|
komunista jainkogabe zikin haiek bezala? ...arri eta haren izenik ere ez aipatzea erabaki zuenetik, inoiz baino presenteago izaten baitzuen Teofilo Mariak anaia. Damasori halaxe aitortu zion behintzat behin baino gehiagotan?, buruan itzal bat iltzatu baliote bezala; esan nahi baita Domingoren traizioak bere onetik ateratzen zuela Teofilo Maria, anaia madarikatua egoeraren erantzule egiterainoko jarreran, behin komunistak eta anarkistak zaku
|
berean
sartuz gero logika osoz ondoriozta baitzezakeen ezen Domingok ere bahiketan parte hartu zuela, parte hartu ez zuen arren, uholdeari lotzen zaion ur tanta oro, nola erditik hala bazterretik, uholdearen erantzule den legez; bazegoen, bestalde, ñabardura berri bat, ohiko egoerari eranstekoa eta ohikoa guztiz ezohiko bihurtzen zuena, gerra piztu berria ez baitzen txantxetako kontua, are gutxiago Teo... lubaki bat, eta lubakiaren bi aldeetara Domingo eta bera, aurrez aurre, elkar hiltzeko prest; nola izan zitekeen, baina, anaiak anaia hiltzea?; eta zergatik ez?; Teofilo Mariak ez baitzuen anaia anaiatzat ordurako, hain izan zen eskerga eta berealdikoa honen traizioa, Teofilo Mariak berak une hartan are traizioagotzat hartu zuena, ausaz, muturreko baldintzek, beheko solairutik zetorrèn oihu bat ere entzun zuen orduan, onik egingo ez ziona:
|
|
zer ikusi ote zuen, bada, Teofilo Mariak?; argi sortaren baitan dantzan egiten zutèn hauts partikulak ikusi ote zituen, oroitarazten ziotenak ezen gizona –Memento homo, quia pulvem eris et in pulvem reverteris esaten zien apaizak eliztarrei Hausterre egunean– hautsetik hautserako bidean galdutako izakia zela?; hauts partikula haien artean bazegoen, baina, alderik, argiak hartuak baitziren batzuk –ikusgarriak–, eta ilunak hartuak –ikusi ere egiten ez zirenak– besteak: ...aren izenik ere ez aipatzea erabaki zuenetik, inoiz baino presenteago izaten baitzuen Teofilo Mariak anaia –Damasori halaxe aitortu zion behintzat behin baino gehiagotan–, buruan itzal bat iltzatu baliote bezala; esan nahi baita Domingoren traizioak bere onetik ateratzen zuela Teofilo Maria, anaia madarikatua egoeraren erantzule egiterainoko jarreran, behin komunistak eta anarkistak zaku
|
berean
sartuz gero logika osoz ondoriozta baitzezakeen ezen Domingok ere bahiketan parte hartu zuela, parte hartu ez zuen arren, uholdeari lotzen zaion ur tanta oro, nola erditik hala bazterretik, uholdearen erantzule den legez; bazegoen, bestalde, ñabardura berri bat, ohiko egoerari eranstekoa eta ohikoa guztiz ezohiko bihurtzen zuena, gerra piztu berria ez baitzen txantxetako kontua, are gutxiago Teo... lubaki bat, eta lubakiaren bi aldeetara Domingo eta bera, aurrez aurre, elkar hiltzeko prest; nola izan zitekeen, baina, anaiak anaia hiltzea?; eta zergatik ez?; Teofilo Mariak ez baitzuen anaia anaiatzat ordurako, hain izan zen eskerga eta berealdikoa honen traizioa, Teofilo Mariak berak une hartan are traizioagotzat hartu zuena, ausaz, muturreko baldintzek –beheko solairutik zetorrèn oihu bat ere entzun zuen orduan, onik egingo ez ziona:
|