Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 44

2000
‎Eta bazituen bertze burezur batzuk ere: otsoenak lau; hartzarenak bi; eta han berean paratu zuen, halaber, leku printzipal batean, etxeko burdinazko armarriaren gainean, berak akabatu zuen zezenaren burezur hura, adar eta guzti.
2003
‎Planteatzen diren osasunarentzako balizko kalte horiek zornotzarren BizimoduOnaren definizio soziala kolokan jartzen dute, noiz eta herri horretan arazohistoriko pisutsuak (Hirigintzari, Lanari, Inguramenari eta abarri dagokienez) ahal den neurrian gaindituta ikusten zirenean. Boroako poligonoaren inguruanurteetan egindako propagandarako erabilpena eta, gero, oso kaltegarritzat jotzenden proiektua bertan paratzeko dagoen bakarra izateak areagotzen du zornotzarren haserrea.
‎Zorionan bertan. Berak paratuko zuela afari goxoa gauza guztiak ekarrita. Ertzaina izan ezean, sukaldari nahiko zukeela.
2006
‎2000\. urtean ezagutarazi zuen Oarsoaldeko Garapen Agentziak Zinealdea proiektua, zinema sektorearen beharrei erantzute aldera. Aurreprodukziotik hasi eta postprodukzioraino, sektoreko enpresek egoitza bertan paratzea eta hainbat plato eraikitzea aurreikusi zuten. Garapen Agentziak Zinealdea abian jartzeko SPRIrekin zuen hitzarmena iaz bukatzekoa zen eta aurtengo apirilera arte luzatu zuten.
‎...auen ezaugarri nagusia aldakortasuna da, potroak gero, sindikalista bati Armani deitzea, fabrikako sugegorriek ezarritako izengaiztoa zen, maltzurki, gero sekzioko kideek ere onartua, maltzurki eta maiteki aldi berean, Armani ez zen horregatik asaldatzen, ez horixe, ez zen etorri berria, garai haien aldakortasunaren beraren paradigma irizten zion izengoitiari, egokia beraz, eta doike, pena bakarra berari paratu izana edukiko zuen, onartu beharra zegoen besteri esateko oso egokia zela, norberari esanez gero azkura pixka bat sortzen zuen, baina liberatua zenetik asko zaintzen zuen itxura, goiko aginduak dituk, justifikatzen zuen bere burua, baina beste batzuek buzoarekin segitzen zuten, Goiok esaterako, gero eta burusoilagoa zen Goio, Goio bere buzo barruan sarturik –enbutiturik– agorafob... –eta Goiok ez zuen buruaz ezetz esateko lanik ere hartzen, garbi bai garbi baitzen galdera erretorikoa zela–, prestakuntza, prestakuntza, prestakuntza da beharrezkoa alternatiba bat eratzen dugun bitartean, eratuko dugun egunerako, kostako da baina, hori ez dago ukatzerik, errealitatea konplexua eta aldakorra delako, horrexegatik beragatik hain zuzen, eta gero fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komentarioak, begira urliaren semea, lau urte baizik ez ditik eta lehengoan, nagusi izatean zer izan nahi duen galdetu eta ez al zian erantzun, ba, Hipertrolako ingeniari aurrez jubilatua soldataren ehuneko laurogeita hamarrarekin, Hi per tro la ko in ge nia ri au rrez ju bi la tua sol da ta ren ehu ne-ko la ro ta ha ma rra re kin, dena braust, baina silabak ongi markatuz eta silaba bakar batean zalantzarik edo tostorrik egin gabe, hori ez duk galduko, bizi bizi zetorrek, edo sandiaren aita hil berriarena, aita ona izan zuan, eta norbaitek inozoki galdetu, zer, seme alabekin mintzatzen zuan, seme alaben edukazioaz arduratzen zuan, kariñosoa zuan, edo zer, eta erantzuna labana kolpe bat bezala, ez, motel, ez, azkar hil zuan eta diru pixka bat utzi zian, dena zetorren ondo egun kloniko horiek iragateko, katean tapizeria jarri berriari errepasoa egiten, jostura bat tokiz kanpo han eta olio orban bat hemen, jardunaldi bakoitzean horrenbeste kotxe eta azkar ibili beharra orain gaueko txandan zebilen taldeak ehuneko hamarra ateratzen zielako produkzioan, Goiok ez zuen ulertzen, zertarako hainbeste presa gero handik sei hilabetera, merkatuaren egoera zela-eta, produkzioa mantsotu behar bazen eta fabrika hainbeste egunetan ixten bazuten, fabrika itxita zegoeneko egun libreak egun poltsarako, martxa hartan jubilazio egunean bi lan urteko zorra edukiko zuen enpresarekin, Armani, esplikatuzak hau, bizitza guztia lanean eta orain hauek zatozek dirua zor diedala, potroak, gero, bai, bazakiat denbora aldakorrak direla, baina ez nian uste sekula hainbeste aldatuko zirenik, lan egiteagatik ordaindu beharra, gaur jan ditudan lentejak datorren hilean pagatuko ditiat, zorretan jan ditiat, potroak gero, eta egunak joan egunak etorri, denak igual igualak, elkarrengandik bereizezinak, lenteja platerkadako bi ale bezainbeste, sikiera produkzio bitartekoak aitzurra eta pala ez diat esango baina hondeamakina eta barrenoa balira, horiek egitate kontrolagarriak zituan, ukigarriak, hurbilak, fisikoak, nire kapazitateentzako dimentsio ulergarrikoak, humanoak, baina orain dena egon zagok, baina sekula egon gabe, deabru ikusezin batek mugitzen ditik hariak hiperespazioko tokiren batetik, nonbait, mutilak, izorratu gaitiztek, esan ohi zuen Goiok, gaur egun dena duk birtuala, nire buruko soila izan ezik, igual, ez zaitez horregatik kezkatu, esaten zuen Armanik, ilea ugaritzeko genea aurkitu ditek saguetan, eta produktu bat atera ditek, funtzionatzen omen dik, baina ez hadi kezkatu, orain serio esaten diat, eta batez ere, ez hadi kexatu, sekula ez gaituk gaur den egunean bezala bizi, begiratu hire inguruan, Goio, noiz eduki ditiztek langileek horrelako kotxeak, noiz bidali ditiztek seme alabak unibertsitatera, noiz eduki ditek bigarren etxebizitza, noiz jokatu burtsan, noiz inbertitu, Armanik hori esaten zuenean Goiori bihotza jausten zitzaion lurrera, iruditzen zitzaiolako bere semeak arrazoi zeukala, bere semeak ezertarako balio ez zuen zahar bat zela uste zuelako, izan ere, pentsatzen zuen Goiok, ez nauk aita ona izan, azkar hil, auskalo, baina dirurik utziko ez dudalakoa segurua duk, nik ez zakiat burtsan jokatzen, orduan irri egiten zioten, ez dakiala burtsan jokatzen?, hori erraza duk, motel, ea:
2007
‎• Polignotok konposizio panoramikoak eskaintzen ditu: marra berean paratzen ziren irudien eredua hautsirik, irudiak taldekatzen ditu eta paisaiako elementuak tartekatzen; perspektiba naturala menperatzen duela erakusten du271.
‎Baina bizitzaren eta legearen artean beti egon omen da tarte franko handia, eta ikuslegoari sekula ez zaio irri egiteko arrazoirik falta izan. Horrela, bada, historiak gauzak azkenean bere lekuan paratzen baititu eta platerean ez baitzuten fitsik orduko, Matusalén bana ekartzeko agindu zion Maria Josefak zerbitzariari.
‎Ika miketan nahasi gabe eman zuten arratsalde osoa, baina gauzak bere lekuan paratu behar izaten dira alde egin baino lehen. Migel adi zegoen zaharrak zer ihardetsiko zion.
‎Asmo zehatzik gabe irten zen bezpera goizean, eta Habana Zaharretik hurbil Areitio izeneko musika denda batekin egin zuen topo. Ainhoarekin mintzatu zen azken egun hartan entzundako Ave Maria guarani hura etorri zitzaion gogora eta, hurrena deitzen ziolarik, berak paratuko zuela deliberatu zuen. Apaletan endredatzen ibili zen denbora puska batean eta dendariari ere egin zion galdea, baina ez zeukaten.
‎Aireztailuari begira zegoen Migel eta, beharrik, prest utzitako zinta etorri zitzaion burura. Ustekabeko deia medio, ez zuen Ave Maria bere lekuan paratzeko denborarik izan; beraz, pixko batean bueltaka utzi eta telefonoa belarritik kendu gabe, play zanpatu eta bolumena igo zuen poliki poliki. Ez zitzaion nahi zuen pieza atera, baina sobera falta ez zuenez, bere hartan utzi zuen.
‎Adi ibili izan banintz –pentsatu zuen atsekabez Migelek– gauzak oro bere lekuan paratu eta harmonia nagusituko zen bazter guzietan, elkarren arteko loturak eutsi eginen zion bizitzaren egitura osoari, eta izaki guziek bedeinkatuko zituzten horrelako harreman zoragarriak.
2008
‎Beti jabeari bizkar emanda, beti ezkutuan, beti partxea partxearen gainean. Azkenean, Movistar operadorearekin tratua egin eta telebistakoen leku berean paratu zuen haien antena ere, lur jabeari ezer jakinarazi gabe.
2009
‎Euskal Herriaren gatazka eta agonia. Beldur naiz, poema osoa lantu edo negar kanta bibliko baten tankeran beren beregi paratua dagoela antzeman ez dionari, zuntzunkeria kasik barregarria iruditu behar zaiola, tonu tragikoan irakurtzen duenean azken aldera: –Adiskide,/ gure Herrian behar bada,/ ez da izango hilobirik ere guretzat?
‎Hori indargabetzeko, ospakizunez arduratuko den Batzordean ez dira faltako mugaz bertzaldeko lagunak, Nafarroa frantsesaren ikuspegia ekarriko dutenak. Artetik errateko, euskaltzale ezagunen bat bertan paratzea ere ez zaie ahantzi. ematen du kolore bakarrak.
‎Egun eta gune hori izango da, beharbada, gure herriko sektore guztiak biltzen diren une bakarra. Meza aspergarri bat programatzea baino ez al litzateke hobe mahai erraldoi bat bertan paratzea, denak eseri daitezen, elkarri aurpegira begiratzeko besterik ez bada ere?
2010
‎Hala eta guztiz ere, gorago Aita Zavalak esan digunez, zenbait bertsopaper egin zituen urduliztarrak. Beraz, inoren bertsopaperak ez eze, berak paratutakoak ere saltzen zituen Abarrategi Besamotza k.
‎Noizean behin botako zion amari" non da aita?" edo antzekoren bat, baina amak erraz toreatuko zituen bost urteko haurraren galderak. Halako batean Oihana hartu, bere aurrean paratu, eta serio hitz egin behar ziola esan zion amak.
2011
‎Hernandorenak (1978: 77) Araquinchoarena rekin identifikatzen duela dirudi, biak berak egiten duen taulako lerro berean paratzen dituenez gero, baina eskuarki atzizki txikigarria bereizgarria ohi da; cf. Fermintxonea eta Fermiñenea.
‎Lakoizketa, J. M., 1994 (1888), Diccionario de los Nombres Euskaros de las Plantas, E. Gil Berak paratutako argitalpena, Nafarroako Gobernua, Iruñea.
‎Hatzak hozkia emateko eran kraskarazi –" ongi hasi gaituk: nagiak kentzea besterik ez diat egin eta bete diat esnatu orduko lehen gutizia!" –, eta denak bere lekuan paratu dituzu. Bazoaz, zerorren eskultore, tirriki tarraka, zeure buruari garai bateko eitea ematen.
2012
‎Justaposizioaren eta intzidentezko tartekatzearen arteko bereizketari helduz, garrantzizkoa gertatu zaigun ñabardura bat zehazten du: justaposizioa alboz albo, inolako konjuntziorik gabe, proposizioak paratzea da eta, honela, gramatikalki, proposizio hauek maila berean eta garrantzi berarekin paratzen direla esango digu, guztien artean pentsamendu osoa aditzera ematen dutela (Dessaintes 1960: 165).
‎Eta, hori gutxi izanik, penitentzia bat onartu behar izan du, Antso Abarkak egin dion eskaera: lehen aipatu bederatzi pertsonaia horiekin, lau joko egin ditu, baina, oraingoan, den denak orrialde berean paratu beharrean, haietako bakoitza ebakin modura joanen da, halatan non, bilduma osatzeko, bederatziak erdietsi baitira, eta, horrela, bidenabar, lau printzeek beren dinastiaren historia ikasiko dute. Eta gehiago ere eskatu dio erregeak Vigilari, hots, marraztu dezala azken garaian Iruñeko gortera ailegatutako beste pertsonaia nagusiren bat," Azken fitxaketak" sailean sartzeko, zeren parte oneko kromo bilduma batek ez du inolako emoziorik talde preziatu hori gabe.
2015
‎Bitartean nagusi lodia bere aurrean paratu da. Ez ditu Men pentsamenduak aditu eta beharrik ere ez.
‎Eskua bizkarrean jarri eta gero, poliki, bere aurrean paratu zen Ahedo. Lasaiago sumatzen zen orain haren aurpegi luzexka hezurtsua.
‎Aurreko eguneko musika bera paratu duzu,
2016
‎Txostenak eskaera sinplea eta argia dakar: Lesakako Udalak Nafarroako euskararen legea bete dezala, bi hizkuntza ofizialak gutxienez maila berean paratuz. Horretarako, euskara plana berreskuratu dezala, edo bestela berria diseinatu eta paratu dezala martxan.
‎Baina, besteren batzuei ez bezala, horiei ez zitzaien burutik pasatzen Estatua izatea horren programatzaile edo eragile: euren liberalismo ingeles sendoak zeharo galarazten zien horrelako edozein burutazio.156 Huxley eugenesia ideiaren beraren kontra paratu da (A. R.
‎Igande arte, Hendaiak eskaintzen du antzerkisail aberats bat," Antzerkiaren Maiatza" deitzen dutena. Herrixka bat muntatua da Gaztelu Zahar plazan, karpa zabal bat han berean paraturik. Izanen da ikusgarri asko bai plaza hortan bai eta beste asko tokitan, hala nola xahar etxean, itsas artategian eta Dongoxenia auzoaldean.
‎Dominique Duguet zinegotzia ez baita gehiago sozialixtekin, hari da jarraikiko hemendik aitzina. Gehiengoan bat gutiago beraz, gutiengoan zazpi orotarat hemendik goiti, hiru sozialixta, bi abertzale eta bere gain paratua dagon bikotea, Dominique Duguet eta Oihana Sanchez. Honek hola, bilkura berean, gehiengoak onartu ditu aurtengo aurrekontuak.
2017
‎Lurrak zalantza egin zuen, eta Aurorak partida bere alde paratzen zuela pentsatu zuen.
‎Bat batean ohartu zen Josebak pentsatuko lukeen bezala pentsatzen ari zela, hark bikotea osatzeko jarritako oinarriak zituztela eta hainbeste urtetan ez zela ohartu, benetan hark agintzen zuela horrelako gauzetan. Errabia egin zitzaion pentsatu izan baitzuen alderantziz izan zela, berak paratu zituela oinarriak, berak gidatzen zuela hura eta ez...
2018
‎–Uste dut, jauna, maila berean paratu zituela oraingo sistema parlamentarioa eta Amen Elkartearen batzorde batek kanpaina militar bat antolatzea.
‎Eskaileretan behera abiatu nintzen, presaka, eta jaunak erretzaileen gelara sartzeko zorian zeudela iritsi nintzen oturuntza aretora. Morroiek arindurik begiratu zidaten, eta istantean keinuz manatu nien bakoitza bere lekuan paratzeko.
‎Ordura arte Erresumaren sehaska sakratua Reims zen, han abiatzen zen Frantziaren existentzia festa erlijioso solemne batekin, Klodobiko edo Clovis buruzagi frankoaren eta hiru mila gudariren bataioarekin San Remigio gotzainaren eskutik, Jainko katolikoak Tolbiaceko batailan (496) emandako garaipenagatik denak konbertituak. Hala, Frantziaren sorrera Jainkoak berak paratua zen. Frantziako historiari Gesta Dei per francos zeritzon.
2019
‎Donostiatik Bilborako trenak zenbat geldialdi egiten ote zituen guztira, ba ote zegoen tren zuzenik tarte horretan, ba ote zegoen munduan ausartik Donostiatik Bilborainokoa edo alderantzizkoa egiteko trena hartzen zuenik, zenbat ordu behar ote zituen horretarako. Amatxi tentatzea bururatu zitzaidan, galdera bera hari eginez gero, zer erantzun emango ote lukeen entzun eta hori bera paratu ariketaren azpian, baina ez zirudien inspiratuegi. Gero, irakaslea ere imajinatu nuen, artean Kilopondio ezizenez deitzen nion garaian, tokian eta zereginetan, harri eta zur, Amatxik emandako erantzuna interpretatu nahian:
2020
‎60ko hamarkadaren amaieran, poesia garaikidearen bultzatzaile nabarmena izan zen San Martin: hala erakusten du, besteak beste, berak paratutako Uhin berri antologiak (1969). San Martin bera izan zen Leteren poesiari buruzko lehen azterketa kritikoak plazaratu zituena.
‎Desiratu egin nuen, zurea dela ulertu duzun hori topatzean ageri ohi zaizun buru argitasunaz, ehizaki. Bere aurrean paratu nintzen, ezagutu ninduen. Irribarre txikia marraztu zitzaion aurpegian.
2021
‎Nabarmendu dezagun, halaber, homo megainteligente horrek, logikoa denez, jenio ikaragarri bizia zuela, edo euskara jatorrean esanda, sekulako aiurria, eta aho bilorik gabe, gordin baino gordinago larderiatzen zituela larderiatu beharrekoak, bere aurrean aita santua bera paratuko bazitzaion ere. Erran nahi baita," nire uste apalean", edo" beharbada oker nengoke baina", edo antzeko manera oneko formula leungarririk erabili gabe, beti tinko eta zuzen, nahiz eta, paradoxikoki, erlatibitatearen aita dela esaten den.
2022
‎Eskoriatzan (Gipuzkoa), gauero katu bat etortzen zitzaion atso bati goruetan egoten zenean eta ikaratu egiten zen; gizonari kontatu zion eta hark erabaki" bera paratuko zela andrearen jantziakaz". Katuak irulearen bizarra ikusi eta igarri zuen ez zela betiko andrea.
‎Hagaitik egin zan kondenatu, neskazaharrak kondenatu ei euan (zuen). Hai ezin zan gero inon bere paratu... beti airan (laburtua, Eulali Bilbao eta Pablo Aramendi. Ikus Abadianoko bertsioa, Barandiaran 1984:
‎Horrela, maila berean paratu ziren uztailaren 18ko kolpea eman zutenak eta legezkotasun errepublikanoa defendatu zutenak; 40 urtez diktadura kriminal bati atxiki ziotenak eta haren aurka borrokatu zirenak. Dena den, horrenbeste kriminali emandako amnistia hura bezain injustuak izan ziren eskatutako ezabatzea eta ahanztura.
2023
‎Vincent berriro ere malenkoniak harrapatu zuen; lanerako gogorik ez zitzaion falta, baina erabat galdua sentitzen zen eta ez zekien nola gainditu zailtasunak. Esaten zuen estudiorik ez zuela Drenthen; modeloek ez zutela beretzat paratu nahi, aurrean beste pertsonak zeudenean; horregatik, estudioa beharrezkoa zela. 1883ko irailaren 26an (328) Drenthe-tik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion garbi hitz egin beharra sentitzen zuela eta ezin zuela ezkutatu bere barne herstura eta depresio sentimendua; ez zuela kontsolamendurik aurkitzen, jendearekin asmatzen ez zuelako; Sieni eta haren haurrari lagundu egin nahi ziela, baina ezin zuela; konfiantza eta berotasuna behar zituela eta ez zuela horrelakorik aurkitzen.
‎Horietako batean (R16) Vincentek Rappardi azaltzen zion Borinageko meatzarien emazteek nola eramaten zituzten zakuak; han egon zenean haien marrazki batzuk egin zituela, baina, orain gai beraren 12 estudio egin zituela. Zakua bizkarrean zuen emakumea behin baino gehiagotan jarri zuela beretzat paratzen, baina inoiz ez zuela ongi egin; orain, ikatza kargatzen zuen gizon batek erakutsi ziola nola eramaten zuten zakua. Zorionak ematen zizkion Rappard i Arti Elkartearen (Amsterdam-eko pintoreen elkartea) erakusketarako bere koadroa onartu ez zutelako; zirkunstantzia horietan arrakasta handia lortu izan balu, sinpatia gutxiago edukiko zuela Rappard ekiko, orain zuena baino; biek ere, gerora lan hobea egingo zutela, orain egiten zutena baino, nahiz eta orain egiten zutena txarra izan ez.
‎galdetu nion, malko traidore batzuek begiak zipriztintzen zizkidatela. Ohetik jaiki eta bere aurrean paratu nintzen. Ezetz esan berriro!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia