|
esan nahi baita metro batzuk atzera egin eta kiskoaren atzealdean babestu zela, baita babestu orduko begia kioskoaren ertzetik atera ere, Txaroren zelatan; Adak erabakia zuen, beraz: egoerari ihes egiteaz gain, Txarok eta bere lagunak protagonizatzen zutèn eszenaren jarraipena egingo zuen, jakin min bizia sorrarazten baitzion emakumeak; Txarok haserre zirudien, eta gizonezko lagunak adostasun beroa erakusten zion, aurpegiarekin egiten zituèn keinuak eta esku mugimenduak
|
bere
jarreraren erakusgarri, esaten ariko balitzaio bezala: –Arrazoi duzu, Txaro, ongi da, ongi da??; baina Txarok ez zuen etsitzen, eta bere erretolikarekin jarraitzen zuen, antza, zigarretari kea ateratzen zion bitartean, xurgadaz xurgada, tupustean aurpegia jiratu zuen arte, Adaren begitik guztiz ezkutatzeraino; Adak ez zuen, beraz, Txaroren aurpegirik ikusten, baina bai aldameneko mahaian zeudèn bi atsoenak, biak ere hirurogei bat urtekoak; atsoek zeramikazko katilu bana zuten mahai gainean, txokolatea hartzeko egokiak?, eta ez ziruditen eroso Txaroren jarrerarekin, egin ere, egin baitzion haietako batek mespretxuzko keinu bat, beste atsoak eskua kopetara zeraman bitartean, aitaren egitera balihoa bezala; zertaz ari ziren, baina?; atsoekin hamabost hogei sengundotan jardun ondoren, Txarok gizonari berriro so egin eta, hatza luzaturik, agindu bat eman zion:
|
|
esan nahi baita metro batzuk atzera egin eta kiskoaren atzealdean babestu zela, baita babestu orduko begia kioskoaren ertzetik atera ere, Txaroren zelatan; Adak erabakia zuen, beraz: egoerari ihes egiteaz gain, Txarok eta bere lagunak protagonizatzen zutèn eszenaren jarraipena egingo zuen, jakin min bizia sorrarazten baitzion emakumeak; Txarok haserre zirudien, eta gizonezko lagunak adostasun beroa erakusten zion, aurpegiarekin egiten zituèn keinuak eta esku mugimenduak
|
bere
jarreraren erakusgarri, esaten ariko balitzaio bezala: " Arrazoi duzu, Txaro, ongi da, ongi da..."; baina Txarok ez zuen etsitzen, eta bere erretolikarekin jarraitzen zuen, antza, zigarretari kea ateratzen zion bitartean, xurgadaz xurgada, tupustean aurpegia jiratu zuen arte, Adaren begitik guztiz ezkutatzeraino; Adak ez zuen, beraz, Txaroren aurpegirik ikusten, baina bai aldameneko mahaian zeudèn bi atsoenak, biak ere hirurogei bat urtekoak; atsoek zeramikazko katilu bana zuten mahai gainean –txokolatea hartzeko egokiak–, eta ez ziruditen eroso Txaroren jarrerarekin, egin ere, egin baitzion haietako batek mespretxuzko keinu bat, beste atsoak eskua kopetara zeraman bitartean, aitaren egitera balihoa bezala; zertaz ari ziren, baina?; atsoekin hamabost hogei sengundotan jardun ondoren, Txarok gizonari berriro so egin eta, hatza luzaturik, agindu bat eman zion:
|