Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 106

2001
‎1) Produktua maiz erabiltzea eta entrenamenduak eragindako hobekuntza naturala. 2) Nork bere buruarengan konfiantza areagotzeak edo plazebo efektuak hobeto jardutea dakar. Kontsumorako hezkuntza Espainian erregulazio zorrotzik ez dagoenez, produktu ergogenikoak arazorik gabe saltzen dira Estatuan.
‎Adatsa supituan askatu eta burua astindu egin zuen. Itxura batera pixkanaka pixkanaka bere buruarekiko konfiantza hartzen ari zen.
2002
‎Egunero bost kilometro ibili behar ditu, ahal dela harritan, hankak sendotzeko. Bera baino ahulagoa den sparring ekin entrenatu behar da, bere buruarengan konfidantza hartu dezan. Eta baserritar batzuk, zurezko mailuarekin kolpatzen diote kopeta, ohitzen joan dadin.»
‎Inorekin kontatu gabe –ez Karmelerekin eta ez enekin–, berak bere buruari ezartzen zion lehen ardura eta lehen apustu benazkoa zen hura, eta hargatik, beharbada, gogor hartu zuen hark ere bere egitekoa. Bere buruarekin konfiantza hartuz baitzihoan, eta gutxieneko indarrarekin sentitzen baitzen hartarako. Izan ere, antsiolitikoen eta antidepresiboen pilula dosia ordurako erdira jaitsia zuen arren –edo gutxiagora, beharbada–, ongi erantzuten ari zitzaion tratamenduari, sorgortasunetik ernetasuneranzko bere barne bidaia hartan, nolabait esatearren.
2003
‎Honela definitzen dute mobbinga edo laneko eraso morala: lagun batek edo batzuek, nagusiak nahiz lankideak izan daitezkeenak, etengabe eta sistematikoki bortxa psikologikoa praktikatzen dute langileren batekin, hots, hitzezko edo formazko tratu txarra ematen diote, eta ondorioz langileak ezbehar psikologikoa eta pertsonala nozitzen ditu, hau da, pixkanaka bere buruarekiko konfiantza eta estimua galtzen ditu. Egoera hori dela kausa, langileari lermatu egiten zaizkio, hala errendimendua, nola osasun fisikoa eta psikikoa, eta, hainbat kasutan, baja hartzea edo enpresa uztea izaten ditu aterabide bakar.
2004
‎Berak bere buruari ezartzen dizkionak, nor bere buruarekiko konfiantzarik ezari hertsiki lotutakoak, maiz.
2005
‎Euskalkia edo lekuan lekuko hizkera izango da zenbaitetan eta inportantea da ikasleak hori ez galtzea, oinarri sendoa baitu eguneroko jardunean, familian, lagunekin, gurasoekin gehien erabili ahal izango duen erregistroak eskueran izatea. Bere buruari konfiantza emateko orduan, bertako mintzamoldearen ezagutza hori plus bat da eta ez minus bat. Bestalde, ikasleei eskolan eskuratu behar zaie hizkera jasoa, landua:
‎Horren ondorioz, emakumeek adierazitako egoera ez espezifikoetan (patologia argirik ez dagoenean), medikuek psikofarmakoak agintzen dituzte. Familiako gatazkak, laneko estresa, azterketa garrantzitsua edo nork bere buruarengan konfiantza galtzea dira emakumeek ondoezarekin eta psikofarmakoen erabilerarekin lotzen dituzten arrazoietako batzuk. Emakumeen antsietatea gizonena baino hiru aldiz handiagoa da, Romoren arabera.
‎Mahaiaren alde luzeetariko batean dauden hiru aulkiei dagozkien orriak banatuta, hau inguratu du, bestaldean dauden aulki bietara jotzeko, eta berehala sumatu du atean dagoen gizona. Burua altxatu, ile ondulatua buruaren mugimendu kalkulatu batez atzera bota eta bere buruarekiko konfiantza adierazten duen aurpegi serioan irribarrea marraztu da.
2006
‎Gauzak horrela, gizartean nagusi den ustearen ondorioz, gurekulturak haurrak gehiegi babestu eta mendeko bihurtzen ditu; era horretan, haurezgaitua bere burua izaki pasibo eta mendekotzat hartuta hazten da, ez da saiatzenarazoak ebazten ikasteko egin behar dituen atazak burutzen. Baina, gurasoek ustebaikorragoak hartzen badituzte, haurra adoretuko dute ahal bezain independenteizan dadin, eta independentziak, bere buruarekiko konfiantza eta autoestimuagaratzen lagunduko dio.
2008
‎Medikuntzaren ikuspegitik, nahaste horien tratamenduak diziplina artekoa, terapeutikoa eta farmakologikoa izan behar du. “Haurrak bere autoestimua eta bere buruarekiko konfiantza galtzea, porrot egin eta lagunak galtzea saihestu behar da. Horrek etorkizunean porrot profesional eta soziala ekarriko diolako.
2009
‎Oskarrek talentua zuen. Bere buruarengan konfiantza emanen zion norbait besterik ez zuen behar. Eta orain, aspaldiko partez, bazuen.
‎Amaren besapean zihoan arren, Adak eskuak astintzen zituen artean ere, hegazti zauritu bat balitz bezala: haren egoera psikikoaren oinarrian amaganako gorrotoak behar zuen zutik, baita bidegabekeriaren aurka matxinatzeko nahiak ere, bere buruarekiko konfiantza eta harrotasuna berreskuratzeko saioan, baina, harriak urpean uzten dituen uholdeak bezala, halaxe behar zituen, halaber, baliabide haiek, gorrotoa eta matxinatzeko nahia, konfiantza eta harrotasuna?, oinaze uholdearen azpian sentitu ere egiten ez zituela; eskuak zituen hartzeko eta eskuak emateko, baina ezin esku haiekin hartu eta ezin eman, mina eta ezinegona baitzituen n... horregatik esaten zion amari, beste guztiaz ahaztuta:
‎Gezurrak hegoak labur ditu, ikusi duzu? . Maria Bibiana gero eta sendoago ari zen, bere buruarekiko konfiantza hitz egitetik baletorkio bezala?: Gainera, zer esango dizut, bada?
‎ez esan orduko baina bai entzun orduko ohartu baitzen, apika, arestian ahoskatutako hitzak aspaldikoak eta barru barrukoak zirela: zinezkoak, alegia; eta, hitzen zinezkotasunak bere buruarekiko konfiantzan berresten zuela, haren begiradari erabakitasun handia zerion bederen?, azken urratsa emateko prest sentitu zen.
‎zerbait dute-eta; amak jarri zuèn musikak ere epel utzi zuen, berari ere, aitari bezala, martxa militarrak eta himnoak gustatzen baitzitzaizkion, haiek txistukatzeko ohitura ere bazuen, pausoa martxaren erritmora egokitzen zuela, ia automatikoki?; guztiaz ere, Teofilo Mariak aitari begiratzen zion tarteka, zeinak amari begiratzen baitzion aldika; gurasoen begirada haietan, ordea, ez zen guztia, azken urte erdian izan zen bezala, urruntasun; aitzitik: bazirudien ezen, hoztasunezko bolada baten ondotik, gurasoak berriro sartu zirela, ez berotasun handi baten baina bai halako epeltasun baten eremuan, baita haiekin batera Teofilo Maria bera ere, zeinak, azken hilabete haietan galdu zuèn babesgune afektiboa berreskuratuta, bere buruarekiko konfiantza bereganatu baitzuen, halako eran, non, bere begiraldi haietako batean. Aleluia bukatu eta handik bospasei segundora?, aitaren irri zabalarekin topatu eta Teofilo Mariak berdin erantzun baitzion; irri egiteaz gain, baina, mahai gainean zuèn eskuin eskua ukabil bihurtu eta burua gora eta behera mugitu zuen bi bider kementsu, keinu haiekin Rikardo Lehoibihotzen paperean jarri... itzalak itzalpean utzi gaitu orbetarrok aldi batez, bai, baina zin degizut zure ondoan izango nauzula, aita, orain eta beti, orbetarron izen ona eta leinuaren eguzki distiratsua birkonkistatzeko ahaleginean.
‎Zurda zorrotzek uxatu egiten zuten bestela zakuaren epeltasunera hurbilduko zen kriskitin sugea. Horiek ziren beti haren sinboloak, esplorazioa, babesa, ausardia eta bere buruarekiko konfiantza irudikatzen zutenak.
‎Kazetariaren ahalegina informazio horiulertzera bideratu behar da batik bat, ezer komunikatuko badu, ezinbestekoa baitalehenik informazioaren mamia barneratzea. Bere buruarengan konfiantza behar du, hortaz, kazetariak; galdera soilak eginez, arazo ekonomiko konplexuena ulertzerairitsiko den konfiantza. Hainbat arlotako adituek, estatistikariek, informazioarenprotagonistek eurek, gai izan lukete zentzuzko arrazoiz, argudio sendoakemateko.
‎Gaur egun Diputazioetan eta Udaletan egiten duen moduan, Eusko Legebiltzarrean ere EAJk gidaritza politikoari eusteko asmoa duela esan du Ibarretxek. Izan ere, adierazi duenez, herritarrek EAJrengan eta bere buruarengan konfiantza osoa ezarri dute datozen lau urteotan lidergo politikoa aurrera eraman dezaten. Eta, orain, emandako konfiantza hori herritarrei erantzukizunez bueltatu nahi die EAJk.
‎Azken, abardura egin du, halere. . Rakocevic askoz hobea izaten da sasoi onean dagoenean, edo bere burua konfiantzarekin ikusten duenean, eta denboraldi honetan bi arloetan bikain dabilela uste dut. Horrek Bullock bezain arriskutsu egiten du?.
‎Alegia, manipulatua izan delako ez du pertsona batek bere burua maite. Eta manipulatua izan da ez zeukalako bere buruarengan konfiantzarik. Horregatik ni ere ez naiz fidatzen pertsona horiengan, aurpegi baten egia eldarnio baten ametsarekin estali dutelako.
‎Gezurrak hegoak labur ditu, ikusi duzu... –Maria Bibiana gero eta sendoago ari zen, bere buruarekiko konfiantza hitz egitetik baletorkio bezala–: Gainera, zer esango dizut, bada?
‎sinesten zuen, bai, sekula ikusi ez zuèn anaiatxoa aingerutxo bihur zitekeela, baina, bihotzez baino gehiago, komenientzia hutsez sinesten zuen –orbetarren arimaren armarriari askoz hobeto zihoakion aingeru bat munstro lotsagarri bat baino–, sineste guztiek komenientziatik –gutxiago edo gehiago– zerbait dute-eta; amak jarri zuèn musikak ere epel utzi zuen, berari ere, aitari bezala, martxa militarrak eta himnoak gustatzen baitzitzaizkion –haiek txistukatzeko ohitura ere bazuen, pausoa martxaren erritmora egokitzen zuela, ia automatikoki–; guztiaz ere, Teofilo Mariak aitari begiratzen zion tarteka, zeinak amari begiratzen baitzion aldika; gurasoen begirada haietan, ordea, ez zen guztia, azken urte erdian izan zen bezala, urruntasun; aitzitik: bazirudien ezen, hoztasunezko bolada baten ondotik, gurasoak berriro sartu zirela, ez berotasun handi baten baina bai halako epeltasun baten eremuan, baita haiekin batera Teofilo Maria bera ere, zeinak, azken hilabete haietan galdu zuèn babesgune afektiboa berreskuratuta, bere buruarekiko konfiantza bereganatu baitzuen, halako eran, non, bere begiraldi haietako batean –Aleluia bukatu eta handik bospasei segundora–, aitaren irri zabalarekin topatu eta Teofilo Mariak berdin erantzun baitzion; irri egiteaz gain, baina, mahai gainean zuèn eskuin eskua ukabil bihurtu eta burua gora eta behera mugitu zuen bi bider kementsu, keinu haiekin Rikardo Lehoibihotzen pape... itzalak itzalpean utzi gaitu orbetarrok aldi batez, bai, baina zin degizut zure ondoan izango nauzula, aita, orain eta beti, orbetarron izen ona eta leinuaren eguzki distiratsua birkonkistatzeko ahaleginean.
‎Izebak entzun ziezazkion esan zituen, jakina, baina izebak ez ezik, berak ere –Domingok– entzun zituen... ez esan orduko baina bai entzun orduko ohartu baitzen, apika, arestian ahoskatutako hitzak aspaldikoak eta barru barrukoak zirela: zinezkoak, alegia; eta, hitzen zinezkotasunak bere buruarekiko konfiantzan berresten zuela –haren begiradari erabakitasun handia zerion bederen–, azken urratsa emateko prest sentitu zen.
‎Amaren besapean zihoan arren, Adak eskuak astintzen zituen artean ere, hegazti zauritu bat balitz bezala: haren egoera psikikoaren oinarrian amaganako gorrotoak behar zuen zutik, baita bidegabekeriaren aurka matxinatzeko nahiak ere, bere buruarekiko konfiantza eta harrotasuna berreskuratzeko saioan, baina, harriak urpean uzten dituen uholdeak bezala, halaxe behar zituen, halaber, baliabide haiek –gorrotoa eta matxinatzeko nahia, konfiantza eta harrotasuna–, oinaze uholdearen azpian sentitu ere egiten ez zituela; eskuak zituen hartzeko eta eskuak emateko, baina ezin esku haiekin hartu eta ezin eman, mina eta ezinegona ba... goazen azkarrago, ama, goazen...
2010
‎Espainiako Vueltako maillot gorria jantzita ere ez da harrotzen Igor Anton (Galdakao, Bizkaia, 1983). Beti umil, umilegi gehiegitan, baina bere buruarengan konfiantza handiarekin hitz egiten du Vueltako liderrak. Telefonoa sutan dauka egunotan.
‎Eta azalpen heterodoxoei irekia zuen burua. Gainera, bere buruarekin konfiantza handia zuen. C. P. Snow fisikariak hala entzun omen zion behin jostunarenean:
‎–Tira? , lehenengo aldiz Mario bere buruarengan konfiantza galtzen ari zela ematen zuen?. Badakit, bere ordenagailuan sartu naizelako, eta bere kontu korrontean.
2011
‎Autoestimu baxua duelako eta bere buruarengan konfiantza gutxi duelako gertatzen dira susmo, beldur eta zelatatze horiek.Baztertua izateko beldurrak eramaten du jokabidea inhibitzera edo ekidite pasiboa erakustera.
‎DSM IV TRaren I. ardatzeko nahasteekin batera sarritan gertatzen da nortasun nartzisistaren nahastea. Horrela, porrot egiten duenean, bere buruarengan konfiantza galtzen du nartzisistak eta depresioan murgil daiteke, denbora laburrez bada ere. Era berean, herstura aldi laburrak izan ditzake, nahiz eta ez zaion batere gustatzen estu dabilela agertzea.
‎Mendeko nortasunaren nahastea duenak ez du trebetasunik agertzen ingurumenean modu eraginkorrean jokatzeko, bere kabuz jarduteko edo bere proiektuak egiteko. Bere buruarengan konfiantza gutxi du eta hori nabarmen gelditzen da bere keinuetan, jarreretan eta hizkeran. Asertibitate gutxi du eta erabakiak hartzean herstura handia sentitzen du.
‎Terapia psikoanalitikorako joera izaten dute sarritan mendeko nortasunaren nahastea dutenek. Haurtzaroko gatazken kontzientzia hartzera eramaten ditu terapia honek, autonomia eta bere buruarengan konfiantza lor dezaten. Baina, terapia hau indarrean jartzeko, hitz egiteko, introspekziorako eta frustrazioak eramateko gaitasuna behar da.
‎Pazientearen autonomia, konfiantza eta autoeraginkortasun sentimendua lortzea da terapiaren helburua. Pazienteak autonomia lortuko badu, beste pertsona esanguratsuetatik bereizi eta bere buruarengan konfiantza lortu behar du. Mendeko pazientea beldur izaten da autonomiaren lorpenak bakardadera eramango ote duen, eta bizitzari bere kabuz bakarrik aurre egin ote dion.
‎Handitasunean oinarritutako nartzisismoak handiustea, eskrupulurik eza, exhibizionismoa, berekoikeria, harrotasuna, fanatismoa edo besteak manipulatu nahia ager ditzake. Zaurgarritasunean oinarritutakoak masokismoa, herabetasuna, lotsa, bere buruarengan konfiantza falta edo gehiegi zelatatzea ager ditzake. Nartzisismoaren bigarren aurpegi hau da, adibidez, Kernberg ek azpimarratzen duena; DSM IV TRak, aldiz, handitasunaren alderdia azpimarratzen du.
‎Programaren hileko kostua 58 eurokoa da. Ikaskuntza autonomoa eta jarraitua Bere buruarekiko konfiantza eta segurtasuna, ikasteko denbora optimizatzea eta autonomiaz ikastea dira KUMONen oinarrietako batzuk. Eskolaz kanpoko jarduera da KUMON, eta matematikaren bidez haur bakoitzaren potentziala ahalik eta gehien garatzeko diseinatu da.
2012
‎Munduan ezaguna da Emmi Piklerren Moverse en libertad liburua eta lan horretan zehatz eta mehatz azaltzen du zein den jarduteko modu horren funtsa. Piklerren hitzetan, mugimendu autonomo librean hazten den haurrak bere gorputzaren eta gaitasunen ezagutza osoa lortzen du, bere mugak ondo ezagutuz eta bere buruarengan konfiantza edukiz.
‎Baina haurrak bere buruarengan konfiantza izan dezan, aurretik, harekin dagoen harreman egonkorreko pertsonak bere gaitasunetan konfiantza duela erakutsi behar izan dio. Nahitaez sentitu behar izan du hori psikologikoki.
‎Nolako funtzionamendu autonomoa izan duen ezagutzen du pixkanaka, zer nolako estrategiak erabiliko dituen independentea izateko, sozializatzeko... Eta, zalantzarik gabe, bere buruarengan konfiantza lortzen joango da: –Ni hori egiteko gai naiz?, pentsatuko du.
‎Ohiko jardueretan, pixkanaka, autonomia handiagoa hartzeko, bere buruarekiko konfiantza eta ekimena gara ditzan.
‎Haur eskolako irakasle taldearen eginkizun garrantzitsuenetako bat konfiantzazko eta segurtasunezko giroa sortzea da, haurra giro horretan babestua eta onartua senti dadin. Horrek aukera emango dio bere buruarengan konfiantza sortzeko, bere ingurua arian arian ezagutzeak sortzen dizkion erronkei aurre egiteko, eta baita ezagutza hori lortzeko tresnak eta estrategiak eskuratzeko ere.
‎Horregatik, arazo horiei garrantzia kentzen zaie, zahartzearen gertaera saihestezinak direlakoan; alabaina, ondorio garrantzitsuak dituzte ezintasunera edo heriotzara eraman dezaketen alderdi guztietan: fisikoak (hausturak eta, ondorioz, hilkortasuna areagotzea, kalteak ehunetan, hipotermia, deshidratazioa, tronbosia, etab.), psikikoak (erori ondorengo sindromea edo berriro erortzeko beldurra; horrek berekin dakar narriadura funtzionala eta jardueraren murrizketa, antsietate egoera iraunkorra, nork bere buruarekiko konfiantza galtzea eta gizarte isolamendua), ekonomikoak eta sozialak (gizarte isolamendua, instituzionalizazioa edo gehiegizko babesa senitartekoengandik).
‎Deprimitua dagoen haur batek ez du apenas irribarrerik egiten, bizitzarekiko ilusioa falta zaio, ez du bere buruarengan konfiantzarik izaten eta ez da gai sentitzen lagunak egiteko eta horiek mantentzeko. Deprimituak dauden haurrek ez dute disfrutatzen, ez dute kideekin jolasten, ez dute klasean parte hartzen, gaizki jan eta lo egiten dute, maiz gaixotzen dira, arrazoirik gabe negar egiten dute eta eskolara gaizki egokitzen dira.
‎Saiatu behin eta berriz egiten dituzun deiei kasurik ez egiten, gehiegizko antsietatea murrizteko. Arreta faltari aurre egiteko sariei aurre egitea (janaria, laztanak, jostailuak edo hitz atseginak), txakurra lasai dagoenean, gure lagunaren bere buruarekiko konfiantza indartzeko modu bat izango da. Bakarrik geratzen denean mendeko txakurraren antsietatea murrizteko beste tresna on bat musika da.
2013
‎Apurka, aldapa gora egiten hasi zitzaion, astez asteko lan errelebo aldaketak ikasketaren jarraipena eragozten ziolako nagusiki. Bere ezinaz lotsatzen hasi zen, eta bere buruaren konfiantza galtzen. Zaragozan eskola eskasa jaso izanari egotzi zion erruaren puska, gramatika kontzeptuak ulertzeko armak hartu ez izanari.
‎Azterketa bitartean Azterketan, honako hauek ere aholkatzen dituzte: Jarraibideak bi aldiz ondo irakurtzea eta galdera errazenetatik hasteko antolatzea lagungarria da nork bere buruarengan konfiantza eta segurtasuna izateko, gero zailenei eta luzeenei aurre egiteko. Alde batera utzi lankideak.
‎zer egin bost pausotan Mendeko txakur bat ez da zoriontsu bizi. Baina, zer egin behar da kantxak antsietatea duelako banantzearen ondorioz. Aholku sinple batzuek lagun egiten diote lagun ilunari bere buruarekiko konfiantza berreskuratzen eta bakardadean ez larritzen. 1 Giltzak hartzen dituen txakurrari irakastea ez da beti etxetik ateratzea. Nekatuta dagoen nekagarri batek berehala identifikatuko ditu jabearen partidari aurreko seinaleak (oinetakoak janztea, giltzak hartzea, etab.).).
‎Katua gelara eraman eta ezkutatzea komeni da. Seguru sentituz gero, bere buruarengan konfiantza izatea eta beldurra galtzea lortuko du. Baina, nola lortu felino izutu batek ezkutatzen ez saiatzea?
2014
‎Jarrera kontua da arrazoia, haren ustez," bertso bazkari batean bertso txar batek ihes egitea errazagoa da txapelketa batean baino, txapelketan bertso txar batek atzera bidali zaitzake". Dena den, uste du plazak balio duela" nork bere buruarekin konfiantza hartzeko eta zer mailatan zauden jakiteko", horretan bat egiten dute gainerakoek ere.
‎• Portaera pasiboa: sarri, nork bere buruarekiko konfiantza faltaren eta bestea norbera baino garrantzitsuagotzat hartzearen ondorioz gertatzen da. Zailtasunen aurrean erdararen alde egitea.
‎Bernicerentzat, hurrengo astea errebelazio bat izan zen. Jendeak berari begiratuz eta adituz atsegin hartzen zuela sumatzean, bere buruarenganako konfiantza hazi zen. Jakina, hasieran akats anitz egiten zituen.
Bere buruarengan konfiantza izugarri handia zuela bistakoa zen. Esan ere egin zuen aukera hura gertagaitza iruditzen zitzaiola, hala balitz Dexterrek umekeria zentzugabe bat baizik ez lukeela eginen, segur aski harro haizetan ibili ahal izateko.
‎d. Ezintasun eta hutsune sentimendua: guztiahaltasunak lurra jotzean, bere buruarengan konfiantza galtzen du, eta depresioa nahiz barne herstura sentitzen ditu.
‎Horretarako, aurretiko urrats batzuk egin behar ditu: argia piztea, komunera iristea, etab. Kontakizun dibertigarria eta atsegina da, adin txikikoak eguneroko jarduera horrekin ohitzen ditu eta bere buruarekiko konfiantza indartzen du. App enpresa Kataluniako Eddeé Mobile enpresak garatu du.
‎pilatzeko eta botatzeko plastikozko blokeak, eraikuntzako eta arrasteko jostailuak, pilotak eta forma jokoak. «Material mota horiekin egindako jolasak bere buruarekiko konfiantza eta besteekiko lankidetzarako gaitasuna garatzen laguntzen du, baita psikomotrizitate fina eta lodia ere», azaldu du Teresa Arango psikologoak, ‘Haurrentzako estimulazio goiztiarra’ (Gamma, 2006) lanaren egilea. Etapa honetan, gainera, haurrentzako jolas egokienak sinpleak dira:
2015
‎Gizarte elkarteak lagunduz, horiek eraman hurbileko lan hori sostenga dezake departamenduak. Lanik gabe luzaz egoteak bizi aldaketa bortitza ekar baitezake, ardurenean lanik handiena pertsonari bere buruaren baitako konfiantza berriz piztea da, bere gaitasunetan sinets dezan.
‎Amarekin zerikusia duten faktoreak ere badaude, eta horiek haurraren elikadura eskasa eragin dezakete. Besteak beste, nekea, bere buruarengan konfiantza falta, kezka edo estres gehiegi, bularra galtzea edo haurra arbuiatzea. Kasu horietako edozeinetan, egokiena espezialistarengana joatea da, dagokion laguntza profesionala jasotzeko.
‎2 Okertzen uztea da hutsegiteetatik ikasteko modu bakarra. 3 Bere buruarengan konfiantza izatea, bere autonomia sustatzea eta bere adinaren arabera bere jardueren arduradun izatea. 4 Beste adin txikikoekin harremanak sustatzea, jolasetan bakarrik uztea eta gatazketan ez esku hartzea.
‎Errebantxarako konbate eguna iritsi zenean, Isidoro Gaztañagak irabazi egin zion Kalifornian bizi zen germaniar Hans Birkieri, La Habanako Arena Cristal aretoan jokatutako borroka bikainean. Horrela, askoz lasaiago bere buru konfiantza guztiz berreskuratuta, Isidoro ostera ere atera zen garaipena handitasunez ospatzera bere laguntzarrekin La Habanako gauaren erakargarritasun goxoak tira eginda. Berriz ere ekin zion:
‎Ez, ordea, burumakur eta larri bizi dadin, alderantziz baizik: bere duintasunaz jabetu dadin, bere buruarekiko konfiantza berreskura dezan, ongi egiteko gai izan dadin eta beldurrik gabe bideari jarrai diezaion, anaia hilaren eta anaia bizi guzien anaia bezala.
2016
‎Ikasleak zoriontsu izatearen giltza konfiantzan dago. Bakoitzak bere buruarengan konfiantza izateaz gain, besteengan izatea ezinbestekoa da, eta baita testuinguruan edukitzea ere. Hori lortzea da gure helburu nagusia eta oinarria.
‎Asertiboa, besteak erasotu gabe eta besteekiko menpekotasunik gabe jardutean datza. Horrek eskatzen du nork bere buruaz konfiantza sendoa izatea eta ideiak irmo defendatzea, baina besteekiko errespetua gordez.
‎Prestakuntzaren helburua salmenta taldeari ezaguera eta gaitasun profesionalak ematea da. Horrekin, enpresa lehiakorragoa lortzen da, saltzaileak salmenta prozesuko etapa guztiei aurre egiteko trebetasunak landuko dituelako, eta bere buruarengan konfiantza handiagoa izango duelako.
‎Nork bere buruarengan konfiantza izatea eta ondo sentitzea, besteen errespetua eta estimua izatea
‎Komeni da egonaldiaren erdian egotea eta ez ezkutatzea. Seguru sentituz gero, bere buruarengan konfiantza izango du, eta beldurra galduko du. Nola?
‎Zure ohea hobeto alegia gelaren erdian jar daiteke. Jostailuz betetzea eta mugikorrik ez jartzea, kolpatzeko eta korrika egiteko, laguntza izango da iritsi berria den lotsatiak bere buruarengan konfiantza izan dezan. Eta, jakina, etxeko gainerako felidoen laztanak eta zainketak ere handitu egin behar dira.
‎Hala ere, eragina kontrakoa izan daiteke: haurrak, bere buruarengan konfiantza handiagoa izan ordez, gero eta mendekotasun handiagoa izatea helduen goraipamenekiko. Hau da, adingabekoak bere burua ez jartzeko eta besteen ebaluazioan jartzeko arriskua dago.
‎Edozein jarduera artistikotan desgaitasunen bat duten pertsonak sartzeak onurak sortzen ditu, bai beraientzat, bai gizartea kontzientziatzeko: Asertibitatea, autonomia, bere buruarekiko konfiantza eta pertsona ezgaituen enplegagarritasuna sustatzen ditu ingurune profesionaletan. Gorputzak maitasunez begiratzen ikasten da, ez errukiarekin, nahiz eta ez duten erantzuten sistemaren edertasun kanonari.
‎—Gurutxagak asko inpresionatzen ninduen fisikoki; dena zeukan, indarra, oreka, malgutasuna; sinpatikoa, gizona, bere buruaz konfiantza handiduna. Segituan jakin nuen asteazken iluntzeetan" meditazioa" zegoela eta.
2017
‎Garapen emozionala. Haurraren garapen emozionalerako oso garrantzitsua da haurrak bere buruagan konfiantza hartzea, ezinbestekoa izango baitzaio familiagandik bereiztu eta mundua esploratzera irteteko. Urrats hau azkartu egiten da bi urtetik aurrera, eta autonomia nahiak gain hartzen dio zaintzaile baten babesa sentitzeko beharrari.
‎Lankide bat ez desatseginagatik edo laguntzeagatik zeregin bat egitea onartzen denean, ez da gogobetetze pertsonalik lortzen, ez eta laguntza jasotzen duen pertsonaren aintzatespena edo esker ona ere. Horrek autoestimua gutxitzea dakar, nork bere buruarengan konfiantza galtzea eta, azkenean, errendimendua jaistea. Linda Babcock ekonomialariak azaldu duenez, «emakumeen kasuan, gehiegizko mesedeek balio dute beren ibilbidea mantsotzeko eta erantzukizuneko postuetara iristea eragozten duen kristalezko sabaia sendotzeko».
2018
‎Horrez gain, alderdi sozioafektiboak ere oztopo izan daitezke jarduera fisikoan: bakartze sentsazioa, nork bere buruarengan konfiantzarik ez izatea edo mugitzeko beldurra.
2019
‎Josetxo zalantzak jana zegoen. Bere buruarekiko konfiantza galtzen ari zen. Ahul eta sentibera, niregatik dago?
‎Bai erantzun zuen, autoritate kutsua zuen doinua ateratzea kostatu zitzaiola, ohikoa izaten zuen bere buruarekiko konfiantzak huts egin balio bezala, normala bestalde, ezen kasuak aurrera egin heinean, oraindik urrutiegi argibideren bat izatea eta, zalantza gehiago ekarriko zizkion, eta, horrek, jakina, oreka izatea zail jartzen duen estresa sortuko zion, ondorioz ahulezia psikikoaren zantzuak ezinbestean pairatzera behartuz. Inspektorea jabetzen zen gertatzen zitzaionaz, hots, batzuetan adorearen beheraldia, besteetan ahotsa behar beste baino gehiago igotzea, ahuleziatik babesteko adarra jo beharra, sarritan egonezina, gauero hiru ordu eskas lo egitea, eta kasua argitu arte burua horretan bakarrik izatea; betiko kontua.
‎semea azkengabea izatea nahi du, baina berak esku ahurrean edukita; mundu guztia mendera dezala nahi du, baina berak aurrean belauniko edukita. Bultza egiten dio sentikor joka dezan, mokofin, eskuzabal, lotsati, sedentario; kirola eta adiskidetasuna eragozten dizkio, eta bere buruarenganako konfiantza galarazten, beretzat eduki nahi baitu, baina desilusioa hartzen du abenturazalea ez baldin bada aldi berean, txapelduna, harrotzeko moduko jenioa. Ez dago dudarik amaren eragina ezin kaltegarriagoa dela askotan. Montherlantek baieztatu bezala, Mauriacek Genitrixen erakutsi bezala?.
‎Horregatik izango du gizonaren jarrerak halako oihartzun sakona. Gizonaren suak eta samurtasunak bere buruarenganako konfiantza eman diezaiokete emakumeari, mespretxu guztiei gogor egiterainokoa: laurogei urte izan arte, pentsatuko du lore bat dela, txori exotiko bat, gau batez gizonaren desira piztu zuena.
‎zer falta, huraxe eskatzen dute. Claudeli, aldiz, ez zaio falta bere buruarenganako konfiantza: Jainkoaren sekretuan baino ez da lotsatia.
‎Bere ahultasunaz jabetu zenean, lur jo zuen haren segurantziaren parte handi batek; halaxe hasi zitzaion eboluzio bat, feminizatzera, pasibotasun gisa mamitzera, mendekotasuna onartzera eraman zuena. Norberaren gorputzean konfiantzarik ez izatea, hain zuzen, nork bere buruarekiko konfiantza galtzea da. Subjektu guztiek beren espresio objektibotzat daukate nork bere gorputza, eta, hala gertatzen dela ulertzeko, ikusi besterik ez dago mutil gazteentzat nolako garrantzia duten beren giharrek.
‎Kirioak airean, zalantza bat nagusitzen zaio bere baitan, zeren eta, zer egingo ote luke, laguna haien zelatan dagoela deskubrituko balute? Basotik Inaxiori ihesean laguntzea izango litzateke edozein soldaduren betebeharra; hala eta guztiz ere, berak ez du bere buruarekin konfiantza handiegirik eta, ez dago ziur, unea iritsita nola jokatuko ote lukeen.
‎Eliza alienatzailea suntsitzen lagunduko du. Horrexek emango dio bere buruarekiko konfiantza. Orain badu borroka egiteko arrazoi bat, gustuko eremuan egin beharrekoa, gainera, hots, ideia eta argudioenean.
‎Lasto muturrak ertzetan ageri dituen koltxoi zaharrean etzaten da, pentsakor. Jakingo du berak, unea iristen denean, egoerari nola aurkitu ifrentzua; azken batez, bere buruarengan konfiantza izatea da kontua. Hala izatez gero, konponbidea berez etorriko baita.
‎Atzeko koadroetan Zabaletak dominatu zuen, argi eta garbi. Aldiz, Rezusta ez zen fin ibili, bere buruarengan konfiantza galdu eta akats nabarmenak egiten hasi zen, eta Irribarriak guztiz gaindituta ikusi zuen bere burua. Horrela, gorriak akatsak pilatzen hasi ziren, urdinak maila bikainarekin jarraitu zuten eta txapelketako lehen puntua lortu zuten Erik Jakak eta Jose Zabaletak.
2020
‎Amerikarra urritu egin da, Odd Fellow bat bilakatu arte: hura ezagutu daiteke taldean ibiltzeko joera asko garatu duelako eta bere buruarekiko konfiantza sendo zein adimen eza nabarmenagatik. Mundura sortzean haren kezka lehen eta nagusia zaharren egoitzak egoki paratuta daudela ikustea da eta gizonezkoen toga janzterik duen baino lehen, diru eske ibiltzea inguruko alargun zein umezurtzak laguntzeko.
‎Etxean ez du lortzen euskararanzko urratsa egitea, nahiz eta senarra eta seme alabak euskaldunak izan. Helburua du mintzalagunei esker bere buruarekin konfiantza hartzea, gero pausoa emateko: «Tarte batez gutxienez euskaraz egiteko etxean ere».
‎Patxada. Bere buruarekiko konfiantza. Egoeraren kontrola, antzerki  zuzendari baten antzo.
‎Harrituta geratu zen emaztea: ez zuen senarra inoiz horrela ikusi; normalean lasaia eta patxadatsua zen, bere buruagan konfiantza handia zuena; orain, ordea, asaldatutako gizon bat zuen ondoan. Emaztearen harridurak gora egin zuen Capria igelen kontuarekin hasi zitzaionean, berak ez baitzuen ezer aditzen.
‎Ez dut uste hori izan zenik. Marihuanagatik izan zela esango nuke, sustoa eman zion eta bere buruarengan konfiantza galdu zuen.
‎Orobat da Martiñaren zahartzaroko gorputz elbarria bere bizitza osoaren metafora. Azken batean elbarritasun horrek erakusten ditu Martiñak txikitatik izan dituen gabezia emozionalak, bere buruarengan konfiantzarik ez duen pertsonaia izan baita: " Ondo zekien [Teresak] dendan oinpean erabiltzen nuen egurrezko aulkitxoaren modukoa zela bera niretzat:
2021
‎Irakurketaren ikasketa oso prozesu zaila eta konplexua dela baieztatzen du BIR1 ek, eta horren irakaskuntza oraindik ere zailagoa den zerbait. Horrexegatik, hain zuzen ere, prozesu mailakatu gisa ulertu, programatu eta inplementatu behar dela proposatzen du, eta horretan, konfiantza elementu motibatzaile ezinbestekoa dela uste du, bai gelan eta etxetik sustatzen dena giro eta praktika batzuk sistematizatzeko, bai nork bere buruarekiko konfiantza aldamiatzen joateko (BIR1). Eta, hori euskal literaturaren kasuan giltzarri da atxikimendua lortu nahi bada, are gehiago, aipatutako gabeziak aintzat hartuta.
‎" Baina nola jarriko ditugu zalantzan testuliburuak dagoeneko den dena prest dugunean? Horretarako, motibatuta eta arloan jantzita egoteaz gain, irakasleak ausarta eta bere buruarengan konfiantza duen profesionala izan behar du". (BE1)
‎Norbere buruarengan zein egindakoan konfiantza izateaz gain, prestakuntza ere motibazioa handitzeko garrantzizko faktorea dela uste dute parte hartzaileek (DGIR1, GE2, GE4, EIAE3) formatuta egoteak nork bere buruarengan konfiantzan eta autoestimuan modu positiboan eragiten duelako, batetik, eta horrek, halaber, norbere inplikazio pertsonal eta profesionalean:
‎Adi keinuei! Beso gurutzatuek errefusa edo prebentzioa adierazten dute, etengabe mugitzen ari diren hankek zure urduritasuna adierazten dute, jarrera tente batek bere buruarengan konfiantza adierazten du… Hitzezkoa ez den komunikazioa oso garrantzitsua da elkarrizketa batean, eta elkarrizketa horretan bermatu behar duzu beti, zure mezua indartzeko. Eta maskara kentzera animatzen badute?
‎Trebea, azkarra, arina, teknikoki ona, patroiarekin begi kolpe batez ulertzeko gaitasuna eta bere buruarekiko konfiantza eta segurtasuna duena... Dohain horiek guztiak eta gehiago izan behar ditu traineruaren brankaren puntan doan arraunlariak, hots, aurrekalariak, patroiari ziabogetan ontzia azkar biratzen laguntzeko eta estropadan naturak eragindako hamaika baldintzetara egokitzeko.
‎Gakoa, hau: «Aurrekalariak bere buruarekiko konfiantza izan behar du, eta zalantzak uxatu behar ditu; gehiegi pentsatzeak gaizki ateratzeko arriskua areagotu dezake». Horra Larrañagaren azpimarra.
‎Atzo berriz bildu ziren biak, eta handik gutxira Contek parlamentuan agerraldia egingo zuela zabaldu zuen Errepublikako Presidentetzak. Geroxeago iritsi zen lehen ministroak bere burua konfiantza mozio batera aurkeztuko zuela zioen zehaztapena..
‎–Hasieran, etorri zenean, esan nahi dut, oso gizen zegoen, baina urtean zehar argaltzen joan zen, eta egia esan, on egin zion bere buruarekin konfiantza irabazteko, irekixeagoa egin zen. Ez zen oso garaia, nire semearen tamainakoa edo, metro eta hirurogeita hamarren bat izango zuen, uste dut.
‎Barre egin zuen Urik. Pozik ikusten nuen, bere buruaz konfiantza hartuta, sinesten zuen berriz egitasmoan, liburua bukatzea posible ikusten zuen. Azkenik, Edithen kutxek liburu forma hartuko zuten.
‎Egoerari bakarrik aurre egiteak lagundu zion jakiten zein zen bere benetako neurria. Bere buruaz konfiantza hartzen lagundu zion. Eta kemen horretaz baliatuz, saiatuko zen gerra krudel hura geldiarazten.
2022
‎Harresi egin erreklutatzaileari: bere buruarengan konfiantza izan behar da, baina, aldi berean, apala izan behar da. Elkarrizketatzaileari iniziatiba eramaten utzi behar diozu, berak eman dezala eskua lehenik, eta eserlekua eskaini, hitz egiten lehena… Eta, une oro, etengabe entzuteko eta interesatzeko jarrera izan behar duzu.
‎Aragonesek nabarmendu zuen bere ardura dela «herritarrentzako onena» lortzen saiatzea, eta, horretarako, Kataluniak «erakunde egonkorrak» behar dituela. Presidentearen iritziz, egonkortasun hori ez da bateragarria bere burua konfiantza arazo batera aurkeztearekin eta gobernua «behin behinekotasun egoera batean» uztearekin, egoera ekonomiko eta sozial «zaila» iragarrita dagoen «udazken eta negu honetan».
2023
‎Garai horretan beti amestu izan zuena eskueran zeukan Vincentek: emaztea, haurra, etxea; horrek bizitzeko gogoa ematen zion eta bere buruarengan konfiantza irabazi zuen; baina, Vincenten lagunak urruntzen hasi ziren; Tersteeg ek egoera ezagutu zuenean, Vincenten familiari ezagutaraziko ziola mehatxu egin zion. Theok agertu zion ez zuela Sien atsegin; Vincentek ordea egosgogor jarraitu zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia