Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2001
‎Sebas hiri handi batean bizi den 10 urteko mutiko bat da. Bere gurasoek etxetik kanpo ematen dute denbora gehiena eta kalera ateratzea ere zaila da berarentzat, hiri handian arrisku asko daudelako. Beraz, mutiko honek ordu asko ematen ditu etxe barruan, eta gustatzen zaio leihotik begira egotea.
2006
‎Horrek eragiten dion saminaz gainera, aitaren heriotza gertatutakoan egin behar izan ez zuen gauza bat egitera derrigortua dago oraingoan: bere gurasoen etxea izandakoa hustutzea. Zer egin hainbeste urtetan eta auskalo zer itxaropenekin aitak eta amak eskuratutako gauza pila haiekin?
‎Karlos azkenekoz ikusi zuen eguneko irudiak ikusi ditu. Bere gurasoen etxeko atariaren aurrean daude. Karlosek esan dio hurrengo egunean ez dutela elkar ikusiko, Hendaiara joan behar duelako dentistari bisita egitera.
2007
‎Zigor Goikoetxea" Gorrion" Azkorri auzoko gazte getxoztarra eta Koska irratiaren kidea atxilotu du Espainiako Poliziak bere gurasoen etxean arratsaldean. Atxiloketaren unean hainbat tiro entzun dituzte auzokideek eta Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren arabera, poliziek egin dituzte tiroak Goikoetxea etxera hurbiltzean.
‎Bai, ongi entzun duzue, futitzen naiz, enetzat aita edo ez, berdin da, hain da nitaz guti artatu. Ene amak utzi zuelarik beste batekin joateko, bere gurasoen etxean ezarri ninduen ez zela bera nitaz okupatzeko gai, zionaz, eta amatxi aitatxik ez nautelarik atxiki nahi izan, pentsioan sakatu. Orduan egun batez, lekuak hustu ditut eta egun arte ez naute harrapatu.
2008
‎Nonbait, lotsatu egiten zen Agirre bere gurasoen etxe txiroa Azkueri erakusten, burla egingo ziolakoan. Azkue familia onekoa zen eta Agirreren aita arotza zen.
‎erreala) 13 urtez isolaturik bizi izan zen, bere gurasoek etxeko gela batetik atera
‎Herriko lagunak bere gurasoen etxera joateko asmoa zuen, Moskura, eta hirian bizitza hobea izateko aukera zegoela pentsatzeak nolabaiteko lasaitasuna eman zion dantzariari. Gurasoen etxearen helbidea eman zionean, eskutitz ugari bidaliko zituela baieztu zion lagunari.
2009
‎Paula hitz egiten hasi baino lehen, erabakia nuen ezetz esango nuela, ez zitzaidala gustatuko hark proposatutakoa. Bere gurasoen etxean afaldu genezakeela bota zuen eta, Ibai ohean sartu ostean, Bilbora joan gintezkeela urte berria ospatzera; nik berehala erantzun nion ezetz. Arrazoiak asmatzea, ordea, ez zen hain automatikoa izan.
2010
‎LAURAK bere gurasoen etxera eraman izan zuenez, naturaltasun osoz gainera, Kepak bere etxekoak noiz aurkeztuko zizkion galdetu ohi zion mutilari.
‎– Horren suertea izan nahiko nukeela neuk ere. Ez baita gauza bera gurasoen etxetik alde egitea edo gurasoek alde egitea etxea zuri utzita.
‎Maitanek 1997ko Eguberri egunean, bere gurasoen etxe azpiko aparkalekura iristean, agertu zion haurrak izateko gogoa. Ahal bezala defenditu zen Manu.
2011
‎Margolariek, musikariek, poetek, era guztietako artistek eta bere maitale ohiek lagundu zioten Père Lachaiseko hilerrira. Jeanne bere gurasoen etxera eraman zuten, eta han zegoela bota zuen bere burua leihotik, kontatu nion asko gustatzen zitzaidan neskari. Museoetako gidariek egin ohi duten moduan hitz egiten nuen, ahotsa pitin bat altxatuz, margolanaren aurrean zutik.
‎bat, eta bere gurasoen etxera ere eraman gintuen. Harreman handia egin genuenez, bere izena jarri genion abestiari".
2012
‎Etxe berriko patioa ez baitzen patioa, lorategi eder bat baizik. Han ez ziren arropak frijitu usain artean sikatzen bere gurasoen etxeko patioan bezala; ez zegoen eskegita inon fabrikako langile jantzirik, ezta emakume nagusien kulero handirik ere; ez zen arropa eskegitzeko soka mugitzean sortzen den txistua entzuten, auzokide gehienek arropak lehortzeko aparatua erabiltzen zuten; leiho haietatik ez ziren irteten etxeko txabusina jantzitako emakumeak edo tirantezko kamiseta zuriko gizonak aharrausika edo zigarro be... Garbia zen, karranka eta usainik gabea.
‎Zalantzarik gabe, aieru kaltegarriak egingo zituen. Inudearen istorioa aitzakiarik okerrena zen, mundu guztiak baitzekien Yonvillen Bovary txikia zuela urtebete bere gurasoen etxera itzulia zela. Bestalde, inguru haietan ez zen inor bizi; bide hark ez zeraman Huchettera baino; Binetek, beraz, igarria zuen bera nondik zetorren, eta hura ez zen isilduko, berritsu arituko zen, hori ziur zen!
‎Kotxean sartu direnean, hondartza alboko pisura gonbidatu du Ane eta honek amorratuta begiratu dio, ia txistua aurpegira bota behar diola dirudi. Ane bere gurasoen etxeko portalean utzi ondoren abiatu da Gros aldera. Hondartza alboko pisuan lo egingo du.
‎Enpleguren bat lortzen dutenean izango dute itzultzeko aukera. Bitartean gai izango dira egunero elkar ikusteko, garai batean, bakoitza bere gurasoen etxean bizi zenean, egiten zuten bezala.
2014
‎Hain zuzen ere, 1970ean AEBn (Los Angeles) gertatutako kasu interesgarri batena. Genie (ez da izen erreala) 13 urtez isolaturik bizi izan zen, bere gurasoek etxeko gela batetik atera gabe eduki baitzuten. Garai hartan, Genieren kasuak zientifikoki zein sozialki interes handia piztu zuen; intereszientifikoari dagokionez, besteak beste, honako bi erronka hauei erantzuna aurkitzeko interesgarria izan zitekeelako:
2015
‎Arretxe 1985eko azaroaren 26ko goizaldean atxilotu zuen Guardia Zibilak Errenteriako bere gurasoen etxean, 21 urte zituela. Gau horretan bertan atxilotu zituzten Mikel Zabalza, Idoia Aierbe haren, Zabalzaren lehengusu bat eta Ion Arretxe bera.
‎Iñaki Arinen neska lagunak eskuratu zigun gordelekua. Neskak, herriak bezala, Sara zuen izena, eta bere gurasoen etxean hartu genuen ostatu. Etxe ederra zen oso.
‎Jonah, Aixa, maiteok, oraintxe bertan erranen dizuedanarekin gogora zaitezte, gertu gertutik dagokizueeta. Kale mehar haietatik iheska nenbilela, gaztetxo haietariko batek bere gurasoen etxera eraman ninduen. Leihatilako zirrikitutik emakume batek begiratzen zigun; mutikoak zerbait, arras ulertezina, erran zionean hebraieraz, atea poliki poliki zabaltzen joan zitzaidan.
‎Diego Peraltaren etxean hartu du ostatu; badaezpada, ez da joan bere gurasoen etxera, atxilotua izango ote den beldur baita.
Bere gurasoen etxean hazi?
‎Udak bere gurasoen etxean ematen genituen, East Hamptonen.
2016
‎Bestalde, Ermanno irakasle jaunak adierazi zion Carducci bere gurasoen etxean egon zela hamar egunez 1875ean, eman zioten gela erakutsi, lo egin zuen ohea ukiarazi eta etxera eramaten utzi zion poetak amari bidalitako gutun «eskutada» bat, erosotasun osoaz ikusteko; eta geroztik haren urduritasunak, haren gogoberotasunak ez zuten mugarik izan. Hainbesteraino ere non bere buruari sinetsarazi baitzion, bai eta guri sinetsarazi nahi ere, ezen Canzone di Legnano ko bertso famatu hura,
‎Gaur, bere gurasoen etxean lo egitea erabaki du Dianak, ondoezik zegoela aitzakia jarrita. Berekin eraman du Carolina, eta beste batzuetan baino hotzago agurtu nau.
‎Mariolari asteburua oharkabean joan zaio, ez baita kalera atera. Orain dela urte batzuk bere gurasoek etxe azpiko garajean txoko antzeko bat egokitu zuten. Ordenagailu bat eta telebista zahar bat daukate bertan, eta azken boladan Mariolak ordu mordoa pasatzen ditu han.
‎Baina hurbiletik ezagutu dutenek karlisten ondorengo bezala definitzea nahiago dute. Kontatzen dute nola haurtzaroan apaiz karlista bat egon zen errefuxiaturik bere gurasoen etxean. Garai horretatik apaiz horrek erakutsi zion bai borrokan, bai fede kristauarekiko leial egoten.
2017
‎Erantzunik ez. Pentsatzen nuen beharbada bere gurasoen etxean zegoela. Baina ez nintzen ausartu hara deitzera.
2018
‎Handik egun batzuetara, ama semeak etxera iritsi zirenean, han ez zegoen Josuren arroparik, ez arrastorik: bere gurasoen etxera joateko eta bere puskak eramateko aprobetxatu zuen senarrak jaiotza ondoko tarte hori. Handik aste batzuetara, berriz, dibortziorako paperak bidali zizkion Josuk mezulariz.
‎Luziari bai, diskoa izugarri gustatzen zitzaiolako eta pittin bat mitomanoa zelako, garai hartan behintzat. . Azken finean, ni ere berarekin oheratu izan banintz bezala da, ezta??, esan zidan behin, ohetik lehenbailehen altxatu behar duzula dakizun halako batean? bere gurasoen etxean geunden, edozein unetan itzul zitezkeen?, izara artean luzamendutan ibiltzea saihestea ezinezkoa gertatzen zaizularik. –Teresa Iturriozekin oheratu izan banintz bezala, zu tarteko?.
‎Zerbitzari zaharra eta Ganixek eman zion bilaketarako gailua, garraioko kolperen batek kalterik egin ez diezaien, ondo bilduak sartu ditu kaxa handiago batean, eta gainean bere arropa batzuk. Ondoan daude, jaisteko prest, apartamentuaren leku urriagatik oraindik hustu ez dituen beste bi kaxa ere, bere gurasoen etxetik ekarri zituenak; eta orain beste hiru kaxa betetzen ari da: jantzi guztiak, oinetakoak, garbitasunerako gauzak, eta dauzkan dozena erdi liburuak sartzen ditu banan banan...
‎Baina bere gurasoen etxera bueltatu zela esan zuen.
‎Urtebete geroago bere gurasoen etxera deitu nuen.
2019
‎Libe berriz ikustea. Hezur haragizko Libe, bere gurasoen etxeko ataritik irteten. Zenbat aldiz itxaron nion atari hartan, elkarrekin zerbait hartzera joateko.
‎–Eskerrik asko Jauregirekin laguntzeagatik, esan zidan goiz izugarri hartan, bere gurasoen etxean agertu nintzenean. Gazteegia iruditu zaitzaidan.
‎Begi berdeko neskari bere gurasoak etxean ez egoteak tristura ematen dio, beraiek baitira egunak alaitzen dizkioten pertsonak. Telebista piztea erabakitzen du, pixka bat entretenitzeko eta gurasoek esandakoa ahazteko.
‎Hasiera eman zieten itaunketei, eta sarjentuak den dena ukatzen zuen. Bitartean, Victoria indarberritzen ari zen bere gurasoen etxean. Ziotenez, agian betiko geratuko zen elbarri gurpil aulki batean.
‎Odol euskalduna dut zainetan, eta, gainera, odol holandarra, horrekin apika dena dago esana. Lagun taldean ateratzen ginen, biok bakarrik ere bai, eta, aldika, oherako bidea hartzen genuen, nire hotelean, pentsaezina baitzen ni bere gurasoen etxera lotara joan nintekeenik.
‎Etxekoandreak tarte bat utzita, badaezpada San Felizisimo atera eta mostradorearen gainean utzi zuen atzera. Aktoreak baita Jaumek ere, noski bazekien zertan zebilen, baina ez zuen ezer esan; ezta Iratik ere ikasleen aurrean, nahiz eta bere gurasoen etxe azpiko tabernariaren asmoak ondo igarri. Ispiluan bezala agertu zaio, azpiko tiradera txikia isil gordeka irekitzen, begiak itxi orduko.
2020
‎Ez mundu huntan eta ez bestetan, Elsa' k ez baitzuen ez kristau federik eta ez erlijio kezkarik. Bere gurasoen etxean, Jemappes' en, ez zan sekulan entzun" Jaungoiko" hitza birau egiteko ezpada. Bere aitak zionez" Jaungoikoa balego, putaseme bat izan luke; baiña putetxeak burgesek sortu dituzte langilleen alabez ornituz.
‎Ez zuen hunek bere gurasoen etxean ezer aitortu nahi: zertaz lotsaturik ez izanik ere, lotsa zan puntu huntaz; eta bera bakarrik Jemappes' era agertu ezkero, noski, Luc' ekiko saltsa guzia agiri agirian paratuko zuen amak, zenbait astez lehenagotik zerbaiten susmoa hartua baitzuen.
‎Espainiar estatuko legedia arrunta aplikatuta, biek baldintzapeko askatasuna lortzeko eskubidea izango lukete. Hori da Xua Gurasoekin Etxera plataformak eta Sarek eskatzen dutena; salbuespenezko legedia alboratzea eta Xua bere gurasoekin etxera ekartzea, banaketa mingarririk ez gertatzea hain zuzen". Arantzabalen esanetan," justiziagatik Xua gurasoengandik ez lukete banatu baina baita ere elkarbizitzaren mesedetan". Hain zuzen gai hau Batzar Nagusietara ekarri eta" ia erabateko adostasuna lortzea, garrantzia handiko urratsa dela deritzogu". Sarek eta Xua Gurasoekin Etxera plataformak eginiko lan handia aitortu du.
‎Argi galdetu du," Patxi eta Olatzek espetxealdiaren hiru laurdenak ondo baino hobeto beteak dituzte. Beraz nola ez da posible izango Xua bere gurasoekin etxera ekartzea. Borondate kontua dela deritzogu, besterik ez". EAJ:
‎–Begoña lanetik bota dute bajak bata bestearen atzetik hartzeagatik eta bere gurasoen etxera itzuli behar izan du. Ez du dirurik eta bion etxea saldu nahi du.
2021
‎2017an zendu zen Jean Etxebarne herriko auzapez ohiaren erranetik ezagutarazten dira garai hartako gertakari batzuk. " Boten harrabotsa" gogoan zuen Etxebarnek, bere gurasoen etxeko maizter edo bordari lanetan ari zen Joseph Aiscar atxilo eraman zuten gauean. Erresistentziako kideak laguntzen zituen.
‎Baina, eta baina honetan datza mezua, bere ama gaixotu eta gure aitak itzultzeko hilabetetan arrenka egin arren, bere ama hilzorian egon arte ez zen bere herri gorrotatuan agertu. Trenetik jaitsi, etxe zahar eta zabarrez eta lantegi hondatuez osaturiko ikuspegia aurrean izan bezain laster, abandonaturiko lantegietako tximinietatik irteten zen ezerezaren eraginez grisetik beltzera aldaturiko eta hormen itzalpean gaztetan pasaturiko ordu luze, asper eta etsigarriak gogoratzerakoan, putzu beltzez zulaturiko galtzadan barna zihoala, bere gurasoen etxe txikerrera ailegatuta, bere herri zikin eta ziztrinarekiko arrangura berpiztu zitzaion, une batez ezustean ospa egitekotan egon zen, hori ez zen bere etxea, bere etxea Vienako Mariahilferstrassen zegoen, ez zen bere herria, ez zen aberria, mundu zabalean zehar auditorio on bat zuen edozein herri baino. Baina, bat batean atetik beragana lasterka, besoak altxatuta eta ia negar zotinka oldartu zitzaion gizon zaharkitua bere aita zen, ezin zuen zirkin bat ere egin, gizon urtetsu urdinzuri hark besarkatu egin zuen, besoez lurrean iltzaturik zuela barkatzeko eskatuz, eta bere ama etxe barruan zain, galdutako seme maitearen zain, bizitzaren azkeneko hatsari eutsiz.
‎Horregatik, hain zuzen, neskamearekiko zuen asmoa aitortu zion adiskideari; eta hark, ongi iritzi ez ezik, ahal zuen guztian lagundu zion asmoa betetzen, harrapakinean bere partetxoa izango zuelako itxaropenean. Neskameak ez zuen entzun ere nahi izan horrelakorik, eta alde guztietatik hertsatuta zegoela ikusirik, ugazabandrearengana jo zuen, bere gurasoen etxera itzultzeko baimen eske; ezin baitzuen jarraitu oinaze hartan. Ugazabandreak, oso maite baitzuen senarra, baina maiz izaten baitzuen haren susmoa, pozik hartu zuen haren kontrako abantaila hori eta haren kontrako susmoa izateko arrazoiak bazituela erakusteko aukera hori.
‎Smilyvisten jaioa zen Kingsley, bai, baina Malthusek uste baino beldur handiagoa zien besteen iritziei, eta ez zuen inoiz kontatzen ez zela herrian jaio, gehienak legez, bere gurasoen etxean baino. Alegia, familia antisozial horietako baten emaitza zela bera, ez zutela herriko gainerako haurrekin hazi eta hezi, gurasoek herrigunetik kilometro pare batera zeukaten etxandian baino.
‎bat, ez egitea topo Esterrekin; bi, topo egitea Esterrekin; eta, azkena, Esterrekin eta bere maitale portugaldarrarekin, biekin egitea topo. Azken aukera hau zen edozein modutan saihestu nahi nuena, hilabete gutxi batzuen ostean portugaldarra bere gurasoen etxera gonbidatzeko adinako harremana zutela jakiteak min dezente egingo baitzidan, kontuan izanik lau urte behar izan zituela ni eramateko bere aitak Gabon gauean soilik kozinatzen zuen indioilar –" delizia" – hura dastatzera. Eta ona zegoen baina tira...
2022
‎Atea ireki orduko, Nahmak begiak landatu ditu bere gurasoen etxeko atean, ezin esan izuz edo penaz. Eskailera burua ilunpean gurutzatu dute.
‎Zeloaz lotu ditugu berriro, baina hala ere, orduko lilura gordetzen du. Gazte askok liluratuta begiratzen dituzte bere orri eta irudiak, eta batzuk bere gurasoek etxean, amamaren edo aititaren etxean oraindik gordetzen dituzten bilduma bereko aleak aipatzen dituzte.
2023
‎Monitorea atzean utzi, eta aurrean proiektatzen ari den beste ikus entzunezkoan zentratzen naiz orduan, eta, bertan, egoera bestelakoa da. 2003 urteko Ivan Zulueta aurkezten zaigu, bere gurasoen etxe erraldoian, sortze prozesuez, adikzioez, zailtasun ekonomikoez edota atzean geratu diren bizipenez hizketan.
‎Eta hemen dago Joxe, bere gurasoen etxera itzulita, alde egin zuenetik bi urte pasa eta gero. Eta hortxe ama ere, semea azkenean etxean duela, baina ezin besarkatu, ezin ikusi ere, hilkutxan sarturik dagoelako, eta hilkutxa hori prezintatuta, goitik etorritako aginduz.
‎Nik irakurtzen nituen atzerriko taldeen elkarrizketak eta esaten zuten gurasoek bazutela Bob Dylan edo Black Sabbathen diskografia osoa, eta guk horrelakorik ez genuen izan. Lagun batek bazituen Beatles en single batzuk, eta hura ere gogoratzen dut, bere gurasoen etxean disko haiek kuxkuxeatzen. Halere, Lekunberrin nire garaiko ume gehienok egin genuen solfeoa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia