2015
|
|
Dirudienez, gure Jaunak nahi du guztiek jakin dezatela arima hura dagoeneko berea duela, inork ez diola ukiturik egin behar; gorputzean, ohorean, ondasunetan bada, tira, guztitik aterako baita Haren Maiestatearentzat gorespena; baina ariman, hori ez! Bera
|
bere
erruzko ausarkeria handiaz bere Senarragandik aldentzen ez bada, Hark gorde egingo du mundu guztiaren erasotik eta baita infernu guztiarenetik ere.
|
|
Izan ere, iturri garden batetik datozen errekatxo guztiak gardenak dira, grazian dagoen arima bezala, eta hortik datorkio Jainkoaren eta gizakien begietan bere egintzak atsegingarri gertatzea, arima zuhaitz bat bezala landatua dagoen bizi iturri honetatik datozelako; handik ez baletor, ez lituzke ez hezetasunik ez fruiturik izango, hark elikatzen baitu eta egiten baitu ez dadila ihartu eta fruitua eman dezala. Era berean,
|
bere
erruz iturri honetatik aldendu eta ur beltz beltzezko eta oso kirastuan landatzen den arimatik isurtzen dena ere, zorigaitz hutsa eta zikinkeria da.
|
|
Haren Maiestateak nahi beza, bere Semeak nigatik isuri zuen odolagatik, hain on handiez zerbait uler dezadala nahi izan duenez gero eta nolabait haietaz gozatzen has nadila, ez zaidala gerta Luziferri gertatu zitzaiona:
|
bere
erruz guztia galtzea. Ez dezala onartu halakorik Bera denagatik, batzuetan ez baitut beldur gutxi; bestalde, eta gehienetan, Jainkoaren errukiak ziurtasuna ematen badit ere, hainbeste bekatutik atera nauenez gero, ez nau bere eskutik utzi nahi izango gal nadin.
|
|
Era ona, Berak nahi duenean, zapoak bere indarrez hegan egingo duen ustea duela sinesteko! Eta oraindik zailago eta astunago iruditzen zait gure espiritua gora jasotzea, Jainkoak jasotzen ez badu; lurrez eta hainbeste eragozpenez betea dagoelako, eta ez dio asko balio hegan egin nahi izateak; haren berezko izaera zapoarena baino gehiago izan arren, honezkero lokatz artean hain sartua dago, non
|
bere
erruz galdu baitu.
|
|
Erlijioko lanei lotuak ikusten ditut, handiak diren lanei lotuak, penitentziekin eta gaizki janda, obedientziaren mende, eta egia esan batzuetan guztiz nahasirik geratzen naiz; horrekin batera, gaizki lo egitea, guztia lana, guztia gurutzea. Uste dut gaitz handia litzatekeela hain on handia inork
|
bere
erruz galduko balu. Eta gerta daiteke norbaitzuek pentsatzea libre gaudela lan hauetatik, eta, esan ohi denez, janaria prestaturik ematen digutela, eta geure nahierara biziz, otoitz pixka bat gehiago daukagulako, aurre hartu behardiegula hainbat lani lotuak dauden letradunei.
|
|
Ziur Jainkoak huts egiten ez duena, Haren Maiestateak honaino iristeko mesedea egiten duenez gero, ez dut uste mesede askoz gehiago egin gabe utziko duenik, gure erruz ez bada. Eta garrantzi handikoa da honaino iristen den arimak ezagut dezan zein duintasun handian dagoen eta Jaunak egin dion mesede handia eta nola arrazoi onez ez duen lur honetakoa izan behar, haren ontasunak dagoeneko zeruko biztanle egiten duela dirudienez gero,
|
bere
erruz geratzen ez bada; eta zorigaiztokoa izango da berriro atzerantz egiten badu. Nik uste dut beherantz joateko izango dela, ni joan nintzen bezala, Jaunaren errukiak itzul ez banindu.
|
|
Baina laster geratzen dahotz hotz, izan ere, gozotasun hau lortzeko sua pizten ekin eta ekin egin arren, itzaltzeko ura botatzen ari dela besterik ez dirudi. Bada, Jainkoak jarritako txinpartatxo honek, txiki txikia bada ere, zarata handia egiten du, eta
|
bere
erruz itzaltzen ez badu, garra botatzen duen su handia pizten hasiko da, bere lekuan esango dudanez, Haren Maiestateak arima perfektuei edukiarazten dien Jainkoaren maitasun handi handiaren sugarra.
|
|
Izan ere, sarri askotan (nik horren esperientzia handia dut, eta badakit egia dela, tentuz aztertu eta pertsona espiritualekin erabili dudalako) gorputzaren ondoez batetik etortzen da, izan ere, hain ezerezak gara, non gorputzaren miserietan bere partea izaten baitu kartzelatua den arima gaixo honek. Eta eguraldi aldaketek eta aldarteen gorabeherek sarrieragiten dute
|
bere
errurik gabe nahi lukeena ezin egin izatea, eta era batera edo bestera sufritzea. Eta une horietan zenbat eta gehiago behartu nahi den, txarrago da eta gehiago irauten du gaitzak; joka bedi, bada, zuhurtasunez, noiz den horregatik ikusteko, eta ez, arren, ito arima gaixoa.
|
|
2 Ezta ez dut orain hitz egin nahi errebelazioak Jainkoagandikoak direnekoaz ere (horrek arimari egiten dizkion on handiak honezkero jakinekoak baitira); engainatzeko deabruak burura ekartzen dituen irudipenak, eta honetarako Kristo gure Jaunaren eta beronen santuen irudiez baliatzen denekoaz hitz egin nahi dut. Sinetsita nago Haren Maiestateak ez duela baimenduko eta ez diola ahalmenik emango halako irudiak erabiliz inor engaina dezan, pertsonaren
|
beraren
erruz ez bada; alderantziz: bera geratuko da engainatua.
|
|
3 Bigarrena, bisitari apostolikoak amaitu duenez eta monasterio hauek zuzen zuzenean berorren jauntasunaren mende daudenez, izenda dezala prelatua, bai bisitetarako, bai gertatzen diren beste gauza askotarako, eta hasierako erregelako fraide oinutsetakoa izan dadila, eta ez ditzala bidal mojak gobernatzera erregela lasaituaren fraiderik gauza askotan jokaera oso bestelakoa dutelako (ezinezkoa baita horrela bizi ez denak gauzak ongi ulertzea eta hutsegiteei erremedioa jartzea), berorren jauntasunak badakielako zein gaizki joan zaien haien gobernuaz. Eta, nahi dezanean, esango diote zein gaizki egiten ari zen azkenean berorren jauntasunak zeregin hori eman ziona, beraiek hoberentzat hautatua izan arren; eta hau, beharbada, ez da izango
|
beraren
erruz, eskarmenturik ez duelako baizik, esana dudanez, eta horrek kalte handia egiten du. Eta, bestalde, bi bisitari apostolikoek egin dituzte aktak, berorren jauntasunaren eta berorrek horretarako ezartzen duenaren mende egoteko aginduaz, horretarako ezartzen duena hasierako erregelakoa, hau da, fraide oinutsetakoa bada, bestelakoak egiten zuen kaltea ikusi ondoren.
|
|
7 Ez geratu on Frantziskori idatzi gabe, arrazoizkoa baita; ezkontzaren berri ez ematean ez du
|
berak
errurik, presazkoa izanik, ez baitzuen astirik izan. Ama Ines Jesusena ongi dago eta goraintzi asko bidaltzen dizkie.
|
|
Behin, ahoa irekitzeko esaten diot; beste behin, ixteko; geroxeago, barrerik ez egiteko. Berak dio ez duela
|
berak
errurik, ahoak baizik, eta egia dio. Teresak gorpuzkeran eta denean duen grazia ikusi duenak, gehiago igarriko du aldea, eta hala egiten dute hemen, baina nik ez dut hori agerian esaten, berari bai isilean.
|
|
24 Berarekin tratatuz, konturatzen hasi nintzen bere interesari ukitu ezik bakean zegoela guztia; baina behin hona iritsiz gero, konturatu nintzen kontzientzia ez zihoala hain mehe, oso lodi baizik. Konturatu nintzen, esaten zizkioten gauza guztiak honela eraman arren, ohorearen puntu bat zuela,
|
bere
erruz ez zuela galdu nahi ohorearen edo buru estimuaren puntutxo bat ere; bere miseria hartan murgildurik, bateko eta besteko kontuak jakin nahirik hain nontzebarria zen, non harritzen bainaiz halako pertsona bat ordubetean ere nola egon zitekeen bakarrik; eta ongi bizinahikoa zen. Hau guztiau eginik gainzuritu egiten zuen, bere burua bekatutik libre eginik; eta gauza batzuetan ematen zituen arrazoien arabera, uste dut nik neuk ere hala egingo nukeela, epaituko banu; beste gauza batzuetan, ordea, oso bistakoa zen, baina, beharbada, ongi ez konturatzeagatik.
|
|
8 Bisita egiten duenak oso gogoan izan behar du Jainkoa eta etxe hauei egiten dien mesedea,
|
bere
erruz Jainkoaren mesedea gutxitu ez dadin, eta bota beragandik halako errukiak, gehienetan deabruak kalte handirako jarriak direnak, horixe baita bere mendekoekin izan dezakeen ankerkeriarik handiena.
|
|
Eta, penitentzia egiten dagoen bitartean, ez beza Jauna har, ez bekio inolako ofiziorik eman, ez obedientziarik gomendatu ezta agindu ezer ere. Alderantziz, ken bekio lehen zuen ofizioa, eta ez beza izan ez ahotsik ezta lekurik ere kapituluan,
|
bere
erruak aitortzeko izan ezik; izan bedi guztietatik azkena, osorik eta bete betean bere erruak ordaindu arte. Jantokian ez bedi eser besteekin batera; baina jantokiaren erdian eser bedi, mantuaz jantzirik; eta lur soilaren gainean jan beza ogi eta ura, ama priorearen aginduz errukiz beste zerbait ematen ez bazaio.
|
|
Eta, penitentzia egiten dagoen bitartean, ez beza Jauna har, ez bekio inolako ofiziorik eman, ez obedientziarik gomendatu ezta agindu ezer ere. Alderantziz, ken bekio lehen zuen ofizioa, eta ez beza izan ez ahotsik ezta lekurik ere kapituluan, bere erruak aitortzeko izan ezik; izan bedi guztietatik azkena, osorik eta bete betean
|
bere
erruak ordaindu arte. Jantokian ez bedi eser besteekin batera; baina jantokiaren erdian eser bedi, mantuaz jantzirik; eta lur soilaren gainean jan beza ogi eta ura, ama priorearen aginduz errukiz beste zerbait ematen ez bazaio.
|
|
Lehen idazketan honela amaitzen zuen: Ez du zertan beldurrik izan inori; Jainkoari bertute haietan eusteko eskatzen dio soilik,
|
bere
erruz gal ez ditzan.
|
|
5 Eta hori duenari ematen dion nahigabean igartzen da, ez dela
|
beraren
errua. Eta ez bedi atsekabetu, txarrago baita, ezta ez bedi neka zentzura ekartzen une hartan zentzugabe dagoena, hau da, bere adimena, baizik eta erreza beza ahal duen bezala; edota ezta hori ere, gaixo dagoenez bere arimari atseden pixka bat eman baizik:
|
|
Ez dut esaten otoitz hau duten guztiak, nahitaez, munduko gauzetatik askatuak daudenik; kontura daitezela nahi nuke, behintzat, falta zaienaz eta apaldu daitezela eta guztiz askatzen saia daitezela, bestela hemen geldituko baitira. Eta Jainkoak halako aurrerakinak ematen dizkion arima, gauza handitarako nahi duen seinalea da;
|
bere
erruz ez bada, oso aurrera joango da. Baina zeruko erreinua [Jainkoak] haren etxean ezarrita lurrera itzultzen bada, ez bakarrik ez dizkio erakutsiko bere erreinuan dauden sekretuak, baizik eta mesede hau ere gutxitan eta une laburrez egingo dio.
|
|
Ez dezala inoren beldurrik izan, berea baita zeruetako erreinua. Ez du zertan izan inoren beldurrik, ez zaiolako axola dena galtzea, ezta ez duelako galeratzat; Jainkoa nahigabetzeaz da soilik beldur; eta otoitz egiten dio bertute haietan eusteko,
|
bere
erruz gal ez ditzan.
|
|
Izan ere,, idatzia dudanez? Jainkoak ez du uzten ur honetatik edaten (jainkozko bat egite hau naturaz gaindiko gauza goi goikoa izanik, ez baitago gure nahiaren mende), [edaten duena] garbitzeko eta
|
bere
erruengatik sarturik zegoen lohi eta miserietatik garbi eta libre uzteko ez bada. Izan ere, adimenaren bidez datozen beste gozotasun batzuek, ahaleginak ahalegin, lurretik arrastaka dakarte ura; ez dute iturri ondoan edaten; bide honetan beti da gauza lohitsuetan non gelditu, eta ez doa hain garden eta garbi.
|