Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 69

2004
‎Antiaju Berde ez zen bere tokitik mugitzen, zutik lokartuta zegoela ematen zuen. Baina ez, adi zegoen, aldian behin bastoia altxa eta kolpe bat ematen zion hesiaren harri bati.
2010
‎Pedrok— Zergatik ez didazu labana eta xaboia ekartzen. Bizarrak azkura ematen dit."" Moztuko du bizarra Frantzian, langosta jan baino lehen", erantzun zion Juanek estalkia bere tokian kokatuz batera. Handik gutxira gortinen zirrista sentitu zuen.
‎Ekarri zidaten azkenean, eta barruko aldea erakusteko adierazi nion erizainari. Gernikako oihala hantxe zegoen, bere tokian. Ondo zaintzeko alkandora hura eskatu nien, eta etzan egin nintzen.
‎Eta nik baietz. Berak ukabilkada bat eman zidaan, sorbaldako hezurra bere tokitik ateratzeko modukoa. " Hau duk faltsua hau!
‎Liburu bakoitza bere tokian denean, liburutegi hilotza.
‎Laguna bere tokian eseri zenean berehala klikatu nuen supergizona eta ETE —biak batera— erakusten zituen web orria.
‎Beharbada Olatz zigarro batekin ari da pentsatzen orain, behintzat ni horretara narama bere tokian jartzeak, zer diren gauzak (erretzeaz pentsatzera).
‎Telefonoa bat batean; Irantzu delakoan buelta eman dit bihotzak, bere tokira itzuliz emazte ohiaren izena pantailatxoan irakurri dudanean. Erantzun egin diot autoa gelditu gabe; non zaudetela?
‎Horrela, mota guztietako delituak sorginkeriatzat hartuak izan zitezkeen. Langintza honetan diruak bere tokia zuen, salatuen ondasunak administrazioarentzat baitziren, Balanzarentzat alegia. Handik gutxira, konkistatzaileek Nafarroara ekarritako Inkisizioak hartu zituen bere gain sorgin aferak.
2011
‎" Oihu egin dugu, eta eginen, galdatzen duguna ardietsi arte: Eskualdunaren adiskidek igor ditzaten zoin bere tokietako berriak Eskualdunerat eskuaraz. Jadanik erran dugu bitchi dela urruneko berriak eman ditzagun eskuaraz, eta hurbilekoak, hemen berekoak, frantsesez.
‎Erosleari, behin irakurri ondoren ezertarako balio ez zuen papera erabiltzen zuelako; kazetariari, berriz, haren lana garrantzitsua bai, baina beste munduko zeregina ere ez zela gogoratzen ziolako. Bezperan argitaraturiko artikulu zoragarria txistor puskak gorritu duela ikusteak nor bere tokian uzten du.
‎Paper zuriak edozein gauzari eusten dio, baina ez Eneko Sagastibeltzaren utzikeriari. Halako korapiloak laxatu eta askatu egiten dira, horretarako daude errekurtsoak eta errekurtso ondokoak, eta Administrazioak nor bere tokian uzten du hondarrean. Enekok argi eta garbi jakinarazi behar izan dio amari, zalaparta areagotu baino lehen.
‎Juan Marirekin, Pilirekin, Teresarekin, Karlosekin, Subijanarekin eta abarrekin. Nor bere tokian, hori bai, baina ongi, arras ongi moldatzen gaituk. Gure sinesbideak ez dik atzerapausurik.
‎Etxean mehatxuak jaso zituelako. Euskadin berarentzat tokirik ez zegoela erabaki zuelako norbaitek". 84
‎Etxean mehatxuak jaso zituelako. Euskadin berarentzat tokirik ez zegoela erabaki zuelako norbaitek" Arregik. Ez dago ondorengo hitzetan hori zalantzan jartzeko asmorik.
‎—Arin, arin! Tori kopa hau eta utzi bere tokian zegoen bezala.
‎Gauez bakarrik dago dena bere tokian iluntasun errukitsuak bizidunen liskarrak dituenean baretzen, arauak, arrenak, kexuak, aldarrikapenak hitz bakoitza gehiegikeria bat baizik ez denean, gauez bakarrik gatzaizkio hurbiltzen ia oharkabean galtzen joan ginen jakituria zaharrari, han irudiak, han urtaro iraganak soroetan etzaten zen eresi arnastuena, betirako itzali zitzaizkigun sartaldeko eguzki gorriak udaren hondarrean... ga...
‎...k udaren hondarrean... gauez xukatzen ditugu zapi errukitsuz guztiz gureak ditugun hilkutxak malko lotsatiek ihes egin baitzuten maitatuen egoitza urrunetara, gela bilduetan ospatzen ditugu arrenaren liturgiak izen bat ematen dien arte haiei, eramanak izan zirenei, izenak dira, itzalak, intzirioak argazkietan galtzen doakigun kondaira eta bilaketa etsiperatuaren hiztegiak. gauez bakarrik dago dena bere tokian erorien eta galduen gau gorde sakratuan.
‎Bestalde, etxea bera tokia ere baden aldetik, izenaren bidez berehalako informazioa lor daiteke kokapenari buruz eta horrela erabiltzen da Nafarroako Gobernuko hainbat administrazio unitatetan (larrialdi zerbitzuetan, eta abar); halaber, bereizgarritasun bat ere bada katastroko lanetan.
2012
‎—Hamaika daude —esan zuen kargadorea bere tokira bihurtuz. Erriflearen hotsak ere zoragarriak ziren.
‎Altxatu eta jaitsi egiten zuen burua. Ez zegoen bere tokian; bere tokia paillotearen atariko egurrezko kaiola zen, atetila zabalik zeukana. Hurbildu zenean, txoriak pausotxo batzuk egin zituen, urduri.
‎Altxatu eta jaitsi egiten zuen burua. Ez zegoen bere tokian; bere tokia paillotearen atariko egurrezko kaiola zen, atetila zabalik zeukana. Hurbildu zenean, txoriak pausotxo batzuk egin zituen, urduri.
‎Lalande Biran ez zegoen Yangambin, baizik eta Le Roi du Congon, Samangako uhartearen inguruetan. Espedizioak bizpahiru egun zituen Ama Birjina bere tokira garraiatu eta etxerako bidea egiteko, eta hileta bukatua egongo zen ordurako.
‎Baina printzea ez da xuhurkerian ibiltzen irudimena erabiltzerakoan, eta, bart gauean, ordu txikietan, azkeneko suetako brasak itzali bezain laster, Karlos printzeak agindua eman die eskoltako arkularirik antzetsuenei nork bere tokia har dezan Erriberriko gazteluko dorre guztietan.
2013
‎Egia bada, Eric Havelock ek bere The Muse Learns to Write liburuan dioen bezala, bizitzan atsegina zaigun guztia erritmoarekin lotuta dagoela, Renoko ohiko errutinari esker lortu genuen guk gozo hura bidaiatik itzulitakoan. Mapatxea bere tokian azaltzen zen gauero, lorategiko txabolaren ondoan; goizetan, bluebird en zalapartak esnatzen gintuen; unibertsitatean, Earle, Dennis eta Mary Lore lehen bezalatsu zeuden; Mont Rose eskolan ere, nahiz ikasturtearen azken zatian sartuta egon, ohi bezalako jarduna egiten zuten Izaskunek eta Sarak. Bestera, ordea, gauza txarrek ere lehengoan zirauten.
‎Jaiki eta etxearen atzeko terrazara atera nintzen. Dena bere tokian zegoen han ere: lorategia inguru guztian, Bob Earleren etxea goialdean, mapatxearen begi horiak etxolaren ondoan.
‎Altzairuzko hodien eta zurezko takoen kinketakoak entzun ziren berriro. Harlauza bere tokian egon zenean, anaia zaharrenak zumitzezko saskian ekarritakoa atera zuen: zelofan paperean bildutako lore beltzak eta elorriaren adarra.
‎Guardiak parean jarri zion metraileta, gelditzeko, eta aitak, erreflexu hutsez, kanoian zartako bat eman eta lurraren aurka bota zuen arma. Hamarren bat bala bere tokitik atera eta baldosetan barrena barreiatu ziren. Aurreneko unean, txanponak iruditu zitzaizkidan.
‎Lerroan jarri behar dugu orduan, eta kirol zelaian dagokigun tokiraino joan pausoan. Gela bakoitzak bere tokia dauka. Markatuta dago.
‎Arren ez hotsik egiteko esan zien. Gela txukundu, Biblia ere bere tokian jarri, Aitak oheratu aurretik egin ohi zuen bezala, eta goizean maiordomoa eta guardiako kaporala etorri arte ez zituela ezkilak joko esan zuen, eta berak hitz egingo zuela haiekin. Baratzetik barrena joan ziren denak isil isilik.
‎Garaiko figurarik gailenetakoa izan zen Aita Lasuen gasteiztarra. Agintari zibilekin eskuz esku, Golden State bihurtuko zenaren zimenduak ezartzen lagundu zuen, eta, zalantzarik gabe, ederki irabazi zuen bere tokia Kaliforniaren historian. nahiz eta, ziur aski, gizon haiei, fraide soilei bezala nagusiei, ohore mundutarren eta etorkizuneko ospearen zera hori guztia hutsala iruditu izango zitzaien. Indioen arimak salbatu nahian ari ziren haiek; haien artean zibilizazio ideala ezartzen, beren ustez.
‎Socorro herrian sartu zirenean, misioa eta eliza erreta aurkitu zituzten. Sakristian," Kristo baten bi beso puska" zeuden, eta plazan," Kristoren irudi santu baten izter osoa, zangoa eta hanka bat, dena puska batean, eta jainkozko irudiaren beste guztia erre eta kiskalita". 93 Kanposantuan egoten zen gurutze handi bat ere aizkoraz bere tokitik kenduta eta besoak eta ia beste guztia erreta aurkitu zuten herriko plazan. Oterminek eta bere taldeak indigenen basakeriaren frogatzat hartu zuten txikizioa, ez baitzeuden prestatuta indigenen ekintzei inolako konplexutasunik aitortzeko.
‎Denborak bere tokian jarri du bakoitza. Gaur, Teodoro de Croix, Felipe de Neve eta enparauak ahaztuta daudenean, Juan Bautista Anza, edo de Anza [diansa ahoskatuta], Kaliforniaren historiako figura errespetatua da.
‎1775eko urriaren 23an, bada, kapitainaren aginduak beteaz, bakoitzak bere tokia hartu zuen segizioan, eta espedizioa abiatu zen. Halaxe antolatu izan ziren aurrerantzean eguneroko ibilaldirako, Aita Fontek xehetasun guztiekin kontatzen duenez.
‎Kokoherritarrek barrea edo algara baino gehiago harridura eta batez ere miresmen keinuak zeuzkaten marrazturik aurpegietan. Inor ez zen mugitzen bere tokitik eta bere gisa bezala, pixkanaka pixkanaka, txalo eta gorespen eta poz adierazpenak hasi ziren; lehenik, han hemenkako txalo bakan batzuk; gero, txalo sutsuak bilakatu ziren; ez azkenik ikaragarrizko eztanda egin zuen txalo zaparrada, oihu eta alaitasun burrunbak.
2015
‎Parodiak eta tematizazioak tresnak eta armak dira, jasotako ikono eta artikulazio itxi eta zurrunetatik libratzeko balio dezaketen gisa berean, haiek finkatzeko eta haien mendera talde minoritarioak edota praktika anomaloak zapaltzeko balio dute. Bestela esan, dispositiboak eta disposizioak lokatuz norbait askatu ahal dute bere burua den katetik, baina maizegi nor bere tokian jartzen dute, hots, mendeko tokian. Funtsean, kolusioak desartikulatzeko bideak baitira.
‎Altzairuzko hodien eta zurezko takoen kinketakoak entzun ziren berriro. Harlauza bere tokian egon zenean, anaia zaharrenak zumitzezko saskian ekarritakoa atera zuen: zelofan paperean bildutako lore beltzak eta elorriaren adarra.
‎Bankuan eserita trenaren esperoan, nire trenaren esperoan; nora aukeratzerik ez dago, hemen trenak izenik gabeko herrien artean ibiltzen dira. Alai nengoen eta horrekin batera beldurrak izoztua, Fortetik atera berria nintzela eta; beraz toki hark zuen nire herriko tren pausalekua eta Iruñeko geltokia, biak batera. Baneukan hanken artean kartoizko mcdeta bat; nire bagaje guztia.
‎Legedia sindikal berria nolakoa izango zen eta euskal sindikalismoari zenbaterainoko aukera emango zion ez jakiteak areagotu egiten zuen ELAkoen urgentzia: albait arinen egin behar zuen bere tokia garaiko siglen motroiloan, legedia berria ezartzen zenerako ELA baztertu ezineko errealitatea izan zedin.
‎Aurkientza egin zuenetik, Beba egun orotan joaten hasi zen Esteritora, nehoiz Juniorrek ere eraman zuela itsasoa zakar zegoenean. Ahal zenean, Beba arratsean joaten zen zelatari bere tokira, oren hura zuen hautua: itsasotik brisara goxoa heltzen zen, eguneko beroa uxatzen zuena; ahosatzeko gogoz, neskak mutilei hasten zitzaizkien trufaz eta irriz, zipristatuz eta beraien aitzinetik lasterrez," harrapa nazak" errateko bezala.
2016
‎Beharbada damu zen egin berria zuenaz, eta bere gizon lagunarekin gogoratzen zen. Edo bestela ez zen bere tokian sentitzen, bere zirkulutik at eta ezezagun baten mende zegoela konturatzen zen. Eta hori ez zen ona.
‎—Zerbait bada telefonoz deituko dizut, beti bezala esan zion Carlosek oinarri hura berriz bere tokian jar zezan baino lehen.
‎Ez zuen freskatzen, ia arratsaldeko tenperatura berean jarraitzen zuen giroak, eta almendro eta olibondoen sailetako zomorroek ere ohizko kemenarekin egiten zuten soinu. Ordea den dena ez zegoen bere tokian. Ugarteren azken aipuak susmarazi bezala, Lato, Boniek eta gainerakojokalarien segurantziaz arduratzen zen polizia multzoaren zati bat ez zegoen ez atarian eta ez hotel inguruko beste postuetan, baizik eta behe salako telebistaren aurrean edo beste nonbait; leihotik behintzat ez zen guardia bakar bat ere ikusten.
‎Tarte batez sofan eserita gelditu zen Carlos.Jone oso bere tokian zegoen, erne eta seguru, eta komando baten buruak beti adierazi beharreko konfiantza eransten zien bere hitzei. Bai, litekeena zen dena ondo ateratzea.
‎Momenturik larrienetan ere lagun hurkoaz gogoratzen haiz", entzun zuen. Kartazala bere tokira bihurtu eta eskaileretan behera abiatu zen apartamentuko atea danbateko batekin itxiz.
‎Hirugarrenak, aldiz, Garcilasoren heriotzaren ondoan izan zuen hasiera. Hiru garaietan euskarak bere tokia izan du. Egunean geroz eta hutsalago gertatzen den" Nafar izkuntz orria" ematen dute argitara, 1966an hasitako saila alegia.
‎Ultzamako euskara ihartu izan den heinean hirukoitza izan da hizkuntzalaritzaren aldetik mintzaira hau ikertzeko egin izan den saioa, Bonaparte Izagirre Ibarra alegia, eta badirudi ikerketen segidak berebiziko etena pairatu duela jada, ikergaiak gehiagorako ematen ez baitu, oro har. Ordea, Ultzamako idazleez direnez bezainbatean bestelakoa da kontua; naski egile literarioak ohiko ikerketa linguistikoetatik at geratzen direla, komunzki, sorterriko hizkera kaiolatik aisa hegaldatzen baitira, eta norbederaren hizkera maila aupatzearren ondoko eta are harantzagoko hizkerak ere erreferente aberasgarri bilakatzen baitzaizkie; guztiarekin ere, idazlea nonbaitekoa izanik, bere tokian kokatu beharra legoke, eta gurean gainera, idazle txikiak eta gehienetan ere erlijiosoak izanik, sorterrira zein sorterriko herrikideei zeharo atxikirik agertzen zaizkigu ia beti, nahiz esan bezala, idazkerak ez horrela salatu.
2017
‎norberaren kontu hori onartzea edo ez. Hala ere, ematen du denborak bere tokian jarri duela bakeroa.
‎gisa horretara, gogoan hartuko ditu hango eta hemengo hitz eta esamoldeak, eta fonema bakar bat aldatzeak duen potentzialtasunaz jakitun, bereizi egingo ditu gizon eta gixon, gazte eta gaxte, titare eta titere. Hitanotik berorikara pasatuko da harroxkoa bere tokian jartzeko, eta bipil dabilela esango dio gixonari, alopeziaz edo gimnasio saioez ari den argitzeke. Erregistro formal eta informaletan, bietan ibiliko da aise.
‎Borroka horretan borrokalari talde biek parra egin zuten: Mina urrundu zen eta bere gizon gehienak sakabanatuta geratu ziren, baina Orrantia ez zen ihesaldi hartaz fidatu eta, Minaren gizonei jazarri ordez, bere tokian iltzaturik geratu zen. Horixe izan zen Minaren kontrako borroka Orrantiak saihesten zuen bigarren aldia.
‎Planetako Bizia osatzen duen puzzlean nork bere tokia bete behar du, landareak izan, animaliak edo pertsonak, beren aniztasunean. Eta hau, gizakien kasuan, hizkuntza/ herri/ kultura dibertsitatea da.
2018
‎Nabarrerian, bitartean, harginak lanean ari ziren Katedralean, Europa osoko klaustro gotiko bikainena eta ederrena izango zena amaitzen. Urregintzak, esmaltegintzak eta, orokorrean, luxuzko arteak zein idazkien ekoizpen mailak erakusten dute Europako erreinuen artean Nafarroakoa ere bere tokia egiten ari zela, bere burujabetasun ahalmena agerian utziz. Italiatik iritsitako humanismo berri horri irrikaz begiratu zioten Iruñeko gizon eta emakume aurrerakoienek.
‎Kontua da errege Karlos II.a Gaiztoaren erregealdia hasi baino ehun urte lehenago, iruindarrek leku horri Milutze erraten ziotela; ez, ordea, Miluze. Hortaz, elezaharra bere tokian gorde eta ustezko etimologia zokoratu dugu. Euskaraz, milu edo mihilu landare bati erraten zaio (Anis silvestre; cenejo Artaxoan eta Erriberako beste herri batzuetan).
‎Iritzi berekoa da Morin, esaten duenean burua bere tokian duen pertsona batek humanitatearen zerbitzura ipini behar dituela ezagutza zientifikoak eta teknologikoak. Hezkuntzak egun dituen arazoak kuantifikatzera ohitu gara," behar dira kreditu gehiago, irakasle gehiago, derrigortze gutxiago, materia gutxiago programetan, lan karga arinagoak" (Morin, 2000, 129), baina ez diogu pentsamendu eta arrazoitzearen funtsezko arazoari ekin.
2019
‎Eta zer ziotezaan, bada? Gauzak horrela eginda zetozkiguk, Jainkoaren kontu baitira, eta bere tokian geldirik baitaude. Jainkoak beste inork ezin alda zitzakek".
‎Sukaldean denak kantatzen ari zirela, Martak taldetik kanpo zegoelako irudipena izan zuen aurrena, musikaren mundu eder hura alde batean eta bera bestean, bera eta txoferra, zeren txoferrak ere ez baitzuen kantatzen; baina ondo sentitzen hasi zen segituan, Miguelek berari begira kantatzen baitzuen, berarentzat, oso ondo gainera. Seguru aski orduan erabaki zen dena eta ez trasteroko besarkadan, orduan iritsi ziren akordio batera, peti navi peti navi kantatu bitartean, eta horregatik, bazkalondoa bukatu eta sukaldea jaso zuenean Eliasen amaren laguntzarekin, eta gero bakoitza bere tokira abiatu zenean, Pascal bere txoferrarekin Frantziara, Eliasen ama bere jatetxera, umeak herrira jostatzera.; horregatik, ordurako konforme jarrita zeudelako, itzuli zen Miguel sukaldera despedidak egin ondoren eta esan zion," Atea ixterik badaukat?", eta berak," Ondo iruditzen bazaizu...", eta bitxia zen pentsatzea handik hiru edo lau minutura biak biluzik zeudela sukald...
‎" Ametsetan ari zara, zoritxarrez. Eliseoren buruak bere tokian segitzen du oraindik. Baina ez luke segitu behar.
‎• Belaunaldi batzuek elementu berriak asmatu zituztela: " Baldintza esaldietan, ba aurrizkiak euskararen historian bere tokia eskatzen du".
‎Alabaina, Biaitzeta eta Beitzeta, leku izen beraren tokian tokiko aldaerak besterik ez dira, esanahi berekoak, halabeharrez.
2020
‎Hotsa eta ardaila: betiko kontuak, baina ozenago eta luzeago esanda, nork bere tokitik. Oro har, mezu truke absurdo bat, hots, surdus en, gorren artekoa.
‎Barros atera zen etxetik biak autoan eramateko. Berriz Iruñean, zein bere tokian utzi (Lucia kontserbatorioan, Alvaro dantza akademian) eta profitatu zuen klaseetako ordu eta erdiko tartearen lehen erdia bulegotik berriz pasatzeko, bigarrena kafetegi batean aseguru enpresaren bezero batekin elkartzeko. Gero, seme alabak jaso eta zortzi eta erdietarako heldu ziren hirurak etxera.
2021
‎Harroputz dabilena bere tokian jarri. Luzaideko Hiztegian ageri da esamolde hau:
‎Lokuzio, esapide edo esamolde hauetako batzuk jaso eta aztertzen saiatuko naiz hurrengo lerrootan. Horietako batzuk esan dut, ezen bildumatxo honek, jakina, mugak izanen baititu, eta muga horiek direla eta, soilik nire belarrietara zein begien bistara agertu izan zaizkidanak eta egun oraindik Euskaltzaindiaren Hiztegia n agertzen ez direnak hartuko dute bertan tokia.
‎Paradoxikoa da, konparazio batera, Greziako eskoletan haurrek Iliadarekin eta Odisearekin ikastea irakurtzen. Homerok ez zuen inoiz galdu irakaskuntzan bere toki gailena; ahozko entziklopediaren garaian bezala, maisu eztabaidaezina izan zen Helade guztian. Bestalde, zalantza izpirik gabe, istorio kontalari handiek eta hitzaldiak egiten trebeak ziren gizabanakoek berdin berdin liluratzen zituzten greziarrak, erretorikarako ezin agortuzko grinak erakusten duen bezala.
2022
‎Frantsesez dago: nor zer bere tokian ipinita, dena lanerako prest uztea. Janaria prestatzean, inoiz inprobisatzea ezinbestekoa balitz ere, hobe da metodologiaz aritzea, pauso sistematiko batzuk egitea.
‎• etxera iritsitakoan, aurreneko zeregina: izoztutakoak bere tokian uztea, ahaztu gabe. hurrup
‎Zomorro bihurtzeaz erakusten da hori, une batean beste aukerarik ez dagoela. Orduan, harrapatuta sentitzen da Gregorio, beretzat tokirik ez duen gizarte eta familia batean mugatuta. Familia beraz, gizartearen irudia izan daiteke hemen.
‎Poesia bizitzeko eta sentitzeko modu bat da, idatzi zuen Karmele Igartua Bengoak bere lehen liburua Euskaltzaindiako Felipe Arrese Beitia sarira aurkezterakoan, egileari zegokion izengoitirako tartean. Ziurrenik, araututako tokietan kabitu ezin zenean, askatasun beharrean sentitzen zenean, tarteren batean bilatzen zuen bere tokia.
‎—Haitin denek hitz egiten dute kreolez, baina hezkuntza, administrazioa eta dena frantsesez egiten da. Hezkuntzan, unibertsitatean eta abar kreoleari bere tokia egiteko bidea egin nahi duen ministro bat dago orain. Kontua zail dago, frantsesaren inertzia handia da, eta interesak daude tartean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia