Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 64

2000
‎Eta, nola ez bainuen ulertzen zergatik izan behar zuen Antoniok historia haren biktima, zeren, Antonioren beraren erranetan, paradisu bakoitzak bere biktima behar baitzuen, eta bera hartarako disposizionean zegoen, hala, Antoniori berari ideia haiek burutik kendu nahian, paradisu haren alde itsusiak eta marketsak aipatzen nizkion, indiar gorrien hainbat sineste eta ipuin, konparazione, adimenduaren ikuspegitik ezin irrigarriagoak egiten zitzaizkidanak, baina Antoniok orduan erraiten zuen ezen, nola historian barrena izan baitira gizataldeak, zeinetarik azpimarratzen baitzizkidan tenplarioak eta alkimistak, ezkutuko jakintasuna gordetzen zutenak, hala, ipuin haiek ere ezkutuko zerbait gordetzen zutela, eta kontua ez zela ipuin haiek adimenduarentzat irrigarriak zirenetz, baina adimendua zorroztu beharra zegoela, ipuin haien erranahi gordearen ulertzeko eta endelegatzeko. Ezetz, alegia, hura ez zegoela gibela egiteko puntuan, zeren ordu arte iraun eta pertseberatu baitzuen bere fedean, eta azken fineraino iraun eta pertseberatu nahi zuen...!
2003
‎Zentzu hertsiagoan, ordea, nork edo nork bere fedea eman diezaioke beste bati eta senar emazteek adibidez fedea ematen diote elkarri; sinesmenari baino gehiago maitasunari datxekio fede mota hori. Eta badakigu ongi maitasuna ez dugula orotara berduratzen, baina bakar soilari diogula eskaintzen eta eskatzen.
2004
‎" Kristorekin piztu zaretenez gero, bila itzazue zeruko gauzak. ...aulok Erroman heriotzara ezpataz kondenatua izateko aginean kartzelatik kolosotarrei idatzi gutuneko hitzak, eta Bitorianok, lurra inork ez bezala maite izan duenak, minbiziaren kartzelan orain bera, hartu paper orria eta bolaluma eta, itxaropenez jasorik," lurraren gaineko/ hegazti zauritu,/ libertate mina/ ezin dut gozatu/ lurraren gainean", zirriborratu du, apostoluak jarritako puntua bere fedearekin osatuz.
2005
‎–Barkatu, aizu, baina ni moja naiz, bistan da, esan zuen sor Purísima Amenabarrek, bere fedearen testigantza zuzenago emateko abituz jantzita zetorrenak?, eta ez karitateko mojak ez gainerako mojak ez gara krokodiloak, baizik eta bekatuaren aurkako zelai beteko batailan lehen lerroan gauden emakume bertutetsuak, amen.
2006
‎Bawtryko uhalgileak saminez beteta ikusten zituen gauza horiek guztiak, baina ez zuen behin ere pentsatu bere sinesmenari uko egiterik, eta are gutxiago bere fede puritanoa baztertzerik, nahiz eta" puritanoa naiz" esatea, harro punttu batekin, gauza arriskutsua izan garai haietan.
‎Bidean harrapatu eta Inkisizio Santuaren eskuetan utzi zituzten. Badirudi Manexen amona juduak ez zuela bere fedea ukatu, hala uler daitezke, behintzat, bilobaren hitzak: ... qui a été un témoin au temps de l’inquisition, fede juduaren testigutza eman zuela, alegia.
‎Haren arreba Anglesa izan zen hautatua. Hamasei urte zituen, 1533ko urtarrilean Migel Mailuk bere fedea prometatu zionean. Ezteiak Izturitzeko Santa Eulalia elizan egin ziren.
2008
‎aita Descartes. Baina, alor hartan ez ezik, beste guztietan ere halakoxea zen, baita jokabide moral etikoei zegozkièn kontuetan ere, Eliza Ama Santuak ematen zituèn arautegi, dekalogo eta bestelako ordenantzetan jarria baitzuen bere fedea, halako eran, non, ikuspegi horretatik, ultraortodoxotzat ere har baitzitekeen haren jarrera. Horregatik, komentura iritsi, zaldia ukuiluan sartu, ama nagusia ikusi eta honek, arrebarengana eraman baino lehen, kapera erakutsi zionean, domingotarra lekuz kanpo gelditu zen?
‎aita Descartes. Baina, alor hartan ez ezik, beste guztietan ere halakoxea zen, baita jokabide moral etikoei zegozkièn kontuetan ere, Eliza Ama Santuak ematen zituèn arautegi, dekalogo eta bestelako ordenantzetan jarria baitzuen bere fedea, halako eran, non, ikuspegi horretatik, ultraortodoxotzat ere har baitzitekeen haren jarrera. Horregatik, komentura iritsi, zaldia ukuiluan sartu, ama nagusia ikusi eta honek, arrebarengana eraman baino lehen, kapera erakutsi zionean, domingotarra lekuz kanpo gelditu zen... ez zegoen haren begiei erreparatzea baizik, ireki eta itxi egiten baitzituen, itxi eta ireki, baita eskua begietara eraman eta haiek igurtzi ere, begiaren neurriko bekarra kendu nahi eta ezinean balebil bezala, harik eta, ama nagusiarengana jiratu eta begirada finkatzen zuela, honela mintzatu zitzaion arte:
2009
‎Problema, orduan, gehienez ere, ez da izaten sinestuna, ezpada sinestuna dela ez dakiena. Bere fedea arrazoiarekin, errealitatearekin, kultura eta zibilizazioarekin berdintzen duena. Arazoimen ilustratu bilakaturiko fedea izaten da problema.
‎Ateismo edo agnostizismoa, edo erabakigabetasuna?, teorikoa bezala praktikoa, lagun batzuena, Bibliaren irakurketa historiko kritikoa (Arantzazun berria zena), antropologia eta erlijioen historia, antzinateko euskal erlijioa, jende xumearen oraingoxe fede eta fedegabetasun formak, Gandiaga asko interesatzen zuten gaiak dira. Nolabait, bere fedeak zentzurik al zuen, bilatzen zuen. Ez derrigor zalantzak zituelako (horiek ere ukatu gabe), zentzua ikusi ikusteko baino; bere fedearen zentzua egiaztatzeko, ez besteentzat, baina beretzat.
‎Nolabait, bere fedeak zentzurik al zuen, bilatzen zuen. Ez derrigor zalantzak zituelako (horiek ere ukatu gabe), zentzua ikusi ikusteko baino; bere fedearen zentzua egiaztatzeko, ez besteentzat, baina beretzat. Ez da pentsatu behar, fededunek pentsatzen dutela berak Jainkoaren jabegoan daudela, fedearen zentzuaz seguru eta lasai.
‎Ez da pentsatu behar, fededunek pentsatzen dutela berak Jainkoaren jabegoan daudela, fedearen zentzuaz seguru eta lasai. Beste fede modu batzuekin edo fedegabeziekin kontrastean, Bitorianok bere fedearen zentzuak zentzurik al zuen, fedearen zentzua bere kasu konkretuan zein zen, auzikatzen zuen bere buruagaz. Horregatik Gandiagaren Jainkoa Jainko bilatua da, ez ondare heredatu eta edukitasun intelektual seguru bat.
‎lurra besarkatzea, ahuspez luze eta besoak zabal?, edo lurra burutik behera isurtzea, ura eskuan hartu eta isilik kontenplatzea, etab. Baina bere bere keinu pertsonalak ziren, oso lagunen aurrean bakarrik egingo zituenak, eta sekula ez bizpahiru baino gehiagoren aurrean. Berak egin duena, bere fedeari, zinez espiritu eta modu sanfrantziskotar batean, forma berri bat ematea izan da, esanahi berriak asmatuz, edo igarriz, Naturari, Jainkoari berari, gauzkaten Natura/ denborak antzaldatuz, gauzkan Jainkoagaz, zeru judu kristauari lehen gizon euskaldunaren izadiagaz bat etorrarazten ziola (prehistoriako eta oraingoxe euskaldun primitibo horren izadi horrekin): –Jaungoiko Aita zerua,/ Jesukristo eguzkia,/ eguna Espiritua?.
‎Behiala hizkera sakralean adierazten zena, gaur hizkera profanoan espresatzen da. Azpikomunitateak norberarentzat izan dezakeen inportantzia aparte, jendaurrean gaur ez du inoren identitatea bere fede aitortzak erakusten (ni Kristorena, ni Mitrarena; judua, musulmana), pasaporteak baizik, eta futbol ekipoak, ideologia politikoak. Bestalde, nola izan litekeen batera munduko erlijiosoena eta ateistena, XIX eta XX. mendeek sobera erakutsi dute nazionalismo eta faxismo eta komunismoagaz.
‎Hain zuzen trilogia, lehen aipatu izan dugunez, zientziaren eta progresoaren agintzarien hutsegiteak mendearen buru horretan eragin duen pizkunde erlijoso bezalakoa ikusaraziz hasten da (Lourdesera pelegrinazio masiboak, etab.), krisia aitortuz, baina soluzio neoespiritualista horren higuingarria salatzeko asmoz une berean. Aurreneko nobelan, Lourdes, Pierre Froment apaiz gazteak, bere ama debotarengatik ordenatuak, kordokan sentitzen dizu bere fedea. Han indarra aurkituko duelakoan, Lourdesera erien pelegrinazio batean parte hartzen du.
‎Robert Elsmerek Oxforden Green filosofoa aski hurbildik ezagutu du, haren mirariaren osoko kritika orobat ulertu ezinezko zerbait bezala, eta immanentismo erradikala Jainkoaren kontzeptuan Schelling/ Hegelen maneran. Orduan hala ere estudianteak sentitu ez zituen arazoak bere fedean, orain pastore gazteari sortuko zaizkio. Historia politikoan jada zentzu kritikoa aski zorroztua daukala, hara non Bibliaren kritika historiko alemanarekin egiten duen topo:
‎Z EIN HERRI DA Gandiagaren herri xumea, euskararen herria? Itauntzea, Gandiagak nola espresatu izango zukeen bere fedea edo/ eta fedegabea, edo nik neuk zer idatzi izango nuen, guretzat euskararen herri xume horren ardura beste ororen aurretik egon ez balitz, zientzia fikzioetan ontziratzea litzateke. Hasteko, seguruena biotako inork ez genuen euskaraz idatzi izango, gure lagunetarik ere apenas inork, nik uste?
‎Unamunok, 1933ko. País, paisaje y paisanaje? artikulu egunkarikoan, bere fedea Espainiaren esentzia metafisikoan(, alma y no espíritu!?) errezatzen du, hori berari Gaztelako paisaian errebelatzen baitzaio: –Cada vez que me traspongo de Ávila a Madrid, del Adaja, cuenca del Duero, al Manzanares, cuenca del Tajo, al dar vista desde el Alto del León, mojón de dos Castillas, a ésta, a la Nueva, y aparecérseme como en niebla de tierra el paisaje, súbeseme éste al alma y se me hace alma?
‎Reginak, halakoetan, itxura egin behar izaten zuen, zuzen jokatu nahi baitzuen bere seme alabekin, baina, gertatuak gertatuta gero, ez zitzaion batere erraza; Regina, izan ere, Benjamin Mariaz erditu zenetik, halako krisi sakon batean sartu zen: alde batetik, bere fede hura zuen, zartatua gelditu zena, esan ere, esan ez zion, bada, Ernestinari halako batean, kexu: –Ama Birjina espero nuen, eta hara zer Ama Birjina bidali didan Jainkoak?!??; zer geratzen zitzaion Reginari, ordea, bere fedetik kanpo?
‎alde batetik, bere fede hura zuen, zartatua gelditu zena, esan ere, esan ez zion, bada, Ernestinari halako batean, kexu: . Ama Birjina espero nuen, eta hara zer Ama Birjina bidali didan Jainkoak?!??; zer geratzen zitzaion Reginari, ordea, bere fedetik kanpo. Aitak bere azken orduan arbuiatu zuelako gora begira jarri eta munduaren handitasunean amesten hasi zen; non geratzen ziren, baina, bere handitasun ustezko haiek guztiak:
‎Nazario autodidakta bat zen, bizitzari buruz filosofatzea atsegin zuena, ez, halere, bere fedearen eta bere izatearen oinarriak kolokan jartzeko, haiek sendotzeko baizik, ortodoxiaren bidetik betiere?, filosofi libururik nekez irakurtzen zuen arren; gizonak, ondorioz, egunkari aldizkariak eta jende jakintsuaren iruzkinak aintzat hartzeaz gain, bere hausnarketak egiten zituen, Mateo Sukunza maisuak bezalaxe, eta hala, irudikatu zuen?. Imajina ezazue, baina imajina ezazue ongi??
‎pentsatzen zuen bakoitzean bi arrebak atzetik jarrai zekizkiokeela, anarkistak edo egin zitezkeela, beraz?, Domingori ez zitzaion gustatzen: edo bai, gustatzen zitzaion alde batetik, inor bere federa erakartzea atsegin izateaz gain, tentagarria ere bazelako etxeko bi arrebak bere alde jartzea, aitaren aurka piztu zuèn gerran?, baina ez bestetik, zeren aitaren aurkako gerra amaren eta izebaren aurkakoa ere bai baitzen, maila batean, baita bere buruaren aurkakoa ere, ondorioz, hain bere baitaren baitan sentitzen zituen Domingok garai hartan ama izebak, izeba batez ere, eta zeren, ororen... hobeto zaudete, neskak, etxean goxo goxo, bide honek auskalo nora eramango nauen eta?; baina, arrazoi haiek guztiak bazter utzita, beste arrazoi ezkutu bat ere bazegoen, Domingori berandu gabe agerian jarriko zitzaiona; Alberto hil baino lehenago izan zen, aurreko igandean?, bi mutilak bakarrik geratu, eta Alberto, zinerako bidean behar zuten bi arrebek une hartan, Albertoren etxean limonada bana hartuta gero?
‎Ederki alaitu zitzaion begia Adari. Jainkoak berarekin behar zuen, zinez!?, baita pixkaka ilundu ere, ilunabarrak zekarkiòn ilunarekin batera, zeina bagoiaren leihoetan zehar iristen baitzitzaion: marraztu ere, marraztu zitzaion irri etsi bat, halako batean, eguzki gorria sartu berria zen?, bere fedearen artesiak erakusten zituena: zinez ote zuen Jainkoa bere alde?; non geratzen zitzaion askatasuna, testuinguru hartan?; ez al zion, bada, bidaiari ekin aske izateko asmotan, askatasuna behingoz bizi eta askatasunak bizi zezan?; bazirudien, aldiz, askatasuna jantzi bat bezalakoa zela eta Adak ez zuela neurrikoa aukeratu, hiru edo lau taila handiagoko modeloa baizik, gorputzaren kontra tolestu eta zimurtzen zitzaiona; eta, hala ere, hala eta guztiz ere?, artean ez zen garaitua sentitzen, menturaz, hirira iritsi orduko kementsu aritu baitzen ama alabekin, harik eta hauek hotelerako bidean jarri eta sarreran utzi zuten arte, nagusiari Adaren gomendioa eginda:
‎Hura entzutean, Teofilo Maria, zulotxoa aurkitu zuenetik sendotuta bere fedean, ez zen asaldatu, abokatuaren ilobak ahoskatutako esaldi hark, ganbaratik tarteka entzuten zirèn tiroez gain?
‎Erran gabean ere, eskertu nion Armagnac-i bere fedea. Aski balu bezalako keinua egin zuen, berriz, Miossensek.
‎Neronek ezagutu nuen Jeanen aita Charles, erreformatu garbia; San Bartolome bezperan Parisen garbitu zituzten milaka fedekideetarik izan zen. Jeanek, itxuraz, bere fedea arnegatu zuen Henrikek eta Condék, Parisen preso, gauza bera egina zutela zabaltzean. Hariak ongi josi banituen, Miossensekin mintzatuta, berehala agertu zen prest Nafarroako errege bere etxean zaintzeko eta ezkutatzeko.
‎Bere eskuz eginik zituen poesia batzuek ireki zizkioten Louvreko ateak. Inork ez zion eskatu, niri ez bezala, bere fedeari uko egiteko. Henrikek, berriz, gauza bakarra:
‎Nazario autodidakta bat zen, bizitzari buruz filosofatzea atsegin zuena –ez, halere, bere fedearen eta bere izatearen oinarriak kolokan jartzeko, haiek sendotzeko baizik, ortodoxiaren bidetik betiere–, filosofi libururik nekez irakurtzen zuen arren; gizonak, ondorioz, egunkari aldizkariak eta jende jakintsuaren iruzkinak aintzat hartzeaz gain, bere hausnarketak egiten zituen, Mateo Sukunza maisuak bezalaxe... eta hala, irudikatu zuen –" Imajina ezazue, baina imajina eza... espazioa behetik gora eraikia, alegia, baina goitik behera ezarria, Nazariok ez baitzuen zalantzan jartzen –nola, bada! – arkitektoak egindako planoen oinarrian Jainkoaren ideia zegoela, goi zeruetan bizi zena, katedralaren orratzek ezin hobeto adierazten zutenez.
‎Ederki alaitu zitzaion begia Adari –Jainkoak berarekin behar zuen, zinez! –, baita pixkaka ilundu ere, ilunabarrak zekarkiòn ilunarekin batera, zeina bagoiaren leihoetan zehar iristen baitzitzaion: marraztu ere, marraztu zitzaion irri etsi bat, halako batean –eguzki gorria sartu berria zen–, bere fedearen artesiak erakusten zituena: zinez ote zuen Jainkoa bere alde?; non geratzen zitzaion askatasuna, testuinguru hartan?; ez al zion, bada, bidaiari ekin aske izateko asmotan, askatasuna behingoz bizi eta askatasunak bizi zezan?; bazirudien, aldiz, askatasuna jantzi bat bezalakoa zela eta Adak ez zuela neurrikoa aukeratu, hiru edo lau taila handiagoko modeloa baizik, gorputzaren kontra tolestu eta zimurtzen zitzaiona; eta, hala ere –hala eta guztiz ere–, artean ez zen garaitua sentitzen, menturaz, hirira iritsi orduko kementsu aritu baitzen ama alabekin, harik eta hauek hotelerako bidean jarri eta sarreran utzi zuten arte, nagusiari Adaren gomendioa eginda:
‎pentsatzen zuen bakoitzean bi arrebak atzetik jarrai zekizkiokeela –anarkistak edo egin zitezkeela, beraz–, Domingori ez zitzaion gustatzen: edo bai, gustatzen zitzaion alde batetik –inor bere federa erakartzea atsegin izateaz gain, tentagarria ere bazelako etxeko bi arrebak bere alde jartzea, aitaren aurka piztu zuèn gerran–, baina ez bestetik, zeren aitaren aurkako gerra amaren eta izebaren aurkakoa ere bai baitzen, maila batean, baita bere buruaren aurkakoa ere, ondorioz, hain bere baitaren baitan sentitzen zituen Domingok garai hartan ama izebak, izeba batez ere, eta zeren, o... hobeto zaudete, neskak, etxean goxo goxo, bide honek auskalo nora eramango nauen eta...; baina, arrazoi haiek guztiak bazter utzita, beste arrazoi ezkutu bat ere bazegoen, Domingori berandu gabe agerian jarriko zitzaiona; Alberto hil baino lehenago izan zen –aurreko igandean–, bi mutilak bakarrik geratu, eta Alberto –zinerako bidean behar zuten bi arrebek une hartan, Albertoren etxean limonada bana hartuta gero– honela mintzatu zenean, begiak dir dir:
‎Reginak, halakoetan, itxura egin behar izaten zuen, zuzen jokatu nahi baitzuen bere seme alabekin, baina, gertatuak gertatuta gero, ez zitzaion batere erraza; Regina, izan ere, Benjamin Mariaz erditu zenetik, halako krisi sakon batean sartu zen: alde batetik, bere fede hura zuen, zartatua gelditu zena –esan ere, esan ez zion, bada, Ernestinari halako batean, kexu: " Ama Birjina espero nuen, eta hara zer Ama Birjina bidali didan Jainkoak...!" –; zer geratzen zitzaion Reginari, ordea, bere fedetik kanpo?
‎alde batetik, bere fede hura zuen, zartatua gelditu zena –esan ere, esan ez zion, bada, Ernestinari halako batean, kexu: " Ama Birjina espero nuen, eta hara zer Ama Birjina bidali didan Jainkoak...!" –; zer geratzen zitzaion Reginari, ordea, bere fedetik kanpo. Aitak bere azken orduan arbuiatu zuelako gora begira jarri eta munduaren handitasunean amesten hasi zen; non geratzen ziren, baina, bere handitasun ustezko haiek guztiak:
2010
‎Damasok Madrilen salduko lizkiguke, xake partiden artean bere denboratxoa hartzen baldin badu, jakina, ea Pagoagako ura edanda errepublikar guztiak monarkiko bihurtzen ditugun! Horrela espero al duzue gainditzea Espainiak bizi duen egoera gaiztoa??; amak bazekien halakoetan isiltzen, baina hura gai garrantzitsuegia zen alde batera uzteko, eta, seme alaben aurrean bere fedearen testigantza eman nahian, tinko bezain irmo esan zuen: –Nik bai, Nazario!
‎Oi, ni baino ausartagoa zen, zinez, Teofilo Maria! Gure anaiak, izan ere, bere fede itsua zuen. Jainkoak heriotzatik salbatu zuen, Moises uretatik bezala!?, baita, bere misioa, ere.
‎Behin ikusi dut ama egoera hartan, eta orduan izan zen; ama, izan ere, oinazeari eta bizitzaren alde ilunari aise ihes egiten ziòn emakumea zen, izeba Ernestinaren eskuetan utzi zuen Benjamin Maria zaintzeko ardura!?: aldi hartan, aldiz, hain zegoen fedeak sututa, non bere su hartan aurkitu baitzuen alde iluna argitzeko modua, gorputz osoa ere bere fedearen baitan zuzi bihurtu balitzaio bezala; fede haren beharra ere bazuen, nik uste, iraganeko hainbat kontu iluni. Benjamin Mariarenari bereziki, aurre egiteko modu bat ere bazenez, bere buruari zera esaten ari balitzaio bezala, etengabe esan ere:
‎Behin ikusi dut ama egoera hartan, eta orduan izan zen; ama, izan ere, oinazeari eta bizitzaren alde ilunari aise ihes egiten ziòn emakumea zen —izeba Ernestinaren eskuetan utzi zuen Benjamin Maria zaintzeko ardura! —: aldi hartan, aldiz, hain zegoen fedeak sututa, non bere su hartan aurkitu baitzuen alde iluna argitzeko modua, gorputz osoa ere bere fedearen baitan zuzi bihurtu balitzaio bezala; fede haren beharra ere bazuen, nik uste, iraganeko hainbat kontu iluni —Benjamin Mariarenari bereziki— aurre egiteko modu bat ere bazenez, bere buruari zera esaten ari balitzaio bezala, etengabe esan ere: " Porrot bat izan nuen neure sabelean eta porrot bat izan nuen haragiaren etxean, baina ez dut beste porrotik nahi, horretarako neure buruari uko egin behar badiot ere"; ni neu tuberkulosiaz gaixotu nintzenean ere, hargatik izan ote nuen aldamenean ama, nigana gau eta egun iraulia, Benjamin Mariaren itzalak hartara bultzatzen zuelako?
‎Damasok Madrilen salduko lizkiguke, xake partiden artean bere denboratxoa hartzen baldin badu, jakina, ea Pagoagako ura edanda errepublikar guztiak monarkiko bihurtzen ditugun! Horrela espero al duzue gainditzea Espainiak bizi duen egoera gaiztoa?"; amak bazekien halakoetan isiltzen, baina hura gai garrantzitsuegia zen alde batera uzteko, eta, seme alaben aurrean bere fedearen testigantza eman nahian, tinko bezain irmo esan zuen: " Nik bai, Nazario!
‎Oi, ni baino ausartagoa zen, zinez, Teofilo Maria! Gure anaiak, izan ere, bere fede itsua zuen —Jainkoak heriotzatik salbatu zuen, Moises uretatik bezala! —, baita" bere misioa" ere. " Misio" hura, gainera, ez zen zehaztu gabeko zerbait, etorkizun ideal bezain lurruntsu baten baitan galtzen zena, zerbait zehatzagoa baizik, orduantxe hasi eta garatu beharrekoa; are gehiago:
2013
‎Ordainean, Pedrok begirada hotz bat itzuli zion, neketik ere dexente zuena: balizko ikusle batek istantean antzemango zion begiradaren esangurari. Pedro potroetaraino zegoen, zinez!?, baina Paula fede biziak aldatua zegoen, eta bere fede hartatik esan zion:
‎–Pelikula bat??! , erran zion, harriduraren eta protesta inkontzientearen erdibidetik, Omarrek, bere fede berritik nekez uler baitzezakeen nola lehenets eta hobets zezakeen bikote berriak pelikula bat, tariqako batzarra alde batera utzita.
‎Frantziara, Italiara eta edonora! Egun batean Erromak bere federako irabazi gintuen, eta ea beste egun batean Erroma geure egiten dugun, geure negozioen bidez, hala bedi, eta kopa gora jasoz, esan zuen?: Topa etorkizunari!
‎Konbentzituta dago ohearen gainean trostan, beste behin ere urruneko zorionen bat atzemango duela. Bere fedeak hunkitu egiten nau. Beharbada entrenatzailearen meritua izango da.
‎Eraman handiz jasaten dut emaztearen antzezpena eta deskuiduan zintzilikarioa kirtentzen hasi dela ohartzen bada, mirari baten aurrean bezala erortzen da belauniko lurrera eta, itotzeko zorian dagoenak bezala heldulekuari eusten diolarik, hasi ohi da bere mingain egarberarekin nire haragia lirdingatzen. Bere fedeak hunkitzen nau beste behin, bere sinesmenak harritzen nau, eta beste norbait ordezkatzen ari naizen sentipenarekin jarraitzen dut zutik. Izatekotan ere, eskuak libre uzte aldera, makurtu eta eskuetan ditudanak utziko ditut lurrean.
‎Ordainean, Pedrok begirada hotz bat itzuli zion, neketik ere dexente zuena: balizko ikusle batek istantean antzemango zion begiradaren esangurari –Pedro potroetaraino zegoen, zinez! –, baina Paula fede biziak aldatua zegoen, eta bere fede hartatik esan zion:
‎–Pelikula bat...?! –erran zion, harriduraren eta protesta inkontzientearen erdibidetik, Omarrek, bere fede berritik nekez uler baitzezakeen nola lehenets eta hobets zezakeen bikote berriak pelikula bat, tariqako batzarra alde batera utzita.
‎Frantziara, Italiara eta edonora! Egun batean Erromak bere federako irabazi gintuen, eta ea beste egun batean Erroma geure egiten dugun, geure negozioen bidez, hala bedi –eta kopa gora jasoz, esan zuen–: Topa etorkizunari!
2014
‎Erabateko biraketa baitago Renanen traiektorian, tonuan ez ezik pentsa eta sentieran ere. Bere fede berrian lehen hain fedetsu abesten zuen progresoaren eta zibilizazioaren, modernitatearen martxa arrandiatsua, suntsitu dela aitortu behar. Zein izango da orain gizadiaren, zibilizazioaren, edo apalkiago esan, Europako Estatu gailenen geroa, beren rol mesianikoa galduta?
‎Reid). Filosofiak gogamen kritikoa zorroztu dio, hainbat zalantza piztuz bere fedean: –je suis tour à tour déiste, panthéiste, antithéiste, idéaliste?, aitortu dio krisia arrebari (1842 ekaina).
‎Le voilà illuminé?). Micheleti zor izango lizkioke bere fedea progreso unibertsalaren erlijio berrian, Frantziaren historiaren ulerpena epopeia nazional gisa, aldi bateko entusiasmoa Iraultzarekiko (asko iraungo ez badio ere), bokazio intelektualaren ulerpen, patriotikoa?, etab. Ik., orobat, Ib, 192
‎Apunteak egiten Renan laster akordatu bide da, ongi egin du notatxoa baztertuz?, bere, ametsa?, ez aldizkako amesgaiztoena, baizik bere filosofia orokorraren ondorio naturala zela. Bere arrazoimenaren eta egiaren kontzeptuek, bere fedeak zientzian, bere arrazen teoriak2514, bere historiaren metafisikak, bere. Jainkoaren, ideiak, amets hartara zeramatela zuzen zuzen.
2015
‎Galtzorratzak distiraraziz, ingurura begira, leihoaz bestalde, gela barrura, Jamesi berari, ziurtatu zion, zalantza izpirik gabe, beraren barre, jarrera, gaitasunaren bitartez, hala nola gela ilun batean kandela bat daraman inudeak ziurtasuna ematen dion ume aldrebes bati?, dena benetakoa zela; etxea beterik zegoela; baratzea loretan. Berarengan fede osoa edukiz gero ezerk ez zuela kaltetuko; lur azpi azpiraino jaitsi edo zeruraino igoz gero ere, bera beti izango zuela alboan. Ramsay andreari, dena besarkatzeko eta babesteko zeukan ahalmen hartaz harro, ia ez zitzaion ezer berarenik geratzen; dena oparitu eta xahutzen zuen; eta Jamesek, amaren belaunetan irmo, ama zutitzen sentitu zuen, lore arrosazko fruta arbola baten antzera, hostoak eta adarrak kulunka, eta aitaren, gizon egotista haren?
‎Bigarren ondorioa orokorragoa zen, ez nire gaitasun eta ezintasunei buruzkoa baizik eta sentimenduen eta sexuaren gaineko teoria bat; gauza ezaguna da zenbateraino izaten diren sutsu eta gogorrak neofitoak eta arnegatuak, dela bere fede aurkitu berria defenditzeko, dela bere uste zaharrak gaitzesteko; halatsu ni, ez bakarrik ohartu nintzen nire garai bateko predestinazio eta genetika haiek gezur hutsa zirela; hori baino gehiago, amodioa bera ipuin bat zela konbentzitu nintzen; hots: ez dago maitasunik, dagoen bakarra ar eta emeak dira, ar eta emeen arteko harremana, erakarmena, sexuzko gozamena; hala ere, nioen nik neure artean, hezkuntzaren, erlijioaren edo ez dakit zer zapalkuntza motaren erruz, berez instintu hutsa dena jantzi ederragoz apaintzera jotzen dugu, eta hala asmatu genuen delako maitasuna, zikin usteko jardun hori itxura garbi batekin mozorrotzeko.
‎(. Bedeinka ezazu, Jauna. Senghor ari naiz noski berriro aipatzen?, mozorroaren azpian bere egiazko aurpegia bilatzen duen herri hau?). Behin eta berriro bere fedea ideietan, politikoengan, bere herrian, bere herriaren borrokan, puskatu egiten zaio. Bere barne isileraino jaisten da eta, ispiluan begiratuz, munstro bat agertzen zaio orduan bere burua:
2016
‎Hala ere, Anderren aldean kakati hutsa nintzela sentitzen nuen, hark beti gehiago nahi zuelako eta ez ziolako ezeri beldurrik. Esango nuke beldurraren ordez apeta berezia ziola debekatutako edozeri, eta bere buruan fede itsua zuela. Nolabait esatearren, adur ona zuen eta bazekien, eta gauzak okertu zitezkeenik ez zuen urrunetik ere imajinatzen.
‎Egunen batean, hegoalderantz begiratu du iparraldeak, bere burua erredimitzeko(...), odol anglosaxoiaren araztasuna dela medio, bertako egitura sozial eta ekonomiko sinplea dela medio(...) eta bere fedearen santutasuna gorde duelako, ukigabe.
2017
‎Unibertsitate Bibliotekako lorioan zeuden jainko grekoen estatuei begira, faszinaturik eta ikaraturik batera egoten zen Joseph Day. Jainko gurtzifikatuaren aurka, zoriontasunezko eta armoniazko zerutasun bat adierazten zen, eta gozamenezko mundutasun bat ber denboran, imdi haietan, estudiante gaztea bere fedean zalantzaz eta larritasunez kordokaraziz.
‎–Laudagarria, halere, egindako esfortzua, denak ase gera zitezen, irakurle zuhurrari zalantzarako atexka zabalduz, eta sinestunari beste horrenbeste bere fedean ziurtatzeko.
2019
‎Doktrinak ez du garrantzirik, esango du: psikoanalisia metodo bat da; baina metodoaren arrakastak sendotu egiten du doktrinazalea bere fedean. Gainera, non aurkituko dugu psikoanalisiaren egiazko aurpegia, psikoanalisten artean ez bada?
‎Haren zoritxarra, hauxe: emakumeak badaki ezerez horren berri, bere fede txar guztia gorabehera. Ezin da harreman errealik izan norbanako baten eta haren doblearen artean, doble hori ez baita existitzen.
‎horretan pentsatzeari uztea du sendatzeko modu bakarra; beste hainbeste gertatzen da tik psikastenikoekin. Bere fede txar sakonak lotzen du neska gaztea neurosiokin: maniak, tikak, konjuruak, perbertsitateak; sintoma neurotiko ugari aurkitzen dugu harengan, desiraren eta larriminaren arteko anbibalentzia lehen aipatua dela kausa.
‎Fede bat eta bizitzeko modu bat zen hura; eta estetika bat, ororen buruan. Ondorioz, bere fedean tinko eta sendo dagoen gizonaren antzera, konfiantza itzela zuen bere buruan, autokonfiantza hura bere nortasunaren ezaugarri nagusia izaki?
‎Eta, noiz edo noiz bere fedean eskas sentitzen bazen ere, emaztearena gertatzen zitzaion lagungarri:
‎Zure jendea borrokan sartzeko prest aurkituko duzu, eta arren eskatuko dizute bataila honi errege tituluarekin ekin diezaiozun, ez zalantzarik eduki titulu hori onartzeko orduan, eskaera horri libreki egin iezaiozu men, ni naizelako munduko Inperioen eratzailea eta hondatzailea, eta zuregan eta zure leinuarengan niretzako erresuma bat eratu nahi dut, erresuma horren jardunaren bidez nire izena jende arrotzei ezagutarazi ahal izateko. Eta zure ondorengoek zer eskutatik jasotzen duten erresuma jakiteko amoreagatik, zure armak gizateria erosi nuen salneurrian erosiko dituzu, juduek ni erosteko ordaindu zuten berbera, eta erresuma hau santifikatua geldituko da, nik maitatua, bere Fedearen araztasuna eta bere errukiaren bikaintasuna direla kausa. On Afonso infantea, halako agindu hain bakan hau entzun zuelarik, berriz makurtu zen lurrean, eta Jainkoa gurtuz, esan zion:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia