Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 62

2004
‎Ezjakin arlote gizajo batzuk. Zer dala ta proposa diteke, gaelikerari eusteko, bere hortan eutsi behar zaiola zorigaiztoko egoera horri. Gaeltacht’etako irlandarrek bizi eskuarra eta gizatarra, eta kultura, izateko eskubide osoa dute; eta gaelikerak ez du eskubiderik batere gaelikeraz mintzo diren horien eskubideen kontra.
2006
‎Horien artean, aipagarri izan daiteke lege testu honetan barneratzen den sin levantar mano. Horren esanahia bestera doa eta bertara batzen du epaileak bere ardurapean duen auzia alde batera utzi gabe, bere horri eutsi behar izatea. Hitzez hitz, baino, perifrasi baten bidez eman da horren ordaina euskaraz:
‎(470e) Epaileak, bere horri eutsiz, ezesleak egindako agiriak aztertu eta ekitaldian aurkeztutako lekukoak entzungo ditu, eta ezespenari buruz zuzentzat jotzen duena ebatziko du.
‎Epaileak, bere horri eutsiz, ezesleak egindako agiriak aztertu eta ekitaldian aurkeztutako lekukoak entzungo ditu, eta ezespenari buruz zuzentzat jotzen duena ebatziko du.
2007
‎Artikulu hartan azaltzen ziren irizpide metodologiko nagusiei bere horretan eutsi zaie honako edizio honetan ere. Hona hemen artikulu haren laburpena:
‎Ia elikagai guztietan dagoen aminoazido naturala da, bereziki proteina ugarikoa, glutamato naturalaren antzeko zaporea ematen duena eta zapore gaziaren indartzaile gisa jarduten duena. 2007ko maiatzean, Elikagaien Ikerketa eta Teknologia Institutuko (IRTA, Kataluniako sigletan) aditu talde batek, Gironan, urdaiazpikoaren gatz edukia erdira murriztea eta kontserbazioari bere horretan eustea lortu zuen. Gaur egun, kontzentrazioa 40 g gatz da kilo bakoitzeko, eta Europako Truefood proiektuaren barruan sartzen den ikerketaren helburua da gatz erdiarekin baina elikadura segurtasun maila berarekin ondutako urdaiazpikoa lortzea.
2008
‎Horren arabera, 2018 urtean ez da ia prostituten erakusleihorik izango Auzo Gorrian. Herbeheretako beste hamabi hiritan erakusleihoek bere horretan eutsiko diote, eta Herbeheretan nahiz hortik kanpo ezkutuko prostituzioaren arazoak konpontzeko hamar urteko plana baino gehiago da.
‎Fiskalak 72 orduz behin behinean atxilotzeko eskatu zuen orduan, Arruek bere salaketa berresten zuen ikusteko. Zinegotziak bere horretan eutsi zion atzo salaketari, eta Fiskaltzak baldintzarik gabe espetxeratzeko eskatu zuen.
‎erraldoi, itsasontziko kapitain, talaiatik so, enantzu handiko, ziur eta, batez ere, zuzen. Pentsatu dut oraindik ere bere horretan eusten diola aitari buruz dudan iritziak, zuzen eta zuhurra da nahiz eta erraldoitasuna zein enantzutasuna urteek behera ekarri. Eta minbiziak, gehitu dut gero hitza ahoskatuz.
2009
‎(OFF) (OFF) G indarren eraginpean askotan jarri behar dutenez, (ON) ekipamendu berezia dute haiei aurre egiteko. â? ¦ Borroka kamiseta da hau, guztiz itxita geratu eta bular barruko presioari bere horretan eusten diona. Horrela, odolak bertatik igaro eta bururaino iristen jarraituko du.
‎Demokrazia, adibidez, bere aurkakoa baino hobea da. Horregatik, Mendebaldeko nazio garatuetako erakunde eta praktika liberalei bere horretan eutsi behar zaiela esaten zuen Richard Rorty zenak.
‎Aldiz, IPCCren txostena defendatzen dutenen arabera, eguzkiak badu eragina, baina ez da faktore bakarra. Gainera, ikerketen arabera, 60ko hamarkadaz geroztik, aktibitateak bere horretan eutsi dio, goranzko joera geldituta.
‎Abesbatza kopuruari eta kalitateari eutsi diote aurten antolatzaileek, baina Tolosako Abesbatzen Lehiaketarentzat ere hau krisiaren urtea izango da. Lehiaketari bere horretan eutsiko diote baina aurkezpen berezia eta lehiaketaz kanpoko kontzertu berezia ez dituzte egingo aurten.
2010
‎Besteetan esan izan dudana errepikatuko dut oraingoan ere: hiru ereduen markoari bere horretan eutsi behar zaio, hoberik asmatzen eta adosten ez den artean. Horrelako aldaketarik ez da abiatzea komeni, oinarrizko baldintza batzuk aurrez segurtatuak izan arte.
‎Egungo eredu sistemari bere horretan eutsiz ere, egon badago zer hobetu. Hobekuntza saio horietan lehenbailehen abiatzea komeni da.
‎Beraz, ezin da esan Hong Kong izan zela nekazaritzaren liberalizazioprozesuan aparteko urratsa. Nekazaritzan efizienteak diren GBHek beren negoziazioagendan nekazaritzaren liberalizazioaren asmoari ia bere horretan eusten diote.
2011
‎iraunkorra da diglosia, definizioz. diglosiari atxikitzen dizkiogun gaitzak, %90 baino gehiago, diglosia galdu ondoko hizkuntzaegoera ezegonkorraren fruitu dira165 diglosiak bere horretan iraun dezake, edo aldatu eta, azkenean, galdu egin liteke. Bere horretan eusten zaion artean, iraupen indar nabarmena du. hizkuntza ukipenezko egoeretan ezagutzen den iraupen indarrik handiena, askogatik.
‎Diglosiak bere horretan iraun dezake, edo aldatu eta, azkenean, galdu egin liteke. Bere horretan eusten zaion artean, iraupen indar nabarmena du.
‎Nabuco  Verdiren lanak itxiko du denboraldia, Leo Nucci baritonoarekin eta Maria Guleghina sopranoarekin.Aurrekontuak% 4 egin du beheraOperaren Bilboko Lagunen Elkarteak 10,1 milioi euroko aurrekontua izatea aurreikusten du, joan den denboraldian baino% 4 gutxiago. Juan Carlos Matellanes OLBEko presidenteak azaldu duenez, joan den urteko diru-laguntzei bere horretan eutsiko dieten ustea oinarri hartuta egin dute programazioa. Badakite Espainiako Kultura Ministeriotik% 10 gutxiago jasoko dutela, baina zain daude oraindik Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiko Kultura Sailak emango dienaren zenbatekoen berri jakiteko.Edonola ere, OLBE kaudimendun elkartea, zorrik gabekoa, dela ekarri du gogora presidenteak eta  beren baliabideekin denboraldiko aurrekontua osoaren% 53ri aurre egiteko gai direla esan du.Bazkideen zenbatekoak% 3 egin du behera, eta, hartara, 5.650 lagunek osatzen dute OLBE gaur egun. Egoera horri aurre egite aldera, bazkide berriak erakartzeko kanpaina jarriko du abian elkarteak.
‎Probek, gainera, frogatu dute teknologia eraginkorra dela esnekien lizun eta legamia espezifikoak inaktibatzen. Presio handiekin prozesatutakoan, ikertzaileek ikusi zuten tratatutako laginak, balio bizitza osoan (hiru hilabetean, gutxi gorabehera), beren propietateei eta kalitate ezaugarriei eusteaz gainera, ezaugarri organoleptikoei ia bere horretan eutsi zietela produktuek.
‎Goenkalek produkzio modu berria ezarri zuen ETBn, egunero atal bat grabatzean oinarriturikoa; hasierako produkzio sistemak aldaketa eta hobekuntza batzuk izan baditu ere, oinarriari bere horretan eutsi zaio. Bestalde, 3.000 atal grabatu eta emititzeak, istorio eta pertsonaien ezinbesteko garapena ekarri du.
2012
‎Jende askoren ahaleginari esker, gure kaleko giroa bestelakoa da. Horregatik, ez da onargarria eskubide zibil eta politikoen kontrako erasoak baimentzen dituen makineria polizialari bere horretan eustea. Edozein gatazkaren erresoluzio fasean Justizia Transizionalaren barruan polizia ereduaren inguruko eztabaida mahai gaineratu beharra dago.
‎Pentsamendu erreprimituenek eragin handia dute jokabidean. Gainera, energia ugari behar dute bere horretan eusteko, eta kontzientziara iragaz daitezke.
‎Eta Cánovasek, historialaria ere bazenez, bere ekintzabidea epe luzeko ikuspegian kokatzen zuen. Beraz, erabateko moldaketa juridiko eta politikoa pentsaturik zuen, baina tokian tokiko administrazio ohiturei bere horretan eutsiz. Espainiar konstituzioaren nagusitza argi eta garbi izatea bilatzen zuen, eta ondorioz ez zuen oztoporik jartzen foru erakundeen jarraipenean.
2013
‎Obamak kanpainan zehar defendatu zuen zergak bere horretan eustea, igo gabe alegia, 200.000 dolarretik behera irabazten duten estatubatuarrei eta murrizketa kentzea 200.000 dolarretik gora irabazten dutenei, eta praktikan zergak igotzea dakar honek.
‎Ura, saneamendu eta arazketari dagokion tasa %1, 5 igoko da, Ur Kontsortzioko Batzarrak onartu bezala.Zabor bilketari dagokion tasak %5 egingo du gora.Lizentzia emateagatik ordaindu beharreko tasari bere horretan eutsiko zaio.Gizarte zerbitzuen tasaren baitan etxez etxeko laguntzari, herriko obra eta brigadako langileek eta bideak garbitzeko makinaren erabileragatik emandako zerbitzuei, udal igerilekuari eta udal pilotalekuari dagozkienetan ere ez da aldaketarik izango. Bai aldiz, ospitaletxeko eta hileta zerbitzuetako tasetan eta udal probalekua dema plazaren erabilerako tasetan; %1eko igoera izango dute azken horiek.
2014
‎Ia bere horretan eusten diete barazki gordinen ezaugarriei, arinak dira, gantz gutxi ematen dute eta zuntz ugari.
‎– Uraren kalitateari bere horretan eustea.
2015
‎914. " PSOEkoak jabetu dira, nonbait, beste doinu batekin ekin behar diotela Jaurlaritzarako kanpainari. Baina Zapateroren hitz ederrak eta agian euskal buruzagi sozialista batzuren zinezko borondateaalde batera utzita, PSOEk PPrekin duen estatu itunari bere horretan eusten dio: Espainia beste erabakigune politikorik ez du onartzen" (2005eko Aberri Eguneko ELAren adierazpena, Landeia 104).
‎EHk prentsa oharraren bidez azaldu zuen bere balorazioa: ...olitikoari ere, oro har, leporatu zion heriotza hura eragotzi ez izanaren errua," bereziki, gatazkaren izaera politikoa ukatu eta haren konponbidean aurrera egiteari uko egiten dietenei"; berretsi egin zuen, bestalde," bide baketsu eta demokratikoen aldeko apustua" eta, su etenaren amaiera iragarri zenean bezala," konpromiso politiko, sozial eta instituzional" guztiei bere horretan eusten ziela ziurtatu zuen.838
2016
‎–Argi dago batzuek errentagarritasun politikoa atera nahi izan diotela euskararen auziari, gaiak berezkoa duen giza dimentsioari bizkarra emanda. Egiazki, hautsak harrotzen dituztenen asmo bakarra da orain arteko egoerari bere horretan eustea?.
2017
‎Egoera horren aurrean, modernistek estetikan aurkitu uste izango dute zentzugabekerian ez erortzeko irtenbidea. Erantzuna paradoxaren sublimazio estetikoan dago, hots, paradoxari bere horretan eustea giza ezagutzak erdiets dezakeen emaitzarik umotuena bezala eta jantzi estetiko albait gailen eta ederrenean ematean, sorkuntza poetikoa kontraesanak gainditu eta gizakiak bilatu izandako batasun, betetasuneta nagusigolurraldea konkistatzeko modu behin betikoa bailitzan. Zernahi gisaz, erantzun horrek errealitatetiko aldentze garbia dakar berekin, idazleak errealitatearen ordez bere antzaldatze poetikoa besarkatzea aukeratzen baitu.
‎Aurretik saiaturiko bideak dira okerrak, ez desiraturiko helmuga bera. Ezintasunera baizik ez zeramatela zintzoki onartuta, berant modernistek bide horien guztizko suntsiketari ekingo diote desirari bere horretan eutsi eta bide benetakoago batzuei leku egiteko. Hortxe datza hizkuntza, ezagumena edota historia bezalako giltzarri modernoak irauli eta deuseztatzeko beharraren zioa.
‎Mintegik ere jarrera horixe hartu du, muturrera eramanda, baina. Izan ere, desirari bere horretan eustea proposatzen digu, errealitatean egiaztatu denari ez ikusi erabatekoa eginez, paradoxa gure begien bistatik galtzeraino urrutiratuz, alegia. Ahaztu egin behar dugu gabezia benetakoa dela eta betetasuna faltsua, eta alderantziz jokatu, hau da, gabezia gainditzerik eta betetasuna erdiesterik balego bezala, simulakro batean ari garela jakin arren.
‎Bestetik, Obabako gizartea, tradiziozalea eta jainkozalea, lege zaharraren aurka agertzen zen ororekin maseiatzaile gupidagabea, Estebanen gurasoen jokaerari eskandalu hutsa iritzita, amaren gainean izenik txarrena eta gezurrik zikinenak zabaldu eta aita mespretxuz jositako erabateko marjinazio sozialera kondenatu zuena. Ikus daitekeenez, Obabako gizartea aldatuxea dago Camilo Lizardiren garaikoaren ondoan, indarkeria fisikorik krudelkeria, bestialismoa, kasu, ageri ez delarik, baina gorde dituen sineskeria eta ohitura batzuek batetik hala nola kontakizunak unean unean aipaturiko sorginen beldurra edota liburu gabezia eta kanpoan izandako bilakaera batzuek bestetik agnostizismoaren indartzea, adibidez bere horretan eutsi diote" basoa vs. kultura" kontrajartze zaharrari.
‎Kontserba horiek moluskuen nutrizio ezaugarri eta zapore guztiari bere horretan eusten diote; kontsumo gomendioek diote astean behin jan behar liratekeela, gutxi gorabehera
‎Ezaugarri garrantzitsua da hori haziek gantzen propietateei bere horretan euts diezaieten eta ez daitezen mindu.
‎Horrek lagundu egiten du bere horretan eusten testurari, koloreari, zaporeei, lurrinei eta bitaminei.
‎Horren arrazoietako bat izan zitekeen biztanleriaren hazkundea, baina faktore horri neurriz gorako garrantzia eman izan zaio, eta dagokion garaian kokatu behar da. XVI. mendearen azken zatian, biztanleen kopuruak bere horretan eutsi zion, edo behera egin zuen; baina langileek ez zuten, hala ere, inolako onurarik atera horretatik.
‎–Testamentuan adierazitako oinarrizko gurariari bere horretan eusteko asmo sendoz, eranskin bat gehitu nahi nioke ondasun guztiak nire alabarik gazteenaren, Arrateren ardurapean eta jabetzan uzten ditudala dioen ekarpen nagusiari.
‎Testua, baina, ez da irudiaren deskribapena, ez eta irudia testuaren ilustrazioaere. Gauza bakoitza bere horretan eusten da, bada zerbait.
‎Ontzia eraikiko duen enpresak jakinarazi duenez, jatorrizkoaren diseinua errespetatuko dute. Neurriei ez ezik (269 metroko luzera eta 28 metroko erruna), ontziko areto eta lehen mailako kamaroteen diseinuari ere bere horretan eutsiko diote. Titanicen erreplika altxatzeak 136 milioi euro balioko du.
‎Hortaz, justua litzateke aitortzea Jaurlaritzak egiten duen aurrekontu ahalegina: krisi ekonomikoa pairatuta ere, bere horretan eutsi dio nazioarteko boluntariotzarekiko apustuari. Eta halaxe aitortzen dugu.
2018
‎Bi taldeetako delegatuek azalpenak eskatu zizkioten arren, bere horretan eutsi zion esandakoari Sarrionek. Elgoibarko delegatuak hark esandakoa azaldu zien taldekideei aldagelan.
‎Ikerlan honen helburua da aztertzea zergatik izan den horren desberdina Bermeoko eta Ondarroako euskararen garapena. Izan ere, Bermeon azken hamar urteetan, 27 bat puntu egin du behera kaleko erabilerak, eta bere horretan eutsi diote Ondarroan. Behin lan hori eginda, identifikatuta izango ditugu zer aldagaik izan dezaketen eragina, oro har, herritarren hizkuntz hautuetan.
‎Posible bada atributu maskulino bat duen «gizon» batez hitz egitea, eta ulertzea atributu hori gizonaren ezaugarri zorioneko baina akzidental bat dela, orduan posible da, era berean, atributu femenino bat (hori zernahi dela ere) duen «gizon» batez hitz egitea, eta, hala ere, generoari bere horretan eustea. Baina behin baztertzen dugunean lehenagotik «gizon» eta «emakume» substantzia iraunkorrak daudela, ezin daiteke genero ontologia funtsean ukitu gabe utzi, eta esan genero ezaugarri disonanteak bigarren mailako eta mendeko nolakotasun akzidentalak direla.
‎Alde horretatik, ligak talde bakoitza" merezitako lekuan" jartzen duela azaldu du Lolo Encinas entrenatzaileak. Egun, 16 postuan da Sammic ISB, eta bere horretan eusten dio bigarren denboraldiz jarraian Urrezko LEB ligan jarraitzeko itxaropenari. Jokalariengan ilusioa piztu du joan den asteburuan Levitec Huescari irabazi izanak.
2019
‎Mende berria hasi da, eta lehen urteetan euskaraz kantatzeko hautuak bere horretan eutsiko dio. estiloei dagokienez pluraltasun handiagoa azalduko da, eta ordura arte euskaraz apenas entzun zen rapa edo elekBelaunaldi berrien artean" kultura konpromisoa ez da premiazko zerbait bezala bizitzen. Eta ildo horretan ulertu behar da ingelesez kantatzen duten musika taldeen gorakada". tronika areagotu egingo da.
‎Lazarok xoria harrapatu, Erramuk lumatu eta Pazkok jan! Kontrapasan harrapatutako usoak inondik ere, Aste Santuan bere horretan eutsi behar eta, nahikoa beta ematen zuelako paz  kotan sano sano jan ahal izateko.
2020
‎Lehen Pizkundeko eragileak euren praktiketan nahikoa modernoak ziren, baina mugimendu Erromantikoko zenbait ahotsetan inspiratu zirenez, hark bezala diskurtso antimoderno edo tradizionalista bat egiten zuten ohikoan: alegia, ekosistema zaharrean, baserriaren inguruan gotorturik, biziraun zuen euskal mundu horri bere horretan eutsi behar zitzaion kosta ahala kosta. Bertsolaritzaren inguruko irudikapenak ere hor lerrokatzen zituzten:
‎Udal aurrekontuan nola eragingo du krisi honek? 17,2 milioi eurokoa da aurtengo aurrekontua, baina gerakinak eta beste kontuan izanda, guztira, 27,6 milioi euroko aurrekontua da eta bere horretan eusten diogu.
‎" 27,6 milioi euroko Udal aurrekontua da aurtengoa bere horretan eusten diogu"
2021
‎Ildo beretik eta azken ohar gisa, oinarri teorikoetan ez bezala, azterketara ekarritako aipuak elkarrizketatuek adierazitakoak ahalik eta modurik fidelenean eskaini dira Genevako Eskolaren ikuspegiari jarraiki, hau da, ahozko elkarrizketetan adierazitakoei ia bere horretan eutsiz, ikuspegi komunikatibotik informazio esanguratsua ematen delako. Horrela, marko teorikoan idatzizko erregistroari dagokionez, aipuak ohiko arauen baitan eskaini diren bitartean, ahozko corpusari dagozkionak, aldiz, ez dira euskarazko idatzizko arauetara erabat ekarri testuaren jatorrizko forma eskaintzeko, ulergarritasuna bermatzeko hainbat egokitzapen egin badira ere.
‎Hainbat urtez, gatazkak bere horretan eutsi zion, baina otsail hasieran berpiztu egin zen, Ukrainako Gobernua herrialdeko talde errusiazaleak estu hartzen hasi zenean. Lehenik Oposizioko Plataforma alderdiko buru Viktor Medvedtxuken aurkako zigorrak etorri ziren, zeinari «talde terroristak» finantzatu izana egotzi zioten.
2022
‎«Bielorrusiako Errepublikako demokraziaren ordezkaritza gorena» izango dela jasotzen du bozketara eramango den konstituzio berriak. Asanblada horretako kide izango da Lukaxenko, baita presidentetza galduko balu ere, eta, beraz, egun duen botereari bere horretan eutsiko liokeela ohartarazi dute harekin kritikoak direnek.
‎bi ordukoak izango dira, eta lan txanda guztietan egingo dituzte. Aurreko astean iragarri zuten protesta LAB, CCOO, USO, ESK eta CGT sindikatuek, eta gaur baieztatu dute bere horretan eusten diotela deialdiari.
‎Lehenik, baina, agintariari komeni zaio ekaineko Asanblearako bozetan gehiengo osoa biltzea, 2017an egin zuen modura. V. Errepublikan bada presidentearen alderdiari eserlekuen erdiak baino gehiago emateko ohitura, eta joera horri bere horretan eustea nahi du Macronek. Ez du, ordea, dena aldeko izango:
‎Ratioei ere erreparatu diete: nabarmendu dute HH Haur Hezkuntzako lehen zikloan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan bere horretan eutsiko dietela ratioei, eta gainerako mailetan jaitsiera «oso txikiak» direla. Hori ikusita, sindikatuak esan du behin behineko 13.000 irakasleak egonkortzearen alde egiten jarraituko duela, eta datorren astelehenerako mobilizazioetara deituko dute, Donostiako eta Bilboko hezkuntza ordezkaritzen atarian, 17:30ean hasita.
2023
‎Kuriosoa da berez beste zerbaitetarako diren azpiegiturek bigarren funtzio bat hartzen dutenean; hala nola frontoiek Elizondon eta Garazin, kantxa berde marradun batek Amurrion. Eraikinak, pertsonak bezala, transformatu egiten dira testuinguruaren arabera eta, hala ere, bere horretan eusten diote zerbaiti. Kiroldegia beti izango da kiroldegi, usain eta kolore, guk errimaz, bertsoz eta txaloz apaintzen badugu ere.
‎Gertakari horrek agerian utzi du AEBetako presidenteak arreta handiz kalkulatu behar izan dituela Ipar Irlandaz esandakoak; bai hango alderdi politikoekin elkartu denean, bai gerora Ulsterko Unibertsitatean emandako hitzaldian. Ikusteko dago Bidenek DUPen iritzia aldaraziko duen, baina alderdi unionista nagusiaren asteotako jarrerak iradoki du bere horretan eutsiko diola, gutxienez, datorren hilabeteko herriko bozak pasatu arte. Nigel Dodds Erresuma Batuko Lorden Ganberako DUPen burua hala mintzatu da:
‎Oro har, talde erregularra izan gara sasoi bukaeran, eta kanporaketetan ere ezaugarri horri eusten ari gatzaizkio. Ihes egin zigun igotzeko lehen aukerak, baina gogoari eta ilusioari bere horretan eutsi diegu, gure zaleen laguntzaz. Mendizorrotza alboan izan ditugu sasoiko lehen partidatik bertatik, eta etxeko azken lehietan bizitakoa ikaragarria izan da.
‎BERRIAk jakin duenez, zuzenketak eztabaidatzeko Eusko Legebiltzarrean propio sortutako lantaldean zuzenketa onartu dute, eta bide eman diote hizkuntza ereduak mantentzeari. Gainera, erabaki dute hizkuntzei lotutako gainerako zuzenketei ere bere horretan eustea. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak esan du espero dutela abenduaren 21ean onartzea behin betiko osoko bilkuran.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia