Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 16

2010
‎Ezin izan da zehaztu barkoxtarrak zein urtetan eskuratu zituen Floreanako bi bostenak. Dirudienez, 1844 urte inguruan erosi zizkion lizitazioz bere lagun eta negoziokide Villamil jeneralari. Horri buruzko azalpen erjer bezain laxoa irakurri dut Herriko semeak pastoralean, hain zuzen Ene bizi urratsak kantuan:
‎Hurrengo goizean uztailaren hemezortzia zen, bainugelako baskulak 117,20 markatu zuen, aspaldiko pisurik txikiena, eta zenbakia horman idatziz batera hurrengo larunbatean gai hari helduko ziola berriro pentsatu zuen, azkenaldi hartan galdu samarra zeukala bere bromarako gaitasuna. Eseriko zen terrazan bere lagunen aurrean eta esango zien: " Hiru kilo galdu ditut, adiskideak.
‎Simeon ikusteko irrikatan eman zituen azken hilabeteak, lehenengo gutuna jaso zuenetik; alabaina, ezkondu zirenez geroztik ez zuen ia harekin mintzatzeko aukerarik izan: lehenengo momentuan, presaka eta korrika iritsi ziren, ozta ozta elizkizunerako garaiz; gero, berriz, zalapartaka aldegin behar izan zuten denek batera; juxtu izan zuen bere soineko eta puskak jasotzeko astia; bere lagun eta konpainiako dama Ursula lehorrean geratu zen, Dalmaziara berarekin eramateko asmoa bazuen ere; eta itsasontziko zoramen hartan, Simeonekin ordu batzuk eman bazituen ere, bere itxaropenak ase ordez zalantzak eta beldurrak piztu zizkion beste ezer baino gehiago topaldi labur hark.
2011
‎Aspaldiko adiskide batekin egin zuen topo, He Zizhang, eta hari esker sartu zen gortean. Enperadorearen itzalpean, bere laguna eta beste zenbait olerkari tartean zirela, Ardozale Hilezinen Zortzikotea deitzen zioten taldea osatu zuen. Ardoa zuten sormenaren pizgarri, ardoak biltzen omen zituen izadiarekin, eta ardoa erabiltzen zuten denboraren ihesari aurre egiteko eta oroiminak arintzeko.
‎Bere etikarekin bat etorriz, Nicholai da aldi berean epaile eta borrero. Horregatik Nicholai Helek ez du inolako arazorik Xabier, herriko apaiza, hiltzeko, Le Cagot bere laguna eta Hanna, neska iheslari bat, salatu dituelako.
2014
‎—Nigatik, zoratzen —esan zuen neskatxak begi urdinak zabalduz. Mahaitik altxa zen gero, eta beste horrenbeste egin zuten bere lagunek eta Bordelaisek ere. Plazarantz abiatu ziren laurak.
‎Sendatu zitzaion eta ukondoaren mugimendua berreskuratzen ari zen bitartean, barruan zuen kezka nagusia zen nola bildu mototsa bakarrik. Esan nionean oneratzearekin jarraitu behar zuela eta azkenean, ez bazuen helburua lortzen, ebaki zezakeela ilea, bere lagunak eta izeba Maria Luisak berak bezalaxe, erantzun zidan ezetz, aitak beti esaten ziola oso ile ederra zuela, ez mozteko. Ordurako aitak hogeita hamar urte zeraman kanposantuan.
2015
‎Min Chung ados etorri zen, baina, familiako gizon izateko, nortasun amerikarra behar zuela nabarmendu zuen. Horrelaxe bihurtu zen Billy Ford, bere lagun eta ongilearen izena hartuta. Billy Douglass eta Tom Kendall txinatar jantzi ziren ezkontzarako.
‎Festa handia egin zuten eguna modu bikainean ospatzeko. Parrandan zenbait gau segidan eman ondoren, eguerdi batean esnatzerakoan eman zuen bonba eztandaren pareko albistea eta, zilegi izan bedi horrela esatea, KO utzi zituen bere lagun eta inguruko guztiak.
‎Zerbait handia izango banintz moduan aurkezten nau Saurok bere lagun eta lankideen aurrean, bere estiloan(" el es mi pnfesor, el que me metio en todo esto" edo" el es el que cambio mi vida"), eta une horietan eszenatik desagertzeko gogoa izaten dut. Hizkuntza kooperazioan gabiltzanok jaso ditzakegun mota honetako loreek, edonola ere, ez dute zerikusi handirik norberaren balizko merituekin.
2017
‎Han, Manuel Alonsok aipatutakoa Cartagenaren liburuko pasartearen gaztelaniazko itzulpenarekin batera aurkezten zen. Hala ere, herejeena kontuz ibili beharreko gai bat zenez, lan haren aleak ez ziren inoiz salmentan jarri; Larracoecheak bere lagun eta ezagunei eskaintzen zizkien bakarrik. Dena den, denborarekin, interesa zuen edonork ale bat esku artean edukitzera heltzeko bezain beste liburuxka banandu zituen udal idazkariak.
‎Egia esan, Minaren gizonen artean infiltratutako militar liberalak (Pasamontes, Humendia, Pavia...) erbesteratutako oportunista batzuk baino ez ziren izan, erregeren barkamenaren eta mozkin ekonomikoen bila zebiltzanak. Toledo insurjente ohia traidore hutsa baino ez zen izan, zeinak bere lagunak eta auzoak Onis enbaxadore errealistari saldu zizkion erregeren barkamenaren truke. Minaren kontrako errealisten espioitza sareak ez zuen gauza handirik jakin Mina Ameriketara heldu eta traidoreen txostenak jaso arte.
2019
‎Oraingoan, ordea, eskaera garbia egin die aita amei: urtezaharrean atera nahi du bere lagunekin eta, justiziaren izenean, lagunen ordutegian etxera itzuli.
2020
‎2012 urtean, Espainiako biztanleria gehiena aski behartsu zebilen urtean, Juan Carlos hala moduzko elefantea Botswanako hezur haragizko elefantearen bila joan zen Corinna bere lagunarekin eta beste hainbat adiskiderekin. Safariaren kostua, 50 000 euro pertsona bakoitzeko.
2021
‎Orduan bere aingeru guardakoa azalduko da, eta bera jaio izan ez balitz mundua nolakoa izanen zen erakutsiko dio, ikusarazi nahi baitio bere bizitza ez dela zentzugabea eta alferrikakoa izan. Georgek, bere lagun eta ahaide guztiak bera gabe zoritxarrekoagoak izanen zirela ikusi ondoren, bere emazteaz galdetuko du: non dago Mary?
‎Nagusiaren adiskideek libururen bat uzten bazioten, haiek eskuz egiten zituzten lan guztien kopiak luze luzeak izanagatik. Nagusiak saiakera edo hitzaldi berri bat idazten bukatu bezain laster, eskuz idatzitako liburu sail bat egin behar izaten zuten ahalik lasterrena, egile burgoiak bere lagun eta lankideen artean bana zitzan. Lan nekeza zen (Zizeron oso egile harroa zen, oso emankorra eta lagun asko zituena).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia