Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 43

2010
‎Bost egitate horiek nahikoa ezagunak ziren ordurako, eta izatez Alfred Wallacek erabili zituen ere Darwinek bezalaxe. Datu horiek zeinek bere aldetik ez zuten gauza handirik argitzen, eta testuinguru kontzeptual egokian gardainatu behar ziren," zentzudun" bihur zitezen. Darwinek zituen estekatu.
‎Batzuek esango dute aukeran txikia dela, doi doi pasatzen baititu ehun eta hirurogei zentimetroak, baina bere gorputza leun leun doa oinetatik buruko ileraino, eta esan liteke alfareroak buztinezko ontzi bat egiten duen bezala izan zela neska hau egina. Batzuek" panpina" deitzen diote Susanari, baina oker, berak ez baitu panpinaren kaskarkeriarik. Aitzitik, sasoi handia du, eta batez ere bere bularrak izugarri mardulak dira, Victoriarenak adinakoak ia.
‎Berari buruz pentsatzen ari nintzen: berak ez zituela muino haiek, sail haiek, etxe haiek gehiago ikusiko. Bere belarriek ez zutela rantxoko zuhaitzetan bizi ziren txori desberdinen kanta gehiago entzungo.
Bera ez dut ia ikusten, asteburu gehienetan Iruñera —edo Gernikara— joaten delako. Ez dakit ez ote den Ikerrekin bueltatu.
‎Eman dezagun, Ahmed, Dakarrekoa, denda leihoari begira egoten dena, ezer erosi ezinik. Dena da merkatua eta berak ez du dirurik. Etxea saldu du, Europara joateko.
‎Sultan Masud ek ez zion Shagu ri sinetsi nahi berak ez zuela eskurik erasoetan, bai ordea, enbaxadoreak igorriak zizkion erratera ezen, berariaz igortzen zituela oldeok, gerla ageria xerkatzen zuela eta beraren erresuma gutiziatzen.
2011
‎zergatik aukeratu behar izan zuen heriotza? Berak ez zuen zuzenean aukeratu baina;" Askatasuna ala Hil" leloaren mugetan bizi izandako urteen ondorioa izan zen hura. " Askatasuna aukeratu eta heriotzaren mehatxupetik libratuz gero[...] zure aukera librea izan dela ez dago demostratzerik.
‎Alde handiak tarteko badira ere, ezin dut honezkero Yoyes dagoen lekuan Imanolen izena jartzeko ariketa alde batera utzi. Badakit berak ez zuela Yoyesen ibilbiderik, ez antzekorik ere; badakit mehatxuen gauzatzea erabat konplitu aurretik alde egitea nahiago izan zuela. Gainera, gizonezkoa zen, ez emakumea.
‎—Kaka! oihukatu du haserre Bernardek, ikusirik ez duela arrainik harrapatu (Beno, berak ez du" Kaka!" oihukatu," Merde!" baizik, baina hemen itzultzaile lanetan ere ari natzaizue).
2012
‎Hau baita, aldiz, Robert Graves idazleak ematen digun bere bertsioa" Ni Klaudio" eta" Klaudio Jainkoa eta bere emazte Mesalina" nobela bikainetan. Egin izan dira testuak esplikatuz Neron enperadorea ez zela tradizioak nahi duen gizon anker, gaizto eta bizioz josia izan, guztiz kontrakoa baizik eta gainera baieztatuz berak ez zuela Erroma erre, ez zituela kristauak jazarri eta erail. Garbi ikus daiteke honekin idazle batek nahi duen bezala aurkeztu dezakeela pertsonaia bat edota garai oso bat.
‎Halakoetan ihes egin nahi luke, atzera begiratu gabe. Ez du nora joan, ordea, eta aldi berean ez du inora joan nahi, ez bada bera harripean hiltzetik salbatu zuen haren ondora, halakorik pentsatze hutsa ausarkeria galanta dela jabetzen den arren, ozta bere buruari baina beste inori aitortuko ez liokeen lotsagabekeria barkaezina."
2013
‎Gure kondizio minorizatua asumitzea mingarria da, baina estrategiak aktibatzeko egokiagoa da normalizazio diskurtsoan laketzea baino. Minoria dela dakienak, eta gauzak bere alde ez dituela dakienak, eltzea sutan jartzen du. Asmatu dugu mota guztietako zirkuituak sortzen, hirietan espazioak antolatzen, Interneten gune izaten, guneen sareak korapilatzen.
2014
‎Duda ukan nuen behin ea behar zirenez zinez mutikoak bezala beztitu. Ideia zen ez zutela zaia sekulan janzten neskek eta beraz ez zuten ohiturarik eta gaizki eramaten zuten. Badu urte pilika orain zaiak ikusten baitira berriz manifetan, errateko doia, froga da berriz modan jartzen dela.
‎Etxeko andereak lotura egiten du normaltasunez. Aurkezten du, beraz ez dugu dekodatzeko lanik batere. Junta rola egiten dute etxeko andere ostaler on guziek, jendeak elkarri aurkezten, naturaltasuna eta egiatasuna ematen dio rolari.
‎Amak aitorleari egin zion kasu, aitak ez zion galdetu. Aitak ez zuen egun horietan jaia gordetzen, berak ez zuelako zer ospatua. Urtean behin aitortzen zen, urtean behin jaunartzen zuen, Pazkotarako.
2015
‎Itxura batean, Azkuek markatutako bidetik joan ziren katiximaren itzulpenok, eta egileak hitz arrotzen euskarazko ordain garbiak bilatzen eta aurkitzen ahalegindu ziren. Hau da, sinesmen berba jatorra edukita fede berba" arrotzaren" beharrik ez dugun bezalaxe (eta beraz ez dugu Azkueren hiztegian topatuko), euskararen harrobiko sortu jator horrek bete dezake aontzebitu hitzaren esparrua (eta hortaz, euskaraz ez dugu behar azken hori, dirudienez behar ez ditugun bezala kreatu, generatu, erregeneratu, originatu, eboluzionatu...).
‎vaco español, basque française, basque american, vasco navarro... Eta euskarazkoak, beti esanahi eta zentzu bera ez badute ere: euskal espainiar, euskal frantses, euskalamerikar, euskalnafarra...
‎Migel Jabier Urmenetak bileraren giroa islatu zuen honetakoan ere, elkarrizketa transkribituz. Carrok ez zuen ministro gisa hartu, baina Enterriaren adiskide zen aldetik —biak baitziren abokatu Estatuko Kontseiluan, eta irakasle Unibertsitate Complutensean, eta erran zion berak ez zuela azalpenik behar, Gobernua beti fido zela, eta Gobernu zibil bat hari eskaintzea ere otu zitzaiola. Alabaina, aitortu ere zion Iruñeko Udaleko zinegotzi sozial gehienek kezka handia sortzen zutela, eta Arias Navarrok, Urmenetaren ideia sozialen berri ukan eta, beldur zen, hura" Udaletxean beste bat gehiago izanen zelakoan, eta prestigiodun gainera, larria oso iruditu zitzaion".
‎Kongresuak berak ez zuen sindikatuaren proiektuari bultzada berria emateko behar zen indarrik izan168 eta, Letamendiak idatzi duen moduan," ELA sendo baina aseptikoa erakutsi zuen; galdua zuen arazoez klase eta nazio erantzukizunetik talde moduan hausnartzeko 1976 eta 1979ko Kongresutan erakutsitako gaitasuna". 169
‎14. Sasoi hartan Gipuzkoako EGIren mahaikide zen Jose Antonio Aiestaran, Baroja-k, izan zuen Munich-era joan behar zuen barrukoen taldea hautatzeko ardura; Iñaki Aginagak eta berarekin joan ziren beste gazteak EAJk gonbidatuta joan ziren, beraz, Munich-eko batzarrera. Baroja berak ez zuen joaterik izan, pasaportea kendu edo ukatu ziotelako.
2016
‎" Atxiloketa bat gertatuz gero, segurtasunak eskatzen du katea hantxe bertan haustea. Aktibistak bere kontura zebilela esan behar dio poliziari, berak ez duela inongo organizazioren berri. Beste aktibista batekin lotzen badute, eta lotura hori erretratuekin edo zinta magnetofonikoekin probatzen badiote, orduan bere problema pertsonalak aipatuko ditu adiskidetasun horren esplikazio bezala.
‎Ezer gutxi, hori iruditzen zitzaion. Berak ez zuen errurik. Egia bere kontzientziaren zati txarrak kontrakoa adierazten zuela, baina adierazpen horretan ez zegoen egiarik, baizik eta bere ahulezia.
‎Kropotki pixka bat eroa da, baina ez da tontoa. Berak ez zuela inolako proklamarik irakurri esan zien, berak XIX. mendeko poeta ingeles baten poema irakurri zuela! Egia esan, Kropotkik ideia asko zituen, baina ideia horiek praktikara eramateko kemen gutxi.
‎" Erroma hiri bera ez dugu ederra kausitu; saletxe bakhar bat ez da begikorik, atxe argamasa batzu dira biziki azkarki eginak, bainan ilhunak, dena murru, buztin kolore. Ez dugu espanturik ez karrikez ez plazez.
‎Bazterretxeko jaunari, Bazterretxe esaten zaio. Hau bizi delarik, semea jartzen denean etxeko nagusi, berau izango da Bazterretxe, eta aurrekoa berriz Bazterretxe zaharra izatera pasako da, eta hiltzen denean Bazterretxe zena bilakatuko da euskarazko usadioaren arabera, ezin duelako izena berarekin gorde, berea ez zuelako, alokatuta baino ez zuelako, orain haren semeak alokatuta duen bezalaxe. Gu, geurez, ez garelako, norbera, berez, ez delako.
2017
‎Senarraren heriotza gertatu eta gero, Leoniri lagun franko inguratu zaio doluminen ematera, izan senide zein adiskide. Berak ez du hitzik egin ia, eta hitz eginarazten ez da inor entseatu, ezta ere. Nola, bada.
2018
‎Ikastetxeetan inork irakurtzen ez dituen dokumentu ugari daudela diot, eta hori esanda, ez naiz esaten ari zuzendariak edo ikuskariak jende alferra direnik. Memoria horiek ez ditu inork irakurriko, izaten duten orrialde bolumenagatik materialki ezinezkoa delako, eta administrazioak berak ez duelako inor izendatu paper horiek ganoraz irakur ditzan. Maiz, ikuskariak ikastetxeari exigitzen dio halako edo holako dokumentua idatzi behar duela, eta dokumentua bera idazten asteak eman ondoren, apal batean artxibatzen da dagokion kontrol orrian" tik" eginda.
2019
‎Baina, egin al zezakeen besterik? Mikakumea eman izan balio, Garmendia tenienteak jakin egingo zuen, eta berak ez zuen etsairik nahi kuartelean, ez zen Celso bezala txoketako autoa. Eta hori zen bestea, Celsok bere lapurreta eta gainerako diziplina hutsekin segitzen bazuen agian kalabozoan gelditu zuela soldadutzako aldia bukatu eta gero ere.
Berak ez zuen Salomeri buruz hitz egin nahi, eta isildu egin zen. Burua makurtu eta alfonbrari begira geratu zen.
Berak ez zuen aipamena aintzat hartu, eta ametsarekin jarraitu zuen:
‎Fantasia gehiegi daukadala esaten du. Normala da hori esatea, berak ez du batere.
‎Argi azaldu zion Imanoli, buru belarri jardungo zuela aitak betiko izaera alaia berreskura zezan, hura lehenetsiko zuela. Are argiago erantzun zion mutilak, hala bazen berak ez zuela etxe horretan zer eginik, maitearekin egoteko txanda hartu behar izatea ez zuela gustuko.
‎Enpleguak berak ez ditu lan indarraren erreprodukziorako bizi baldintza" onargarriak", beharrizanen maila sozialari egokitzen zaizkionak, bermatzen. Medialdeak eta Alvarezek (2005:
‎Gogoan dut eskaini zidan hurrengo lana emakume errearena izan zela. Tira, berak ez zuen horrela izendatu, hori nire asmakizuna izan zen. Don Arturok esan zidan Madrileko aldirietako urbanizazio batean bizi zen gizonezko argentinar baten segimendua egin behar nuela.
‎Hondurasen, besteak beste, hemen naizen errealitate fisikoari izkin egiteko aukera izan nuen. Bitxia da norberak beretzat ez dituen etiketak jokatzea, rol iragankorrak antzeztea. Bitxia eta, neurri handi batean, dibertigarria; hemen sekula santan izango ez naizen altua eta bizartsua izateko aukera nuen han.
2020
‎Aldamenean eserita neukan gizonezkoak errebista bateko argazkia erakutsi zidan, David Bowie begiak urdinez makillatuta. " Berak ez du kulparik esan zidan, gaixotasun horrekin jaio da." Bitxia, harrigarria, zera da, gizon harengan XIX. mendeko liburu batek sortutako oihartzuna zegoela, Richard von Krafft Ebing psikiatrak 1886an argitaratu zuen Psychopathia Sexualis delakoarena. Liburu hark zioen ugalketaren ardura hartzen ez zuten joerak desbideratze sexualak zirela, gaixotasunak.
‎[JB] Berak ez du zuen laudoriorik behar. Balbas, Julia eta zu edo ni jaio aitzin bazen pistolari horien helburu.
‎Gehiegixko litzateke, baina, esatea ezkontza hark nafar eskuineko hautsak harrotu zituela. Egun haietan Carlos Olcozek berak adierazten zion, behargabeko azalpena entzun nahi zukeen edonori, edozein ezkontza kontu pribatua zela eta berak ez zuela zer esanik alabaren hautei buruz. Elvira emaztea bizi izan balitz, guztiz ados.
‎Berak hori nabaritu eta konprenitzen zuen. Urrearen zaindaritzat hartzen bazuten, egia zen eraren batean, baina berak ez zuen moroen edo antzinako urrea zaintzen, baizik eta etorkizunekoa, zeinaren esanahia apenas hasten zen orduantxe apurka apurka azaltzen. Hala, bere ofizioa, mendialde guztiko zereginik berriena, sekretuena eta arriskutsuena zen."
2022
‎Ameqran kabiliarra da berez, Argeliako estatuan jaioa, baina rifera ere badaki, eta iduri du Oumaimak, adiskidetasunaz gain, Rif-eko mugimenduarekiko kontaktu estuagoa ematen diola, eta berak egin ezin dituen hainbat lantxo egiteko bide ere baduela. Ameqranek berak ez zuen gure ikastarora etortzeko betarik, eta delfina bidali zuen. Oumaimak aitortzen du amazigherari eta bere herriari buruzko ezagutza eta ikuspegi estrategikoa Ameqrani entzundakoa duela, haren hitzei jarraikiz ari dela.
2023
‎Eta frantsesak lagun edo aldeko zituztelako Wellingotngo dukeak arpilatu zituen hiri horiek. Wellesleyk berak ez zuen iritzi onik bere gizon arpilatzaileei buruz, ohoin eta soldadu zakartzat baitzituen; baina berak ere eredu ona erakusten zien, Madrilgo Gorteko hainbat artelan berekin eraman baitzituen Ingalaterrara, gaur egun Wellington Museumzan ikusgarri.
‎Eta Calvinok, ikuspegi utilitarista ororen kontra, oroitarazten digu klasikoak berak ez ditugula irakurtzen zerbaitetarako balio behar dutelako: irakurtzearen gustu hutsagatik irakurtzen dira, beraiekin bidaiatzeko plazeragatik, haiek ezagutu eta guk geure burua ezagutu nahiak akuilaturik.
‎Garai hartako anekdotatxo bat kontatzearren... Ni ikasle aritua nintzen eta bera azkarra, berak ez zuen apunterik hartzen eta apunteak nik hartzen nituen; orduan, azterketaren bezperan nere etxera deitzen zuen, kopisteriek 8etan ixten zuten eta 8ak 10 gutxitan deitzen zuen etxera, korrika kopisteriara jeisteko fotokopiak egiten, hurrengo egunean azterketa baigenuen. Holan izaten zan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia