|
deitua zegoen bitartean. Domingok zuèn ametsari, errealitatearekin eta grabitate indarrarekin lotuta zegoen heinean, errealitateak berak emango baitzion, azken batean, behin betiko sendotasuna, han helmugan, zurezko arranoa gobernatzeko gai izatean?, Gabinorena ez, honen ametsak ametsaren lurrak baitzituen abiapuntu eta helmuga, halako eran, non ametsak iraun bitartean iraungo baitzuen, baita ametsaren azken hatsarekin batera lehertuko ere bidaiaren helmugan, ezerezean amiltzeko: hots, Domingoren ametsa proiektu bat zen, ametsetik errealitateranzko jauzia egitera behartzen zuena; Gabinorena, aldiz, amets hutsa zen, ametsaren mehetasuna zuena eta bere izatea eta
|
bere
ibilbidea ametsaren baitan topatzen zituena; horregatik, begi erne bizi ongi zabalduak eskatzen zizkion ametsak Domingori, errealitatearekiko loturak ez zion besterik eskatzen, ziurki, errealitatearekin talka eginez gero edo lurra hartu beharrean lurra joz gero pikutara joan baitzitezkeen bere asmo guztiak?, eta Gabinori begi itxiak, bere baitan gauzatzen eta mamitzen den ametsak ezerezarekin lot... iturri agortezin bihurtzen duena, halako moldez, non lehertutako burbuilen baitatik beste burbuila batzuk sor daitezkeen:
|
|
bataren zein bestearen ametsek, jakina, hazi bat zuten abiapuntu –burbuila bat–, amets guztiek bezala, baina Domingoren ametsa ametsetik at gauzatzera –gorputz hartzera eta itxuraldatzera, alegia– deitua zegoen bitartean –Domingok zuèn ametsari, errealitatearekin eta grabitate indarrarekin lotuta zegoen heinean, errealitateak berak emango baitzion, azken batean, behin betiko sendotasuna, han helmugan, zurezko arranoa gobernatzeko gai izatean–, Gabinorena ez, honen ametsak ametsaren lurrak baitzituen abiapuntu eta helmuga, halako eran, non ametsak iraun bitartean iraungo baitzuen, baita ametsaren azken hatsarekin batera lehertuko ere bidaiaren helmugan, ezerezean amiltzeko: hots, Domingoren ametsa proiektu bat zen, ametsetik errealitateranzko jauzia egitera behartzen zuena; Gabinorena, aldiz, amets hutsa zen, ametsaren mehetasuna zuena eta bere izatea eta
|
bere
ibilbidea ametsaren baitan topatzen zituena; horregatik, begi erne bizi ongi zabalduak eskatzen zizkion ametsak Domingori –errealitatearekiko loturak ez zion besterik eskatzen, ziurki, errealitatearekin talka eginez gero edo lurra hartu beharrean lurra joz gero pikutara joan baitzitezkeen bere asmo guztiak–, eta Gabinori begi itxiak, bere baitan gauzatzen eta mamitzen den ametsak ezerez... burbuila berdinak nahiz desberdinak, klonikoak zein ezklonikoak, guztia galtzen den arren ezer galtzen ez den errealitaterik gabeko errealitatean; Domingok balentria bat zuen buruan, errealitatearen baitan burutu beharrekoa, eta balentria burutzeko baldintzek lotzen zuten; Gabinok, aldiz, kate bateko katemailak balira bezala, ezerezetik ezerezerako bidaiak zituen bere asmoen zerumugan, eta ezerezaren askatasuna zuen ondorioz, kate orotatik –ezerezak ez zuen formarik ez pisurik, definizioz– edo ia kate orotatik libratzen zuena; ikuspegi hartatik, baliteke, hortaz, Gabinoren askatasuna Domingorena baino askatasunago izatea, nahiz eta Gabino –hamalau urte betetzear zegoen, etxera itzuli zenean– nekez ohar zitekeen hartaz; Gabinok, baina, ongi ikusten zituen anai arreben lehentasunak –" Zu pilotu izatean, heroi handi bat izango dugu Regina enean" esan zion Adak Domingori behin batean–, baina ez al zen bera ere –Gabino– beste pelikula bateko heroi izan, bazilo armada bat belaunikarazi zuena, guduaren erdian birika bat –ustezko heroia are heroiago bihurtzen zuena– galdu behar izan bazuen ere?
|