2015
|
|
Oi, bai behartuak daudela indar guztiekin Jaun hau ez sumintzen saiatzera hain goitiko bidez abisuak jaso dituztenak!
|
Beragatik
eskatzen dizuet, ene ahizpak, Haren Maiestateak mesede hauek edo antzekoak egin dizkizuenoi, ez zaiteztela axolagabeak izan hartu besterik ez eginez. Kontu izan asko zor duenak, asko ordaindu behar duela.
|
|
5 Horregatik, Jaunak inguru hauetaraino ekarri zaituzten arima kristauok,
|
Beragatik
eskatzen dizuet ez zaiteztela eror zabarkerian, arriskuetatik alde egin dezazuela baizik, egoera honetan bertan ere arima ez baitago oraindik haiei aurre egiteko bezain sendo, ezkontza egin ondoren, honen jarraian esango dugun egonlekuan izaten den ezkontza ondoren, dagoen bezala; izan ere, harremana ez zen izan, esan ohi denez, elkar ikuste bat baino besterik eta deabrua hor ibiliko da arreta handiz kontra egiteko eta ezkontza hau okertzeko ahaleginetan; geroago, ordea, erabat Senarraren mendeko ikusten duenez gero, ez da hainbeste ausartzen, beldurra diolako, eta badu esperientziarik, inoiz halakorik eginez gero, galera handiaz geratzen dela, arima, berriz, irabaziaz.
|
|
hitzeman zion
|
berak
eskaturiko pertsonen alde egingo zuela. –
|
|
...n Jose izena emateko, beronek zainduko gintuela ate batean eta Andre Mariak bestean, eta Kristo gurekin ibiliko zela, eta distira biziz argi egingo zuen izarra izango zela, eta Ordena erlijiosoak zabarkerian eroriak izan arren, ez pentsatzeko haietan Jainkoa gutxi zerbitzatzen zenik; ea zer izango litzatekeen mundua erlijiosoengatik ez balitz; hau neure aitor entzuleari esateko agintzen zidan, eta
|
Berak
eskatzen ziola ez joateko haren aurka, ezta ez ziezaiola oztoporik jarri ere.
|
|
Uste dut askoz ere gehiago pozten nauela hemen zegoenean baino. Jaunak esan zidan behin ez diotela ezer haren izenean
|
Berari
eskatuko, entzungo ez dienik. Jaunari eskatzeko hari gomendatu dizkiodan asko beteta ikusi ditut.
|
|
Fraideentzat konstituzioak egin zituen, guk aita jeneral txit agurgarriak emanak baikenituen; horregatik, ez zituen guretzat egin, haientzat baizik, berak zuen ahalmen apostolikoa eta, esanak ditudan bezala, Jaunak eman dizkion dohain onak erabiliz. Lehenengoz bisitatu zituenean, gauza guztiak jarri zituen hain egoki eta hain ongi eraturik, non Jainkoak laguntzen ziola eta Andre Mariak bere Ordenaren erremediorako hautatu zuela baitzirudien;
|
berari
eskatzen diot nik bere Semea mugi dezala hari beti lagun egin eta grazia eman diezaion beraren zerbitzuan oso aurrera joateko. Amen.
|
|
Jainkoa lagun, hark hartu zuen nahigabea!
|
Berak
eskatu zuenez, hiriarekin negoziatu zela dagoeneko; ez zela gehiago negoziatu beharrik, fundazioa egitea baizik, eta Palentziako gotzainak esan zidala (etortzea komeni ote zen galdetu niola nik) ez zegoela zertan etorririk, berak nahi zuela esan zuela; gutxi balio zuen horrek guztiak. Hori horrela gertatu zen, eta Jainkoaren nahia izan zen etxea funda zedila, eta berberak dio gero; izan ere, argi eta garbi jakinarazi bagenio, ez etortzeko esango zigukeen.
|
|
5 Goraintzi asko horko ene alaba guztiei, eta gera bedi Jainkoarekin, ez baitut besterik esateko. Gutun hori berorren Teresaren berri jakin dezan bidaltzen dut, Jainkoari
|
beraren alde
eska diezaioten. Haren Maiestateak gorde biezat.
|
|
3 Ikusten badu, esan biezaio ahizpa San Bartolomek goraintzi asko bidaltzen dizkiola eta poz handia hartu zuela haren agurgarritasuna berarekin gogoratu zelako; arren eskatzen diola beraren alde otoitz egiteko Jainkoari, berak, pobre eta ezereza izan arren, halaxe egiten baitu; eta berorren karitateari ere gauza
|
bera
eskatzen dio, eta ez utzi egin gabe zor dionagatik, oso maite baitu. Gera bedi Jainkoarekin, eta egin beza Haren Maiestateak oso santua.
|
|
Eta eman guztiei nire partetik goraintzi asko. Ahizpek berorren otoitzak eskatzen dituzte, batez ere idazkariak, poz handia hartu baitu berorren agurgarritasuna berarekin ongi dagoelako, Jainkoari
|
beraren alde
eskatzeko, premia handia baitu.
|
|
– Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin eta eman biezaio guztiok eskatzen diogun arimako eta gorputzeko osasuna (hau oso gogoan izaten da, eta ez dago zertan eskerrik eman, zor handia baitiogu), eta gauza
|
bera
eskatzen dugu Maria anderearentzat ere. Berorren otoitzetan oso gogoan izateko eskatzen diot, ordain diezazkiola gure Jaunak beti ematen dizkidan berri hain onak.
|
|
2 Harriturik nago nola ez den arduratzen, ni hainbesterainoko lanen artean ikusirik. Egunetik egunera itxaroten nion Juan Ovalle jaunari, Madrilera joateko etorriko zela esaten baitzuten; izan ere, gauza handia izango zen nire nebari
|
berak
eskatzen zuena bidali ahal izatea. Honezkero ez dago astirik eta ez dakit zer esango didan.
|
|
Eta horrela neskaren ohoreari, erabat galdua baita, ez diot kasurik egiten, Jainkoari egiten zaizkion irain ugariei baizik. Nahigabez erabat jota nago nire arteko bat erorbide delako, eta beraren gurasoekin eginahalak egin ditut hortik ken dezaten, jakintsu batzuek esan didatelako behartuak daudela; eta, ez baleude ere, uste dut zentzuak
|
berak
eskatzen duela jelosiaz itsutua den emakume batengandik piztia batengandik bezala ihes egitea. Beste zenbaitek esan diete, gezurra egiatzat hartzea litzatekeela hori, eta aldaketarik ez egiteko.
|
|
Gure Jaunak ordain dezala berorrek izan duen ardura. Nik berorrek agintzen duena egingo dut neure otoitz urri hauetan, eta era
|
berean
eskatzen diot, gogoan izan nazala berorrenetan, eta egin diezadala Duke jaun txit gorenari hau esateko mesedea: Jainkoak hala nahi badu, astelehenean irtengo naizela.
|
|
3 Ez diot idazten sarriago ama priorearen bidez dakidalako berorren berri eta berorrek nire berri, eta zeregin ugari ditudalako, han hemengoaren ondoan atsedena bainuen?; baina neure otoitz xumeetan ez dut berori ahazten, eta gauza
|
bera
eskatzen diot berorri. Nahi beza... urteetan?
|
|
Arren eskatzen diot berorren gorentasunari, konta diezaiola hemen gertatzen dena, Jaunari gomenda nazan ni eta baita hemengo arazo hauek guztiak ere, nik ere horrelaxe gomendatuko baitut hura. Eta era
|
berean
eskatzen diot berorren gorentasunari, ahizpa Antoniaren gutuna bidal diezaiola Malagóngo prioreari, eta hau ere bai, berorren gorentasunak agintzen badu; eta bestela, agindu biezaio berorren gorentasunak idatz dezala, Migeli idatzi nion kontu hartan ez nuen ezer esan, Jeneralak idatzi baitit berriro, eta, dirudienez, gauzak hobeki joan behar dute; gogoan izan, berri hau ematea garrantzitsua dela...
|
|
Nahigabe handia hartzen dut halako sufrimenduak, eta deabruak arimak nola bereganatzen dituen ikusteaz. Jainkoak erremedia beza, izan ere gure otoitzek balio badute, Haren Maiestateari eskatzean ez dago zabarkeriarik;
|
Berari
eskatzen diot ordain diezazkiola berorren jauntasunari Ordena honi egiten dizkion mesede eta zerbitzuak.
|
|
4 Mesedez, bidal diezadala Medinara gure aita bikarioak bidaliko dion gutun bat, han ikusi behar baita; eta esan, ez diezadatela zaratarik egin harrera hauetan, eta berorren agurgarritasunari ere gauza
|
bera
eskatzen diot, egiaz, poz eman beharrean hilduratu egiten nautelako. Hau egia da, merezimendurik gabe egiten dela ikustean, neure baitan desegiten ari bainaiz; eta zenbat eta gehiagora joan, gehiago sentitzen dut.
|
|
Neskatxoaren saminagatik, samin handia baitu? guztia amaiturik ikusi nahiko nuke, eta horrela idazten diot
|
berari
eskatuz, ezer ematen ez badiote ere, ez arduratzeko batere.
|
|
Oi egiazko obedientzia espiritua, norbait Jainkoaren ordezko dela ikustean, ez baita eragozpenik izaten hura maitatzeko!
|
Beragatik
eskatzen diot berorri, gogoan izan dezala Gurutzean josiarentzat emazteak hazten ari dela, jos ditzala gurutzean, beren borondaterik izan ez dezaten eta umekerietan ibil ez daitezen. Gogoan izan dezala, erresuma berri baten oinarriak jartzen ari direla, eta berorren agurgarritasunak eta gainerakoek motibo gehiago dutela gizaki kementsu bezala jokatzeko eta ez emakumetxo beldurti bezala.
|
|
Gai berean jarraitzen du, Jaunak egin dizkion mesede handiak adieraziz. Nola hitzeman zion
|
berak
eskaturiko pertsonen alde egingo zuela. –
|
|
16 Gaira itzuliz,
|
berak
eskatzen duen bakea seinalatzen du Emazteak esanez: Musu emadazu zeure ahoko musuaz, Jaunak bakeak egiteko eta maitasuna agertzeko beste era batzuk baititu.
|
|
2 Gogoan erabili dut nik, nola ez dituen azaldu hobeki Haren Maiestateak hain gauza goiko eta ilunak, guztiok uler ditzagun. Iruditu zait, otoitz honek guztiontzakoa izan behar zuenez gero, horrelaxe ilun utzi zuela, nork
|
bere gisara
eska zezan eta poztu zedin, zuzen ulertzen duelakoan; hau da, kontenplatiboek, dagoeneko lurreko gauzarik nahi ez dutenek, eta Jainkoari oso emanak daudenek, Jainkoaren ontasunagatik lurrean eman daitezkeen zeruko mesedeak eska zitzaten; oraindik lurrean bizi direnek, berriz,, eta egoki da beren bizieraren arabera bizi daitezen, beren ogia ere eska dezaten, beraiek eta beren etxekoak mantendu beharra baitute, eta oso bidezko eta santua da, eta horrela gainerako gauza guztiak, beraien premien arabera.
|
|
Eska dezagun, alabak, eta otoi dezagun askotan Pater Nosterrean hauengandik Jaunak gorde gaitzala eta ez dezala utz gu tentaldian ibil gaitezen; ez gaitzatela engaina, agerian jar dadila haien zitalkeria, ez diezazkizuetela ezkuta argia eta egia. Oi, zein arrazoi handiz irakasten digun gure Maisu onak hau eskatzen eta era
|
berean
eskatzen duen Berak gure alde!
|
|
7 Eta hasieran hau ulertzen ez bada ere, ez delako hainbesterainokoa, barne biltze honetan gehiagoa eta gutxiagoa baitago?, ohitura hartuz gero (hasieran nekea ematen badu ere, gorputzak
|
berea
eskatzen duelako, amore ez ematean bere burua urkatzen ari dela konturatu gabe), egun batzuetan ohitzen bada eta ahalegin hori egiten badu, argi ikusiko da irabazia eta konturatuko dira, errezatzen hasterakoan, erleak erlauntzera datozela eta han sartzen direla eztia egiteko, eta hau gure ardurarik gabe; izan ere, Jaunak nahi izan du, Bera izan duten denboragatik, arimak eta borondateak nagusitas... Eta gero berriro irtengo badira ere, gauza handia da mendean jarri izana, gatibu eta mendeko bezala irteten direlako eta ez dutelako egiten lehenago egin zezaketen kaltea.
|
|
bide honetatik aurrera egin dezakezuen bare bare, eta ez txitean pitean erortzeko zulo bat ikusirik eta sekula ere amaierara ez zaretela iritsiko begitandurik. . Baina hain beharrezkoak diren bi gauza hauek ere egiaz ditugun ala ez ziur jakiterik ez dagoenez gero, Jaunak erruki hartu zigun, segurantzarik gabe eta hainbeste tentaldi eta arrisku artean bizi garelako; eta egoki esaten du Haren Maiestateak, guri eskatzen irakatsiz, eta
|
Berak
eskatzen du Beretzat: –Baina atera gaitzazu gaitzetik.
|
|
Nekeekin nahi baduzu, emadazu kemena eta datozela; jazarpen, gaixo, desohore eta premiekin nahi baduzu, hemen nago, ez dut aurpegirik itzuliko, ene Aita, eta ez da bidezkoa bizkarra ematea. Zure Semeak nire borondate hau guztien izenean eman zuenez gero, ez da bidezkoa nik neure aldetik huts egitea; baina egidazu Zuk zeure erreinua ematearen mesedea, nik zure nahia egin dezadan,
|
berak
eskatu baitzidan, eta erabil nazazu zeure gauza bezala, zeure borondatearen arabera.
|