Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 100

2004
‎Alizia etorri zitzaion gogora. Bere burua engainatzen ari zen. Ez ziren adiskideak, adiskidantza maitasunean baitago oinarriturik, eta maitasuna oraina da; gainontzekoa, esanen zuen Harakinek nahi zuena, bizi izandako maitasunaren oroitzapena, sentimenduen arkeologia zen; gezurra, alegia; bizitzeko beharrezko gezurra, baina gezurra.
2006
‎Umeak bere burua engainaturik ikusten badu nekezago izango du zugan konfiantzarik.
2007
‎Azalkeriaren eta irudikeriaren erresuman zegoen, eta Ainhoak eta konpainiak salatu nahi zuten zulo hartan berean ari zen jausten. Neurriz kanpoko gutiziaren mende, koipe merkearen putzuan zebilen belaunetaraino sarturik eta, nahiz damurik gabe, zaharraren bedeinkapena behar zuen bere burua engainatzeko.
2008
‎Gehientsuenak bere burua engainatzea aukeratu du orain arte (Aldatuko dut pixkanaka), beste batzuek haustura aukeraturik, harremana puskatzen dute (Espainian, 2006 urteko dibortzioen %8 elkarrekin bi urte baino gutxiago egindako bikoteek protagonizatu dute) eta beste zenbait, aitzitik, laguntza bila hasten da.
‎Regina alferrik zebilen, beraz, agerian zegoena ezkutatu nahian, izeba amonek ere bai baitzekiten, aitak ahoskatutako azken hitzen lekukotza izan zutèn heinean, neskaren min sekretuaren berri. Baina gauza bat zen Reginak zekiena, egoera zailetan edo ezinezkoetan, gizakiak bere burua engainatzeko tartea bilatzen du maiz, kontziente nahiz inkontzienteki, erosoago sentitzeko?, eta oso beste gauza bat, zekièn hura besteen ahotik entzutea. Eta Reginak entzun egin zion izeba Eugeniri.
‎Baina Arteta bere burua engainatu nahian zebilen.
‎NARRATZAILEA Jende askok bere burua engainatzen du, soldata ona eskaintzen duen lanpostu bat erraz aurkituko duela pentsatuz, enplegu aukerak mugatuak baitira.
‎Lurraldeak ez doaz gerrara, militar bati aurka egiten diote, askoz zibilizatuagoa dena, gizatiar ekintza baten moduan mozorrotuta ez dagoenean; eta jarrera egokien bitartez informazioa lortzen ez badugu, inor ez da lotsatzen pertsuasio metodoak erabiliz gero.Hizkuntzak hiztunei esker existitzen dira. Hizkuntza bat hiztunengatik bereizi nahi duenak, ez du akats bat egiten soilik, bere burua engainatzen ari da ere bai. Politikoki zuzena den munduan, egiari leku gutxi geratzen zaio.
‎Regina alferrik zebilen, beraz, agerian zegoena ezkutatu nahian, izeba amonek ere bai baitzekiten, aitak ahoskatutako azken hitzen lekukotza izan zutèn heinean, neskaren min sekretuaren berri. Baina gauza bat zen Reginak zekiena –egoera zailetan edo ezinezkoetan, gizakiak bere burua engainatzeko tartea bilatzen du maiz, kontziente nahiz inkontzienteki, erosoago sentitzeko–, eta oso beste gauza bat, zekièn hura besteen ahotik entzutea. Eta Reginak entzun egin zion izeba Eugeniri.
‎Engaiamenduarekin bere burua engainatzen dutenentzat," inportanteena jarrera da": norbaitek daukan (aurrera daraman, erakusten/ garatzen duen...) jarrera da oroz gain balio duena.
2009
‎6 Bestalde, inork ez dezala bere burua engainatu pentsatuz AHT gaiak garraiatzeko tresna bat izango dela, eta are gutxiago sasi tren horrek garraiobide kutsagarriagoak ordeztuko duenik, zeren eta, batetik, AHT ez da inoiz pentsatu —ez baita egokia— gaiak garraiatzeko, eta bestetik, azpiegitura handi batek ere ez baitu beste bat ordezten. Kapitalismoaren barne logika beti gehitzea da, gero eta gehiago, etengabeko metaketa behar duenez.
‎Deus ez egite hark bere onetik ateratzen zuen. Hala ere, ez zegoen bere burua engainatzerik. Ana hilik zegoen.
‎Zetatarren aurkako borrokan orbetar anaiak garaile irten zirenetik, baina, bazirudien gauzak zertxobait aldatu zirela, asko ere bai? halako moldez, non Nazariok bere burua engainatu eta betetzeko moduan ikusi baitzuen bere urrezko ametsa, bestela ez baitago esplikatzerik nola gizon hain praktiko batek hartu zuen hain erabaki ez praktikoa, handik gutxira.
‎onartzen zuen; planteamendu hark, baina, gauza bat zuen oinarrian gaizki, Nazariok ez baitzuen ikusten nola egin zezakeen bere haragi hura benetan bere, Reginak ere ikusten ez zuen bezala, bestalde. Nazariok, baina, zerbait egin behar zuen, bere burua engainatu eta emaztearen eta bere artean sortu zèn distantziari zuribide bat eskaini gutxienez, jada sakrifizioa ez zèn sakrifizio baten itxurapean:
‎fabrika? ...liaren aurretik?, bere harrotasun autoestimuen neurrikoa, eta fabrikak bere bideari ekiten baitzion, osasuntsu, arazoak arazo; Nazariok, baina, bazituen, gizon bezala, beste behar batzuk, urte erdi hartan bazter utzi zituenak, eta haiei kasu egiteko ordua ere iritsi zen, beharbada; izan ere, zuloan sartu zuten, bai, munstroa, ezin dei baitzitekeen beste era batean zer hura, garbi hitz eginda, nork bere burua engainatu nahi ezean?, munstroak orbetarrak urte erdi lehenago beste zulo batean sartu zituen bezala, ezinegonaren eta angustiaren zuloan?, eta garaia zen beraiek, orbetarrak, zulo hartatik irten zitezen, hilak lurpera, biziak mahaira?
‎beti prest: esan nahi baita Domingok gauza bat sentitzen zuela, baina bere burua engainatzeko aukera zuela; aski zuen, hartarako, bigarren ahotsaren menera jartzea?, zuregatik da, eta, zuregatik da??, nola egin baitzuen, bizi senak beti bilatzen baitu, ororen buruan, norberaren onura, egiazkotasun itxurazkotasunak bigarren mailan utzita?
‎Elizako organoaren notak ere iristen zitzaizkion tarteka, baina, ohi ez bezala?. Nik ez dakit nola den, baina organoaren musika entzun eta barruan halako indar bat nabaritzen dut, odola olatuka hasiko balitzait bezala? esan zion behin batean izeba Ernestinari?, Domingok ez zuen bere baitan bizi indarraren misterioaren bultzadarik sentitu; esan nahi baita hura bere burua engainatzeko modu bat besterik ez zela, begiratua helburuan finkatu arren, beste mila gauza eta beste mila kontu pasatu baitzitzaizkion gogotik. Domingok betileak gora eta behera higitzen zituen etengabe?, kontrolatu ezin zuèn irudien sekuentzia etengabean: elizarako bidean ikusitako zalgurdiak eta automobilak, elizara sartu baino lehenago ikusi zuèn eskalea, hiru banku aurrerago zuèn gizonaren buru soila, bola gazta bat zirudiena, Adaren ile txirikordak, Damasoren betaurreko lodiak, berriro zalgurdiak eta automobilak, eta berriro burusoila eta bola gazta?
‎Inork ez dezala bere burua engainatu; Alderdien Legearekin, edozein alderdik jasan luke legez kanporatzeko prozesu bat, baita PSOEk berak ere, GALengatik. Hala salatu du Maiorga Ramirez Nafarroa Baiko eledunak erabakia.
‎Ezetz zioen buruarekin, hatzari begiratu, eutsi, igurtzia eman, lasaitzen saiatu... eta beste pilotakada bat. Bere burua engainatzeko baino ez, azpitik jo, baina bolea askatu behar zuen bakoitzean, komeriak. Eta mina.
‎Eta, hala ere, Nazariok Reginaren planteamendua –" Gure haragitik dator ‘zera’, eta, geurea egiten ez dugun bitartean, ez dugu bakerik izango" – onartzen zuen; planteamendu hark, baina, gauza bat zuen oinarrian gaizki, Nazariok ez baitzuen ikusten nola egin zezakeen bere haragi hura benetan bere, Reginak ere ikusten ez zuen bezala, bestalde. Nazariok, baina, zerbait egin behar zuen, bere burua engainatu eta emaztearen eta bere artean sortu zèn distantziari zuribide bat eskaini gutxienez, jada sakrifizioa ez zèn sakrifizio baten itxurapean:
‎bere berekoikeriarekin eta bere interes primarioekin, alegia; bigarrena, berriz, gizakia izaki etiko eta moral bihurtu zèn garaikoa, gizakiaren airezkotasunarekin lotua, aberearen aberetasuna transzenditzeko beharrak edo sortua eta mendeetako adaptazioaren bidez garatua, bere defentsa sistema sendoekin, bai, baina baita tranpa psikologiko sofistikatuenekin ere, altruismoaren ahotsa, zintzoa eta egiazalea izan daitekeen bezala, gezurtia eta hipokrita ere izan baitaiteke, aberearen ahotsa apaintzeko eta aberetasunaren irudi itsusia edertzeko –mozorrotzeko– beti prest: esan nahi baita Domingok gauza bat sentitzen zuela, baina bere burua engainatzeko aukera zuela; aski zuen, hartarako, bigarren ahotsaren menera jartzea –" zuregatik da" eta" zuregatik da" –, nola egin baitzuen, bizi senak beti bilatzen baitu, ororen buruan, norberaren onura, egiazkotasun itxurazkotasunak bigarren mailan utzita... aurkitu ere, beti aurkitzen baititu norberak, zinezko eta minezko orduan, itxurazkoa egiazko bihurtz... Caminito que entonces estabas/ bordado de trébol y juncos en flor,/ una sombra ya pronto serás,/ una sombra lo mismo que yo; eta, Albertok kantatzen eta kantatzen segitzen zuen bitartean:
‎Benjamin Mariaren omenezko afarian, sumendiaren indarra sentitzen zuen Nazario Orbek bere baitan, eta sumendiaren indarrarekin oheratu zen, aspaldiko partez; urte erdian bizi izandako tentsioaren eta gabeziaren eraginagatik –tentsioak, besteak beste, emaztearekiko urruntasuna ekarri zion–, halako antzutasun existentzial batean murgildu zen, bere baitan hustasun bat zabaldu balitz bezala, erabatekoa ez zena, bere baitan zerumuga bat zeukalako: ...retik–, bere harrotasun autoestimuen neurrikoa, eta fabrikak bere bideari ekiten baitzion, osasuntsu, arazoak arazo; Nazariok, baina, bazituen, gizon bezala, beste behar batzuk, urte erdi hartan bazter utzi zituenak, eta haiei kasu egiteko ordua ere iritsi zen, beharbada; izan ere, zuloan sartu zuten, bai, munstroa –ezin dei baitzitekeen beste era batean zer hura, garbi hitz eginda, nork bere burua engainatu nahi ezean–, munstroak orbetarrak urte erdi lehenago beste zulo batean sartu zituen bezala –ezinegonaren eta angustiaren zuloan–, eta garaia zen beraiek –orbetarrak– zulo hartatik irten zitezen, hilak lurpera, biziak mahaira... bizinahia eta iraun nahia halaxe mintzatzen zitzaizkion, beharbada, Nazariori, kontzientziaren maskararik eta mozorrorik gabeko zo...
‎Hasi zituen, bada, apaizak ofizioak, ekin zioten eliztarrek Pange lingua kantatzeari, geratu zen Domingo ekisainduari begira, ohi bezala... baina, ohi ez bezala, borondatearekin inoiz baino gehiago ahalegindu arren, ez zuen ia ezer sentitu; berak, ordea, hegan egin nahi zuen, edo, hegan egin ezean, hegan egiten ariko balitz bezala, era hartan sentitu izan baitzuen Domingok bizpahiru bider Jainkoaren graziaren isuria, eta hain data gogoangarrian –zangoen osasuna jarri zuen jokoan, astebete eskas lehenago! – hura gutxienez merezi zuela irizten baitzion; hala, begiratua ekisainduaren ostia zurian kontzentratzen saiatzen zela... ezer ez! Elizako organoaren notak ere iristen zitzaizkion tarteka, baina, ohi ez bezala –" Nik ez dakit nola den, baina organoaren musika entzun eta barruan halako indar bat nabaritzen dut, odola olatuka hasiko balitzait bezala" esan zion behin batean izeba Ernestinari–, Domingok ez zuen bere baitan bizi indarraren misterioaren bultzadarik sentitu; esan nahi baita hura bere burua engainatzeko modu bat besterik ez zela, begiratua helburuan finkatu arren, beste mila gauza eta beste mila kontu pasatu baitzitzaizkion gogotik –Domingok betileak gora eta behera higitzen zituen etengabe–, kontrolatu ezin zuèn irudien sekuentzia etengabean: elizarako bidean ikusitako zalgurdiak eta automobilak, elizara sartu baino lehenago ikusi zuèn eskalea, hiru banku aurrerago zuèn gizonaren buru soila, bola gazta bat zirudiena, Adaren ile txirikordak, Damasoren betaurreko lodiak, berriro zalgurdiak eta automobilak, eta berriro burusoila eta bola gazta...
‎Damasok, izan ere, bazuen, bai, burua, baina Nazariok burutsuegi ikusten zuen –zalantzatiegia, alegia– gizon praktikoa izateko... eta fabrika batean gizon batek praktikoa behar zuen definizioz, bestela jai; eta Damaso praktikoa ez bazen, zer esango zuen, bada, Gabinoz, pikutan bizi zèn mutilaz?; Domingo, berriz, bere airera eta bere doinura zebilèn mutila zen, gobernagaitza, eta diziplinarik gabe nekez egin zitekeen fabrika batean aurrera. Zetatarren aurkako borrokan orbetar anaiak garaile irten zirenetik, baina, bazirudien gauzak zertxobait aldatu zirela, asko ere bai... halako moldez, non Nazariok bere burua engainatu eta betetzeko moduan ikusi baitzuen bere urrezko ametsa, bestela ez baitago esplikatzerik nola gizon hain praktiko batek hartu zuen hain erabaki ez praktikoa, handik gutxira.
2010
‎Alabaina, telesaileko aurpegi ezagun asko faltan bota dituzte eta, batez ere, erantzunak. Zer da isla?, galdetu du ikusle batek, bere burua engainatuta sentitzen duela esan ostean. Eta estatuarena zer?
‎Begira bestela gaitasun paranormalak dituztela uste dutenei, edo eguraldia tenporen bitartez iragartzen dutenei. Batzuetan nork bere burua engainatzeak ez dakar kalte handirik, hala nola norberaren haurrak polit eta argienak direla uste denean. Baina maiz kalte handiak ekar ditzake engainuak.
‎Hain zuzen, nork bere burua engainatzea zeinen erraza den ikusita, medikuek aspaldi erabaki zuten norberaren esperientziak ez duela balio, eta tratamendu bat ona edo txarra den ebazteko entsegu kliniko zorrotzak egin behar direla, paziente askorekin, gainera. Botika bat eraginkorra ote den ikusi nahi dugu?
‎Engainuaren industria indarrean dago, terapeuta, saltzaile eta bezero andanari esker. Batzuk borondate onez ariko dira, bere burua engainatuta; beste batzuk, berriz, zitalkeriaz, besteak nahita engainatuz; azkenik, ez dira gutxi saltzen ari diren horretan sinetsi ez, saltzeaz lotsatu ere bai, baina saldu egiten dutenak. Guztien artean engainuaren industria majo gizentzen ari dira.
‎Lana etxetik aurrera ateratzeko, bizitza erregularra izaten saiatu behar da, ohitura egonkorrekin. Nork bere burua engainatzea eta telelanaketarako gai dela sinestea. Pertsona guztiek ez dute nahikoa autodiziplina etxetik lan egiteko.
2011
‎Hala, egun batean, garbi garbi ikusi zuen, inozo bezain tolesgabeki, don Urbanorengana joan behar zuela, zenbat eta lehenago, orduan eta hobeki. Atilano maiteminak jotako mutil bat zen, azken batean, bere burua engainatzeko prest zegoena?, behin apezaren borondatea bereganatuta, Onofrerena ere bereganatuko zuelakoan berant gabe, hain zen handia apezak Onofrerengan zuèn eragina, itxura guztien arabera. Eta, bere burua berriro apaltzea erabakitzen zuela, hura eta gehiago merezi zuen Anastasiak!?, don Urbanoren etxerantz abiatu zen.
‎–Ez gaizki ulertu, baina agian hobe duk gorpurik ez aurkitzea. Nik bazekiat hilda dagoela eta Anek ere nolabait bazekik, baina gorpurik ez dagoen bitartean, bere burua engainatu lezakek Anek, agian beste nonbait dagoela eta pozik bizi dela hemendik zortzi mila kilometrora. Gorpua aurkituz gero, sufrimendua hain zorrotza izango duk, hain estua, bihotza erdibitu egingo zaiok, seguru nagok.
‎Lucía berehala itzuliko zen bere etxera, horixe zen Mikel benetan samintzen zuena. Ederki zekien ez zeukala deus egiterik neskarekin, itxaropenik izatea bere burua engainatzea zela... Baina zer arraio, bizirik sentitzen zen Lucíak begiratzen zion bakoitzean.
‎Zubi hartatik salto egin zuenean baina, beranduegi zen jada hegorik ez zuela ohartzeko. Urteak ziren jada hegan egiteko hegoak Angelek berak lotu zituela, bere burua engainatzen jarraitu zuen arren... Errekan behera ur gainean mantentzeko indarra egiten ari zela, zerurantz zuzendu zuen begirada, izarrei laguntza eskatuz bezala.
‎Gizon emakume errepertorioa, psikologoek ongi zeukaten sailkatua, hogei tipo baino askoz gehiago ez, eta hogei horietako bakoitzetik hogeinaka ezagutuak zituen honezkero, Soto bera eta haren egarria asetzeko adina jende eta gehiago, hala bururatzen zitzaion. Ala bere burua engainatzen ari zen berriro. Soto ez ote zuen akaso bizitzak sekula aseko?
‎Hain zen gardena, halako dezepzio aire bat sumatu baitzuen Zeberioren aurpegian Lazkanok, bost minutuz bere burua engainatu eta neska harekin aukeraren bat zuela sinestea leporatu izan balio bezala.
‎Mingarria zitzaion hori onartzea. Zenbat denbora zeraman bere burua engainatzen. Zer izango zen hurrena, bere egunkari eta irratiaren ildoekin enpatizatzen hastea?
2012
‎Barruko elkarrizketa horiek agerian uzten dute protagonista erabat galduta dagoela askotan, ez duela bereizten errealitatea. Nork bere burua engainatzeko duen gaitasuna agerian utzi dut metodo horrekin».
‎Zalantza bere baitan hazten sentitu zuen Dasilvak. Moure zen, ala kokaz itotako bere buruak engainatzen zuen. Modu bat zegoen seguru egoteko.
‎politikak berari higuin ematen dio; baina nahi du jendea politikan konprometitzea eta berak jende horri bere ideiekin lagundu. Gorroto ditu armak, baina armek mundu honetan duten garrantziaz ez du bere burua engainatzen. Ez inor akuilatzen du armak hartzera, armekin dabilenik ez onetsi ez gaitzetsi egiten du.
‎Ezta pertsonaia bere buruarekin bakarka ari denean ere: nork berma diezaguke ez duela bere burua engainatzen halako bakarrizketa sarrietan. Izan ala ez izan (eta are izan eta ez izan, batera):
‎Ez aukeratzea aukeratu du, nire ustez, eta zentzugabekeriada hori. Bere burua engainatzea baino ez[...] Oharkabean edo pentsatu gabe, aukeratudu itsutasunaren bidea, eta hau da hori: saldukeria, gizonak egin dezakeen saldukeriarikgalduena.
‎Ez aukeratzea aukeratu du, nire ustez, eta zentzugabekeriada hori. Bere burua engainatzea baino ez[...] Oharkabean edo pentsatu gabe, aukeratudu itsutasunaren bidea, eta hau da hori: saldukeria, gizonak egin dezakeen saldukeriarikgalduena.
‎Halatan, gezurretan ibiltzea da jendearen psikea. Psikedunak bere burua engainatzen du eta ilusio kolektibo instituzionalizatuetan bizi da berezkoak izango balira bezala. Engainua, alta, ez da jolasa.
‎Eta Josu ere hortxe dago. Norak bere burua engaina dezake, baina neurrian.
‎Horrek ez du baina bere burua engainatzera eramaten. Bere gorputzak aurrera egiteko behar duen ezantza da ataka bakoitzaren aurrean bere gertaerak bere alde izango dituela sinestea.
2013
‎Erran nahi baita Hamzaren asmoa ez zela bere kritika haiek lau haizeetara aldarrikatzea, jakin ere ongitxo baitzekien bazirela, mendi bazter haietan, imanak eta ulemak, jende zaildua eta zakarra, harria baino gogorragoa?, ortodoxiaren defentsan zernahi egiteko prest zeudenak, baita balizko biraolarien mihia errotik erauzteko ere; Hamzaren helburua, beraz, xumeagoa zen: emakume xiitaren hilketak bere onetik atera zuen, eta ez zuen, handik goiti, bere burua engainatu nahi, ez bere kontzientziaren eremuan gutienez: bukatu ziren menpekokeria gehiegizkoak, eta bukatu ziren talibanei aldika egiten zizkièn konplimendu merkeak eta laudorioak, zer demontre?!
‎zelan onartuko zuen, bada, Paulak, erromesaldian atera zitzaizkiòn babak eta puslak gezur baten fruitu zirela? Bere burua engainatu lehenago!
‎Horrek minik ematen ez ziola sinestera saiatzen zen; baina Bingley andereñoaren zabarkeriari ezin zion gehiago ez ikusia egin. Hamabost egunez goizero goizero haren zain egon ondoren, eta arratsero arratsero harentzako zuribide berriak asmatzen ibili ostean, bisitaria azaldu zen azkenean; baina bisitaldiaren laburra eta, batez ere, andereñoaren moldeen aldaketa ikusirik, Janek ezin izan zuen bere burua engainatzen jarraitu. Ahizpari orduan idatzi zion gutunak garbi adierazten du zeintzuk ziren Janeren sentimenduak:
‎Benetan lasai ari da momentu handirantz gerturatzen? Ez, bere burua engainatzeari utzi lioke. Ez dago lasai.
‎Erran nahi baita Hamzaren asmoa ez zela bere kritika haiek lau haizeetara aldarrikatzea, jakin ere ongitxo baitzekien bazirela, mendi bazter haietan, imanak eta ulemak –jende zaildua eta zakarra, harria baino gogorragoa–, ortodoxiaren defentsan zernahi egiteko prest zeudenak, baita balizko biraolarien mihia errotik erauzteko ere; Hamzaren helburua, beraz, xumeagoa zen: emakume xiitaren hilketak bere onetik atera zuen, eta ez zuen, handik goiti, bere burua engainatu nahi, ez bere kontzientziaren eremuan gutienez: bukatu ziren menpekokeria gehiegizkoak, eta bukatu ziren talibanei aldika egiten zizkièn konplimendu merkeak eta laudorioak, zer demontre...!
‎zelan onartuko zuen, bada, Paulak, erromesaldian atera zitzaizkiòn babak eta puslak gezur baten fruitu zirela? Bere burua engainatu lehenago!
2014
‎Eta, hala ere, bide onean gaude. ETAk bere burua engainatu arren, amets amaigabeekin," gatazka armatua" ez zela botere inpertsonal gaiztoa onartzen ez duen arren, hots, bere militanteen ekintzen prozesu jarraikorra izan dela, delitua ohitura bilakatzeraino helduz, nahiz eta jarraitzen duen onartu gabe teoria oro bukatzen dela gizakien sen erreprimituak hasten diren unean, zorionekoak gu, azkenik amaieraren aurrean gaudelako....
‎Masa marroi iluna hortzak eta haginak zikintzen ari zaio. Ez da murtxikatzeko janaria, baina imintzioak egiten ditu Mirenek bere burua engainatu nahian. Lehenengo zorrotxoaren ondotik bigarrenaren bila doa.
bere burua engainatzen dakien
2015
‎Akaso, ingurukoengandik bereizteko egingo du, bera desberdina dela, hura ez dela bere lekua, eta berak bai, berak itxaropena baduela sinesteko. Bere burua engainatzeko.
‎Logika edo zentzun apur bat zeukan inork ez lituzkeela sinetsiko eta berak aspalditik ez zituela sinesten. Bere burua engainatzen ari zela. Sinesteko ahalegina urte askotan egin zuen arren, begiak kolpez ireki zitzaizkion eta erabat faltsuak ikusi zituen elizaren aginduak, doktrina barregarria eta elizak egiten zituen aukera gehienak erratuak.
bere burua engainatu nahi izan,
‎soinekoen farfailak, ile-ordekoak eta palazioko kandela argiak. Baina bere burua engainatu besterik ez du egiten. Horregatik, sarri askotan, suspergarriago eta fidelagoak izan ohi dira errealizadoreak menperatzen duen garaira (bere garaira, eskuarki) ekarritako istorioak:
‎du inkontzienteki. Gertaeren bilakaera ezagutu arren, bere burua engainatu eta, beharbada ez duela segidan datorrena ongi oroitzen?, pentsatu nahi luke; badu halako esperantza erabat irrazional eta zentzugabe bat, oraingoan pertsonaien paraderoa ezberdina izango dela esaten dion sen gezurti bat.
‎Munduko botika guztiek adina balio duela bizitzeko gogoak, gogoratzen zuen, bere burua engainatu nahi ez bazuen ere, eta horrek baino ez zezakeela goza gaixoaldia. Ordurako, gainera, aski argi ikusia zuen botika haren eragin ongilea.
‎Aurpegia mudatzen noiz hasi zitzaion erantzuten ez dakien olerkariaren gisara, gizonak ez zion antzematen gaixotasunaren aurrerabideari, egunero ikusten baitzuen emaztea, igartzeko moduko aldaketarik gabe. Esperantzari eutsi nahi ziokeen, baina ez zuen bere burua engainatu nahi. Beste behin ere, zirujauaren hitzak zetozkion gogora, zalantza izpirik uzten ez zuten hitz haiek:
‎Esperantzaz helduko lieke soldaduak bake zurrumurruei, baina ez du bere burua engainatu nahi, bai baitaki joan etorri ugari egiten dituztela halakoek, gerra ez dagoela aski umotua oraindik, ez dela ailegatu sagarrak arbolatik erortzeko sasoia. Halaxe iristen zaizkio zurrumurruak gaixoari ere, cannabis arekin ari direla ikertzen, lortu dutela emaitzarik arratoiekin egindako entseguetan??, baina zertarako engainatu norberak bere burua:
‎Ez zuen bere burua engainatu nahi, ordea. Bazekien munduko botika gozagarri guztiek adina balio zuela emaztearen bizitzeko gogoak, eta ahal zuen guztia egin beharra zeukala goiari euts ziezaion, horrexek baino ez baitziezaiokeen goza gaixoaldia, eta behar handia izango baitzuen momentu txarretan, larritasuna nagusitzen zitzaionean, beste botiken eraginez ondoeza gailentzen zitzaionean?
‎18 Eta ez beza bere burua engaina esanez, otoitzik gabeko letradunak ez direla onak otoitza duenarentzat. Nik halako askorekin izan dut harremana, urte batzuez honantz halakoen premia izan dudalako, eta beti izan naiz haien adiskidea; bada, batzuek esperientziarik ez badute ere, ez dute arbuiatzen espiritua ezta hura kontuan hartu gabe jokatu ere; izan ere, esku artean darabilten Eskritura Santuan beti aurkitzen dute espiritu onaren egia.
‎Nik halako askorekin izan dut harremana, urte batzuez honantz halakoen premia izan dudalako, eta beti izan naiz haien adiskidea; bada, batzuek esperientziarik ez badute ere, ez dute arbuiatzen espiritua ezta hura kontuan hartu gabe jokatu ere; izan ere, esku artean darabilten Eskritura Santuan beti aurkitzen dute espiritu onaren egia. Nik neure baitan uste dut, letradunekin harremana duen otoitz pertsona, berak burua engainatu nahi ez badu, ez duela engainatuko deabruak ameskeriekin, deabruak apaltasun eta bertutezko letren beldur direla uste baitut, eta badakite agerian geratuko direla eta galtzen irtengo.
‎Alferrikakoa da, ene ahizpak, bizi garen bitartean tentaldi askotatik, inperfekzioetatik eta bekatatuetatik ere aske egongo garela pentsatzea, bekaturik gabe dagoela uste duenak bere burua engainatzen duela esaten baita (Jn 1, 10) eta halaxe da. Bada, gorputzeko gaitz eta nekeez ari bagara, nor dago haietako eta era askotako gaitzik gabe?
‎Datu solteak elkartuz eman ote zion gorputza mamuari? Bere burua engainatzen edo niri adarra jotzen ari zen. Ez, nik ez nuen mamuetan sinesten, baina Arturok kapitainean sinesten zuela sinesten nuen.
‎Hein batean, ez du jakin nahi, oroitzapen traumatiko batzuk ezin eramateagatik erotu baita. Zenbaitetan bere burua engainatu nahi du, oroitzapena asmazio dela sinetsarazi, baina ezin. Zer gertatu zaio protagonistari, nola iritsi da hondamendi honetara?
‎Onurak ekar diezazkiokeen erronka bat da. Edo bere burua engainatu eta dena istripu bat izan dela azaltzeko modua izango lukeela otu zaio, beharbada. Ez zegoen ezer gurpilen artean, baina orain badago.
2016
‎Salako sofan gelditu zen eserita, infiniturantz begira, eta gertakariaren alde positiboez saiatu zen gogoetatzen, bere burua engainatu nahian edo. Bakarrik bizitzearen zenbait alderdi on berraurkitu eta haietaz disfrutatzeko astia izango zuen berriro.
‎Hain gogorra, ezen horrelakoetan ez zitzaion axola ezta auzokoek musika zatarra ozenki jartzea ere, bakardadea leuntzen ziotelako nolabait. Baina ezin zuen bere burua engainatu, garbi zegoen bikote kide batek bestea abandonatutakoan etxe batean bakardade izugarrian gelditzea baino gauza goibelagorik ez zegoela.
‎Morala manupekoak alienazioan eta etsipenean loturik edukitzeko amarrua da; nagusi dagoen ordenari eusteko antapara. Moralaren kontua kontzientzia faltsuaren kapituluetako bat da, hortaz; eta balio ederrak, gizarte injustuan gizakiak duen bere burua engainatzeko eta kontsolatzeko zakur ametsak. " [Proletario kontzientearentzat] legeak, morala, erlijioa, aurreiritzi burges batzuk besterik ez dira, atzean gisa bereko beste interes burges batzuk ezkutatzen dituztenak", irakurtzen duzu Alderdi Komunistaren Manifestua n.
‎Muino bizkarretan gandu multzoak desegiten ari ziren pixkanaka, sabel biluzia estaltzen duen izara muturraren fintasun berarekin. Bere burua engainatu nahian pentsatu zuen, beharbada ez zela tokirik okerrena alabarentzat.
2017
‎Gertu egon behar du urtarrilaren 5ak. Inoiz funtzionatzen ez duena norberak bere burua engainatzea da. Engainatzea ala engainatzen saiatzea?
‎Etsi, bada, etsi. Gizakiak asmatu du argitasun kontu hori bere burua engainatzeko.
‎Usoen maiteminezko urruek ere halako bete itxura bat ematen zioten huts hutsik zegoen karrikari. Bere burua engainatzen ari zela pentsatzen zuen Martak eta" zazpi eta erdiak" erantzun zion ordua galdegin zion agure bati. Engainatzea ez, esan dezagun ispilua gero eta gehiago ari zitzaiola lurruntzen.
‎Kisketari heldu eta irekitzekoa egin zuen, gero kisketa eskuan zuela eta burua apur bat makurtuta gelditu zen, atearen bestaldeko gela dimentsioduna baino askoz haratagoko zerbait entzun nahian ari balitz bezala, aditu ere egiten zuena ordurako. Bere jarrera, entzuten ari denaz bere burua engainatzeko mugimendu guztiak egiten dituenarena zen. Bere atzetik Mrs Compson eskailerak igotzen ari zen, eta izenez hots egiten zion.
‎Eta hori egiaztatzeko modu bakarra ezpainak irakurtzea dut. Inork ez du bere burua engainatzen.
2018
‎, deus ez. Inoiz ez zuen hautu horretan ezer egin, eta bazekien ez zeukala bere burua engainatzen ibili beharrik; denak jarraituko zuelako berdin, lehen baino gaizkiago beharbada, egin zuen barrutik, pentsatuaz bakarrik beldurtzen zelarik. Gauzak aldatuko zirelako ustean egotea, Pandoraren kaxa irekitzea zelako burubidea hartu zuen, eta tristeziak eta etsipenak bete zuten segituan.
‎Baina hala ere, jaiolekuan jarraitzen zuelarik, pentsamendu eta sentimendu hondagarri birrintzaile horien eragin desegilea baretzeko, kontrajarrian, pentsamendu arinxeago eta lasaigarriagoa gogora ekartzen ahalegintzen zen noizbehinka; bizitzari astilak ateratzen zizkiotenen aldean, egonezinaren aurka bera sikeran behintzat babestuta zegoenaren sinesmena izateko. Bere burua engainatzeko trikimailuak besterik ez zirena bazekien, ordea; eguneroko denbora behar bezala estimatzen, ez gozatzen uzten ez zion bizimodu hutsak erne eragiten ziolako nahigabe garratza, eta bizia iheska zihoakionaren segurantza osoa izateak bai sorrarazten zizkiotelako jasanezineko ezinegon, garratz min eta urduritasun handiagoak; zehatz jota, hotzakilik utzirik....
‎Eta hala sinets beza bere burua engainatu nahi ez duenak.
‎plazera eta asetasuna Irudia: ileishanna Aste bat edo bi igaro orduko, jendeak bere burua engainatzeko duen maiztasunaren neurriko neurri bat da, argi eta garbi. Horregatik, psikologia programa askoren helburu nagusietako bat kontzienteki jatea da.
2019
‎" Noizbait galdetzen diot ea Moldaviari bizitzera bueltatu nahi duen, eta berak baietz erantzuten dit. Zaharragoa denean bizitzera bueltatuko dela dio, baina nik esaten diot ez dezala bere burua engainatu. Hori erantzuten didanean esaten diot ni hemen geratuko naizela, eta ea urtean hilabete batez ni ikustearekin nahikoa izango zuen [barrezka].
‎Lausoa nahiz zehatza izan, funtsik gabea nahiz justifikatua izan, jelosia tortura izugarria da emakumearentzat, erro errotik auzitan jartzen duelako amodioa: traizioa egiazkoa bada, uko egin behar zaio amodioa erlijio bilakatzeari, edo uko egin behar zaio amodio horri; hain da aldaketa sakona, ezen ulertzekoa baita noiz zalantzan noiz bere burua engainatzen dabilen emakume maitemindua obsesionaturik egotea egia hilgarria jakiteko gogoz eta beldurrez.
‎beldur ematen die, eta ihes egiten saiatzen dira; haien ihesaldietan, dudetan, matxinadetan, gezurretan beretan, balioaren gaineko kezka zinezko bat ikusten da, eta horrek egiten ditu errespetagarri, baina kezka hori baldarki adierazten da, baita fede txarrez ere, eta horrek hunkigarri egiten ditu, baita diskretuki barregarri ere. Askatasuna bere tranpetan harrapaturik geratzen denean, bere burua engainatzen duenean, sakonkiago gizatiarra da, eta, beraz, are maitagarriagoa Stendhalen begietan. Stendhalen emakumeak patetikoak dira bihotzak arazo esperogabeak planteatzen dizkienean:
‎Lehen aipatu dugun Fray Rogeirok Osbernori egin zion gutunean kontatzen dizkigun gertaerak ikertutzat eta ontzat ematen baditugu, beharrezkoa izango da Raimundo Silvari adieraztea ez duela bere burua engainatu behar kanpamentua aise, besterik gabe, paratzeari dagokionez, ez aipatu Porta de Ferroren aurrean, ez eta beste ezein ateren aurrean ere, mairuen arraza zital hau ez baita hain herabea, eta ez delako borrokarik gabe iltzez eta giltzez itxiko, galiziarrak beren asmo ilunetatik desbideratuko dituen Alaren mirakulu baten zain. Lisboak, lehen ere esan dugu, baditu etxeak bere harresietatik kanpo, eta ez gutxi, ezta bakarrik uda pasatzeko edo baratzea edukitzeko ere, alderantziz, esan liteke etxe horiek beste hiria inguratzen duten hiri bat osatzen dutela, eta gauza jakina baldin bada ezen, zenbait egun barru, setioa errealitate geometrikoa izango denean, etxe horietan paratuko dituztela eroso kuartel nagusiak, eta berorietan pertsonalitate garrantzizkoak, militarrak eta erlijiosoak jarriko direla, modu honetan kanpadenden deserosotasun erlatiboa jasan behar izatetik libre, gauza jakina da, baita ere, orain beharrezkoa izango dela gogor borrokatzea mairu jendea aldiri lasai hauetatik kanporatzeko, kalez kale, patioz patio, zabaltzaz zabaltza, gatazka horrek ez zuen astebete baino gutxiago iraun, eta irabazi ahal izan bazen izan zen portugaldarrak kopuruz gehiago zirelako, mairuek beren batailoi guztiak ez zituztelako atera, eta harresi barruko osteek ezin zituztelako habailak eta baleztak erabili, lehen lerroko borrokaldi honetan, bere borondatez edo ez, sakrifikatu ziren anaiak zauritu edo hiltzeko beldurrez.
‎Diferentzia, gertaera jakin baten inguruan putzuak eta meazuloak induskatzen dituen pentsamendu eragilearen eta pentsamendu besterendu, bizigabearen artean dagoena da, baldin eta bigarren horrek, begiratzen duenean inon pausatzen ez den horrek, pentsamendu izena merezi badu, bigarrenak inon pausatu gabe aurrera segitzen du, aipatzen ez dena ez dagoela sinetsi nahian, bere eritasunaren izena ahoskatu ez denez osasuntsu dagoela uste duen eria bezala. Bere burua engainatzen du, ordea, defentsa sistema hauek betiko direla uste duenak, noraezean dabilen pentsamendua ideia tinko bihurtzen den unea iristen ari da, gehienetan nahikoa izaten da min pixka bat gehiago egitea. Horixe da Raimundo Silvari gertatu zitzaiona, afaltzeko zikindu zuen baxera gutxi hori garbitzeko tenorean zegoenean, gogoan piztu zitzaion agerikoa zen ideia bat, hau da, argitaletxeak ez zituela hamahiru egun behar izan engainua atzemateko, eta honek superstizio zaharra ezereztuko luke, eta, aldi berean, superstizio berri bat ernetzeko beharra ezarriko luke, ordura arte hamahirugarrena ez zen beste egun ordura arte errugabe bat energia negatiboaz zamatuko zuelarik.
‎Guztiok izan gara gezurti handiak. Alkoholikoak ikasten duen lehenengo gauza gezurra esatea da, gainerakoak eta, bereziki, bere burua engainatzeko. Hemendik aurrera, zeure ekintzek epaituko zaituzte soilik, baina hona etortzeko eta hain argi hitz egiteko eman duzun pausoa, horixe da hastapenik onena.
‎Baina gaztetako bere ametsa, idealista batena, Race koronela bezalako norbait bihurtzea izan zen, detektibea eta zerbitzu sekretuetako agentea aldi berean, eta kasu bihurrien soluzioan lan egitea giro aristokratikoetan, goi mailako emakumeen artean. Ez zuen bere burua engainatzen, ordea. Amets haien garaia joanda zegoen, eta egia hori ispiluak ere adierazten zion.
‎Bueno, hori aitzakia dela badaki. Bere burua engainatzeko modu kaxkar bat dela. Izan ere, bere baitan dinbuluka dabilkion ardailak beste zerbait eskatzen dio.
2020
‎Daukaten adinarekin, gainera, batek badaki ez dela urrutiegi joan behar dibertitzeko. Kontua, hala ere, betikoa da, nork bere burua engainatzea, ez zaren zerbait zarela uste izatea, nola edo hala sinestea parkeko zuhaitz batetik zeure burua urkatzea baino zentzu gehiago daukala.
‎Etxera iristean, ordea, desjosi egiten ditu, bitartean bere barruko mina ateratzen duela (negarrari ematen baitio galtzerdiak desegin bitartean). Desjostearen ariketa bere burua engainatzeko amarrua da kasu honetan, emakumeak senarrik gabe bizitzen ohitu duelako ideiari uko egiteko modua.8 Penelope honen patua beste bat izanagatik (ez da bere Ulises bueltatuko, alde egitearen arrazoia neska gazteago batekin ihes egin izana baita), jokabide berbera du:
2021
‎Horrez gain, gobernu aurrerakoiek garatutako neurri sozialek —oso urriak— behartsuen aurkako gorroto diskurtso bat eraikitzea ekarri dute. Norbaitek oraindik uste bazuen «brasildar estiloko» arrazakeria, matxismoa eta elitismoa «adeitsuak» zirela, orain ezin du bere burua engainatu. Indarkeria gero eta ozenago azaldu da, eta jarrera horiek gero eta gehiago lotzen dira Gobernu Federalaren jarrerekin.
‎Bere buruari galdetzen zion trenbidean zer gertatu zen, benetan. Bere burua engainatzen ari zen fantasiekin, ala Horrocksek egiaz atera zuen trenaren bidetik. Ala eraila izateko zorian egon zen?
‎" ETAk ez du bere burua engainatu otSailaren 23ko fartSa zela eta, eta ez dago preSt haren ondorioen aurrean atzera egiteko. HauStura Demokratikoaren eta Autogobernuaren helburu politikoa lortu behar dugu.
‎" Terroristak bere burua engainatzen ari dira, ez baita negoziazio politikorik egongo, Joko Olinpikoen, Exporen edo 92 urtearen inguruan".
2022
‎Suertea izanez gero, ordurako kazetari lanetan aritzeko moduan egonen zen eta Bilbon berritik hasi zuen. Ez zuen bere burua engainatu. Gizonak asmo txarrik ez bazuen ere, ez zuen betiko babestuko.
‎ez dago ebidentziarik); gizabanako normalek, goizeroko dutxa bero irakinak maxkaldutako espirituek? dioketena da erotuta gaudela (geure goganbehar arinetik haratago); eta gorputzak dio... zer dio gorputzak?, zeren gorputzak badaki, gorputzak ez gaitu engainatzen eta ez du bere burua engainatzen: hola mintzo dira bederen psikosomatikoki laguntzeko dauden bidelagun eta erraztaile guztiak, baina guk badakigu ohe epelean gorputzak gauza bat dioela eta busti lehortu ondorenean gorputzak bere burua gezurtatzen duela.
2023
‎«Gauza bat dira desioak eta bestea da gizarteek eraikitzen dutena hautetsontzien eta demokraziaren bitartez. Inork ezin dezake bere burua engaina. Gobernu aurrerakoiak egiteko modu bakarra da gobernu anitzak eta aurrerakoiak izatea.
‎Ofizio honetan dabilenak, ez ditu hirietako antzoki ederrenak inoiz zapaldu. Bere burua engainatuz, aktore hoberena dela errepikatzen dio etengabe bere kontzientziari. Udazken garaian, itsulapikoa hustuari begira negar egiten du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia