Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 55

2004
‎Karral! esan zuen Antiaju Berdek bere onetik aterata. Larruzko bastoia lurrean sartuta utziz, zaldiagana jo eta zorro batean sartuta zeukan fusila ateratzen hasi zen.
2010
‎Erreakzio hari lasaialdia jarraitu zitzaion, eta damutu egin nintzen pentsatzen ari nintzenagatik. Konprenitzekoa ere bazen Martinek inolako ahaleginik ez egitea klasean, Hipo bere onetik aterata zegoen unean; baina argituko zuen auzia. Litekeena zen orduantxe bertan prefektuari eta kolegioko zuzendariari azalpenak ematen egotea, bere hitz egiteko modu harekin, ezpainak elkarri erantsita balitu bezala:
‎Bestalde, gero eta maniatikoago zegoen. Oihal pusketa bat zeukan, Gernikako bonbardaketaren egunean bere izeko batek zeraman soinekoarena nonbait, eta alkandoraren barruko aldean josi beharra izaten zuen irteera bat genuen bakoitzean; haren faltan bere onetik aterata ibiltzen zen, amuletoa galdu duen barbaro baten moduan. Ramuntxok, berriz, ingeles hizkuntzari eskaintzen zion arreta guztia.
‎Entzun huen Martinek igande gau hartan esan zuena. Guardiei deika aritu zela bere onetik aterata. Imajinatu, hotela sutan ikusi zuenean.
‎Joseba joan zaionean, burua ezkutatu du almohada azpian. Gero, berarekin haserretu eta" tuntuna" deitu diodanean, horrelaxe, euskaraz, builaka hasi zait, bere onetik aterata: " Shut up!
‎Amak isilago egin zuen hitz: " Igande arratsaldean bere onetik aterata deitu zion Marcelinok Angeli. Mozkortutako asto bat sartu zutela hoteleko terrazan propagandarekin.
‎Zoritxarrez Roberto bere onetik aterata zebilen eta bulegoraino antzeztu behar izan nuen berarenganako menpekotasun jatorra.
2011
‎Beste hamar egun itxaron eta gero, galdezka joan zitzaizkion berriz. " Ia prest dago erantzun zien, beste oilarren batek kukurruku eginda ere, ez da bere onetik ateratzen; egurrezko oilarra ematen du; osorik dauka, erabat, bere ahalmena. Ez dago bere aurka ausartuko den oilarrik; ihes egingo lioke edozeinek berehala."
‎Auschwitzeko kontzentrazio eremuko patioan urkatu berri duten haurraren burua balantzaka dabil, ezker eskuin, eztarritik ateratzen zaizkion kurrunkek haren heriotza hurbila iragartzen duten bitartean. Preso bat, bere onetik aterata, oihuka hasi da: " Non da Jainkoa?".
‎Hortaz konturatu baino urte batzuk lehenago, irakasle batek haurrak oso gaizki irakurtzen zuela-eta, amorratuta eta bere onetik aterata, esku artean zuen liburua kendu eta, haserre bizian, gora bota zion. Irazokik dioenez, orriak eta eskola kideen algarak emeki emeki jaistean estali egin zuten.
‎Non daude? Bere onetik atera zen J.J. eta, orduan, urruti, Alexander Haig, NATOko komandante burua eta CIAko Michael Ledeen, beren Chrysler 300 auto dotoreetan alde egiten zutela ikusi zuen. J.J.k, deus ulertuko ez balu bezala, hortzak estutu zituen.
2012
‎Betazalak puztuta edukitzen zituen ia beti, eta begien urdintasuna haien arteko zirrikitutik baino ez zitzaion ikusten. Bere onetik ateratzen zenean, ordea, neurririk gabe zabaltzen zituen, eta kolorea ez ezik haien larritasuna ere agerian geratzen zen. Barrutik ere puztuta zeudela zirudien, nini beltza oso handia zutela.
2013
‎Ez zen beti hain baldarra, eta, burdeleko bezeroek ziotenez, Doc Watsonek berak bezain ondo interpretatzen zituen kanta tradizionalak gitarrarekin; baina Mustang Ranch eko egoera berriak bere onetik ateratzen zuen.
‎Hartan, basomutilak atea zabaldu zuen. Bere onetik aterata zegoen.
‎—Gure gazte denborako festa guztietan borrokak izaten hituen, baina lurrera botatzera, ukabilik gabe —esan zuen poliki eta garbi hitz eginez. Pastilla lasaigarriek lagundu egiten zioten— Uzcudun horrek, ordea, iraindu egiten zian kontrarioa," hire ama putatzar bat duk" eta horrelakoak esanez, eta kontrarioa bere onetik atera eta mutur joka hasten zenean, egurtu egiten zian. Animaliya huen Uzcudun.
‎Alde batetik eta bestetik ukitzen, ferekatzen eta igurzten hasten zaizkiolarik zoratu egiten da elbarri gizagaixoa. Zeharo zoratuta ez ezik, sakonki haserretu eta bere onetik atera. Horrelako batzuetan erori egiten da astotik, lur zakua balitz bezala; beste batzuetan, berriz, astoa bortizki jo eta ihes egiten du norabait lauhazka trakets eta zarpailean.
‎Don Jakue guztiz suminduta bere onetik atera da:
‎Ez horixe. Ez horixe eta abiatu da sukaldetik aterantz. loanes zaharra, bere onetik aterata, zutitu eta makila altxatu dio atzetik apaizari jotzeko imintzioan:
‎—Mihiluzea, ahoberoa, lotsagabe alaena! bota dizkio Zaldubi zaharrak errenkadan bere onetik aterata. Zer egin dut nik?
‎—Aziendak eta abereak ez dira gauzak oldartu da Orkitz nagusi ohia bere onetik aterata. Ni ez naiz Urrumiatik bizirik aterako abereak lotuta edo itxituetan utzita.
‎" Soil soilik kokoherritarra izateagatik" erantzun dio mutil zelatari ohiak. Ondoren arras sumindurik eta bere onetik aterata mutilak berak ekin omen die osinarrei mehatxuka eta asma ahaletan, eta jakina, gauzak zeharo okertuta, ihesari eman behar izan diola. " Eta ez al diek kalendarioaz edo deus galdetu, motel?" galdetu dio batek, eta berak erantzun:
2014
‎Baina ez zuen negarrik egin. Bere onetik aterata, makakorro moduko bat jaulkiz, mahaiaren gainetik salto egin eta kalerantz jo zuen korrika. Barrez atzetik joan zitzaion.
‎—eten zion Saldiasek zakar. Txorakeria sentimental haiek bere onetik ateratzen zuten.
2015
‎Berrogeita bat urte zituen orduan, eta bertsogintza irauli egingo zuen hamarkada horretan zehar. Gogoan dut behin Martin Orbek esan zidala, bigarren txapelaren garai horretan, pena handia zuela Xabier Amurizaren mailako beste bertsolaririk orduan ez egoteaz, lehia estuaren faltan Amurizak ez zigun-eta emango berez posible zuen guztia, bere onena atera gabe geratuko zela.
‎Inork ez zekien non egon zitekeen. Ring gainera igotzeko ordua gerturatzen ari zen, boxeo sustatzailea beldurrak airean zegoen guztiz bere onetik aterata, sarrera kopurua benetan bikaina zelako. Zer egin?
‎Horrek sutan jartzen zuen itxuragabeki. Egoera hark bere onetik ateratzen zuen, amorratzeraino, zeharo etsita utziz, mundu guztiaren aurka oldartzen hasteko gogo biziak pizteraino.
‎Urduri zetorren auzokoa zen, korrika, bere onetik aterata.
‎Karrera bat abiatzen du aldatzea aldatzeagatik. Dena aldatu behar da, dena berritu behar da, eta gauzak bere onetik ateratzen dira", deskribatzen du J. L. k.
2016
‎Lehenago hobeto kontrolatzen huela alkohola moztu zion Carlosek kopeta zimurtuz. Benetan, gauzak bere onetik ateratzen ari haiz. Hotela ixteak jende askorentzako galera ekarriko lukeela denok zekiagu.
‎Istantera, bi zakurrak gainera etorri zitzaizkion. Bere onetik aterata zeuden, urduri airean sumatzen zituzten usain arrotzengatik, eta ikaratuta ere bai azken orduetako garrasi eta sirena hotsekin. Guztiarekin, bizirik zeuden biak.
‎Danutak Masakiewiczekin eta Banatekin gertatutakoa adierazi zion, eta gertaera haren hainbat ondorio. Piechniczek entrenatzailea bere onetik aterata jarri zela, bi jokalariak Poloniara bidaliko zituela mehatxatuz eta guzti, eta orduan Mlynarczyk atezainarekin aspaldi gertatutakoa berritu zela, alegia Boniek bere bi kideen alde jarri zela, denok jokatuko dugu ala inork ez du jokatuko esanez.
‎Ba nik kontu horrekin jarraitzea besterik ez nuen nahi erantzun zuen Carlosek. Erreakzio absurdoek bere onetik ateratzen zuten, eta geroz gehiago kostatzen zitzaion sentitzen hasia zen amorrazioa gordean mantentzea. Hain zuzen ere, horregatik izaten zitzaion hain zaila Kropotkirekin hitz egitea, noiznahi halaxe erreakzionatzen zuelako.
‎oihutu zion brako gazteari ostiko bat eman eta bere ingurutik apartatuz. Baina zakurra bere onetik aterata zegoen Carlosen eskuko txoriari heldu nahian, eta ez zuen etsitzen.
‎Bestela nabarmendu egingo haiz", kontseilatu zion Sabinok bere barrutik. Eta arrazoi handiz, zeren Nuriarekiko enkontrua zela-eta bere onetik aterata sentitzen baitzen artean, eta aldarte horrek zalapartara bultzatzen baitzuen.
2019
‎Irudi batzuk etorri zitzaizkion bata bestearen segidan, film bateko fotogramak bailiran: basurdea erreka lehortuan behera etortzen, baina ez hazka egitera, baizik eta zakurrek eragindako zaurien oinazetik ihes egin nahian, bere onetik aterata. Hurrengo unean, basurdea bere presentziaz ohartzen zen, ikusi egiten zuen koskaren atzean etzanda, agerian balezta, agerian besoak eta burua.
‎—Louise hilda dagoela, hori da inportantea. Eta Troy, bere onetik aterata. Ezin du gainditu Louiseren ausentzia.
‎Troyrengatik, batez ere. Kontatu nizun lehengoan bere onetik aterata dagoela Louiserena gertatu zenetik. Bada, gero eta okerrago dago.
‎Prismatikoak begietara eraman zituen ostera. Bere onetik aterata, Troy haginka zebilen lizarren artean. Kanalaren barrutik, berriz, Eliseok ur botaka jarraitzen zuen.
Bere onetik aterata egon zen egun pare batez. Gero, aratz eta garbi, eskopeta onartu izanaren esanahiaz jabetu zen.
‎Gogorra da gertatzen den guztia jakitea. Zertarako errutina bare atsegina bere onetik atera. Ez dut animalien ez bejetalen soseguan sinesten.
2020
‎Amarako Gobernu Zibilaren ondoan Usandizaga ikastetxea zegoen, nesken batxilergo institutua, eta nerabeak atsedenera ateratzen zirenean egiten zituzten oihu eta algarak ziegetatik entzuten ziren. Otegik zarata haiek aditzen zituenean, bera hiltzera zetorren izaki andanaren garrasiak zirela otutzen zitzaion, heriotzaren tropela zetorkiola, eta bere onetik ateratzen zen. Halako aztoramendu eta ezinegon larria sortzen zion, ihes egiten saiatzen omen zen, eta behin lortu egin zuen.
‎Jo zuten, beraz, eta egurra eman ere bai, hainbestekoa non gazte kubatarrak beren onetik ateratzeko zorian jarri ziren, builaka eta. Hartan, komisario politiko bat azaldu zen, hura ere bere onetik aterata, eta kable elektriko guztiak deskonektatu zituen. Argirik ez, soinurik ez.
‎Bere memorietan kontatzen du hitzaldiak antolatzen zituela Madrilgo Lyceum erako, baina ezin izaten zela entzutera geratu. Hizlaria besaulki eder batean eserita utzi," baso bat ur eta loreren batekin", eta etxera jotzen zuen bizkor," zeren Rafaeli [senarra] oso goiz afaltzea gustatzen zitzaion, eta bere onetik aterata jartzen zen etxean ez banintzen".* Carmenen hitzak, gaztelaniaz: " Se poma hecho una furia".
‎[JB] Bere onetik aterata dago. Zuekin ez du hitz egiterik.
‎Emazteak hartarako aukera izan zuenero argi azpimarratu zuenez, bikotekideak ongi zekien nor zen eta non zegoen. Politikaria bere onetik ateratzen zuena zen edozein egitasmoari, edozein ekimenari estreinako bulkada emateak behar zuen eztabaida amaiezina. Haserrealdi haiek berresten zioten jarduera politikoa uzteko gogoa.
‎Aditu zen leherketaren aitzineko isilunea. Ze idiosinkrasia eta ze kojones, Balbasek bere onetik aterata, utzi bertan behera konspirazio hori, estatuaren egonkortasuna arriskuan jartzen ari dena, ez nekiela nolako esfortzua kostatua zitzaien ejertzitoaren estatu nagusiko kideak konbentzitzea ordezkari bat bidal ez zezaten gure elkarrizketa hartara, baina jakinaren gainean zeudela, gure erruz ezpata hots malapartatua entzuten ari zela, koño, errege etxeak berak ere bere egonezina hela... " Bide horri lotzea zuen alderdia saltzea litzateke, gureari jokaldi makurra, baina batez ere goi traizioa zure patriari." Hatzaz apuntatu zidan zure Barne ministroak:
‎Gaixotasuna banan banakoa da, gizaki bakoitzaren gorputzekoa, baina humanitate guztia dago ja gaixorik. Planeta bera dago bere onetik aterata. Eta ez da egia ustekabekoa izan dela.
2021
‎" bere onetik ilki. Bere onetik atera".
‎Urduri egon. Norbait bere onetik aterata, edozerk asaldatzen duela, egon. Aztoraturik ibili.
Bere onetik atera, oso urduri jarri. Atea bere txangatik ateratzen den moduan, berdin erabiltzen da pertsonen egoerarekin.
‎Eta borroka psikologiko bat hasi. Hasieran, soldaduak isilik gelditu ziren, gero erregeari txistu egitera ausartu ziren bere onetik aterea zelako. Hari beren bizitzako urte hoberenak eman ondoren, ez zeuden prest umiliatzen uzteko.
‎Ez zaizu gustatuko, George. Non dago, non dago?, galdetu du Georgek ia bere onetik aterea. Ezkongabe gelditu zen, George... liburutegia ixteko zorian dago.
2023
‎Non da?! —hots egin zuen bere onetik aterata.
‎Inaxioren isiltasunak bere onetik atera du enkargatua, eta konpultsiboki hasi da erretzen, zupada bat bestearen atzetik, ezkerreko eskuko azkazalak murtxikatu bitartean.
‎Suka: Norbait bere onetik aterata dagoenean suka izaten da solasa. Hikaren eta zukaren arteko tratamendu gortesia eskasekoa eta gartsua da."
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia