Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 76

2000
‎Dudaz duda, azkeneko oharraren komenigarritasuna ere izan nuen gogoetabide. Kazetaritzaren ikuspegitik bederen, ez zuen egokia ematen hain bertzelako edukiak —semearen arribalekua eta lagunaren fin gaitza— testu berean nahasteak.
‎Bo, ez dut ezer askorik egin", esan zuen; ez zuen Gari, ez zuen teilatuko matxura ere aipatu nahi izan. Bonifaziok, Xani tinki begira, bere nahasiarekin gozatu egiten zuela zirudien. Trataera behintzat, batez ere Xanen errugabetasuna kontuan izanda, ez zen begirune handikoa.
2001
‎Naturan dauden azukreetatik, gutxi batzuk baino ez dira erabiltzen industria mailako gozagarri gisa. Sakarosa da garrantzitsuena (kanabera azukrea edo erremolatxa azukrea), baina glukosa, fruktosa, azukre alderantzikatua (proportzio berean nahasten dira glukosa eta fruktosa), laktosa (esnearen azukrea) eta maltosa ere erabiltzen dira (bi glukosa molekulaz osatutako azukrea). Azukre horiek guztiek energia kantitate bera ematen dute (4 Kcal/ g).
2003
‎Larresoroko irakaspenak hartuak zituzten hango apaizki ala jauntxoek gizarteko barne mailak ongi bereizten ikasia baitzuten. Ez zituzten beraz nahasten gradu ezberdineko jendeak, hala nola, etxeko jaunak eta etxezainak, norbait zirenak eta ezdeusak, zerbait zekitenak eta ezjakinak, jende handiak eta jende xehea!
2004
‎Askotariko izaeraren aldeko defentsa ez da lurralde jakin batean hiru nazionalitate elkarren gainka, kontrakarrean, bizitzen jarraraztea, munduan dauden berezko sei mila herri nortasunei, zein bere lurraldean, berezko nortasunean bizitzeko hizkuntzazko eta kulturazko aukera ematea baizik. Bide hori da pluraltasunaren bide demokratikoa, ez nazio identitate batzuk espazio berean nahasiaz mendekoen eta menderatzaileen harremanetan usteltzea. Zer integrazio mota dago izan ere horrelako estatus egoera batean Estatuaren estalperik ez duten mendeko aberkideentzat?
‎Tratamendu farmakologikoetako akatsak sendagaiak agindu, eman eta emateko prozesuko hainbat puntutan gertatutako akatsengatik gertatzen dira. Gehienetan, pazienteak berak nahasten du produktuaren dosia, bai medikuak behar adina informazio eman ez diolako, errezeta argia ez zegoelako eta botikariak interpretazioa nahasten duelako edo, besterik gabe, agindutako tratamendua ez delako gogoratzen. Baina akats batzuk osasun langileek egin dituzte, metotrexatoarekin gertatu den bezala, artritis erreumatoidearen tratamenduan gehien erabiltzen den sendagaietako bat baita.
‎Seguru zegoen Mireiak nahita piztu zituela gailu haiek guztiak: bera nahasteko. Poliki sartu zen, baina bere begi heziek txoko guztiak aztertu zituzten ziztuan.
2006
‎Halatan, berarekin nahas ez nintzaten, sarritan neu izaten nintzen irakasleari gordinkeriak esaten hasten zena. Ez nuen une batez ere arima ustel bat nintzela pentsatzen.
2007
‎Nik ez dut horrenbesteko pretentsiorik: zahartzen ari naiz, baina maitasuna orain bezain gaizki islatzen nuen lehen, Elvis hil zen urtean esate baterako, okerrago igual, zer zenik ez bainekien, ezta zer nahi nuen ere, Inmaren kuleroak eta nire adiskideen gorputzak eldarnio berean nahasten nituenez gero.
2008
‎Ibarzabal eta Tapiarekin zeukan zorraren jatorria ez zen gerra garaikoa, geroago egindako maileguen ondorioak baizik. Ziur asko Tapiak eta Ibarzabalek akordioa ez onartzearen arrazoi nagusia da ez zutela nahi beraien zorra gerra garaiko zorrarekin multzo berean nahastea, gerra egoeran nahitaez emandako horniketak eta bake garaian borondatez egindako maileguen izaera ezberdindu nahian bezala. Eta azkenean beraien helburua lortu zuten.
‎Dantzaz gain, antzerkia, clownak, txotxongiloak edo musika bere nahasten dituen lana da Melí Meló II (La vuelta), Chicos Mambo talde frantsesarena. Ikuskizuna, DFeria ekitaldiaren barruan ikusi den azkena da, Kukubiltxo taldearen Haritzaren azalera zehatza rekin batera.
‎Ez daude elikagai elkartezinak, edozer beste zernahirekin nahas dezakegu apairu berean. Disoziatuen dietaren diseinatzaileak ez zuen hori esan, «elikagai jakin batzuk janari berean nahasten ez baziren gutxiago gizentzen zutela» baizik. Kontua ez da ezinezkoa izatea, gizengarriago zer den bereiztea baizik.
2009
‎Ni, behingoz, bat heldu nintzen guisetarrekin: haiei bezain gauza gaitzesgarria zitzaidan ura eta ardoa ontzi berean nahastea.
‎Laxo gelditzen zitzaidan, baina miraria egiten ari zen. Nire erregek berarekin nahasiko nindutela ohartarazi zidan. Zuzen zegoen.
‎Baina Gabon hauetan ezin da ahaztu Afrikako Adarrean eta Somaliako errefuxiatuen artean bizi den drama, “Afrikako historian beldurgarriena”, gogoratzen du ACNURek. Gerra zibila, lehortea eta malnutrizio larria lurralde berean nahasten dira. Horregatik, ACNURek laguntza eskatu die “oraindik bizi” direnei eta “dena behar dutenei eta orain behar dutenei”.
‎Mazedonia, izenetik bertatik nahasia
2010
‎Harridurazko keinu bat etorri zitzaion orduan begietara: han inortxok ere ez zerabilen ispilu edo maskararik bera nahasteko eta, aitzitik, pozarren eta alegera zebiltzan, eta beldurrik gabe... Eguna zabaldu aurretxoan, bakarren bati erpea luzatzeko ere gogogabeturik, burumakur eta mingulin aienatu zen inor ohartu gabe.
‎Ezagutza horietatik abiatuta, formatuak, ontziak eta produktuen edukiak egokitzen dituzte kontsumitzaileari lana errazteko eta errazteko, bai elikagaiak eskuratzean, bai prestatzean eta kontsumitzean. Bi elikagai batean biltzen dituzten edo asmo horrekin egiten diren hainbat produktu erakusten dituzte, hala nola, ontzi berean nahasteko zereal zati bat duten jogurtak edo zuku eta esne edariak. Betegarri aniztasuna duten sandwichak ere (entsaladilla errusiarra, urdaiazpikoa eta gazta), aurrez prestatutako jaki guztiak eta jateko prest daudenak (patata tortilla, kaneloiak, lasagna, kroketak, enpanadillak, pizzak, etab.) ere erosoak dira.
‎Beste ontzi batean, esne gaina eta 150 g azukre, eskuz edo makina baten laguntzaz, guztiz harrotu arte bizi bizi nahastuko ditugu. Aurreko marrubi krema esne gain arrotua dugun hontzi honetara poliki poliki gehituko dugu, aldi berean nahasteari utzi gabe. Horrela, marrubi mousse a lortuko dugu.
2011
‎Bilbo Ezkerraldeko talde honen hizkuntz bilakaera, gutxi asko, Sexty Sexers taldearen alderantzizkoa izan da. Ingelesez hasi ziren abesten eta gero euskarari heldu diote, kantu berean nahasten dituzte bi hizkuntzak. Euskara, taldeko Gontzal eta Ibon Bilbao anaiak euskaldundu ondoren iritsi da.
‎Bi proposamen item berean nahasten baditugu, inkestatuak erantzun bakarreko aukera duenean, ordea, erantzutea eta erantzunak interpretatzea zailagoa da. Adibidez:
‎Nahastea edo nahaspila eragin duenak gaitzustez jardun badu, berari dagokion eta berak nahasi edo nahaspilatu duen gauza galduko du, eta, gainera, nahastea egiteko erabili duen gauzaren ugazabari eman dio horri eragindako kalteen ordaina.
‎Torina disoluzioa oso ahula da, eta, prestatu ostean, haren egonkortasuna ezin da bermatu 30 min baino gehiagoz. Horregatik, D12 disoluzioa azken unean nahasten da zuriaren beste osagaiekin; hau da, neurketa kolorimetrikoa egin behar den unean berean nahasten da, eta ez lehenago.
‎Azken batean, Luziak bere bizitzako lehen urteak kanpo munduari itxia zegoen giroan bizi izan zituen, harreman sozial eskasekin. Horrek guztiak bere nahastearen garapenean eragin nabarmena izan zuela uste da.
‎Horren ordez, Puerto Vallartako aireportuan autobus bat hartu du eta gero beste bat. Mismaloyan pasatu du gaua, denboraren nozioa erabat galduta, esna eta lo igaro dituen orduak elkarrengandik ezin bereizirik, klimaren hezeak loa eta esna aldia ore berean nahasten dizkiola. Sei kilometroko bidea omen dago, Banderasko badia atzean utzi dutela berrogeitik gora joan direla esango lukeen arren berak, autoaren taximetroari begiratuz gero.
2012
‎" Iazko Aste Santuan hasi ginen, eta, orain, Aste Santua pasata kaleratu dugu". Azpeitiko Lo­bo estudioan grabatu zuten, hiru astetan, eta hasiera batean bertan nahasteko asmoa bazuten ere, azkenean Donostiako Doctor Master etxean eman zizkioten azken ukituak, Estanis Elorzaren eskutik. Grabaketako azken prozesuak ez ezik, diskoko diseinuaren eta kopien ekoizpenak ere asko luzatu du azken emaitza.
‎1 Sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere, industria edo merkataritzako helburuak izanik, marka legeriaren arabera erregistraturik dagoen industria jabetzako eskubide baten titularraren adostasunik gabe, eta eskubidea erregistraturik dagoela jakinik, zeinu bereizgarri bera edo berarekin nahastekoa den zeinu bereizgarria kopiatu, imitatu, aldatu edo beste edozein modutara usurpatzen duenari, erregistraturik dagoen industria jabetzako produktu, zerbitzu, jarduera edo establezimendu berberak edo horien antzekoak ezberdintzeko. Halaber, zigor bera ezarriko zaie produktu horiek inportatzen dituztenei.
‎Madame Homais azaldu zen berriro, ardo izpirituarekin berotzen diren makina kordokari horietariko bat zeramala; zeren Homais kafea mahaian bertan egiten tematzen baitzen, berak xigortua, berak ehotua, berak nahasia gainera.
2013
‎Bertute hori, halere, defentsan ustiatzen du hobekien. Aurkaria motzean bera nahasten saiatzen denean, ez du amua irensten, eta luze jotzen du atzera. Tartea irekita, ondo kudeatu zuten.
‎Abdul Alimek, bere nahaste borrastean, berri gaiztoa entzun bezain laster nahasmenduak hartu zituen etxeko guztiak?, bazekien eremu debekatuari lotutako leiendaren berri, eta horregatik, beharbada, sarera iritsi orduko erran zuen:
‎–Ez zuten apez bat edo atzeman, afera berean nahasirik?
‎Garrantzitsua da bereiztea desnutrizioa eta malnutrizioa, ez baitute esanahi bera eta ez baitira modu berean nahasten.
‎Abdul Alimek, bere nahaste borrastean –berri gaiztoa entzun bezain laster nahasmenduak hartu zituen etxeko guztiak–, bazekien eremu debekatuari lotutako leiendaren berri, eta horregatik, beharbada, sarera iritsi orduko erran zuen:
2014
‎Bulimia nerbiosoa edo anorexia nerbiosoa duten pertsonen senitartekoek elikaduraren nahasteen proportzio handia dute. Elikaduraren nahasteak dituztenen senitartekoek probabilitate gehiago dute mota bereko nahasteak edukitzeko, kontroleko pertsona osasuntsuek baino (Fairburn eta Harrison, 2003; Strober eta Humphrey, 1987; Strober, Freeman, Lampert, Diamond eta Kaye, 2000). Bikien artean egindako ikerketa batek erakutsi duenez, biki monozigotikoetako batek bulimia duenean besteak ere bulimia izaten du% 23ko proportzioan; biki dizigotikoen artean, berriz, batek bulimia duenean besteak ere elikaduraren nahaste bat edukitzeko probabilitatea% 9koa da (Walters eta Kendler, 1995).
‎Argiaren oinarrizko koloreak gorria, berdea eta urdina dira. Kolore horiek proportzio egokian nahasiz gero, gainerako kolore guztiak sor daitezke, eta, proportzio berean nahasiz gero, kolore zuria sortzen dute. Argirik gabe, berriz, beltza lortzen da.
‎Argirik gabe, berriz, beltza lortzen da. Argiaren koloreak bikoteka eta proportzio berean nahasiz lortzen dira argiaren kolore sekundario deritzenak: gorria eta berdea nahasiz, horia sortzen da; berdea eta urdina nahasiz ziana sortzen da; eta, gorria eta urdina nahasiz magenta sortzen da.
2015
‎–hombre vinculado a la extrema izquierda vasca?? 19 idatzi zuten behin eta berriz, nahiz eta jakin ezer gutxi zeukala ikustekorik nik egindakoak politikarekin. Kosta ahala kosta saiatu ziren denak batera eta aldi berean nahasten: Rita, Hans Lauer, Alemaniako Talde Antikapitalistak, Euskadi Ta Askatasuna, ni neu eta nazioarteko sare terrorista bat.
‎Berari eta amari gutun batzuk idatzi nizkien, nolabait zentzagarri izateko aski izan zitezkeenak, gauza ikaragarriak esanez; bada, errurik gabe baleude ere, Jainkoaren eta munduaren aurrean izan daitezkeen arriskuak agertu nizkien nik. Nire iritziz, ez daude arriskurik gabe, eta gurasoak are gutxiago, berak nahasten dituelako hauek. Auzi galdua da, eta uste dut, arriskua guztiz baztertzen ez badute, txarragora joango dela, txarragorik baldin bada, orain ere nahiko txarra baita; ohoreari dagokionez, honezkero galdua da; sentitzen dut, baina tira.
2016
‎" Saltzaleak algareki nahasirik saltzen dutie erhaoutzak eta deitzen engrais complet. Hobe lizate eta merkiago ere nourk berak nahasirik hounkaila bakhotcha bere alde erosirik".
2017
‎Bada, memoria ere bere baitan nahasiko eta nekatuko da, bere faltaz hartara dela eta beti hala egon behar duela oroitzeaz.
‎–Eta ekintzaileak ginenez, herrian gertatzen ziren gauzekin neurri batzuk hartu behar izaten genituen?. Ahal zuten moduan, eta ez beti behar adinako arretaz, arazoak zaku berean nahasten baitziren maiz. Hasieran elizaren barrutik jarduten zuten, gero eliza ofizialetik kanpo.
‎Betaurreko ilunak zeramatzan Mikelek eta ohizkoa baino dotoreagoa zen bere arropa, gorbata eta guzti. Bere buruan bazen oraindik egiaztatu gabeko burutapen sekretu bat, zeina desio berarekin nahasten baitzen: negozio gizon itxura hartan ikusten bazuten, gerta zitekeena zen ezer galdetu gabe muga pasatzen uztea.
‎RGBren kasuan gorria, berdea eta urdina dira, eta CMYKren kasuan ziana, magenta eta horia. Oinarrizko kolore horietako bi proportzio berean nahasten baditugu kolore sekundarioak lortzen ditugu. Kolore tertziarioak, bestalde, oinarrizko bat eta sekundario bat nahastean lortuko ditugu.
‎" Recuerda mucho los rasgos de D. Francisco Xavier Mina, teniente coronel de los reales exercitosy fundador de la division Navarra" (Vegue Goldoni eta Sanchez Canton, 1921). Erretratu hori Xabier Minari zegokiola onartu bada ere, irudia bera nahasi samarra da, ez baitago jakiterik zehatz mehatz norena den. Batetik Xabier Mina eta Francisco Espozen izenak nahasirik biltzen ditu izen bakar batean; bestetik irudiaren oinak adierazten du Xabier izan zela Nafarroako Dibisioaren sortzailea eta Idotzinen jaio zela, eta, egiatan, Francisco Espozek betetzen zituen baldintza biak, eta, azkenik, begitarteko karantzak antz handiago du Espozen irudi ugarirekin Minaren Londreseko erretratuarekin baino.
‎Mina eta Espoz Madrilen egon bitartean, bietako bati erretratu bat egin zioten. Irudi hori Xabier Minari zegokiola onartu bada ere, erretratua bera nahasi samarra da, ez baitago jakiterik norena den zehatz mehatz. Batetik, irudiaren oinak biltzen ditu izen bakar batean Xabier Minaren eta Frantzisko Espozen izenak (Francisco Javier dakar eta); bestetik, irudiak adierazten du Nafarroako Dibisioaren sortzailea Xabier izan zela eta Idotzinen jaio zela, eta, egiatan, Frantzisko Espozek betetzen zituen bi baldintza horiek, eta, azkenik, irudiko begitarteko karantzak antz handiago du Espozen irudi ugariekin Minaren Londreseko erretratuarekin baino.
‎Neguak udazkena iduri zuen urtarrilaren 10 aldean ilargi berria jin den arte. Aro eztiak eta hezeak jasan ditugu astez aste, kanpoa bera nahasten ari zela, han hemen primaderako liliak agertzen ari zirela... Izan dira lehenago ere Euskal Herrian hotzik gabeko neguak, izan omen diren bezala berant agertu diren negu dorpe gorriak.
‎Neguak udazkena iduri zuen urtarrilaren 10 aldean ilargi berria jin den arte. Aro eztiak eta hezeak jasan ditugu astez aste, kanpoa bera nahasten ari zela, han hemen primaderako liliak agertzen ari zirela... Izan dira lehenago ere Euskal Herrian hotzik gabeko neguak, izan omen diren bezala berant agertu diren negu dorpe gorriak.
‎Biriatuko David Aldalur apez lefebvristak du komunitate hori kudeatzen, Domintxinen. Joan den irailaz geroztik Etxarriko jauregia mutikoen eskola da bilakatua, neskak aldiz Domintxinen daudela, neskak eta mutikoak ez diten eskola berean nahasiak izan. Euskal ikurrin handi bat dute integristek jauregi aitzinaldean zabaldua:
2018
‎Egia esan, auzi honetaz eztabaidatzean, ikusi dut jendea erraz nahasten dela, denok ezagutu baitugu senarren bat bere botere horiek erabiltzen ez dituena eta erabiltzea burutik pasatu ere egingo ez litzaiokeena; horren ondorioz, batzuetan ematen du gehiegizkoak direla kritika feministak (gaur egungoak, behintzat). Hori pentsatzea, ordea, bikote ezkonduen adibide jakin batzuk eta ezkontzaren instituzioa bera nahastea da. Thompsonek, hain justu ere, kontu handiz bereizi zituen senar jakin batzuen ekintzak, batetik, eta senarraren eta emaztearen arteko harremanaren egituran mamitzen den boterea, bestetik.
beraren nahasteak dirudiela
‎Herri honek, frantses Lapurdiko azkenak, Espainiako Nafarroa ukitzen du. Haren eremua eta Berarena nahasten dira, inongo muga naturalek bi erresumen arteko bereizketa markatu gabe, Pirinioetan. Larhunen landatu mugarri batek politikoki bereizten du naturak bat egin zuena.
‎Baina godoak heldu zirelarik, bere lehengo populuak galdurik, Espainian zelta, feniziar, kartagotar, persiar eta greko zaharren nahasketa bai164 zik ez zen gelditzen. Erromatarrek kate berean loturik zeuzkaten, menpekotasun berak nahasi baitzituen. Jatorrizko euskal herritarren lurraldea orduan Kantabria eta Nafarroako ibarretara mugaturik zen 36 Varron-ek atxikitzen dio Iberia izena, Penintsulako bostetarik bat emanez.
2019
‎Bizkarra zezenarena, atzealdea, eta bularraldea gizakiarena, zuria baina odolez tindatua. Askotan esan ohi da Troyako gudaldian bezala, ezin baduzu aurrez aurre garaitu etsaia, hoberena dela bere erraietan sartzea, berarekin nahastea, horrela meneratuko duzulakoan. Gauza bera gertatzen da aipatu dugun lehen inauterian, hots, Joaldunena, non taldeka ere erasotzen diote naturari, txamanez osatutako armada baten gisa.
‎Besarkatuta daukadala baizik ez dut ikusten, nire kontra estututa. Nire zotinak bereekin nahasten ditut. Hor dago betiere ke hori, eta haurraren ile artean zorriak ikusten ditut lasterka.
‎Halaxe Paul eta Clara beren amodioaren tenorean: gizonarentzat, emakumea zera da,, bizitza sendo, arrotz, basa bat, berearekin nahasten zena. Biak baino ere handiagoa zen, biak isiltasunera apaldurik baitzeuden.
‎Armiarma paretean korrika, euria ondotika. Baina bada, armiarmak berak nahasten eta tronparazten dituen eguraldi jenero bat, azeriarekin lotu izan duguna. Seinaleak uzteko azeriak duen ohiturarekin loturik dator, nonbait, azeri erauntsia deitzen baitzaio:
2020
‎Sektore konplexua da turismoarena, bateko eta besteko mila interes zopa berean nahasten dituena, eta gaur egungo gizarte ereduaren sinbolo eztabaidaezin bilakatua. Bestelako gizarte baten alde lanean ari direnek, eztabaida zabaldu nahi dute, egoeraren larriak arrazoia ematen dielakoan.
‎Xabier Kintanak, aldiz, euskalki guztiz definitu eta garbia omen zuen, nahiz eta euskara molde hori ere bere etxean bakarrik hitz egiten zen. Andolin Eguzkitzarena eta Juaristirena berarena nahasiagoak ziren, baina liburu zaharretatik ateratakoak ziren nolanahi ere. Guztiak autista linguistikoak ziren, Bilboren bihotzean bizi ziren eta bakoitzak bere kabuz eraikitako euskara bat asmatu zuen, ia mende bat lehenago Sabino Aranak asmatu zuen gisa berekoa bidenabar esateko.
‎Hori bai, bakoitza bere ontzian. Ez da zilegi espezie desberdinetako arrainak kontserban bertan nahastea. Hala, “atun” izendapenaren barruan, Thunnus generoko espezieak sartzen dira, hala nola atun zuria edo albacora (T. alalunga), atun hegats horia edo atun hegats horia (T. albacares), atun moja (T. obesus) edo atun marraduna (Katsuwonus pelamis).
2021
‎Hiru kolore bere kondu hartuz, xuria, gorria eta berdea. Gure ikurrinaren kolore berak bainan bere gisara nahasiak! Xede horietan barne, ustegabeko dei bat 25 urtetara heldu aitzin gazte guziek sei hilabeteko zerbitzu baten egiteko.
2022
‎ontzi berean nahasia,
‎Eta hidrogenoaren hedapena ere nabarmen bizkortuko luke, agerikoa denez. Horretarako, baina, jakin nahi du zein ondorio izan ditzakeen hidrogenoa eta gasa azpiegitura berean nahasteak. Bada, biltegietatik hasi eta kontsumitzailearen azken loturarainoko prozesua ikertuko du Zamudioko zentroari esker.
‎Eta hidrogenoaren hedapena ere nabarmen bizkortuko luke, agerikoa denez. Horretarako, baina, jakin nahi du zer ondorio izan ditzakeen hidrogenoa eta gasa azpiegitura berean nahasteak. Bada, biltegietatik hasi eta kontsumitzailearen azken loturarainoko prozesua ikertuko du Zamudioko zentroari esker.
‎oinarria ez da aldatu, baina hamaika adar egin ditu. Izan ere, jatorriaren mapa bera nahasia da: Elkarri nazio hedadura eman, eta Baionan Zabal liburu denda eta banaketa enpresa martxan jarri zituzten garai bertsuan, Joseba Jakak eta anaiek Zabaltzen banaketa enpresa eta Bilintx liburu denda ireki zituzten Donostian.
‎Baina bai [Alain] Resnaisen Providence-n. Oker ez banago, narratzaile bat hasten da gauzak kontatzen, eta bere buruan nahasten dira gertatu zena, oroitzen duena, iragana, oraina... Narrazioan ezerk ez ditu bereizten.
‎• zuzenean: elikagai kutsatuak kutsatu gabe dagoena ukitzean, hots, elikagai gordinak eta egosiak ontzi berean nahastean gerta daiteke, entsaladan adibidez;
‎Hartzarekin ezkondu zinen, eztizko ilargian eskua sartzeko basalarrosekin ilea apaintzeko jantzia zikintzeko masusta marmeladaz parazetamola, ura eta bera nahasteko. Hartza zen, pelutxezko azalaz egun zurietan jantzi zurietan —oraindik— narras eramandako soinekoa zikindu zenean barrenik hartu gabeko tristura zuria lohitzean.
‎Hori dela eta, euskaraz mintzatzekotan, bertako gazteak derrigorturik daude sare sozial zabalak sortzera; hots, hainbat herritako lagunak izatera, eta besta egiteko tenorean ere alde batetik bestera mugitzera. Hots, gazteek ibarretik kanpora harreman ugari dituzte, eta horrek levelling a errazten du; izan ere, hango eta hemengo jendearen euskara nahasi egiten da, jendea bera nahasten den bezalaxe. Gazte hauek ikastoletan ikasten duten euskara ez dago Iparraldeko batutik urrun, eta beraiek mugitzen diren euskal munduan ere barietate hori da nagusi.
‎Ametsaren parte bihurtzen da, loaren min emozionalarekin nahasten da, beraz Nahasia da.
2023
‎Gurasoen tratu txarrek eragina izan zuten Luterok autoritateari zion beldurrean; Jainkoa eta Kristo epailari zorrotz moduan ikusten zituen. Hezkuntza hertsiari egozten zizkion Luterok bere nahasteak eta asaldurak. Diziplina hain zorrotzaren eraginez, gurasoengandik aldendu zen Lutero.
‎Leihoak itxita eduki arren, era batera ez bada bestera hedabideek etxean sartzea lortzen duten mezua, erregeren manupekook, jardunaren jardunaz eta kritikak kritika, azkenean jan dezagun, muker bada ere. Hitzik noski (zinez itsusia da hilak eta dirua esaldi berean nahastea), arma industriaren garrantziaz Espainiako ekonomian (kanpora gehien saltzen duen zazpigarrena munduko rankingean), bezero nagusienetarik dituela Arabiar Emirerri Batuak, Oman eta batez ere Saudi Arabia, zeinak Yemenen erretzen duen batez ere material hori. Hirurak, jakina denez, Nazioarteko Zuzenbidearen, askatasunaren, bakearen eta balio demokratikoen zutarri nagusiak Ekialde Hurbilean.
‎Komunetik irten da Lima, eta baietz erantzun duen arren, oso triste dago, Xanaren tristura eta berea nahasian. Berriro euria hasi du.
‎Ginsbergen poesia, droga haluzinogenoak, maitasuna eta rock ozena koktelera berean nahastearen eraginak luzaro iraungo zuen, han elkartutako inork aurreikusiko ez zukeen moduan. John Phillipsek aipatutako bibrazio bitxi hura San Frantziskotik Glastonburyra eta are urrunago iritsi zen, aipatu ditugun ekitaldi guztiek eredu bat ezarri baitzuten, aurrez egiten ziren jazz eta folk festibaletan nekez topa zitezkeen ezaugarriekin.
‎Hilabete pare batez. Guadalupe Agirreren burura igo zen dendaren patxuli usain nabarmen eta sofistikatua, eta bere baitan nahasi zen hogei urte lehenago, Saioa jaio zenean, ume jaioberria besoetan hartu zuenean sentitu zuenarekin: Goako Panaji, Mandovi ibaiaren estuarioaren nasa, eta nasa haren bukaeran fardeltxo bat eskuan zeukan mutil gazte bat.
Berarekin nahasi zaitut.
‎Garaitu nahi badiogu eta gure mundua salbatu nahi badugu, baita zurea ere, Jacob, gure aukerarik onena bera nahastea da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
bera 74 (0,49)
Bera 2 (0,01)
Lehen forma
berean 29 (0,19)
bera 12 (0,08)
berak 7 (0,05)
bere 6 (0,04)
berarekin 5 (0,03)
beraz 2 (0,01)
bere baitan 2 (0,01)
bertan 2 (0,01)
Berarekin 1 (0,01)
Berarena 1 (0,01)
beraren 1 (0,01)
berarena 1 (0,01)
bere buruan 1 (0,01)
bere gisara 1 (0,01)
berea 1 (0,01)
berearekin 1 (0,01)
bereekin 1 (0,01)
bereko 1 (0,01)
bertatik 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia