Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2000
‎Eta ez uste ezen zigortze kontu haietan hasberri inorant bat nintzela, edo ibili nintzela ipuineko nobizio hura bezala, bere burua gau eta egun zigortzen omen zuena baina azkenean ordenatik egotzi omen zutena, ardilarru bat zigortzen zuelako, bere burua zigortu orde...! Zeren ez bainengoen ni sasoin hartan ipuinetarako, ez neure buruaren engainatzeko, eta zeren prestik eta gerturik bainengoen, halatan, ene jokamolde hartaz trufa zitezkeèn estudianteen soei eta haien erran merranei buru egiteko, baldin zirkunstantziek hartarat baninderamaten...
‎Eta zer hausnarketa egin nuen Otsotzarmendi jaunaz? Bada, auskalo eta batek daki zalantzati horien azpian, gizaseme kalkulatzaile bat ezkutatzen zela, otsoak bezalaxe, gaizki egiten badu, bere burua zigortzen duena, eta, era berean, hipopotamoek bezalaxe, zelaietan atzera eginez sartzen dena, kontrako norabidean joan dela irudi dezan. Hau da, nolakoa zen, egiaz, Otsotzarmendi jauna?
2004
‎Funtzionarioek aginduak betetzeari aurka egiten diotela egozten diete eta" falta" horren ondorioz egun gehiago bakartuta pasa behar izaten dituzte. Jakina, biluztu behar izatekotan, presoek diote funtzionarioaren zeregina dela, eta arautegiaren arabera ere presoak ez duela zertan bere burua zigortu duintasunaren kontrako aginduak betetzen.
2006
‎Eguzkienearako errepide ilunean gidatzen zuelarik, Anek bere buruari galdetu zion zergatik ezin zen Zesar bezalako on puska batez maitemindu, zergatik aukeratu behar zuen beti oinazearen bidea. Bere burua zigortzeko. Ezin erran.
2008
‎Ez baitzait bere burua neurrigabeki zigortzen duen jendea batere gustatzen: aste santuko prozesioetako hainbat eta hainbat penitente, adibidez; edo emakume histeriko horiek, moja batzuk ere bai, gelaren bakardadean bere burua zigortzen dutenak, besteen aurrean nor sentitzeko, besteei gainetik begiratzeko ez denean, Loudungo mojen kasua kontatu nizuen.
‎Ez baitzait bere burua neurrigabeki zigortzen duen jendea batere gustatzen: aste santuko prozesioetako hainbat eta hainbat penitente, adibidez; edo emakume histeriko horiek, moja batzuk ere bai, gelaren bakardadean bere burua zigortzen dutenak, besteen aurrean nor sentitzeko... besteei gainetik begiratzeko ez denean, Loudungo mojen kasua kontatu nizuen. Zauriak ere, askotan eta askotan, apaingarri hutsak baitira:
‎gertatzen zitzaionaren esplikazio bat zen, behintzat. Beharbada ez zen esplikazio zuzenetan zuzenena izango, beharbada ez zekarkion bere burua zigortzea beste deus, baina gertatzen zitzaionak esplikazio bat zuela jakiteak, nahiz faltsua izan, bizitza egonarriz hartzeko balio zion.
2009
‎Bere ahotsaren soinuak izutu egin zuen, baina irudi ilun haiek apur bat urruntzeko ahalmena izan zuen. Ez zuen zertan bere burua zigortu izugarrikeria haiekin. Hobe zuen zerbait egitea.
‎G AUETAN, Martini kostatu egiten zaio lo egitea eta bere burua zigortzeko irratia pizten du. Halako asteazken baten, ostera, Amorebietatik deitzen du ahots sakon horietako batek.
‎–Beti hitz egiten dugu apaingarriez, eta oraintxe gelditu naiz ni apaingarririk gabe? baina ni ezin naiz apaingarririk gabe bizi?; eta, halere, Reginak ez zion egia osoa esaten, zeren, ohiko apaingarriekin ere, neke egiten baitzitzaion egunero jaiki eta bizitzari aurre egin behar izatea; bien bitartean, bere burua zigortzen zuen, munstroa hazteko behar adina adore izan ez zuelako; aldika, askotan, bere aita espiritualarengana joaten zen, baina bazirudien bere ezinegona barrukoagoa zela:
‎Dirudienez, zenbait jendek zigorra behar izaten du, kanpotik ezarria, gizarteak zein emazteak; kanpoko zigorrik ezean, bere burua zigortzeko joera bortitza baitu. Lagun askok atseden hartzen du zigortua izatea erdiesten duelarik.
‎GERMAN. Saiatu nauk lasaitzen, baina alferrik. Tematuta zagok bere burua zigortzen.
‎Reginak aholkuak eskatzen zizkion Ernestinari, eta ahizpak eman egiten zizkion, alferrik, Regina beti ondorio berera iristen baitzen: " Beti hitz egiten dugu apaingarriez, eta oraintxe gelditu naiz ni apaingarririk gabe... baina ni ezin naiz apaingarririk gabe bizi"; eta, halere, Reginak ez zion egia osoa esaten, zeren, ohiko apaingarriekin ere, neke egiten baitzitzaion egunero jaiki eta bizitzari aurre egin behar izatea; bien bitartean, bere burua zigortzen zuen, munstroa hazteko behar adina adore izan ez zuelako; aldika –askotan– bere aita espiritualarengana joaten zen, baina bazirudien bere ezinegona barrukoagoa zela: hain barrukoa, non inor ez baitzen hara iristeko gauza, ez Ernestina ez aita espirituala, ezta Regina bera ere, gero eta galduago sentitzen zena, gero eta bakarrago; eta hala, hain neurriz kanpokoa egin zitzaion ezinegona, non, astebete lehenago (ekainaren azken egunetan zeuden, neska mutilak oporretan) Villalbako markesa andereari idaztea otu baitzitzaion –hark salbatuko baitzuen ataka estu hartan Regina, inork salbatzekotan! –, sekula idatzi ez ziòn moduan, desesperazioaren ertzetik:
2011
‎egingo ditu, eraiki, sortu: bere burua zigortu egingo du Julia eta Zigor Ortiz de Zarate elkarrekin larrutan irudikatuz, Zigor hiltzera dandarrez eroan baino lehentxeago.
‎Ez zakiat zeren zain dagoen. Ematen dik bere burua zigortzeko egiten duela.
‎Asperrari eta etsipenari ihes egiteko, autosuntsiketara edo drogetara jotzen du sarritan, modu inpultsiboan. Horregatik, bere buruaren errepresentazioa aldatzen saiatuko da, erruduntasun adierazpenen eta bere burua zigortzeko portaeren bidez.
‎Superniak eginkizun garrantzitsua jokatzen du hemen: zikiratze larritasuna arindu nahi bada, supernia baretu da; horretarako, niak itxurak egin ditu bere burua zigortzen duela. Egitura obsesiboa duenak ez du asebetetze zuzenik egiten, baina haren bizitza fantasmatikoa, oro har, txiroa izan ohi da.
2012
‎Saileko aurreneko lanean Afrikako kolonialismo sexuala aztertu ostean, bigarrengoan bere arrebaren eguneroko bizitzari erreparatu dio, katolizismoarekin lotura estua duen emakume batenari. Pertsonaia nagusia Jesukristo gurutziltzatuaren aurrean biluzik bere burua zigortzen erakutsi du Siedlek filmaren hasierako irudietan. «Film honek bere desira eta bere amodioa Jesukristoren bidez ase nahi duen emakume baten istorioa kontatzen du», azaldu du.
2014
‎Ze demontre, ez da bekatua. Ziur nago Mikelek bere burua zigortu duela horregatik, eta ez zait bidezkoa iruditzen. Monika benetan gaizki pasatzen ari zen, bai, baina ez zegoen bertan, eta behingoz, behingo aldi madarikatu batez, emaztea justifikatu gabe hitz egin zuen Mikelek.
2015
‎«Kartzelan zain nengoen bitartean, saiatu naiz neure burua egurtzen ea pixka bat kontzentratzen nintzen saio on bat egiteko, eta uste dut txukun atera dela».Kanporaketetan doinu berria plazaratu zuen, eta doinu horretan kantatu zuen kartzelako bakarkakoa herenegun ere. Emaitza ona ekarri zion kartzelan zegoen artean bere burua zigortzeak. Maider Ansak eman zion gaia:
‎Saizarbitoriaren zenbait protagonistaren korapiloek Erich Frommek marraztutako kristautasunaren bilakaera gomutarazten dute; garbi nabari da Abaitua idazlearen jarreran Juliarengana zein Abaitua ginekologoarenean Lynnengana: hasieran, Jainko Aita zorrotza gailen, kristauak uste zuen soilik bere burua zigortuz eta sufrituz lor zezakeela Aitaren barkamena, Hari huts eginaren erruagatik; ondoren, graziaz beteriko Amak bereganatu zuen Jainko Aitaren tronu sakratua, eta Amatxok kristaua errugabetzeari ekin zion, bere altzoan babestuz eta bularra emanez. Kristauak Aitaren aurkako etsaitasuna utzi, Amak maitatutako umearen fetu jarrera hartu eta otzantasun pasibo masokista batera makurtu zen.
2016
‎Triste sentitzeko eta adierazteko aukera izatea funtsezkoa da kanofelidoa ahalik eta modurik osasungarrienean galtzeko. Ez da erraza, baina funtsezkoa da nork bere buruari zigortua sentitzea eta negar egitea. 3 Une onak gogoratu Bere buruari triste sentitzeko aukera ematen dion gauza garrantzitsu bat da lagun ilunekin gertatu diren une onak gogoratzea.
2017
‎Hor esaten baitute gauzei garrantzia kentzeko joera daukala gure semeak. Bere burua zigortu egiten duela. Eta joan da gauzak kontatzen, berak ahal zuen bezala.
‎Errudun sentitzea. Biktima gertatutakoaren errudun sentitzen da eta isolatu eta deprimitu egiten da eta bere burua zigortzen du.
2018
‎Baina gizon homosexualak bere «heterosexualitatea» esajeratzen ei du (heterosexual plantak egiteko aukera ematen dion maskulinitatea esan nahi du?) «defentsa» gisa, bera ohartu barik, ezin duelako bere homosexualitatea onartu (ala agian analista ote da onartuko ez lukeena, berea balitz?). Beste modu batera esateko, gizon homosexualak bere burua zigortzen du ohartu barik, zikiratzearen ondorioak desiratuz eta haien beldur izanez aldi berean. Gizon homosexualak ez «daki» bere homosexualitatearen berririk, nahiz eta Ferenczik eta Rivierek, antza, bai.
2019
‎Egoera horretan aurkitzen duen plazer bakarrak kutsu masokista du: dudarik gabe, maitasun harremanen porrotak sortua da bere burua zigortzeko behar infantil hori.
‎maiz agertzen den beste jarrera bat abnegazio masokista da, aurrekoa bezain kaltegarria haurrarentzat; ama batzuk seme alaben esklabo bilakatzen dira, bihotzeko hustasuna konpentsatzeko eta bere burua zigortzeko aitortu nahi ez duten etsaigo horregatik; antsietate morbido bat lantzen dute etengabe, eta ezin dute eraman haurra urruntzea; uko egiten diete plazer guztiei, bizitza pertsonal guztiari, eta, hala, biktimarena egin dezakete; sakrifizio horietaz baliatzen dira haurrari independentzia modu guztiak ukatzeko; uko egite hori aise ezkontzen da menderatzeko borondate titaniko batekin; ... sesio bortitzak baino ere kaltegarriagoak dira halakoak.
‎autozigorrarekin. Neska gazteak uste du erruduna dela bere nia besteri emateagatik, eta bere burua zigortzen du umiliazioa eta mendekotasuna areagotuz bere borondatez; ikusia dugu birjinek desafio egiten diotela maitale izango dutenari, eta beren burua zigortzen dutela hainbat torturaren bitartez, etorkizunean mendekoak izango direlako; maitalea erreala izan eta bertan dagoenean, jarrera horretan tematzen dira. Ikusi dugu frigidotasuna bera gaztigu bat dela emakumeak bere buruari eta ohaideari ezarria:
‎Freuden ondotik, psikoanalistek hiru masokismo mota bereizten dituzte: mota bat mina eta boluptuositatea lotzean datza; beste bat mendekotasun erotikoaren onarpen femeninoa da; azkena, berriz, nork bere burua zigortzeko mekanismo batean oinarritzen da. Emakumea masokista bide da desloratzean eta erditzean plazera eta mina lotuak dituelako, eta bere rol pasiboa onartzen duelako.
‎Egiaz, emakumeak aitzakia gisa darabil erlijioa, bere nahiak betetzeko. ...oa, masokista edo sadikoa izan, bere burua santutzen du haragiari uko eginez, biktimarena eginez, bizi bulkada oro itoz bere inguruan; bere burua mutilatzean, bere burua deuseztatzean, toki bat eskuratzen du hautatuen hierarkian; senarra eta seme alabak martirizatu eta lurreko zorion guztiaz gabetzen dituenean, toki berezi bat prestatzen die paradisuan; Margarita Cortonakoak,, eginiko bekatuagatik bere burua zigortzeko?, gaizki tratatzen zuen bere hobenetik sorturiko haurra, haren biografo jainkozaleek dioskutenez; ez zion jaten ematen pasabideko eskale guztiei eman arte; maiz agertzen da, esana dugun bezala, nahi gabeko haurrarenganako gorrotoa: pagotxa bat da bertutezko amorru batez adierazi ahal izatea gorroto horri.
‎bere buruaren kontra suminduko da. Berak nahi baino gutxiago maite badu gizonak, porrot egiten badu gizona beretu, zoriontsu egin eta asebetetzeko ahaleginean, nartzisismo guztia bere buruaren erdeinu, umiliazio, gorroto bihurtzen zaio, eta horrek bere burua zigortzera bultzatzen du. Krisialdi gutxi asko luze batean, eta batzuetan bizi guztian, biktima izango da berak hala nahita, eta bere niaren kontra grinatuko da, maitalea gogobetetzen jakin ez duela eta.
2020
‎Jazarria altxatu daiteke jazartzailearen aurka. Gutxituak, ordea, bere burua zigortzen du. Bere nortasuna zauritzen.
2021
‎Sintagma bihurkaria erabiltzen dugunean, nahitaezkoa da aditz trantsitiboa, bi argumentu izango ditugulako, X k X en burua: bere burua heriotzara arte arriskatu du, ezkutuarekin babestu bere burua, bere burua urkatu du, nork bere burua garaitu, bere burua zeharo mespretxatu, bere burua zigortu, bere burua eskaini, bere burua zuritu, bere burua ezagutu...
‎23.2.2.5h Aditz bihurkariek ere egitura trantsitiboa eskatzen dute: bere burua arriskatu, bere burua erre, bere burua eskaini, bere burua gorroto (izan), bere burua maite (izan), bere burua mespretxatu, bere burua zigortu eta abar. Elkar objektu zuzenak ere egitura trantsitiboa eskatzen du:
‎Dariok Padre Pioren zauri eta estigmena eldarnioa zela esan zuen. Begirunez esan ere, histerikoak bere burua zigortzeko duen joera aipatuz. Piok burua hormaren kontra jotzen zuen, horra.
‎Amak bere burua zigortuko du gogorkiago saiatu ez zelako.
‎Bai, horixe egin behar zuen: bere burua zigortzeari utzi. Ez zegoen ondo bere buruarekin.
‎Zoritxarrez, malenkoniakoak ez dauka ukatzeko, haserretzeko edo onartzeko aukerarik ere, ez baitaki galera bat egon dela. Galera identifikatzerik ez dagoen arren, Butlerek dioen bezala, nolabait azaleratzen bukatzen du forma desbideratuan; Freudi jarraituz, malenkonian Egoa desagertzen da, subjektuak bere burua zigortzen bukatzen duelarik. Ez hori bakarrik, neurosian ezkutatzen ere bukatzen baitu maiz, nolabaiteko ilusiozko oasietan gotorturik, formazio kolektibo handiak baztertu eta mundu irudikaria eraikitzen bukatzen baitu.
2022
‎Nire errua izan zen, ama, erratzari behar bezala ez eusteagatik! zioen gizajoak, negar batean, bere burua zigortuz, katutxoaren gorpu txiki eta desitxuratuari lur ematen zioten bitartean.
‎Lidek ere, liburuko protagonistak, bere burua zigortzen du bere oroitzapenek familiaren udako argazki eder bati darion zoriona suntsitzen dutelako.
‎–Nahikoa da –esan du ozen. Ezin du bere burua zigortzen jarraitu. Zerbait egin behar du, eta penak ahaztu.
Bere burua zigortzeari utzi behar dio. Eszenaratze zainduak gehigarri bat baino ezin dira izan, eta ez egiten dituen lanen benetako xedea.
‎" Zenbat aldiz errepikatu ote zidan hau ez zela bidea...". Bere burua zigortzen ari zen bitartean, Izarrek egindako lan guztia gogoratu zuen, zenbat maite zituen bere herria eta kultura, hizkuntza. Ikaragarrizko konfiantza izan zuen umetan bakarrik geratu zen haur isil harengan, eta bere ama bilakatu zen.
‎" Ama, ez jarri bekozkorik, zeren datorren astean festak ditugu eta dantzara aterako zaitut, dantzara aterako zaitut". " Hik egin dantza Javierrekin, hori dun tokatzen zainana eta, ni hire aitak ateratzen nindinan eta, orain, dantza, untxiekin bakarrik egiten dinat, eta kito." Eta pentsatu nuen, jauna, bizitzak horrelakoa izan behar bazuen hemendik aurrera, Nora poliki poliki hiltzen eta ama bere burua zigortzen, akaba zedila mundua, mesedez, akaba zedila segituan.
‎...la mugitzen zirenean, ez ninduen inoiz bortxatu baina okerragorik egin zuen, bizkar gainean hartu ninduen eta munduari buruz zeukan ikusmoldea erantsi zidan, ikusmolde bere berea, eta horren arabera atsegin hartu behar da jende zoriontsuari jazarriz, atsegin hartu loreak zapalduz, berotegi batean sortuak baitira eta ez jainkoaren nahiaren arabera, naturak agindutako leku batean besterik gabe, aita bere burua zigortzen duen gizonaren ikusmoldearen arabera bizi da, zorionarekiko obsesioa transmititu zidan eta orduetan eta orduetan kulunkatu ninduen esanez ez nuela ez hazi ez zahartu behar, txiki iraun behar nuela beti sakelan eraman ahal nintzan, eginbeharrak deitzen zuen toki guztietara ere, laneko bidaietara eta hoteletako logeletara, urteko biltzarretara eta uraren ertzean zerbitzatutako afari...
2023
‎latin errazean idazten zuten autoreen testuak berehala itzultzen zituen; Thomas Kempis jatorrizko hizkuntza irakurtzen ere hasi zen; matematiketan ere ongi hasi zen; baina, berehala, grekoko aditzak zailak gertatzen hasi zitzaizkion; Mendesi galdetzen zion ea hori ikastea beharrezkoa zen berak egin nahi zuena egiteko; askotan errepikatu zion Vincentek Mendesi Kenpis ko Thomasen liburuaren edo Bibliaren itzulpena garrantzitsuagoa zela beretzat. Garai horretan bere burua zigortzen hasi zen Vincent: bizkarra makilaz astintzen edo kanpoan lo egiten.
‎Azaroan Vincentek ez zuen gainditu Ebanjelizazio Batzordearen aurrean egindako azterketa eta porrot handitzat hartu zuen hori. Garai horretan bere burua zigortzen zuen, gauetan egurrezko taula baten gainean lo eginez, estalkirik gabe; jateari eta lo egiteari utzi zion eta asko argaldu zen (Wilkie, 1990); etxejabeak Vincenten familiari idatzi zion, etxera eramateko esanez; baina, aita Vincent etxera eramateko haren bila etorri baino lehen, Vincent Borinage eko meategi eskualdera joan zen (Van Gogh Bonger, 1913; Naifeh eta White, 2011)....
‎Vincent eta Gauguin elkarrekin bizi ziren eta ikuspegi psikoanalitikotik Gauguin-ek Vincenten aita errepresentatzen zuen, nortasun indartsukoa zelako (Nágera, 1967; Schultz, 2005). ...en arabera (1950), Vincentek Gauguin mehatxatu zuen, belarria moztu zuen egunaren bezperan, baina Gauguin-ek begirada zorrotz batez erantzun zion eta Vincentek ihes egin zuen; Vincenten bortxazko ekintza interpreta liteke aitaren kontrako fantasiazko eraso moduan; aitarekiko gorrotoa asebete zuen, bere buruarengana desbideratuz aitarenganako gorrotoa; baina, ondoren, aitarekin identifikatu zen eta bere burua zigortu zuen, bere belarria moztuz; aita erasotu zuen bere burua erasotuz (Schnier, 1950). Gauguin-ekin lanerako eta bizitzarako lotura ezarri nahi izan zuen Vincentek, baina porrot egin zuen; bulkada erasokorrak Gauguin-en kontra zuzendu zituen, baina bere buruaren kontra itzuli ziren; Vincentek bere burua zauritzearen arrazoia bulkada homosexualen inguruko gatazkan aurki liteke; ikuspegi horretatik, belarria moztea interpreta liteke auto irentze sinboliko moduan, belarria sinbolo falikotzat har bailiteke (Lubin, 1972; Westerman Holstijn, 1951; Runyan, 1981).
‎Nabarmendu du garrantzitsuena izaten dela haurrak berak jakitea beste era batera ikasten duela, “bere indargune eta ahuleziekin”, eta batzuetan sentituko duela ez dutela ulertzen. “Sentipen hori ezinbestean izango du; beraz, hobe du horren berri izatea, eta ez bere burua zigortzen aritzea besteak bezalakoa ez izateagatik”.
‎Bihotza estututa alde egin du, eta bere burua zigortuz ez duelako jakin sasoiz lasaitzen. Ikasturteari ekin zionetik, egunak bortitz doazkio aurrera; eurekin daramate, eta egunei balazta ezin jarri.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia