Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 111

2000
‎Ildo berean koka daiteke Txilikuren 101 gau liburua ere: bere buruari jarritako ariketa batetik sortu baita liburu hau. Ehun eta bat gauez, egunero egunero, zerbait idazteko ariketa ezarri zion Txilikuk bere buruari.
2004
‎Madrilgo Alderdi Popularra da normalizazio politiko bat lortzeko interes gutxien duen eragilea, gatazka polizialki konpondu daitekeenaren uste antzuan interes politiko eta elektoral batzuk asebetetzeko itxaropenez aurre diseinaturiko estrategia ezkutatzen dute eta. Gainontzeko eragileen partetik, zinez sinesten dut normalizazio politiko bat lortzearen esfortzua egiten dela, baina, jakina denez, norberak ontzat jotzen duen abiapuntutik abiatuta eta bere buruari jarri dizkion mugetan hertsirik. Abiapuntua batzuentzat herri bati dagokion gatazka delako eta beste batzuentzat herriaren zati batek beste zatiari egiten dion inposaketa.
‎Kontzientzia etikoak gizakia munduaren, beste gizakideen eta bere buruaren aurrean jartzen du, mundua, beste gizakideak eta bere burua bere ardura bailiran. Kontzientzia etikoak gizakia arduradun eta erantzule egiten du munduaren, bere buruaren eta beste gizakideen aurrean.
2005
‎Sugea guztiz nahigabetuta, alde egiten saiatuda baina hareatzako arrainak ez du masailezur indartsua askatzeko asmorik. Sugeak, harrapakin erraza aurkitzeko esperantzaz, bere burua jarri du egoera larrian.
2008
‎Edonola ere, Ulisesek bere buruari jarritako gaitzizen klasikoak, grezie razko????, horrek, segida luzea izan du historian zehar batez ere bere latinezko itzulpena den Nemo ren bitartez, eta, ondorengoak ikusita, benetan esan daiteke izugarrizko arrakasta ukan duela harrezkeroko literatur erabile ran.
‎Korrikalarien festa handia izaten da urtero Euskal Herriko lasterketarik garrantzitsuena, eta parte hartzen dutenek eta errepide bazterrean begira egoten direnek ederki gozatzen dute. Norberak bere buruari jarritako erronka bete, ez bete, borroka horretan sufritu ere egiten dute, noski, korrikalariek, baina datuak erabat argigarriak dira: urtetik urtera hazten ari da Behobia Donostia.
‎Azken hiru urteetako Behobia Donostia lasterketa irabazita, laugarren aldiz jarraian irabazteko itxaropentsu dago Chema Martinez (Madril, 1971). Badaki Julio Rey espainiarrak estutuko duela, baina astero 190 kilometro egin dituela azalduta, bere burua jarri du podiumeko koskarik altuenean.
‎Jakin 167 uztaila abuztua nork bere buruari jarritakoek. Azterketa bat egiten ari den ikasleari ordubete eman diote, baina harrikoa egiten ari denak 10 minutu ematen dizkio bere buruari.
2009
‎nola bilakatzen da nor bat Antigona? Idatzitako legeen aurka, idatzi gabeko legeari eman diona bere bizia; zentzu komunaren aurka, oportunismoaren eta erosotasunaren aurka, inguruaren eta egunero ohikoaren eta arrazoizkoaren aurka, bere existentzia osoa kontzientziari entregatu diona,, ezerezari?, berak bere buruari jarritako obligazioari, ideia baten alde sakrifizioari, bere zorigaitzari hitz batean. Zer abere da gizaberea, haren espezimen nobleenen existentzian garrantzirik goren gorena behin eta berriro hain zuzen inutilitarismoak edukitzeko?
‎Teofilo Mariak, azkenik, negar egin nahi izan zuen apika? negar egin nahi izan zuen ziurki, baina, aldi berean, ez zuela negarrik egin behar erabaki zuen, mutilak bere buruarekin borrokan zirudien behintzat?, hura bere buruari jarritako agindu bat balitz bezala, jauregiaren etorkizunak bere aita bezain gizon gogorrak eta ahaltsuak behar zituelako, baldintzarik zailenetan ere negar egiten ez zutenak; erabaki hura, halere, bihotza une batez bigundu zitzaiolako edo, uste baino malda gorago egin zitzaion; eta negar egitera zihoan, eta begiak ere hezatu zitzaizkion apur bat, baina, orduan, bere burua madarikatzeari ekin zion amorruz, ezpainak nabarmen mugitzen zituen behinik behin, bere buruarekin haserre zegoelako itxura emanez?:
‎1986an, kasurako. Berak egiten du galdera eta berak ematen erantzuna, muturreko kasu bat bere buruari jarrita:
‎Gaztela eta Leongo Gobernuak 7.000 euroko saria eman die aisia, ingurumen, eguneroko bizitzako laguntza eta bizi kalitatea hobetzeko zerbitzuak abian jartzen dituzten enpresa proiektuei. Bestalde, emakumeak presentzia txikia duen lanbide edo jardueretan bere burua jartzen duten emakumeek 10.000 euro jasoko dituzte. Gaztela Mantxak eskatzen du laguntzak eman ondoren onuradunak autonomoak izaten jarraitzea hiru urtez.
‎Eusko Legebiltzarreko presidente gisa esandako lehenengo hitzak euskaraz esan zituen Quirogak. Euskaraz agurtu zituen legebiltzarkideak, eta bere buruarengan jarritako konfiantzagatik esker ona eman zien. Gazteleraz egin zuenean, oreka eta adostasuna bultzatu nahi dituela adierazi zuen, eta guztien presidente izan nahi duela esan zuen, bai botoa eman diotenena bai eman ez diotenena.
‎Eguraldi goibela izan dugu aurreko asteburuan, eta Patxi Caminos lasterkariak (Tolosa, 1973) datorren ostirala arte atzeratu behar izan du bere buruari jarritako erronka: 24 orduan baietz hamabi aldiz igo Txindokira.
‎Sexu jolasa menu oso bat da, eta sarketa plater bat baino ez. Hemen ikusten dugu oso gutxitan betetzen dela gizarte ereduak dioena, eta, eredua zalantzan jarri beharrean, jendeak bere burua jartzen du zalantzan. Hortik datoz erruduntasun konplexu eta frustrazio ugari.
‎mutilari, baina, motz geratu zitzaion amets hura, antza, berri gaiztoari aurre egiteko–, hain zen jarraitua lainoei zerièn malkozko euria. Teofilo Mariak, azkenik, negar egin nahi izan zuen apika... negar egin nahi izan zuen ziurki, baina, aldi berean, ez zuela negarrik egin behar erabaki zuen –mutilak bere buruarekin borrokan zirudien behintzat–, hura bere buruari jarritako agindu bat balitz bezala, jauregiaren etorkizunak bere aita bezain gizon gogorrak eta ahaltsuak behar zituelako, baldintzarik zailenetan ere negar egiten ez zutenak; erabaki hura, halere, bihotza une batez bigundu zitzaiolako edo, uste baino malda gorago egin zitzaion; eta negar egitera zihoan, eta begiak ere hezatu zitzaizkion apur bat... baina, orduan, bere burua madarikatzear... nexka bat naiz, nexka bat baino ahulagoa naiz!, horrela eutsi ahal izan zion begietan lehertzear zuèn malko uholdeari, bere madarikazio haiek bat batean harri eta zementu bihurtu balitzaizkio bezala, negarrari eusten ziòn horma bat osatzen zutenak.
‎Larritasunak geldiarazi egiten zituen Wardesen mugimendu guzti guztiak, eta medikuak baino ez zuen lortzen Wardes larritasun hartatik askatzea. Dario berarekin egon ezean, errito eta sorginkeria magiko haiek gabe, hainbesteraino lotzen zuten bere buruari jartzen zizkion debekuek, ezen erabat ezinezkoa egiten baitzitzaion egiteko xumeenak ere burutzea. Kale jakin batzuk zeharkatzerik ez.
‎Diogunaren argigarri, hezkuntza sistemara begira jarriko gara. Jakina denez, elebidun izatea da gizarte honek bere buruari jarri dion helburua. Helburu hori ezin da ahalegin mota bakar batekin edo batzuen ahaleginarekin bakarrik erdietsi; ezin da, beraz, helburu hori hezkuntzaren ahalegin hutsarekin gauzatu.
‎Halaber, jardun zientifikoa, ikerketa zientifiko oinarrizkoa eta aplikatua, PSEk planteatzen duen Innobasqueren zereginetatik kanpo gera daitekeela entendi daiteke. Innobasquek bere buruari jarri dizkion asmo eta helburuetatik urrun gelditzen da hori.
2010
‎Datu hau adierazgarri egin zaie antolatzaileei," tolerantzia eta immigrazioa elkar loturik daudela uste baitugu". Gauzak horrela, balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, izan ere, haien ustez" argi geratu da jorratutako gaia egun puri purian dagoen gaia dela." Hizlarien trebetasuna Tolerantziaren gaia korapilotsua da, eta hori argi islatu dela diote antolatzaileak. Izan ere, hizlari batzuk tolerantea izatea besteen gainetik bere burua jartzea bezala adierazi dute, eta beraiek argi dute hori ez dela tolerantziaren benetako adiera. Beraien aburuz, ezberdinen arteko elkarbizitza da tolerantzia.Danok Kide arriskuanEra berean, Danok Kide guraso elkarteko antolatzaileek herritarrei dei bat luzatu nahi izan diete.
‎Jakina, ahalegin osoa da nork bere burua jartzea
‎Jüngerrek onartzen du halako elkarteak bere baitan ondoeza pizten duela. Horrexegatik, gehitzen du militar idazleak, beharrezkoa zen bertze egoera batean bere burua jartzea, non halako adierak koralezko uharrian arrainen izaera, belardian intsektuena edo eriari begiratzen dion medikuarena bezalakoak diren. Horrelako gauzak onargarriak dira beheko mailetan.
2011
‎Zein urrun irits zaitezkeen erakutsi nahi diozu zeure buruari, edo zenbateko iraupena daukazun. Nork bere buruari jartzen dion erronka bat da. Bai, egia da, beste baten kontra ari zara lehian, baina norberaren buruaren kontrako borroka da azken finean; zure mugak non dauden probatzen ariko bazina bezala.Hori adierazi nahi duzu zuk argazkiarekin.
‎Emaitza horrek ahalbidetu egiten dio inkesta gehienek ematen zioten diputatua lortu ahal izatea, eta hartara Sabino Cuadra Kongresuan Amaiurren parlamentu taldeko kide bat gehiago izango da. Dena den, koalizioak hauteskunde amaieran bere buruari jarritako beste erronka ez du erdietsi; hau da, ez du lortu bigarren alderdia izatea eta hartara Maite Iturri ez da Senatura joango. Bi diputatu lortu ahal izatetik, berriz, urrun ibili da.Hauteskunde orokorretarako Aralarrek Amaiur koalizioaren partaide izatea erabaki eta gero, maiatzeko hauteskundeekin alderatuta, Amaiurrek Bilduk baino 6.948 boto gehiago lortu ditu (beti ere %99, 9 zenbatuta). Geroa Baik, berriz, erronka zaila bezain arriskutsua zuen.
‎Munduari buelta eman ezin dionean bere burua jartzen du hankaz gora.
‎dino euskal kanta ezagun batek. Bostak bat da talde honek bere buruari jarririko izena eta argitalpenak Adorez izeneko bilduman argitaratu dira. Egin eginean be, orain dala egun gutxi (ekainaren 1ean) agertu genduan jende aurrean geure azken lana:
‎Euskal Gaztedia kultura bideetan. Beraz, aldizkariak bere buruari jarritako izena bi modutan eraldatu zen: hizkuntzaren aldetik (bereziki ortografiaren ikuspegitik), eta bestetik gaiaren aldetik.
2012
‎Kontu horiek guztiek bultzatuta, jarduneko ABBko lehendakaria hedabideen aurrera irten zen atzo. Gerenabarrenak Argi utzi nahi izan zuen Agirre izendatuko dutela gaur ABBko lehendakari, alderdiko udal erakundeen gehiengoaren babesa lortu duelako, eta hori horrela izan dadin bere burua jarri zuen «bermetzat», eta errefusatu egin zituen batzarreko bozketan «amarruak» egiteko aukerak «iradoki» dituztenen adierazpenak. «Alderdiko oinarriek hartutako erabakia betetzeko berme izango gara», azaldu zuen Gerenabarrenak.
‎«Txinak oso idazle bikainak ditu, eta haien lanak ere aitortuak izan daitezke munduan». Idazleak bere buruari jarritako ezizena da Mo Yan, Guan Moye izenarekin jaio baitzen, 1955ean, Txinako Shandong probintzian. Mo Yan ez da aliritzira hartutako ezizena; «isildu zaitez» edo «ez hitz egin» adiera du txineraz, eta egileak bere buruari emandako agindu moduko bat da, gehiegi hitz egitearen arriskua beti gogoan izateko.
‎Irribarre egin eta begiratu samurra erakutsi nion, eta gehiago hurbiltzeko keinu egin nion berriz. Azkenean iritsi zen niregana, eta orduan berriro belaunikatu eta lurrari musu eman zion, eta nire oina hartu eta bere buruaren gainean jarri zuen. Hori, zirudienez, handik aurrera nire zerbitzaria izango zela hitza emateko egin zuen.
‎Naziotasun bat baino gehiago duten pertsonen kasuetan,, bere naziotasunaren herrialdekoa? esamoldeak barruratzen du pertsona horiek herrialde batzuen naziotasuna izan eta herrialde horietatik edozein; eta ezin esan daiteke pertsona batek, bere naziotasuna zein herrialdetakoa izan eta herrialde horren babesik ez duenik, pertsona horrek herrialde batzuen naziotasunak baditu eta ganorazko beldurrean oinarritutako bidezko arrazoirik gabe, bere burua jartzen ez badu herrialde horietako baten babespean.
‎...ogia eta eria, ganibeta ogia ebakitzeko sortua bada ere, trepeta ezin aproposagoa da eria ebakitzeko, eta besoa, baita urdaila sarraskitzeko ere, zernahitarako balio du ganibet batek, erabileraren onak egiten du ganibeta on, ideiak ere ganibeta bezalakoak dira eta horrek esan nahi du zorrotza izan beharra dagoela ideia propioekin, besteen ideiekin baino are zorrotzagoa, inor kritikatu nahi duenak bere burua jarri behar du lehendabizi galbahean, inor ez ogi ez eri utzi aurretik...
‎Kontalari bikaina da. Zuri beltzean marraztu zuen Satrapik, eta bere burua jarri zuen protagonista legez. Guraso progresistak zituen, goi mailakoak, eta mendebaldeko hezkuntza jasotakoa da Satrapi.
‎Ihes egitera bultzatu zuten arrazoiak ahazten dituenak, bere buruari jarritako zigor bihurtzen du erbestea. Zigor zentzugabea.
2013
‎Hogeita zortzi urteko ibilbidearen ondoren, bidea amaitutzat eman du Bakearen Aldeko Koordinakundeak (BAK). 1986an sortu zenean bere buruari jarri zizkion helburu nagusiak bete direla dio: ETAk jardun armatua amaitu duela eta gizarteak barneratu duela «indarkeria deslegitimatzeko» beharra.
‎Esaldi guzti guztiak aztertzen zituen, eta egilearenganako sentimenduak erruz aldatzen zitzaizkion batetik bestera. Haren hizkera modua gogoratzen zuenean sutan jartzen zen artean ere; baina gizona zein bidegabero gaitzetsi eta alatu zuen pentsatzen zuenean, haserrea bere buruaren kontra jartzen zitzaion; eta orduan Darcyren sentimendu huts eginak bihurtzen ziren errukarri. Gizonaren atxikimenduak esker ona sortzen zuen; bere izaerak, oro har, begirunea; baina Elizabethek ezin zuen bera onetsi, ez eta emandako ezetzaz une batez ere damutu, edo Darcy berriro ikusteko gogorik txikiena izan.
‎Ama askotan erretratatu zuen, eta hura ere, Frantziska Orendain, margotzen hasi zen 77 urte zituela, Lala izengoitiarekin. Menchuk izadi hilak ere margotzen zituen arren, bere buruari jarritako obligazio gisa egiten zuen, bere teknika hobetzeko bitarteko gisa. «Niretzat, izadi hilak egitea lan egitea da, eta paisaia margotzea, aldiz, bizitzea, gustura bizitzea.
2014
‎Jone Uriak ez du presio handiegirik sentitzen, guztiek" aukera antzekoak" izango dituztela uste du. Dena den, bere buruari jartzen dion helburu nagusia, finalera sailkatzea da," gero gerokoak".
‎28 urteko eskiatzaile donostiarra eski alpinoko supererraldoian ariko da (08:00). De la Cuestak beste aukera bat izango du bere buruari jarri dion erronka lortzeko: lehiatuko den lau probetakoren batean lehen hamabosten artean sailkatzea.
‎Simeón Santagracia Bustamantek bazuen, SS ohikoaz gain, bertze ezizen bat, berak bere buruari jarria eta ezin atseginago zuena: Bushtamante, hain zen XX. mendearen bukaeran eta XXI.aren hasieran agintean egondako George Bush AEBetako presidente ohiaren mireslea, munduan gerra hotsak zabaldu, kriminala halakoa!?
‎Hiru izen madarikatu desagertzen dira inausketa honetan: Aitzol, txillardegi eta EtA. txillardegiren ordez bere burua jartzen du Arestik eta EtAren ordez «Bilbao... Athletic», horrelaxe.
‎eguneroko egoeretako ekintza motor argiak (hartzea, heltzea, arrastatzea, bilatzea, eta abar) berezkoak ala eragindakoak ote ziren. Alegia, haurtxo batek bere ingurunean ondorioak eragiteko interes handirik ez zuela iruditzen bazitzaion, horrek esan nahi zuen haurtxoak bere buruarengan jartzen zuela arreta oraindik (hasierako egozentrismoa); eta, haurtxoak kuxin bat altxatzen ez bazuen berriki ezkutatutako objektu bat bilatzeko, Piagetek uste zuen objektua haurraren begi bistatik desagertu orduko haurraren garunetik desagertzen zela.
‎zer gertatzen da, beraz, bigarren zatiarekin, Kriemhilden mendekuarekin Kriemhild eta Atila ezkondu egiten dira eta Atilak Hagen, Gunther eta bere sendia hilko ditu? Ez al da traizioaren eta mendeku pasionatuaren gai hori Verdi ehuneko ehunean ez da ezer berezia, bigarren ekitaldiaren amaieran, Jainkoen ilunabarra k mendeku pasionatuaren gaia jorratzen du, Verdiren estiloko trio garaitzaile baten aurrean gaude, Wagnerrek bere buruari jarritako arauek erabat debekatzen zutena!?, eta ezustekoa da Verdik idatzi egin zuela Atila bat, bai: bere lehenengo lanetako bat da (1846ko martxoaren 17an Venezian estreinatua), pasioz eta mendekuz beteriko argudio batekin, Nibelungoen mailan, gainera.
2015
‎Ezin zituen kokatu, eta seguruena horregatik, lekuz kanpo zeudenaren irudipena ematen zioten. Baina bere buruari jartzen zion amarrua zen hura, noski. Haiek biak ia edozein tokitan lekuz kanpo egongo zirenaren susmoa baitzuen.
‎Euskal erakunde armatuaren bukaera moldea askoz hurbilago dago Croninen self defeat horretatik, hau da, faktore askotarikoek eragindako porrotetik, garaipen polizialetik baino. ETAren historia, bere buruari jarri zizkion helburuei eta helburu horiek lortzeko egin zituen apustuei dagokienez, porrot estrategikoen historia da. Kydd eta Walterrek higaduraren gerra esaten dioten estrategiari heldu zion ETAk 1970etako hamarkadaren bukaeran, hau da, Espainiako estatua talde armatuaren helburu taktikoei buruz negoziatzera behartu nahi izan du, negoziatu ezean Estatuari kalte iraunkor eta jasanezina egiteko gauza dela erakutsiz ekintza armatuen bidez, 311 baina ez du lortu emaitzarik, Espainiako Gobernua negoziazio mahairaino eraman duen arren behin baino gehiagotan.
‎Emakumetasuna deuseztatzea zen harentzat, zikina eta kuxidadea, neskameak joan eta eguerdian oheak egin gabe... gehien gorroto zituen gauzak. Hotzikara egin eta hatzak luzatzeko modu berezi bat zeukan hark, objektu itsusi bat gordetzeko bezala, eta halaxe ari zen, eskua bere buruaren aurrean jarrita. Eta Mintak aurrea hartu zuen, eta segur aski Paul hurbildu eta lorategira joan ziren biak.
‎Kore ere ezinean zebilen. Nire gezur tentelak alboratuz, bakarrik moldatuko nintzela esan nion azkenean eta, bera buruan jarrita, bata bestearen atzetik gindoazen, pauso geldo eta astunez. Burua eta bizkarra apur bat makurtuta, inondik jotzen ez zuen aurkako haize bati aurre eginez bezala.
‎Idazluma edo arkatza kamerari asimilatu eta zine formatua filosofoek ere erabiliko zuten komunikazio sistema kuttuna bilakatuko omen zen, urte gutxiren buruan, sortzaile ororentzat. Camera styloa ez zen aurrera atera, baina izan da kameraren aurrean bere burua jarri eta eguneroko kaiera bezala erabili duenik zinema. Nani Morettiren Caro diario (1993) dateke ahaleginetako bat, zuzendariak berak azalean zuen gaixotasuna nola sendatu zuen kontatzen du, medikurik mediku egindako erromesaldia umorez eta etsipenez aletuz?; edota, berrikiago, Antoine D. Agata marseillarrak egin duen Aka Ana (2004), plazerez, bortxaz eta transgresioz bizi izandako bere gau japoniarrak gordinki kontatzen dituena.
‎Astero jarri eta astero jan ohi ditugun erronkak, hain zuzen. Norbere bere buruari jartzea gutxi ez, eta soziedadeko mahaian besteei jartzen ere iaioak gara. Biharamunean damutzeko erronkak izaten dira askotan.
‎565. Egunkariak 8000 laguneko zifra aipatu zuen.; hedabide" konstituzionalistek" 3000 laguneko asistentzia adostu zuten; ELAren eskualdekako datuak ikusita, badirudi 5000 lagunetik gora behintzat bildu zirela Gernikan; ez du ematen, hala ere, ELAk bere buruari jarri zion hamar mila laguneko erronka irabazi zuenik. Agerian geratu zen ELAk zuen zailtasuna bere jendea aldarrikapen politikoen inguruan mugitzeko aste buruan, gaineraeta, idazkari nagusiak" gehiengo berrien aldeko lanak militanteen atxikimendu beroa jasotzen du, eta ez kontrako jarrera" ziurtatu bazuen ere (Diario Vasco,), prozesu hartan zuzendaritza ezartzen ari zen ildoa ez zela nahi bezain azkar barrentzen ari sindikatuaren oinarri zabalean.
‎Negoziazio kolektiboarekin eta nazio konpromisoarekin batera, eredu sozialak osatzen du ELAk bere buruari jarri dion ardura hirukoitza.
‎Bortizkeriaren erabilera baztertuta —ETAren jardueraren ankerkeria eta desegokitasun politikoa berresten ditu, beste behin, txostenak—, indarrak batu eta gehiengoaren borondatea irabazi behar dute abertzaleek; hori da bere buruari jarri behar dioten erronka; baina, aldi berean, eskubide osoa dute gehiengoaren borondatearen errespetua eta borondate hori gauzatzea ahalbidetuko duen beste marko juridiko politiko bat exijitzeko; zeren eta, ELAren iduriko, teorian indarrean dagoen autogobernu markoa" bide itxian" dago sartua, EAEn zein Nafarroan, Espainiako indar nagusiek hura ez betetzea adostu dutenetik....
‎Horrela, txostenak gutxietsi egiten du sistemaren mahaipeko" papurren" aukera510 eta lehentasuna ematen dio lan harremanen eta eredu sozialaren narriadura eragiten duen sistemari aurre egingo dion indar korrelazioa antolatzeari: hori da IX. Kongresuan sindikatuak bere buruari jartzen dion lantegi nagusia.
‎Esan da lan harremanak instituzionalizatzea zela —bide batez, sindikatua bera instituzio gisa finkatuz— 80 hamarraldirako ELAk bere buruari jarri zion helburu estrategiko nagusia. Diktadura luzearen ostean irekitako parada historikoa baliatu nahi zuen ELAk, eta horretara jarri zen deliberamendu osoz:
‎Lizarra Garazi abertzaleek aspalditik faltan botatzen zuten batasunaren ikur bihurtu zen; ez zen, ordea, haiek espero zuten bezain emankorra gertatu. Aipatu da indar espainolen erantzun zakarrak zeharo mugatu zituela Lizarrako adierazpenak proposatutako elkarrizketarako aukerak; adierazpenaren" sozializazioa" izan zen, orduan, foroak bere buruari jarri zion eginbeharra: ekitaldiak, propaganda, beste eragileekiko harremanak," Lizarra txikiak"..
‎2002an 318 milioi euroko balorazio ematen bazion, lau urte beranduago, 2006an, 770 milioi euro balio zituen. Ordurako, CANek bere buruari jarritako marra gorria zeharkatu zuen. Irizpide gisa jarri zen enpresen partaidetzen balorazioak ezin zuela gainditu aurrezki kutxak osotasunean zituen baliabide propioen %60a, eta jada %75ean zeuden.
‎Aspaldi ahaztuta gorroto zuen giro bateko kafetegia batean zeudela. Are ahaztuago Purgatorioan lehenengoz Odile Moresekin egon zenean bere buruari jarri zizkion autokontrol ariketak. Peter Zuazo, hasierako lakonismoa gora behera, gustura zegoen, lasai, inolako oholesirik eraiki gabe bere inguruan.
2016
‎Batetik, ez du beti lortu artaldea zein artzainena den identifikatzea, eta kasu horietan ez du grabaketarik egin. Izan ere, horixe zen bere buruari jarritako baldintzetako bat: artaldea zeinena zen jakitea.
‎LEHEN ikuskaldia bukatutakoan bere bulegora itzuli da zaintzailea. Han pasatzen ditu gau luzeko txolarteak, eta aspaldi batean bere buruari jarritako arauaren araberako bost ikusketa itzuliak amaitutakoan hara bueltatzen da beti, bere atsedenleku xumera. Eroso sentitzen da han, kanpora ausartzen ez den piztia izutia bere gordelekuan bezala.
‎Batzordeak bere buruari jarritako helburu nagusietako bat hau izan zen: beharrezko informazioa prestatzea Debako herriari eta eragin eremuko herriei bidaltzeko (Mutriku, Zumaia, Zarautz, Elgoibar, Eibar, Ondarroa, etab.).
‎bakoitzak bere eginkizunak ditu». Haren arabera, erakundeei dagokie herritarren eskubideak bermatzea eta betebeharrak gogoratzea; gizarte eragileen ardura da «gizarteak bere buruari jarri dion ortzimuga» zein den gogoraraztea. «Herrialde garatuenetan oso sanotzat hartzen da herritarrak gizarte eragileetan antolatzea eta gizarte bizitzan parte hartzea».
‎Iban Fernandezek lagunez inguratuta hasi du bere buruari jarri dion erronka
2017
‎Bada, eskerrak ez nituen pentsamendu haiek hitz bihurtu, bestela patata eta guzti irentsi nituzkeen oso osorik. Maite Berriozabalek “eskua eman diozu” jarri zion gaia bakarkakoan; gaiak baino gehiago hesiak izaten dira horrelakoak, baldintza hori beteta, bertsolaria baita gaia bere buruari jartzen diona. Baldintza bakarra da hiru bertsoetako batean eskua ematea norbaiti; hortik gora, sortzaileak pintatuko ditu esku muturretik gorako ukondo eta abarrak, eta berak emango dio bostekoari azken punturen batean txalo zaparrada bat eragiteko moduko zentzua.
‎1 Bakoitzak bere buruari jartzen
‎Izan ere, abadeak ziren itzultzaile guztiak eta buruz zekiten latinezko testua; halandaze, Vulgatako formulak sakon barruratuak eta eurenganatuak zituzten. Egoera horretan, ez da batere erraza irakurle edo entzule arruntaren lekuan nork bere burua jartzea, harentzako ulergarriak diren esapideak aukeratuz eta erabiliz.
‎1 Bakoitzak bere buruari jartzen dizkio mugak.
‎Sutegira bertaratuko publikoa segituan bereganatu zuten Telmok eta Amaiak. Aktore zumaiarrak nork bere buruari jarritako erronkak betetzeko oztoporik ez dagoela argi utzi du bizitza osoan. Laster, ekainaren 16an bertan, Atea Teatrok 20: 30etan Sutegin antolatu duen Lehen Antzerki Bakarrizketa Laburren Gaubelan parte hartuko du Telmok. Sarrera 6 eurotan eskuratu da.
‎Hori frogatzeko erabiltzen dituzte Minak gerrillariei igorritako eskutitzak, Dufouren bandoak eta, aurrerago, Vincennesen egingo zituen eskaerak. Izan ere, eskaera horietan Mina prest agertzen zen Joseph I.aren menean bere burua jartzeko, baldin eta aldez aurretik askatzen bazuten. Historiagile horien ustez, (Del Burgo, kasurako) ahul eta koldar jokatu zuen Minak espetxean.
2018
‎Roberto Bermejo katedradunak 2004an zuzenduriko ikerketa akademikoak, proiektua aztertu ondoren, hau zioen: «Azkenean, Euskal Y-ak ez du kamioi bat bera ere aterako errepideetatik»Europak bere buruari jarri dizkion CO2 emisioen helburuak betetzeko, aditu guztiek ahal bezain azkar salgaien garraioa elektrifikatu eta trenera pasatu behar dela adosten duten une erabakigarri honetan, diru publikoa non eta zertan ipintzen den asmatzeak berebiziko garrantzia du. Espainiak diru asko sartu du burdinbideetan, baina leku erratuan.
‎Ugazabaren eta esklaboaren arteko harremana ezin da ezarri kontratu bidez. Esklabo bat, Lockeren aburuz, osoki ugazabaren mende dagoen gizabanako bat da, eta esklabo ugazabak boterea du esklaboaren biziaren eta heriotzaren gain. Lockek dio gizabanako bakar batek ere ez duela erabakimenik bere bizitzaren gainean (botere hori Jainkoari baitagokio), eta, beraz, inork ezin du bere burua jarri beste inoren botere absolutuaren mende. Ugazaba eta esklaboa gerran egoten dira; hortaz, familia batean esklaborik badago, ugazabak haiekin duen harremana ez da izango ugazaba horrek berak emaztearen eta seme alaben gainean daukan nagusitasun zibilaren parekoa, zeren nagusitasun hori mugatua baita, eta ez baitu barnean hartzen biziaren eta heriotzaren gaineko boterea.
‎–Niri dagokidanez, Kenton andereñoa, nire nahia ez da osotara beteko harik eta lord jaunari ahal dudan guztian laguntzen diodan arte berak bere buruari jarritako eginkizun handietan. Lord jaunaren lana burutua den egunean, loriaz beterik eta inork eska liezaiokeen guztia egin izanagatik kontent ikusten dudan egunean, egun horretan bakarrik egongo naiz harro, zuk diozun bezala.
‎Ikuspegi berri hori erakusten duen lan horretan bertan, Freudek dio galera barneratzea konpentsazio mekanismo bat dela: «Niak objektuaren ezaugarriak bereganatzen dituenean, bere burua jartzen du, nolabait esan, galeraren gainean, zerari esanez bezala: –Begira, ni ere maita nazakezu... objektuaren oso antzekoa naiz?» (20).
2019
‎Euskal kulturaren alderdirik abangoardistena, sormen berritzaileena bildu eta erakustea da Loraldia Festibalak bere buruari jarri dion xedea, baina urtero hartzen du iraganera begiratzeko tartea. Aitzindariek ezarritako zimendurik gabe, nekez izango genukeelako gaur euskal kultura berritzeko oinarririk.
‎Amutik harago, baina, mamuak ere badira. Bakoitzak bere buruari jartzen dion presioa izaten da etsai handienetako bat: esperotakora ez iristea.
‎Ondoren, baina, litekeena da prozesuak oztopo bat aurkitzea. Auzia Senatura igaroko da, epaiketa politikoa egiteko, eta nola errepublikanoek demokratek baino ordezkari gehiago dituzten, aurreikus liteke presidentea ez dutela kargutik kenduko.. Gure presidenteak bere burua jarri du herrialdearen aurretik, eta gure demokrazia eta segurtasun nazionala arriskuan jarri ditu?, esan zuten demokratek, botere gehiegikeria leporatzeko orduan. Auziaren sorburuan dago Trumpek ustez baldintzatu egin zuela Ukrainari eman beharreko laguntza militarra, Joe Biden presidenteorde ohia eta haren semea ustelkerian aritu ote ziren ikertzearen truke.
‎Marxen ustez esklaboren askatasunaren mugapena argiagoa, bortitzagoa eta zuzenagoa dela argi dago, baina horren kontzientzia argiagoa da; langileak" bere askatasunaren ilusioan" bere askatasuna zentzu handiago batean ukatzen du era inkontziente eta engainatu batean esklaboaren papera bolondreski egiten duelako; horren kontzientzia eduki gabe. Marxen ustez esklaboari kateak bortxaz jartzen zizkioten, langileak, ordea, jakin gabe bere buruari jartzen dizkio.
2020
‎Bidegorrian, telefonoz hitz egiteko itxura egin zuen korrikalariak hau irakurri badu, seguruenik pentsatuko du: emakumeok kirolean ere ditugun beldurrez aritu behar, eta protagonista, orain ere, bere burua jarri du. Gizonezkoek erremediorik ez dute!
‎Dena den, gainerakoekin daukan lehia baino gehiago, Egunean behin bere buruari jartzen dion erronka bat da. " Partida txar bat egitean, neure buruarekin haserretzen naiz, ikusten dudalako non dauden nire gabeziak", aitortu du.
‎Bien bitartean, hainbat kasu daudela Gipuzkoan, beste zenbait Bizkaian eta Nafarroan, Araban norbait hil dela... Datuak are gehiago aztoratzen du gizartea, eta aztoramen horrek administrazioetatik gomendatzen dituzten higiene neurriez gain, norberak bere buruari jartzen dizkion neurriak gehitzen dizkio; ia ia apokalipsiari aurre egiteko prestatzeraino.Supermerkatuetara joan besterik ez dago ikusteko herritarrak burua galtzen ari direla. erosketak egiten ari dira:
‎Azken batean, txapelketa lehia da, eta lehia borroka. Nahi duzuen guztia esan eta distendituko duzue lehia, baina bakoitzak bere burua jartzen du jokoan, eta mundua hantxe amaitzera balihoa lez joaten gara txapelketara.
2021
‎Halere, aurrerago ikusiko dugun bezala, estutuetan agertzen denaz haratago bada ELEN sareak bere buruari jarritako bi funtzio garrantzitsuago: nazioarteko instituzioetan hizkuntza komunitate gutxituek pairatzen dituzten bidegabekeriak salatzea, eta proposamen politiko zehatzak egitea.
‎Aldatu nahi zuen egoera eta aukera omen zuen. Baina, lehenik bere burua jarri behar zuen arriskuan. Uneko arrisku handia, betiko bizitza lasaiaren truke.
‎Deskolonizazioa kolonizatuta gaudela ohartzean hasten dela dioen tesia Txomin Agirreren habian egiaztatzera joan baledi inor, lumatu samarturik atera liteke segidan, zinez onartu bailuke aurrenik aski ohartua zela ondarrutarra garaiko errealitate latzaz, eta halaz ere begirada lauso eta bestelakatuarekin ekin ziola eginkizun narratiboari eta, okerrago dena, era berdintsuan amaitu zuela bere buruari jarritako erronka hura. Lerroalde honetako hasierako hitz larri horiek berarekin ez balihoaz bezala.
‎Bakea ezartzea eta herrialdeko erakundeak bateratzea da Presidentetza Kontseiluak bere buruari jarritako helburu behinena. Herrialdearen krisi sozialari eta ekonomikoari ere erantzun dio, aldi berean.
‎2017tik 2020ra Onda Vascan... Bai, Gipuzkoako magazina egiten eta zuzentzen. Gauza berriek bertigoa sentiarazten dute, baina traba handienak norberak bere buruari jartzen dizkionak izaten dira. Denborarekin ohartzen gara horiek gainditu eta egin ditzakezula.
‎Karakatera bost joan etorri sei ordutan, Juanan Martinek bete du bere buruari jarritako erronka ()
‎Orratza ziztada siku batez sartu da. Ez du zerikusirik, hilabete batzuk lehenago, gauero bere buruari jartzen zizkion indizioekin. Zorrotzagoa da mina, bortitzagoa, solidoa ia ia.
2022
‎Bouhours: «Krisi une bat zuen; kamera piztu, eta bere burua jarri zuen haren aurrean, krisialdi hura filmatzen uzteko».
‎Ordutik hona mende oso bat pasa dela ematen du. Antonio Garamendik lortu du iazko abenduan sinatu zuen testua kakotx bat bera ere aldatu barik uztea, C' s ek bere buruari jarri dio arrakastaren koroa, Casero diputatuak San Pedrok fedea baino gehiagotan ukatu zuen ostegunean bere alderdia, UPNk Bilkura Nagusia egin behar izan du arrakalak estaltzeko, Maroto gasteiztarra Segoviako akueduktuan agertu zen igandean harro, ERCko Rufian jauna ikusi dugu Diaz andrearekiko haserrea konpondu nahian, azken honek EAJren ezetza ulertu eta jarrera eskertzen zuen artean.... Marx anaien ganberak gaindituko ez lukeen ikuskizuna.
‎Gazteek erreferenteak izateko beharrari erreparatu dio Luzuriagak, eta horretarako, bere burua jarri du adibide gisa: «Itxakoren partidak ikusita hasi nintzen eskubaloian jokatzen.
‎Orduan, 2026 bitartean, klub komunitarioko funtsetatik 35.400 milioi euro jasotzeko moduan egongo da Polonia. Horretarako, baina, sistema judiziala erreformatu du, eta haren independentzia bermatzeko bere buruari jarri dizkion helburuak betetzen ari dela egiaztatu. Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea Andrzej Duda Poloniako presidentearekin eta Mateus Morawiecki lehen ministroarekin bildu da, gaur, Varsovian, eta zehaztu du Bruselak erreformen «hiru punturi» erreparatuko diela, batez ere:
‎Urteko hilabete epelak eta beroak gas biltegiak betetzeko erabiltzen ari dira EBko herrialdeak. Irailaren 30erako biltegiak %80 beteta izatea da EBk bere buruari jarritako helburua. Italiak %60 bete ditu dagoeneko, baina kostatuko zaio hortik gora egitea isuria gehiago jaisten bada, nahiz eta Mario Draghiren gobernua jo eta su dabilen beste aukera batzuk bilatzen.
‎Aspaldiko partez, berri on bat energiaren mundutik. Europako Batasunak bere buruari jarritako epea baino bi hilabete gutxiago behar izan ditu bere gas biltegiak %80 betetzeko. Azaroaren 1erako iritsi behar zuen ehuneko horretara, baina igandean, %79, 94 zeuden beteta, Gas Infraestructure Europe erakundearen arabera.
‎Kopuru horiek «izugarri handiak» dira, eta oso urrun daude EBZk bere buruari jarritako helburutik (%2). Horretara hurbildu ahal izateko, «maila neutral» bateraino handituko ditu interesak, hots, ekonomia sustatu gabe hura moteltzen ez duen maila bateraino.
‎Ez genuen muntatu, eta erabaki genuen ez filmatzea horrelako beste ezer. Muga pertsonalak dira, bakoitzak bere buruari jartzen dizkionak. Ondo dago pentsatzea zer muga ditugun berez, konbentzioengatik barneratuta, eta zer mugek interpelatzen gaituzten benetan.
‎Azken urteetan bezala, aurtengoa Txibiteren agintaldiaren «azken urtea» dela iragarri du Esparzak bere hitzaldiaren bukaeran, eta bere burua jarri du alternatiba gisa. «Erabakigunea Bilbon edo Madrilen izanen ez duen gobernu bat behar dugu», esan du, heldu den urteko hauteskundeei erreferentzia eginez.
‎Bat batean, bere isla ikusi zuen iheskor komuneko ispiluan. Atzera egin, eta bere buruaren aurrean jarri zen. Begietara begiratu zion aurreko mutilari.
‎Hitz hori erabil dezake, bai. Saiatzen da gehiegi ez pentsatzen apurtu duen promesan edo bere buruari jarritako erronkan porrot egite horretan. Baietz hiru egun igaro neoprenotik urrun.
‎Edu superretik pasatu gabe dago oraindik asteburuaz geroztik. Nagikeria ez ezik, bere buruari jarritako proba xume bat, patrika urratuaren mesede.
‎...xiki bat du besaburutik zintzilik, giharrik gabeko besoa da, ezin du mugitu, alferrikakoa du, harrigarria bada ere, beso abortatua da bere ibiliaren erdian dilindan, udazkeneko hosto bat da neguaren joanari eusten diona, ez dauka beso hori mugitzerik beste besoak lagundurik ez bada, eta hori ere zirkunstantzia jakinetan besterik ez, janzten denean edo ohean bizkar gainean etzaten denean, batzuetan bere buruaren atzean jartzen du beso txango hori niri irribarrez begira, bestela bezala, guztiz natural egiten du, erreflexu bihurtu da, lanera abiatu aurretik etxean orrazten garen modura, oso litekeena da jaiotzetikoa izatea baina ez daukat aztarrenik, horra gauzarik estrainoena, ez dugu gai horri buruz inoiz hitz egin, ez, urte hauetan guztietan ez dugu inoiz horretaz hitz egin, ez dakit zertan den... Jean da Montreal zapaldu duen hungariar bakarra, tira, horixe da berak esaten duena, beso txiki bat du besaburutik zintzilik, giharrik gabeko besoa da, ezin du mugitu, alferrikakoa du, harrigarria bada ere, beso abortatua da bere ibiliaren erdian dilindan, udazkeneko hosto bat da neguaren joanari eusten diona, ez dauka beso hori mugitzerik beste besoak lagundurik ez bada, eta hori ere zirkunstantzia jakinetan besterik ez, janzten denean edo ohean bizkar gainean etzaten denean, batzuetan bere buruaren atzean jartzen du beso txango hori niri irribarrez begira, bestela bezala, guztiz natural egiten du, erreflexu bihurtu da, lanera abiatu aurretik etxean orrazten garen modura, oso litekeena da jaiotzetikoa izatea baina ez daukat aztarrenik, horra gauzarik estrainoena, ez dugu gai horri buruz inoiz hitz egin, ez, urte hauetan guztietan ez dugu inoiz horretaz hitz egin, ez dakit zertan den bizkarretik dilindan alferrik daraman besoaren historia, ez dugu inoiz gure enkontruetan sartu, gure artean gelditu da, hortxe, arrotz, eta aldiro saihestu beharra daukat beso hori, ukitzeko beldur bainaiz, eta hori ere natural bihurtu da, erreflexu bat, aldiro aldiro nire eskuak beso hori ez bestea laztantzen du tematsu mugimendu bertikal eta hozbera bat eginez, inoiz ez naiz gorputzaren beste aldera barrentzen, beso txikiaren aldera, ez dut inoiz ukitzen besterik pentsatzen ez baldin badut ere, eta zer ehundura ote du, hotz ote dago, gogo onez galdetuko nioke guztiarekin ere zergatik kontserbatzen duen, ote luke bere burua beso horretaz gabetu, anputatu, nolanahi ere ez dio ezertarako balio, ez bada dilindan egoteko eta jendea aztoratzeko, leku esajeratu bat hartzeko, gustura esango nioke gloria handiagokoa dela beso anputatu bat izatea beso atrofiatu bat baino, muturrean dilindan esku hila duena gainera, eta atrofiaturik eduki ordez anputatua baleuka bidaiarazi egin ziezaiokeen, historia bat eman ziezaiokeen, ospea, gerlan galdu nuen, beso hori gihartsu bezain abil zen, hainbat etsai kalitu zituen, buruz buruko borroka batean galdu nuen, ia ia hil nintzen odolusturik, baina altxatu eta ibili egin nintzen bi orduz herriraino, baina hara heldu nintzenerako medikuak ezin izan zuen ezer egin, beranduegi zen, zainak kalteturik zeuden, bai, dilindaneko besoaren epopeia kontatu ezinik ez zukeen izango, baina ez, berak literaturaz hitz egiten dit, ez du sinesten ikasle naizela, guztiz harritzen du gaurko egunean, herrialde honetan inor puta eta ikasle, biak batera, izan ahal izateak, eta beso hil onartezin hori gure artean ez balego ez nuke harri koskorra mendi egingo, baina besterik ere bada, Jeanek orbain gorritzar handi bat du gorputzean lepotik zilborreraino, eta beste bi orbain iztergainetatik orkatiletaraino, ildo kirurgiko zabalak ile beltzetik barrena garrasika, igela bezala ireki zutela esaten dit beti, goitik hasi eta beheraino ireki zutela, lanabes oinarrizko eta herdoilak jandakoekin xerratu zutela, klitoria erauzten den herrialde horietan egiten duten bezala, zauria lokatzez estalirik eta berunezko eguzki galgak euli erruleak kitzikatuta, eta zer aurkitu ote zuten bularralde horretan, hanka horietan, bihotza operatu ote zioten, zainik erauzi ote zioten, medula, ezer ez dakit zeren ez dugu horretaz inoiz hitz egin, nola da posible ordea horrela markaturik egotea eta ezer ez esatea, ezer gertatuko ez balitz bezala, halakorik inoiz ikusi ez duen puta batekin larrua jotzea, halako desitxurakeriarik, eta neure buruari galdetzen diot nola sortu litekeen buztanik gorputz adabatu horretatik, nola litekeen zakila gogortzea eta hazia isurtzea, korritzea, nola litekeen barre egitea, jatea, iritziak izatea, lan bat, nola litekeen bere burua ez ikustea bainugelan ispiluko bonbila biribilez koroatuan, horra zergatik dudarik gabe maitasuna baden, bai, zentzu honetantxe da maitasuna ezer baino indartsuagoa, ama batek bere haurrari dion maitasuna da, indartsua, transzendentea, odol berekoarekiko maitasuna duzu, haurra nolanahikoa dela ere, guztiz arrosa edo birikarik gabea, baina hori ez da egia, zeren amek ez dute maitasun horrekin maitatzen, baliteke amek beren haurrak ez maitatzea, haur normalak izanagatik ere, baita mundura atrofiarik eta orbainik gabe etorriak badira ere, eta beharbada errazagoa da haurrak maitatzea elbarriak baldin badira, batek daki, eta bestalde Jean niri literaturaz hitz egiten tematzen da, ez esan, ez esan, esaten dit behin eta berriz idaztea heriotza printzipio bat dela esaten diodanean, hitzak ez duela objektuaren presentzia behar bere burua enuntziatzeko, hizpide dugun objektua beste nonbait ere egon daitekeela, hiru mendez gero lurperaturik, ez esan, ez esan, magia, eta Jean Paul Sartre, eta bizi duenaren aurrean sentitzen den higuina, hazten denaren aurrean ideien historian duen lekuaren kezkatan gabe, Jainkoa ordezkatu nahirik zientziak jaso duen porrota kontuan hartu gabe, gauzarik seguruenetan ere gorderik den erlijiotasuna adierazi, kimikan, genetikan, izara zimurtuen artean binakako trufan, elkarri tarrapataka esaten dizkiogun hainbat autoreren aipuak, baina dilindan duzun beso txangoa inoiz aipatu gabe, garrasika hoska ari zaizkigun orbainak inoiz aipatu gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia