Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 73

2003
‎Zer esaten zuen, izan ere, Pellok? Herriak bere burua gobernatu behar zuela! Edo, bestela esanda, agintea ezjakin batzuen eskuetan utzi behar zela!
‎Adibide zehatzak jarriz, tutorearen betebeharra da beraren zaintzapean dagoen umezurtza bera eta horren ondasunak jagotea. Erregelek tutoreari betebehar hori ezartzen diotenean, maitasunaren ondorioak baino ez dituzte agintzen, tutoreak umezurtza maite behar duelako, horrek ezin duenean bere burua gobernatu. Modu bertsuan, legeek zenbait eginbehar ezartzen dizkiete enplegu eta kargu jakin batzuetan aritu behar direnei; hori ezartzean, legeek errepikatu egiten dute bigarren legeak haiei eskatzen diena; hori erraz atzeman daiteke, halakoei dagozkien betebeharrak eurak aztertuz gero.
2005
‎Komisarioak painueluarekin xukatu zuen kopetako estalaktita jarioa. Kristalaren bestaldean bere laguntzaileek irribarre txikiak egiten zituztela igarri zuen," maritxu honek nola izango ditik bada, seme alabak, nahiko lan bere burua gobernatzen!". Atea itxi eta estoreak jaitsi zituen, nahikoa entzun zuten kanpoan.
2007
‎Etxea, gainera, Zarraoak nabarmendu duenez, “leku onean dago, etxetik atera, paseoan ibili eta lagunekin egoteko moduko lekua da, erdigunean, eta auzo bizitza egin dezaten nahi dugu”. Aipatu azkenik, babespeko apartamentu hauetan biziko diren pertsonek bere burua gobernatzeko gai ez diren unean udal zaharren etxean sartzeko eskubidea izango dutela.
2010
‎Hiri honek bere burua gobernatzen baleki
‎3 Langilea afiliatuta badago eta ugazabak datu hori ezagutzen badu, kasuan kasuko sekzio sindikaleko delegatu sindikalei aurretik entzutea), bidegabekoa deklaratuko da. ...erakoena dela-eta lan kontratua esekita dagoela egiten dena edo aurretik egindakoa aurreabisu epea aipatutako epean bukatzen bada, eta (2) haurdun dauden emakumeena, haurdunaldia hasten denetik aipatutako esekipen epea hasi arte eta edoskitzea, seme alaba goiz jaiotzeagatik edo 6 urtetik beherakoa edo gutxitua edo beste zuzeneko edozein senide odolkidetasuneko edo afinitateko bigarren gradura arte bere burua gobernatu ezin duela eta baimena eskatu duen langilearena, edo baimen horretaz disfrutatzen ari denarena edo eszedentzia eskatu dutenena seme alaba zaintzeko edo betiko edo adopzio aurreko hartzeagatik (LPLren 108 art.). Azken kariak aplikatuko dira, haurdunaldiarekin edo aipatutako baimen edo eszedentziekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik kaleratzearen bidezkotasuna deklaratzen denean ...
‎Azkentzea deuseza dela ulertuko da: ...dagoen aldian kaleratu bada langilea, edo kaleratzea halako datan jakinarazi bada, non bitarte horretan amaitzen baita emandako aurreabisu epea, eta (6) haurdun dauden langileen kasuan, haurdunaldia hasten den egunetik aipatutako esekipen epera arte, eta edoskitzeagatik, seme alaba goiztiarra jaiotzeagatik edo 6 urtetik beherako adin txikikoa edo fisikoki edo psikikoki minusbaliatua den kasuan edo bere burua gobernatu ezin duen senide zuzen bat, odolkidetasun edo afinitatezko bigarren gradura arte, zaintzeko baimena eskatu duten langileen kasuan, edo horietako bat disfrutatzen ari denaren edo seme alabak zaintzeko edo betiko harrerarako edo adopzio aurretiko harrerarako eszedentzia eskatu dutenen kasuan (LPLren 122.2 art. eta LEren 53.4 art.) 291 Azkentze erabakia bidegabekoa edo deuseza deklar... 123.2 eta 3 eta LEren 53.5 b) art.].
‎Isidro behintzat nahikoa zen bere burua gobernatzeko, bere betiko bizimodua egiteko ez baitzuen ia inoren beharrik, eta ez baitzeukan, inondik ere, bizimodu hura aldatzeko asmorik: goizean goiz jaiki, buzoa jantzita tailerrera jaitsi, eta hantxe jardungo zuen iluntzera arte, eguerdiko atsedena beste etenik gabe, otordua eta bost minutuko lo kuluxka egiteko.
‎Moralaren eta zuzenbidearen filosofoek erkidego perfektua eta ez perfektua bereizten dituzte. Orokorrean perfektu deritzo ikuspegi politikotik bere burua gobernatzeko gai den erkidegoari, hots, esparru horretan inoren laguntzarik behar ez duenari. Aristoteles eta San Tomasen hitzak erabiliz, hiri estatua erkidego perfektua da, eta are gehiago, erresuma edo hiriak osatzen duen goragoko beste edozein erkidego.
‎Horren arrazoia da, halako erkidegoa ez dela bere burua gobernatzeko gai, aurki ikusiko dugunez. Gainera, bertako kideak ez dira batzen kide nagusi moduan, kidego politiko bakarra osatzeko; kontrara, erkidego horretan, mendeko kide batzuk daude, nagusiaren esanetara, horren agintaritzapean daudelako.
‎Hagatik zatitu zuten Matalasen gorputza, Xiberoako bidegurutze bakoitzean puska bat eskegirik, jendeak jakin zezan herririk ez zela," herria" mamu txarra baizik ez zela eta menditar laborariok Frantziako erregearen subditoak baizik ez zirela. Herria, jendeak bere burua gobernatzeko eskubidea duelako ideia sinple hori ere, ez da naturatik datorren zerbait.1268 Menderik mende eta mila borrokatan defenditu behar izan da.
2011
‎Ezgaiketa arrazoiak dira norberari bere burua gobernatzea galarazten dioten gaixotasun edo akats iraunkorrak, fisikoak izan nahiz psikikoak izan.
‎Batak zioen gauez basoan herejeak larrutan aritzen zirela, bertze batek jabegorik ez zutela onartzen eta lapurtu ere berdin egin zezaketela propietatea haintzat hartzen ez bazuten. Bertze batek errepublika libre bat eraiki nahi zutela zioen, jendeak bere burua gobernatzeko, erregearekiko eta handikiekiko begiramenik gabe. Isilik zeudenak ugari ziren, eta malko batzuk ere igartzen ziren begi mutuetarik isuriak.
2012
‎Ezinbestekoa da konfiantzaz eta harrotasunez lepo dauden hiztunak izatea. Komunitate bakoitzak bere burua jagon egin behar duelako, bere burua gobernatu. Baina horretarako komunitatean sinisten duten hiztunak behar beharrezkoak dira.
‎autonomia da benetan politikaren muina. Geure burua antolatzeko arauak guk geuk sortu behar ditugu; pertsonen arteko eztabaidetan sortu behar dira, eta nork bere burua gobernatu behar du. Baina nor hori ez da gizabanako isolatua, politikarako jaio den jendea baizik.
‎Probintzia batek (Quebecek), ez dauka autodeterminazio eskubidea aldarrikatzerik sezesiorako. Eskubide hori egoera kolonialetarako eta bere burua gobernatzen ez duten lurraldeetarako dela ulertzen du epaiak. –
‎Horixe ba! Nola joango da beste inor zaintzera, bere burua gobernatzeko gai ez bada?
‎Hala ere, tutoretza hori ez dute guraso eta seme alaben arteko harreman gisa ulertzen, jabeek eta animaliek duten antzeko harremanaren eran baizik. Konkista burutu arte aske eta bere burua gobernatzeko gauza zirenak, porrotaren ostean, euren buruak gobernatzeko gai ez direla esango da idatzi kolonialetan. Indigenak zibilizatzeko zeregin horretan oinarrituko dute konkistaren onura eta herri indigenen gaineko gobernuaren zilegitasuna.
‎Ez da elkartasun sozialik, bai, ostera, itun soziala eta politikoa dena dela ere, bere burua ondo gobernatzen duten hiritar zintzo ordenazaleak, horiek bai, horiek izan badira eta behar beharrezkoak herri zibilizatuetan. Baina, noizean behin, zibilizazioaren bihotzean ere barbaroak agertzen dira, bere burua gobernatu ezinik, besteei eragindako minen alderako enpatia barik eta ordenarekiko begiramenik gabe. Egun horietan, ordea, barbaroak auzoko gazteak ziren.
‎Autodeterminazio eskubidea oso kontzeptu zehatza da, modernoa, eta zera erran nahi du: edozein populuk baduela bere burua gobernatzeko eskubidea, beste inoren menpean egon gabe. XIX. mendean hasi, XX.ean hedatu, askotan lotu da estatu propioa egiteko eskubidearekin.
2013
‎Modu bat da independentziaren alde daudenek bere egitasmoa azaldu eta defenda dezaten eta estatuarekin beste harreman mota bat izatea defendatzen dutenek ere bereari ekin eta defenda ahal dezaten. Dena dela, Kataluniari eta Eskoziari begiratuta ateratzen den ondorio bat da nortasun nahikoa duen herri batek bere burua gobernatzeko gaitasuna erakusten duenean, nahiago izaten duela bere interesak berak gobernatzea mendetasunik gabe. Kataluniako ereduari jarraitu behar liokete Euskal Herriko politikariek?
2014
‎Gainera, mundu dagoen pragmatismo juridiko edo politikoa ez dago beste herri batzuetan eta igarri egiten da. Eskozian horren modu errazean eta bideragarrian kudeatu den gaia badirudi ia ezinezkoa dela Espainia edo Frantzia tarteko, beste kultura politiko batekoak baitira, eta ez daude prest komunitate politiko batek bere burua gobernatu nahi izatea onartzeko.
2015
‎Pertsonaien barrenean sartzeko abilezia aparta erakusten du Julen Belamunok estilo zehatz bezain dotore batean idatzitako istorio hauetan: izaki bakartiak gehienetan, bizitzak edo inguruak gaizki tratatuak sarri, bere burua gobernatzen ere asmatzen ez dutenak. Gizajoen katalogo bat, sakon sakonean gutako edozein ere izan daitekeen bezalakoak.
‎Kode Zibilaren arabera, pertsona ezgaituaedo ezgaiden pertsona gaixotasun edo urritasun baten ondorioz bere burua gobernatzeko gai ez dena da. Ezgaitasunak pertsonaren jarduteko gaitasuna mugatzea eta murrizteadakar.
‎Jarduteko gaitasuna: Bere burua gobernatzeko eta eskubide horiek erabiltzekogaitasuna da, bai eta betebeharrak betetzeko ere; hau da, pertsona baten interesetarako erabakigarriakdiren beharrezko jarduerak egiteko eta kudeatzeko gaitasuna da.
‎Ezgaitasun gradua aztertzen denean, aztertzen da gaixotasunak edo urritasunak zein neurritan eragozten dion pertsona bati bere burua gobernatzeko. Zentzu horretan, gaur egun joera dago ezgaitasun partzial gehiago emateko, eta, beraz, ezgaitasun oso gutxiago emateko?.
‎Gaitasun edo autonomia gradua: patologiak zein autonomia gradu edukitzea uzten dion kaltetutako pertsonari; hau da, noraino den gai bere burua gobernatzeko.
‎Paradigmaren printzipioa homonomia horizontala da. Botere harreman legitimoa maila edo natura edo estatus edo odol edo duintasun berekoen artekoa baino ezin da izan, nork bere burua gobernatuko balu bezala. Horrek eragiten du fraktalen beharra, obsesioa.
‎Bere azkeneko helburua bizirautea da, kontserbazioa. Bizigabeak ez du bere burua gobernatzeko inolako asmorik, ez baitio desertuari, noraeza eta ezinegonari, aurre egin nahi. Menpekoa da, zonbia, hildakoa, bizigabea, ez du benetako existentziarik.
‎Sorginek bizitzeko eta bere burua gobernatzeko aukera zuten, arau zorrotz bat betetzen bazuten: magia gizakion aurka inoiz ez erabiltzea.
‎haurren altxatzea, haztea. Hor dira haurrak haunditzen laguntzeko, heieri erakusteko zer den bizia, nola jokatu, nola bere burua gobernatu. Bainan laguntza hori nola negoziatu, ez da aitzinetik errana.
2016
‎...a jakinduria onuragarria nola hobekuntza egiazkoak zori kontu hutsa dira, eta menturazaleak arrakasta lortzen duenetan ere, zentzuz eta neurriz erabili beharra dago norberak bereganatu duen ondasuna, etekin bat aterako bazaio; baina, nola ondasuna lortzeko zein erabili ahal izateko aukerek miragarriro jarraitzen baitiote beste bide bati, uste dut gizon batek zuhurtziaz jokatuko lukeela, baldin eta bere burua gobernatu balu jakinduria edo hobekuntza arrotzik gabe pozik bizi izateko, batik bat bion beharrik ez duen herri batean bizi bada; eta, egia esateko, maiz atsekabe handiak hartu izan ditut eta denbora asko galdu, noiz eta ohartu bainaiz zenbat pauso alferrikako eman izan dituen bidaiari ikusminak ikusgaiak ikusi eta aurkikuntzei so egitearren; horiek guztiak, Santxo Panzak On Kixoteri esan ... Hain argitasun handiko garaia dugu hau, ezen Europan nekez aurkitzen baita herririk edo txokorik, bere errainuak besteenekin gurutzatu eta aldatzen ez dituenik.
‎Nagusia erlijioaren eta estatuaren arteko banaketa izan zen. Eliza jada ez zen agintearen jabe, estatuek bere burua gobernatzen zuten. Gizartea sistema estamental zurrun batetik gizarte antolaketa berri batera pasatzen hasi zen.
‎Ordea, jende prestua, zintzoa, langilea, elkarri laguntzen diona, hitza betetzen duena,... nor etorriko da horiei erabakimena kentzera? Nork esango die ez direla gauza bere burua gobernatzeko. Zein zilegitasunez saiatuko da inor haien izenean erabakiak hartzen?
2017
‎Soziokrazia da oinarria: komunitateak bere burua gobernatzea. Soziokrazia eredu horizontala eta berdintzailea da, partaidetza da, eta ko erantzukizuna.
‎Sexu grinak higatu egiten zuen gizonak emakumearen gain zuen agintea, kexu zen Montaigne, gizonak bere duintasunari gauza orotan eusten ziolako, koitoan izan ezik (Easlea 1980: 243)?, eta, gainera, ahuldu egiten zuen gizonak bere burua gobernatzeko zuen gaitasuna ere, haren buru ederra, kartesiar filosofiaren arabera Arrazoiaren iturria, galbidera eramanez. Horregatik, arrisku publikotzat hartzen zen sexualki aktiboa zen emakumea, gizarte ordenarako mehatxutzat, azpikoz gora jartzen baitzituen gizonaren erantzukizuna eta lanerako eta bere burua kontrolatzeko ahalmena.
‎Alde batetik, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak maximizatzen zituzten kultura kanon berriak eraiki ziren, eta prototipo femeninoagoak eta maskulinoagoak sortu ziren (Fortunati 1984). Eta, bestetik, emakumea berez gizonezkoa baino gutxiago zela erabaki zen, sentiberegia eta lizunegia, bere burua gobernatzeko gai ez dena?, eta horregatik, gizonezkoen kontrolpean egon behar zuela. Sorginkeria kondenatzean bezala, muga erlijioso eta intelektualetatik harago jo zen gai honetan ere.
‎Aztertuko dugu ea nola eta zergatik behar duten soberania demoi deitzen ditugun tokiko lurralde mihiztadurek (assemblages), soberania ulertuz komunitate batek bere burua gobernatzeko daukan gaitasun politiko instituzional eta territorializatu gisa. Soberania, akaso, banatu egin daiteke (ko subirautza edo subirautza partekatua), baina ezin da desagertu; izan ere, komunitate batek ez badauka gaitasun politikorik (soberania materialik) ez eta erabakimen gune bat, eskumen zalantzaezinekin (soberania formala), bada, komunitate horrek ezin du bere burua gobernatu bere erabaki politiko propioen arabera.
‎Aztertuko dugu ea nola eta zergatik behar duten soberania demoi deitzen ditugun tokiko lurralde mihiztadurek (assemblages), soberania ulertuz komunitate batek bere burua gobernatzeko daukan gaitasun politiko instituzional eta territorializatu gisa. Soberania, akaso, banatu egin daiteke (ko subirautza edo subirautza partekatua), baina ezin da desagertu; izan ere, komunitate batek ez badauka gaitasun politikorik (soberania materialik) ez eta erabakimen gune bat, eskumen zalantzaezinekin (soberania formala), bada, komunitate horrek ezin du bere burua gobernatu bere erabaki politiko propioen arabera.
‎Zentzu horretan, diziplina teknika publikoek ez dituzte soilik gorputzen abilidadeak areagotzen edo gorputz horien subjekzioa arintzen; ez, horrez gainera, gorputz hori gero eta obedienteago bihurtzen dute, zenbat eta erabilgarriagoa izan. Baina, berriro ere, gorputza zenbat eta erabilgarriago izan, orduan eta boteretuagoa ere izan daiteke, bere burua gobernatze aldera, gure tesi edo ideia nagusiek adierazi moduan. Bat nator Foucaultekin:
‎Aro globalaren ezaugarri da nazioen desmuntatzea (disassembling), baina tokiko bermuntatzerik (reassembling) gabe, ez dago bermuntatze globalik. Ikusiko dugu nola eta zergatik behar duten demoi deituriko tokiko mihiztadura (assemblage) horiek soberania territoriala eta instituzionala, horixe ulertuz komunitate batek bere burua gobernatzeko daukan gaitasun politiko gisa.
‎Soberania, akaso, banatu egin daiteke, baina ezin da desagertu, izan ere, komunitate batek ez badauka gaitasun politikorik (burujabetza edo soberania materialik), ez eta erabakimen gune bat, eskumen zalantzaezinekin (soberania formala), bada, komunitate horrek ezin du bere burua gobernatu bere erabaki politiko propioen arabera.
‎Demoi deitzen ditugun tokiko lurralde mihiztadurek (assemblages) soberania behar dute, soberania nire definizioaren arabera ulertuta: komunitate batek bere burua gobernatzeko daukan gaitasun politiko instituzional eta lurraldetua. Ongizate eta boteretze kolektiboa baldin badira helburu, ezinbestekoa da espazio politiko instituzional mugatu eta era berean porotsu eta iragazkorrak ekoiztea.
‎Hauxe erakutsi nahi nizuen: demokratizazioa ez dela posible, baldin eta populazioa ez bada gai bere burua gobernatzeko.
‎Hala definitu dut subiranotasuna: komunitateak bere burua gobernatzeko duen gaitasun politikoa. Ez badauka gaitasun politikorik, komunitate horrek ezin du bere burua gobernatu bere erabaki politiko propioen arabera.
‎komunitateak bere burua gobernatzeko duen gaitasun politikoa. Ez badauka gaitasun politikorik, komunitate horrek ezin du bere burua gobernatu bere erabaki politiko propioen arabera. Buruan izan behar dugu gaitasun politikoak, nik emandako definizioaren arabera, burujabetza materiala eta formala esan nahi duela, eta burujabetza formalak, soilik, ez duela gaitasun politikorik bermatzen.
‎Horregatik berpentsatu behar dugu subiranotasuna, eta ezin dugu estatuaren boterea teoria legal huts gisa hartu; aitzitik, subiranotasuna planteatu behar dugu gaitasun politiko moduan, hau da, herritarren erabaki politikoak modu autoritatibo, lotesle eta zilegi batean aurrera eramateko gaitasun politiko gisa. Beraz, herriak bere burua gobernatu ahal izango badu, soberaniaren eta eskubideen teoria klasikoa ez da aski. Gaitasun politikoa gizartean barrena hedatu behar da, hartara berdintasuna modu materialean eta sozialean gorpuztu dadin.
‎Horrexegatik da gaitasun politikoaren kontzeptua esanguratsua eta beharrezkoa demokrazia analizatzeko eta teorizatzeko. Populazioak ezin badu bere burua gobernatu, nahiz eta horretarako eskubidea izan, orduan eskubideak ez dira aski, ezta eskubidearen inguruko diskurtsoa eta analisia ere: duintasunez bizitzeko eskubideak ez baitakar bizitza duinik.
‎Autokontrolatzeko eta automodulatzeko gai diren gorputzak ez dira halabeharrez gorputz ahaldunduak, baina gorputz ahaldundu guztiek dute, aldiz, autokontrolatzeko eta automodulatzeko gaitasuna, eta horregatik dira autogobernurako gai. Bere burua gobernatu dezaketen gorputzekin bakarrik eraiki daiteke komunitate autogobernatua: demokrazia.
‎Demokraziaren lehen nozioak modu indibidualean eta kolektiboan boteretzea esan nahi du, norbere burua eta herria gobernatze aldera, eta horretarako botere teknologia, estrategia eta instituzio publikoak erabiltzea. Ideia nagusia da demokraziarik ez dagoela non eta herritarra/ herria ez den gai (gaitasun sozio-politikoa) bere burua gobernatzeko.
‎Demokrazia, autogobernu kolektiborako helburua bide duen sistema politikoa den aldetik, ezin da gauzatu komunitate batek bere burua gobernatzeko behar duen gaitasun politikorik gabe, eta horretarako erakunde publikoak behar dira: erakunde amankomunak (gogoan izan publiko versus komun zatiketak marko liberalean bakarrik duela zentzua).
‎Demokrazia herritarren autogobernuaren ideia bada, ondorioztatu behar da demokraziak, lehenik eta behin, herri bat behar duela: denboran eta espazioan irauten duen giza talde bat, zenbait sinesmen eta disposizio partekatzen dituena, bere burua gobernatzeko disposizioak batik bat. Gaur egungo ordezkaritzako sistema liberaletara eramanda, esaten da demokratizazioa gertatzen dela agintariek demosak adierazitako nahien eta eskaeren arabera gobernatzen dutenean(, kontsulta loteslea?
‎Zergatien kasuistika ugaria da, jakina, baina muin muinean hauxe esango genuke gure aldetik: nazio batzuen eraldaketa historikoa gertatu zen, hots, identitate etnikotik identitate nazionalerako jauzia, eta beste batzuen betikotze etnikoa, hau da, bere burua gobernatzeko kontzientziarik eta erabakimenik eza. Eta hori guztia bortxaren16 eta botere harremanen testuinguru historikoak markatu du goitik behera.
‎Horrela definitzen du Azpilkuetak botere zibil edo politikoa(, laikoa?): . Botere hau da Jainkoak zuzenean eta naturalki gizakien elkarteari emana, bere burua goberna dezan naturazko gaietan, zuzen eta zoriontsu bizitzeko gisan, naturazko adimenaren arabera?. Istoriotxo bat ere kontatzen du, nola gizakien eta herrien auto/ nomia pertsonal edo botere natural hori Estatuaren eskuetara etorri omen den:
‎Aldiz, beste lurralde guztiek, arrazoi klimatiko geografikoengatik omen, gizaki esklaboak sortzeko predeterminatuak dirudite. Jende hura, bere naturaz, ez da gauza bere burua gobernatzeko, tiranoek gobernatua ibili behar du, eta esklabo izatea haren naturaren egokierakoa da (Pol. 1252 b, 1285 a 19, 1327 b 20, etab.). Uste honen arruntasun horregatixe enpeinatu behar izan du Antifonek bere herrikideei kontrarioa ikusarazten, greko eta barbaroen berdintasun natural guztizkoaren frogatzat haien beharrizan naturalen (edo eginkarien) berdintasunarekin argudiatuz.
‎90 urteko pertsonetatik hasi eta jaioberrietaraino zeuden. Horrek erakusten du bere burua gobernatu eta bere erabakiak hartu nahi dituen herri baten indarra.
‎mespretxu eta baliogabetzean. Erran zahar bat baizik ez aipatzeko," Manu" Indiako liburu sakratutik," emazte bat ez da gai bere burua gobernatzeko, bere aita eta gero senarraren menpe izan behar du"... Aurreiritzi oker horiek egungotuak direlarik, prentsak, publizitateak eta abarrek botatzen dituzten emazte irudietarik," gizonen plazerrerako"... barnatik guretzen ditugula ohartu gabean....
2018
‎Estatu Batuen Aita Fundatzaileek ere (bereziki Thomas Jefferson-ek, zeina esklabo jabe izan baitzen bizi guztian), aldarri izan zituzten kontratu sozialaren teorialarien printzipio ezagunak, Lockeren moldekoak nagusiki: Jeffersonek esan zuen bezala,, gizaseme orok du bere burua gobernatzeko eskubidea, izate hutsagatik naturak emana?.
2019
‎Testuinguru horretan, kapitalismoa eskala handiko industria sortzen duen esku laztua da, produkzio bideak metatzeko eta lan prozesuan lankidetzan jarduteko bidea zabaltzen duena; Marxek ezinbestekotzat jotzen zituen garapen horiek produkzio indarrak hedatzeko eta lanaren produktibitatea areagotzeko. Kapitalismoa, gainera, gizakia bere burua gobernatzeko eskakizunetan hezten duen zartailua ere bada; esate batera, irauteko ezinbestekoa dena baino gehiago produzitzeko beharra eta eskala handiko gizarte lankidetzarako gaitasuna.43 Klase borrokak garrantzi handia dauka prozesu horretan. Langileek esplotazioaren aurrean erakutsitako erresistentziaren ondorioz, eta lana gehiago ekonomizatzeko, klase kapitalistak goitik behera aldatu behar du produkzioa, halako elkarrekiko baldintzatze batean, lanak aberastasunaren produkzioan daukan papera etengabe murriztuz eta gizakiek historikoki saihestutako lanak makinen bidez ordeztuz.
2020
‎" autogobernua ez da izaten bakoitzak bere burua gobernatzea, besteek nola gobernatzen duten bakoitzak kontrolatu ahal izatea baizik".
‎Hori egin ezean, emakumeek dute gobernatu, dute beren burua, beren gorputz indibidual eta kolektiboa eta beren herria gobernatu, eta bere burua gobernatu ezin duen herria ezin da demokrazia bat izan.
‎Hemen merezi du Europar Batasunean gertatzen ari dena aipatzea, gainetik bada ere. Gure helburuetako bat, egungo aro neoliberalean, eredu patriarkalak demokraziaren kalitatean duen ondorioa aztertzea da, eta, horretarako, gobernatzeko gaitasuna aztertu behar da, bere burua gobernatu ezin duen komunitate politikoa ezin baita demokrazia bat izan. Lehen aipatu bezala, elkarren aurkako interpretazioak daude Europar Batasunak (EB) estatu zentralaren eta eskualdeen ahalmen eta botereetan izan duen eraginaren inguruan.
‎Halaber, «atzerakada demokratikoei herritarrok ahaldunduta» eta «demokrazian sakonduta» erantzuteko beharra azpimarratu dute: «Komunitate batek bere burua gobernatu nahi duenean, bere borondatea muga bakartzat hartuta, erabakitzeko ahalmena izan behar du»; hain justu, hori da, eragileen esanetan, «bakea eta bizikidetza bermatzeko giltza»: «Elkarrekin erabakitzeak egiten gaitu herri».
‎" Giza izaki orok duen eskubidea da, banaka eta kolektiboki, askea izatekoa eta bere burua gobernatzekoa, bere barru bizitzan; alegia, gainerako izakien kaltegarri ez diren gauzetan.". 3
2021
‎12:30ean, Euskal Herri osoan, une berean eta bat eginik, Euskal Herriaren burujabetza eta askatasuna aldarrikatuko ditugu, osasun neurri guztiak zainduta. Izan ere, bere burua gobernatuz herritarrak zainduko dituen herria izan nahi dugu", nabarmendu dute EH Bildutik.
‎Atzerakada demokratikoei herritarrok ahaldunduta, bat eginda eta demokrazian sakonduz erantzun behar diegu. Izan ere, komunitate batek bere burua gobernatu nahi duenean, bere borondatea muga bakartzat hartuta, erabakitzeko ahalmena izan behar du, herritarrok erabakitzea baita gatazkak kudeatzeko eta bakea eta bizikidetza bermatzeko giltza. Elkarrekin erabakitzeak egiten gaitu herri.
‎Apodakaren hitzetan, autonomoa bere burua gobernatzeko gai dena litzateke eta, ondorioz, bere buruari mugak jartzeko gai dena, autonomiak, beste gauza batzuen artean, auto kontrola ere esan nahi baitu. Auto kontrola ezinbestekoa da autonomoa izateko, autonomo izatea ez baita inor behar ez izatea edo buruaskia izatea, ingurune sozialetan bere burua gidatzen jakitea baizik.
2022
‎Beranduegi. Txema igeri doa jada apar zuri gupidagabearen artean, bere burua gobernatzeko ezgauza. Itsasoak hemendik hara darabil, trapuzko panpina baten pare.
‎Herri bakhotchari zor baitiako, mende huntan, bere buruaren gobernatzeko dretchoa, Jakin arazten dugu:
2023
‎Irudikatu nahi dutena, baina, ez da «folklorera mugatzen» den herri bat: «Euskal Herria bere etorkizuna erabaki nahi duen herri bat da, bere burua gobernatu nahi duena, hizkuntza eta nortasun propioak dituena. XXI. mendeko balioak dituen herri bat».
‎Ironia eta idazkera argia lagun, utopia epela proposatzen baitu Zabalak, gatazkarik gabeko gatazka eragiten duena: ez dago gerrarik, planetaren biziraupena ziurtatuta dago, baina gizakiak bere burua gobernatzeko autonomia galdu du. Monitorizatutako bizitza horrek zenbait gai azaleratzen ditu:
‎Premia berak ditugu kostaldean, mendilerroan, hemen, panpan, haranetan...? Komunitate bakoitza burujabe da, bere burua gobernatzen du. Ez dugu jabetza pribatua ezagutu, winkek gure lurrak osteko erabili zuten arte.
‎Portugesoi lana kendu eta beltzei askatasuna agindu aurretik, bakean eta lasai bizi gintuan zuri eta beltz. Zeren nola izan daiteke aske bere burua gobernatzeko gauza ez dena. Beltz jende horrek lotan ematen zian egun osoa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia