik ere, berak. Nazario Orbek? doktrina sozialari buruz zuèn iritzia azaltzeko eta iraultzaileak eta bestelako jendilajeak bere lekuan uzteko, ez zen hura, haatik, Nazario Orbe seme alabei era hartan mintzatzen zitzaièn lehen aldia?, modu ezin zuzenago eta grafikoagoan: seme alabak behar bezala haztea eta heztea bere eginbeharra eta bere obligazioa zen, azken batean!
‎Lehenengo zulora itzuli gara eta hezur guztiak bertan uzteko agindu diet. Omoplatoa zeukanak falange eta metakarpo hezur batzuk ere bota ditu. Inguruko sastraka batzuekin estali dugu zuloa.
‎Henrike ni baino sendoxeagoa zen. Hala ere, eroso nengoen berak utzitako arropan. Armagizon jantzita ere, inoiz ez nion soinari egokitu halako artile eta halako larru fi nik, inoiz ez halako oinetako erosorik.
‎Biak ahalegindu ziren irteeraren bila baina, halako batean, andreak ezin zuela gehiago esan zion alabari. Honek bizkarrean hartu zuen ama, baina, kez inguratuta zeudela, bertan uzteko eskatu zion emakumeak. Uzteko, eta bera salbatzeko.
‎" Mutilak neska jotzea ez dago ondo, Teofilo Maria, pisu astun batek pisu arin bat jotzea ongi ez dagoen bezala!"; hura Jack Dempseyk euli bat jotzea bezalakoa zela, alegia! Nora ezean gelditu zen, beraz, Teofilo Maria... eta nora ezean zegoen artean ere, harik eta agintearen eta harrotasunaren jabetza berreskuratu behar zuela ohartu zen arte, gauzak bere lekuan uzteko. Maria Bibianak bere ekintzarekin, baita bere hitzekin ere, desjabetu zuen Teofilo Maria, eta Teofilo Mariak Maria Bibianaren hitzak erabiliko zituen –beste testuinguru batean, jakina–, egoerari buelta emateko:
‎Nazario Orbek mahaia presiditzen zuen eta, zegoèn lekutik –zelatan jartzen zenean, ohi baino maizago heltzen zion biboteari– guztia ikusten zuen: ...3bibotea heltzeari ere utzi zion une batez–, bere semeak jaurti berri zuèn lotsagabekeria hura ez baitzen inola ere onargarri... baina orduan, halaber, beste gauza bat ikusi zuen, agidanean, hura lezio labur magistral bat emateko abagunea izan baitzitekeen inondik ere, berak –Nazario Orbek– doktrina sozialari buruz zuèn iritzia azaltzeko eta iraultzaileak eta bestelako jendilajeak bere lekuan uzteko –ez zen hura, haatik, Nazario Orbe seme alabei era hartan mintzatzen zitzaièn lehen aldia–, modu ezin zuzenago eta grafikoagoan: seme alabak behar bezala haztea eta heztea bere eginbeharra eta bere obligazioa zen, azken batean!
‎Nazario Orbek barailak estutu zituen, barrutik jaten zuèn ezinegona –Domingok noiznahi eragiten ziona– keinu hartara bildu balu bezala; une hartan, baina, bere lekuan egon behar zuen etxeko buruak, inoiz baino gehiago egon ere; aukera bikaina zuen, gainera, gauzak bere lekuan uzteko, eta hala, ahotsaren tonua eta tinbrea neurtzen zituela, esan zuen:
2010
‎–Nola izango dut burua geldi, geldi ez badago, izeba??. . Pertsona bat desioaren mende dagoenean, behar ez duen tokira eramaten du desioak; ezer desiratzen ez duenean, aldiz, desioak ez du eramaten eta bere baitan uzten du: Jainkoaren baitan, alegia.
‎–Esan diot zuzendariari beretzat uzten zaitudala, Nora, entzun zen atzera.
‎Zabaldu zituenerako, erabakia hartu zuen: marrazo zuria bere lekuan utzi eta hogeiko billetea luzatu zion saltzaileari. Kanbioak eta aparatudun irribarrea itzuli zizkion hark.
‎Kamarera hartu zuten taberna batean, baina ez zuen askorik iraun: ordutegia zela, nagusia kabroi bat zela, alde egin zuen bertatik eta jatetxe batean zerbitzari hasi; han ere ezin laketu, ordea, eta horregatik edo hargatik bota egin zuten edo berak utzi, Kepari ez zitzaion argi geratu.
‎Tuperrak eta lapikoak zein bere lekuan utzi eta, hirugarren zerbeza bat zabalduz, harekin atera zen kanpora. " Nerea!" egin zuen deiadar, baina ez zitzaion erantzunik iritsi.
‎" Nola izango dut burua geldi, geldi ez badago, izeba?". " Pertsona bat desioaren mende dagoenean, behar ez duen tokira eramaten du desioak; ezer desiratzen ez duenean, aldiz, desioak ez du eramaten eta bere baitan uzten du: Jainkoaren baitan, alegia.
2011
‎Berak, ordea, atzeneraino eutsi behar izan ziok lanari, motel, erretiroko diruak kobratuko bazituen, makina bat izerdi, bai, hainbeste urtetan. Eta agindu omen ziotek fabrikako nagusiek gordeko diotela ilobarentzat berak uzten duen lanpostua, berehala etortzekoa bada behintzat, hainbeste merezi dik langile leialak. Ilobaz, baina, ez zekiagu ezer, duela hilabete batzuk etxetik atera zela, eta orain arte, motel.
‎Berak orduan, irakurtzen ari den aldizkaria lurrean utzi, eserita nagoen lekura etorri, lepotik heldu eta belarrian kilimak egin ohi dizkit mingainarekin, eta ez du onik izaten barrez jartzen nauen arte. Nik beragatik egiten dut barre, beragatik uzten ditut triste itxurak eta, gogorik ez badut ere, beragatik etzanarazten dut alfonbraren gainean indarrez eta arroparen bat kentzen saiatzen natzaio, jakitun aski dudala Karla erdi biluzik ikustea gogoa pitz dakidan.
‎–Guk ez dugu gure sorterria utzi. Berak utzi gaitu...?
‎Sardea eskuan, ukuilutik satsa ateratzen, abere bakoitzari iratzezko ohantzea egiten, ea antxumea non aurkitu nuen galdetu zidan behin eta berriro, larriturik. Antxumea kausitu nuen lekuan bertan uzteko agindu zidan.
‎Montxo Armendariz: zuzendariak berak utzia
‎Juan Bautista Berasategi: zuzendariak berak utzia
‎Helena Taberna: zuzendariak berak utzia
‎Koldo Almandoz: zuzendariak berak utzia
2012
‎Ezkondu ginen egun berean utzi nuen, bertako guztien harridurarako, sorleku, bizileku eta lanleku izan nuen baserria. Neuzkan apurrak hartuta, senarra bizi zen karabineroen kuartelera joan nintzen bizitzera.
‎Gainera, itsusia zen. Andreasek bazekien nagusiak bere esku utziko zuela jendaurrean hitz egitearena. Ezin zuen orain lana utzi.
‎Furgonetan bezala, klaseetan ere denek onartu dute Gema dela Gorkaren reikirako bikotea, eta bikoteka jartzeko agintzen duenean bera utzi dute irakaslearekin. Hortik aurrera, Gorka bere alboan eseri da gosari, bazkari eta afarietan ere.
‎Lady Madeline gaztaro betean hilobiratu zuen eritasunak, katalepsiazko heriotza guztietan gertatzen den bezala, arrosa kolore arin baten iseka utzi zion bularrean eta aurpegian, eta irribarre irudikor bat ezpainetan, zenduengan hain ikaragarria izaten dena. Bere lekuan utzi genuen ostera tapa, torlojuez iltzatu, eta, burdinazko atea ondo itxita, etxeko goialdeko gela ez askoz alaiagoetara abiatu ginen, neka neka eginda.
‎Hori zitekeena iruditzeaz gainera, erraza ere iruditzen zitzaidan, eta pozik nengoen hura egiteko burutapena izan nuelako, abantaila handiagoak bainituen beltzek edo indiarrek baino, baina indiarrek ez zuten oztopo bat kontuan eduki gabe, alegia, ontzia amaitzean, hura mugitu eta uretara eramateko eskuen premia, niretzat indiarrei erreminta premiak sortutako ondorio guztiak baino konpontzen zailagoa zen oztopoa. Izan ere, zertarako nahi nuen basoan zuhaitz handi bat aukeratu, nola edo hala moztu, kanpoaldea aizkoratu eta berdindu txalupa itxura eman arte, eta barrua erre edo moztu hutsunea egiteko, hori guztia egin ondoren, aurkitu nuen leku berean utzi behar baldin banuen, uretaraino eramateko gai ez nintzelako?
‎Nire ontzia oso ona zela ikusi zuenez gero, esan zidan bere itsasontzian erabiltzeko erosiko zidala, eta galdegin zidan ea harengatik zenbat diru nahi nuen. Erantzun nion oso eskuzabala izan zela nirekin eta ezin niola dirurik eskatu ontziarengatik, eta bere esku uzten nuela erantzuna. Orduan, esan zidan Brasilera iristean agiri bat idatziko zuela zortziko laurogei txanpon ordainduko zizkidala esanez, eta hara iritsiz gero beste norbaitek diru gehiago eskaintzen bazuen, berak uko egingo ziola ontzia erosterari.
‎–Hori da beldurra botinak hondatzeko! , zioen sukaldariak, zeinak ez baitzuen hainbeste arreta ipintzen berak garbitzen zituenean, zeren eta Madamek, oihala jada berri ez zegoen orduko, berari uzten baitzizkion.
2013
‎Iratxe karpeta eta soingainekoa zein bere lekuan utzi eta osabaren ondoan jesarri zen, hari begiratzeari utzi gabe. Gero, eskua haren besoan leun jarriz, esan zion:
‎Nahikoa egin zuen mutilak, ezpainetaratu ez zuèn kopa ostera bere lekuan uzteko, bere egiteko hartan ardo tantarik isuri barik!
‎–Artea da gizakiok uzten dugun aztarnarik iraunkorrena, baina oso bakanak dira ezer berea uzteko gai direnak. Gehienok maite gaituztenen bihotzetan utziko dugun hutsunearekin konformatuko gara, erantzun nion.
‎Nire gogoak hegan egin zuen Mari Migelengana. Goiz horretan berean utzia nuen Lekuineko etxola atarian.
‎Egun hauetako irakurketatik pausatu den tarteetan, jostagarri bat izan du Agerrek: irudikatzen ari izan da enbaxadorearen bisaia, aztertzeari lotzen zaiolarik Jeannoten eskuan berak utzitako orriak. Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula mandatari paristarraren bitartez ailegarazi diona.
‎Hurrengo egunean, berak utzitako leku berean topatu zuen Martinez Kolomok autoa, ateak irekita eta gasolina kopuru berarekin. Autoan Zabalaren zamarra zegoen, eta ile xerlo bat aurkitu zuten.
‎Nahikoa egin zuen mutilak, ezpainetaratu ez zuèn kopa ostera bere lekuan uzteko, bere egiteko hartan ardo tantarik isuri barik!
2014
‎Bizpahiru minutu geroago, korridore ondoko eserlekuan hirurogei bat urte izan zitzakeela jo nuen gizon bat eseri zen, argala eta trajez dotore jantzia; erdiko eserlekuak, hegazkineko ateak itxi ziren arte hutsik egondakoak, elkarrengandik bereizten gintuen. Orduan, nire jaka eta liburua bertan uzteko baimena eskatu nion.
‎Danelek burdinazko itsulapiko gorri baten jaso ditu txanpon eta billete guztiak, eta itsulapikoa irakasleen gelan gordetzeko baimena eskatu du. Nikolas Egidazu tutoreak ez dio inolako eragozpenik jarri diruaren kutxa bertan uzteko.
‎Bizitza pertsonala ere zuzendu zitzaion, nolabait. Fobiaren bat baldin bazuen hari aurre egin behar ziola konbentziturik, hainbat mutilekin atera zen; senargaiek ez zioten gehiegi iraun, berak utzi zituelako gehienetan, baina ez zegoen horrentzako arrazoi patologikorik bilatu beharrik; nork ez du bikote lagunarekin istilurik izan inoiz?
‎Loreontzia bere lekuan uztera doala, komodaren alde batean, erorita dagoen argazki markoa ikusi du. Erorita, edo norbaitek nahita etzanarazia.
‎Ez, ez. Ezin nuen bera utzi. Kontuz ibili behar izan nuen, jakina, atzera aldi baterako adiskidetu ginen arte.
‎Txutxok konfirmatu egin dit Badugu Produkzioak ekoiztetxearen bulegoa Maidagan kalean dagoela, handik nahiko hurbil, Santa Maria parrokiaren inguruan. Kotxea aparkatuta dudan tokian bertan uzteko aholkatu dit, eta eguraldi ederra egiten duela aprobetxatuta, hobe dudala oinez abiatu. Mapa baten zirriborroa marraztu dit nondik nora joan behar dudan azaltzeko:
2015
‎Nagore makinatik mugitu gabe gelditu zen, piezak kutxara erortzen ikusiz. Lau minutu geroago, Saioa itzuli zenean, bertan jarraitzen zuen, berak utzitako postura berean.
‎Zakila bere lekuan utzi eta atea ixtera zihoanean, armairuan beherago, takoi luze zorrotzeko oinetakoak elkarren alboan lerratzen ziren lekuan, kartoizko kaxa gorri bat ageri zela erreparatu zuen. Makurtu eta ireki egin zuen berehala.
‎Jakako poltsikoetan aztarrika, paper mutur bat eta boligrafo bat eskuratu zituen, bat batean presak hartuta. Bitan pentsatu gabe, baina badaezpada ere Jotak bakarrik ulertu zitzakeen hitzak aukeratuz, aitak berari utzitako mezua berritu zuen. Moulinsart gogoratu unikornioa.
‎Esan dezakete, adibidez: , ziur gaude Auzitegi Gorenak gauzak bere lekuan utziko dituela?, edo, ulertezina da ebazpen hau?, edo, gizarteak ezin du ulertu epaitegian nola iritsi diren konklusio horretara?. Oso garrantzitsuak dira prentsaren editorial jakin batzuek eragiten dituzten presioak ere.
‎Baina Ramsay jaunak hartan josten zituen begiak, inoiz ez zion bere buruari uzten beste inoratzen edo saihesten, harik eta bere aurpegia ere higatu, eite aszetikoa hartu eta apaindurarik gabeko edertasun haren partaide bihurtu arte, Lilyrentzat ezin hunkigarriago. Orduan gogoratu zen. Ramsay jaunak lehen bera utzitako leku hartan zutik, pintzelari eusten, kezkek hondatu zutela haren aurpegia, ez oso modu noblean.
‎Emakumeak paseatzera eramatearen alderik okerrena zen. Hondartzara iristean banatu egin ziren, bera Aita Santuaren Sudurrerantz, oinetakoak erantzi, galtzerdiak barruan sartu eta bikotea bere gisa utzita; Nancy bere haitzetara igaro, bere putzuak bilatu eta bere gisa utzi zuen bikotea. Makurtu eta goma antzeko itsas anemona leunak ukitu zituen, haitzei erantsiak gelatina pusken antzera.
‎Emakumeak paseatzera eramatearen alderik okerrena zen. Hondartzara iristean banatu egin ziren, bera Aita Santuaren Sudurrerantz, oinetakoak erantzi, galtzerdiak barruan sartu eta bikotea bere gisa utzita; Nancy bere haitzetara igaro, bere putzuak bilatu eta bere gisa utzi zuen bikotea. Makurtu eta goma antzeko itsas anemona leunak ukitu zituen, haitzei erantsiak gelatina pusken antzera.
‎Eta orduan adierazi zuen gongaren harrabotsak, handikiro, agintari, ezen teilatupeetan, logeletan, nor bere txokoan sakabanaturik zeuden guztiek, irakurtzen, idazten, ileari azken leundua ematen edo soinekoak lotzen? bertan uzteko den dena, konketa eta apaintze mahai gainetako purtxileriak, gau mahai gaineko nobelak eta hain pribatuak ziren egutegiak, eta afaritara biltzeko.
‎Rakel eta Anna eraman edo ez eztabaidatzen aritu dira Thomas eta Ali, tentsio dezenterekin. Azkenean, Thomasen zentzua nagusituta, bertan uztea erabaki dute, haur txikiei kalte gutxiago egitearren. Soka bati lotu dituzte hamar neskatoak eta tiraka hasi zaizkie, etxeko irteera aldera.
‎Ia kostalderaino iritsi dira Pedro Agirre eta Esteban Telleriaren itsasontziak, eta ur sakonagoetan utzi du Martin Villafrancak, segurtasunagatik, Peter pilotuak emandako aholkuei kasu eginda. Kostaldean harkaitzek dakarten arriskuaz gain, badakite ez dela komeni itsasontzi guztiak toki berean uztea, ekaitz batek, sute batek edota beste edozein ezustekok hirurak honda ditzakeelako elkarren ondoan egonik.
‎Ragnheidur amonak agindu dio, hiltzen denean, beretzat utziko dituela Raudisandurreko etxea eta bere ondare guztia. Andrearentzat gainetik zama bat kentzea izango litzateke, nolabait, bilobari bere ondasunak utzi ahal izatea.
‎Miseria indibidual gizatar gizatarregiek baino gehiago, Eliz erakundearen mundutarkeria guztizkoak samintzen du. Artzainen lana ardiak zaintzea da, baina Elizako artzainek, ardien ardura Kristori berari uzten diote?, beraiek bestelako negozioak zaintzen jarduteko. Gotzainek eta kardinalek eta,, txiro ziren apostoluen ordezko direnek, zertarako behar dituzte ondasunak??.
‎Zenbat aldiz, ordea, ez dut erran, bai Espainian bai Frantzian, Errege Katolikoek ez dutela beren baitarik utziko erreinu hori haiena dela diotenen eskutan. (203 or.)
‎Ondorioa, nire begietan, erabatekoa da: ...re osoki ukatzen du Nafarroaren konkista inoiz ontzat eman duenik(, ez dut nik egundaino hitzik erran Nafarroaz...?), baina, aldi berean, argi eta garbi dio politikaren esparruan ekintza burutu gisa onartu behar dela(, zenbat aldiz, ordea, ez dut erran, bai Espainian bai Frantzian, Errege Katolikoek [XVI. mendetik aurrera Espainiako errege erregina guztiei aplikatzen zitzaien titulua da] ez dutela beren baitarik utziko erreinu hori haiena dela diotenen eskutan?). Etika eta politika bereizi behar dira eta biak kontuan hartu, baina zein bere esparruan.
‎Badakit eskutitzean zer kontatzen didazun: bakardadeak eragina izan zela, esperientzia garbi bat, nik esaten nuen bezalakoa, hartu eta aprobetxatu behar diren horietakoa... eta garbitasun berarekin utzi duzula Frantzian han ezagututakoa eta zabaltasun handiagoz jaso beharbada lehengo mutil laguna, baina.... zuregan arraro egin zaidala besterik ez! Hori da dena!
‎Erdi ezkutuan ibili behar izaten nian, hamabi urteko umeak bezala. Eta hori, ba azkenean, beregatik utzi nian. Gertatzen dena... badakik, beste irribarre behartu bat egin du Mek, oraingoan garaiz, hasperen berri bat itotzeko?, gero Malenek ni utzi ninduela... eta orduan ba, horixe.
‎Botila berriz bere lekuan utzi eta amona zegoen pareta aldera gerturatu zen etxekoandrea. Aldamenean eseri eta hitz goxoren bat egin zion belarrira.
‎Eta berriro bere lekuan utzita
‎Bihar noa, dio. Bere lekuan uzten du liburua.
‎Ondoren, komunean egin beharrekoak egin eta bonbari tira egin aurretik hortzetako zepillua komuneko zuloan erabiltzen du, ur zikinetan bira pare bat emanez, kafesne beroari koilararekin bueltaka ari balitz bezala. Gero, bere lekuan uzten du hortzetako zepillua. Orduan ohartzen gara Regarde la mer izenburu inofentsiboa duen filmaren baitan dagoen eszena higuingarri hori askozaz gertuagoko zaigula plasma litro ugari eta heste festa gehiegizkoz eginiko odolki sarraskia baino.
‎Ahotik itxura txarreko karkaxa botatzen ari zen, beltza baino beltzagoa. Ondo pentsatzeko, bertan uztea ez ote zen onena izango esan nion sendagileari (etxean bertan hiltzen uztea, berak ondo ulertu zuen bezala). Ez zegoen seguru.
‎Etxerako bidea pentsakor egin dugu osabak eta biok, elkarri ia hitzik ere egin gabe. Osabak abiatu garen toki berean utzi nau, eta etxera joan naiz.
‎Ritak emandako aholkuaren akorduari esker, ez nion antzekorik aipatu Louiseri eta XIX. mendeko Viollet le Duc arkitektoaren berrikuntzak eta eskulturak goraipatu nituen, egiazki estimatzen baititut Abbadiako Antoineren gaztelua Hendaian jaso zuen gizon ospetsuaren lan horiek ere. Esan gabe geratu nintzen, ordea, Notre Dameko oholak lortzeko, zuhaitz bat bera gabe utzi zituztela Paris eta ehun eta hirurogei kilometro bitarteko baso eta oihan guztiak. Esan gabe geratu nintzen elizaren orube guztia beteko zuketela langintza haietan hildakoen gorpuek, bata bestearen ondoan jarriz gero.
‎–Ez nuen ezer gainditu, eta beragatik utzi behar izan nuen ingeniaritza.
‎irakurtzen. Senarrak ezer gutxi zekien hartaz, salbu eta Buchenwaldeko kontzentrazio esparruan bizi izandakoaz eta bizipen hark bere baitan utzitako arrasto sakonaz ziharduela egileak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
bera 184 (1,21)
Bera 8 (0,05)
Lehen forma
bere lekuan 38 (0,25)
berak 32 (0,21)
bertan 30 (0,20)
berean 13 (0,09)
berari 12 (0,08)
bera 9 (0,06)
bere esku 7 (0,05)
bere gisa 6 (0,04)
Berak 4 (0,03)
berarekin 4 (0,03)
berea 4 (0,03)
Berari 3 (0,02)
beraz 3 (0,02)
bere baitan 3 (0,02)
Bere lekuan 2 (0,01)
beragatik 2 (0,01)
bere gain 2 (0,01)
bere gisara 2 (0,01)
beregatik 2 (0,01)
beren baitarik 2 (0,01)
beretzat 2 (0,01)
Berarentzat 1 (0,01)
Bere esku 1 (0,01)
bera gabe 1 (0,01)
beragan 1 (0,01)
berarentzat 1 (0,01)
bere 1 (0,01)
bere aurrean 1 (0,01)
bere gainean 1 (0,01)
beren atzetik 1 (0,01)
beretzako 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia