Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 195

2000
‎Eta ezetz erraiteko gogoa etorri zitzaidan, baina ez nintzen ausartu. Eta nik ez dakit bera ere oso pozik ote zegoen, zeren, eskaileretan goiti gindoazela ere, bere burua zuritu bertzerik ez baitzuen egin: " Zer uste du saindujale horrek, ni hain inozoa eta hain inozenta naizela?
‎Kristinaren jokamoldea ez zitzaidan arrotz. Horrela ihardukitzen zuen, bere burua zuritu beharrean aurkitzen zen aldiro. Nik deusez salatu ez nuena.
‎" Alde Zaharrean...", esan zuen Elik," Etxart izeneko pentsioan"; eta, ia xuxumuxu batean: " geroztik ere han izan ote den..."; gero, doinua berriz ere goitituz, bere burua zurituz bezala: " ez da, nik uste, dagoeneko sekretu bat izango", erantsi zuen.
2001
‎–.. aurreneko partiduan, betikoa, ez diat kontzentratuta jolastu, ez zekiat, hotza bezala nengoan –hitzak janez hitz egiten du Anartzek, bere ideiak mihia baino bizkorrago joango balira legez– 15 tantoa arte edo ez nauk hasi pilota gozatzen, baina ordurako erremontada ezinezkoa zuan –ezintasun keinu bat egin du Anartzek, bere burua zuritzeko bezala– Baina bigarrengo partiduan bai, hor ondo jolastu diat, gustura, kontzentratuta eta...
‎ Urkixo, don Julio, ez nuen zoritxarrez behar adinbat tratatu, gaitz hilgarriak joa ageri baitzen ezagutu nueneko. Izan genituen, halaz guztiz, zenbait elkarrizketa eta, halako batean, hauxe esan zidan, bere burua zuritu nahiz bezala: " Yo no soy filólogo".
‎Bazekien, ordea, dudarik gabe, inoiz aitortu ez badu ere, bere buruaren aurrean zuritu behar zuela, zuzenbideari dagokiona ematekotan, arrotzen aurrean zalaparta bizian aldarrikatu zuen euskararen berri ona. Â Frogatu behar zuen, bestela esan, bera, Larramendi, gauza zela hitzez eta izkribuz aditzera emateko euskara eta euskara goitarrez erdaraz hain era dotorean, Salamancan eta bestetan, adierazten zituenak.
‎Beste hainbeste esan liteken berak jasandako ustezko miaketa eta jarraipenaz ere: bere burua zuritzeko asmatutako gezurrak, noski. Bestalde, askotan zaila gertatzen dun pertsona baten sentimenduak aho betean hitz egitea; tartean ñabardura eta tolestura gehiegi izaten baitira.
2002
‎Ulertu dizkiodanen artean, ez nauela presionatu nahi. Bere burua zuritu behar hori berriro. Nik, ordea, ez dut luzamendutarako gogorik:
2003
‎Badakigu ezin dala urten baina... hasi zen bere burua zuritzen, herabe, barruan ezin da lasai...
‎Ez hizkuntza politika ofizialaren arduradaukatenen aldetik, ez herri mailako politikagintzan dihardutenen aldetik. Lehendabizikoen baikorkeriak bere burua zuritzeko darabiltzan argudioen amarruaz ohartzeko ez da behar adimen soziolinguistiko zorrotzik. Horretarako nahikoa da euskararen normalizazioaren parametro nagusitzat zer darabilten erreparatzea; hori eginez gero, izan ere, euskaltzalea berehala jabetuko da argudio andanaren logika amarru baten gainean eraikia dagoela.
2004
‎Gutxi askoan oinarrituriko pentsabidea ez da izango bada zakurraren jabeak bere burua zuritzeko darabilen zuribidea. Horretaz gainera, eta horrekin batera, kate motzean loturik dagoenak hezur edo gezur hori irensten badu, ederki baino ederkiago.
Bere burua zuritzeko asmatu ditu gezur guztiak.
2005
‎Izan ere, iturginak medikuak adina irabazten badu, non geratzen zaigu klasearteko borroka? , behin abiada hartuz gero, bere burua zuritzera jo zuen Tomasek?: Ni ere, esate baterako, zer naiz?
‎Ivan Revinskyk gorria eta zuria hautatu zituen karparen kolore. ...zuen odol borborkariaren omenez –gero benetako suertatu ziren zurrumurruek ziotenez, zirku langileak beren gain hartu eta estatuaren soldatapean jartzeko asmoa zuten agintariek– Zuri kolorea aldiz, errusiarren esku eta arima garbiaren ordezkagarri hautatu zuen (eta, arrazoi hau Ivan Revinsky enpresariak ondo bere kolkorako gordetzen bazuen ere, iraultzak frakasatuz gero, tsarren aurrean bere burua zuritzeko ere balioko ziolako karparen marra zuriak).
2006
‎Ez dago bekarik ez ezer. Bere burua zuritzeko daude bulego eta zerbitzuak, beste ezertarako ez. Mailarik ez dago hemen eta, aldiz, ni nagoen lekuan bai».
‎Gazteak gai gara autogestioaz gaztetxea aurrera eramateko. Beraz, gaztelekuaren proiektua, gazteen aburuz sasi alternatiba bat besterik ez da, Udalak bere burua zuritzeko abiatu duen sormen gutxiko proiektua besterik ez.
‎Clootsek aurre egin zien akusazioei, esanez garbi adieraziko zituela egindako guztiak. Bere burua zuritu nahian, gizateriari egindako dei bat idatzi zuen: " Appel au Genre Humain".
‎Eta zer egin behar du Marlenek? Konpartimenduko beste gizonak bezain ausarta dela esaten hasi eta bere burua zuritzen ari delakoan gizonezkoen irri gaiztoak eragin. Ez, ez.
‎Jaime Vargasek zerikusia eduki zuen, aldez edo moldez, suntsiketa horretan, bonbardaketaren ondoren Macondo lurretik okupatu zuen gudarosteko ofiziala baitzen. Oraindik ere 1970 urtean, hau da, bonbardaketa gertatu eta 32 urte geroago, bere burua zuritzeko liburu bat argitaratu zuen. Liburu ahaztua zen, eta ordurako ez zen erraz topatzen, ezta liburutegietan ere.
2008
‎Ezta horixe ere! FAOk, alarma egoerak derrigortuta, bere burua zuritu du asmo oneko adierazpenak erabiliz, baina, berriro ere, zergati estrukturalak aztertu gabe multinazional erraldoien interesak babestu ditu milioika pertsonen elikadura beharrizanen gainetik. Nahiz eta gezurra dela ondo jakin, eskaintza eta eskaera arazoa bailitzan aurkeztu dute krisia, eta elikagaien produkzioa handitzea eta esportazio mugak guztiz deuseztea planteatu dute, merkatuaren auto erregulatzeko gaitasunaren eskuetan utziz arazoaren konponketa.
‎Amodioa harresiaren alde batetik modu batera ikusten da, eta bestetik, berriz, kontrara. Bada, filmean emakumeak senarrari plazera kanpoan bilatzeko gonbitea egiten du, modu horretan bere burua zuritu eta lasaiago lo egin ahal izateko.
‎Eta marinel agur landu bat eginda, elementu hura, hogeita hamabosten bat urteko gizon luxe, gaixo itxurako, begi horizta, aterantz abiatu zen lasai lasai, eta ezkutatu egin zen kanpora aterata. Gainerakoek ere haren etsenplua jarraitu zuten banan banan, denek agur eginez pasatzerakoan, eta bakoitzak zerbait gehitzen zuela bere burua zuritzeko: –arauak arau?, esan zuen batek.
‎–Jauna, esan zuen Smollett kapitainak?, zure hitzengatik mintzeko asmorik ez badut ere, ukatu egiten dizut nik esan ez ditudanak nire ezpainetan jartzeko eskubidea. Kapitain batek, jauna, ezin izango luke bere burua zuritu horrelakorik esateko arrazoiak izan eta halere itsasora joko balu. Mister Arrowri dagokionez, zintzo hutsa iruditzen zait; beste gizon batzuk ere bai; edo denak, nik dakidanagatik.
‎Web orriak eguna joan eta eguna etorri sekulako bazka eskaini zien eta hilabete batean gehigarri bereziak irakurriz gosaldu ahal izan zuten. Agintean zeuden alderdiek entzungor egin edo beste aldera begiratu izan balute, ez zukeen beharbada salaketak izan zuen eraginik izango, ez zukeen jendeak aintzat hartuko, baina, bere burua zuritu beharrez edo, ohar gogor batekin erantzun nahi izan zuen Gobernuak. Guztia, ero baten lana?
‎Ehun eta bi bertso lerro horien jomuga ez zen biografia baterako datuak uztea; izan ere, hala nahi izanez gero, bazuen lekurik emandako xehetasunak ugaltzeko, baina bestetarako erabili du leku hori: gertaera mingarri baten berri zehatz mehatz igortzeko baino gehiago, bere burua zuritzeko eta, batik bat, gisa honetako bidegabekeria paira dezakeenari lekzioa emateko.
‎Biografikoa izan eta, bere burua zuritzeko asmoz idatzia balego ere, beste xede batek darama berri hori ematera: aholkatu.
‎a causa del daño que esperimentaba el testigo en el Buey y la maroma, y por otra parte no se imputase la novedad de correr dicho Buey durante los citados oficios por la familia o gente de dicho Lascurain», bera baitzen inoren agindurik gabe astelehen hartan txekorra kalera atera zuena. Mendizabalek, agian bere burua zuritu nahian, Areder atxilotzea agindu zuen.
‎gain, uztailaren 18an Barreda eta Arriolak emandako epaiak maiatzaren 4ko batzarrean parte hartu zuten 175 auzokideak zigortzen zituen «para que en el preciso termino de los primeros ocho dias, sattisfagan mancomunados las referidas multas de a quatro ducados con las costtas que en los haber y cobrar se causaren, y no lo haiendo seles embarguen, y bendan sus vienes, y efecttos en publica Almoneda, o fuera de ella hastta la concurrente cantidad de todo el devitto». Iñurrategik dioenez, matxinoek ez zituzten egindakoak ukatu, ez zen bakoitza bere burua zuritzera mugatu eta ez zuten norbanako defentsa bat prestatu, defentsa kolektiboa baizik120 Sententzian bertan adierazten zenez, lau dukaten isuna auzokide bakoitzari ezartzen bazitzaion ere, ordainketa bateratura behartzen zituen; hau da, isuna kitatzeko dirurik ez zeukatenen kopurua gainerakoen artean ordaindu zuten, hortik, mancomunados, hitzaren erabilera.
‎Jacinta Ibarzabalek eta Francisco Urkiolak auzitara eraman zituzten Andres Mandiola eta Antonio Ibarra, gerra garaian 30 labore anega bahitu eta operazio hura ez zelako gerraosteko zenbaketan agertu. Mandiolak, bere burua zuritu nahian, berak ere 58 anega eta diru asko galdu zuela zioen (Uriarte, 1998: 106).
‎Horregatik, Baltasar Garzon epaileak atxilotuei ezarri zien protokolo bereziak ez duela tortura ekiditeko balio salatu du errepresioaren aurkako erakundeak. Gainera," Garzonek bere burua zuritzea baino ez duelako bilatzen" kexu agertu dira, bitartean bere agindupean zeuden" guardia zibilek tortura metodo basatiak erabili" dituztela. Askatasunarentzat torturarekin amaitzeko bide bakarra inkomunikazioa desagerraraztea da, horrek indar polizialei inpunitate eremua kenduko baitie.
‎Oraingo honetan Garzonek torturak ekiditeko protokolo delakoa martxan jarri du. Adierazi behar dugu protokolo honek ez duela torturak ekiditeko balio, eta Garzonek bere burua zuritzea baino ez duela bilatzen salatu behar dugu. Beste behin ere, epaile honen aginduetara zeuden guardia zibilek tortura metodo basatiak erabili dituzte atxilotuekin, epailearen aurrean egin duten salaketak erakusten duen bezala.
‎Horrelaxe esan zizkidan hitzok, xalotasun horrexekin eta begiak nire begietan zituela. Lehentxeago esan dudan bezala, artean ez nuen askorik ezagutzen, eta bere burua zuritzeko hitzak zirelakoan, ez nien kasu handirik egin. Magnetofonoan daude, ordea, egin nizkion hamar ordutik gorako grabaketetatik lehenengoetako jarduntxo batean entzun litezke.
2009
‎Hauteskundeen ondoren begi bistan geratu denez, bere asmoa nahasmendua sortzea zen. TGVren aurkako herri mugimenduko kideek MAMk hauteskundeen atariko erabilitako gezurra salatu zuten, baita MAMk bere burua zuritu ere, prefosta: " Nik ez dut deus eskatu, TGV delakoa ez baitago nire eskumenetan" esan zuen.
‎birretorkorrak dirudite tradizio frantziskotarrean). Gerra amaieran salatua izan da bere ideia eta jokaerengatik, eta bere burua zuritzeko, Satisfacción, a los cargos que se le hacen sobre la conducta que ha tenido desde la última invasión del exército Francés en la Provincia de Guipúzcoa, 1797, 155 orriko liburua kaleratu du Baionan, berak ere ihes egin behar izan baitu Iparraldera.
‎masaileko bat eman; Ada, halakorik ezpero ez zuelako edo, nora ezean geratu zen; izeba, berriz, ustezko betebeharra bete arren, ez zen, itxura batean, gustura geratu, zerbaiten damua balu bezala, berarentzat ere ez baitzen erraza bi rol, izeba eta ama, ama eta izeba? jokatzea; hura, baina, ez zen, inondik ere, biguntzeko mementoa, eta hala, amaren paperari eusten ziola, baita bere burua zuritzen ere, esan zion:
‎betartea beti bat eta beti serio, makila eskuan; arestian hartu ez zituèn neurriak hartzeko, ordea, berandu zen jadanik? eta, hala ere, hala eta guztiz ere?, gauza bat jakin nahi zuen, zehatz mehatz jakin nahi zuen gainera, bere burua zuritzeko gutxienez, eta orduan bere galdera egin zuen:
‎–Tuberkulosiak jota zegoen, zu bezala, baina zu ez bezala, bestela ez bainizuke esango, hil egin zen, irakasleak ongi neurtutako hitzekin eta hobeto ahoskatutakoekin erantzun zion (ekin ere, enfasi bereziaz ekin zion, baina, zu ez bezala, bestela ez bainizuke esango? esaldiari, antzezle profesional bat iduri), baina antzezpenari aski ez iritzita, bere burua zuritzeko obligazioarekin sentitzen zelako edo, gehitu zuen?: Galdetu egin didazu, eta nik erantzun egin dizut.
‎Militar itxurakoa nora ezean geratu zen, atzerakako pauso bat emanda; bazekien, baina, ikusle batzuk zituela, eta hargatik edo, bere burua zuritzera behartuta ikusi zuen: baita, behar larriak edo burua blokeatzen du edo inoiz baino lasterrago bihurtzen?
‎Finalaren bezperan ere etorriko naiz; orduan, baina, osteratxo txikia izango da?. Aimarrek bere burua zuritu du, gordelekuaren berri emateak lotsa emango balio bezala.
‎Honek guztiak asko irakatsi dit?. Bere burua zuritu du Paxkal Ezkurrak (Urru, a, Lapurdi, 1981), ez dago harro egindakoaz. Istripu larria izan zen, odol asko galdu zuen, zurda eta zainak ebaki zituen eta ebakuntza egin behar izan zioten larrialdietako zerbitzuetan.
‎Ohituren aitzakian justifikatu ohi ditu Txetxeniako buruzagiak bere desmasiak. . Guk ez dugu gatiburik hartuko, nire aita hil zutenak eta beste guztiak txiki txiki egingo ditugu?, hala esan izan du, eta bere burua zuritu zuen Anna Politkovskaiaren hilketan,, bai, eskuak odolez lohitu izan ditut, baina nik ez dut emakumerik hiltzen, esanez.
‎–Ostiraletako sermoiaren oholtza herriarena da, eta sistemarena, ez alderdi politikoena?. Bere burua zuritu zuen, ordea, Rafsanjanik: –Erregimenarekiko fedea galdu dute irandarrek, eta ezinbestekoa da berreskuratzea?.
‎Militar itxurakoa nora ezean geratu zen, atzerakako pauso bat emanda; bazekien, baina, ikusle batzuk zituela, eta hargatik edo, bere burua zuritzera behartuta ikusi zuen: baita –behar larriak edo burua blokeatzen du edo inoiz baino lasterrago bihurtzen– berandu gabe aitzakia bikaina aurkitu ere:
‎Eta orduan, ordura arte egin gabekoa egin zion izebak Adari: masaileko bat eman; Ada, halakorik ezpero ez zuelako edo, nora ezean geratu zen; izeba, berriz, ustezko betebeharra bete arren, ez zen, itxura batean, gustura geratu, zerbaiten damua balu bezala, berarentzat ere ez baitzen erraza bi rol –izeba eta ama, ama eta izeba– jokatzea; hura, baina, ez zen, inondik ere, biguntzeko mementoa, eta hala, amaren paperari eusten ziola, baita bere burua zuritzen ere, esan zion:
‎batetik, izan ere, ezin alaiago behar zuen, hain ikusten zituen neska mutilak alai eta umoretsu, baina bestetik, bere eginbeharrean fin ibili ez zelako susmopean behar zuen, bere lasaikeria hura Ernestinarekin konpartitzeko moduan bazegoen ere... ez baitzegoen dudarik bere semeek handia egin zutela, ez zekien arren zehatz mehatz zer egin zuten, semeen kontakizun hiperbolikoak fidagarriak ez zirelako; berak zuen, baina –Reginak–, gertatutakoaren errua, inork izatekotan, bere lekuan egon ez zelako: betartea beti bat eta beti serio, makila eskuan; arestian hartu ez zituèn neurriak hartzeko, ordea, berandu zen jadanik... eta, hala ere –hala eta guztiz ere–, gauza bat jakin nahi zuen, zehatz mehatz jakin nahi zuen gainera, bere burua zuritzeko gutxienez, eta orduan bere galdera egin zuen:
‎–Tuberkulosiak jota zegoen, zu bezala, baina zu ez bezala, bestela ez bainizuke esango, hil egin zen –irakasleak ongi neurtutako hitzekin eta hobeto ahoskatutakoekin erantzun zion (ekin ere, enfasi bereziaz ekin zion" baina, zu ez bezala, bestela ez bainizuke esango" esaldiari, antzezle profesional bat iduri), baina antzezpenari aski ez iritzita, bere burua zuritzeko obligazioarekin sentitzen zelako edo, gehitu zuen–: Galdetu egin didazu, eta nik erantzun egin dizut.
‎Harrigarria badirudi ere, behin irudiok imaginario kolektiboan finkatuta, jendeak ez du helburu bat edo beste lortu nahi izateagatik bere burua zuritzen ibili beharrik. Hari horri jarraituz, mitoaren indarra honetan datza:
2010
‎Beste batzuk moralista moderatuak, beraien buruarekin zorrotzegiak. Denok dugu, beharbada, barne moralista hori, zigortu egin nahi gaituena eta gure beldurrez elikatzen dena bere burua zuritzeko. Plazer handia da nazkante horri arrazoirik ez duela esatea.
‎Iñigo Urkullu EAJren presidenteak esan du Patxi Lopez lehendakariak huts egin diola gaur goizeko bileran, marko politiko berri bat eratzeko asmorik agertu ez duelako eta gai hori agendan sartuko ez duelako (ezta Estatutua erabat betetzeko proiektua ere). Buruzagi jeltzalearen esanetan, gaurko bilera lehendakariak bere burua zuritzeko kanpaina baten baitan kokatu behar da. Hala ere, terrorismoaren kontrako borroka ez erabiltzeko konpromisoa hartu dute biek.
‎Buruzagi jeltzaleak lehendakariak bere burua zuritzeko kanpainaren baitan kokatu du bilera eta esan du PSEren adierazpenek berotutako giro batean egin dutela. Urkulluk esan du horrelako batzarrek ezin dutela irudi operazioak izan, hori ez baita EAJren estiloa.
‎Leopoldo Barreda PPren legebiltzarkideen bozeramaileak ETAren kontra lehendakariak erakutsi duen jarrera goraipatu du, baina ekonomia alorrean bere burua zuritu duela kritikatu du, enplegua berreskuratzetik urrun dagoelako, PPko buruzagiaren esanetan.
‎Ongi iruditzen zait Unamunok, euskaraz bere mundua adierazteko zailtasunak zituela-eta, gaztelaniaren aldeko hautua egitea; ongi iruditzen zait egun batean Gaztelaz maitemindu eta geroztik gaztelauak eta gaztelau lurrak euskaldunak eta euskal lurrak baino are gehiago maitatzea; baina, urrats haiek esplikatzeko, eta bere burua zuritzeko, azken batean?, gezurrak erabiltzea argudio gisa, bata bestearen ondotik erabili ere!?, hori bai iruditzen zaidala gaizki: hori ez diot barkatzen?
‎–Horrelako batekin amets egin izan dut munduratu nintzenetik!?; eskua luzatu zuenean, ordea, sagu bat atera zen ziztuan armairu barrutik, Helenari oinera jauzi eta laster batean ihes egin zuena; antzezpen hartan ni nintzen katu, Helena sagu, eta Helenak, beraz, pozik behar zuen beste kide baten presentziarekin; aitzitik, oihu lazgarri bat egin zuen, katua bera ere laztu zuena;. Ssss!? esan nion aztoratuta, hatza ezpainetara eramanda, berak begiak plater batzuk bezala jarri eta goiko hortzez beheko ezpainari kosk egiten zion bitartean, barkamena eskatzeko keinu ezin nabarmenagoan; keinuarekin aski ez zuelakoan, baina, keinuetatik hitzetarainoko jauzia egin zuen segidan, bere burua zuritu nahian bezala: –Saguek ez didate beldurrik ematen, baina hau fantasmaren tripetatik atera da, eta??.
‎NEKANEk bukatutzat jotzen du deia. Eta bere burua zurituz;
‎Liluramendu hark ez zuen, ordea, aurrekoarekin zerikusirik; bazirudien, izan ere, liluramendu hura ate handi bat bezalakoa zela, nondik nazkak eta beldurrak ziztuan alde egin eta irri zabal baten argia sartu baitzen; esekitokian pertxa batzuk zeuden, eta hauetatik zintzilik soinekoak, batzuk arruntagoak eta besteak jai girokoak; Helenak berehala bota zion begia zetazko soineko gorri bati: ...de baten presentziarekin; aitzitik, oihu lazgarri bat egin zuen, katua bera ere laztu zuena;" Ssss!" esan nion aztoratuta, hatza ezpainetara eramanda, berak begiak plater batzuk bezala jarri eta goiko hortzez beheko ezpainari kosk egiten zion bitartean, barkamena eskatzeko keinu ezin nabarmenagoan; keinuarekin aski ez zuelakoan, baina, keinuetatik hitzetarainoko jauzia egin zuen segidan, bere burua zuritu nahian bezala: " Saguek ez didate beldurrik ematen, baina hau fantasmaren tripetatik atera da, eta...".
‎Ongi iruditzen zait Unamunok, euskaraz bere mundua adierazteko zailtasunak zituela-eta, gaztelaniaren aldeko hautua egitea; ongi iruditzen zait egun batean Gaztelaz maitemindu eta geroztik gaztelauak eta gaztelau lurrak euskaldunak eta euskal lurrak baino are gehiago maitatzea; baina, urrats haiek esplikatzeko —eta bere burua zuritzeko, azken batean—, gezurrak erabiltzea argudio gisa —bata bestearen ondotik erabili ere! —, hori bai iruditzen zaidala gaizki: hori ez diot barkatzen... zuri ere ez, Damaso!; aitortu ere, aitortuko baitizut, zure idazkitik honako aipu hau gertatu zaidala mingarrienetakoa:
‎–Dena dakizula uste duzu eta horixe da neure onetik ateratzen nauena. Horregatik zigortu nahi izan zaitut, saiatu zen bere burua zuritzen?.
‎Pantxo kezkatuta zegoen Lubis bere bila azaltzen ez zelako, eta bere burua zuritzeko ahaleginean hasi zen: " Esan zioat Adriani, Morori piperrauts gehiegi ari zitzaiola sartzen.
‎manifestazio bat. Hain zuzen ere, nork bere burua zuritzeko, zer hoberik gizarteari sinetsaraztea baino manifestazio hori gobernu ekintza bat dela eta horren bidez aurrera egin ahal izango dutela independentziarantz. Politikari horiek badakite ahanzkorra dela jendea, eta dagoeneko ez duela gogoan aurreko manifestazio batzuen antzutasuna.
2011
‎Ondo idazten du, ortografia eta estilo zainduarekin, Hego Ameriketako kutsua duen gaztelera arin eta errazean, esaldi luze eta hanpatuekin sarritan. Ez dirudi bere burua zuritu nahi duenik, baina zerbaitengatik bere bizitzako hainbat gertakizunengatik barkamena eskatzen ari den norbaiten kera du.
‎Maila indibidualeko eskubide aitorpenen leloa, naziotasunik gabeko herritar abstraktu gisa, aitzakia ederra du estatu etnozentrikoak bere burua zuritzeko eta hobesteko. Gutxiengoan dagoen herritarrari eskubide batzuk aitortu egiten dizkio alde batetik, eta bestetik ukatu:
‎–Aitarentzako dira, erantzun zuen totelka, bere burua zuritu nahian bezala?: gaur bizirik balego, laurogeita hiru urte beteko zituen.
‎–Inprimategi batean lan egiten zuen gizonak, eta amaren kemenik ezaren aurrean, etxeko jaun eta jabe bilakatu zen hasiera hasieratik. Arropak erazten ari nintzela, behin baino gehiagotan harrapatu nuen niri begira, barrandan, bere burua zuritzeko ahaleginik txikiena ere egin barik; lixiba egin behar genuenean ere, arropa zikinaren saskira joaten zen, nire kuleroak handik atera, eta laztandu egiten zituen eta usaindu nire aurrean; aukerarik txikiena zeukanean, hurbildu egiten zitzaidan eta nire gorputza ferekatzen saiatzen zen. Amak konturatuta behar zuen, baina egiten uzten zion, hitzik atera gabe utzi ere, bigarren aldiz gizonik gabe gelditzearen ideia jasanezina gertatuko balitzaio bezala.
‎Gorrotoz beterik begiratzen zion. Emakumeak bere burua zuritu zezakeen, baina ez zen tuntuna; ez zeukan zertan sinestarazi senarra maite izan zuenik ez eta haren heriotza deitoratzen zuenik ere. Honela mintzatu zen garraztasunez:
‎Aitorpen hauekin, Luis de Zabalak ez du ukatzen berak esklaboak erosi dituenik, baina honekin batera esango du Irungo eta bestaldeko hainbat gizon ere istorio hauetan zebiltzala. Ez dakit bere burua zuritu nahian dabilen edo lan arrunta eta zabaldua dela esan nahi digun. Agian biak batera azaldu nahi ditu.
‎Orduan, Lavigerie kardinala, hain justu Kanbora egonaldi baterako etorria, saiatu egin zen Arnaut Abadia apezpikuaren laguntzaile izendatzen, hainbat apaiz eminenteen zirikaldiak tarteko. Kontua da indiskrezioren batek proiektua jakinarazi ziola Fleury Hottot apezpikuari, eta Arnaut Abadiak harengana joan behar izan zuen bere burua zuritu eta desenkusak aurkeztera. Nolanahi, oso laster hil zen, 1889an, eta Jauffret errepublikazalea izendatu zuten apezpiku.
‎Eta askapenaren egunean berragertu zinen., leporatu zion emakumeak. Zer egin nezakeen?, bere burua zuritu zuen Giovannik, han nengoen ni ere, Erroman, itsasontzi berean geunden, hain hurbil baina hain urrun, horregatik ahal bezain pronto zuregana hurbildu nintzen, borroka jarraitu behar genuela banekielako, eta bide horretan nire ondoan nahi zintudalako. Ezetz esan nizula badakit, berriro hartu zuen hitza emakumeak, eta urte hauetan guztietan zalantza ugari izan dut.
‎Hortik nahi duzu nik jarraitzea?, esan zion produktoreak haserre, hortik Fontana di Trevira joan zinen eta, zer egin zenuen? Ba ez naiz oroitzen, bere burua zuritu zuen Brucek. Ez zara oroituko, leporatu zion Changek, baina ni bai oroitzen naizela, gaueko hiruretan hots egin zidaten esateko Fontana di Trevin biluzik zinela eta atxilotuta zeundela.
‎Istorioa luzea izanen da, ihardetsi zion neskak, baina ziur nago gonak laburrak zirela, ezta? Gonak laburrak ziren, bai, bere burua zuritu zuen Brucek, eta eskuburdinak bezain estuak. Eskuburdinak?, itaundu zuen Norak harriturik, baina, zer demontre egin zenuen?
‎Hirurok hain gustura egotea eta bat batean desagertzea ere... Barkatu, bere burua zuritu zuen Brucek aurpegia gorritzen zitzaion bitartean, baina tupustean gaixo jartzen ari nintzela nabaritu nuen eta, ez nuen traba izan nahi zuentzat. Horregatik, alde egin nuen, deus ez esan gabe.
‎buongiorno Marco, gaur goizean ez zara agertu erredakziotik, ezta? Barkatu jauna, bere burua zuritu zuen nagusiaren ahots serioaren aurrean, bart Anita Ekbergen urratsen atzetik ibili naiz gau osoan, badakizu... Via Venetoko tabernetan.
‎Eta zertarako bahitu nahi dituzte Lee eta Miao?, jakin nahi izan zuen Settimok. Joño, ba ez dakit, bere burua zuritu zuen atxilotuak, printzipioz biharko operazio guztia bahiketa hori errazteko pentsatuta dago. Eta, pentsatu zuen Giovannik, bahiketa bera ere arreta desbideratzeko beste estrategia bat ez da izanen akaso?
‎Gaur gauean ezin duzula?, harritu zen neska, eta hori? Izan ere, bere burua zuritu zuen Brucek, afaltzeko beste hitzordu bat daukat, lan kontuak, badakizu. Lan kontuak?, esan zuen Norak, barkatu baina ez dizut sinesten, zure aurpegiak ez du hori esaten. gona kontuak esan nahiko duzu, ezta?
‎Tronpatu egin gintuzten, erabili egin gintuzten. Baina batez ere elkarte klausuratuan horrela sartu izana nintzen damu, Gorkak zelata batean harrapatu nahi ninduen bere burua zuritzearren, gaiztoa zen lakioan.
2013
‎Elkarrizketa intimoetan bakarrik agertzen dira, ereduan ikasi arren, beti erdaraz erantzuten diguten seme alabak, EGA atera zuenetik inoiz gure aurrean euskaraz egin ez duen laguna, edo egoera diglosikora kondenatzen gaituen emazte euskaldun zaharra. Sentimendu sakonak daude tartean, eta batzuetan nork bere burua zuritu nahia ere bai; izan ere, norbera izan daiteke hurkoari euskaraz aritzeko aukera ukatzen dion lehena.
‎Nork bere burua zuritu, aitzakiak bilatu edo errua inori bota beharrean, euskaldunok dagokigun erantzukizuna onartzen dugunean, orduantxe igoko da euskararen erabilera.
‎Geurea da hautua eta geurea erantzukizuna. Nork bere burua zuritu, aitzakiak bilatu edo errua inori bota beharrean, euskaldunok dagokigun erantzukizuna onartzen dugunean, orduantxe igoko da euskararen erabilera. Izan ere, gaur egun, sarritan, euskararen erabileraren goia zein altu dagoen guk geuk jartzen dugu.
‎Ez zen horrela izan, eta Santanderko kontseilari ordezkaria da gaur. Inspektoreek bere burua zuritzen dute, esanez etxebizitzaren burbuilaren garaian gehiegikeriak antzeman zituztela. «Arazoak ezagutzen ziren, baina ez zen ezer egin».
‎–errepikatun zuen Abdel Haqqek, ezpainetan irri mehe bat marrazten zuela, onarpen moduko bati lotuta egon eta, testuinguru hartan, nabarmena ere izan zitekeena bere mehetasunean? nahiz eta, hartaz ohartuta, egin ahala desegin zuen irria, baita bere burua zuritzeari ekin ere jarraian, serio jarrita?: Ez pentsa, hala ere, zera?
‎–Ez erein ustelkeria Lurrean, Jainkoak ez baititu ustelkeria ereiten dutenak maite? , eta Hamzak galdera egin ziezaion baino lehen, bere burua zuritu nahian balebil bezala, erantsi zuen?: Erranen didak maiteminak leundu eta ematu egin didala izaera, baina gure Herriak beharrezko ditik bi bideak, batak ez baitu bertzea kentzen?
‎Kopeta gorritu zitzaion David delakoari. Ez zuen ja ere erran bere burua zuritzeko.
‎Berantetsi zaitugu hemen?. Bere burua zuritu behar izan zuen Agerrek, Salamancako ikasketen luzea estakuru. Ez zuen aipatu ikasketa horiei akabantza eman zien ezpata ukaldia.
‎Francok diktadura ezarrita zuen Espainian, eta Paulino Uzkudunek, gerra-aurreko Errezilgo boxeolari ospetsuak, ez zuen aspaldi ondorengorik. Francok bere burua zuritzeko Uzkudunen ondorengo bat behar zuen eta, ondorioz, Espainiako Boxeo Federazioko buru zen Vicente Gilek Gipuzkoako Boxeo Federazioko kide zen Miguel Almazor boxeolari bila jarri zuen. Urtain ezaguna zen herri kirolean.
‎Oroitu, bertzela, zer erran zuen Profetak, s.a.a.w.s., ustelkeriaz: " Ez erein ustelkeria Lurrean, Jainkoak ez baititu ustelkeria ereiten dutenak maite" –eta Hamzak galdera egin ziezaion baino lehen, bere burua zuritu nahian balebil bezala, erantsi zuen–: Erranen didak maiteminak leundu eta ematu egin didala izaera, baina gure Herriak beharrezko ditik bi bideak, batak ez baitu bertzea kentzen... ederki adierazi zidaan unibertsitateko meskitako imanak:
‎–Hamabortz... –errepikatun zuen Abdel Haqqek, ezpainetan irri mehe bat marrazten zuela, onarpen moduko bati lotuta egon eta, testuinguru hartan, nabarmena ere izan zitekeena bere mehetasunean... nahiz eta, hartaz ohartuta, egin ahala desegin zuen irria, baita bere burua zuritzeari ekin ere jarraian, serio jarrita–: Ez pentsa, hala ere, zera...
‎Etorkizuneko historialariek, Chapmanek argi eta garbi, eta Bancrofek ere bai neurri batean, Monterrey ez defendatzea eta erregeordeari idatzitako gutunean bere burua zuritu nahi izatea leporatzen diote Solari. Baina bere garaian Ruiz de Apodaca erregeordeak ontzat eman zuen gobernadorearen portaera, eta, haren zerbitzuak aitortzeko, coronel de milicias provinciales mailara goratu zuen.
‎Indioei buruzko irudi onegia eskaini izana leporatu zion; alegia, uste okerrak zabaldu izana, Yumen lurraldearen ontasuna eta hango jendeen adiskidetasuna goraipatuz. Bere burua zuritu nahian ari zen Croix, jakina. Bere egunerokoan, Anzak garbi adierazi zuen Sonora eta Alta California arteko bidea erabilgarria izateko nahitaezkoa zela ibaia populatzen zuten nazioen adiskidetasuna.
2014
‎Souvenirs etarako zirriborroetan nota bat eskuidatziko du, holako burutazioak, egiazko bere pentsamenduak ez, baizik aldi txarretako amesgaizto bezala2503 justifikatu nahiz: . De là une des fausses idées qui m, obsèdent le plus souvent, c, est que peut être l, avenir n, est pas à la démocratie, mais qu, il est bien plutôt aux grands terrorismes? 2504 Erraz ulertzen da, egoera berrian Renanek publikoaren aurrean bere burua zuritzeko tentazioa sentitzea. Baina azkenean notatxo eskuidatzi hori bazterrera utzi du, testu definitiborako baliatzeke.
‎–Patruilak iritsi baino lehen bidali ditu irudiak. Asiainek. Bere burua zuritzen ari zela ematen zuen, eta horrek sumindu egin zuen.
‎Elkarrizketaren hasieratik hiztun honek (B) bere burua zuritzen du erranezbere euskara ez dela garbia, eta zaila dela hiztun garbirik aurkitzea. Horrezaz gain, seme alaben hizkeren eragina du, berak dioenez, komunikabideen eta eskolareneraginarengatik.
‎Diru trukeko sexuarekin Mendebaldeko gizakiek gehienetan gizonakberen kontzientzia garbitzen dutela sinisten dute, ez omen baitute inor esplotatzen, lagundu baizik. Baten batek bere burua zuritzea lortuko balu ere, errealitatea beste bat da: herrialde batzuek erraztasun guztiak ematen dituzte turista bezeroa errege absolutua izan dadin, nahi duena nahi bezala egin dezan, poliziak eta epaileek ez ikusiarena egiten duten bitartean.
‎Azkenean, 1533an, Espainiara joan zen bere burua zuritzeko eta egia jakin arazteko. Apezpiku ordenatzekoa baitzen oraino, karia horretara egin zuten:
2015
‎Auziak hedabideetara jauzi egin zuenean, Urtxuegiak zenbait bilera egin zituen Somoto inguruko nekazariekin, bere burua zuritzeko eta, aldi berean, bere azpilanen berri ematen zutenei mehatxu egiteko. " Irakurtzen eta idazten ere ez zekiten baserritar askok lau orduko bidaia egin zuten Doña Ana-ren konferentzia entzuteko, ogitarteko baten truke.
‎Berez, ekimena bide onetik doa, baina lan hutsala izango da jarraipenik ez badauka. Hortaz, ez dugu inolaz ere onartuko dekanotzak hura baliatzea bere burua zuritzeko eta euskararen aldeko irudi faltsu bat ikusarazteko".
‎Euzkadikoek, eta EAJ oztopo zela ez gutxitan (euskara batua eta h aren auzian, esaterako). Horregatik mintzen zituen senidetasun horrek, azkenean EAJk politikoki abantaila hartzeko eta bere burua zuritzeko egiten zuela uste zutelako.
‎Kanpamendua atzean utzi orduko Jota bere burua zuritzen ahalegindu zen, Juande horrelako kontuetan sartuta zegoenik ez zekiela eta beretzat ere erabateko ustekabekoa izan zela esanez, baina alferrik. Errek mutu eta ilun begiratu zion.
‎Ez diezue ero baten aldrebeskeriei men egin, eskrupulurik gabeko gizon baten amarruari baizik. Bere burua zuritzeko, zuek sakrifikatuko zaituzte.
‎–Maisuak ez du bere burua zuritu nahi, zurea eta zure piztiarena moztu baizik.
‎Kezkatuta zegoen adiskidantza harengatik, eta, agian, lehortu eta ihartu zelako salaketatik bere burua zuritzeko. Ramsay ume arteko nahas mahas batean bizi baitzen, eta berak seme alabarik ez eta alargun?, kezkatuta zegoen Lily Briscoek gutxietsiko ote zuen Ramsay, gizon bikaina, bere eran?, eta ulertuko ote zuen nola zeuden bien arteko gauzak. Aspaldi sortutako beren adiskidantza makaldu egin zen Westmorlandeko errepide batean, non oiloak hegoak zabaldu zituen txiten aurrean; ondoren, Ramsay ezkondu eta nork bere bidea hartu zuenez, joera egon zen, ez zen, noski, inoren errua?
‎Ez, jaun andreok, hor negoziazio politiko luzeak egon ziren, 1576ra arte luzatu zirenak. Hain zuzen ere, negoziazio horietako episodio bat da Azpilkuetak Milango gobernadoreari (hots, Espainiako erregeak Italian zeukan buruzagi militar nagusiari) bere burua zuritzeko gutun bat igortzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia